Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

3/1996 LEGEA, maiatzaren 10ekoa, haragi freskoa eta oilategiko hegaztien haragia ikustatzeko eta haragi horren osasun kontrolaz arduratzeko zerbitzuengatik ordaindu beharreko Tasena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 104
  • Hurrenkera-zk.: 2697
  • Xedapen-zk.: 3
  • Xedapen-data: 1996/05/10
  • Argitaratze-data: 1996/05/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Eusko Legebiltzarrak ondoko legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei:

Haragi freskoa ikuskatu eta haragi horren osasun-kontrolaz arduratzeko zerbitzuei zegozkien tasak Euskal Autonomi Elkarteko Tasa eta Prezio Publikoei buruzko maiatzaren 31ko 3/1990 Legearen II. idazpuruko IX. atalburuko 3.12.03 sekzioan esaten zenaz bat eskuratu izan dira, orain arte, Euskadin. Lege hori Estatuko merkaturako haragi freskoak ikuskatu eta horien osasun-kontrolaz arduratzeagatiko tasa homologatzen duten oinarriekin bat dator, hain zuzen ere Politika Fiskal eta Finantzieroaren Kontseiluak 1990. urtean onartu zituen oinarriekin. Oinarri horien helburua nondik norako orokorrak finkatzea zen, hau da, autonomi elkarte guztiei Europako Elkarteetako Kontseiluaren 88/409/EEE Arteztarauan jasotako hatsapen edo printzipio orokorren berri eman nahi zien. Arteztarau horretan Estatuko merkaturako izango diren haragiek bete beharreko osasun-arauak daude ezarrita. Bestalde, 85/73/EEE Arteztarauan eta arteztarau horren araberako 88/408/EEE erreferentziadun Kontseiluaren Erabakian, zenbateko tasak eskura daitezkeen esaten da, hain zuzen ere haragi horiek ikuskatu eta osasun-kontrolaz arduratzeagatik.

Europako Elkarteko Kontseiluaren 1993ko abenduaren 22ko 93/118/EE Arteztaraua abereetatik ateratako produktuak ikuskatu eta kontrolatzeagatik sortutako gastuak finantzatzeari buruzkoa da, eta dioenez, estatu elkartekide guztiek haragi freskoa eta oilategietako hegaztien haragia ikuskatu eta haragi horren osasun-kontrolaz arduratzeko zerbitzuei dagozkien tasak ezarri beharra daukate, baina arteztarau horretan erabakitzen diren mailen barruan. Arteztarau horrek 85/73/EEE Arteztaraua aldatu zuen, eta zein produktu hartzen dituen kontuan 89/662/EEE Arteztarauaren A eraskinean eta 90/675/EEE Arteztarauan dago zehaztuta.

Europako Elkarte osorako arau horiek oinarrizko hiru helburu dituzte:

  1. Produktuen kalitatea dela eta, kontsumitzaileen osasuna modu bateratuan babesten dela bermatzea.

  2. Produktuen joan-etorri askea mantentzea elkartearen barruan, baina kalitatea modu beretsuan bermatuta. Bermatze horrek estatu elkartekide bakoitzaren barruan merkaturatutako produktuei nahiz beste estatu batzuetatik datozenei eragingo die.

  3. Produktuen arteko lehian distortsioak izatea galaraztea, produktu horien merkatua antolatzeko modua bateratua delako.

    Lege honen helburua gure araudia aurreko arteztarau horretan esaten denera egokitzea da, euskal lurraldean ere arteztarauak eskatzen duena betetzeko. Izan ere, haragi freskoak ikuskatzeari dagokion tasa autonomi elkarteen zergetako bat da, hala baitio Autonomi Elkarteak Finantzatzeko Lege Organikoaren 7. atalaren 2. azpiatalak (irailaren 22ko 8/1980 Legea). Autonomi Estatutuaren 18. atalean dago aurrikusita zerbitzuak eskualdatzea, eta horren ondorioa da 8/1980 Legea. Gainera, tasei buruzko lege hau autonomi elkarte guztiek onartutako irizpideen arabera idatzi da.

