Arautegia

Inprimatu

Maiatzaren 19ko 9/1983 LEGEA, "Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarekikoa".

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 77
  • Hurrenkera-zk.: 960
  • Xedapen-zk.: 10
  • Xedapen-data: 1983/05/19
  • Argitaratze-data: 1983/06/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak

Testu legala

Legebiltzarrak, Maiatzaren 19ko 9/1983 Legea, "Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarekikoa" onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei. Beraz, Lege honi men egitea eta men eginaraztea agintzen diet Euskadiko herritar, norbanako eta agintari guztiei. Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Maiatzak 30. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. ZIOEN ADIERAZPENA Euskal Herriko Autonomia-Estatutoak bere 9.2.b) Atalean dionez, euskal herri-agintaritzak herritarren bizitze-aukerak hobetzeko xedezko politikabideei indar eman behar die eta herritarren osasuna dugu, noski baino noskiago, hoien bizitze-moduaren erakuskaririk beinenetako bat. Halaber, 18garren Atalean erabakitzen denez, euskal herri-agintaritzari dagokio bere mugartean Erresumako osasunaren alorreko oinarri-legeak egiteratu eta lege-bidez osatzea, osasunketa-lan hoiek herri-osasunketarekiko eta osasunketa-sorozpidetzarekiko ihardunak berebaitan biltzen dituztenez ikusi behar direla. Horren eretzean, bere 4garren zatian, horretarako beharrezko izan daitezen osasunketa-zerbitzu guztiak bere mugartean antolatzeko . eta hoiekiko arduralaritzarako eskua ematen dio Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari. Herri-osasunarekiko zerbitzuak 2.209/1979 Errege- Dekretoaren 5garren Atalez eta 2.768/1980 Errege-Dekretoz eskuratuta daudela, eta Gizartesegurantza-zerbitzuak esandako Autonomia-Estatutoaren 18garren Atalak dionez eskuratzearen zain gaudeneko honetan, Jaurlaritzaren Egitasmoan ohartemandako osasunketa-politika modu eginkorrez egiteratu ahal izateko osasunketa-zerbitzu guztien iharduna bateratzeko bide izan dedin legezko bide bat sortaraztea luzaezineko gertatzen da. Lege honen bidez, OSAKIDETZA Euskal Osasun-Zerbitzua sortarazten da; izenaren beraren esanguraz ere osasuna eta kidetasuna daramatza berebaitan, eta Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzako Ihardutze-Erakunde Burujabe gisa sortzen da, osasunketa-zerbitzuen eraentzarako eta zenbait herrialde europearretan dauden ereduen antzeko, gizartearen aldetikako ahalik eta eginkortasunik eta emankortasunik haundiena lortzeko xedez. Lege honek, osoko osasunketa-politika bat gauzatzeko osasunketa-egitura bat atontzea du helburu, funtsezko bi sailetan bilduz; Ihardutze-alorrari buruzkoan, herri- osasunketarekiko iharduna (hezibideak, aurrea hartzea eta indartzea) osasunketa-sorozpidetzarekin eta birroneratzearekin erakuntza-egitura bakar baten bilduz, orain arte egon eta bikoizkeriaren eta eginkortasunik ezaren iturri izan den egoeraren alderantziz; eta, bestetik, alorkako batasuna, osasunketa-lanaren maila bereziak erabat antolakidetzen saiatuz: Oinatrizko eta familiako medikutzazko lehenmaila eta berarizko medikutzaren eta eritetxeen bigarren eta hirugarrenak. Legea egiteratzean osasunketaren egitura erdikoikeriagabetzea eta demokraziaren arauzko egitea ohartematen da eta, horretarako, OSAKIDETZA-Euskal Osasun Zerbitzuaren bateango zerbitzuak eta lurralde edo alor-artezkaritzak eta eskualdekako, eskualde-zatikako eta hirikako egiturak jartzen dira. Osasun-Batzorde Nagusiak eta lurralde-mailakoak eratzea ere ohartematen da, Autonomia-Estatutoaren 18.5 Atalak agintzen duena beteaz ugazabei eta langileei hoietan tokia ematen zaiela. Hori