Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Arautegia

Inprimatu

1/1996 LEGEA, apirilaren 3koa, Larrialdiak Kudeatzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 77
  • Hurrenkera-zk.: 2008
  • Xedapen-zk.: 1
  • Xedapen-data: 1996/04/03
  • Argitaratze-data: 1996/04/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

EHAAren 1996ko apirilaren 12ko 71 zenbakian argitaratutako Dekretu horri dagozkion eraskinak argitaratu gabe gelditu ziren. Beraz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria bera arautzen duen 155/1993 Dekretuaren 24.2 a) atalak dioenari atxikiz, ondoren argitaratzen dira eraskin horiek.

Eusko Legebiltzarrak ondoko legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei:

APIRILAREN 3KO 1/1996 LEGEA, LARRIALDIAK KUDEATZEKOAZIOEN ADIERAZPENA

Euskal Autonomi Elkarteko Estatutuaren 17. atalak Euskal Elkarte osorako erakundeen esku uzten du bere lurraldean pertsonak eta ondasunak babestea eta ordena publikoa gordetzea. Agindu horrekin batera, herri-aginteek oinarrizko eskubideak betearazteko derrigortasuna daukate, eta horien artean garrantzitsua da lehen mailako eskubidea, hau da, bizitzarako eta osotasun fisikorako eskubidea. Beraz, bizitza edo osotasun fisikoa arriskuan jartzen dituzten oztopoak kendu egin behar dituzte. Ondasun juridikoentzako arriskurik nabarmenenetakoak naturaren edo gizadiaren eraginez sortzen diren gertaeren ondorio izaten dira, hots, hondamendien, lazerien edo bestelako istripu larrien ondorio.

Euskal Autonomi Elkartearen geografi kokapenak ez du hondamendirako arrisku handirik, baina, hala ere, 1983. urtean uholde-euriteak eragindako aparteko hondamendia jasateko zoritxarra izan zuen. Hainbat bizitzaren galerak eta ekonomi mailako galera handiak elkarri zituen zoritxar horrek elkartasuna eragin zuen jendearengan eta erakundeetan; horrelako gertakizunetarako babestu beharra eta ahal den neurrian aurrea hartu beharra dagoela ikustarazi zuen. Horren ondorioz, martxoaren 8ko 34/1983 Dekretuaren bidez sortutako ihardun-antolakidetegiak ihardunean hasi ziren eta babes zibilerako politika bereziaren garapenari ekin zitzaion. Lege honen xedea babes zibila sendotzea da.

Euskal Autonomi Elkartean larrialdietarako kudeaketa-sistema osotua eta bateragarria etengabe erabilgai egon dadin bermatzea da lege honen xedea eta asmoa. Sistema hori egokia izango da babes zibileko larrialdietarako, hala nola hondamendietarako edo lazerietarako, eta baita larrialdi txikietarako ere, gizartea aztoratu ez arren eta oinarrizko zerbitzuek gainezka egin ez arren, pertsonen bizitza edo osotasuna arriskuan dagoelako arreta koordinatua eta eraginkorra behar duten larrialdietarako alegia. Arauei dagokienez berritzailea da planteamendu hori, baina, bestalde, gure autonomi elkarteak historian zehar izan duen esperientzia sendotzen du, hondamendi-egoerak izanez gero eguneroko taldeko lanean trebatuak dauden zerbitzuek bat egiten laguntzen du eta hondamendien jatorriari berari erantzuten dio (istripu-egoera moztuz gero hondamendia ekidin daiteke) ; bestalde, gero eta nabarmenagoa den segurtasun-eskaerari erantzuten dio.

Horretarako, Euskal Autonomi Elkarteko herri-aginteek gertaera horiei antolatuta aurre egiteko bideak ezartzen dira lege honetan. Elkarren artean lotuta dauden hiru ezaugarri arautzen ditu: a) Euskal Herriko babes zibilaren antolamendu orokorra; b) larrialdi txikietan erakundeek eta larrialdi horietarako arduradunek eman beharreko erantzuna eta iharduera eraginkorra bideratuko duten hatsapenak, eskuarteak eta prozedurak, eta c) sute- eta salbamendu-zerbitzuetako langileek izango duten estatutu-errejimena, larrialdiei arreta eskaintzeko zereginetan aritzen diren herri-zerbitzuak direnez. Horiek dira legearen barne-egitura osatzen duten ezaugarriak.

Larrialdiei aurre egiteko sistema osotua lortzeko, iharduerarako helburu, irizpide eta hatsapen bateratuak ezarri behar dira eta sistema orokortu egin behar da. "Ex novo" zerbitzu espezializatuak sortzea ekidin eta dagoeneko egon badauden zerbitzuetatik abiatu behar da; hala ere, gaitasunak eta eskurantzek eta elkarren artean aritzeko baliabideek anitzak izan behar dute nahitaez, hondamendia, lazeria edo horietarako arrisku larria nahiz larrialdi arinagoa izan. Horrexegatik dago banatuta atalburu ezberdinetan bakoitzari dagokion araubidea.

Legearen II. atalburuak Euskal Autonomi Elkarteko babes zibilaren antolaketa arautzen du. Edozerk sortutako erasoak edo naturako edo aparteko elementuek bake garaian pertsonei edo ondasunei eragindako kalteak ekiditera, murriztera edo zuzentzera bideratuta dauden ekintzek osatzen dute babes zibila, Konstituzio Auzitegiak eta Estatuko legeriak ezarritako zentzu zorrotzean; baina, beti ere, ondorioen hedadura eta larritasuna lazeria publiko izatera heltzen denean. Gaur egungo postulatuek aldez aurreko plangintzan oinarritzen dute babes zibila.

Espainiako Estatuan Konstituzioaren 30.4 ataleko aipamenarekin eta Babes Zibilari buruzko urtarrilaren 21eko 2/1985 Legearen eta lege hori garatu zuen Babes Zibilari buruzko 1992ko Oinarrizko Arauaren onarpenarekin hasi zen babes zibilaren historia, zentzu modernoan ulertuta.

Konstituzio Auzitegiko abenduaren 18ko 123/1984 eta uztailaren 19ko 133/1990 epaiek diotenez, babes zibila Estatuaren eta autonomi elkarteen arteko aginpidea da, larrialdi zehatzetan autonomiaz gaindiko beharrak dauden edo ez kontuan hartuta. Auzitegiak berak hiru kasu zehazten ditu: a) alarma-, salbuespen- edo setio-egoeren arautzea tartean denean; b) larrialdia autonomiaz gaindikoa izanik, autonomiakoak ez diren elementuen koordinazioa beharrezkoa denean, eta c) larrialdiaren zabalerak Estatu-mailako zuzendaritza eskatzen duenean. Estatuko legeriak ezarriak ditu babes zibilaren sistemarako ezaugarri baterakoiak. Horrela, sistemaren osotasuna bermatzen du babes zibileko planen homologazioaren bidez eta oinarrizko arauaren eta plan bereziak lantzeko gidabideen arabera; halaber, hondamendiak edo lazeriak gertatzean herritarrek egin beharrekoak ezartzen ditu. Oinarri horien barruan, Euskal Autonomi Elkarteari dagokio bertako babes zibila antolatzea, Konstituzio Auzitegiak aitortzen duenez eta eman zaizkion aginpideen indarrez. Eman zaizkion aginpideen artean daude pertsonak eta ondasunak babestea, polizia, jendearentzako ikuskizunak, ingurugiroa babestea, osasuna, nekazaritza eta mendiak, errepideak, lurraldearen antolamendua, itsas salbamendurako Estatuko legeria gauzatzea eta abar.

  1. atalburuak Autonomi Elkarteko erakundeen arteko antolaketa eta erakunde bakoitzaren aginpidea zehazten ditu; beti ere, Estatuaren aginpideak errespetatuz eta autonomiaz gaindikotzat aitortzen diren kasuetarako babes zibilerako Estatuko sistemarekin bat etorriz eta, horrekin batera, foru- eta udal-aginpideak ere errespetatuz. Erakundeen arteko kide anitzeko organoa aurrikusten da, halaber, babes zibileko planak, txostenak eta proposamenak homologatzeko. Autonomi Elkarteko maila guztietako erakundeek izango dute ordezkaritza kide anitzeko organo horretan. Babes zibilari dagozkion aurreneurriak, herritarrei beren buruak babesteko dagozkien betebeharrak, zenbait iharduera edo saltokitan ari direnei bereziki, eta herritarrek arriskuez informazioa jasotzeko duten eskubidea azaltzen dira, besteak beste. Autonomi Elkartean garatu beharreko babes zibileko plana adierazten da, halaber, Babes Zibilerako Euskadiko Planaren ezaugarriak zehazki esanda; planak ezartzeko eta baliabide mugigarriak erabiltzeko irizpideak jasotzen dira; bereziki larriak diren kasuetan larrialdiaren zuzendaritza Lehendakariak hartzea eta hondamendiko larrialdi-egoera aitortzea arautzen da, horrek dakartzan eragin juridikoekin, eta konponketa-lanak ere arautzen dira.