    Legeak kontuan izan ditu 93/118/EE Arteztarauak tasak murriztea dela eta esaten dituenak, hau da, estatu elkartekide bakoitzaren barruan gehienez ere %55era arteko murrizketak izan daitezkeela tasetan, aipatu dugun arteztarauaren eraskinaren I. atalburuan aipatzen diren tasetan, alegia.

    Era berean, kontuan hartu da arteztarauan zehazten den erreferentziaren guztirako muga, alegia, ikuskapen-lanen benetako kostua guztira zein den. Arteztarau hori bat dator Autonomi Elkarteak Finantzatzeko Lege Organikoaren 7. ataleko 3 zenbakian erabakitakoarekin eta Euskal Autonomi Ekarteko AdministrazioOrokorreko Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen 17. ataleko 1. azpiatalean (maiatzaren 31ko 3/1990 Legea) esaten denarekin.

    Aurretik esandako guztiagatik, eta Euskal Autonomi Elkarteak tasak ezartzeko duen ahalmenean oinarrituta (Konstituzioaren 133 eta 157. atalak, Autonomi Elkarteak Finantzatzeko irailaren 22ko 8/1980 Lege Organikoa eta Autonomi Estatutuaren 42. atala), lege honen helburua haragi freskoa eta oilategiko hegaztien haragia ikuskatu eta haragi horren osasun-kontrolaz arduratzeko zerbitzuagatik ordaindu beharreko tasak ezartzea da. Gainera, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko maiatzaren 31ko 3/1990 Legearen II. idazpuruko IX. atalburuko 3.12.03 sekzioko 133tik 137.era arteko ataletan araututakoa ordezkatzen du legeak. Sekzio hori "haragi freskoak ikuskatu eta horien osasun-kontrolaz arduratzeko zerbitzuen tasei" buruzkoa da.

Haragi freskoa eta oilategiko hegaztien haragia ikuskatzeko eta haragi horren osasun-kontrolaz arduratzeko zerbitzuagatik ordaindu beharreko tasa

  1. atala.- Zergaren helburua

    Haragi freskoak eta oilategiko hegaztien haragia ikuskatu eta haragi horien osasun-kontrola egitea zergapetzen du tasak.

    Kontrol hori horretarako gaitasuna duten teknikariek egingo dute, ondoren aipatzen diren uneetan:

    • Abereak hiltzean.

    • Kanalak zatitzean.

    • Pertsonek kontsumitzeko haragi freskoak biltegietan jasotzen direnean.

  2. atala.- Zergagaia

    Tasa honen zergagaia Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak osasun publikoa zaintzeko burutzen dituen iharduerak izango dira, hain zuzen ere kontsumorako abereak eta horien haragi freskoa ikuskatu eta osasun-kontrolaz arduratzeko. Lan horiek kasuan kasuko zerbitzuetako teknikariek egingo dituzte abereak hil, haragia manipulatu eta biltzeko tegi edo guneetan, beti ere Euskal Autonomi Elkartean.

    Tasa hori eskuratzea dela eta, zergagaiak biltzen dituen ikuskapeneko eta osasun-kontroleko iharduerak honela daude sailkatuta:

    • "Ante mortem" egindako ikuskapen eta osasun-kontrolak. Kontrol horiek behi-, zaldi-, txerri-, ardi- eta ahuntz-aziendei, oilategietako hegaztiei, untxiei eta abeltegietan hazitako ehizako anima-liei egindakoak izango dira, haragi freskotarako direnean.

    • Hildako abereei "post mortem" egindako ikuskapen eta osasun-kontrolak, haragi freskotarako direnean.

    • Abereen eta haragi freskoen hondakinak erabiliz egindako azterketak, indarrean dagoen legeriak agintzen duen eran.

