Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

"Bezeroaren Araudia", Azaroaren 18ko 10/1981 LEGEA. Konstituzio-Auzitegiak 1982.eko Azaroaren 30ean emandako Epaiaren arauerako behin-betiko Idazkera.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Eusko Legebiltzarra
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 26
  • Hurrenkera-zk.: 360
  • Xedapen-zk.: 10
  • Xedapen-data: 1981/11/18
  • Argitaratze-data: 1983/03/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: ---

Testu legala

RAMON VARELA GOROSTIAGA, EUSKO LEGEBILTZARREKO LEGELARI ETA IDAZKARI NAGUSIAK, HONAKO HAU EGIAZTATZEN DUT:III Legebiltzar-Batzordeak (Lurralde-Antolaketa eta Alor-Politika) mila bederatzirehun eta larogeita bigarreneko abenduaren hogeita hamarrean balio osoz bilduta, eta Mahaiak mila bederatzirehun eta larogeita bigarreneko Abenduaren hogeita zortzian hartutako erabakiz emandako legegintzarako osoko esku-emateaz baliatuz, KonstituzioEpaitegiak Erresumako Jaurlaritzako Lehendakari Jaun Txit Gorenak egindako 86/82 goradeian emandako epaia ikusita, Azaroaren 18ko "Bezeroaren Araudia" 10/1981 Legearen behin-betiko idazkera ontzat eman zuen; behin-betiko idazkera hori, honekin bateango eraskinean hitzez-hitz aldatzen da. Eta erasota gelditu dedin, eta Azaroaren 18ko "Bezeroaren Araudia" 10/1981 Legearen behin-betiko idazkera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin, egiaztagiri hau egiten dut, Legebiltzarreko Lehendakari Jaun Txit Gorenaren oniritziarekin, Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita bigarreneko Abenduaren hogeita hamarrean. Legelari Nagusia, RAMON VARELÁ GOROSTIAGA. Ongi derizat Eusko Legebiltzarreko Lehendakaria, JUAN JOSE PUJANA ARZA. ZIOEN ADIERAZPENA Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak, Estatutoko 10garren Atalaren 27 eta 28garren zatien arauera, bakarreango agintea du Bezeroaren eta Baliatzailearen Aldezpenaren alorrean, prezioekiko guztizko politikaren, ogasunak Erresuma osoko lurraldeetan nahi bezala ibdtzearen eta lehiakortasunaren aldezko legeen kaltetan gabe. Horiek oinarri hartuta, Eusko Jaurlaritzak Bezeroen eta Erabiltzaileen arazoak jarri ditu azterkizun eta hori, babesik ezezko eta gehiegizko lege-ugaritasunezko modutan agiri den egoera bat aurrean duela. Gauza nabarmena denez, bezeroak ez du, askotan, merkataritza-jokabideekiko dagokion babesik. Bestalde, araupideak barreiatu eta Herri eta Merkataritza-Legeetatik hasi eta arduralaritza eta auzibide-arauak ahaztu gabe zigorlegeraino iristen diren alor bereiziak hartzen dituzte. Halaber, bezeroaren zer denaz ere irizpide zabalago bat izatea beharrezkoa da, artez nahiz zeharka eragiten dioten gizarte-bizitzaren zenbait alderdi doazkion norbanako denez ikusiz. Horioraik abiatuta, zerak ematen du bidezkoen: Gaurko Arduralaritza batek hitzarmenarekiko irizpideek denbora igaroalan izan duten bilakakuntza ikus dezaneko oinarrizko arauak finkatzea. Askatasuna izan dugu, gure legeetan, oinarrizko irizpide hitzarmenen alorrean. Baina gauza bat dago, ukatu ezinezkoa: Norbanakoaren eta merkataritza-erakundeen arteko ezberdintasuna, horick saltzen dituztenak, sarri asko, amor-emate hutseraino iristen den moduz erosten bait-dira, inolako hitzarmen-askatasunik gabe. Horretaz gainera, hor ditugu zabalkunde-ekintza indartsuak; hoiek direla eta herritar arruntarentzat zaila gertatzen da erosgaia aukeratzeko berez oinarrizko diren alderdiak