guzti hori, osasunketa-lana eratzea ardura horren beharrean daudenen eta hartu behar dutenen bateango eginkizuna denaz erabat sinistuta. Hala ere, egitura gaiaren garrantziak eskatzen duen zuhurtasunez egiteratu da, eta Jaurlaritzak bete-beteko erabakiz beretzat hartu behar duen erantzukizunari behin ere uko egin gabe. Legea ondarearen, dirubideen eta giza-eskuarteen arazoez ere ari da, orain gaudeneko honetan egingarri gertatzen den aterapide bakarra emanaz: Gizartesegurantzatikako eta autonomiazko herriogasuntzako diruegitamuetatikako eskuarteentzako kontaduritza eta ogasuntza berezien bidezkoa bainan, hori bai, aintzin-diruegitamu baten eta azkeneko argipide-txosten baten bidez sendetsita. Herrilanariek eta bestelakoek, hasieran, egituraz eta aginte-mailaz eratxikipen bat eta bera leukakete, eta hoiek bertako izatea Euskadiko herri-lanari buruzko araupidetza nagusian agindutakoari atxikiko zaio. Zalantzarik gabe, bere helmena eta korapilotsua direnak direla, Lege hau garrantzitsua da. Horregaitik, eta euskal herri-agintaritzari dagozkienetan legegintza zabal baten bidez osabideratu beharrekoa izateaz gainera, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailari ere araudigintza-lau haundia eskatzen dio, hori egiteratzeak osasun-erakuntza funtsez aldatzea dakarrenez gero darizkion konta ezinala ebazkizunei aterapideak emateko. Behin eta berriz errepikatu beharra dago: OSAKIDETZA- Euskal Osasun-Zerbitzua sortarazteak ez dio osasunarekiko geroko orotariko erapidetzari inolako zegunik jartzen, arazo hori garaia etor dakionetan sakonki eztabaidatuko bait da. Lege honek, beraz, Autonomia-Elkarteko osasunketa- zerbitzuen erakuntza eta egitura araupetzea du xede eta eginkizun hori, berez, zabal-nahikoa gertatzen da. Horretxegaitik, Lege honetan ez dago osasunaren babesarekiko orokortasun-irizpideaz baliatzerik bainan, hala ere, erakuntza eta egituraketa bertan esaten denez eginaz gero, ezinbestean bertan gabiltzaneko eskuarte-eskasiazko ekonomia-egituren hesparruan orokortze hori laster modu eginkorrez eta daitekeenari atxikiz egin ahal izan, eta ebazkizun askorentzako aterapideak emango lituzkeenaz inolako zalantzarik ez.I ATALBURUA Zerdena eta agintepideak Lehenengo. Atala 1. Euskal Osasun-Zerbitzua-OSAKIDETZA sortarazten da, bere aginteen barruan, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari dagozkion herri-mailako osasunketa-zerbitzuen eta osasunketa-aloireko zerbitzuen arta eta eraentza xede dituela. 2. OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzua Euskal Herriko Arduralaritzako arduralaritza-alorreko Ihardutze- Erakunde Burujabetakoa izango da, berenezko lege-nortasunaren eta bere helburuak betetzeko ihardutzeko ahalmen osoaren jabe. 3. Horren erakuntza eta ihardunean eskuarteak batean biltzea, eginkortasuna, orobilketarik eza eta gizaelkarteak eskuhartzea izango dira irizpide. 2garren Atala Honako ekintza hauek hartuko ditu bere gain OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuak osasunaren eta osasunketa-sorozpenaren alorrean Euskal Herriari dagozkion agintepideen hesparruan: a) Ama-umeen osasuna. b) Eskola-osasuna. c) Laneango segurantza eta osasunbideak, laneko medikutza eta osasuna. d) Zaharrekiko medikutza. e) Osasunketa medikutzazko sorozketaren alderdi guztiak: suztaketa, aurre-hartzea, sendatzea eta onbideratzea. f) Botikazko araupidetza. g) Kirol-medikutza. h) Janari eta edariekiko, ingurugiroaren eta etxebizitzaren osasungarritasuna eta sasoaltasunarekiko osasunketa-zaingoa. i) Osasunketa-hezkuntza, estadistika eta izurri-medikutza. j) Eusko Jaurlaritzak edo Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailak eman diezaizkioten beste guztiak. Aurreko zerrenda horretan, aipatzen diren zerbitzuen laguntzapide guztiak sartzen dira eta bai, bere garaian, Gizartesegurantza-erapidetzarenak ere. 3garren Atala 1. OSAKlDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzua Eusko Jaurlaritzako Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailari atxikita egongo da, eta horren artezkaritza, zaingo eta babespean egiteratuko du izendatu dakizkion zerbitzuen eraentza. 