    • Osasun-ikuskapenaren egiaztagiriak, beharrezkoa bada.

    • Kanal, buru, mingain, bihotz, birika, gibel eta kontsumitzeko beste errai edo barruki batzuk kontrolatu eta zigilatzea eta haragia zatitzeko guneetan egindako zatiak markatzea.

    • Pertsonek kontsumitzeko haragi freskoak biltegiratzea, hala erabakitzen denetik. Ez dira hemen sartuko azken kontsumitzaileei saldu baino lehen saltokii txikietan gordetzen diren kopuru txikiak.

    • Biltegiratutako haragien sarrera-irteeren eta horiek kontserbatzearen kontrola eta ikuskapena.

  3. atala.- Zergapekoa

  1. Tasa hau ordaindu beharko duten zergapekoak zerbitzua eskatzen duten pertsona fisiko edo juridikoak izango dira, hau da, abereren bat hiltzea, zatitzea, biltegiratzea edo aurreko atalean aipatutako zerbitzuren bat burutzea eskatzen duten pertsonak.

  2. Zergapekoaren ordezko gisa, honakook izango dute tasa ordaindu beharra:

    • "Ante mortem" eta "post mortem" egindako ikuskapen eta osasun-kontrolak, hondakinen azterketak eta pertsonek kontsumitzeko kanal, buru, mingain eta errai edo barrukiak zigilatu edo markatzea direnean eginkizunak, hiltegien jabeak edo hiltegia ustiatzen duen enpresa, bai pertsona fisikoa bada bai pertsona juridikoa bada.

    • Kanalak zatitzeko lana kontrolatzeak eragindako tasa baldin bada:

      1. Goian aipatutako pertsona berak izango dira zergapekoak, zatitzeko lan horiek hiltegian bertan egiten badira.

      2. Gainontzeko kasuetan, beren kasa zatitzeko lanak egiteko erabiltzen diren tegien jabeak, pertsona fisiko edo juridikoak izanda ere.

    • Biltegien kontrola bada egiten dena, biltegi horien jabeak izango dira ordaindu behar dutenak, pertsona fisikoak edo juridikoak izanda ere, tasak finkatzen diren unetik hasita.

  3. Dena den, zergapekoak izango dira, modu berean, banatugabeko jaraunspenak, ondasun-erkidegoak eta, nortasun juridikorik izan gabe ere, batasun ekonomikoa edo bereiztuta ageri den ondarea osatzen duten gainontzeko erakundeak, ordaindu behar dutenetakoak izan badaitezke.

  4. Ordaindu behar duenaren ordezkoek tasaren zenbatekoa fakturan gehituko dute, eta gero, autonomi elkartearen izenean egingo dute diru-sarrera, araudiz ezarritako moduan.

  1. atala.- Tasa ordaindu beharraren erantzuleak

  1. Tasa ordaindu beharra eragin duen ihardueran diharduten enpresetako administratzaileak eta sindikoak, eta baita kiebren, lehiaketen edo era guztietako erakundeen kontuhartzaile edo kitatzaileak izango dira erantzule subsidiarioak.

  2. Azken kontsumitzailearentzako haragia saltzen den denda edo harategiaren jabea ere erantzule subsidiarioa izango da, nahiz eta produktua jateko gertatuta egon, baldin eta haragi hori nondik datorren ezagutzen ez bada.

  1. atala.- Tasaren sortzapena

  1. Haragi freskoak eta oilategiko hegaztien haragiak ikuskatzeko eta horien osasun kontrolaz arduratzeko lanak hasten direnean hasiko da tasa sortzapena sortzen, hain zuzen ere lan horiek egingo diren tegi edo instalazioetan. Dena den, aldez aurretik ordaintzea eskatu ahal izango da, zerbitzu horiek burutzea zergapekoak berak eskatu baldin badu.