Legearen III. atalburuak lazeriak ez diren larrialdien kudeaketaz dihardu. Iharduerarako eta erakundeen arteko harremanetarako lehenengo atalburuan adierazi diren hatsapenak bete beharko ditu kudeaketa horrek, autonomiari eta administrazio bakoitzari zor zaion errespetuarekin; larrialdiak koordinatzeko guneak larrialdietako deiak jasotzeko gune gisa aurrikusten dira, batetik, Europako Batasuneko arauen azken joerak bide horretatik baitoaz, eta, bestetik, larrialdiaren jarraipena egiteko eta parte hartzen duten elementuen arteko koordinazio eraginkorra egiteko tresna gisa. Horrela, lege honetan zehazten diren oinarrizko irizpideen arabera landutako eta ezarritako jokabide-protokoloen eta eragiketetako taktiken bidez egindako planifikazioa gauzatuko da.

Estatutuaren 17. atalak ematen du alderdi hori legez arautzeko gaitasuna. Berritzailea da, Espainiako Estatuan ez baitago antzekorik, eta arau-hutsune bat betetzen du; hala ere, Euskal Autonomi Elkarteak baditu ihardun-antolakidetegiak, "sos-deiak" gisa ezagunagoak, sorrera eman zien 33/1983 Dekretua onartu zenetik. Horrenbestez, legezko testu honek horien izatea eta zereginak sendotu nahi ditu, larrialdiak kudeatzeko sistema egituratzen duten hatsapenekin bat eginda.

Legearen IV. atalburuak sute- eta salbamendu-zerbitzuak arautzen ditu, eta baita zerbitzu horietako kideen estatutu-errejimenaren berezitasunak ere; Euskal Autonomi Elkarteak badu horretarako gaitasuna Estatuko oinarrizko legeriari dagokionez, toki-araubiderako eta funtzionarioen estatutu-errejimenerako aginpideen indarrez. Autonomi Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira Lurraldeetako Foruzko Ihardutze Erakundeen arteko Harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legeak, bestalde, lurralde historikoei aitortzen die guztientzako erakundeek sortu duten suteen aurkako legeria gauzatzeko aginpidea.

Legezko araubidearen oinarrizko ezaugarriak dira Euskal Autonomi Elkarteko lurralde osoan zerbitzu horien arrazoizko hedapena bermatzea eta zerbitzu horiek eskaintza osoa eta egokia izatea gutxieneko maila batean. Hogei mila biztanletik gorako udalerrien kasuan, udalari berari emango zaio zerbitzu horren ardura, toki-araubideari buruzko oinarrizko legeriaren indarrez. Hala ere, hedapen hori foru-aldundiek bermatuko dute, bestek ezean, eta berme hori gauzatu ahal izateko formula alternatiboak egin ahal izango dira. Guztientzako erakundeen esku uzten dira hainbat eskurantza, zerbitzuaren osotasuna eta homogeneotasuna bideratu ahal izateko, jabea edozein izanda ere. Azkenik, zerbitzu horien zereginak pertsonek gauzatzen dituztenez, inprobisazioa eta nahasmena onartzen ez dituzten lanetarako hierarkia ezinbestekoa denez, prestakuntza berezia behar dutenez eta etengabeko arriskuan daudenez, zerbitzu horren estatutu-errejimenaren xehetasun batzuk arautzen dira, hala nola, sartzeko eta barne-igoerarako arauak, bigarren iharduera eta disziplinazko araua. Gainerantzean Euskal Autonomi Elkarteko herri-administrazioetako funtzionario guztientzako legeria bete beharko da.

  1. atalburuak babes zibileko boluntarioen iharduera arautzen du Euskal Autonomi Elkartean, garrantzitsua baita herritarrek borondatez parte hartzea eta lege honetako xedeetara lotzea, eta parte-hartze hori lagundu eta sustatu egin behar baita. Baina horrek ez dizkio sistemari ondorio txarrak ekarri behar; borondatea izan baina antolatu gabe egoteagatik egindako trakeskeriek eta koordinazio faltak sistemaren bihurdura ekar dezakete eta hori ez da bidezkoa. Hori dela eta, boluntario-taldeek larrialdien kudeaketarako euskal sisteman sartzeko eta xede horren sustapenerako neurrietara iristeko bete behar dituzten oinarrizko baldintzak biltzen ditu.

    Legeari amaiera emateko, sistematikoak ez diren hainbat xedapen jasotzen dira. Horien artean nabarmentzekoa da itsas salbamendurako planari buruzkoa, arlo espezifikoa izanik, trataera berezia behar baitu; gainera, gizarte-mailako kontzientziazio berezi bati erantzuten dio.

  1. atala.-

  1. Lege honen xedea Euskal Autonomi Elkarteko herri-administrazioen iharduera antolatzea da, pertsonen bizitzaren osotasuna, pertsonen ondasunak eta guztion ondasunak babesteko, hain zuzen, arrisku larriko, hondamendiko edo lazeriako egoeren ondorioz edo istripu edo antzekoen ondorioz sor daitezkeen larrialdi-egoeren kalteetatik.

  2. Aurreko lerroaldiko xedeak bete ahal izateko, Euskal Autonomi Elkarteko herri- administrazioak, bakoitzak berari dagokion aginpideen barruan, honako ekintza hauek garatzen saiatuko dira:

    1. Pertsona eta ondasunen eta guztion ondasunen segurtasunerako arrikutsuak izan daitezkeen egoerak aztertzea eta ebaluatzea.

    2. Zona arriskutsuei antzematea, horietako mapak lantzea eta zaurgarritasuna ebaluatzea.

    3. Gerta daitezkeen arriskuen ondorioz sortuko liratekeen kalteak ekiditera edo murriztera bideratutako aurreneurriak eta norbera babesteko neurriak hartzea, bai eta jendea arrisku horietaz informatu eta kontzientziatzeko neurriak hartzea ere.

    4. Gertatutako edo aurrikusitako ezbeharren aurrean erantzuna prestatzea, babesteko eta sorospena emateko ekintza koordinatuak egitarautu ahal izateko larrialdi-planen eta eragiketa-taktiken bitartez.

    5. Alerta- eta igorpen-sistemak sustatzea, sortzea, edukitzea eta kudeatzea, eta baita parte hartzeko eta sorospena emateko zerbitzu-sistemak ere.

    6. Hondamendia edo lazeria jasan duten zonak birgaitzeko eta berreraikitzeko egitarauak lantzea, lehen zegoen ekonomi eta gizarte-sarea nahiz ingurugiro-sarea berreskuratu ahal izateko.

    7. Jendea, enpresak eta erakundeak segurtasun egokiaren beharraz kontzientziatzeko egitarauak lantzea eta burutzea.

  3. Herritarrek parte hartzen dute lege honetako xedeetan beren eginbeharrak betez eta borondatezko laguntza lege honetan eta ezargarri den gainontzeko antolamendu juridikoan aurrikusitako bideetatik eskainiz.

  1. atala.-

    Larrialdietarako etengabeko kudeaketa-sistema osotua eta bateragarria erabilgai egongo dela ziurtatzen dute Euskal Autonomi Elkarteko herri-administrazio guztiek, bakoitzak berari dagokion aginpidearen esparruan, lege honetako xedeak bete ahal izateko. Horretarako, erakundeen arteko koordinazioaren, lankidetzaren, elkartasunaren eta leialtasunaren hatsapenak betetzeko konpromisoa hartzen dute; beren iharduerak eskuarte eta baliabide mugigarrien osagarritasunera eta subsidiariotasunera egokituko dituzte. Planak ezartzerakoan, halaber, osotasunaren, gaitasunaren eta egokitasunaren hatsapenak beteko dituzte.

  1. saila

    Antolaketa eta aginpideak

  1. atala.-

    Arrisku larrietan, hondamendietan eta lazeria publikoetan aurrea hartzeari eta pertsonei, beren ondasunei eta guztion ondasunei babesa eta sorospena emateari dagokionez, atalburu honetan aurrikusitakoari egokikuto zaio Euskal Autonomi Elkarteko herri-administrazioen iharduera, autonomiaz gaindikoa izanez gero Estatuko legeriak babes zibilari buruz xedatzen duenaren kalterik gabe.

