Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

410/2024 DEKRETUA, abenduaren 3koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 239
  • Hurrenkera-zk.: 5630
  • Xedapen-zk.: 410
  • Xedapen-data: 2024/12/03
  • Argitaratze-data: 2024/12/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak

Testu legala

Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen ditu eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen ditu. Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoan esaten da sailburuek, 2024ko urriaren 31 baino lehen, euren sailei dagozkien erregelamendu organikoen proiektuak aurkeztuko dizkiotela lehendakariari, onarpena eman diezaien. Proiektu horiek gobernu-programan sailei izendatutako jardun-arlo bakoitzerako aurreikusitako helburuetara eta printzipio gidarietara egokitu beharko dira. Horrekin batera, erregelamendu horiek bete behar dituzten antolamendu-irizpideak ere ezartzen ditu.

Ondoren, lehendakariaren 2024ko uztailaren 30eko 36/2024 Dekretuak 36/2024 Dekretua, uztailaren 30ekoa, lehendakariarena, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Dekretua, bi jardun-arlo berri esleitzen dizkio Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailari: «Oinarri teknologikoko ekintzailetza» eta «Bilboko eta Pasaiako portu-agintaritzak».

Dekretu honen 1. artikuluan zehazten diren egitekoak eta jardun-arloak egokitu egin behar dira horiek gauzatzea ahalbidetuko duen egitura batera, eta, hortaz, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak aurkeztutako organigrama bat dator egokitzapen horrekin. Sail honen egitura iraungitako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko organo eta unitateek osatuko dute, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzak eta Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak izan ezik.

Egitura zehazterakoan, irizpide hauek hartu dira aintzat: austeritatea eta antolamendu-murrizketa, egiturak lautzea, arlo funtzionalak elkartzea, eduki zabaleko arlo funtzionalak antolatzea, egiturazkoak ez diren staff-arloak identifikatzea eta informazioaren teknologien aprobetxamendua. Hau da, ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuan ezarritako irizpideei jarraitu zaie.

Aurreikusitako egituraren bidez, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak garapen industrial eta energetikoa sustatuko du, ekonomiaren motorra eta elementu nagusia den aldetik, eta, horretarako, zenbait garapen-elementu baliatuko ditu: nazioartekotzea; berrikuntza teknologikoa eta industriala; ekintzailetza, eta gizartearen deskarbonizazioa. Garapen-elementu horiek guztiek etengabeko lotura izango dute motor ekonomiko eta industrialarekin, eta kontuan izango dute ingurumenaren babesa eta jasangarritasuna direla helburuak.

Horretarako, egitura hau izango du sailak: batetik, lau sailburuordetza, bakoitzak jardun-arlo jakin bat duela, eta, bestetik, bi zuzendaritza horizontal; saileko gainerako zuzendaritzei lagunduko diete bi zuzendaritza horiek. Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailari atxikita egongo dira, halaber, sektore publikoko zenbait entitate, zeinak funtsezko tresna izango baitira sailak gizartean sustatuko dituen politikak garatzeko.

Ondorioz, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren proposamenez, lehendakariak aurretiaz onartuta, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko abenduaren 3an egindako bileran gaia aztertu eta onartu ondoren, hau

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailari egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari dagozkion eskumenen barruan eta lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa garatuz 18/2024 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena:

  1. Industria-politika eta enpresa-lehiakortasuna.

  2. Enpresa-berrikuntza.

  3. Politika teknologikoa.

  4. Zentro teknologikoak.

    d bis) Oinarri teknologikoko ekintzailetza.

  5. Euskal gizartean, informazioaren eta ezagutzaren arloko gizartea sustatu eta garatzea, betiere alde batera utzi gabe administrazio eta gobernu elektronikoaren arloko jarduerak.

  6. Industria- eta enpresa-nazioartekotzea.

  7. Eraldaketa digitalerako eta adimen artifiziala garatzeko eta sustatzeko Jaurlaritzaren politika proposatu eta gauzatzea.

  8. Energia eta meategiak.

  9. Artisautza sustatzea eta indartzea.

  10. Trantsizio energetikoa.

  11. Ingurumena. Klima-aldaketaren aurkako borroka.

  12. Ekonomia zirkularra.

  1. Natura-ondarearen kontserbazioa.

  2. Urak. Ubideak eta ureztapenak.

  1. Baliabide naturalen antolamendua eta naturaren kontserbazioa.

    o bis) Bilboko eta Pasaiako portu-agintaritzak.