  2. Interesatuak hala eskatuta, tegi berean aberea hil, zatitu eta biltegiratu egiten bada edo hiru langintza horietako bi behintzat leku berean burutzen badira, ordaindu beharreko tasa lan bakoitzari dagokionaren batuketa izango da, eta prozesuaren hasieran ordainduko da, kobratu beharra eragingo duen lan hori noiz egiten den kontuan izan gabe. Dena den, 8. atalean esaten dena ere kontuan eduki beharko da.

  1. atala. Zergagaia non burutzen den

    Zergagaia Euskal Autonomi Elkartean burututakoa izango da bertan baldin badago abereak hil, kanalak zatitu edo haragiak biltegiratzeko tegia, eta baita hondakinen azterketak egiteko zentrua ere Euskal Autonomi Elkartean baldin badago, 9. atalean aipatzen den egoerarako.

  2. atala. Zerga-kuota

  1. Zerga-kuota ondoren aipatzen diren lanengatik eskatuko zaio zergapekoari:

    • Abereak hiltzea.

    • Kanalak zatitzea.

    • Biltegiratzea kontrolatzea.

      Dena den, tegi berean hiru lan horiek batera egiten baldin badira, guztira eskuratu beharreko tasa hiru lan horien kuoten batuketa izango da, ondorengo atalean esaten denez.

  2. Hiltegietako zergapekoei hildako abereengatik zenbateko kuotak eska dakizkiekeen erabakitzeko, hildako abere-kopurua hartuko da kontuan.

  3. "Ante mortem" eta "post mortem" egindako ikuskapenek eta osasun-kontrolek, kanalak, buruak, mingainak, birikak, gibelak e.a. zigilatu eta markatzeak eta hondakinen azterketa egiteak dakartzaten iharduerengatik eskuratu beharreko zerga-kuotak ondorengo taulan datozenak izango dira. Kopuru horiek hildako abere bakoitzeko ordaindu beharrekoak dira, beti ere beharrezko baimena duten tegi edo instalazioetan.

    Abere-mota. Hildako abere bakoitzeko kuota (pezetak)

    C1.1.- BEHI-AZIENDA

    C1.1.1.- Kanalean 218 kilo baino gehiagokoa: 300.

    C1.1.2.- Kanalean 218 kilo baino gutxiagoko txahala: 167.

    C1.2.- ZALDI-AZIENDA

    C1.2.1.- Zaldien familiakoak: 293.

    C1.3.- TXERRI-AZIENDA

    C1.3.1.- Kanalean 12 kilo baino gehiago duen merkaturakoa: 86.

    C1.3.2.- Kanalean 12 kilo baino gutxiago duen esne-txerria: 11.

    C1.4.- ARDI- ETA AHUNTZ-AZIENDA

    C1.4.1.- Kanalean 18 kilo baino gehiago duena: 33.

    C1.4.2.- Kanalean 12 eta 18 kilo artean duena: 23.

    C1.4.3.- Kanalean 12 kilo baino gutxiago duena: 11.

    C1.5.- OILATEGIKO HEGAZTIAK

    C1.5.1.- Kanalean 5 kilo baino gehiago duen hegaztia: 2,60.

    C1.5.2.- Kanalean 2,5 kilo baino gehiago duen gizentzeko hegazti gaztea: 1,30.

    C1.5.3.- Kanalean 2,5 kilo baino gutxiago duen gizentzeko hegazti gaztea: 0,67.

    C1.5.4.- Ordezteko oiloa: 0,67.

    C1.6.- UNTXIAK

    C1.6.1.- Untxiak: 0,67.

    C1.7.- ABELTEGIAN HAZITAKO EHIZA

    C1.7.1.- Kanalean 218 kilo baino gehiago duen ugaztuna: 300.

    C1.7.2.- Kanalean 218 kilo baino gutxiago duen ugaztuna: 167.

    C1.7.3.- Kanalean 5 kilo baino gehiago duen hegaztia: 2,60.

    C1.7.4.- Kanalean 2,5 kilo baino gehiago duen hegaztia: 1,30.