  2. atala.-

    Eusko Jaurlaritza da Euskal Autonomi Elkarteko babes zibila zuzentzeko eta koordinatzeko organo gorena, bere aginpideen esparruan; berari dagozkio:

    1. Babes Zibilerako Euskadiko Plana eta plan bereziak onartzea.

    2. Babes zibilaren arloan lantzen diren xedapen orokorrak onartzea.

    3. Aurrea hartzeko eta norberaren burua babesteko norabide nagusiak ezartzea.

  3. atala.-

    Herrizaingo Saila da Autonomi Elkarteko babes zibileko politikaren ardura duen organoa, Jaurlaritzak ezarritako helburu nagusiekin bat etorriz; organo arduraduna denez, berari dagozkio:

    1. Gobernu Kontseiluari onar ditzan aurkeztu behar zaizkion babes zibilari buruzko xedapen orokorrak lantzea, garatzea eta gauzatzea.

    2. Autonomi Elkarteko arriskuen inbentarioa eta baliabide mugigarrien katalogoa lantzea.

    3. Babes Zibilerako Euskadiko Plana eta horretan sartzen diren plan bereziak lantzea, eta baita beste administrazioen aginpide izan arren ezarpen-esparrua Autonomi Elkartean duten larrialdietako planen idazketa sustatzen laguntzea ere.

    4. Aurrea hartzeko eta norberaren burua babesteko politika eta egitarauak garatzea eta koordinatzea, Jaurlaritzak emandako norabideak kontuan hartuta.

    5. Larrialdietan parte hartzeko zerbitzuak sortzea eta edukitzea, eta baita ohartarazteko eta alerta emateko sistemak ere.

    6. Ertzaintzaren parte-hartzea xedatzea, oro har, eta organo aginpidedunei Indar Armatuen laguntza eskatzea.

    7. Babes zibilerako planetako ekintzen eta gauzatzeko baliabideen zuzendaritza eta koordinazio gorena egiteratzea, planek hala xedatzen dutenean.

    8. Babes Zibilerako Euskadiko Planaren ezarpena xedatzea eta, planaren titularraren bidez, horren zuzendaritza bakarra eta koordinazioa egiteratzea, 21. atalean aurrikusitako egoeran salbu.

    9. Hondamendiko larrialdi-egoeraren aitorpena proposatzea Lehendakariari.

    10. Lankidetza-bideak ezartzea babes zibilaren arloan Administrazio zentralarekin eta beste autonomi elkarte batzuekin.

  4. atala.-

    Lurralde historikoek babes zibilaren zabalkundean parte hartuko dute dagozkien aginpideen esparruan eta honako lege hau errespetatuz; beraiei dagokie:

    1. Bakoitzari dagokion lurralde historikoko babes zibilerako plana lantzea eta onartzea, Babes Zibilerako Euskadiko Planak ezartzen duenarekin bat etorriz.

    2. Lurralde historikoaren babes zibilerako planaren baliabide mugigarrien katalogoa lantzea.

    3. Herrizaingo Sailaren aginpideko babes zibilerako planak lantzeko eta eguneratzeko interesgarriak izan daitezkeen datuak ematea Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari.

    4. Sute- eta salbamendu-zerbitzuak sortzea, antolatzea eta edukitzea, lege honetan eta ezargarri diren gainontzeko legeetan ezartzen denaren arabera.

    5. Suteen aurkako defentsarako gaiaz guztientzako erakundeetatik datozen legeria eta arau-garapena egiteratzea.

  5. atala.-

  1. Udalerriek babes zibilaren zabalkundean parte hartuko dute dagozkien aginpideen esparruan eta honako lege hau errespetatuz; beraiei dagokie:

    1. Babes zibilerako udal-egituraren sorrera bultzatzea.

    2. Babes Zibilerako Udal Plana lantzea eta onartzea.

    3. Babes zibilerako datu garrantzitsuak biltzea eta igortzea.

    4. Babes Zibilerako Udal Planaren baliabide mugigarrien katalogoa lantzea.

    5. Aurrikusteko eta aurrea hartzeko udal-egitarauak lantzea eta gauzatzea, gainerako administrazioen egitarauek adierazten dutenarekin bat etorriz; horretarako, jendea kontzientziatzeko kanpainak, norbera babesteko neurrien hedapena eta babes zibileko praktikak eta simulazioak egingo dira.

    6. Boluntarioen erakundeen sorrera sustatzea udalerrian.

  2. Udalei dagokie sute- eta salbamendu-zerbitzuak sortzea, antolatzea eta edukitzea, lege honetan eta toki-araubidearen legerian ezartzen denaren arabera.

  3. Alkatea da udaleko babes zibilaren agintari gorena. Atalburu honetako 3. atalean adierazten diren larrialdietakoren bat izanez gero udalerrian, udal-agintariak hartuko du sorospeneko eta laguntzako zerbitzuen zuzendaritza eta koordinazioa eta, berehala, egoeraren informazio zehatza emango die Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko organo aginpidedunei, larrialdiak koordinatzeko guneen bitartez.

  4. Udal-autonomia errespetatuz, lurralde historikoek eta Eusko Jaurlaritzak babes zibilerako udal-egituraren antolaketa lagundu eta sustatuko dute.

  1. atala.-

  1. Babes Zibilerako Euskadiko Batzordea da herri-administrazioen koordinaziorako eta lankidetzarako kide anitzeko organoa, babes zibilari dagokionez. Horretarako, zeregin hauek gauzatuko ditu:

    1. Babes Zibilerako Euskadiko Planaren eta bertan sartzen diren plan bereziei buruzko txostenak aurrez eta nahitaez egitea.

    2. Autonomi Elkartea bera baino murritzagoa den esparrua hartzen duten babes zibilerako planak homologatzea.

    3. Babes zibilari dagozkion arau-egitasmoei buruzko txostenak egitea.

    4. Autonomi Elkartearen esparruko baliabide mugigarrien katalogoa lantzeko irizpideak ezartzea.

    5. Herri-administrazio guztien politika koordinatua ezartzera bideratutako neurriak proposatzea, babes zibilari dagokionez.

    6. Babes zibilerako erabil daitezkeen tekniken, eskuarteen eta baliabideen normalizazioa eta, hala egokituz gero, homologazioa aztertzea eta erakunde aginpidedunei proposatzea.

    7. Sute- eta salbamendu-zerbitzuen antolaketari eta ihardunbideari dagozkion araudi-egitasmoak ezagutzea, eta baita zerbitzu horietako funtzionarioen estatutu-errejimenari dagozkionak ere.

    8. Lege- edo araudi-xedapen bidez aitortzen zaizkion gainerako zereginak.

  2. Babes Zibilerako Euskadiko Batzordearen osaketa, antolaketa eta iharduera araudi bidez ezarriko da. Autonomi Elkarteko guztientzako erakundeak, Estatuko Administrazioa, lurralde historikoak eta udal-administrazioa egongo dira bertan.

  3. Batzordeak bere baitan sortu ahal izango ditu batzorde tekniko edo lantaldeak, bere kideez eta, zer helburutarako sortzen diren kontuan izanik, beharrezko jotako beste teknikariez osatuak.

  4. Eginarazten zaizkion zereginak bete ahal izateko, batzordeak informazioa eskatuko dio edozein erakunderi edo pertsona fisiko edo juridikori, eta bereziki babes zibileko borondatezkoen erakundeei.

  1. saila

    Aurreneurriak

  1. atala.-

    Legeek Euskal Autonomi Elkarteko herri-administrazioei arriskuen aurreneurrietarako ematen dizkieten eskurantzen kalterik gabe, administrazio horietan babes zibilaz arduratzen diren organoei honako aurreneurri hauek dagozkie:

    1. Babes zibileko praktikak eta simulazioak egitea.

    2. Norberaren babesa sustatzea eta zabaltzea, eta istripuak, hondamendiak edo lazeria publikoak gertatuz gero nola jokatu behar den informatzea.

    3. Norbera babesteko tekniken ikaskuntza sustatzea eskoletan.

    4. Arriskuei aurrea hartzeko arauak betearaztea, ikuskatzeko eta isunak jartzeko ahalmenak gauzatuz, dagozkien aginpideen esparruan.

    5. Herritarren lankidetza sustatzea babes zibilarekiko, boluntarioen erakundeetan sar daitezen bultzatuz.

  2. atala.-

  1. Herritarrek legeetan aurrikusitako eginbeharrak bete beharko dituzte eta herri-aginteekin lankidetzan aritu beharko dute norberaren burua babesteko neurriak hartuz.

