Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

12/1994 LEGEA, ekainaren 17koa, Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 135
  • Hurrenkera-zk.: 2550
  • Xedapen-zk.: 12
  • Xedapen-data: 1994/06/17
  • Argitaratze-data: 1994/07/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Eusko Legebiltzarrak honako Legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei: EKAINAREN 17KO 12/1994 LEGEA, EUSKAL AUTONOMI ELKARTEKO FUNDAZIOEI BURUZKOA. Zioen adierazpena I Autonomi Estatutuaren 10.13 atalean zehaztutakoaren indarrez Autonomi Elkarteak du, eta ez beste inork, fundazioarloko aginpidea, fundazioen iharduan batez ere Euskal Herrian garatzen bada. Aginpide hor erabiliz onartu da lege hau, eta esparru arauemailea eskaintzea dauka helburu eta, horretarako, askatasunirizpidea hartu du oinarritzat, konstituzioak aitoritutako IRABAZI-ASMORIK gabeko erakundeok babestu, bultzatu eta sustatzeari begira. Fundazioak eratzeko eskubidea Konstituzioaren 34. Atalean arautzen da labur-labur, bi muga biano ez dituelalege arautu beharra eta interes orokorra izatea helburu eta 22. Ataleko 2. Eta 4. Zatetan zehaztutakora igortzen duela. Igorpen horren bitartez, fundazioa, ohizko irizpidearen arabera, Elkarteen Zuzenbidearen ondoriotzat jotzen da, bi alderdinagusitan haren bermejaurbide bera ezartzen baitzaio. Batetik, eratzeko debekua delitutzat jotako helburuak edo baliabideak baditzute eta, bestetik, epailearen erabaki arrazoituaren beharra, fundazioa desegin edo iharduerak bertan behera utzi nahi badira. Legez arautu beharrari dagokionez, lege autonomikoaren bitartez betetzen de behar bezala. Lege horrek, nolanahi ere, fundazioak eratzeko eskubidearen funtsezko edukia bete beharko du, E.K.aren 53.1 atalean zehaztutakoa betez. Eta funtsezko eduki horrezaz gain, ez dago fundazioarloan Estatuko legeen ondoriozko beste funtsezko oinarri edo irizpiderik bete geharrk. Arlo horretan Autonomi Elkarteak dauka aginpide osoa, bere legeek Konstituzioak eezarritako baldintzak betetzen dirtuzten neurrian. Bestaldetik, nabarmendu beharrekoa da kode Zibilak, Konstituzioaren antzera, zuzenbidezko pertsona den aldetik baino ez duela fundazioa aipatzen. Europako Zuzenbide erkatuak egiten duen bezalaxe bere sorrera Zuzenbidea betez eta bere iraungipena arautuz. Hori izan da, hain zuzen ere, aurrerapausu haundienetako bat: berez zibilak diren arauak besterik ez sartzea, gainontzeko arauak kanpoan utziz. Arauok, lege bereziek eta egiturazko eta administrazioizaerazko lege osagarriek eta beharrezkoek erabakitzen dutenaren menpe egongo dira. Hori da fundazioak eratzeko eskubidearen bikoiztasunaren arrazoia, eta bertan biltzen dira publikotasun eta pribatutasunaren artean dabiltzan hainbat alderdi pilitiko, administratibo, zibil... Horri dagokionez, azpimarratzekoa da fundazioak zuzenbide pribatuko pertsona juridikoak direla, baina guztion onerako sortuak, esaterako, irakaskuntza, arte, oingizate, laguntzaren ondorioz ezinbestekoa da fundazioak herri-aginteen zaingo eta babespenaren mempe jartzea, fundazioaren nahia betetzen del bermatzeko, interes orokorra helburu duela. Hori dela eta, fundazio pribatuen antolamendua ez da kode zibileko eduki orokorrean zehazten, eta herri edo administraziomailako antolaketa behar du, lege berezia bailitzan. Nolanahi ere, kode zibilak batzuetan lege-arloko zenbait agindu arautzen ditu albotik, eta horiek figuraren funtsezko ezaugarriak taiutzeko balio dute ezinbestean. Horren arrazoia espezialitateirizpidean datza. Irizpide hori idazpuruaen ezarpenak sortutako auziei irtenbidea emateko giltza denez gero, Konstituzio auzitegiak askotan erabili izan du (besteak beste, 71/1982;48/1988;62/1991;120/1992 epaiak). Ondorioz, fundazioak eratzeko eskubideari buruz konstituzioak ematen duen definizioa eta indarrean dagoen zuzenbidezko antolamenduak eragindako funtsezko muina edo edukiarekiko begirunea abiapuntutzat harturik, lege honetan jasotako arauketari ezkin zaio Euskal Autonomi Elkartieari gaur egungo errealitate soziologikoari eta fundazioarloan dauden eskaerei aurre egingo dion araubide berezia emateko xedez. Egia esan, fundazioarloak lege-esparru berri eta eragile baten beharra dauka, Estatuan indarrean dagoen sistemak gabezia eta huts ugari edukitzeaz gain kritika zorrotzak jaso baititu aitortutako hainbat doktrinaarlotatik. Izan ere, iraganaldiko irizpide eta aurre iritzi zaharrak gaindituta, legegileak egungo egoerari zuzendu behar dio bere arreta, fundazioek helburu duten interes orokorraren arloaren barruan. Fundazioa tresna egokia da gizartearen partaidetza kultura, zientzia, ongizate eta beste arlo batzuetan bideratzeko eta fundaziokideen gogoaren besteren onerakoa eta elkartasunezkoaadierazpen sortzaile gisa azaltzen da. Beraz, fundazioak, gero eta gehiago, IRABAZI-ASMORIK, gabeko elkarteak dira, Gizarte eta Zuzenbideko Estatuaren esparruan eginkizun berezia bete behar dutenak. Guzti horregatik, lege honek, egun nagusi diren murriztapenak ikusita, askatasun, erantzukizun eta malgutasunririzpideetan oinarrituta arautu nahi ditu Euskal Autonomi Elkarteko fundazioak Elkarte horiek erkaketa eginda, abantailak dituztela kontuan izanik, elkarteak bultzatzeko asmoa dago eta garatzeko eta ugaltzeko bide ematen duten arauak emango ditu legeak, Horrela, bereizketaindarra lortu nah da, IRABAZI-ASMORIK gabeko elkarte horiei beren lurralde-esparruan nortasuna emateko eta bertan sartzea errazteko. Bestalde, erabilitako aginpidetituluari hala dagokionez eta interes orokorreko ihardueretako partaidetza pribatuarentzako etekin edo zergaeragingarriak arautzeko gaitasuna izanez