Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

4/1996 LEGEA, urriaren 11koa, Euskal Irrati Telebista Herri Erakundea sortzeko Legea (maiatzaren 20ko 5/1982 Legea) eraberritzekoa, EITBko zuzendari nagusiaren izendapenari eta kargu-uzteari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 212
  • Hurrenkera-zk.: 5170
  • Xedapen-zk.: 4
  • Xedapen-data: 1996/10/11
  • Argitaratze-data: 1996/11/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Kultura sailburua,

Mª CARMEN GARMENDIA LASA.

Eusko Legebiltzarrak ondoko legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei:

  1. atala.–

    «Euskal Irrati Telebista» Erakundea Sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legeko 16. atala aldatu eta honela gelditzen da:

  1. – Zuzendari nagusia Jaurlaritzak proposatu eta Legebiltzarrak hautatuko du, eta proposamena onartzeko, legebiltzarkideen erdien gehi bat gehiagoren aldeko botoak beharko dira, gutxienez. Behin hautaketa eginik, lehendakariaren dekretu bidez izendatuko da zuzendari nagusia.

  2. – Honako hauek izango dira zuzendari nagusiaren egitekoak:

    1. Lege honek, lege hau osatzeko arau-bidezko manuek, eta, hala egokituz gero, oinarrizko edo osatze-bidezko legepide direnez erabilgarri eta nahitaez bete beharreko izan daitezenek, agintzen dutena betetzea eta betearaztea.

    2. Arduralaritza Batzordeak bere agintepeko gaietan har ditzan erabakiak betetzea eta betearaztea.

    3. Arduralaritza Batzordeari, onar dezan, herri-erakundearen ekintzapide-egitamua aurkeztea, eta baita haren menpeko baltzu eta enpresenak eta esandako ekintzapide-egitamu horien egiterapenari buruzko urteko txostena ere.

    4. Diruegitamuen aintzin-egitasmoa batzordeari onar dezan aurkeztu, lan-sariak eta aurreko zatian esandako egitamuak egiteratzeko ohartemandako gastu eta diru-eskuraketak barne daramatzala, esandako batzorde horrek emankizun-egitarauari buruz ontzat emandako oinarri-iritziak eta orotariko bideak kontutan izanik eta horrezazko zehaztapen-txostenarekin batean, hori guztiori bai herri-erakundeari berari bai horren menpeko baltzuei dagokiela.

    5. Akurapen-sail gisa ihardun eta herri-erakundearen eta bere baltzuen ordainketa eta gastuetarako baimena eman.

    6. Arduralaritza Batzordeari herri-erakundearen eta bere baltzuen ihardute-egitura aurkeztea, onar dezan, eta bai herri-erakundeko eta bere baltzuetako artezkaritzakoak lanbide-gaitasunari begira izendatzea ere, izendapen horiek aurrez Arduralaritza Batzordeari ezagutaraziz.

    7. Herri-erakundearen eta bere baltzuen iharduna berma dezaten nolanahiko zerbitzuak eratzea, bideratzea, indartzea, antolakidetzea eta arakatzea, horretarako beharrezko eta aski izan daitezen arau eta oharpideak eman ditzakeela, hori guztiori Arduralaritza Batzordeari dagozkion eskubideen kaltetan gabe.

  3. – Irratsaioak bi hizkuntzetan egingo direla kontuan izanik, Autonomi Elkartean ofizial diren bi hizkuntzez aski jabetuta egoteari balioa emango zaio.

  1. atala.–

    «Euskal Irrati Telebista» Erakundea Sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legeko 19. atala aldatu eta honela gelditzen da:

  1. – Eusko Jaurlaritzari dagokio zuzendari nagusiaren kargu-uztea proposatzea, horretarako arrazoiak adieraziz. Behin kargu-uztea Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideen erdiek gehi bat gehiagok onarturik, Eusko Jaurlaritzak kargu-uzteari buruzko dekretua onartuko du.

  2. – Administrazio Kontseiluak ahalmena izango du, bi hereneko gehiengoarekin, zuzendari nagusiaren kargu-uztea proposatzeko, ondorengo kasuren bat gertatuz gero:

    1. Kargua betetzeko bateraezintasunen batean erortzea.

    2. Errenkako sei hilabetetik gora dirauen ezintasun fisiko edo eritasuna edukitzea.

    3. Gaitasun falta nabarmena izatea edo lege honetan jasotako irizpide, printzipio edo helburuen kontra jokatzea.

    4. Engainuzko delituagatik kondenatua izatea.

      INDARGABETZE XEDAPENA

      Indargabeturik geratzen da «Euskal Irrati Telebista» Herri Erakundea Sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legeko 8. atalaren 2. azpiataleko a) letra.

      Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

      Vitoria-Gasteiz, 1996ko urriak 21.

      Lehendakaria,

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.