  2. Sailari atxikita dauden edo haren mendeko diren sektore publikoko entitateak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.

  3. Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.

Aurreko artikuluan adierazitako gaiei buruzko eskumenak baliatzeko, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak egitura orokor hau hartuko du:

  1. Organo zentralak:

    1. Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua.

    1. Kabinete Zuzendaritza.

    2. Zerbitzu Zuzendaritza.

    1. Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza.

    1. Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza.

    2. Eraldaketa Digitalaren Zuzendaritza.

    3. Industria Sustatzeko Sailburuordetza.

    1. Garapenaren eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza.

    2. Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen Zuzendaritza.

    1. Trantsizio Energetikoko Sailburuordetza.

    1. Deskarbonizazio Zuzendaritza.

    2. Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza.

    1. Ingurumen Sailburuordetza.

    1. Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza.

    2. Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren Zuzendaritza.

  2. Organo periferikoak:

    1. Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko lurralde-ordezkaritzak, lurralde historiko bakoitzekoak.

    2. Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Zerbitzua.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateak:

    Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailari atxikita geratzen dira sektore publikoko entitate hauek:

    1. Zuzenbide pribatuko ente publikoak:

    1. SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia.

    2. EEE Energiaren Euskal Erakundea.

    3. Uraren Euskal Agentzia.

    1. Sozietate publikoak:

    1. Ihobe SA Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa.

    1. Sektore publikoko partzuergoak:

    1. Basque Research and Technology Alliance (BRTA) Euskal Partzuergo Zientifiko-teknologikoa.

  4. Kide anitzeko organoak:

    Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailari atxikita daude, beren sortze-arauetan aurreikusitakoaren arabera, kide anitzeko organo hauek:

    1. Industria Segurtasunerako Euskal Kontseilua.

    2. Euskadiko Agregakinen Mahaia.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Batzordea.

    4. Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Bulegoa.

    5. Ingurumenerako Aholku Kontseilua.

    6. Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatua.

    7. Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Lankidetza Kontseilua.

  1. Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuari eskumen hauek dagozkio: batetik, Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. eta 28. artikuluetan finkaturiko eskumenak baliatzea, eta, bestetik, lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren arabera sailari dagozkion egiteko eta jardun-arloetan indarrean dauden legeek egozten dizkiotenak, betiere saileko beste organoren bati esleitu ez bazaizkio 18/2024 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena.

  2. Saileko organo gorena denez, bere gain hartuko ditu saileko organo guztien eta bertako jarduera guztien ordezkaritza, zuzendaritza, koordinazioa eta kontrola.

  3. Sailburuari, halaber, eskuduntza hauek dagozkio:

    1. Bere eskumenen esparruko helburu estrategikoak definitu eta haien jarraipena egitea, gobernu-programan zehaztutako ildo estrategikoen eta programa-konpromisoen arabera.

    2. Izendapen askeko lanpostuak betetzea, aurretiaz deialdi publikoa eginda, baita behin-behineko langileak izendatzea ere.

    3. Saileko organoen artean eskuduntzei buruz sortzen diren gatazkak ebaztea eta beste sail eta organismo batzuekiko eskumen-gaiak planteatzea.

    4. Saileko organismo edo agintarien aurka aurkeztutako errekurtsoak ebaztea, non eta beste organo baten eskumena ez diren.

    5. Sailaren kontratazio-organo gisa jardutea, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 5.000.000 eurotik gorakoa duten kontratuetan.

      Era berean, eta baldintza beretan, bitarteko propio pertsonifikatuei mandatuak egiteko eskumena dagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kontratazio-araubidean aurreikusitakoari jarraituz.

    6. Planak, programak, jardun esanguratsuak eta arau-xedapenak onartzea, Gobernu Kontseiluak onartu behar dituenak izan ezik.

    7. Sailburuordetzek, Zerbitzu Zuzendaritzak eta Kabinete Zuzendaritzak emandako egintza deuseztagarrien kaltegarritasuna deklaratzeko espedienteak ireki eta ebaztea.

    8. Sailburuordetzek, Zerbitzu Zuzendaritzak eta Kabinete Zuzendaritzak emandako administrazio-egintza deusez eta deuseztagarriak ofizioz berrikusteko espedienteak ireki eta ebaztea.