zergaarauak emateko Autonomi elkartean dauden ahalmenen esparru guztiak ahalik eta gehien errespetatuz mezenasgoa deitu ohi dena, lege honek ez dauka inilako aipamenik fundazioen zergatratamenduari buruz; beraz , eta bidezkoa denez, arlo honetan kasu bakoitzean Estatuko zein forulegeak ezarri beharko dira. II Horri dagokionez, lege hau zehazten duten alderdi nabarmenak hauek dira: Beste inorena ez den aginpidea oinarritzat harturik, fundazioen zuzenbidezko eta administraziozko alderdiak arautzen dira, eta alderdi zibilak albotik besterik ez dira aztertzen. Azterketa honek, legegilearentzat beharrezko gertatzez, gainera berebiziko garrantzia hartzen du Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3/1992 Legea ezarri behar denean. Saihestu egiten da, nahita Fundazioa legez zehaztea, kontzeptu hori doktrinan eta jurisprudentzian mugatuta baitago (49/1988 KAE). Hartutako filosofia batipat liberalaren arabera, bi jarraibide nagusiri begira egituratzen da fundazioaren zuzenbidezko figura. Alde batetik, fundatzailearen borondatearekiko begiruena eta , bestetik, Babesletzari ematen zaion egituraketa berria. Izan ere, ohizko baimensistematik ("ex ante" kontrola) onarpen eta jakinarazpensistemara ("ex post") pasatu da, fundazioei autonomia hundia emanez, nagusien eta kudeatzaileen erantzukizunekin arabera. Zuzenbidezko pertsona publikoek fundazioak eratzeko eskubidea daukate, bia bakarka, bia beste erakundeek edo norbanakoek parte hartuz. Eratze-Agiria Fundazioen Erregistroan sartzen denetik hartzen du zuzenbidezko nortasuna fundazioak, indarrean dauden erkaketaereduei jarraiki. Diruizendapenari dagokionez, elementu berriak sartu dira, fundazioak eratzeko eskubidea malgutasun eta eginkortasun haundiz gauzatzeko bide emango dutenak. Lehenengo ihardueraegitaraua garatzeko behar beste ondasun edo eskubide jarrita, ondorengo ekarpenak egin daitezke, horiek egiteko epe malgu bat ezarriz ondasunen izaeraren arabera. Fundazioorganoari dagokionez, kide anitzeko legezko eraketa aurkeratu da, gutxienez hiru pertsonek osatua, fundatzaileak aurkakoa erabaki ezean. Eskatzen den askatasun ea gaurkotasunarekin bat etorriz. Legeak lehen ez bezala, ez du "Zaingo Batzorde" izena aipatzen, baina erabiltzeko bide ematen du. Fundazioondareari buruzko atalburua, ekonomiaren aldeti balioetsi daitezkeen ondasun eta eskubideek osatua irazpide liberalaren arrazoietan oinarritzen da eta, horregatik dauden ereduetatik aldentzen neurri haundiago batean. Aurretiazko biemenak orain jakinarazpen xume bihurtu dira, Horrela xedapenegintzetan eta liberalitateetan zeuden administraziotraba guztiak ezabatu egin dira. Beraz, nahikoa arindu da ondarekudeaketa, autonomia emanez. Merkataritza eta ndustriaiharduerei dagokienez, inguruari etengabe egokitzen zaion ondare dinamikoaren ideia hartzen da, kapital izoztu eta estatikoaren ideia hartzen da, kapital izoztu eta estatikoaren erabateko gogokeriaren aurka. Horrela iharduera horiek burutzeko baimena ematen zaie fundazioei, bai zuzenean bai baltzuen bitartez, baldin eta erantzukizuna mugatuta badaukate enpresaarriskuek ez dutela fundazioa galbuidean jarriko bermatzeko. Bestaldetik, ekonomiaren aldetik garrantzitsutat jotako fundazioak kanpoko kontuikuskaritza baten menpe jarri beharko dira. Babesletzari dagokionez, legearen sorburua den filosofiatik babesletza azkarra eta modernoa besterik ezin zen espero, fundazioei fundaziohelburuak eraginkortasunez burutzen laguntzeko asmoz, Hori dela eta, aholkularitza eta informaziorako administrazio-organo gisa egituratzen da, fundazioak, guztion ona helburu duenez, eskatzen dituen ikuskatzailetzaeginkuzunen kaltetan gabe. Fundazioaren ihardueraren, aurrkontuaren, kontuen eta txosten guztien berri izateko eskubidea izango du, bai eta auzibidera jo eta dagozkion ekintzak eragiteko ere (erantzukizun ea ordezkatzeegintzak etab.), interes orokorra zaintzeko, hori betetzen del bermatu bhear baitu. Horrela administrazioaren ahalmena eskuhartze judiziala sustatzera mugatuta dago, Zuzenbidezko Estatuaren giltza den benetako zaintza judizialaren irizpideari begira. Bestaldetik, benetako eraginkortasuna, erakutsi duten beste autonomi ereduei jarraiki, Babesletza bakarreko sistema aukeratu da, Zuzentza Sailaren bitartez, eta fundazioen arloko esparruen aginpideak dituzten sailen eginkuzunen kaltetan gabe. Sail horiek Aholku Batzordean sartzea aurrikusten da, Babesletzari laguntzeko eta erregistroan sartu baino lehenago txostena egiteko. Azkenik, Fundazioen Erregistroa Babesletzarako ezarritako sistemarekin bat etorriz diseinatu da, nortasun bakarrez, gaur egun arlo horretan aginpidea daukaten sailen artean dagoen barreiakuntza gaindituz.I. ATALBURUA XEDAPEN OROKORRAK 1. atala.- Xedea Lege honek Euskal Autonomi elkartearen agintepeko fundazioak arautzea dauka helburu, Autonomi Estatutuaren 10.13 atalean ezarritakoaren arabera. 2. atala.- Ezarpeneremua Batez ere Euskal Autonomi Elkartean diharduten fundazioak arautuko ditu lege honek, Horretarako estatutuek edo eratzeagiriak zehaztutakoa bete beharko da, 7. Atalaeko 1. c) eta d) idazatietan ezarritakoarekin bat etorriz. 3. atala.- Zertarakoa eta onuradunak 1.- Fundazioaren zertarakoak legezkoa ea interes orokorrekoa izan behar du, eta ezin da norbanako jakinen onerako izan. 2.- Ezin izango da inoiz fundaziorik sortu ezkontideei edo fundatzailearen laugarren mailarainoko, hau barne, familiartekoei laguntzeko.II. ATALBURUA FUNDAZIOEN ERAKETA 4.- atala.Fundatzaileak 1.- Edozein pertsona fisikok edo zuzenbidezko pertsonak, publikoa nahiz pribatua izan, era ditzake lege honen eremuan sartzen diren fundazioak. 