ezagutzea. Bezeroen legezko egoeragatikako eta eman behar zaion babesagatikako ardura hori azken hogei urteotan zenbait erresumetan agertu eta arazo horri alderdi berezietatik heltzen dioten legeetan nabarmentzen da. Osasunaren, gorputz-segurtasunaren eta ekonomia-zuduen babeserako eskubidea, argipidetzkorekin eta bezeroa hezitzekoarekin batera, hainbat lege-erapidetzetan sartuta daude Erkaketa-Legelaritzari bagagozkio. Bestalde, bezeroei aitortzen ari zaie erakundeak antolatzeko eta doarkien arazoetan entzun dakieneko eskubidea. Gai horiei gagozkiela, Europako Kontseiluaren Bezeroaren Babeserako Agiria, eta Europako Ekonomia-Elkartearen Bezeroen Babes eta Argipideketa-Politika batentzat Aintzin-Egitaraua azpimarragarriak dira. ldorion guztion nazioarteko eraginaren ondorioz irizpide horiek Konstituzio berrienetan erabilrten dira eta bai, hain zuzen, Espainiakoan ere, bere 51garren Atalean herri-agintzaritzak, bezeroen eta baliatzaileen segurantza, osasuna eta bidezko zuduak modu eraginkorrez babestuz haien eskubideak bermatuko dituela dioenean. Halaher, Konstituzio horrek berak, Legeak ezarri ditzan modutan bezero eta baliatzaileen argipideketa eta heziketa suztatu, horien erakundeei indar eman eta doazkiekeen arazoetan entzun egingo zaiela zehazten du. Bukatzeko, barne-merkataritza eta salgaientzako baimenen jaurpidea giro horretan araupetuko direla uzten da erasota. Azpimagarri da, halaber, Espainiako Konstituzioaren 53garren Atalarcn 3garrcn zatiak dioena, zera alegia: 51garren Atala berebaitan duen hirugarren Atalburuan onartutako irizpideekiko aitorpena, begirunea eta babesa izango direla Iegegintzaren, epailaritza-bideen eta herri-agintaritzaren ihardunaren oinarri. Horregatik, eta zioen adierazpena hasterakoan esanda bezala, Euska) Herriko Autonomia-Elkarteak Abenduaren 18ko 3/0979 Oinatrizko Legearen indarrez alor horretan bakarreango agintea duenez gero, Bezeroaren Araudi-Lege hau gauzatzen da, prezioen guztizko politikabideei buruzko Konstituzioko oinarri-irizpideekiko, merkatu-ekonomiaren baitango enpresa-askatasunarekiko, ogasunak Erresuma osoan batetik bestera nahi bezala eraman ahal izatearekiko eta lehiakortasunaren aldeko legeekiko begirunea errepikatuz, eta horren kaltetan gabe.I IDAZPURUA Guztizko Irizpideak Lehenengo Atala.- Oinarri-Lege honen bidez, bezeroaren eta baliatzailearen zuduen aldezpenerako araupideak ematen dira, herritarraren eskubide denez, Autonomia-Estatutoko 10garren Ataleko 27 eta 28garren zatiek diotenez, Estatutoaron behin-behingo Erabakietako zazpigarrenak dioenez gai honetan Erresumaren-legebideei eutsi beharraren kaltetan gabe. 2garren Atala.- Horren eretzean, zera ulertuko da bezero eta baliamaileak aipatzen direnean: Berak bakarrik, familiak edo talde batek erabiltzeko ogasunak, eskuarteak edo zerbitzuek erosi, erabili edo gozatu, eta gizarte-bizitzaren alderdi bereziak bezero denez artez nahiz zeharka doazkioken ezein norbanako edo lege-nortasundun. 3garren Atala.- Honako hauek ditu bere eskubide bezero eta baliatzadeak: a) Bere osasunaren eta segurantzaren babeserako eskubidea. b) Bere ekonomia-zuduen babeserako eskubidea. c) Argipidetarako eta hezkuntzarako eskubidea. d) Bere erakundeak sortarazi eta, horretarako jarri daitezen araupideen ariora doazkien arazoetan horiei entzun dakieneko eskubidea. e) Legezko babeserako eta kalteen ordaina izateko eskubideak.II IDAZPURUA Bezeroaren eskubideak 1 Atalburua.