Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Azaroaren 25eko 29/1983 LEGEA, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzeako Erakunde Sortaraztezkoa eta Euskaltegiak Araupetzezkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 183
  • Hurrenkera-zk.: 2326
  • Xedapen-zk.: 29
  • Xedapen-data: 1983/11/25
  • Argitaratze-data: 1983/12/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Legebiltzarrak "Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea sortaraztezko eta Euskaltegiak araupetzezko Azaroaren 25eko 29/1983 Legea" onartu duela Jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei. Beraz, Lege honi men egin eta eginarazteko agintzen diet Euskadiko herritar, norbanako eta agintari guztiei. Gasteiz, 1983.eko Azaroak 25 Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. ZIOEN ADIERAZPENA Helduen Berreuskalduntzerako zerbitzu bat indarrean jartzeak benetan elebidun izan dedin herri bat finkatzeko garrantzi haundiko egitasmo bat darama berebaitan, horri darizkion guztiekin, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako bide luze-zabal baten hasiera eginaz. Gehienbat herrilanari, unibertsitari, langile, oraindik bere lehenengo lan-tokira iritsi gabeko gazte, etxekoandre, etabar izango diren gara-adinekoengana euskeraren irakaskuntza helaraztea du helburu eta, hori guzti hori, bigarren hizkuntzen irakaskuntzarako teknikabideekiko ikerketa, irakaspideekiko azterlanak, entzun-ikuste bidezko baliapidea, irakasleak gertatzea eta gaitzea bezala horri datxekon aurrerapide guztiekin batean, eta hoiei guztiei Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea -HABE-Sortarazi eta Euskaltegiak Araupetzeaz baliatuz bideak ematen zaizkiela. Helduak berreuskalduntzeko lan horrek diru-eskuarteak nahitaezko ditu, hizkuntzalaritza-erakundeak, ekintzapide eta egitasmo zehatz batzuk, argitalpengintzak, euskeraren gizarte-arauzkotzeak etabar, utzikeria jasan behar izan duten presa haundikoei ahal dedin neurrian erantzuteko bide. Bestalde, gara-adinekoei bigarren hizkuntza bat -gure honetan euskera-erakusteko xedezko egitasmuak berak, eskaintzen zaizkigun eskuarteen ahalik eta emankortasunik haundiena lortzeko aterapide bat eman beharreko hainbat bereizitasun jartzen dizkigu aurrean. Egitasmo honek ondorio onik izan dezan, araupetutako irakaskuntzan zalantzan jarri ezinezkotzat jotzen diren egoera eta zernolako guztiak sortaraztea eta indarrean jartzea segurtatu dezan egitarau bat gauzatzea da oinarri. Alde horretatik, bide hori urratuko duen zerbitzuak argitalpenak eta aldizkariak sortarazteko asmoa du, eta bai Glotodidaktika-Urgazlaritzak sortarazi ditzan idatzizko eta entzun-ikuste bidezko baliapideen argitalpena eta egiterapena ere, hori guzti hori, euskerari gara-adinekoen artean indarra eta zabalkundea emateko. Euskerak, Euskal Herriaren kultura-ondaredenez, Elkarte osoaren mailako bateango egitamuketa bat eskatzen du, Hezkuntza eta Kultura-Sailari atxikita egon, baina egingo den egitasmoa onartu dezaten beste Herri-Erakunde batzuen ordezkariak ere barne izan ditzan Erakunde batean bilduz. Bere edukiaren eta helburuen berarizkotasuna dela eta, Euskaltegietako irakaskuntzak Hezkuntza-Erapidetza Orokorretik bazter gelditzen direla jotzen da. Hala eta guztiz ere, hoien izakerak eta esangurak, egiteratze-aldian mailaz-maila dohango izatera jotzea eskatzen dute. Lau Idazpuruk, Erabaki Gehigarri batek, Behin-Behingorako Erabaki batek