2.- Pertsona fisikoek, legeek eskatzen dutenaren arabera, iharkuteko gaitasun osoa izan beharko dute, hornidurako ondasunak eta eskubideak dohainik erabiltzeko. 3.- Zuzanbidezko pertsonek horretarako ahalmena duen organoaren onarpena beharko dute, eta bertan fundazioa eratzeko borondatea eta pertsona horien ordezkariak adieraziko dira. 4.- Zuzenbidezko pertsona publikoek fundazioak sortzeko edo beste erakunde edo pertsonekin fundazioen eraketan parte hartzeko, horretarako ezarritako legeak edo xedapenak bete beharko dituzte eta, horien ezean, jarritako ondasun edo eskubideak dohainik erabiltzeko arauak. 5. atala.- Eratzemoduak[.1]ufun f 1.- "Inter vivos" edo "mortis causa" egintzen bidez era daiteke gundazioa. Bi kasuotan eskribaueskrituraren bitartez gauzatu beharko da, hurrengo atalean ezarritako baldintzak betez. "Mortis causa" eretzeegintzaren kasuan, fundatzaileak berak egin dezake eskribaueskritura edo nork egin behar duen izenda dezake. Fundatzaileak fundazioa eratzeko eta emandako ondasunak erabiltzeko borondatea besterik ez bazuen adierazi, lege honek eskatzen dituen gainontzeko baldintzak jasotzen dituen eskribau-agiria forukonisariak, testamentualbazeak eta, horien ezean, oinordekoek edo ezargarri den legedi zibilaren arabera testamentua edo bestelako "mortis causa"xedapenen bat gauzatu behar dutenek egingo dute. 2.- Eratze-Agiria Fundazioen Erregistroan jaso eta hortik aurrera izango dute fundazioek zuzenbidezko nortasuna. 3.- Eratutako erakundeak lege honetan edo ezargarri den legedian zehaztutako baldintzak betetzen ez dituenean, eta orduan bakarrik, ukatuko da erregistroan jasotzea; eta arrazoitutako erabaki baten bitartez adieraziko da ukapena. Nolanahi ere, akatsa konpotzerik badago, epe bat emango da horretarako, 40. Atalean zehaztutakoarekin bat etorriz arau bidez arabakiko dena. 6. atala.- Eratzeeskritura Eratzeko eskribaueskriturak jarraian adierazten diren betekizunak hartuko ditu baitan, fundatzaileek ezarritako bidezko xedapenen kalterik gabe: a) pertsona fisikoak edo zuzenbidezko pertsonak izan, fundatzaileen nortasuna eta fundazioa eratzeko beren ahalmena egiaztatzen duten aldediak, eta bai horien herritasuna, belbidea, auzotasuna eta hala badagokio, ezkontzako ekonomiajaurpidea ere. b) Fundazioa eratzeko borondatea lege honetako xedapenak betez. c) Fundazioaren hasierako ondareekarpena ondarea osatzen duten ondasunen eta eskubideen zehaztapena eta izaera, tutlaritatea, kargak eta ekarpentitulua adieraziz, eta bai 9. Atalean ezarritakoaren arabera eskatzen diren gainontzeko elementuak ere. d) Fundazioaren estatutuak, 7. Atalean adierazitako alderdiak jaso beharko dituztenak. e) Gobernuorganoa osatzen duten pertsonak eta, hala badagokio, karguaren onarpena, baldin eta eratzeegintzan egiten bada. f) Fundatzaileak edo fundatzaileek eratzeagiriaren izaera eman ahal izango diote eskribatueskriturari hal beste pertsona batzuk ere fundatzaile gisa sartu ahal daitezen. Hala gartatuz gero epe bat jarriko da atxikimendu hori egiteko. 7. atala.- Estatutuak 1.- Fundazioaren estatutuek gutxienez, honako hauek jaso beharko dituzte: a) erakundearen izena "fundación" edo "fundazioa" edo "iraskundea" ezenak agertu beharko duela. Fundazioak ezin izango du Fundazioen Erregistroan lehendik jasotako beste fundazio baten izen bera hartu. b) Fundazioaren halburuak. c) Fundazioaren halbidea, Euskal Autonomi Elkartean egon beharko duela kokatuta. d) Egoitzarik edo ordezkaritzarik balitz, horien kakalekua erabakitzeko ahalmena izango duen organoa. e) Zein lurraldeesparrutan gauatu bahar dituen, nagusiki, bere iharduerak. f) Baliabideak fundazioaren halburuei begira erabiltzeko eta onuradunak zehazteko oinarrizko arauak. g) Gobernu eta ordezkapeneko organoa, zeinek osatzen duen, kideak ezendatzeko eta ordezdatzeko arauak, kentzearrazoiak, ahalmenak eta erabakiak hartzeko eta onartzeko modua. h) Fundazioaren laguntzailerik balitz, horien zuzenbidezko jaurbidea eta horiek fundazioaren gobernuorganoetan izango duten partaidetza arautzea. 2.- Estatutuetan bestalde, estatutuak aldatzeari eta fundazioa batzeari edo amaitzeari buruzko arau bereziak jaso daitezke, bai eta fundatzaileek ezarri nahi dituzten bidezko hitzarkinak edo baldintzak ere. 3.- Fundazioaren estatutuetako xedapenen batek edo fundatzailearen borondatearen adierezpenen batek , lege honen aurkakoa izanik, fundazioaren eratzebalioari eragiten ez badio, jarri gabekotzat joko da 5.3 atalean zehaztutako zuzentzeepea amaitu eta konpontzeko edo egokitzeko asmorik agertu ez bada. Kasu horretan, Fundazioen Erregistroan jasoko da. "Mortis causa" eratzemoduaren kasuan, fundatzaileak aginpideak eman diezazkieke forukomisariari edo testamendualbazeei, erregistroan jasotzearen ondorioz sor daitezkeenak neurtzeko, beti ere, fundazioaren helburua kontuan izan beharko dutela. 8. atala.- Behin-behineko ahalmenak Erregistroan jasotzebidean dauden fundazioen kasuan, eratzeeskritura egin gero, gobernu-organoek, 12. atalean ezarritakoaren arabera beren karguak onartu ondoren eta horiek ematen dizkieten ahalmenen barruan, egintzak gauzatu, ondasun edo eskubideak erosi eta betebeharrak bere gain hartu ahal izango dituzte fundazioaren izenean, luzaezinekoak direlakoan badaude. Guzti horiek fundazioak hartuko ditu bere gain erregistroan izena eman bezain laster. Erregistroan jasotzen ez bada, fundazioaren ondarearekin egingo zaie aurre hartutako zorpideei eta, horren ezean gobernu-organoak osatzen dituzten pertsonena izango da erantzukizuna solidarioki, aurreko horiek onartzeari aurka ez bazioten egin. 9. atala.- Ondarezko diruizendapena 1.