    9. Saileko 5.000.000 eurotik gorako gastuak baimentzea, hargatik eragotzi gabe Gobernu Kontseiluaren eskumenak.

  1. Kabinete Zuzendaritzari eskuduntza hauek dagozkio:

    1. Behar duen laguntza eta aholkularitza ematea sailburuari, sailari dagozkion funtzio instituzional eta orokorretan.

    2. Sailaren komunikazio-politika zehaztu, zuzendu eta koordinatzea eta, ildo horretatik, komunikabide sozialekiko harremanak garatu eta zaintzea, sailari lotutako jardueren, erabakien eta politiken hedapena eta zabalkundea errazteko.

    3. Sailburuaren lan-programan (Agenda) zuzeneko laguntza ematea eta programa horren plangintza eta jarraipena egitea, erakundea ordezkatzeko egintzak bereziki kontuan hartuta.

    4. Saileko organoen ekitaldi publikoak, kanpoko jarduerak eta protokoloa programatzea.

    5. Sailaren eskumeneko arloetan, sailak gainerako sailekin izan behar dituen harremanetarako organoa izatea, baita arlo material horren inguruan sortutako sailarteko koordinazio-organoen arteko harremanetarako organoa ere.

    6. Organo eskudunaren bitartez, sailaren eta Eusko Legebiltzarraren arteko harremanak koordinatu eta zaintzea.

    7. Sailaren eta Arartekoaren arteko harremanak bideratzea, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailaren organo eskudunaren bitartez.

    8. Sailak administrazio, instituzio eta antolakundeekin dituen elkarrizketak eta, orokorrean, harremanak bideratzea, bai Euskal Autonomia Erkidegoan, bai Estatuan, bai Europar Batasunean, beste organo batzuei berariaz esleitutakoak salbu.

    9. Sailaren argitalpenak koordinatzea.

    10. Sailaren jardunaldiak, biltzarrak, aurkezpenak eta bestelako jarduera dibulgatzaileak koordinatzea.

    11. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan dagokion jardun-arloan esleitutako dirulaguntza izendunak ematea.

  2. Kabineteko zuzendariaren egitekoa da bere jardun-arloan sartutako espedienteen ondoriozko gastua baimentzea, non eta baimen hori ez den beste organo baten eskumenekoa.

  1. Zerbitzu Zuzendaritzari eskuduntza hauek dagozkio:

    1. Sailburuari ikuspegi bateratua ematea sailaren estrategiei eta funtzionamenduari buruz, hain zuzen ere baliabideak nola esleitu eta politika publikoak eta programak nola ebaluatu erabakitzen laguntzeko, ikuspegi orokor batetik.

    2. Sailaren aholkularitza juridikoa, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 4. eta 5.3 artikuluetan xedatutakoaren arabera, gainerako zuzendaritzekin koordinatuta. Funtzio horrek honako hauek barne hartzen ditu: a) sailari eragiten dioten gaiei buruzko araudia, aurretiazko azterlan tekniko-juridikoak eta txosten juridikoak zuzendu eta egitea; b) dokumentazio-zerbitzuak eta izaera juridikoko dokumentu-oinarriak kudeatzea; c) nahitaezko txosten juridikoak igortzea, beste organoei esleitu zaizkienak salbu, eta d) Zerbitzu Juridiko Nagusiarekiko solaskide izatea eta Koordinazio Juridikoaren Batzordean saila ordezkatzea. Hala badagokio, lankidetza eta babesa emango die aholkularitza-organoei eta sailera atxikitako gainerako entitateei.

    3. Jurisdikzio-prozeduren jarraipena eta kontrola egitea, eta Auzibide Zuzendaritzarekin harremanetan egotea, sailak parte hartzen duen gaietan, eta, hala badagokio, gai horien gaineko ebazpenen jarraipena eta kontrola egitea, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoaren apirilaren 25eko 144/2017 Dekretuaren 42.3 artikuluan ezarritako baldintzetan.

    4. Gobernu Kontseiluari edo haren organo eskuordetuei aurkeztu behar zaizkien espediente eta gaiak izapidetu eta kontrolatzea, bai eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein aldizkari ofizialetan argitaratu behar diren xedapenak eta administrazio-egintzak izapidetu eta kontrolatzea ere.