eta bi Azken-Erabakik osatzen dute Lege-Egitasmo hau. Lehenengo Idazpuruak Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen eta Euskaltegiak Araupetzearen zerdena eta egitekoak ditu gai, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzenaz besteko eta berenezko eta lege-nortasunaren jabe izan eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura-Sailari atxikitako Herri-alorreko Legepeko erakunde gisa eratu eta gara-adinekoei euskera erakusteko, herria euskalduntzea eta alfabetatzea suztatzeko, bere helburutarako ihardutze-ereei buruzko ikerketari bultz egiteko, irakaskuntza-gaiak sortu eta argitaratzeko, euskalduntze-egitarauak egiteratzeko, ikastegiak sortarazteko, euskalduntze-lanetan ari diren erakundeei laguntzeko eta horrelako egitekoak jartzen zaizkiola. Bigarren Idazpuruak, berriz, erakundeko Eraentza-Sailak, hots, Artezkaritzako Zaingo-Batzordea, Irakaskuntza-Kontseilua, Lehendakaria eta Artezkari Nagusia jartzen ditu. Legeak, ihardutze-sail hoien erakuntza eta egitekoak araupetzen ditu. Hirugarren Idazpuruak, herri nahiz norbanako-jabetzapekoak izan daitezkeen euskaltegiak ditu gai, hoiekiko jabegoa eta herri-euskaltegietako Artezkariei eta Idazkariei ematen zaizkien ahalmenak zehaztu, eta hoien izendapena araupetzen duela. Norbanako-jabetzapeko euskaltegiak lege-sendespendunetan eta iaretan sailkatzen dira. Jabego-Erroldetegietango erasopena, bere iharduna uztea, laguntza peko norbanako-jabetzapeko euskaltegientzako baldintzak, irakasle-toki hutsak betetzeko erabili beharreko bideak eta Hezkuntza eta Kultura-Sailari aitortzen zaizkion agintepideak araupetzen dira. Euskaltegiei herri-diruak eta diru-laguntzak emateko Araudia ohartematen da. Laugarren Idazpuruak Ihardutze-Erakunde Burujabearen ekonomia jaurpideak araupetzen ditu honen eskuartetan, berejabetzapeko edo berari eratxikitako ogasunak, hoien etekin eta errentak, diruegitamuetan honetarako egindako diruizendapenak, Diputazioen, udalen eta abarren diru-ekarketak, bere ihardunagatikako diru-eskuraketak etabar sartuz. Erabaki Gehigarrian, Legebiltzarraren Erakundearekiko arta-zaingoa ohartematen da. Behin-behingorako Erabakiak, udal-euskaltegiak herri-euskaltegi bilakarazteko bideak, HABEko irakaslego-saila sortaraztea, norbanako jabetzapeko euskaltegien sendespena araupetu, eta norbanako jabenapeko euskaltegiekiko jabetza aldatzeko bideen araudia ohartematen da. Azken Erabakietako Lehenengoak, Jaurlaritzari Lege hau egiteratzeko eskua ematen dio, eta Azken Erabakietako Bigarrenak Legea indarrean jarriko deneko eguna zehazten du.I IDAZPURUA NATURALEZA Y FUNCIONES lehenengo Atala "Helduen Alfabetatze-Berreuskalduntzerako Erakundea" sortarazten da, berenezko eta Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren besteko lege-nortasuna izan, eta bere helburuak betetzeko gaitasun osoz ihardungo duen Hetri-alorreko Legepeko erakunde. Hezkuntza eta Kultura-Sailari atxikita egongo da, arduralaritza-alorreko Ihardutze-Erakunde Burujabe gisa. Bigarren Atala Honako hauek izango dira HABEren egitekoak: a) Gara-adinekoei euskera irakastea, eta bai Euskal Herrian hoiek euskalduntzearen eta alfabetatzearen suztapena ere, hizkuntza-politikabidetarako gai den Jaurlaritzako ihardutze-sailak emandako artezpideei atxikiz. b) Ikasketaren suztapena, eta bere helburuak lortzeko bideak, ihardutze-erak eta baliapideak bilatzea. c) Irakaskuntza-hazkuntzarako gaiak sortaraztea eta argitaratzea. d) Gara-adinekoak