    C1.7.5.- Kanalean 2,5 kilo baino gutxiago duen hegaztia: 0,40.

  4. Gainontzeko lanetarako, zenbat tona haragi zatitu behar den eta biltegian zenbat kontrolatu behar den hartuko da kontuan kuota finkatzeko. Bai biltegian gordetzea dela bai haragia zatitzea dela eta, pisua zenbatekoa den jakiteko, haragia zatitu aurretik hartuko da kontuan, hezur eta guzti.

  5. Haragia zatitzeko geletan egiten den ikuskapen eta osasun-kontrolagatik, eta haragi-zatiei etiketak eta markak jartzeagatik, 200 pezeta ordaindu beharko da tona bakoitzeko.

  6. Biltegiratzeak ikuskatu eta horien osasun-kontrolaz arduratzeagatiko kuota ere 200 pezetakoa izango da tona bakoitzeko. Hori, dena den, 93/118/EE Arteztarauaren eraskinean aipatzen den egoera indarrean jartzen denetik aurrera izango da.

  7. Era berean, tasa hau dela eta kuota bat eskuratuko da hiltegietan egin beharreko ikuskapenek eta osasun-kontrolek eragindako administrazio-gastuei aurre egiteko. Zenbat ordaindu behar den jakiteko, abere bakoitzeko kopurua jarriko da, ondorengo taulan adierazten dena, hain justu. Kopuru horiek kanalen bataz besteko pisua kontuan hartuta aukeratu dira, beti ere abere-motaren arabera.

    Aberea. Administrazio-gastuen kuota, hildako abere bakoitzeko (pezetak)

    C2.1.- BEHI-AZIENDA

    C2.1.1.- Kanalean 218 kilo baino gehiagokoa: 12,40.

    C2.1.2.- Kanalean 218 kilo baino gutxiagoko txahala: 8,50.

    C2.2.- ZALDI-AZIENDA

    C2.2.1.- Zaldien familiakoak: 7,00.

    C2.3.- TXERRI-AZIENDA

    C2.3.1.- Kanalean 12 kilo baino gehiago duen merkaturakoa: 3,60.

    C2.3.2.- Kanalean 12 kilo baino gehiago duen txerri iberikoa eta gurutzatua: 5,30.

    C2.3.3.- Kanalean 12 kilo baino gutxiago duen esne-txerria: 0,30.

    C2.4.- ARDI- ETA AHUNTZ-AZIENDA

    C2.4.1.- Kanalean 18 kilo baino gehiago duen ardi-azienda: 0,90.

    C2.4.2.- Kanalean 12 eta 18 kilo arteko pisua duen arkumea: 0,60.

    C2.4.3.- Kanalean 12 kilo baino gutxiago duen arkumea: 0,30.

    C2.4.4.- Kanalean 18 kilo baino gehiago duen ahuntz-azienda: 0,93.

    C2.4.5.- Kanalean 12 eta 18 kilo arteko pisua duen antxumea: 0,57.

    C2.4.6.- Kanalean 12 kilo baino gutxiago duen esne-antxumea: 0,25.

    C2.5.- OILATEGIKO HEGAZTIAK

    C2.5.1.- Oilategiko hegaztiak: 0,08.

    C2.6.- UNTXIAK

    C2.6.1.- Untxiak: 0,08.

    C2.7.- ABELTEGIAN HAZITAKO EHIZA

    C2.7.1.- Kanalean 218 kilo baino gehiago duen ugaztuna: 12,40.

    C2.7.2.- Kanalean 218 kilo baino gutxiago duen ugaztuna: 8,50.

    C2.7.3.- Hegaztiak: 0,08.