2. Nolanahi ere, honako hauek Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailari dagozkio: a) OSAKlDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuaren sendabide, suztaketa, aurrehartze eta birroneratze-zerbitzuen egitamuketa, antolapidetza, arduralaritza eta haztaketa. b) OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuaren eraentzapeko gaietan Jaurlaritzaren politikabideen egiterapena suztatzea, ikertzea eta ikuskatzea. c) Gai honekikoan Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari dagozkion agintepideen hesparruan, OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuaren tegietango ikerketa eta irakaskuntza-lanetarako egitaraugintza. d) OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuaren Araudi Nagusiaren Aintzin-egitasmoa gertatzea. e) OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuak bere egitekoak betetzen erabiliko dituen irizpideak finkatzea. f) OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuaren diruegitamuen egitasmotzakoa ontzat ematea, gero Jaurlaritzari bidaltzeko. g) OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuaren urteoroko Argipide-txostenari aintzin-onarpena ematea, gero Jaurlaritzari bidaltzeko. h) Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusiko Goreneko Kargudunetako izango diren Artezkari Nagusia eta artezkaritza-lanariak izendatu ditzaneko saloa Jaurlaritzari egitea. i) OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuako lanari-erroldea osatzeko edo gehitzeko saloak. j) Janari eta edariekiko, ingurugiroaren eta etxebizitzareñ osasungarritasuna eta sasoaltasunari eta botika-araupidetzari buruzko gaitan Autonomia-Elkarteari dagozkion osasunketa-artazko ihardunak.II ATALBURUA Erakuntza 4garren Atala Honako ihardutze-sail hauetan egituratuko da OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzua: A) Artezkaritza eta eraentzarakoak. - Nagusiak. a) Arduralaritza-Batzordea. b) Artezkaritza Nagusia. - Lurraldetakoak. Alor-artezkaritzak. B) Herriak eskuhartzekoak: a) Euskal Osasun-Batzordea. b) Alor-Batzordeak, eskualde-mailakoak eta udal-mailakoak. 5garren Atala 1. Honako hauek izango ditu Arduralaritza-Batzordeak kide: A) Hitz egiteko eta boto emateko eskubidez: - Lehendakari, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburua. ' - Lehendakariorde, Osasun-Sailburuordea. - Osasunketa eta Gizartesegurantza-Saileko bi Sailburuorde edo Goimailako Kargudun, Sailburuak izendatuta. - Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Sailburuorde bat. B) Hitz egiteko bai baina boto-eskubiderik gabe: - Euskal Osasun-Batzordeak izendatuta herri-arduralaritzetako ordezkaritza eginez daudenak izan ez daitezen Batzordeko bertako bi kide. 2. Idazkaritza, Batzordeak berak izendatu eta batzordekidetakoa nahiz bestelakoa izan daitekeen batek egingo du. Izendatu dedin Idazkaria Arduralaritza-Batzordeko kide ez bada, hitz egiteko eskubidea baizik ez du izango. 