euskalduntzeko eta alfabetatzeko egitarau bereziak helburu hoiek lortzeko Irakastegietan egiteratzea. Gara-adinekoak euskalduntzeko eta alfabetatzeko ikastegiak suztatzea, arrazoizko egitamuketa bat lortzen saiatuz eta gizarte-hizkuntzalaritzako irizpideak kontutan hartuz. f) Gara-adinekoak euskalduntzeko eta alfabetatzeko lanetan ari daitezeil herri eta norbanako-jabetzapeko erakundeei laguntzea, eta bai egitamu zehatzetarako hoiekin hitzarmenak egitea ere. g) Hezkuntza eta Kultura-Sailari salo egitea, euskaltegien euskaiduntze eta alfabetatze-ikastaroak gainditu dituztenei gaitasun-egiaztagiriak edo agiriak eman dakizkien. h) Orohar, bere ardurapeko gaietan horretarako gai diren ihardutze-erakundeek izendatu diezaizkieten nolanahiko ekintzapideak.II IDAZPURUA HABE-REN ERAENTZA-SAILAK Hirugarren Atala HABE-ko Eraentza-Sailak honako hauek izango dira: a) Zaingo-Batzorde Arteztailea. b) Irakaskuntza-Kontseilua. c) Lehendakaria. d) Artezkari Nagusia. Laugarren Atala Honako hauek izango dira HABE-ko Zaingo-Batzorde Arteztaileko: a) Lehendakaria: Hezkuntza eta Kultura-Sailburua edo honek bere ordezkotza emandakoa izango da, honetarako eman dakizkion agintepideekin. b) Batzordekideak: 1. Hizkuntzalaritza-politikabidetarako Idazkaria. 2. Autonomia-Elkartean sartutako Kondaira-Lurraldeetako Foru-Diputazioen ordezkari bana. 3. Gutxienez Artezkari-maila izan, eta Sailburuak izendatutako Hezkuntza eta Kultura-Sailaren ordezkari bi. 4. Euskalzaindiaren ordezkari bat. 5. Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen ordezkari bat. 6. Herri-euskaltegietako Irakasleen artetik eta HABE-ko irakaskuntza eta ikasketa-zerbitzuetara eratxikitako gainontzeko lanarigoaren artetik hautatutako hiru ordezkari. 7. Hitz egiteko eskubidez eta botoa ematekorik gabe ihardungo duen HABE-ko Artezkari Nagusia. Bosgarren Atala HABE-ko Zaingo-Batzorde Arteztaileak honako egiteko hauek izango ditu: a) Epaibidetan nahiz epaibidetatik kanpo nolanahiko egintza eta itunetan eta ezein norbanako edo erakunderen aurrean HABE-ren ordezkotza izatea, hauetarako behar daitezen esku-emateak eginez. b) HABE-ren helbutuak bete daitezenaz arduratzea. c) HABE-ren ihardunerako arauak jartzea, Lege honek eta Lege hau osabideratu ditzaten araudi-bidezko manuek agintzen dutenaren hesparruan. d) Izendatuta dituen egitekoen hespatruan, HABE-ren ihardunerako egitarauak Jaurlaritzari aurrera eramatea. e) Urteko diruegitamuen Aintzin-Egitasmoa ontzat ematea, Jaurlaritzari eramateko. f) Erakundearen Urteko Txostena onartzea. g) Lege eta arauditan izendatu dakizkion beste guztiak. Seigarren Atala Bere ihardunean eta erabakiak hartzeko arauetan, Zaingo -Batzorde Arteztailean 1958garreneko Uztailaren 17ko Arduralaritzabide-Legean bateango ihardutze-sailentzat agintzen denari atxikiko zaio. Zazpigarren Atala Erakundeko irakaskuntza eta ikasketa-alorretako ardura dunek, eta Zaingo-Batzorde Arteztaileak Artezkari Nagusiaren saloz izendatuko ditüen euskaltegi-artezkariek osatuko dute, Artezkari Nagusiaren artezkaritzapean, Irakaskuntza-Kon tseilua. Hoien zenbatekoa, Dekretoz jarriko diren HABE-ren ihardutze-arauetan zehaztuko da. Zortzigarren Atala Irakaskuntza-Kontseiluak Zaingo-Batzorde Arteztaileari eta Artezkari Nagusiari aholkuak eman eta irakaskuntza eta ikasketa-alorretan egoki deritzen saloak egingo dizkie eta halaber, Erakundearen ihardutze-arauek izendatu diezaizkin ten beste egiteko guztiak beteko