    5. Saileko zerbitzu orokorrak antolatu eta administratzea, sailburuordetza eta zuzendaritzen sistemak eta lan-metodoak koordinatzea, eta sailak Jaurlaritzako beste atalekin dituen administrazio-harremanak koordinatzea.

    6. Kontratazio-espedienteak eta bitarteko propio pertsonifikatuei egindako mandatuak izapidetzea, hargatik eragotzi gabe laugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa.

    7. Sailaren eskumeneko arloetan, ekonomiari buruzko azterlan eta memoriak programatu, koordinatu eta, hala badagokio, egitea.

    8. Saileko zuzendaritzekin lankidetzan, sailari dagozkion laguntzak eta dirulaguntzak behar bezala ematen direla bermatzeko behar diren ekintza guztiak proposatu eta kudeatzea, dirulaguntzen programekin bat etorriz.

    9. Sailari dagozkion eskumenak kudeatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiarekin, antolaketarekin eta informatikarekin lotutako gaietan, bai eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiarekiko harremanak kudeatzea ere.

    10. Sailaren jarduna dela-eta sortzen diren ondare-erantzukizuneko prozedurak hasi eta instruitzea, ukitutako zuzendaritzekin batera, eta zuzendaritza horiekin lankidetzan aritzea administrazio-errekurtsoak ebazten.

    11. Sailari atxikitako giza baliabideak kudeatzea, eta, horretarako, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19. artikuluak eta indarrean dauden gainerako arauek esleitzen dizkioten eskumenak erabiltzea, eta, era berean, langileak prestatzeko eta haien hobekuntzarako planak lantzea, betiere, Funtzio Publikoko Zuzendaritzari eta Administrazio Publikoaren Euskal Institutuari (IVAP) dagozkien eskumenak eragotzi gabe.

    12. Euskara-unitatearen bitartez, sailean euskararen erabileraren normalizazioa eta langileen euskalduntze-prozesua sustatzea. Euskara-unitateak aplikatu beharreko hizkuntza-irizpideak zehaztuko ditu eta horien jarraipena egingo, Gobernu Kontseiluak 2023ko ekainaren 6an onartu zuen eta indarrean dagoen erabakian ezarritakoaren arabera Erabakia, zeinaren bidez onartzen baitira hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta hari atxikitako sektore publikoa osatzen duten gainerako entitate guztietan aplikatu beharrekoak. Unitate horrek, halaber, eta sailari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Erabilera Normalizatzeko indarrean dagoen Planaren jarraipena eta ebaluazioak egingo ditu, bai eta Urteko Kudeaketa Planarenak ere, eta, gainera, VI. Normalizazio Planaren helburuak zehaztuko ditu.

    1. Sailak langile-premien inguruan egindako aurreikuspenak ebaluatzea, eta sailaren plantillak eta lanpostu-zerrendak prestatzeko proposamenak egitea.

    2. Lanpostuen banaketa fisikoarekin, ekipamenduarekin eta eraberritze-lanekin zerikusia duten saileko unitate guztien jardunak zuzentzea; hala ere, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailari gai horretan esleitutako eskumenak errespetatuko dira. Saileko bulegoen barne-erregimena zaindu eta babestea, eta sailari atxikitako ondarea eta ekipamenduak administratu eta kontserbatzea. Sailaren ondasunen inbentarioa egitea.

    3. Proposamenak egitea saileko zerbitzuen eta sailean erabiltzen diren lan-sistemen eta -metodoen barne-antolaketaz, arrazionalizazioaz, aplikazio informatikoez, administrazio digitalaz eta informatizazioaz, saileko beste organoekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko organo eskudunekin batera koordinatuta.

    4. Erregistro Orokorra, Artxibategia, Liburutegia eta sailaren gainerako dokumentazio-zentroak kudeatzea.

    5. Saileko kalitate-ereduak diseinatu eta garatzea.

    6. Eusko Jaurlaritzak kudeaketa-aurreratuaren, modernizazioaren, administrazio elektronikoaren, gobernantzaren eta berrikuntzaren arloetan garatutako proiektu orokorretan parte hartzea, eta proiektu horiek sailean sustatzea.

    7. Sailean herritarrentzako informazio- eta arreta-zerbitzuek egoki-egoki funtzionatzen dutela bermatzea (arretarako 2. eta 3. maila), eta Zuzenean Herritarren Arreta Zerbitzuarekin izan beharreko harremanak egokiro antolatzea, sailaren eskumeneko arloetan solaskide operatiboak daudela bermatuz.