- Ondarezko diru-izendapena edozein eratako ondasun eta eskubideek osa dezakete. Horiek aurreneko iharduteegitaraua garatzeko behar bestekoak izan beharko dute. Egitarau hori eratzeeskrituran azaldu beharko da ekonomiatxosten batekin batera, eta baliabide horiek bakarrik erabilita egitaraua aurrera eraman ahal izango delaegiaztatu beharko da txosten horretan. 2.- Ondarezko diru-izendapenaren ekarpenak bata bestearen ondoren egin daitezke. Kasu horretan, hasierako ekarpena ez da eratzeborondateak ohartemandako guztizkoaren % hogeita hamarra baino txikiagoa izango, eta gainontzekoa, eratzeko eskribaueskritura egin eta bost urtetako epean jarri beharko da. Nolanahi ere, eskubideen kasuan eta horien izaera kontuan, epe hori luzatzerik izango da, baina beharrezkoak diren bermeak jarri beharko dira gauzatuko direla ziurtatzeko. 3.- Atal honetan ezarritakoaren ondorioetarako, beste batzuek hitzartutako ekarpenak ere diru izendapentzat jo daitezke, bermatuta badaude. Dohaintzak biltzeko asmoa ez da inoiz ere ekarpentzat joko.III. ATALBURUA FUNDAZIOAREN GOBERNUA 10. atala.- Gobernuorganoa 1.- Lege honen eremuan sartzen diren fundazio guztiek Gobernu-Organo bat izan beharko dute, eta horrek zaingobatzordea edota antzeko izena har dezake. 2.- gobernu-organoak fundazioa ordezkatuko du eta fundazioaren helburuak gauzatzeko beharrezkoak diren ahalmen guztiak erabiliko ditu. Hau da, fundazioaren ondarea osatzen duten ondasun eta eskubideak administratuko ditu. 3.- Fundatzaileak beste osakera bat ezartzen ez badu, gobernuorganoa kide anitzekoa izango da eta hiru kidek osatuko dute, gutxienez. Horien artetik organoburua hautatuko da, aurretik izendatuta ez badago. 4.- Fundatzailea pertsona fisikoa bada, beretzat gorde ahal izango ditu hil arte, fundazioko gobernu-organoari aitortutako aginpide guztiak. 11. atala.- Ahalmenak 1.-Fundazioko gobernuorganoko kideak pertsona fisikoak edo zuzenbidezko pertsonak izan daitezke. 2.- Pertsona fisikoak badira, iharduteko nahikoa gaitasun izan eta kargu publikoetan aritzeko gaiturik egon beharko dute. Nolanahi ere, pertsona ezgaituren batek berezko kidea izan behar badu, legeordezkari batek ihardungo du bere izenean. 3.- Zuzenbidezko pertsonen ordezkotza gobernuorganoan pertsona fisiko batek izango da. 4.- Kargua pertsona fisiko bati badagokio, berak bete beharko du eta ezin izango du ordezkaririk izan. Nolanahi ere, kargua kargudun publiko edo pribatu bati ematen zaionean, pertsona bat izenda dezake bere izenean ihardun dezan. 12. atala.- Onarpena Eratzeorganoko kideak kargua berariak onartu eta gero hasiko dira lanean. Onarpen hori Fundazioen Erregistroan jasoko da eta honela gauzatu ahal izango da: a) Eratzeko eskribaueskrituran bertan edo beste eskritura batean. b) Agiri pribatu batean eskribauak legeztatutako izenpearekin. c) Erregistroko arduradunarengana joanda eta berari aurkeztuta. 13. atala.- Betebeharrak Fundazioko gobernuorganoko kideak behartuta daude: a) Fundazioaren helburuak oso-osorik betetzera eta betearaztera, legean eta fundazioaren estatutuetan zahaztutakoarekin bat etorriz. b) Fundazioaren ondaren osatzen duten ondasunak eta eskubideak administratzera eta horien emankortasunari bete-be-tean eustera, kudeatzaile on baten ekonomiairizpideen arabera. c) Kargua arduraz betetzera, ordezkari leial bati dagokion moduan. 14. atala.- Autokontratazioaren debekua Babesletzak baimenik ematen ez badie behintzat, gobernuorganoko kideek ezin izango dute kontraturik egin fundazioarekin, ez norberaren izenean, ezta beste baten izenean ere. 15.- atala.- Erantzukizuna 1.- Gobernuorganoko kideak erantzule dira fundazioaren aurrean, legeek ezarritako modu eta neurrietan. 2.- Ez dute erantzukizunik izango erantzikizuna sortzeko erabakiaren aurka agertu zirenek edo erantzukizunaren onarpenean parte hartu ez zutenek, non eta ez den frogatzen erabakiaren berri izanda ez zutela aurkako iritzirik agertu. 3.- gobernu-organoen erantzukizuna eskatzeko behar den egintza, agizko legemendeari aurkeztutakoa, eta behin-betiko epaia Fundazioen Erregistroan jaso beharko dira. 4.- Babesletzak, bere kabuz edo legezko interesdunaren arrazoizko eskariz gauzatu ahal izango du erantzukizunegintza hori. Fundatzaileak ere gauzatu ahal izango du aipatu egintza, gobernuorganoko kideen jokabidea fundazioaren helburuen aurkakoa edo horien kalterako bada. 16. atala.- Ordezkatzea, kentzea eta eginkizunez gabetzea 1.- Gobernuorganoko kideak estatutuetan zehaztutako moduan ordezkatuko dira, 38. atalean ohartemandakoaren kaltetan gabe. 2.- Honako hauek ekarriko dute gobernuorganoko kideak kentzea: a) Heriotzak edo hildakotzat jotzeak, hala nola zuzenbidezko nostasuna iraungitzeak ere. b) Legean ezarritakoaren arabera gertatutako gaieztasunak, gaitasunkentzeak edi elkartezintasunak. c) Kargua 13. atalean aurrikusitako arduraz ez betetzeak, epailearen ebazpenak hala ebatziz gero. d) Estatutuetan legez ezarritako zioak. e) Beraren aurka burutu eta aurreko atalean zehaztutako erantzukizunegintza jasotzen duen epailearen behin-betiko ebazpenak. f) Epea igarotzeak, denboraldi jakin baterako izendatuta izanez gero. g) Izendatzeko arrazoi izan zen kargua uzteak. h) 12. atalean jasotako bideen bitartez egindako ukoak. 3.- Gobernuorganoko kideen aurka atal honetako 2.c) idazatian adierazitako erantzukizunegintza jartzen denean, epaileak kideak eginkizunez gabetzea erabaki dezake. 4.- Gobernuorganoko kideen ordezkatzea, kentzea eta eginkizunez gabetzea Fundazioen Erregistroan jasoko da. 17. atala.- Ordezkotzako ahalmenak eta kudeaketakoak 1.