  8. atala.- Likidazioak pilatzeari buruzko arauak

    Kasu bakoitzean eskuratzekoak diren zerga-kuotak pilatu edo batu egingo dira kuota hori eskuratzea eragiten duten lan guztiak edo lan horietako batzuk tegi bakar batean gertatzen direnean, beti ere ondorengo arauak kontuan izanda:

    1. Tegi berean abereak hil, zatitu eta biltegiratu egiten badira, edo hil eta zatitu egiten badituzte, abereak hiltzea ikuskatu eta osasun-kontrolaz arduratzeagatik ordaindu beharreko kuota osoa eta zatitzeagatik ordaindu beharreko kuotaren %50 ordaindu beharko da.

    2. Tegi berean abereak hil eta biltegiratu baino ez badira egiten, abereak hiltzea ikuskatu eta osasun-kontrolaz arduratzeagatik ordaindu beharreko kuota baino ez da ordainduko.

    3. Tegi berean haragia zatitu eta biltegiratu baino ez bada egiten, haragia zatitzea ikuskatu eta osasun-kontrolaz arduratzeagatik ordaindu beharreko kuota baino ez da ordainduko.

  9. atala.- Hondakinak aztertzeagatik jaso beharreko kuoten zenbatekoa

  1. Eusko Jaurlaritzaren ardurapean dauden tegi edo zerbitzuetan beste autonomi elkarte batean hildako abereen hondakinen azterketak egiten baldin badira, hain zuzen ere dena delako autonomian ofizialki homologatutako laborate-girik ez dagoelako gai horren inguruan arauek eskatzen dituzten azterketa tekniko-sanitarioak egiteko, kuota bat eskuratuko da. Azterketa egin beharra eskatzen duten arauak Estatuak berak emandakoak edo Europako Elkartean hartu eta derrigorrez bete beharrekoak izan daitezke. Kuota hori hiltzeko lanen araberakoa izango da, kuotak kitatzeko arauak kontuan izanda, nahiz eta eragiketa hori laginen bidez egin.

  2. Kuotari dagokion zatia hiltegiaren jabea den enpresariak berak ordaindu beharko du.

  3. Eskuratu beharreko kuotaren zenbatekoa zehazteko, hildako abereen kanalek Estatuan duten bataz besteko pisua hartuko da kontuan, hau da, jarraian datorren taularen arabera jardungo da, abere bakoitzeko kuota finkatuta:

    Aberea. Hondakinak aztertzeagatiko kuota, hildako abere bakoitzeko (pezetak)

    C3.1.- BEHI-AZIENDA

    C3.1.1.- Kanalean 218 kilo baino gehiagokoa: 47.

    C3.1.2.- Kanalean 218 kilo baino gutxiagoko txahala: 32.

    C3.2.- ZALDI-AZIENDA

    C3.2.1.- Zaldien familiakoak: 27.

    C3.3.- TXERRI-AZIENDA

    C3.3.1.- Kanalean 12 kilo baino gehiago duen merkaturakoa: 14.

    C3.3.2.- Kanalean 12 kilo baino gehiago duen txerri iberikoa eta gurutzatua: 20.

    C3.3.3.- Kanalean 12 kilo baino gutxiago duen esne-txerria: 1,20.

    C3.4.- ARDI- ETA AHUNTZ-AZIENDA

    C3.4.1.- Kanalean 18 kilo baino gehiago duen ardi-azienda: 3,40.

    C3.4.2.- Kanalean 12 eta 18 kilo arteko pisua duen arkumea: 2,20.

    C3.4.3.- Kanalean 12 kilo baino gutxiago duen arkumea: 1,20.

    C3.4.4.- Kanalean 18 kilo baino gehiago duen ahuntz-azienda: 3,50.

    C3.4.5.- Kanalean 12 eta 18 kilo arteko pisua duen antxumea: 2,20.

    C3.4.6.- Kanalean 12 kilo baino gutxiago duen esne-antxumea: 0,90.

    C3.5.- OILATEGIKO HEGAZTIAK

    C3.5.1.- Oilategiko hegaztiak: 0,30.

    C3.6.- UNTXIAK

    C3.6.1.- Untxiak: 0,30.