  2. Herritarrek eskubidea izango dute zein arrisku dituzten, arriskuen eraginak murrizteko aurrikusita dauden iharduerak zeintzuk diren eta dagozkien babesteko neurriak zeintzuk diren lehentasunez jakiteko, araudi bidez zehazten den modura. Nolanahi ere, bermatuko da zenbait daturen isiltasuna, interes publikoak, industri jabegoaren edo intelektualaren eskubidea gauzatzetik ateratzen diren ahalmenek eta intimitaterako eskubideak hala eskatzen dutenean.

  1. atala.-

  1. Pertsonentzat, pertsonen ondasunetarako eta guztion ondasunetarako arriskutsuak izan daitezkeen ihardueren, iharduera horiek garatzen diren toki edo saltokien eta norbere burua babesteko kasu bakoitzerako derrigorrezkoak diren neurrien katalogoa ezarriko da araudi bidez.

  2. Katalogo horretan urtarrilaren 21eko 2/1985 Legearen 5. atalean aipatzen den katalogoan sartzen direnak azalduko dira, gutxienez.

  3. Katalogo horretan sartzen diren tokiak eta saltokiak norberaren babesereko plana eduki beharra daukate. Plan horretan ezaugarri hauek azalduko dira, gutxienez:

    1. Toki edo saltoki horri eragin diezaioketen arriskuei antzematea eta horiek ebaluatzea.

    2. Arriskuak murriztera edo ezabatzera bideratutako aurreneurrien plana.

    3. Larrialdietarako plana, larrialdiko egoeretan garatu beharreko neurriak eta iharduerak biltzen dituena, hala nola alarma, sorospena eta hustuketa; plan hori babes zibileko planetan sartzea.

    4. Instalazioetan lanean ari diren prertsonei informazio, prestakuntza eta hornikuntza egokia ematea. Araudi bidez hala eskatzen den kasuetarako, sorospena eta laguntza ematen espezializatuta dauden talde profesionalak antolatzea, beren baliabideekin osatuta.

    5. Norberaren babeserako planean dauden neurrien eraginkortasunaz arduratuko den pertsona izendatzea; babes zibilaren gaian aginpidea dutenekin eduki behar dituen harremanak ere ezartzea.

      1. atala.-

      1. Herri-administrazioek norberaren babeserako, aurrea hartzeko eta segurtasunerako neurrien betearazpen subsidiarioa beren kabuz gauzatu ahal izango dute, bakoitzari dagozkion aginpideen esparruan, betebeharra duenak gauzatzen ez baldin badu; beti ere, administrazio-ihardunbidearen legerian aurrikusten denarekin bat etorriz eta ezar daitezkeen zigorbidezko edoadministraziozko arau-hausteak kaltetu gabe.

      2. Dolorik, errurik edo dagokion eginbidean hutsegiterik izanez gero edo norberaren babeserako legeak edo araudiak hautsiz gero, Euskal Autonomi Elkarteko herri-administrazioek parte-hartze publikoen gastuak ordaintzea eskatu ahal izango diete erantzuleei, legeria zibilean aurrikusitakoaren arabera.

      3. saila

        Plangintza

      1. atala.-

      1. Babes zibilerako planek egituraren eta eginkizunen esparrua ezartzen dute, eta baita eskuarteak mugitzeko bideak eta beharrezko baliabideak ere, arrisku larria, hondamendia edo lazeria publikoa gertatuz gero pertsonak eta ondasunak babesteko; horrekin batera, parte hartu behar duten administrazio guztien arteko koordinazio-eskema ere ezartzen dute.

      2. Babes Zibilerako Oinarrizko Arauak, lege honek eta lege hau garatzeko arauek xedatzen dutenera egokituko dituzte egitura eta edukinak.

      3. Pertsona eta ondasunei buruzko aurreneurriekin, arretarekin, sorospenarekin eta segurtasunarekin zuzenean edo zeharka zerikusia duten ihardueretan aritzen diren erakunde publiko nahiz pribatuek euskal herri-administrazioekin lankidetzan aritu beharko dute babes zibilerako planak egiten.

      1. atala.-

      1. Babes zibilerako planak lurralde-mailakoak nahiz bereziak izan daitezke.

      2. Lurralde bakoitzean gerta daitezkeen larrialdi orokorrei aurre egiteko landuko dira lurraldeetako planak.

      3. Plan bereziak arrisku zehatzei aurre egiteko landuko dira, arrisku horien nolakotasunak metodologia tekniko-zientifiko berezia eskatzen duenean, iharduera-arloaren, larrialdi-motaren nahiz ekintza zehatzaren arabera. Egon daitezkeen oinarrizko norabideekin bat etorriz landuko dira plan bereziak.

      1. atala.-

        Babes Zibilerako Euskadiko Plana da arrisku larriei, hondamendiei edo lazeriei aurre egiteko antolaketa-tresna nagusia Euskal Autonomi Elkartearen eremuan. Zehatzago esanda:

        1. Plangintza-prozesuaren garrantzizko elementu iraunkorrak zehazten ditu Euskal Autonomi Elkartean.

        2. Arlo, ekintza edo larrialdi-mota zehatzak ezartzen ditu, gorabehera faktikoek, oraingoek nahiz historian zehar izandakoek, plan berezien lanketa eskatzen dutenean.

        3. Babes zibilerako udal- edo foru-planak lantzeko norabideak ezartzen ditu. Planak norabide horietara egokitu beharko dira Babes Zibilerako Euskadiko Planak homolaga ditzan.

        4. Plan bereziak lantzeko norabideak ezartzen ditu Babes Zibilerako Euskadiko Planean sar daitezela ziurtatzeko.

        5. Euskal Autonomi Elkarteko babes zibilaren antolaketa-esparru orokorra ezartzen du mota guztietako larrialdiei aurre egiteko, larrialdiaren nolakotasunak, zabalkundeak edo administrazio bat baino gehiago koordinatu beharrak Autonomi mailako zuzendaritza eskatzen duenean.

        6. Babes Zibilerako Euskadiko Planaren garapenaren eta ezarpenaren ondorioz egindako plan bereziak eta arlokako iharduera-egitarauak hartzen ditu.

      2. atala.-

      1. Autonomi Elkartea baino txikiagoa den eremua hartzen duten lurraldeko planak udal- edo foru-mailakoak izan daitezke eta xede izango dute:

        1. Plangintzaren xede den lurraldeko arriskuei eta elementu zaurgarriei antzematea.

        2. Aurrea hartzeko ezar daitezkeen neurriak zehaztea.

        3. Jendeari arriskuez eta aurreneurriez informazioa emateko eta kontzientziatzeko plangintza egitea.

        4. Plana egiten duen administrazioaren babes zibilaren antolaketa itxuratzea; horretarako, planak baliabide mugigarrien katalogoa edukiko du.

      2. Plan horien egitura eta edukia Euskadiko Babes Zibilerako Planak ezartzen dituen norabideei egokituko zaizkie.

      3. Plan horiek Babes Zibilerako Euskadiko Batzordera bidali beharko dira homologatzeko. Hiru hilabetetik gora gabeko epean egin beharko den homologatze horretan haiek Babes Zibilerako Euskadiko Planera egokitzen direla egiaztatuko da.

      4. Homologatzen ez diren lurralde-planak aldatu egin beharko dira homologatzea eragozten duten arrazoiak kontuan harturik, eta, sumatutako hutsak zuzentzen ez diren bitartean, lurraldeko plan zabalagoa izango da ezargarri.

      1. atala.-

      1. Lege honetan aurrikusitako organoek landu eta onartuko dituzte Euskal Autonomi Elkartearen eremutik ateratzen ez diren plan bereziak, dagozkien oinarrizko norabideek xedatzen dutenaren arabera.

      2. Aurreko lerroaldian xedatutakoaren kalterik gabe, Babes Zibilerako Euskadiko Planak edo plan bereziek aurrikusi ahal izango dute udalbatzek edo lurralde historikoetako organo aginpidedunek arrisku zehatzetarako iharduera-plan bereziak landu eta onartu ahal izatea; beti ere, plan bereziek ezarritako norabideak kontuan hartuta.

        Babes Zibilerako Euskadiko Batzordeak homolo-gatuko ditu iharduera-plan horiek eta dagozkien plan berezietan sartuko ditu.

  4. saila

    Sorospena

  1. atala.-

  1. Atalburu honetan jasotako larrialdi-egoeraren bat sumatuz gero, udaleko agintaria izango da udalerriko arduradun nagusia eta berari dagokio larrialdiari aurre egiteko beharrezko neurri egokiak hartzea, lege honetako 7.3 atalaren arabera.