    8. Informazio-, estatistika-, azterketa- eta analisi-sistemen arloan, kudeaketa eta koordinazioa gauzatzea.

    9. Sustapen- eta koordinazio-lana egitea eta lankidetzan aritzea sailaren sailburuordetza eta zuzendaritzekin, bai eta sailari atxikitako entitateekin ere, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan eta Eusko Jaurlaritzak onartutako Berdintasunerako Planean aurreikusitako neurriak gauzatzea sustatzeko.

    10. Informazioaren argitaratze aktiboa, informazio publikoa eskuratzeko eskubidea baliatuz egindako eskaerei ematen zaizkien erantzunak eta sailaren datu publikoen zabalkundea koordinatu eta guztien jarraipena egitea, betiere gardentasun-politikarekiko koherentziaz. Horrekin batera, datu pertsonalak babesteko arauak betetzen direla bermatzea.

    11. Sailak herritarrekin interakzioan aritzeko jarritako bide elektronikoak koordinatzea eta bide presentzial edo birtualak sustatzea, herritarrek parte har dezaten arauak planifikatzeko eta prestatzeko prozesuetan eta politikak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeko prozesuetan. Halaber, bide horien guztien jarraipena egitea.

    12. Sailaren Segurtasun eta Osasun Unitatearen jardunak zuzentzea, betiere eragotzi gabe Prebentzio Zerbitzuak bere eskuduntzak betetzea.

    13. Bere jardun-arloan sartutako espedienteen ondoriozko gastua baimentzea. Halaber, transferentzia-gastuak eta sailaren funts aurreratuaren gastuak baimentzea. Hori guztia 5.000.000 euroko mugarekin.

    14. Desjabetze-ahala erabiltzea sailari dagozkion jardunak gauzatzeko, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko lurralde-ordezkaritzen jardun-arloetan izan ezik.

    15. Europako Suspertze eta Erresilientzia Funtsei (SEM) buruzko koordinazioa, jarraipena eta informazio-sorkuntza gauzatzea sailaren eremuan, eta barne-harremanetarako organoa izatea funts horiek kudeatu eta koordinatzeko eskumena duten Eusko Jaurlaritzako gainerako organoekin elkartzeko.

  2. Zerbitzuen zuzendaria sailaren kontratazio-organoa izango da, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 5.000.000 eurotik gorakoa ez duten kontratuetan; halaber, eskuduna izango da, baldintza beretan, bitarteko propio pertsonifikatuei mandatuak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kontratazio-araubidean aurreikusitakoari jarraituz.

  3. Zerbitzu Zuzendaritzari atxikitzen zaio sailaren berariazko estatistika-organoa.

  4. Zerbitzuen zuzendariari dagokio sailaren aurrekontu-aurreproiektua prestatzea, haren segimendua koordinatzea, gastuak xedatzeko eta obligazioak hartzeko eragiketak gauzatzea, eta, oro har, sailaren ekonomia eta aurrekontua kudeatzea. Orobat, organismo autonomoen, zuzenbide pribatuko ente publikoen eta sailari atxikitako sektore publikoko gainerako entitateen aurrekontu-proiektuak koordinatu beharko ditu, eta sailaren aurrekontuarekin bat datozela zaindu.

1. ATALA

FUNTZIO OROKORRAK

Saileko sailburuordeei dagokie, hierarkikoki zuzenean sailburuaren mende daudela, eskuduntza hauek erabiltzea:

  1. Kasuan kasuko jardun-arloari dagozkion kudeaketa-politikak zehaztea, helburu estrategikoak garatzea eta gizartean izandako eragina neurtzea.

  2. Sailburuordetzaren jardunak antolatu eta zuzentzea, bai eta zuzendaritzenak eta sailburuordetzaren mendeko gainerako organo eta administrazio-unitateenak ere, horretarako behar diren jarraibideak emanez.

  3. Sailburuordeari dagokion jardun-eremuan, jardun-politikak prestatzea eta sailburuari horiek proposatzea eta laguntza teknikoa ematea.

  4. Harremanak izatea Europar Batasuneko, Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta foru-aldundietako organoekin, bai eta tokiko entitate eskudunekin ere, dagozkien jardun-arloko gaiei dagokienez.