ditu. Bederatzigarren Atala Hezkuntza eta Kultura-Sailburua izango da, berenez, HABE-ko Lehendakari. Honen ordezkotza ofiziala, Erakun deko zerbitzuen goreneko arta eta antolakideketa, Zaingo -Batzorde Arteztailearen eskubideak bete eta egiteratu daite zenaz arduratzea eta HABE-ko beste ihardutze-sailen batentzat berariz gorde gabeko egiteko guztiak dagozkio. Hamargarren Atala 1 . HABE-ko Artezkari Nagusiak Artezkari-maila izan, eta Jaurlaritzak Dekretoz izendatuko du, Hezkuntza eta Kultura -Sailburuaren saloz, Zaingo-Batzorde Arteztaileak aztertu ondoren. Honako egiteko hauek izango ditu: a) Lehendakariari, HABE-ren araudia eta HABE-k izendatuta dauzkan xedeei era helburuei arta egiteko eta hoiek egiteratzeko laguntza ematea. b) Zaingo-Batzorde Arteztailearen ebazpen eta erabakiak egiteratzea. c) HABE-ren Urteko Diruegitamueri Aintzin-Egitasmoa gertatzea. d) Erakundearen Urteko Txostena gertatzea. e) Zaingo-Batzordeko Arteztaileari, aldian-aldian eta honek eskatu dezan guztietan, Erakundearen ihardunarekiko argipideak ematea. . f) Zaingo-Batzorde Arteztaileari bere menpeko izango diren aukerako kargudunen izendapenetarako saloak egitea. g) Zaingo-Batzorde Arteztaileko Idazkari gisa aritzea. h) Legeek eta araudiek eman diezaizkioten nolanahiko beste egitekoak. 2. Ikasketa eta irakaskuntza-alorreko gaiei buruzko era bakietan, Irakaskintza-Kontseiluak hauetarako egindako argipide-txostenak kontutan izan beharko ditu. Hamaikagarren Atala HABE-ko ihardutze-arauak Dekretoz onartuko dira, Zaingo-Batzorde Arteztaileak bere Lehendakariaren bidez egindako saloz eta, Lege honetan agintzen denari egokituz, Erakundeko ihardutze-sail beroien eta HABE-ren menpeko euskalduntze eta alfabetatze-ikastegi edo euskaltegien erakuntza eta iharduna zehaztuko dituzte. HABE-ren artezko mezpeko ez diren euskaltegiek hurrengo ataletan agintzen direnak izango dituzte jaurpide. Hamabigarren Atala HABE-en, zerbitzu-mailako Glotodidaktika-Erabilpenaren Urgazlaritza bat izango da. Euskera irakasteari datxazkon bide, baliapide eta eragipidetzei buruzko ikerketa eta zabalkundean ihardungo da; irakasleak gaitzen eta birgaitzen, gara-adinekoak euskalduntzeko eta alfabetatzeko egitarauen, hezkuntzaren eta irakaskuntza-hezkuntzaren aldetatikako antolakideketan, eta HABE-ren ihardutze-arauetan izendatu dakizkion beste guztietan.III IDAZPURUA EUSKALTEGIEZ Hamairugarren Atala Euskaltegiak herri nahiz norbanako-jabetzapekoak izan daitezke. Jaurlaritzaren Dekretoz sortarazi eta HABE-ri eratxikitakoak eta Foru-Diputazioek, Udalek edo hoien menpeko erakundeek sortarazitakoak dira herri-jabetzapeko euskaltegi. Irakaste-ahalmen osoa izango dute. Jaurgoz norbanako-alorreko giza-banako edo lege-nortasundunei dagozkienak dira norbanako-jabetzapeko euskaltegi. Hamalaugarren Atala Bertako Lehendakariaren erabakiz HABE-n hauetarako sortarazi dedin Erroldean jaurgo-jabe gisa erabitako norbanako edo lege-nortasunduna joko da euskaltegiko jaurgo-jabetzat. Hamabosgarren Atala 1. Herri-Euskaltegi guztietan Artezkari bat eta Idazkari bat izango dira gutxienez. a) Euskaltegiaren ordezkotza ofiziala izatea, indarreango arauak bete daitezenaz arduratzea, Euskaltegiari atxikitako lanari guztiekiko burugoa, diruegitamuak gertatu eta bertako diruak behar bezala erabiltzea, irakaskuntza-ihardunak antolakidetzea eta Euskaltegia behar bezala ari dedin izendatu dakizkion beste guztiak dagozkio Euskaltégiko Artezkariari. b) Idazkariari, Artezkariaren