  2. Arriskuaren nolakotasunak edo zabalerak, larrialdi-egoeraren garrantziak edo martxan jarri beharreko zerbitzuek eta baliabideek bakoitzari dagokion planean aurrikusitakoak gainditzen dituztenean, larrialdiaren beharrei jarraiki lurralde-plan zabalagoa jarriko da martxan, bai diharduen administrazioa osagarrizko baliabideak ekarriz sendotzeko lanetan, bai lurralde-plan zabalagoan egiteko horietan diharduen agintariak ihardueren zuzendaritza eta koordinazioa bere gain hartuz.

  3. Nolanahi ere, Autonomi Elkarteko organo aginpidedunek beren gain hartuko dituzte ihardueren zuzendaritza eta koordinazioa honako kasu hauetan:

    1. Babes Zibilerako Euskadiko Plana edo plan bereziren bat ezartzeko aukera izanez gero.

    2. Lege honen araberako hondamendiko larrialdi-egoera aitortzen denean.

    3. Elkarteaz gaindiko interesa aitortu ondoren, zuzendaritza eta koordinazioa Autonomi Elkarteko organoetara eskuordetzen denean.

      1. atala.-

      1. Lege honen 21. atalean xedatutakoaren kalterik gabe, larrialdiari aurre egiteko iharduera guztien zuzendaritza eta koordinazioa une bakoitzean ezartzen den planaren zuzendariari egokituko zaio, aholku-batzorde baten laguntzarekin.

      2. Planaren zuzendariak, edo bere ordezko eragileek, agindu orokorrak edo bereziak eman ahal izango dituzte premiazkoa baldin bada. Agindu horiek betetzea derrigorrezkoa izango da. Eragile horiek agintaritzaren mandatari-izaera izango dute.

      3. Mota guztietako ondasunen suntsidura, galera edo aldi baterako errekisa bereziki xedatu ahal izango da; baita ondasunetan esku-hartzea eta aldibaterako jabetza hartzea ere, herriak badaezpada hustea edo herrietatik irtetea; herritarrei ekintzak egitea edo ez egitea agindu ahal izango zaie edo bestelako edozein derrigorrezko neurri hartu ahal izango da, ihardunbide arrunta alde batera utzita; beti ere, legeriak babesten duenean eta egoeraren beharrek hala eskatzen duenean.

      1. atala.-

      1. Plan ezargarriek xedatutakoaren arabera erabiliko dira baliabide mugigarriak, eta, planik ez baldin bada, agintariak edo aginpidea duenak emandako jarraibideek eta aginduek xedatutakoren arabera.

      2. Erantzunaren azkartasuna, larrialdi-tokiaren hurbiltasuna, eskuarteen erabilgarritasuna, profesionalizazioa, parte hartzen dutenen espezializazioa, eskuarteen eta baliabideen osagarritasuna eta subsidiariotasuna hartuko dira kontuan mobilizaziorako.

      1. atala.-

      1. Arrisku-egoera edo gertatutako kalteak zabalak edo sakonak izan direlako oso larriak direnean, eta Estatuak autonomiaz gaindiko interesa edo Konstituzioaren 116. atalean aurrikusitako egoeraren bat aitortzen ez duen bitartean, Lehendakariak aitortu ahal izango du hondamendiko larrialdi-egoera.

      2. Estatuak autonomiaz gaindiko interesa edo alarma-egoera aitortzen badu, Lehendakariak eskatu ahal izango dio Estatuko Gobernuari larrialdirakoihardueren zuzendaritza eta koordinazioa eskuordetzea, Estatuko legeriak aurrikusten duenaren arabera.

      3. Hondamendiko larrialdi-egoera aitortuz gero, Lehendakariak larrialdirako iharduera guztien zuzendaritza hartuko du bere gain, Euskadiko Babes Zibilerako Planaren erakuntza-egitura zuzenean bere menpe geratuko dela. Horretarako, krisialdietarako kabinetearen aholkularitza izango du. Gobernu Kontseiluko kide-kopuru murritzak osatuko du kabinete hori, eta horren osaketa eta eskurantzak araudiz ezarriko dira.

      4. Aitorpen horrek berarekin ekar dezake administrazioko zerbitzuen berrantolaketa organikoa eta funtzionala, larrialdiari aurre egiteko beharrezkoa baldin bada.

      5. Eusko Jaurlaritzak eta Lehendakariak eman ahal izango dituzte presazko arauak, larrialdiaren beharrei aurre egin ahal izateko; arau horiek arrazoituak izan beharko dute eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira. Asmo berarekin, Jaurlaritzak lege-egitasmoak aurkeztu ahal izango dizkio Eusko Legebiltzarrari, honen Araudiaren 119. atalean aurrikusitako irakurraldi bakarreko ihardunbidearen bidez onartzeko.

      1. saila

        Konponketa

      1. atala.-

      1. Presazko eragiketak bukatu eta oinarrizko zerbitzuak betiko iharduerara itzultzen direnean, administrazio eta zerbitzu aginpidedunen zeregina izango da ekonomi eta gizarte-sarearen konponketa-lana.

      2. Hondamendiko larrialdi-egoera aitortutako kasuetan, edo egoki iritzi denean, erakundeen arteko batzordea osatuko da konponketarako neurriak edo planak aztertu eta proposatzeko.

      3. Hondamendiaren ondorengo konponketa-planen helburua ekonomi eta gizarte-sarea berreraikitzeko eskuarteak eta baliabideak topatzea eta ziurtatzea da, ezbeharra jasan duen geografigunean, eta baita arriskua eragin duten arrazoiak ezabatzea edo murriztea ere, etorkizunean galerak ekiditeko. Herri-administrazioen arteko erabaki edo hitzarmen bidez onartuko dira plan horiek, hartutako konpromisoak finkatuko dituzte eta erabakia kudeatzeko organoa aurrikusiko dute. Bestelako pertsona publikoak edo pribatuak ere elkartu daitezke erakundeen arteko batzorde horretara.

      4. Hondamendiko larrialdi-egoera aitortutako kasuetan, edo egoki iritzi denean, Eusko Jaurlaritzaren menpeko bulego bat arituko da lanean kalteen lehenengo balorazioa egiteko eta kaltedunei zer laguntza eta, egokituz gero, kalteordainak jaso ditzaketen jakinarazteko. Horretarako, Euskal Autonomi Elkarteko herri-administrazio guztien lana koordinatuko du.

  1. atala.-

  1. Arrisku larrikoak, hondamendiak edo lazeria publikoak ez diren istripuen edo bestelako gertaeren ondorio diren larrialdi-egoeretan pertsonak eta ondasunak babestera bideratutako Euskal Autonomi Elkarteko herri-administrazioen etengabeko iharduera lege honetako 2. atalean eta atalburu honetan xedatutako arauetara egokituko da.

  2. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari dagokio atalburu honetan aurrikusitako larrialdietako esku-hartzeak egoki koordinatzea. Larrialdiak koordinatzeko guneek egindako lanaren bitartez egituratuko da batez ere koordinazioa, eta eragiteko taktikak izango dira gune horien oinarrizko tresna.

  1. atala.-

  1. Larrialdiak koordinatzeko guneak Herrizaingo Saileko administrazio-zerbitzuak dira. Horien helburua laguntza-eske egiten diren deiak jasotzea eta dei horiek dagozkien zerbitzuekin kudeatzea da, eta baita beharrezkoak diren zerbitzuak koordinatzen eta bateratzen teknikoki laguntzea ere.

  2. Xede horiek betetzeko, honako zeregin hauek gauzatu behar dituzte:

    1. Euskal Autonomi Elkartearen eremuan laguntza eta sorospen eske egiten diren dei guztiak jasotzea.

    2. Premia edo ustekabeari antzematea eta deia edo alarma dagokien zerbitzuei edo agintariei pasatzea.

    3. Larrialdiaren garapenari jarraipena egitea, hala egokituz gero -horretarako, partehartzaileek informazioa pasako diete-, eta parte hartzen duten eskuarte eta baliabideen koordinazioan laguntzea.

    4. Antolamendu juridikoak emandako bestelako zereginak.

  3. Larrialdiak koordinatzeko guneen antolaketak eta egiturak etengabe zerbitzuak eskainiko dituela bermatuko du, eta baita laguntza eske egiten diren deiei arreta eskainiko diela ere, Europako Batasuneko hizkuntza ofizial guztietan, Euskal Autonomi Elkarteko hizkuntza ofizialez gain.