    C3.7.-ABELTEGIAN HAZITAKO EHIZA

    C3.7.1.-Kanalean 218 kilo baino gehiago duen ugaztuna: 47.

    C3.7.2.-Kanalean 218 kilo baino gutxiago duen ugaztuna: 32.

    C3.7.3.-Hegaztiak: 0,30.

  1. atala.- Kitatzea eta diru-sarrera egitea

  1. Ordaindu behar dutenak abereak hil, haragi freskoa zatitu edo biltegian jasotzeko tegi edo instalazioen jabeak izango dira, eta kitapena berek egingo dute. Horretarako, araudi bidez jarrita dauden moduan eta epeen barruan jardun beharko dute.

  2. Goian aipatutako instalazioen jabeek kasuan kasuko tasa eskuratzeko, tasa horren zenbatekoa aurreko ataletan aipatutako lanen fakturan kargatuko dute.

  3. Aurreko atalean aipatzen den eragiketa horren berri emateko, liburu ofizial batean jaso beharko da eragiketa, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren baimena izan beharko duen liburu batean, hain zuzen. Egin beharreko hori egiten ez bada, zigorra jasoko da, zergen bidezko zigorra, baina horrekin batera, osasunaren arloan izan daitezkeen ondorioengatik ere instalazioen jabeek beste zigor batzuk ere jaso ahal izango dituzte.

  4. Abereak hiltzeagatik jasoko diren erreferentziazko kuotetan, hondakinak aztertzeko kuotari dagokion zatia ere sartu beharko da, nahitaez.

  5. Hiltegiek egindako likidazioetan ageri diren zenbatekoei, bidezkoa baldin bada, instalazio horien jabeek ordainduta dituzten administrazio-gastuak kendu ahal izango zaizkie. Ken daitezkeen kopuruak ondoren datozenak dira, hildako abere bakoitzeko:

    Aberea. Hildako abere bakoitzeko gehienez ere ordezka daitezkeen administrazio-gastuak (pezetak)

    D1.1.- BEHI-AZIENDA

    D1.1.1.- Kanalean 218 kilo baino gehiagokoa: 11.

    D1.1.2.- Kanalean 218 kilo baino gutxiagoko txahala: 7,50.

    D1.2.- ZALDI-AZIENDA

    D1.2.1.- Zaldien familiakoak: 6,27.

    D1.3.- TXERRI-AZIENDA

    D1.3.1.- Kanalean 12 kilo baino gehiago duen merkaturakoa: 3,20.

    D1.3.2.- Kanalean 12 kilo baino gehiago duen txerri iberikoa eta gurutzatua: 4,75.

    D1.3.3.- Kanalean 12 kilo baino gutxiago duen esne-txerria: 0,28.

    D1.4.- ARDI- ETA AHUNTZ-AZIENDA

    D1.4.1.- Kanalean 18 kilo baino gehiago duen ardi-azienda: 0,80.

    D1.4.2.- Kanalean 12 eta 18 kilo arteko pisua duen arkumea: 0,50.

    D1.4.3.- Kanalean 12 kilo baino gutxiago duen arkumea: 0,28.

    D1.4.4.- Kanalean 18 kilo baino gehiago duen ahuntz-azienda: 0,83.

    D1.4.5.- Kanalean 12 eta 18 kilo arteko pisua duen antxumea: 0,50.

    D1.4.6.- Kanalean 12 kilo baino gutxiago duen esne-antxumea: 0,20.

    D1.5.- OILATEGIKO HEGAZTIAK

    D1.5.1.- Oilategiko hegaztiak: 0,07.

    D1.6.- UNTXIAK

    D1.6.1.- Untxiak: 0,07.

    D1.7.- ABELTEGIAN HAZITAKO EHIZA

    D1.7.1.- Kanalean 218 kilo baino gehiago duen ugaztuna: 11.

    D1.7.2.- Kanalean 218 kilo baino gutxiago duen ugaztuna: 7,50.

