Arautegia

Inprimatu

Epailaren 7ko 2/1983 LEGEA "Gipuzkoako KondairaLurraldeko Biltzar Nagusietarako Hauteskunde-Legeaz".

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 29
  • Hurrenkera-zk.: 376
  • Xedapen-zk.: 2
  • Xedapen-data: 1983/03/07
  • Argitaratze-data: 1983/03/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Sailak; Herrizaingoa

Testu legala

Jaun Txit Argia: Ibai-arrantzuarekiko 1942.eko Otsailaren 20ko Legeak eta hori egiteratzeko 1949.eko Apirilaren 6ko Araudiaren 28garren Atalak eta ondorengoek agintzen dutenez, 1983.eko arrantzu-aldirako haizu-aldiak eta orotariko baldintzak zehaztea beharrezko gertatzen da. Hori dela eta, landare eta animalien ikerketazko zenbait lan egin ondoren, eta Arrantzuko Lurraldeetako Batzordeen saloak ikusi ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.-Orohar, lurrarte-uretango arrantzurako haizu-aldia Martxoaren lehenengo igandean hasi eta Abustuaren hamabosta artekoa izango da, bi egunok barne, egon daitezken arrainkumeak zaintzeko, Martxoaren lehen -igandetik hasi eta hirugarrenera, arrainen arraultze-tokietan sartzea arrantzaleentzat debekaturik geratzen delarik. Bigarren Atala.-1. IZOKINA. Izokina eta beste arrain -moeta batzuk Bidasoa ibaiaren nazioarteko zatian harrapatzeko haizualdien araupeketa, zati horretarako Arrantzu -Araudiak dioenez egingo da. 2. AMORRAINA. Arrantzurako haizualdia agiskoa izango da, geben-barruti bakoitzari dagozkion salbuespenekin; horien zerrenda eta zernolakoak Oihanen eta Izadi-Babesaren Zerbitzuko Lurralde-Buruzagitza guztietan daude. Arrantzatua izan den udal-mugarteko berenezko albaiteroaren legezko agiri-paperaz horniturik izan ezik, Autono mia-Elkarteko lurraldeko ibaietan arrapatutako amorrain arruntaren salerosketa debekaturik geratzen da. 3. KANGREJOA. Moeta horren urritasuna dela eta, kangrejo-harrapaketa 1983.ean debekaturik egongo da. Hirugarren Atala.-Autonomia-Elkarteko ibai eta urtegi guztietan, ezein arraba-moetakingo eta "Asticot" harrarekingo arrantzua debekatu egiten da. Laugarren Atala.-Araba Lurraldean, arrantzua debekatua dago urtegi eta amorrain-ibai guztien iturburuetan, horien zerrenda eta zatiak agerian daudelarik Oihanen eta Izadi -Babesaren Zerbitzuan. Bosgarren Atala.-Biolojia edo egurats-egoerak hori aholkugarri egingo balu arrantzurako haizualdia lehenago bukaarazteko eskua ematen zaio Izadi-Baliapideen Antolaketa Artezkaritzari. Seigarren Atala.-Oihanen eta Izadi-Babesaren Zerbitzuko Buruzagitzei gebenpeko ibaien eta ibaizatien zerrenda Probintziako Aldizkari Oflzialean argitaratzeko eskua ematen zaie. Zazpigarren Atala.-Agindu honetan bildu gabeko orotariko debeku eta rnugapenak, indarrean dagoen Ibai -Arrantzuaren Lege eta Araudiak dioenaren araupean egongo dira. Zortzigarren Atala.-Agindu honen aurkako izan daitezen maila bereko edo apalagoko erabaki guztiak indargabetuta gelditzen dira, agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egunaren biharamunetik indarrean sartuko dela. Gasteiz, mila bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Otsailak bi. Nekazaritza-Sailburua, FELIX ORMAZABAL ASKASIBAR. IZADI-BALIAPIDEFN ANTOLAKETA ARTEZKARI JAUN TXIT ARGlA ARABA, GIPUZKOA ETA BIZKAIKO OIHANEN ETA IZADI-BABESAREN ZERBITZUEN BURUZAGI JAUNAK.Legebiltzarrak, Epailaren 7ko 2/1983 Legea, "Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeko Biltzar-Nagusietarako HauteskundeLegea"ri buruzkoa, onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei. Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet Euskadiko herritar, norbanako eta agintari guztiei. Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Epailak zazpi. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Lehenengo Atala Artezko, isilpeko eta heineango ordezkatze-indarrezko boto-emate orokor eta askez hautatutako 51 ahaldunek osatuko dituzte Batzar Nagusiak. 