- Estatuek kontrakorik jaso ezean, gobernu-organoak ordezko batzorde edo batzorde eragile bat baino gehiago izenda dezake, kasu bakoitzerako erabakitzen dituen ahalmenekin. Bestetik ere, kide baten edo gehiagoren esku utz dezake ahalmenen ordezkotza eta eskudun orokorrak edo bereziak izenda ditzake eginkizun eta erantzukizun amankomunatu eta solidarioekin. Ezin izango dira ordezkotzan eman kontuen eta aurrekontuaren onarpena, kudeaketa arruntetik gain dauden egintzak edo Babesletzaren baimena behar dutenak eta fundatzaileak edo estatutuek berariaz debekatutakoak. 2. Ordezkotzak eta eskuemate orokorrak, auzietarako direnean salbu, bai eta horien ezeztapenak ere, Fundazioen Erregistroan jaso beharko dira. 18. atala.- Karguen doakotasuna Fundatzaileak besterik zehaztu ezean, gobernuorganoko kideek dohainik beteko dute beren kargua. Nolanahi ere, badago ordaintzerik kargua betetzean sor Daitezkeen ggastuak, behar bezala egiaztatuz gero. 19. atala.- Fundazioaren zerbitzupeko langileak 1.- Estatutuek edo eratzeagiriak besterik ezarri ezean, fundazioek gobernuorganoko kide edo bete pertsona baten esku utz dezkete kudatzailetza, kudeaketa edo beste iharduera batzuen ardura dundazioaren izeneanm eginkizun horiek behar bezala ordainduz. Horrezaz gain, organokidea ez den bat izenda dezakete organoko idazkari. 2.- Ordainketa horiek eta, hala badagokio, aurreko atalean jasotako diru-zenbatekoak administraziogastutzat joko dira lege honen 30.2 atalean ezarritako onodiroetarako. IV. ATALBURUA ONDAREA 20. atala.- Osakera eta administrazioa 1.- Diruz neur daitezkeen edozein eratako ondasun eta eskubideek osatzen dute fundazioaren ondarea. 2.- gobernu-organoari dagokio ondarea administratzea et erabiltzea estatutuetan ezarritako moduan eta lege honetan zehaztutakoa betez 21. atala.- Liberalitateak Fundazioko ordezkariek jaraunspenak, agintzak edo dohaintzak onartu edo arbuiatu ahal izango dituzte, baldin eta fundazioarentzat ona dela baderitze. Nolanahi ere, hartzen duten erabakiaren berri Babesletzari eman beharko diote. Babesletzak, epaitegien bitartez, bidezko diren erantzukizunegintzak burutu ahal izango ditu gobernuorganoko kideen aurka, baldin eta kideen ihardunak kalte egiten badio fundazioari. 22. atala.- Erabiltzeegintzak eta zergapetzea 1.- Honako hauen berri eman beharko zaio Babesletzari: ondarea osatzen duten ondasun edo eskubideen gaineko erabiltzeegintzak edo zergapetzeegintzak; helburuak zuzenzuzenean betetzeko direnen erabiltzeegintzak edo zergapetzeegintzak; fundazioak azken urtean izan duen balantzearen aktiboaren ehuneko hogeia baino gehiagoko balioa duten ondasun edo eskubideen gaineko erabiltzeegintzak edo zergapetzeegintzak. 2.- Aurreko idazatiak aipatzen dituen ondasunak eta eskubideak arbitraian edo eskualdaketan jartzeko ere jakinarazi beharko zaio Babesletzari. 3.- Interes orokorreko helburuak dituzten ondasunei ezarritako karga iraunkorrak ordaintzea eskatu eta kontrolatuko du Babesletzak. 4.- Atal honetan azltzen diren egintzak, horrenbestez, Fundazioen Erregiatroan jaso beharko dira. Hal ere, eta bidezkoa denean, dagokion erregistroan ere eman beharko dute izena. Egintzetan biltzen diren baldintzak eta inguruabarrak egiaztatzea eskatu ahal izango du Babesletzak eta, hala dagokionean, bidezkotzat jotzen dituen erantzukizunegintzak burutu ahal izango ditu gobernu-organoen aurka. 23. atala.- Fundazioaren ondasun eta eskubideen zerrenda eta erregistroa Fundazioaren ondarea osatzen duten ondasunek eta eskubideek, fundazioaren izenean egoteaz gain, zerrendan ere azaldu beharko dute eta, behar denean, dagozkien erregistroan izena emanda.V. ATALBURUA IHARDUERAK GARATZEA 24. atala.- Publizitatea eta objetibotasuna Fundazioek beren helburuen eta ihardueren berri zabala eman beharko dute, horrela, balizko onuradunek eta interesunek ezagutuko baitituzte. Onuradunak hautatzeko, halaber, objetibotasunirizpideak erabili beharko dituzte, eta beren estatutuetako arauak bete ere bai. 25. atala.- Enpresaiharduerak 1.- Fundazioek, beren kabuz, merkataritzako edo industriako iharduerak egin ahal izango dituzte, baldin eta iharduerok fundazioaren helburuekin bat edo helburuon esanetara badaude. 2.- Gainerako kasu guztietan, bazkieen erantzukizun mugatua duten baltzuen bidez egin beharko dituzte iharduera guztiak. Baltzu horien barruan gizarteekonomiakoak ere sartzen dira. 3.- Atal honetan azaltzen diren ihardueren berri babesletzari eman beharko zaio. 26. atala.- Kontabilitatea eta aurrekontuak 1.- gobernu-organoak, urtero, ondasun eta eskubideen zerrenda, egoerabalantzea eta emaitzei buruzko kontua prestatu beharko ditu; horietan fundazioaren ondarearen, ekonomiaren eta finantzen egoera adierazi beharko ditu; horietan fundazioaren ondarearen, ekonomiaren ea finantzen egoera adierazi beharko da, bai eta ekonomia-urtean burututako ihardueren txostena ere, nahikoa ezango dena fundazioaren helburuak betetzen diren ala ez jakin eta argitzeko. Txostenak, ezinbestez, finantzataula jaso beharko du, eta horrekin batera, ondarean, gobernuorganoan edo zuzendaritzan aldaketarik izan ote den ere. 2.- fundazioek, orobat, hurrengo ekonomiaurteari dagozkion gastuen eta diru-sarreren aurrekontua egin beharko dute urtero. Aurrekontu hori, azalpentxostenarekin batera, onartu den urteko azken hiruhilekoan aurkeztu beharko zaio Babesletzari. 3.- Fundazioek, egiten dituzten ihardueren arabera, ezartzekoak diren arauei eta zergalegeek eskatzen dutenari jarraiki gauzatu beharko dute kontabilitatea. 27. atala.- Kontuak ematea 1.