Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

2/1991 LEGEA, azaroaren 8koa, Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusia araupetzen duen Legea aldatzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 237
  • Hurrenkera-zk.: 3559
  • Xedapen-zk.: 2
  • Xedapen-data: 1991/11/08
  • Argitaratze-data: 1991/11/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Eraikuntzaren kalitatea zaintzeko arauak ematen dituen abuztuaren 30eko 467/1991 Dekretuko testuan hutsak egin eta idatzi gabekoak utzi zirela ohartuta, 1991ko irailaren 4eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 177 zenbakian argitaratua hori hain zuzen, 15 a) atalean jasotako «Kalitatea Zaintzeko Programa» idazteko honorarioen tarifari buruzko laukia aldatu egiten da jarraian adierazten den beste honekin:2/1991 LEGEA, azaroaren 8koa, Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusia araupetzen duen Legea aldatzekoa.Eusko Legebiltzarrak ondoko Legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei:AZAROAREN 8KO 2/1991 LEGEA, EUSKAL HERRIKO ERREPIDEEN EGITAMU NAGUSI ARAUPETZEN DUEN LEGEA ALDATZEKOAZioen AdierazpenaEuskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusia araupetzen zuen maiatzaren 30eko 2/1989 Legeak, ekainaren 9ko 109 zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zenak, Egitamuaren gai zen Sarearen Zerrenda jasotzen zuen Eraskinean, bere seigarren ataleko bigarren parrafoko a) zatian eta zazpigarren ataleko parrafo berdineko bigarren zatian ohartemandakoa betez.Argitaratu zenetik nabarmenki azkartu dira Autonomi Elkarteko eta Aldundietako Administrazioak aldundien titularitateko errepideen izendapenei buruzko azterketak burutzeko egiten ari diren ahaleginak, aipatutako 2/1989 Legearen seigarren atalarekin eta bateragarriekin bat etorriz, autonomi-aurretiko aldian hauen administrazioaren egoerak hain ezberdinak zirenez.Honen emaitza bezala etorri dira, batez ere, bide zatien luzeerari buruzko datuak ezartzea, edo hauen hasiera eta bukaera puntuak mugatzea ere, Legearen Eraskineko Egitamuaren gai den Sarearen Zerrendan azalduko direlarik.Hala eta guztiz ere, Egitamuaren gai den Sarearen zerrenda ez da bukatutzat ematen hobekuntza honekin; hori lortu ahal izateko egokitzat jo da Zerrenda aldakorrak diren zirkunstantzia batzutara egokitzeko araubidea arintzea, horretarako, aurretik Euskal Autonomi Elkarteko Errepideen Egitamu Nagusiaren Batzordeak txostena egin ondoren, aldakuntza teknikoak egiteko ahalmena emanez.Legearen testuak hiru atal, indargabetze xedapen bat, azken xedapen bat eta Eraskina izango ditu.Lehenengo atala.Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusia araupetzen duen maiatzaren 30eko 2/1989 Legearen zazpigarren atala honela gelditzen da:"1.- Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusia izango da, Autonomi Elkarteko errepideen sareak elkarri behar bezala egokituzkoak direla ziurtatzeko, Euskal Herri-Administraritzek euren sareetako indarrean jarriko dituzten teknikazko eta seinaleak jartzeko arauak finkatuko dituen, eta aintzin-neurriak, helburuak, lehentasunak eta Egitamuaren Gai den Sarean gutxienez egin beharreko hobekuntzak zehaztuko dituen agiria.2.- Egitamuaren Gai den Sarean, Kondaira-Lurraldeak elkarri edo Autonomi Elkartekoez besteko Administraritzetako errepideekin elkartzekoak diren errepideak ere, horietako bide-goaiaren garrantziaren arauera sartuko dira.3.- Egitamuaren Gai den Sareko errepideen zerrenda Lege honen eraskin gisa jasotakoa, eta hori aldatzeko gai Euskal Autonomi Elkarteko Legebiltzarra izango da, teknikazko aldakuntzetarako hurrengo parrafoan ezarritakoa izan ezik.4.