    D1.7.3.- Hegaztiak: 0,07.

  6. Era berean, hiltegien jabeek albaitari-laguntzaileen eta bestelako laguntzaileen ordaindutako gastuak kendu ahal izango dituzte. Ken daitezkeen kopuruak ondoren datozenak dira, hildako abere bakoitzeko:

    Aberea. Hildako abere bakoitzeko gehienez ere ordezka daitezkeen gastuak, albaitari-laguntzaile bakoitzeko (pezetak)

    D2.1.- BEHI-AZIENDA

    D2.1.1.- Kanalean 218 kilo baino gehiagokoa: 101.

    D2.1.2.- Kanalean 218 kilo baino gutxiagoko txahala: 69,30.

    D2.2.- ZALDI-AZIENDA

    D2.2.1.- Zaldien familiakoak: 57.

    D2.3.- TXERRI-AZIENDA

    D2.3.1.- Kanalean 12 kilo baino gehiago duen merkaturakoa: 29.

    D2.3.2.- Kanalean 12 kilo baino gehiago duen txerri iberikoa eta gurutzatua: 43.

    D2.3.3.- Kanalean 12 kilo baino gutxiago duen esne-txerria: 2,60.

    D2.4.- ARDI- ETA AHUNTZ-AZIENDA

    D2.4.1.- Kanalean 18 kilo baino gehiago duen ardi-azienda: 7,30.

    D2.4.2.- Kanalean 12 eta 18 kilo arteko pisua duen arkumea: 4,70.

    D2.4.3.- Kanalean 12 kilo baino gutxiago duen arkumea: 2,60.

    D2.4.4.- Kanalean 18 kilo baino gehiago duen ahuntz-azienda: 7,50.

    D2.4.5.- Kanalean 12 eta 18 kilo arteko pisua duen antxumea: 4,70.

    D2.4.6.- Kanalean 12 kilo baino gutxiago duen esne-antxumea: 1,90.

    D2.5.- OILATEGIKO HEGAZTIAK

    D2.5.1.- Oilategiko hegaztiak: 0,20.

    D2.6.- UNTXIAK

    D2.6.1.- Untxiak: 0,20.

    D2.7.- ABELTEGIAN HAZITAKO EHIZA

    D2.7.1.- Kanalean 218 kilo baino gehiago duen ugaztuna: 101.

    D2.7.2.- Kanalean 218 kilo baino gutxiago duen ugaztuna: 69,30.

    D2.7.3.- Hegaztiak: 0,20.

  1. atala.- Zerga-salbuespenak eta hobariak

    Aurreko ataletan aipatu diren arauen arabera egindako kitapen edo likidazioen ondorioz ordaindu beharreko kuotek ez dute izango ez zerga-salbuespenik ez hobaririk, tegi edo instalazioen jabea dena delakoa izanik ere eta instalazio horiek dena delako lurraldean egonda ere.

  2. atala.- Arau gehigarriak

    Dena delako tasaren zenbatekoa ezin izango da hirugarrenen gain utzi haragiak esportatzeagatik, ez zuzenean ez zeharka.

    Indargabetzeko xedapen bakarra

    Lege hau indarrean sartzen denetik hasita, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko maiatzaren 31ko 3/1990 Legearen II. idazpuruko IX. atalburuko 3.12.03 sekzioko 133tik 137.era arteko atalak indarrik gabe geratuko dira. Sekzio hori "haragi freskoak ikuskatu eta horien osasun-kontrolaz arduratzeko zerbitzuen tasei" buruzkoa da.

    Azken xedapenak

    Lehenengoa

    Eusko Jaurlaritzari baimena ematen zaio beharrezko xedapen guztiak eman ditzan aurreko arauetan erabakitakoa garatzeko.

    Bigarrena

    Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita egongo da indarrean lege hau.

    Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

    Vitoria-Gasteiz, 1996ko maiatzak 23.

    Lehendakaria,