- gobernu-organoak ziurtatu egin beharko du fundazioaren helburuen arabera burutu duela kudeaketa. Horretarako, honako hauek aurkeztuko dizkio Babesletzari urteko lehen seihilekoaren barruan: a) Ondasun eta eskubideen zerrenda, egoera- balantzea eta aurreko ekonomiaurteko emaitzen kontua, eta guztiguztiek estatutuetan adierazten den egunean eta, hori ezean, abenduaren 31n itxita egon behareko dute. b) Aurreko urtean fundazioak egin dituen ihardueren azalpen-txostena, beti ere, 26.1 atalak zehazten duen moduan. c) Aurreko ekonomiaurteko gastuen eta diru-sarreren aurrekontuen kitapena. 2.- Legearen 24.atalak dioena betezeko, 1.atalak aipatzen dituen agiriak Fundazioen Erregistroan gorde beharko dira. 28. atala.- Kontuikuskaritza 1.- Ekonomiagarrantzi handiko fundazioek kontuen kanpoikuskaritza egin diezaieten onartu beharko dute. 2.- araudi bidez zehaztuko dira zein baldintza bete behar diren ekonomiagarrantzi handiko fundaziotzat hartzeko. Besteak beste honako alderdi hauek hartuko dira kontuan: a) Fundazioren ondarearen balioa. b) Kudeatutako ihardueren kopurua. c) Merkataritzabaltzuetako partaidetza. d) Onuradunkopurua e) Onuradunek ordaindutako zerbitzuak. 3.- Beti ere, honako hauek joko dira horrelako fundaziotzat: akziokako baltzuak, horiek arautzeko legearen arabera, kontuikuskaritza egitera behartzen dituzten zernolakoak dituztenak. 4.- Fundazioaren ekonomiagarrantziaren ezauga rriak Fundazioen Erregistro azalduko beharko du. 5.- Herri Kontuen Euskal Epaitegiari buruzko lege arauemaileak ezarritakoarekin bat, gorago era bakitakoak ez dio kalterik egingo aipatutako Euskal Epaitegiaren ikuskatzefuntzioari; hain zuzen ere, Autonomi Elkarteko herriadministra zioek edonolako fundazioei ematen dizkieten la guntzak eta dirulaguntzak zuzen erabiltzeari da gokionez. 29. atala.- Ordaindutako zerbitzuak Fundazioek onuradunei ematen dizkieten zerbi tzuak ordaintzekoak izan daitezke baldin eta: Fundazioaren borondatearen aurkakoa ez bada. b) Lortutako dirua fundazioaren helburuak erdies teko erabiltzen bada eta c) Baizko onuradunen parte hartzeari pisu handiko muga ezartzen ez badio. 30. atala.- diru-sarreren zertarako 1 .- Fundazioak edozein bidez lortutako diru-sarreren ehuneko hirurogeita hamarra, gutxienez, funda zioaren horondateak ezarritako helhuruak bete. tzeko erabili hchar da, haldin eta eratzeko unean edo geroago ondarezko diru-izendapen gisa egin dako ekarpenak ez badira. Administraziogastuak kendu ostean, gainerakoa, fundazioaren diru-izendapena handitzeko erabili ko da. Nolanahi ere, administraziogastu horiek ezingo dute araudi bidez zehaztuko den propor tzioa baino handiagoak izan. Bestalde, adminis traziogastuetarako erabiliko diren partaidak arau di bidez ezarriko dira. 2.- Fundazioak atal honetan adierazten diren erren ten eta diru sarreren proportzioa erabiltzerik izango du horiek lortu eta hiru urteren buruan. VI. ATALBURUA ALDATZEA, BATZEA, AMAITZEA ETA KITA TZEA. 31. atala.- Aldatzea 1.- gobernu-organoak fundazioaren estatutuak alda tzea erabaki ahal izango du, baldin eta funda zioaren helburuari men egiten bazaio eta funda tzaileak debekatzen ez badu. 2.- Fundazioaren sorrera ekarri zuten inguruabarrek aldaketa sakona jasan badute eta horregatik fun dazioak hasierako estatutuen arabera behar bezala iharduterik ez badu, gobernu-organoak estatu tuak aldatzea erabaki beharko du. Horrek guztiak salbuespena izango du, alegia, fundatzaileak zen bait kasutan fundazioa amatzea ezarri duenean. 3.- gobernu-organoak aurreko idazatian ezarritakoa betetzen ez badu, Babesletzat besterik gabe, epaileei eskatu ahal izango die bidezkoa den al daketa agindu dezaten; nolanahi ere, aipatutako organoko kideen aurkako erantzukizunegintza rik ere egin ahal izango du. 4.- Aldaketaerabakia, arrazoitua izan beharko due na, eskribaueskrituraren bidez gauzatu beharko da; halaber, Babesletzaren oniritaia izan beharko du eta Fundazioaren Erregistroan jasoa izan. 32. atala.- Batzea 1.- gobernu-organoak beste fundazio batekin edo batzuekin batzea proposa dezake, beti ere aurre ko ataleko l. zenbakian adierazitako inguruaba rrak biltzen badira. Fundazio interesdunek arrazoiez hornituriko ba tzeerabakia hartuko dute eta Babesletzak onartu beharko du. 2.- Babesletzak honako kasuetan eskatu ahal izango die epaileei fundazioak batzea; Euskal Autonomi Elkartearen barruan dagozkien helburuak bete ezin dituztenean, antzeko helburuak dituztenean, gobcrnuorganoen arteko aurkakotasunik dagoe nean eta fundatzaileak debekatu ez duenean. 3.- Fundazioen batzea eskribaueskrituraren bidez gauzatu beharko da eta Fundazioen Erregistroan jaso. 33. atala.- Amaitzea Fundazioak honako kasuetan amaituko dira: a) Beren estatutuek edo eratzeagiriek hala ezartzen dutenean. b) Kode Zibilaren 39. atalak edo beste legeren batek aurrikusitako arrazoiren bat gertatzen denean. c) Aurreko atalean ezarritakoarekin bat erabaki den batzebideak horretara eramaten duenean. d) Epaileen behin-betiko erabakiren batek desegiten dituenean. 34. atala.- Amaitzemoduak 1.- Aurreko ataleko a) eta b) idazatietako kasuetan fundazioa amaitzeko beharrezkoa izango da go bernuorganoaren erabakia, Babesletzak berretsia gainera. 2.- Amaitzeko erabakia arrazoiz hornituko da eta, bertan, ondarearen egoera eta kitapenaren pro grama zertan datzaten azaldu beharko da. 3.- Gobernuorganoaren erabakirik ez badago, edo erabakia Babesletzat onartzen ez badu, funda zioa amaitzeko beharrezkoa izango da epaileen erabaki arrazoitua. Erabaki arrazoitu hori Babes letzak edo fundazioaren gobernu-organoak eska tu ahal izango du. 4.- Fundazioa amaitzeko erabakia edo, hala bada, epaileen erabaki arrazoitua Fundazioen Erregis troan jaso beharko dira. 35. atala.- Kitatzea. 1.