- Eraskineko Egitamuaren Gai den Sareko errepideen teknikazko aldaketak, oinarrizko aldaketarik eta/edo Zerrendako bidezatiak kendu edo berriak ezartzerik ez dakarten guztietan, Eusko Jaurlaritzaren Dekretuz egingo dira, Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusiaren Batzordeak aurretik txostena eman eta gero.Txostena eskatzen denetik kontatzen hasi eta hilabeteko epearen barruan egin beharko da gehienez; hilabete igarota, txostena aldekotzat hartuko da".Bigarren atala.Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusia araupetzen duen maiatzaren 30eko 2/1989 Legearen hamabosgarren ataleko hirugarren parrafoa honela gelditzen da:"3.- Kondaira-Lurraldeetako foruzko ihardutze-sailek, Errepideen Egitamu Nagusiko ekintza-egitarauetan nahitaez bete beharrekoa benetan beteko dela bermatzeko aurrekontu eta ekonomi-alorreko neurriak, Lege honetako erabaki gehigarrietako lehenengoan eta Autonomi Estatutuko 10.25 atalean agindutakoa kontutan izanez eratuko dituzte."Hirugarren atala.Maiatzaren 30eko 2/1989 Legearen Eraskinaren ordez honako Eraskin hau ezarriko da.Indargabetze Xedapena.Indargabe gelditzen dira Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusia araupetzen duen maiatzaren 30eko 2/1989 Legearen zazpigarren atala, hamabostgarren ataleko hirugarren parrafoa eta Eraskina, eta baita bertan ezarritakoaren aurka doan beste edozein ere.Azken Xedapena.Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean sartuko da indarrean.ERASKINA EUSKAL HERRIKO ERREPIDEEN EGITAMU NAGUSIAREN GAI DEN SAREAREN ZERRENDAKode zaharra Kode berria Izena Hasiera Amaiera Luzera Km.tan OharrakA. IPARRALDE-HEGOALDE BARNE BIDEA A-1 A-1 Burgos Cantabria Autopista (Maltzaga) Arabako muga Rivabellosan Eibar (Maltzaga,A-8) 74, 800 Adm. Zentralari emana Eraikitzeke N-1 N-(I)* Madriletik Irunera Burgos Prob. muga Rivabellosan Nafarroa F.E. muga Eginon 73, 124 Araba eta Gipuzkoako FF.AA.en esku dauden bidezatietan N-1 N-I(*) Madriletik Irunera Nafarroa F.E. muga Irun (Muga) 73, 200 N-I N-102 Vitoria-Gasteiztik N-1era. Madrid norabidean Vitoria-Gasteiz saihesbidea Armentian N-1 (Ariñez) 6,515 N-I N-104 Vitoria-Gasteiztik N-1era. Frantzia norabidean Vitoria-Gasteiz saihesbidea Aranan N-1 (Venta del Patio) 11,430 SS-413 GI-131(*) Andoandik Donostiara Hernanitik Andoain (N-1) Donostia (Loiola bidekurut.) 22,000 ---- N-638 Hondarribiako aireporturako sarrera Iruneko Ipar-aldeko saihesbidea Hondarribiako Airep. 1,860B. KANTAURI ERTZEKO BARNE-BIDEA A-8 A-8 Kantauriko Autopista Irun (Behobia) Basauri 100, 200 Adm. Zentralari emana A-8 A-8 " Basauri Barakaldo (Gurut.) 19, 915 Bilboko Hegoaldeko irteera A-8 A-8 " Añorgako lotura (Donostia-S.S.) Herrerako lotura (Donostia-S.S.) 8,000 Donostiako Saihesbidea ---- A-8 " Barakaldo (Gurutzeta) Cantabriako muga 16,800 Errepide berria. Ugaldebietako irtenbidea N-634 N-634 Donostiatik Santander eta la Coruñara Donostia-San Sebastián (Rekalde, N-I) Cantabriako mugan 133, 930 ---- N-637 Gurutzetatik (aldagunea) Erletxetara Rontegiko zubitik Gurutzetako lotura Erandioko bidegurutzea 4,300 -Ugaldebieta I irten-bidea ---- N-637 " " " " Kukularra B-104 zaharrarekiko lotura 0, 900 BI-103 N-637(*) " " " " Erandioko bidegurutz. Asua 1,500 - Txori-Herriko barne-bidea BI-111 N-637(*) " " " " BI-103 zaharraren azkenean BI-112 zaharraren hasieran 0, 600 -Asuako bidezatia. " " BI-112 N-637(*) " " " " Asua Derio 5, 100 " " BI-113 N-637(*) " " " " Derio Larrabetzuko saih. (hasiera) 6, 400 " " ---- N-637(*) " " " " B-103 zaharrarekiko lotura