  1. atala.-

    Larrialdiko egoeretan pertsona eta ondasunei buruzko aurreneurriekin, arretarekin, sorospenarekin eta segurtasunarekin zuzenean edo zeharka zerikusia duten ihardueretan aritzen diren Euskal Herriko herri-administrazio guztiek eta erakunde publiko nahiz pribatuek lankidetzan aritu beharko dute larrialdiei arreta eskaintzeko eta koordinatzeko ardura duten Herrizaingo Saileko organoekin:

    1. Premiazko egoera edo larrialdia non den, dauden langileak, eskuarte teknikoak, zerbitzua eskaintzeko sistemak eta, oro har, zein baliabide erabil daitezkeen jakinarazita, eta

    2. ezagunak dituzten larrialdi-egoera horien garapen eta bilakaeraren eta amaieraren berri emanda.

  2. atala.-

  1. Eragiketetako taktikek deia edo alarma kokatzeko eta ebaluatzeko ihardunbideak benetako denboran zehazten dituzte; horrekin batera, baliabideak martxan jartzeko hartu behar diren neurriak eta irizpideak zehazten dituzte, ustekabea nolakoa den eta larrialdia zein fasetan dagoen kontuan hartuta.

  2. Herrizaingo Sailak onartuko ditu eragiketetako taktikak, interesatuak dauden zerbitzuei eta administrazioei entzun ondoren eta Babes Zibilerako Euskadiko Batzordeak aldez aurretik egindako txostena kontuan hartuta.

  3. Lege honetako 20. atalean baliabideak martxan jartzeaz aurrikusitakoari egokituko zaio eragiketetako taktiken lanketa eta ezarpena, eta, bereziki, arau hauei:

    1. Premiaren edo larrialdiaren arreta administrazio jakin baten edo administrazioko zerbitzu jakin baten aginpidea denean eta kanpoko zerbitzuen lankidetzaren beharrik ez dagoenean, larrialdiak koordinatzeko guneek alarmaren berri emango diote dagokion administrazioari edo zerbitzuari eta jarraipen-lanak egingo dituzte.

    2. Hainbat eskuarteren edo baliabideren lankidetza beharrezkoa denean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak larrialdiak koordinatzeko guneen laguntza teknikoa eskainiko du, koordinazioa eraginkorra izan dadin. Beharrezkoa izanez gero, larrialdiei arreta eskaintzeko Herrizaingo Saileko teknikariak gertaeraren lekura joango dira, eragiketetako ekintzak bateratuak izan daitezen ziurtatzeko; horretarako, parte hartzen dutenekin adostasunera helduko dira.

    3. Pertsonen bizitzak arrisku larrian egonez gero eta parte hartzen dutenen arteko bateratasunari eusteko ezinbestekoa izanez gero, Herrizaingo Saileko agintari aginpidedunek gidabide zehatz-mehatzak xedatu ahal izango dituzte larrialdiari aurre egiteko edo baita parte hartzen duten pertsonen arteko bat, gaitasuna kontuan hartuta, eragiketetako zuzendari izendatu ere.

      1. atala.-

      1. Eusko Jaurlaritzak bere organo guztiek larrialdiak koordinatzeko guneetan zein eratara parte hartu eta lagundu behar duten ezarriko du araudi bidez.

      2. Herrizaingo Sailak hitzarmenak sustako ditu atalburu honetan azaltzen diren larrialdiei erantzuteko interesgarriak izan daitezkeen zerbitzuak eta baliabideak dituzten administrazio eta erakunde guztiekin.

  1. sailaXedapen orokorrak28. atala.- Atalburu honek ezarriko du Euskal Autonomi Elkarteko administrazioen iharduera suteei aurrea hartzeari eta itzaltzeari dagokienez; baita sute- eta salbamendu-zerbitzuetako langileen estatutu-errejimena ere.

  1. atala.-

  1. Sute- eta salbamendu-zerbitzuak sortzea eta edukitzea toki-araubideari buruzko legeriaren arabera zerbitzu hori eskaintzera behartuta dauden udalerriei dagokie. Udal bakoitzak bere kasa edo gehiagorekin elkartuta eskaini ahal izango du zerbitzu hori.

  2. Foru-aldundiek bermatzen dute, bestek ezean, zerbitzu horien eskaintza lurralde historikoaren eremu osora zabalduko dutela, eta euren zereginak dira, bereziki:

    1. Suhiltzaileen zerbitzu edo etxea behar duten geografi eremuak ezartzea, arriskuak, kokapenaren egokitasuna eta eskuarte erabilgarriak kontuan hartuta, udalei entzun ondoren eta Babes Zibilerako Euskadiko Batzordeak aldez aurretik egindako txostena ikusi ondoren. Eremu horietan lurralde historiko bat baino gehiagoko udalak elkartu ahal izango dira; horretarako, dagokien foru-aldundiek akordioa egingo dute aldez aurretik.

    2. Zerbitzu propiorik ez duten udaletan, behartuta ez daudelako edo salbuespena lortu dutelako, zerbitzuaren eskaintza bermatzea.

    3. Eskatzen duten udalak zerbitzua eskaintzetik salbuestea, salbuespen-akordioan jasota utziz zerbitzua foru-aldundiak bere gain hartu duela eta horren kostua finantzatzeko udalak egindako ekarketa.

  3. Azpiatal honetako a) puntuan aurrikusitakoaren arabera ezarritako geografi eremuekin bat etorriz, suhiltzaileen zerbitzuaren edo etxearen iharduera-eremuak udalerri bat baino gehiago hartzen dituenean, zerbitzua antolamendu juridikoak lankidetzarako onartzen duen edozein modutara eskaintzeko era beren artean hitzartu ahal izango dute zerbitzua eskaintzera behartuta dauden udalerriek eta, hala egokituz gero, dagokion foru-aldundiak.

  4. Foru-aldundiek zerbitzuak beren kasa eskaini ahal izango dituzte, edo baita zerbitzu propioak dituzten udalekin hitzarmenak egin ere, aldundiaren zerbitzuen iharduera materialak kudeatzeko eremu edo toki zehatzetan, zerbitzuaren eraginkortasunerako egokiagoa baldin bada.

  5. Sute- eta salbamendu-zerbitzuen jabe diren administrazioek lankidetza-hitzarmenak egin ahal izango dituzte suhiltzaileak eta/edo norberaren babeserako jendea dituzten enpresekin.

  1. atala.- Euskal Autonomi Elkarteko guztientzako erakundeei dagokie, suteei eta salbamenduari dagokionez:

    1. Sute- eta salbamendu-zerbitzu guztietarako zehaztasunak arautzea funtzionario edo lan-kontratuko langile gisa sartu ahal izateko.

    2. Langileen prestakuntzan eta hobekuntzan lagunduz parte hartzea.

    3. Sute- eta salbamendu-zerbitzuen jabe diren administrazioei lankidetza eskatzea, dagokion lurralde-eremutik kanpo iharduteko, beharrezkoa denean.

    4. Ekipoak eta materiala normalizatzen eta homologatzen saiatzea.

    5. Suteen aurkako aurreneurriak eta suitzaltzea arautzeko udal-araudia sustatzea.

  2. atala.-

  1. Sute- eta salbamendu-zerbitzuei honako zeregin hauek dagozkie, besteak beste:

    1. Ezbeharra edo bestelako larrialdi-egoera gertatzean suaren aurka egitea, arriskuan diren giza biziak sorotsiz.

    2. Zerbitzuaren iharduera-egitarauak lantzea kasu bakoitzerako.

    3. Suteen aurka babesteko teknikak, instalazioak eta sistemak aztertzea.

    4. Zabalkunde-kanpainak antolatzea eta horietan parte hartzea, jendeak suteen aurkako aurreneurriei buruzko arauak hobeto ezagut ditzan.

  2. Sute- eta salbamendu-zerbitzuek suteen aurka norbera babesteko arauak betearazteko lanak egin ahal izango dituzte, hala eskatzen baldin bazaie, ikuskapenari buruz udaleko gainerako zerbitzu teknikoei dagokiena kaltetu gabe eta aurretik baimenak emateko txostena egin ondoren. Foru-zerbitzuek edo udalaz gaindiko zerbitzuek horretarako eskatzen zaizkien lankidetza eta aholkularitza eman ahal izango dituzte, interesa duen udalak eskaera egin ondoren.

  3. Babes zibilerako planetan aurrikusitakoaren eta eragiketetako taktiken arabera, babes zibilerako eta herri-segurtasunerako zereginetan gainerakoekin parte hartzea eta laguntzea dagokie, halaber, eta, batez ere:

    1. Babes zibilerako planak eta eragiketetako taktikak ezartzeko lanetan parte hartzea.

    2. Edozein larrialdi-egoeratan esku hartzea, arriskuguneak ezabatzeko eta arriskuan dauden pertsonei eta ondasunei sorospena emateko, bertako kideen gaitasun berezia eta eskuarte material erabilgarrien egokitasuna dela-eta hala eskatzen zaienean; batez ere, industriaren, zirkulazioaren eta salgai eta bidaiarien garraioaren ondorioz sortzen diren arriskuetan.