- Bere osasunaren eta segurantzaren babeserako eskubidea 4garren AtaIa.- Bezero edo baliatzaileentzako ogasunak eta zerbitzuak, aurrez oharteman daitezkeenetan osasunarentzat edo gorputz-segurantzarentzat inolako arriskurik ekarri ez dezaten moduan eman edo egin behar dira. Bestela, eskeinita egotetik modu eginkorrez kendu egin behar dira. Ogasun edo zerbitzuez arauz baliatzean horien heuren izakerari edo baliatzailearongan gerta daitezkeela uste denari begira Iegokeen ozein arrisku, bezero edo baliatzaileei modu egokiz, argi eta nabarmenki jakinarazi beharko zaie. 5garren Atala.- Salgai dauden janari eta edariak indarrean dauden lege-bideak bete beharko dituzte, janaritza-araupideei atxiki, eta argipideketa, zabalkunde iragarketa, idazkun, txartel, ontzi zigilu eta epeari buruz aginduta daudenak bilduz. Halaber, kutsagetutako giroan egin, osasunketa-atauz landu eta hoiek kutsatzea galerazi dadila segurtatzeko behar daitezen neurri guztiak hartuko dira. Botika-gaiek, ontziei, hoien segurantzazko itxiturari osagarriekiko argipideei, sendakuntza-gaitasunei, bahiatze-moduari eta epeei buruz legez aginduta dauden guztiak beteko dituzte. Ehungintza-gaien zertazkoa eta errekortasuna ere bere txarteletan adierazi beharko dira. Berebaitan gai pozoitsuak, eskaldagarriak, erregarriak edo gorbizgarriak daramatzaten salgai guztik, dagozkien segurantzako ontzitan joan beharko dute eta, atxikita, hoiek erabiltzeak dakarren arriskuaz oharrarazteko ikurrak eraman beharko dituzte. 6garren Atala.- Gizakien gorputz-segurantzari eragin diezaicketen ekoizpen landuen behar bezalako zaingorako beharrezko izan daitezen neurriak hartuko dira, honen eretzean konponketa eta zaingo-zerbitzuei dagokien arreta hartuz. 7garren Atala.- Lehenbiziko mailako beharretarakotzat jotako gai, ogasun eta zerbitzuen errolde bat egingo da, asko erabiltzen direlako eta biztanleentzat behar-beharrezko direlako zaingo hestuagoa behar dutenak hoietan sartuz. 8garren Atala.- Bezero eta baliatzaileek bere etxebizitzaren osasunketa eta osasunbideen aldetatikako zernolakoak ezagutzeko eskubidea izango dute, eta bai bertako gai eta antolapideen ontasun-maila eta ezarri direneko modua ere, enerjia aurreratzekoak eta berotasun-jabaltzebideak barne. 9garren Atala.- Herri-agintariek jendearentzako garraio eta tegien segurantzaren, ontasun-mailaren eta osasungarritasunaren arta izango dute. 10garren Atala.- Euskal Arduralaritzak, edo bezeroen osasuna eta segurantza zaindu dadineko eskubidea berma dezan araupidetza erabili eta artatu dezaten herri-erakundeek, egin dituztenekiko argipide-txosten zehatz bat argitaratuko dute urteoro, egindako arakaketen ondorioak emanaz eta hartutako erabakien oinarriak eraskin-gisa aurkeztuz.II Atalburua.- Bezeroen ekonomia-zuduen aldezpenerako eskubidea 11garren Atala.- Ogasun-erosleei eta zerbitzu-baliatzaileei salmentango gehiegikeriazko jokabide batzuekiko babesa emango zaie, eta bereziki: a) Aldebatekoikeriaz egindako hitzarmenetan. b) Hitzarmenetatik utzi ezinezko eskubideak kentzeari buruzkoak. c) Lukurreriazko mailegupideak. d) Eskatu gabtko merkatalgaiak ordaiutzeko eskatzea. e) Arrkera-askatasuna rnugatzen duten salmenta-moduak. f) Bezeroentzako kaltegarri edo bederen gehiegikeriazko gerta daitezen hitzarmen-atalak. Eusko Jaurlaritzak, horretarako, indarrean dauden legebideak benetan bete, eta esandako jokabide hoiek bezalakoak baztertu eta zigortu ditzan bat lortzen saiatuko da bere ekintzan. 