- Fundazioak batzen direnean ezik, amaitzeko era bakiak edo, hala bada, epaileen erabakiak azkena emango die ordurarteko iharduera guztiei eta ki tapenlanak egiten hasiko dira. Gobernuorga noak egingo ditu kitapenlan horiek, beti ere Ba besletzaren kontrolpean. 2.- Fundazioaren kitapenetik sortzen diren ondasu nak eta eskubideak interes orokorreko erakun deetarako edo ihardueretarako erabiliko dira; fundatzaileak edo estatutuek agindutakoak edo fundazioko gobernuorganoko kideek zehaztuta koak izan beharko dute erakunde edo iharduera horiek. Azken kasu honetan, fundatzaileak edo cstatutuek emandako baimena beharrezkoa izan go da. Fundatzaileak eratzeegintzan edo, beste la, estatutuek, atal honek ezarritakoaren barruan, pertsona, kargu edo erakunderen bat izenda de zakete ondoriozko ondasunak banatzeko. Aurre koaren ezean, amaitutako fundazioaren antzeko helburuak dituzten fundazioei edo erakundeei emango dizkie Babesletzak ondasunak eta esku bideak, beren egoitza udal berean edo, bestela, lurralde historiko berean dutenei baino lehenta sun haundiagoa emanez. Zuzenbidezko pertsona publikoek osatutako fundazioek beren estatutu edo eratzeklausuletan aurrikus dezakete, honenbestez, kitapenetik dato zen ondasunak eta eskubideak antzeko helburuak dituzten Herri-Erakundeei, fundazio ez direnei, ematea. VII. ATALBURUA BABESLETZA ETA FUNDAZIOEN ERREGIS TROA 36. atala.- Babesletza 1.- Babesletza administrazioorganoa da; aholkuak eman, laguntza teknikoa eskaini eta kontrola egi ten die fundazioei. Organo horrek fundaziozu zenbidearen antolamendu zuzena erraztu eta bul tzatuko du, bai eta fundazioek legearen arabera eratu eta ihardungo dutela bermatu ere. 2.- Ondoren zehazten dira Babesletzaren eginkizu nak· a) Fundazioen Erregistroan izena emandako fundazioei eta Eratze-bidean daudenei argi bideak eta aholkuak ematea, hain zuzen ere, fundazioei ezar dakiekeen zuzenbidez ko antolamendu orokorrari eta zergaanto lamenduari buruz. b) Fundazioen Erregistroaren ardura izatea. c) Fundazio bakoitzaren helburuak benebe netan beteko direla begiratzea, beti ere fun datzaileak adierazitako borondatearen arabera; beharrezko denean ere, borondate hori interpretatu ordezkatu eta osatzea. d) Fundazioen dirubaliabidek fundazioen helburuak eta lege honetan aurrikusitako eginbeharrak betetzeko erabili ote diren egiaztatzea. e) Fundazioko gobernuorganoko kideen aur kako erantzukizunegintza gauzatzea, lege honetan ezarritakoren bat. f) Fundazioei eta beren iharduerei behar bes teko zabalkundea ematea, balizko onura dunek jakin dezaten. g) Lege honek edo besteren batek aitortuko dizkien eginkizun guztiak betetze. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Oro korrak bere gain hartuko du Babesletzaren eki mena Zuzentza Sailaren bidez, eta Aholku Ba tzordea izango du lagun eginkizun horretan. Fundazioen ihardueraarloetan aginpideak dituz. ten sailek osatuko dute batzordea, eta laguntza teknikoa eskainiko dio administrazioari. 4.- Hona hemen sailoi dagozkien lanak: dagozkien aginpideen barruan, betetzeindarra duen txoste na eman beharko dute, hain zuzen ere atal hone tako bigarren zenbakiko c) eta d) idazatietan adierazitako eginkizunei buruz; halaber, Babesle tzari eskatu beharko diote e) idazatiak aipatzen duen erantzukizunegintza gauzatu dezan, bai eta fundazioak bultzatu, lagundu eta koordinatzeko eginkizunak susta ditzan ere, fundazio bakoitza rcn helburuak aintzat hartuko direla. Horri begi ra, erregistroan sartzen diren fundazioen datuak jakinarazi beharko dizkie Babesletzat. 5.- Babesletzearen eta Aholku Batzordearen egitura eta iharduteko modua araudi bidez zehaztuko dira. 37. atala.- Ustezko egintzak 1.- Lege honetako 14. atalean aurrikusitako auto kontrataziorako baimena onartutzat joko da, es kabidca Babesletzari aurkezten zaionetik hiru hi labcteko epean berariazko erabakirik eman ez bada. Aipatutako epea eten egingo da eskabi deak ezinbesteko baldintzak betetzen ez baditu edo behar diren agiri guztiak erantsirik ekarri ez baditu eta Babesletzak fundazioko gobernuorga noari horrela jakinarazten. badio. Oker horiek zuzentzen diren egunetik bertatik hasiko da epe herria kontatzen. 2.- Baimena edo Babesletzaren onarpena eskatzen den gainerako kasuetan, baldin eta gorago esan dako epearen barruan erabakirik eman ez bada, egindako eskabidea ukatutzat joko da. 38. atala.- Behin-behineko kudeaketa. 1.- Babesletzat ekonomiakudeaketan araugabekeria nabaria, fundazioaren jarraipenerako arriskua lekarkeena, edo fundazioaren helburuen eta egin dako ihardueraren artean desbideraketa larria so matzen badu, araugabekeria hori zuzentzeko be har diren neurriak har ditzan eskatuko dio fun dazioko gobernu-organoari; beti ere zuzendaritiaorganoari entzunaldia eman ondo ren. 2.- Aurreko idazatian egindako eskariari erantzungo ez balitzaio hilabeteko epean, Babesletzat Funda dazioaren aurkako auzia aurkeztu ahal izango luke epaiagintaritzan. Epaiagintaritzak, funda zioaren zuzendaritzaorganoari entzunaldia emanda fundazioaren ihardunaren behinbehine ko kudeaketarako baimena eman ahal izango lioke Babesletzeari 3.- Epaileak baimena emanez gero Babesletzari fun dazioaren Behin-behineko kudeaketa eramateko, Babesletzak hartuko ditu bere gain fundazioaren zuzendaritzaorganoari dagozkion legeetako eta estatutuetako aginpide guztiak, epaileak ezarrita ko epean. Epe hori igarotako esku hartze hori ezeztatutzat joko da, non eta epaileak beste era bakiren baten bidez luzatzeko baimenik ematen ez duen. 4.