    3. Agintari aginpidedunak eskatzen dien guztietan ezbeharren arrazoiak, ondorioak eta kalteak ikertzea, ezbehar horiei aurre egiten zuzenean parte hartu badute eta ez badute.

    4. Herri-administrazioek babes zibilaren zabalkunderako eta kontzientziaziorako sustatzen dituzten kanpainetan parte hartzea.

    5. Indarrean dagoen legeriaren arabera egokitzen zaizkien beste guztiak.

      1. atala.-

      1. Sute- eta salbamendu-zerbitzu bakoitzeko langileak honako azpieskala eta kategoria hauetan egituratuko dira:

        1. Azpieskala teknikoa; bertan inspektore eta inspektoreordeen kategoriak sartzen dira.

        2. Azpieskala eraginkorra; bertan ofizial, ofizialorde, sarjentu, kabu eta suhiltzaileen kategoriak sartzen dira.

      2. Lan-kontratuko langileak hartu ahal izango dira, halaber, laguntzako edo zerbitzu teknikoko unitateak osatzeko edo boladaka egiten diren kanpainak gauzatzeko.

      1. atala.-

      1. Zerbitzu bakoitzaren berezko araudiek xedatu ahal izango dute beren suhiltzaile-etxeetan suhiltzaile profesionalak eta boluntarioak, biak batera, izatea.

      2. Sute- eta salbamendu-zerbitzuetan laguntza modu altruistan eta mesede egiteko borondateagatik ematen dutenak dira suhiltzaile boluntarioak. Hierarkiari eutsiz sartuko dira zerbitzu horietan baina inola ere ez dute funtzionario- edo lan-mailako harremanik izango zerbitzuarekin.

      3. Suhiltzaile boluntarioek zerbitzu bakoitzean ezarritako arauak bete beharko dituzte; zerbitzuaren kontura prestakuntza, hobekuntza eta gaitasuna jasotzeko eskubidea izango dute; zerbitzuan daudela gerta daitezkeen istripuak estaliko dituen aseguruaren babespea izango dute; zereginak betetzean egindako ekintzen ondorioz bidera daitezkeen auzien aurrean legezko defentsa izateko eskubidea izango dute eta zerbitzu bakoitzaren araudiak ezartzen dituen kasuetan goraipamenak eta ordainak eskuratu ahal izango dituzte.

      1. atala.-

        Sute- eta salbamendu-zereginetan agintaritzaren mandataritzat joko dira, lanean ari direnean edo, lanean ez egon arren, ezbeharren batean parte hartzen dutenean; beti ere, aurretik beren nortasuna egiaztatzen dutenean.

      2. atala.-

        Sute- eta salbamendu-zerbitzuetan iharduteko oinarrizko hatsapenakhonako hauek izango dira:

      1. Herritarrekin:

        1. Oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak errespetatzea.

        2. Zereginak betetzerakoan erabakiorra izatea eta atzerapenik gabe ihardutea; eskueran dituen eskuarteak erabiltzerakoan adostasunaren, egokitasunaren eta proportzionaltasunaren hatsapenak betetzea.

        3. Gorabeherek behartuta edo hala eskatu zaielako herritarrei laguntza eta babesa eman behar dietenean, herritar horiekin errespetuz eta begirunez jokatzea.

      2. Gainerako administrazioekin:Lege honetako 2. atalean jasotako hatsapenei atxikitzea, informazioaren arintasunak eta aginduak argitasunez bidaltzeak ezbeharra berehala amaiaraz dezaten eta ahalik eta galera gutxienekin, bizitzei eta ondasunei dagokienez.

      3. Zerbitzu barruan:

        1. Hierarkiaren eta menpekotasunaren hatsapenak betetzea, agintariei eta hierarkian goian daudenei obedituz eta errespetatuz.

        2. Hierarkiaren egituraren arabera egin behar dituzten zerbitzuak betetzea. Hala ere obeditu beharrak ez du babesik ematen argi eta garbi legez kanpokoak diren aginduak betetzeko.

          1. sailaEstatutu-errejimena36. atala.- Sute eta salbamenduko langileen estatutu-errejimena Euskal Autonomi Elkarteko herri-administrazioetako gainerako langileentzat aurrikusita dagoena izango da, lege honek eta lege hau garatzen duten arauek zehazki aurrikusten ez dutenerako.

          1. atala.-

          1. atalean adierazi diren azpieskalei eta kategoriei dagozkie honako sailkapen-talde hauek:

            1. Inspektore eta ofizialen kategoriei, A taldea.

            2. Inspektoreordeen kategoriari, B taldea.

            3. Ofizialordeen eta sarjentuen kategoriei, C taldea.d) Kabuen eta suhiltzaileen kategoriei, D taldea.

              1. atala.-

              1. Sute- eta salbamendu-zerbitzuan sartzeko azterketa bidezko, meritu bidezko edo azterketa eta meritu bidezko lehiaketa egingo da. Osagarri gisa, prestakuntzako ikastaroak eta praktikaldiak egingo dira, hautapen-prozesuko beste fase bat osatuko dutelarik. Ezingo dira biak aldi berean egin eta bakoitzaren iraupena, ez bien arteko batuketarena ere, ez da hogeita hamar hilabete baino gehiagokoa izango.

              2. Suhiltzaileen kategorian sartzeko azterketa bidezko edo azterketa eta meritu bidezko lehiaketa irekia egingo da.

              3. Sarjentuen, ofizialen, inspektoreen eta inspektoreordeen kategorietan sartzeko barne-igoera eta txanda irekia egongo dira, azterketa bidezko, meritu bidezko edo azterketa eta meritu bidezko lehiaketa dela medio. Txanda irekian bete beharreko lanpostu-kopurua hutsik daudenen ehuneko berrogeita hamarra izango da gehienez ere.

              4. Kabuen eta ofizialordeen kategorietan sartzeko barne-igoera egingo da, azterketa bidezko, meritu bidezko eta azterketa eta meritu bidezko lehiaketa dela medio.

              1. atala.-

              1. Barne-igoeran lehiatu ahal izateko, funtzionarioek baldintza hauek bete beharko dituzte, kategoria bakoitzean sartzeko ezarritakoez gain: kategoria bakar bat beherago iharduneko zerbitzuan edo zerbitzu berezietan aritzea; kategoria horretan lanean hiru urte eman izana eta batzordeak zigorrik ezarri ez izana hutsegite larriagatik edo oso hutsegite larriagatik, edo zigorrik ezarri izan baldin bada, baliogabetzea lortu izana.

              2. Barne-igoeran lehiatzen diren funtzionarioak ezaguerak egiaztatzeko probak edo teoria- eta praktika-mailako prestakuntza-ekintzak egiteko beharretik salbuets daitezke, dagoeneko betetzen duten kategorian sartzeko ezaguera edota ekintza horiek eskatu baldin bazitzaizkien edo lanean aritu diren denboran egiaztatu baldin badituzte; baina, beti ere, deialdiaren oinarrietan hala zehazten denean.

              1. atala.-

              1. Mediku-irizpenaren arabera, ihardun arrunterako gaitasunak murriztuak dauzkaten sute- eta salbamendu-zerbitzuetako funtzionarioek, zeregin eraginkorrak utzi eta bigarren iharduerako egoerara pasako dira; baina, beti ere, elbarritasuna guztirakoa edo larria ez denean.

              2. Bigarren iharduera kidego berean egingo da eskuarki, ikuskaritzako lanak, aurrea hartzekoak, prestakuntzakoak edo kategoria horri dagozkion beste lan batzuk egingo direlarik; hori ezinezkoa bada, lanposturik ez dagoelako edo norberaren ezintasunagatik, bakoitzaren kategoriari edo titulazioari dagozkion zerbitzu osagarriak eskainiko dira dagokion administrazioko bestelako lanpostuetan.

              3. Bigarren iharduerako egoerara pasatzeak ez dakar berarekin oinarrizko ordainsarien murrizketa, ez norberaren mailarena ere.

              4. Atal honetako lehen azpiatalean aipatzen den mediku-irizpena epaimahai batek emango du. Hiru medikuk osatuko dute epaimahai hori, bata administrazioak izendatua, bestea interesdunak eta bestea Osakidetzako medikuen artean zozketa bidez hautatua, hirurak ere interesdunak duen elbarritasunean edo gaixotasunean adituak.

              1. atala.-

                Sute- eta salbamendu-zerbitzuetako kideen disziplinazko arauak dagokien administrazioko gainerako funtzionarioen berberak dira, zerbitzu-motaren ondorio diren xehetasun batzuk izan ezik. Ondorengo ataletan sailkatzen dira xehetasun horiek.

