Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

2/1997 LEGEA, martxoaren 14koa, Euskal Herriko Natura Babesteko Legea aldatzen duena. (Hutsen zuzenketa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 102
  • Hurrenkera-zk.: 2845
  • Xedapen-zk.: 2
  • Xedapen-data: 1997/03/14
  • Argitaratze-data: 1997/05/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ingurumena

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren egitura organikoa onartu zuen urriaren 31ko 463/1995 Dekretuaren 10. atalean ezarritakoaren arabera, Araubide Juridiko eta Autonomi Garapenerako Idazkaritza Nagusiko Auzibide Zuzendaritzaren eginkizun nagusia jardunbide judizial guztietan Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren ordezkaritza eta defentsa zuzentzea da. Administrazioaren zerbitzu juridikoak Vitoria-Gasteizen, Jaurlaritzaren egoitza nagusian, dauden arren, jarduera judizial gehienak Bilbaon dagoen Euskal Herriko Auzitegi Nagusian egin ohi dira. Horren ondorioz, Administrazioaren ordezkaritza, jakinarazpenei dagokienean batipat, Auzitegietako Prokuradoreen esku utzi izan da, prokuradoreok Administrazioz kanpokoak direnez gero, horrek diru kostu bat ekarri du berekin.

Hori horrela, Auzibide Zuzendaritzak Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Auzibide Salari egindako proposamenez, Auzitegi Nagusia kokatuta dagoen Justizi Jauregian gune berezi bat prestatu da Jaurlaritzak Auzitegi horren aurrean bere ordezkaritza zerbitzua antola dezan. Zerbitzu horren bidez jakinarazpenak egin eta jasoko dira eta agiriak aurkeztuko, Administrazioz kanpoko langileak, salbuezpenezko kasuetan izan ezik, kontratatu gabe.

Horretarako, eta Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren egitura organikoa onartu zuen urriaren 31ko 463/1995 Dekretuaren Azken Xedapenetako Lehenengoan ezarritakoaren arabera, hots, bidezkoak diren arauzko txostenak jaso ondoren, dekretu hori garatzeko eta aplikatzeko behar daitezen xedapenak emateko eta bai zuzendaritzaren mailara heltzen ez diren unitate organikoak bateratu, sortu edo desagertarazteko ere, gastuak areagotu ez daitezenaren baldintzapean, Jaurlaritzaren lehendakariordeari esku ematen dion xedapen horretan ezarritakoaren arabera, komenigarritzat jotzen da Auzibide Zuzendaritzan unitate administratibo bat sortzea zeinak Epaitegi eta Auzitegien aurrean Jaurlaritza ordezkatuko baitu.

Horregatik guztiagatik,

  1. atala.– Araubide Juridiko eta Autonomi Garapenerako Idazkaritza Nagusiko Auzibide Zuzendaritzan Ordezkaritza eta Jakinarazpen Bulegoa sortzea.

  2. atala.– Ordezkaritza eta Jakinarazpen Bulegoa Bilbaon egongo da, Auzitegi Nagusiaren egoitzan horretarako prestatuko lokaletan.

  3. atala.– Unitate administratibo horrek honako eginkizun hauek izango ditu:

    1. Artxibatzeari eta jakinarazpenei dagokienean, Epaitegi eta Auzitegiekiko harremanen kudeaketa zuzena.

    2. Proba saioetan parte hartzea, beti ere Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu juridiko nagusiko legelarien zuzendaritzapean.

    3. Edozein jarduera prozesaletan sortutako dokumentazioa nahiz zerbitzu juridikoak sortutakoa jaso eta Epaitegi eta Auzitegiekiko erregistroetan aurkeztea.

    4. Jarduera prozesalak egiteko azken epeen eta epe preklusiboen premiatasuna egiaztatzea.

    5. Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu juridiko nagusiko legelariekin harreman zuzena duten dokumentuak igortzea.

  4. atala.– Ordezkaritza eta Jakinarazpen Bulegoa sortzeak lanpostu-zerrendaren aldaketa ekarriko du berekin, beti ere indarreko legeriaren arabera eta gastuen gehikuntzarik eragin gabe.

Honako agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko apirilaren 23a.

Jaurlaritzaren lehendakariordea,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Lege hori 1997ko apirilaren 15ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 70 zenbakian, eta bertan huts bat egin dela ikusi denez, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:

  • Zioen adierazpenean (6006. orrialdea), gaztelerazko idazkeran, hona hau esan beharrean:

    «...el proyecto de Ley, ...»

    honakoa esan behar du:

    «...la presente Ley, ...»

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.