12garren Atala.- Ogasun eta zerbitzuen ontasun-maila, zehaztasuna eta prezioen gardentasuna babesteko beharrezko neurri guztiak hartuko dira; hoietarako guztitarako, honako hauek lortzeko xedezko bideak egingo dira: a) Ogasuna edo zerbitzua erosterakoan edo erabiltzerakoan ongi dagoenaren erabateko bermea, eta gero haietzaz baliatzerako eskeintzen diran bermapideen adierazpen bat. b) Pisu-neurritango zehaztasuna. c) Eroste-prezioaren zehaztasuna, berehala ordainduta nahiz gerokotan izan. d) Eskeintzen denaren eta horri bere tasunak edo bereizpideak ematen dizkioten osagarrien arteko elkar-egokitasunak. e) Ogasun iraunkorretan, saldu ondorengo zerbitzoetarako araupideen zehaztapen garbia. 13garren Atala.- Indarrean dauden legepideen barruan, honako helburu hauek lortzeko neurri egokiak hartuko dira: a) Ogasun hoietzaz zuzen eta behar bezala baliatzea murriztu-nahizko jokabideen zaingoa. b) Bezeroek, eraberritu edo egiteari utzitako sailetakoentzako epe batek diraueno konpontiezatiak izango direneko bermea izatea. c) Banakako zertasuna duten zati batzuk bat bakarra bai-litzan berriztatze-kosko gisa aurkezteko joerazko jokabideen zaingoa. d) Erosi ondorengo zaingo-lan guztietarako aurrez gostea zehazki ematea. e) Zerbitzuak egitean esandako epeak betetzea. f) Bermealdiaren barruan ogasunak geldi egoteagatik bezeroari eman beharreko ordainak. g) Hala badagokio, ordainkizun-agiriak behar bezala sailka-sailka eginda eman beharra betetzea. 14garren Atala.- Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari eta horren Arduralaritza-Sailei atxikitako herrizerbitzuetan bezero eta baliatzaileek eskuhartzeko arauak emango dira. 15garren Atala.- Eusko Jaurlaritzak, bezeroaren zuduei eta ekonomia osoarenei begira, bezeroen banakako eta bateango-beharrei erantzuteko, eskaintzen diren salgaien ontasun-mailaren eta prezioaren arteko heina hobetzeko, ekoizkien egoerarekiko ebaskeria galerazteko eta salerosketa-bideak hobetzeko, beretzat hartuko du, Merkataritza eta Turismo-Sailaren bitartez, bezeroari argi emateko xedezko neurri eta ekintzapide guztiak osatzea eta egiteratzea.III Atalburua.- Argipide eta hezkuntza-eskubidea Lehenengo Saila.-Argipide-eskubidea 16garren Atala.- Dirubidetza, beherapen, hobari edo nolanahiko berarizko abantailak eskaini daitezenean, salmenta -prezioa eta noiz-nolako gehitzeen edo beherapenean zenbatekoa bereziki zehaztuko dira. 17garren Atala.- Bezeroak eskaintzen zaizkion ogasun eta zerbitzuen zernolakoak ezagutu ditzala lortzeko, Eusko Jaurlaritzak, prezioei eta txartelei buruzko araupidetza hertsiki bete dedila isituki eskatuko du, eta salgai jarritako zer bakoitzak, indarreango legeek bakoitzarentzat nahitaez eskatzen dituen betebeharrak dagokion txartelean zehazki adieraz daitezen ahaleginduko da. Esandako helburu horiekin batean, Eusko Jaurlaritzak, salgaien erabiltze-moduari, kontrakotasunei eta bermeei buruzko argipidekota egokia at soztatuko du. Horietarako guztietarako bi hizkuntzetango -euskeraz eta gaztelaniaz- araupideak eskainiko dira.Atal honetan dauden guztietarako, 6garren Atalean ezarritakoa kontutan izango da. 18garren Atala.- Zerbitzu-baliatzaileak horien berezitasunei buruzko ezagutza egoki bat izan dezala lortzeko, Eusko Jaurlaritzak, hala egokituz gero egiteratu ditzakeen arau-ematezko agintepideak egiteratzearen kaltetan gabe, bide-erakustezko eta argipide-ematezko ekintzak egiteratuko ditu. 19garren Atala.