              2. atala.-

                Funtzionarioen legeria orokorrean sailkatzen direnez gain, oso hutsegite larriak dira:

                1. Zerbitzuan egon eta ezbeharreko deietara ez joatea.

                2. Agintarien edo goikoen aurka asaldatzea, banaka edo taldean, eta baita agintariek edo goikoek emandako legezko aginduak ez obeditzea ere.

                3. Mozkortzea edo droga pozoitsuak, sorgorgarriak edo gai psikotropikoak eskuarki edo zerbitzuan eragiten dutenean edo eragin dezaketenean hartzea; baita egiaztatzeko proba teknikoak egiteari uko egitea ere.

                4. Zerbitzuaren zainpeko agiriak faltsutzea, ostea, aldatzea edo suntsitzea.

                5. Zerbitzuko materiala edo langileen ekipoko gauzak ostea.

                6. Edonolako zerbitzua eskaintzeagatik hobariak eskatzea edo jasotzea.

              3. atala.-

                Funtzionarioen legeria orokorrean sailkatzen direnez gain, hutsegite larriak dira:

                1. Funtzionarioaren duintasunaren eta kidegoaren irudi eta izen onaren aurkako ekintzak eta jokabideak.

                2. Goikoei jakin behar luketen edozein gairi buruzko informazioa emateko derrigortasuna ez betetzea.

                3. Eman zaizkien aginteak gehiegikeriaz erabiltzea, herritarren kaltetarako; oso hutsegite larria ez denean, beti ere.

                4. Uniformea edo zerbitzuko materiala ihardunean ez daudenean erabiltzea.

                5. Zerbitzuan egon eta edari alkoholdunak hartzea edo egiaztatzeko proba teknikoak egiteari uko egitea.

                6. Ihardunean egon ez arren, sutea edo bestelako ezbeharren bat izan ondoren laguntza emateko eskaria jaso eta ez azaltzea, interesatuak agindua jaso duenean, beti ere.

                7. Azterketa fisikoak edo medikuntza prebentiboaren azterketak egiteari uko egitea.

              4. atala.-

                Funtzionarioen legeria orokorrean sailkatzen direnez gain, hutsegite arinak dira:

                1. Norbera txukun ez azaltzea.

                2. Norberari dagokion lan-txandara behar bezala uniformatuta ez azaltzea, arrazoi justifikaturik gabe.

                3. Oinarrizko edozein zeregin ez betetzea, hutsegite larritzat edo oso larritzat jotzen ez baldin bada behintzat.

  1. atala.-

  1. Euskal herri-administrazioek landutako babes zibilerako planen, egitarauen eta ekintzen garapenean parte hartzen duten boluntarioen erakundeetarako ezargarria izango da atalburu honetan aurrikusitako araubide juridikoa.

  2. Gogoz eta bestelako diru-nahirik gabe erakunde publikoetan eta irabazi asmorik gabeko pribatuetan sartzen diren herritarrak izango dira babes zibileko boluntarioak lege honen xedeetarako. Boluntario horien helburua pertsonei eta ondasunei babesa eta segurtasuna ematea izango da; boluntarioen erakundeak giza elkartasunaren adierazpen antolatua izango dira eta herritarrek bizitza komunitarioan parte hartzeko baliabide esanguratsua.

  3. Herri-administrazioek sustatuko dituzte babes zibilerako boluntarioen erakundeen garakuntza eta hornikuntza, horien prestakuntza eta gaitasuna bultzatuz eta, komenigarrien deritzen formularen bidez, erakunde horiek beren kideen arrisku pertsonalak segurtatzea bermatuz, lege honetako 48. atalean aurrikusten denez.

  1. atala.-

    Dagokion agintariaren menpe garatuko da babes zibileko boluntarioen lana, istripuak, hondamendiak edo lazeria publikoak izanez gero. Errefortzua edo laguntza ematera mugatuko dira, oro har, eta, hala egokituz gero, profesionalek eta funtzionarioek osatutako zerbitzu publikoen ordezkotza subsidiarioa egingo dute.

  2. atala.-

  1. Babes zibileko boluntarioen iharduna norberaren gogozkoa, altruista eta doakoa izango da, bakoitzak aukeratzen duen erakundearen bitartez.

    Boluntarioen harremanak erakundearekiko ez du kontratu- edo funtzionario-izaerako loturarik sortuko. Borondatez sartu den erakundeko barne-araudia onartzean hartutako betebeharrak izango ditu burutu beharrekoak.

  2. Aurreko lerroaldietan xedatutakoen kalterik gabe, dagokion erakundeak ordaindu ahal izango dizkio boluntarioari sortarazi dizkion gastuak, hala nola ohiko lanpostua uzteagatik galdu duen diru-kopurua. Bestelako hobariak edo konpentsazioak ere ezarri ahal izango dira baina aldizkakotasunik eta soldata-izaerarik gabe.

  3. Babes zibileko boluntarioen erakundeek besteren konturako langileak kontratatu edo aldibaterako lan-zerbitzuak hartu ahal izango dituzte, iharduera arruntak eskatzen duen neurrian.

  1. atala.-

  1. Babes zibileko boluntarioen erakundeek asegurua izan beharko dute, beren zereginetan sor dakizkiekeen arriskuei, hala nola istripuei, elbarritasunei edo heriotzari, bai eta besteri eragindako kalteei ere, aurre egiteko.

  2. Erakunde bakoitzeko estatutuek zehaztuko dituzte boluntarioen eskubideak eta betebeharrak erakundearekiko, lege honetako hatsapenak eta lege hau garatzen duten araudiak kontuan hartuta. Nolanahi ere, hierarki egituraren barruan ihardunbidea demokratikoa izan dadila bermatuko dute.

    LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

    Martxoaren 8ko 32/1983 Dekretuaren bidez sortutako ihardun-antolakidetegiak izena aldatu eta larrialdiak koordinatzeko guneak izango dira aurrerantzean, lege honetan aurrikusitakoarekin bat etorriz. Eusko Jaurlaritzak gune horien antolaketa eta ihardunbidea araudi bidez garatu, berrantolatu eta egokituko du, lege honen arabera.

    BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Eusko Jaurlaritzak onartuko du Itsas Salbamenduko Euskadiko Plana, Garraio, Herrizaingo eta Ingurugiro gaietan aginpidea duten sailek batera egindako proposamenari jarraituz. Plan horren edukinak autonomiaz gaindiko planetan sartzeko ahalmena emango du eta helburu nagusiak izango ditu:

    1. Bilaketako, bizitzen salbamenduko eta itsas kutsaduraren aurkako eragiketak egiteko gai diren euskal herri-administrazioetako eta gainerako erakunde publiko eta pribatuetako eskuarte guztien iharduera koordinatzea.

    2. Dagoeneko badiren salbamenduko eta itsas kutsaduraren aurkako eskuarteak sustatzea eta pertsona gaituak prestatzea.

      HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

      Sute eta salbamenduari buruz boladaka egiten diren kanpainetarako aldibaterako langileak kontratatzeko meritutzat jo ahal izango da babes zibileko boluntarioen erakundeetako kidea izatea.

      LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

      Babes zibileko aginpidea duten herri- administrazioek errejistratutako edo aitortutako boluntarioen elkarteetan garatutako lana meritutzat jo ahal izango da Euskal Autonomi Elkarteko Poliziaren kidegoetan edo sute- eta salbamendu-zerbitzuetan sartzeko.

      ALDIBATERAKO LEHENENGO XEDAPENA

      Babes Zibileko Euskadiko Batzordearen osaketa eta ihardunbide-araudia lege hau indarrean jartzean indarrean dagoena izango da, legezko aurrikuspena araudi bidez garatzen ez den bitartean.

      ALDIBATERAKO BIGARREN XEDAPENA

      Lege hau indarrean jarri aurretik landutako babes zibileko planak lege honetan ezarritakoari egokituko zaizkio, urtebeteko epean, legea indarrean jartzen denetik hasita.

      INDARGABETZEKO XEDAPENA

      Lege honetan ezarritakoaren aurka doazen arauak, maila berekoak nahiz beheragokoak, indargabetuta geratzen dira.

      AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

      Eusko Jaurlaritzak aginpidea du, Euskal Autonomi Elkarteko guztientzako erakundeen aginpideen esparruan, lege hau garatzeko eta ezartzeko beharrezkoak diren xedapen guztiak emateko.

      AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

      Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean lege hau.

      Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

      Vitoria-Gasteiz, 1996ko apirilaren 18an.

      Lehendakaria,

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (12)

Arauaren historia

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.