- Fundazioak gobernuorganorik ez duenetan, edo epailcaren erabakiz bere eginkizunez gabetu den kasuetan, Babesletzak, epailearen haimena izan da, bere gain har dezake behin-behinekoz funcla zioaren ihardunaren kudeaketa. Dena den, egoera hori ezingo da bi urtetik gora luzatu. Bi urteko epe horren barruan, estatutuetan ohartemandako Gobernu-Organoez hornitu beharko da fundazioa edo, ezin bada, fundazioa desegin edo kitatu egin beharko da. 5.- Kasu bakoitzean aurkezten den auzieskea eta epailearen erabakia jasoko dria Fundazioen Erre gistroan. 39. atala.- Errekurtsoak Indarrean dagoen legediaren arabera, administra ziobidea agortzen duten egintzen aurka administra zioarekiko auzitarako legemendean ezarri ahal izango da auzia. 40. atala.- Fundazioen Erregistro 1 - Eusko Jaurlaritzako Zuzentza Sailean eratuko da Fundazioen Erregistroa, eta bertan fundazioak zein lege honetan xedatzen denaren arabera jaso tzekoak diren egintzak eregistratu beharko dira. 2.- Erregistroan jasotzeko, 6. atalean ezarrita dauden eginbeharrak bete beharko ditu fundazioak; no lanahi ere, ezinbestekoa izango da lege honetako 36.3 atalak aurrikusten duen Aholku Batzordeak emandako aldeko txostena. 3.- Erregistroa publikoa da. Hori dela eta, idazpenen egiaztagiriak egingo dira informazioohar hutsa ren bidez edo gai horien kopia konpultsatuaren bidez. 4.- Erregistroak iharduteko modua eta izena emate ko epeak araudi bideo zehaztuko dira. ERABAKI GEHIGARRIAK Lehenengoa- Autonomi Elkartearen eremuaz gaindiko fundazioak Lege honen ezarpen-eremutik kanpoko funda zioek beren iharduerak garatzeko Euskal Autonomi Elkartean dituzten ordezkaritzak edo egoitzak jaso ahal izango dituzte Fundazioen Erregistroan, 40. atalaren bidez sortutako horretan alegia. Bigarrena- Administrazioatxikipena Lege honen 36. eta 40. ataletan aurrikusten da zein sailari atxikiko zaizkion Babesletza eta Funda ziocn Erregistroa; hori horrela izanik ere, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/ 1981 Legearen 8 c) atalean czarritakoarcn kaltetan izan gabe ulertuko da. Hirugarrena.- Legea betetzea Lege honen ezarpeneremuko fundazioekiko ha rremanetan administrazio publikoek eskatu eta berma tu cgingo dute legeak ezarritako betekizunak eta bal dintzak betetzea. ALDI BATERAKO ERABAKIAK Lehenengoa- Estatutuen egokitzapenak 1 .- Lege hau indarrean jartzen denetik bi urteko epean, lege honen menpean egon eta aurretiaz eratu diren fundazioek xedapen berri hauei ego kitu beharko dizkiete beren estatutuak. Hala ere, xedapen berri horietako batzuk ezartzeagatik eta fundatzailearen borondatea horrelakoa delako, fundazioa desegitea ekarriko lukeen deuseztatze erabakia bete behar bada, xedapen horiek ez dira ezarriko. Egokitzen diren estatutuak Fundazioen Erregistroan aurkeztu beharko dira epe horren barruan; epe hori iragandakoan, egokitzapenaren aurka doazen estatutuxedapenak indarrik gabe geratuko dira 2.- Babesletzat salbuespen gisa, eta gobernuorga noaren arrazoitutako eskabiderik bada, aurreko idazatian adierazitako epea luzatzerik izango du, indarrean dauden legeek ezartzen dituzten bal dintzetan. Bigarrena. Fundazioen Erregistroak Lege honetan ezarritakoaren ondorioetarako, 40. atalak aipatzen duen Fundazioen Erregistroa ihardu nean hasten ez den bitartean, egun dauden Fundazioen Eregistroek indarrean jarraituko dute. Hirugarrena- Administraziogastuak Lege honen 30. atalak aipatzen duen proportzioa araudi bidez zehazten ez den bitartean, administrazio gastuek ezingo dute ehuneko hamabostetik gorakoak izan. Hala ere, proportzioa handiagoa izan daiteke, Babesletzat, aurretiaz indarrean egon den legediarekin bat, onartu badu. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa- Tasak Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Tasa eta Jendearentzako Prezioei buruzko maiatzaren 31 ko 3/ 1990 Legearen II. idazpuruko II. atalburuko lehenengo saila aldatzen denez, hona hemen testu be rria: Lehenengo saila. ()2.01.- ELKARTEEN ERREGISTROAREN ETA FUNDAZIOEN ERREGISTROAREN IHARDU KETEN ERAGINDAKO TASAK 47. atala.- Zergagaia Tasaren zergagaia honako hau da: liburuen gai kuntza eta indarrean dauden xedapenen arabera Elkar teen Erregistroan eta Fundazioen Erregistroan gaitu edo jaso behar diren egintzen egitateen eta agirien izen-ematea, kontsulta, egiaztapena eta konpultsa. 48. atala.- Zergaduna Aurreko atalean aipatutako zerbitzuetako bat edo batzuk eskatzen dituzten zuzenbidezko pertsonak edo pertsona fisikoak dira zergadudanak 49. atala- Tasen ordainketa Tasa honegatiko zergazorra zerbitzua egiten den unean ordainduko da. Ordainketa, hala ere, eskea egi ten den unera aurreratu ahal izango da. 50. atala.- Kuota Tasa honako tarifen arabera ezarriko da: 1.- Elkarteen Erregistrorako: 1.1.- Eratzeagiriaren izen-ematea: 500 PTA. 1.2.- Herrionuraren izen-ematea: 1.000 PTA 1.3.- Bestelako izenemateak: 400 PTA 1.4.- Kontsulta, egiaztapen edo konpultsa: 380 PTA.. 1.5.- Liburuaren gaikuntza: 380 PTA. 2.- Fundazioen Erregistrorako: 2.1.- Eratzeagiriaren izen-ematea: 6.000 PTA. 2.2.- Estatutuak aldatu, fundazioak batu edo amaitzearen izenemateak: 5.000 PTA. 2.3.- Bestelako izenemateak: 2500 PTA. 2.4.- Egiaztagiriak edo konpultsak: 1000 PTA. 2.5.- Liburuaren gaikuntza: 600 PTA. Bigarrena- Araudi bidez arautzea Jaurlaritzak ahalmena du lege hau garatu eta be tearazteko behar diren xedapenak emateko. Legea in darrean sartzen denetik hiru hilabeteren barruan, Ba besletzearen eta Fundazioen Erregistroaren antolaketa eta ihardueraren araudia onartuko du Eusko Jaurlari tzak Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadi ko herritar guztiei. Ajuria-Eneako Jauregia, 1994ko uztailak 4. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (12)

Arauaren historia

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.