B-104 zaharrarekiko lotura 2,800 -Larrabetzuko sahies. " " BI-114 N-637(*) " " " " Larrabetzuko saihesb. (azken) Erletxeta 1,500 " " ---- N-633(*) Sondikako aireportura sarrera0,400 - Errepide berria ---- N-644 Porturako saihesbidea A-8 Santurtziko Portua 2,700 - Errepide berria C-639 N-639(*) Zierbanako porturako sarrera Nocedal (A-8) Santurtziko Portua 11, 000 Kanpokaldeko Porturako etorkizuneko sarreraC. EBROKO BARNE-BIDEA A-68 A-68 Bilbo-Zaragoza Autopista A-8 Lotura (Hegoaldeko Irt.) Errioxako Muga 79, 000 Adm. Zentralari emana N-232 N-124 Vitoria-Gasteiztik Logroñora Harotik Armiñon (N-I) Briñas (Errioxako Mu.) 14,350D. BIZKAIA-BURGOS LOTURA C-6318 BI-636(*) Bilbotik Reinosara Bilbo (N-634) Burgos Prob. muga 31,200 Balmasedako saihesb. barneE. BIZKAIA-CANTABRIA LOTURA C-6210 BI-630 Balmasedatik Ramales de la Victoriara Balmaseda (BI-636) Cantabriako muga 24,910 Truziosko gunetiko bidea salbu (Cant.)F. BURGOS-SANTANDER LOTURA C-629 N-629 Burgostik Santoñara Cantabriako muga Cantabriako muga 5,100 Lanestosako UdalerriaG. NAFARROA-GIPUZKOA LOTURA ---- A-15 Aduna-Irurtzun saihesbidea Aduna (N-I) Nafar. muga (Berastegi-Urto) 16, 800 Errepide berria N-240 N-130 Iruñeatik Tolosara Nafarroako muga Tolosa 12,730 C-130 GI-120 Lizarratik Beasainera Lizarrustitik Beasain (N-I) Nafarroako muga 18,900H. ARABA-NAFARROA LOTURA C-132 A-132 Lunbiertik Vitoria-Gasteizera Tafalla eta Lizarratik Vitoria-Gasteiz Nafarroako muga Kanpezun 38,560I. ARABA-BIZKAIA LOTURA C-6210 N-622 Vitoria-Gasteiz Bilbora A-68 autopistatik Vitoria-Gasteiz Altube (A-68) 19,290 Ibilbidearen zati bat berria N-240 N-240 Tarragonetik Bilbora Barazarreko mendatetik Vitoria-Gasteiz Galdakao (El Gallo, N-634) 52,967 N-625 BI-625 Orduñatik Bilbora Arabako muga N-634 Lotura 17,200 Orduña Saratxo barne N-625 A-625(*) Orduñatik Bilbora Bizkaiko muga Arabako muga Aretan 17,960 Laudioko saihesbidea barne C-6211 A-623 Vitoria-Gasteiztik Durangora Legutiano (N-240) Bizkaiko muga Gomilazen 6,090 C-6211 BI-623(*) Vitoria-Gasteiztik Durangora Arabako muga Gomilaz Durango (N-634) 20,000 Otxandioko saihesbidea barne ---- N-624 Foronda aireportura sarrera Vitoria-Gasteizko saihesbid. lotura Forondako Airep. 3,155J. ARABA-GIPUZKOA LOTURA C-6213 A-627 Vitoria-Gasteiztik Eibarrera Legutiano (Urbina) Gipuzkoako muga 5,580 C-6213 GI-627 Vitoria-Gasteiztik Eibarrera Arabako muga Eibar (Maltzaga) 38, 100 Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Osintxu eta Soraluzeko saihesbideak barneK. ARABA-CANTABRIA LOTURA C-6210 A-624 Vitoria-Gasteiztik Cantabriara Balmasedara Altube (A-68) Bizkaiko muga 44, 850 Burgoseko zati bat barne C-6210 BI-624 " "Burgoseko muga BI-636 lotura Arabako F.A. menpeJ. GIPUZKOA-BIZKAIA LOTURA C-6322 GI-632(*) Beasainetik Durangora Kanpazarretik Beasain (N-I) Arrasate 28, 000 Bergara eta Arrasate bitartean bat dira GI-632 eta GI-627 C-6322 BI-632(*) Beasainetik Durangora Kanpazarratik Elorrio Durango 9,000 610 GI-632(*) Beasainetik Durangora Kanpazarretik Arrasate Bizkaiko muga 5,500 BI-1225 BI-632(*) Beasainetik Durangora Kanpazarretik Gipuzkoako muga Elorrio 7,300* Izarttoez adierazitakoetan, Egitamuaren gai den Sarea lehendik dagoen eta kode berriaren araberako izen berria hartuko duen errepideari buruz ari da; baina taiuketa berriko errepidea egitean, berri honek hartuko du kode berria, eta lehendik dagoenari beste bat jarriko zaio.Beraz, Lege honi men egitako eta men eginaraztako agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar.Ajuria-Eneako Jauregia, 1991ko azaroak 19.Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.