- Bezeroak batera eskaintzen zaizkion erosgai edo zerbitzuen arteko arrazoizko aukera bat egin ahal dezala lortzeko, Eusko Jaurlaritzak ekintzapide hauetarako beharrezko izan daitezen neurriak hartuko ditu. a) Argipide-ernatezko borondatezko-txartelaz baliatzea. b) Ontasun-egiaztapenak ematea, bakoitzerako arauz jarri daitezen betebeharrak osatu ondoren. c) Salgai berezietango ontasuna/alea eta neurriak/prezioa heintasunei buruzko azterlanak egitea, eta bai bezeroen portaerari buruzkoak ere. d) Gauzak edo zerbitzuak saltzeko gezurrezko argipideak eman, edo iruzur egin eta dagozkion saioen bidez diotena egia dela ezin zurituduteneko irarrizko, ikustebidezko edo entzute-bidezko zabalkundea egiten dutenen aurkako ekintzapideak. 2garren Saila.- Hezkuntzarako eskubidea 20garren Atala.- Bezeroari, bezero denezko gaietango hezkuntza zor zaio, berejokabideak arrazoizkoagotzeko eta herritar denez dituen eskubide eta eginbeharrak ezagutu ditzan. Xede honekin, Eusko Jaurlaritzak honako hauetarako neurriak egiteratuko ditu: a) Gai horretango hezitzaileak gaitzea. b) Bezeroaren hezkuntza O.H.O.-tik Unibertsitateraino sartzea. c) Irakaskuntza-eskuarteak eta irakaspideak gertatu eta argitaratzea. d) Hezkuntza-egitarauak egin eta herri-adierazpideetatik zabaltzea. IV. Atalburua.- Bezero-erakundeak sortzeko eta horiei entzun dakieneko eskubidea 21garren Atala.- Bezero eta baliotzaileek, bere zuduen alde hobeki egiteko erakundetan biltzeko eskubidea dute. Eusko Jaurlaritzak bezero eta baliatzaile-bazkunak suztatuko ditu, horien eskubideak era-eraginkorragoz egiteratzeko bide. 22garren Alala.- Lege honen eretzean honako hauek joko dira bezero eta baliatzaile-erakundetzat: Legez eratuta egon, xede nagusi Euskal Herriko bezero eta baliatzaileen babesa izan, eta horretarako sortarazitako Erroldean sartuta egon daitezen bazkunak. 23garren Atala.- Bezero eta baliatzaile-erakundeei, legez ezarri dadin modutan entzungo zaie doazkiekeen gai guztietan. Orotariko aginduak ematerakoan, Arduralaritzabide-Legearen 130garren Atalaren 4garren zatian ohartematen den entzutea egingo da. 24garren Atala.- Eusko Jaurlaritzak Merkataritza eta Turismo-Sailaren bidez, bezeroei aholkuak eta argipideak emateko tegiak jartzea suztatuko du.V Atalburua.- Lege-babeserako eta kalteen ordainerako eskubidea 25garren Atala.- Bezeroak legearen babesa izateko eskubidea izango du, Lege honen Aldibaterako Erabaki Bakarrean xedetzat jartzen den legegintza-bidetik atera daitezen modu eta eremutan. 26garren Atala.- Eusko Jaurlaritzak, Autonomia-Estatutoaren 15garren Atalak Espainiako Konstituzioaren 54garrenarekin lotuta agintzen duena egiteratuz, eta horri darion Legea Eusko Legebiltzarrera bidaltzerakoan, bezero eta baliatzaileen bagoleari legozkiokeen eskubideak kontutan izango ditu. 27garren Atala.- Merkataritza eta Turismo-Sailaren baitan, eta Legez onartu eta urtebeteko epearen barruan, Bezerogoari datxezkon gizarte, ogibide eta ekonomia-zuduen ordezkariek eta bezeroenek osatutako Aholkularitza-Batzorde bat sortaraziko da. Batzorde horrek, halaber, bezerogo-gaietan ebazte-egitekoak bete ahal izango ditu, doakien bi aldetakoek elkar hartuz onar dezatenean.III IDAZPURUA Berarizko babespeko taldeak 28garren Atala.- Haurrak, haurdun dauden emakumeak, zaharrak eta, orohar, nolabait ezindutako guztiak, babes berezi baten gai izango dira ogasunak eta zerbitzuak erabiltzeari buruzkoetan, eta aurreko Ataletan sortarazitako Ihardutze-Sailek hori kontutan izango dute. 29garren Atala.