3. Honako agintepide hauek ditu Arduralaritza-Batzordeak: a) OSAKlDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuaren ihardunerako irizpideak finkatu, eta Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuari Zerbitzu horren ardurapeko lanak ahalik eta ondoren burutzeko beharrezko eritzitako neurri guztien saloak egitea. b) OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuaren urteko diruegitamuen egitasmotzakoa gertatzea, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailari eskuratzeko. c) OSAKIDElZA-Euskal Osasun-Zerbitzuaren ihardunari buruzko urteko Argipide-txostena egitea, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailari eskuratzeko. d) Indaerean dagoen araupidetzari atxikiz lanak, zerbitzuak eta xahupideak ontzat ematea. 4. Batzordeak beti Osoko Bilkuretan ihardungo du, eta hilean behin gutxienez eta Lehendakariak dei egin diezaion guztietan bilduko da. Arduralaritza-Batzordearen eztabaidaketak eta erabakiak harneko jaurpideak, 1958garreneko Uztailaren 17ko Ardurálaritzabide-Legearen lehenengo Atalaren II Atalburuan ohartemandakoak izango dira. 6garren Atala 1. OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuako Artezkari Nagusiak Ihardutze-Erakunde horren legezko ordezkotza osoa izango du, etaJaurlaritzak izendatuko du Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuaren saloz. 2. Honako hauek dagozkio Artezkari Nagusiari: a) Arduralaritza-Batzordearen erabakiak egiteratzea. b) OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuaren osasunketa-ekintzapide guztiekiko barne Artezkaritza, arartekotza eta ikerlaritza. 3. Artezkaritza Nagusiaren ihardutze-egitura araudi-bidez finkatuko da eta horren menpe egongo dira, ezarri daitezen zernolako, barne-egitura eta agintepide edo egitekoekin, Idazkaritza Nagusia eta haren egitekoak modu eginkorrez egiteratzeko beharrezko izan daitezen Artezkaritzak. , 4. Ihardutze-Erakundeko barne-artekaritza eta arta Artezkaritza Nagusiari erátxikiko zaizkio, ihardutze-egituraz, bere ihardunean Autonomia-Elkarteko artekaritza eta arta-zerbitzuen menpe egotearen kaltetan gabe. 7garren Atala Euskai Osasun-Batzordea berrogeita bat lagunek gehienera osatuko dute, hoietako bat Lehendakari eta gainontzekoak honako hauek direla: - Hamaika lagun, Autonomia-Elkarteko mugartean ordezkatze-indarrik gehien izan dezaten Sindikaritza-erakundeen izenekoak. - Hamaika lagun, Autonomia-Elkarteko mugartean ordezkatze-indarrik gehien izan dezaten ugazaba-erakundeen izenekoak. - Hamaika lagun, Euskal Herriko Herri-Arduralaritzaren izenekoak. - Lau lagun, Bezero-Erakundeen izenekoak. - Lau lagun, osasunketa-lanbidedunek izenekoak, bere Lanbide-Elkarteen bidez izendatuta. 2. Euskal Osasun-Batzordea, batipat ondorengo ahalmenak egiteratuz, aholku ematezkoa eta arta izatezkoa izango da: a) OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuaren diruegitamuak egiteratuz. b) Euskal Herriko Osasun-beharrak gertatuz, osasunketa-egiterauak eta egitamuak, eta bai hauen lehentasunak ere gauzatuz. c) OSAKIDETZA-Euskal Osasuna-Zerbitzuaren urteoroko Argipide-txostena gertatzerakoan. d) Egitarauen eta osasunketa-zerbitzuen eraentzaren aldizkako arta eta zaingoa izanez. Nolanahi ere, OSAKIDETZA-Euskal Osasuna-Zerbitzuak Arduralaritza-Batzordeari eta Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailari saloak eta zuzenketa-eskeak egin ahal izango dizkio, eta bai ihardutze-sail hoiek eskatu diezazkiotenean argipideak eta aholkuak eman ere. 3. Horren barne-ihardunerako arauak Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuak ontzat emango ditu, Euskal Osasun-Batzordearen saloz. Nolanahi ere, Euskal Herriko Herri-Arduralaritzei dagokien laurdeneko berenezko kide izango den Osasun-Sailburuordea izango du Lehendakari, Lehendakariordea eta Idazkaria Batzordeak bertako kideen artetik hautatzen dituela. Hiru hilabetez behin bilduko da, gutxienez, eta bere