oniritziarekin egiaztagiriak egitea, Euskaltegiko arduralaritza-eraentzan Artezkariari ere esku jarri ditzan arazo guztietan eta araudi-bidez izendatu dakizkionetan bere laguntza ematea. c) HABE-ri eratxikitako herri-euskaltegietako Artezkariak HABE-ko Zaingo-Batzorde Arteztaileak izendatu eta ala egokituz gero kenduko ditu, Artezkari Nagusiaren saloz eta Irakasle-Taldeari entzun ondoren. Foru-Diputazioen edo Udalen menpeko herri-euskaltegietako Artezkariak Euskaltegiko Jaurgo-jabe izan dedin Erakundeak izendatuko eta hala egokituz gero kenduko ditu, Hezkuntza eta Kultura-Sailak jarri ditzan baldintzak betetzen dituztenen artetik eta HABE-ko Euskaltegietarako jarritako bideak heurak eginez. d) Euskaltegietako Idazkariak HABE-ko Artezkari Nagusiak edo Euskaltegiko jaurgoaren jabe izan dedin Erakundeak izendatu eta hala behar izanez gero kenduko ditu, Euskaltegiko Artezkariaren saloz, Hezkuntza eta Kultura-Sailak hórretarako jarri ditzan baldintzak betetzen dituztenen artetik. Kargu hoien iraupena eta kargu hoietarakoak aukeratzeko era araudi-bidez zehaztuko da. 2. Euskaltegi-bakoitzeko Barne-jaurpideen Araudiak beste eskuhartze eta eraentza-sail batzuk jarri ahal izango itu, Lege honek dioenaren arauera. Hamaseigarren Atala Norbanako jabetzapeko Euskaltegiak honako moetatako izan daitezke: a) Sendespendunak: araudi-bidez jarri dedin moduan, Hezkuntza eta Kultura-Sailak horrelakoetan sailkatuta egon, eta irakaskuntza-ahalmen osoa izango dute. Hala egokituz gero, Hezkuntza eta kultura-Sailak, bi urtez behin, sendetsitako Euskaltegi izate honi legezko indarra berrituko dio. b) Iareak: hogeigarren atalean aipatzen diren agiriak edo egiaztagiriak lorneko gainditu beharreko saioak eratzeko gaitasunik ez dutenak. Herri-Euskaltegi bati atxikitan egon beharko dute, eta hauetako irakasleek egingo dizkiete ikasleei hogeigarren atalean esaten denerako azterketak. Hamazazpigarren Atala Euskaltegi guztiek, hamalaugarren atalak dioen Erroldean sartuta egon beharko dute. Euskaltegiak bere iahardunak uztea, emango duen azkeneko ikasturtea hasi baino urtebete gutxienez lehenago jakinarazi beharko zaio Erroldetegiari. Hemezortzigarren Atala Laguntzapeko norbanako-jabetzapeko euskaltegi guztietan Artezkari bat Idazkari bat eta izan beharko dute gutxienez, Euskaltegiko jaurgo-jabeak izendatuta eta herri-euskaltegietarako jarritako egitekoak heurak dituztela. HABE-ko zerbitzuek, noiznahi, Euskaltegi hoietako kontu -garbitasuna, lansariak ordaindu direnaren egiaztapideak eta gainontzeko kontaduritza-agiri guztiak eskatu ahal izango dituzte. Hemeretzigarren Atala Herri-Euskaltegi batean irakasle-toki bat hutsik gelditzea gertatutakoan, bertako jaurgo-jabeak hori betetzeko merezirnendu-lehiaketa baterako deia egingo du, horretan herri-euskaltegietan ihardun diharduten irakasle guztiek horretarako deian-jarri daitezen modutan eskuhartu dezaketela. Aurreko lerroaldian esandakoa eginez lan-tokia ez betetzea gertatuz gero, Euskaltegiko jaurgo-jabeak mugarik gabeko aukeraketa-saiotarako deia egingo du. Hogeigarren Atala Hezkuntza eta Kultura-Sailari dagokio HABE-ko Zaingo-Batzorde Arteztailearen saloz herri-euskaltegietako eta norbanako-jaurgopeko sendespendunetako irakasgaiak orohar antolakidetzea, hoiekiko ikuskaritza eta hoietako irakasleei eskatzen zaizkien tituloak araupetzea, eta bai Euskaltegitarako eraikintzek bete beharko dituzten teknikaren aldetikako baldintzak