2garren Atala Horretarako, Gipuzkoako Kondaira-Lurraldea ondoren zehazten diren hauteskunde-barrutietan banatzen da: a) "BIDASOA-OIHARTZUN": Errenteria, Hondarribia, Irun, Lezo, Oihartzun, Pasaia. b) "DEBA-GARAIA": Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga, Oñati. c) "DEBA-BEKOA": Deba, Eibar, Elgoibar, Mutriku, Soraluze. d) "DONOSTIA": Donostia, Hernani, Urnieta, Usurbil. e) "GOIHERRI": Arama, Ataun, Beasain, Ezkio-Itsaso, Gabiria, Gainza, Idiazabal, Isasondo, Lazkao, Legorreta, Legazpia, Mutiloa, Olaberria, Ormaiztegi, Ordizia, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zegama, Zerain, Zumarraga. f) "TOLOSA": Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegi, AItzo, Amezketa, Andoain, Anoeta, Belaunza, Berastegi, Berrobi, Billabona, Elduaien, Hernialde, Ibarra, Iruerrieta, Irura, Larraul, Leaburu-Gaztelu, Lizartza, Oreja, Tolosa, Zizurkil, Alkiza. g) "UROLA": Aia, Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bidegoian, Errezil, Getaria, Orio, Zarautz, Zeztoa, Zumaia. 3garren Atala Lehenengo atalean esaten den Ahaldun-zenbatekoa hauteskunde-barruti bakoitzeko biztanle-kopuruaren heinean banatuko da, hoietak.o bakoitzari gutxienezko bi Ahaldun izendatu ondoren. Hauteskunde-barruti bakoitzari horrela dagozkion Ahaldunak izendatu ondoren, gainontzekoak banaketa egiterakoango ondarrik haundienen arauera banatuko dira. 4garren Atala Hauteskunde-barruti bakoitzean sartutako udaletakoren baten hautatzaile eta hautagai izan daitezenak izango dira hautatzaile eta hautagai. Hautagai-zerrendak politika-alderdiek, baterakundeek eta hautatzaileek aurkeztuko dituzte, Toki-Hauteskundeen Legeko Bigarren idazpuruan ohartemandako modutan. Lege horretan 14garren Ataleko C letrako 2garren zatian hautagai-zerrendak aurkeztu ditzaketen hautatzaile-ehunekoei buruz esaten dena, barruti bakoitzeko biztanleen erabateko zenbatekoari buruz esaten dela ulertuko da. 5garren Atala 1. Biltzar Nagusietarako Ahaldunen manu-aldiaren iraupena Udaletarakoarekin baterakoa izango da. 2. Biltzar Nagusietarako hauteskundetarako deia AhaIdun Nagusiak egingo du, hoietarako egutra eta epeak udal-hauteskundetarakoak. berak direla. 3. Biltzar Nagusietarako hauteskundetarako deia egitezko Dekretoak haien marru-aldiaren bukaera dakar berebaitan. 6garren Atala ' Gipuzkoako Batzar Nagusietako Ahaldunetarako hauteskundeetan, Toki-Hauteskundeen Legeko zazpigarren atalaren lehenengo zatian zehazten diren hautatu ezinak eta Lege horretakoxe bederatzigarren atalaren lehenengo zatian ohartematen diren agiazko elkartuezinak hautagaiak bere egoitza bertan izan dezaneko hauteskunde-barrutirakoak direla ulertuko da. 7garren Atala 1. Ahaldunak hautatzea Udal-Zinegotziak hautatzearekin batean egingo da, bainan azkeneko hoiek hautatzeko atabakaz beste baten. 2. Boto-emateak batera egingo dira, boto-kontaketetan lehenengo Zinegotzitarakoa eta gero Ahaldunetarakoa egiteü direla. 8garren Atala Boto-emanketa egin ondoren, aginte-tokiak edo toki hutsak hautagai-zerrenda berezien artean banatzea Toki-Hauteskundeen Uztailaren 17ko 39/1978 Legearen 11garren atalean jartzen den moduan egingo da. 9garren Atala 1. Probintziako Hauteskunde-Batzordeak, eratu eta ondorengo zazpi egunen barruan, Eskualde-mailako Hauteskunde-Batzorde bereziei dagozkien hauteskunde-barrutiak izendatuko dizkie, aurreko atalean aipatutako aginte-toki edo toki hutsak ematea egin dezaten.2. Probintziako Hauteskunde-Batzordeak erabakiko du, halaber, eskualde-mailako hauteskunde-batzordeek hautatutako Ahaldunen aldarrikapena egingo duteneko eguna ere. AZKEN ERABAKIETAKO LEHENENGOA Lege honetan oharteman gabeko guztietarako TokiHauteskundeen Uztailaren 17ko 39/1978 Legeak dakartzan arauak izango dira erabilgarri, aldi baterako Boskarren Erabakiak dakarrena salbu. AZKEN ERABAKIETAKO BIGARRENA Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean. BALIOGABETZE-ERABAKIA Lege honetan agintzen denaren aurkako manu guztiak baliogabetua gelditzen dira.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.