Lehendakariak dei egin diezaionean edo bertako kideen herenak eskatu diezaion guztitan. Eztabaidaketa eta erabakiak hartzeko jauepidetarako, Euskal Batzorde hori 1958garreneko Uztailaren 17ko Arduralaritzabide-Legearen II Atalburuan ohartemandakoari atxikiko zaio. 4. Lege hau dela eta sortu daitezen beste Batzorde guztien osatze-modua eta egitekoekiko irizpideak Euskal Osasun-Batzordearentzat jarritakoen antzekoak izango dira. 8garren Atala 1. Lutraldeka, OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Batzordeak bere eraentza-lana orobildu gabeko eran egingo du, Itiardutze-Erakunde horren menpe egongo diren Alor-Artezkaritzen bidez. 2. Alor-Artezkaritzek, eman dakizkien agintepideak egiteratzeko behar ditzaten teknika eta arduralaritza-sailak izango dituzte. 3. Honako tegi eta zerbitzu hauek izango dira osasunketa-zerbitzuak egiteratzeko bideak: a) Tokian-tokiko osasundegiak; hoiek izango dira tokian-tokiko osoko osasunketa-sorozketarako sailen arduradun, gai horretan Udalek dituzten agintepideen kaltetan gabe. b) Eskualde-zatikako osasundegiak; tokian-tokiko sailen osagarri gisa eta eskualde-zerbitzuekin antolakidetuta eratutako osasunketa-medikutzarako tegi gisa antolatuko dira. c) Eskualde-mailako osasundegiak, dagokien lan-hespamiko Eritegi Nagusiei atxikita. d) Alor-osasundegiak, autrekoek eskaintzen dituzten laguntzabideak osatuz berarizkotasun bereziei erantzun ahal izateko zerbitzuen jabe, eta goren-mailako teknolojiazko antolapidetzak bertan dautzala. 4. Alor-Artezkariak izango dira bere ihardutze-eremuan, OSAKIDETZA-Euskal Osasun Zerbitzuaren legezko ordezkari, bere agintepeko eremuan Zerbitzu horren xedeak bete daitezenaren ardura bere dutela. Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuak izendatuko eta kenduko ditu, nahi bezala, Erakundeko Artezkari Nagusiaren zio eta guztizko saloz. 9garren Atala Eritegiak, orobildu gabeko eraentzazko tegiak osatzen joan daitezen neutrian, guztizko legegintzan ohartemandako neurritan bere lanariak akuratzeko, eritegi-zerbitzu eta laguntzapideen bárne-antolaketarako eta konpontze hutsezko lanak eta eritegien ihardunerako beharrezko izan daitezen zuzkiketak akuratzeko gai izango dira. Azkeneko akurapen hori, zuzkiketena alegia, diruegitamuetango mugen barruan eta indarrean dagoen araupidetza erabiliz egingo da.III ATALBURUA Lege Jaurpidea lOgarren Atala 1. OSAKIDETZA-Euskal Osasun Zerbitzuaren arduralaritza-egintzen aurka, doakienek honako zuzenketa-eske hauek sartu ahal izango dituzte: a) Goradeiezkoa, Erakundean bertan egintza horren egile den ihardutze-sailarekiko agintaritza duenen bat egon dedinean. Horretarako, Arduralaritza-Batzordea Artezkari Nagusia baino goragokotzat joko da eta azkeneko hori berriz, beti berari atxikitako edo bere menpeko ihardutze edo Alor-Artezkaritzak baino goragokotzat. b) Bestetan, birrabiatze-eskea. c) Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailbunxaren aurrerako birraztertze-eskea. Zuzenketa-eskeak, Euskal Heiriko Autonomia-Elkartearen artezko arduralaritzapekoentzat indarrean dauden legeek ohartemandako modu eta epeetan egin beharko dira. 2. OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuari legozkiokeen jarritako ariel eta petxak lakatzeari bumzko zuzenketaeskeak ekonomia-arduralaritzazkoak izango. dira eta zuzenketa-eske hoientzat legeek jarritako bideak eginaraziko zaizkie. 3. OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuari darizkion eta Gizartesegurantzagandikako laguntzabideak ekar ditzaten ekintza guztietarako Lan-Auzipideen Legean ohartemandako bidea erabiliko da. 11garren Atala Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuak, berenezko aginduz nahiz doakienek eskatuta, OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuaren egintza eta erabakiak agindu-bidez birrazterrarazi ahal izango ditu, arduralaritzabideei buruzko orotariko legeek esan eta jarritako modutan. 