eta, orohar, irakaskuntza-ihardunari datxezkon guztiak. Halaber, Sail honek araupetuko ditu alfabetatze eta euskalduntze-irakaskuntzan jarri daitezen ikasaldi bakoitzaren azkenean eman beharreko agiri eta egiaztagiriak ere. Hogeita batgarren Atala Udal-Euskaltegientzako diruekarketen eta norbanako-jabetzapeko sendespendunentzako laguntzen jaurpideak araudi-bidez jarriko dira. Horretarako izendatutako diru-zenbatekoak HABE-ren urteko diruegitarnuetan erasoko dira. IV IDAZPURUA HARE-REN EKONOMIA JAURPIDEAZ Hogeita bigarren Atala Erakunde hori Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Ihardutze-Erakunde Burujabe izan dedin artean, honen ekonomia eta dirubidetza-jaurpideak horretan indarrean egon dedin berarizko araupidetzari atxikiko zaizkio. Hogeita hirugarren Atala Honako hauek osatzen dituzte HABE-ren ogasun eta eskuarteak: -Une bakoitzean indarrean egon dedin Ondare-Legearen arauera berejabetzapekoak izan edo eratxikita euki ditzan ogasunek. - Ogasun hoiegatikako irabaziek eta urtesariek. -Autonomia-Elkartearen Gúztizko Diruegitamuetan izendatu dakizkion diruek. -Foru-Diputazioen, Udalen edo beste Herri nahiz; norbanako-jabetzapeko Erakundeen diru-ekarketek. - Erakundearen bere agintepideen alorreango inardunak ekar ditzakeen irabaziek. - Izendatu dakiokeen beste ezein eskuartek. ERABAKI GEHIGARRIA Urteoro, ekonomia-urtea bukatu eta lehenengo hiru hilabeteren barruan, Erakundearen ihardunari buruzko idatzitako txosten bat aurkeztuko zaio Eusko Legebiltzarrari. BEHIN-BEHINGORAKO ERABAKIA 1. Oraingo Udal-Euskaltegiek Herri-Euskaltegi bilakatu ahal izango dute, Jaurgo-jabetza duen Erakundeak eskatu, eta horretarako gai izan dadin HABE-ko ihardutze-sailak araudi-bidezjarri daitezen baldintzak betetzen direla eta hamalaugarren atalak dioen Erroldean sartuta dagoela egiaztatu ondoren. 2. Jaurlaritzak, Lege hau indarrean jarri dadin egunetik hasi eta hiru hilabetetako epearen barruan, HABE-ko hezkuntza-irakaskuntzarako lanari-sail bat sortaraztezko Lege-Egitasmo bat bidaliko dio Legebiltzarrari. Lanari-sail horretan sartzea lehiaketa, Lehiaketa-norgehiagoka edo norgehiagoka-bidez egingo da, azkeneko honetan Kultura-Sailean eta Hezkuntza eta Kultura-Sailean. helduek alfabetatzearen eta euskalduntzearen alorrean egindako zerbitzuak lehen-mailako merezimendu direla. Halaber, Udal-Euskaltegietan egindako zerbitzuak ere merezimendutzat kontatu ahal izango dira, horretarako deian jarri daitezen modu eta neurritan. 3. Lege hau indarrean jartzerakoan ihardunean ari daitezen norbanako jabetzapeko Euskaltegiek sendespena eman dakiela eskatu ahal izango dute Erabaki honen Lehenengo lerroaldian jartzen diren modutan, eta araudi-bidez jarri daitezen modu eta neurritan laguntzak hartzen jarraituko dute. 4. Bere kondaira dela eta orain norbanako-ariozko izan bainan herri-euskaltegi bilakatu nahi dezaten Euskaltegietako jaurgo-jabetza aldatzeko bideak araudi-bidez zehaztuko dira. Nolanahi ere, doakien bi aldetakoek nahi izatea beharrezkoa izango da. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa. Jaurlaritzari eta Hezkuntza eta Kultura-Sailari, bakoitzak bere agintepideen alorrean Lege hau osabideratzeko eta egiteratteko behar daitezen manuak emateko eskua ematen zaie. Bigarrena.-Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunaren biharamonean jarriko da indarrean.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (20)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.