- Haurren osasunari eta gorputz-segurantzari zor zaion arretaz, hónako hauek lortzeko xedezko ekintzak suztatuko dira: a) Jostailuen segurantza. b) Jazteko, garbiketarako eta osasunbidetarako gaien "gokitasuna. c) Haurrentzako janarien osagarriak, hoientzako iragartze-txartelak eta hoiekiko argipideak. d) Ostope eta jolastokietako antolapideen segurantza. 30garren Atala.- Iragarkizko zabalkundea arreta bereziz araupetuko da, haurrei iruzur egiteko mezuak edo gogo-nahasgarri izan dakizkienak galeraziz. 31garren Atala.- Herri-agintepeko gizarte-adierazpidetan, edo herri-diruen pentzutango nolanahiko diruzko edo besteko laguntza har dezaten gainontzekoetan, haurrentzako zabalkunde, egitarau edo ikuskizunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: a) Indarkeriara eta lege-hauspenetara ez bultz egitea. b) Edari-biziak, tabakorria edo osasunarentzat kaltegarri izan daitekeen beste edozertarako ez dezatela akiorik egin. 32garren Atala.- Eusko Jaurlaritzak hirigintza eta etxegintzatikako oztopoak kentzeko araupideak jarriko ditu, zaharrei eta ezinduei hirigunetan ibiltzea eta herri-garraiopide eta zerbitzuez baliatzea errazagotuz. ALDIBATERAKO ERABAKI BAKARRA Eusko Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarrak Autonomia-Estatuotaren 28 6) Atalean agindutako moduan Konstituzioaren 87.2 Atalean ohartemandako legegintza-arioa erabiltzea suztatuko du, honako hauetarako akio egiteko: a) Bezeroaren eskubideak bildu ditzan merkataritza-hitzarmenen orotariko zernolakoei butuzko araupidetza baten onarpenari. b) Merkataritza-hitzarrnenetan gehiegikeriazko ituneak galerazteko agintze-legezko arauak gehitzeari. c) Ekoizkiginaren berenezko erantzunbeharra zehaztea ohartematen duen legedia honen norainokoa eta noiz-noizkoak araupetuz. d) Hitzarmen-askatasunari muga egokiak jartzeari, bezeroarekiko babesa komenigarri eritzitako jakineko salmenta-modu batzuetarako arauak emanaz. e) Bezeroek hainbesteko baterainoko ordain-eskeak egin ahal ditzaten auzipide errazak eta dohangoak jartzeko bideak ernan ditzan araupidetza berezi bat taiutzeari. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.- Lege honek ondoriozko zigortze-zehaztapidetzak hastea, hoiei bere bideak eginaraztea eta hoiek erabakitzea, eta bai arduralaritza-bidea buka-araztea ere, arauz zehaztuko diren Autonomia-Elkarteko Ihardutze-Sail gaitasundunei dagokie. Lege hauspenen zermugapenaren, zigor-moeten eta hala hehar izanez gero zigor hoien goren-muga jartzearen alorrean, Erresuma osorako indarra duten legebideak erabiliko dira. Bigarrena.- Eusko Jaurlaritzak, Merkataritza eta Turismo-Sailaren bidez, bezeroak babesteko eta hoiei argipideak emateko edo salgaien ontasun-maila hobetzeko baliagarri izan daitezen azterlan, ikerketa, aholkularitza, aituen erizpen, saio, zaingo eta teknika-aldetikako laguntza guztiak eman eta beharrezko egiaztapen-agiriak emateko gai izango litzateken Saiaketategi bat sortaraziko du, egokitu dedinean. Hirugarrena.- Eusko Jaurlaritzari, Lege hau egiteratzeko behar daitezen araupideak emateko eskua ematen zaio. Jaurlaritzaren alor honetango ekintzarekiko Txostena urteoro aurkeztuko zaio dagokion Legebiltzar-Batzordeari. Laugarrena.- Lege hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadineko egunean jarriko da indarrean.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.