12garren Atala 1. Arduralaritza-Legeen menpe egon ez daitezen OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuaren egikune eta erabakiei, doakienek agizko Agintesnendeko Epailari eta Auzitegien aurreanjazarri ahal izango zaizkie, Euskal Herriko artezko Arduralaritzapekoentzatjarrita dauden betekizunekin heurekin. 2. Epailaritza-bidetara baino lehenagoko eskea, beti, Arduralaritza-Batzordeari egingo zaio eta, horrek,Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuari bere erabaki-saloa egingo dio. IV ATALBURUA Gizakizko eta gauzazko eskuarieak 13garren Atala Honako hauek osatuko dute OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuko lanarigoa: a) Jaurlaritzak edo Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuak nahi bezala izendatzezko eta kentzezko artezkaritza-kargudunek eta, hala behar izanez gero, OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuko Arduralaritza-Batzordeko Idazkariak. b) Nazioko Osasun-Iraskundetik eskuratutakoa izan litekeen lanarigoak. . c) Autonomia-Elkarteko agintepeko zerbitzuetan ari diren Sailetako izan eta bertan zerbitzu egiten ihardun dezaten herrilanariek. d) Erakunde horretako bertako herrilanariek. e) Akuratutakoek. 14garren Atala 1. OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuko artezkaritzakoek, Euskal Herriko Autonomia-Erakundetan erabilgarri izan daitezen manuei eta Zerbitzu hoien Orotariko Araudiari darizkien eskubide eta egitekoak izango dituzte. 2. Nolanahi ere artezkaritza-jaurpidepeko lanarien eta OSAKIDETZA-Euskal Osasun Zerbitzuaren arteko atxikipena lege-arduralaritzazkoa izango da, Erresuma-Erakunde Burujabeekiko 1958garreneko Abenduaren 26ko Legearen 80garren Atalean jarritako modu eta neurritan. 15garren Atala ' Euskal Herriko artezko Arduralaritzapeko izan eta OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuko lan-tokitan ihardun dezaten herrilanariek, OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuaren Orotariko Araudian horretzaz ohartemandakoaz gainera hetri-lanaritzari buruzko orotariko legeen menpe egongo dira. 16garren Atala 1. Lehiaketa, lehiaketa-norgehiagokoa edo norgehiagoka-bidez bertan modu iraunkorrez zerbitzu egiten ihardutzeko izendatu, horretarako lanari-erroldetan sartuta egon eta Erakundearen diruegitamuen pentzutango lansari edo diruizendapen finkoak eskuratu ditzatenak izango dira OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuko berenezko lanari. 2. Jaurlaritzari dagokio herrilanari hoientzako jautpide-araudia ontzat ematea, Euskadiko herri-lanarientzako orotariko legebideen oinarri-irizpideei atxikitzen zaizkiola. 3. Herrilanari hoien eta OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuaren arteko atxikipena lege-arduralaritzazkoa izango da eta, osatze-bidez, herrilanariekiko orotariko legeak izango dira hoiekin erabilgarri. l7garren Atala Lantokien sailkapena egiterakoan edo lanarien ihardutze-erroldetan horretarako gorde daitezen lan-toki eta egitekoetarako lanariak akuratu ahal izango dira. 18garren Atala Euskal Herriaren Ondare-Legearen arauera, honako hauek eratxikiko zaizkio OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuari: a) Osasun-zerbitzuei eta osasunketa-sorozpidetzari atxikita egon eta hoiekikojabe-izena Euskal Herriko Arduralaritzak izan dezaneko edonolako ogasun eta eskubideak. b) Gizartesegurantzaren erapidetzari atxikita egon daitezen edonolako ogasun eta