Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

2/1997 LEGEA, martxoaren 14koa, Euskal Herriko Natura Babesteko Legea aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 70
  • Hurrenkera-zk.: 1908
  • Xedapen-zk.: 2
  • Xedapen-data: 1997/03/14
  • Argitaratze-data: 1997/04/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ingurumena

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko irailaren 10ean hartutako Akordioan (1997ko martxoaren 17ko EHAA, 52 zk.) onartutako Borondatezko Erretiro Pizgarridunen Planaren baldintzen eta sustapen-neurrien berri izan ondoren,

Eskatzen dut:

Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 1997ko .... aren ..... (e)ko Aginduaren 4. atalean ezarritakoaren arabera, Borondatezko Erretiro Pizgarridunen Plan horretan sartzeko; eta, horren ondorioz,———————————————————————(e)ko dataz borondatez mugaeguna baino lehenago erritaratu naizeneko aitorpena eta dagozkidan kalte-ordainak emateko.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko ......................... aren ............... (e)an.

FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARITZA.OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA. Wellingtongo Dukea, 2. 01010 VITORIA-GASTEIZ.

Eusko Legebiltzarrak ondoko legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei:

Segurtasun juridikoko arrazoiak direla eta, beharrezkoa da Euskal Herriko Natura Babesteari buruzko ekainaren 30eko 16/1994 Legeko Lehenengo Xedapen Gehigarria aldatzea. Izan ere, aldaketa horren bidez argi utzi nahi da zein eragin duen aipatutako xedapenak Gorbeiako Parke Naturala izendatzeko eta arautzeko dekretuetan (227/1994 eta 228/1994 Dekretuetan). Halaber, inguruneari dagokion izena aldatu egiten da.

Atal Bakarra.

Aldatu egin da Euskal Herriko Natura Babesteari buruzko ekainaren 30eko 16/1994 Legeko Lehenengo Xedapen Gehigarria, eta era honetan idatzita geratu da:

«Lehenengoa: Lege horretako 11. atalean aipatzen den Babestutako Naturaguneen Sarearen barnean Urkiola, Valderejo, Aralar eta Gorbeiako Parke Naturalak daude. Gorbeiako Parkea arautzeko dekretuak hauek dira: Gorbeia inguruko Natura Baliabideen Antolamendu Plana onartzen duen ekainaren 21eko 227/1994 Dekretua eta Gorbeiako ingurua Parke Natural izendatzen duen ekainaren 21eko 228/1994 Dekretua.»

Lege hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Beraz, lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Vitoria-Gasteizen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko apirilak zazpian.

Lehendakaria,

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.