Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Abenduaren 16ko 10/1987 LEGEA, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauekiko Ekainaren 22ko 12/1983 Legea aldatzezkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 12
  • Hurrenkera-zk.: 134
  • Xedapen-zk.: 10
  • Xedapen-data: 1987/12/16
  • Argitaratze-data: 1988/01/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Autonomia Elkarteko hiritar guztiei jakinarazten zaie, Eusko Legebiltzarrak, Euskal Herriko Herriogasun Nagusiko Antolarauei buruzko Ekainaren 22ko 12/1983 Legea aldatzezko Abenduaren 16ko 10/1987 Legea onartu duela. Beraz, Euskadiko hiritar guztiei, norbanakoak zein agintariak izan, bete dezatela eta betearazi dezatela agintzen diet. Gasteiz, 1987ko Abenduak 16. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Zioen adierazpena Konstituzio-Epaitegiak 1986garreneko urtarrilaren 31n emandako epaian, ekainaren 22ko Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauekiko 12/ 1988 Legearen 7, 8, 9, 25.1 b), 27, 42 c), 49.2, 53 eta 58. atalak Konstituzioaren aurkako direla erabakitzen du. beraz, Lege honek xede bakarra, ekainaren 22ko 12/1983 Legea Konstituzio-Epaitegi horrek ohartemandakoetara egokitzea du, honako neurri eta modu hauetan aldatzen dela: 1. atala. Ekainaren 22ko 12/1983 Legearen 7, 8; 9 eta 10 atalak kendu egiten dira. 2.atala. 25 eta 26 atalak aldatu eta atal bakarrean, biltzen dira, «Lege-gizartearen eretzeango moetak» izenpean, idazkera hau izango duela: « 1. Herri-Bazkunak Akziokako Baltzu gisa eta sortzen direnaz batera osatu beharko dira. 2. Herri-Baltzurak Akziokako Baltzu gisako era izateak Baltzu hori baltzu-moeta horrentzat unean-unean indarrean dauden legeen jaurpidepean egotea dakar bere baitan. 3. atala. Ekainaren 22ko 12/ 1983 Legeko 27. atala kendu egiten da. 4. atala. Ekainaren 22ko 12/ 1983 Legearen 41. ataleko 1 zatiko c) lerroaldia kendu egiten da. 5. atala. 49. ataleko 2. zatia aldatu eta horren idazkera honela geratzen da: «Erabili beharreko atzerapenagatikako diru-saria, gai honekikoan indarrean dauden legeek une bakoitzean agintzen dutena izango dau. 6. atala. Ekainaren 22ko 12/ 1983 Legearen 53. atala kendu egiten da. 7. atala. 1. Ekainaren 22ko 12/ 1983 Legearen 58. ataleko 1 zatia aldatu eta horren idazkera honela izango da: «Zordunaren ekonomiazko edo dirubidetzazko egoera larria dela eta Herriogasuntza Nagusiak Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari edo horren Ihardutze-Erakundeei dagozkiela dituen eskubideak galtzeko, murrizteko, andeatzeko edo eraginkor ez izateko arriskua dagoela pentsatzeko arrazoizko zioak egon daitezenean, Izaiki horiek, eskubide horien edukia eta egiterapena segurtatzeko, gaudimen-bidez zordunaren ogasun eta eskubideekiko gauzekiko bermeak utzi daitezela erabaki ahal izan dute, eta bai zordunak ekonomiazko beste gaudimen batzuk eman ditzanekoa ere». 2. Ekainaren 22ko 12/ 1983 Legearen 58. ataleko 3. zatiko b) lerroaldia aldatu eta horren idazkera honela gelditzen da: «Hala egokituz gero, eta behin-behingotasunez, egon daitezen arrisku-zantzuei dagozkien neurriak hartzea». ERABAKI GEHIGARRIA Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 52. atalean agintzen denaren arauera, Eusko Jaurlaritzari, Lege hau «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasi eta gehienera lau hilabetekoa izango den epearen barruan, ekainaren 22ko 12/ 1983 Legea eta Lege hau lege-idazki baten biltzeko xede hutsezko Legegintza-Dekreto egokia egiteko baimena ematen zaio. Baimen horrek bateratasunak moldatzeko eta ekainaren 22ko 12/1983 Legeko atalen zenbakiak dagokien hurrenkeran jartzekoa ere hartzen du. AZKEN ERABAKIA Lege hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunaren biharamonetik jarriko da indarrean.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.