eskubideak, hoiei dagokien aginte-eskuraketetarako Dekretoan jarri daitezen neurri eta modutan.V ATALBURUA Ogasuntza, diruegitamuak eta kontaduritza 19garren Atala Honako hauek osatuko dute OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuaren ogasuntza: a) Bere dituen ogasun eta eskubideetatikako irabaziak, 18garren Atalean esandakoaren arauera. b) Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuen pentzutan eman dakizkion diruzko laguntza eta eskuraketak. c) Horretzazko legebideen arauera hoiek hartzeko baimena euki dezaneko agizko nahiz berarizko diruak. d) Erakundeen eta norbanakoen borondatezko dirulaguntza eta ekarketak. e) Izendatu dakiokeen beste ezein eskuarte. 20garren Alala 1. OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuaren eraentza urtean-urteko diruegitamuen arauerako jaurpidepekoa izango da, eta hori onartzea Eusko Legebiltzarrari dagokio. 2. Diruegitamuen egitura, dirueskuraketen eta xahupideen sailkaketari eta hoiekiko zehaztasun-mailari buruzkoetan, OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuaren dimegitamua bertako zati izango direneko Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuentzat jarrita dauden arau eta manuei egokitu beharko zaie. 3. Diruegitamuen egiterapenak eta hoiekiko kontu-garbitasunak, Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuekin erabilgarri izan daitezen orotariko araupideak izango dituzte jaurpide. 21garren Atala OSAKIDETZA-Euskal Osasun Zerbitzuaren ekonomia-eraentza osoarekiko artekaritza eta kontaduritza, ekonomiazko eskubide eta egitekoei darizkien egintza, agiri eta zehaztapidetza guztiak barne direla, Euskal Herriko artezko Arduralaritzapekoentzat aginduta dauden modu eta eretan egingo dira; horretarako, Ihardutze-Erakunde hotretan Lege honen 6.4 Atalean esan bezalako berarizko artekaritza eta zaingo-sailak egongo dira. 22garren Atala 1. OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzu herri-kontaduritzazko jautpideen menpe egongo da, Euskal Herriko artezko Arduralaritzapekoak bezalaxe. 2. Kontu-garbitasuna sendestea, horri bere bideak eginaraztea eta horri buruzko ebazpena Autonomia-Elkarteko orotariko kontuentzat ohartemandakoaren arauera egingo dira. VI ATALBURUA Norbanako jabetzapeko osasundegi eta osasunketa-erakundeak 23garren Atala Osasunketa-sorozpidetza oso bat bermatzeko eta Euskal Herriko osasunketa-eskuarte guztiak elkarri egokituz ihardútzea lortzeko, OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuak norbanako-jabetzapeko osasundegi eta eritegiekingo ituneak egin ahal izango ditu, eta bai osasunketa-zerbitzutarako beste erakunde eta ihardutzesail-moeta batzuekingoak ere. Itune hauek osagarrizkoak izango dira eta, Jaurlaritzak horretarako onartutako legeen barruan, guztizko Egitamuketari egokituko zaizkio. ALDI BATERAKO ERABAKlAK Lehenengoa.-1. Hoien eraentza OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuari ematen zaioneko zerbitzu berezietako eta Lege honen 14garren Atalak aipatzen dituen mailetako herrilanari eta lanariak Erakunde horretakotu eta dagokienjaurpidepean jarri ez daitezen artean, lanari hoiek berariz dagozkien arauak izango dituzte jaurpide. 2. Aurreko zatian esaten dena, lanarigo hori egituraz eta ihardunez berehala eta artez OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuko artezkaritza-sailen menpejartzearen kaltetan gabe izango da. 3. Beti ere, indarrean dauden legeen arauera; lanari horiei irabazita dauzkaten eskubideak aitortu egingo zaizkie: Bigarrena.-Gizartesegurantzaren behin-betiko lege- jauzpidetza osoa erabaki ez dadin artean, OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuaren ondare, diruegitamu, kontaduritza eta ekonomia-eraentzan honako arau hauek erabiliko dira: a) Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuetan OSAKlDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuari izendatu dakizkion dirulaguntza eta dirueskuraketak, Gizartesegurantzaren berenezko zerbitzuei eta gainontzeko zerbitzuei eratxiki behar zaizkien diruizendapenak bereiziz zehaztuko dira. b) OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuaren diruegitamuak, alde batetik Gizartesegurantzari dagozkion diru-eskuraketa eta gastuak eta bestetik gainontzeko osasunketa eta sorozpidetza-zerbitzuei dagozkienak sailkatuz egingo eta ontzat emango dira. c) Aurreko Atalean esandako diruegituamuekiko ekonomiazko eraentza, Erakundearen ekonomiazko ihardunarekiko artekaritza, eta herri-kontaduritza eta horri darion kontu-ematea, Gizartesegurantzaren zerbitzutarakoak eta Erakundeari izendatutako gainontzekoentakoak elkarrengandik berezita emanaz egingo dira. Hirugarrena.- Lege hau berau eta Lege hau egipideratu dezaten erabaki osagarriak, zerbitzuen eraentzarako agintepideen banaketa egiteari eta osasunketa-erapidetzaren hedapenari butuzkoan, Autonomia-Elkartearen bateango Iraskundeen eta Kondaira-Lurraldeen arteko Hatremanetarako Legeak eta Euskal Osasunketa-Erapidetza araupetzezko Legeak agindu dezatenari egokituko zaizkie. ERABAKI GEHIGARRIAK Lehenengoa.-1. Osasunketa-Zerbitzuak Hirugarren Aldibaterako Erabakiaren arauera erabat udalez gaindikako erakundeek gai horiei buruz orain dituzten agintepide guztien jabe izaten iraungo dute. Hala ere, Erakunde horiek, Eusko Jaurlaritzak ontzat emandako egitamu eta egitarauen eta Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailak horiek datxekielajarritako artezpide, irizpide eta helburuen hesparruan egiteratu beharko dituzte agintepide horiek. 2. Hiri edo eskualde-mailako zerbitzuak hobeki eta modu eginkorragoz egiteratzeko komenigarri izan dedinean, OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuari izendatutako zerbitzu hoien eraentza Udalei utzi edo eskuratu ahal izango zaie. 3. OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuaren eraentzapeko zerbitzuak eta Udalenak edo udalez gaindikakoenak elkarri behar bezala egokitzeko, horretarakoxe ituneak edo bazkunak egingo dira, zerbitzu hoiek guztiek osako erapidetza gisa ihardungo dutela bermatzeko bide. Bigarrena.-Foru-Diputazioen edo Herri-Irakundeen osasunketa-zerbitzuak erabat OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuan sartu daitezenerarte, Erakunde Burujabe honek haiekin ituneak egin ahal izango ditu, bai hoiek orain egiten dituzten zerbitzuen eraentza beretzakotzeko, baita bere agintepeko zerbitzu batzuetarako eskua hoiei emateko ere. Hirugarrena.- Eskualde eta Udal-mailako Osasun-Batzordeek, Udalen eta Euskal Osasun-Batzordearen arioz, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailari salo eginez, Gizarte-Zerbitzuen Legeko 28garren Atalean ohartemandako Gizarte-Ongunderako Kontseiluekin elkartu ehal izango dute. Hala badagokio sortarazi daitezen Osasun eta Gizarte-Ongunderako Batzordeen osakera-modua, Euskal Osasun Batzordearen eta Udalen arteko-hitzarmenbidez, Lege honetan eta Gizarte-Zerbitzuenekoan ohartemandako ordezkaritzak sartuz erabakiko da. Hoiei ematen zaizkien aholku ematezko eta artarako egitekoen egipideraketa, gai hoiekikoan gaitasunaren jabe diren Erakundeen eretzean egiteratuko da. AZKEN ERABAKIA Lege hau osabideratzeko eta egiteratzeko beharrezko izan daitezen aginduak emateko eskua ematen zaio Jaurlaritzari.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (29)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.