  5. Europako eta nazioarteko antolakunde publiko nahiz pribatuekiko harremanak eta lankidetza sustatzea.

  6. Sailburuordetzaren zuzendaritza eta administrazio-unitateen antolaketa operatiboa proposatzea, betiere ezarritako antolaketa-irizpideen esparruan; eta jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea, egoki jardun dezaten.

  7. Planak, programak, jardun esanguratsuak eta arau-xedapenak sustatzea. Plan horien prestaketa-lana eta jarraipen-txostenak koordinatzea, dagozkien jardun-arloetan.

  8. Sailburuordetzaren jarduna gainerako sailburuordetzekin koordinatzea, proiektu edo prozedura batean hainbat sailburuordetzak batera jardun behar dutenean, Jaurlaritzaren jarduketa politiko eta administratiboaren koherentziari eusteko, hargatik eragotzi gabe Jaurlaritzak koordinazio-ekintza orokorra betetzea.

  9. Dagozkien eskumen-arloetan, azterlanak eta txostenak egitea eta horiek analizatzea, eta xedapen orokorren proiektuak proposatzea, ezarritako jardun-politikari jarraituz.

  10. Sailburuordetzaren mendeko zuzendariek emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.

  11. Enpresa, entitate eta korporazioekin akordioak edo hitzarmenak izenpetzea, kasuan kasuko eskumena beste organo bati esleitu ez bazaio.

  12. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan dagokien jardun-arloan esleitutako dirulaguntza izendunak ematea.

  1. Arau-hauste oso astunei buruzko zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea, arloko legeriak eskumen hori beste organo bati esleitzen dionean izan ezik.

  2. Beren jardun-arloan sartutako espedienteen ondoriozko gastua baimentzea, 5.000.000 euroko mugarekin.

  3. Sailburuordetzaren arlo eta egitekoekin lotutako ondare-erantzukizuneko prozedurak ebaztea.

  4. Sailaren eskumeneko arloetan, sailak gainerako sailekin izan behar dituen harremanetarako organoa izatea, baita arlo material horren inguruan sortutako sailarteko koordinazio-organoen arteko harremanetarako organoa ere.

  5. Sailburuordetzak osatzen dituzten zuzendaritzek emandako egintza deuseztagarrien kaltegarritasuna deklaratzeko espedienteak ireki eta ebaztea.

  6. Sailburuordetzak osatzen dituzten zuzendaritzek emandako administrazio-egintza deusez eta deuseztagarriak ofizioz berrikusteko espedienteak ireki eta ebaztea.

  7. Euren gain hartzea, sailburuordetzan eta haien eskumeneko esparruetan, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna, bat etorriz Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan eta Eusko Jaurlaritzak onartutako Berdintasunerako Planean ezarritakoarekin.

  8. Arloko hizkuntza-normalizazioaren ardura euren gain hartzea eta haien eskumeneko eremuetan euskararen erabilera sustatzea, zerbitzu- eta lan-hizkuntza izan dadin, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin.

  9. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, orokorrean, Jaurlaritzako sailburuordeei esleitzen zaizkien egiteko komunak.

Saileko zuzendariei dagokie, hierarkikoki zuzenean dagokien sailburuordearen mende, edo sailburuaren mende Kabineteko zuzendariaren eta Zerbitzuen zuzendariaren kasuan, honako eskuduntza orokor hauek erabiltzea:

  1. Nork bere jardun-arloetan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko jardunak zehaztea.

  2. Nork bere jardun-arloari dagozkion helburuak zabaltzea, horretarako jarduerak eta erantzukizunak esleitzea, lorpenak kontrolatzea eta kudeaketan behar diren zuzenketak egitea.

  3. Nork bere jardun-arloaren antolamendu operatiboa proposatzea, eta barruko lan-sistemak zehaztea.

  4. Nork bere jardun-arloaren jarduerak programatu, sustatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.

  5. Nork bere jardun-arloaren jarduketak koordinatzea gainerako arloak tartean daudenean, prozeduraren batean batek baino gehiagok parte hartu behar dutenean.

  6. Nork bere jardun-arloko arauak garatzeko proposamenak egitea.

  7. Zuzendaritzari dagozkion gaietarako dirulaguntzak emateko bideak proposatzea.

  8. Esleituak dituzten egitekoak gauzatzeko beharrezkoak diren administrazio-egintzak ematea.

  9. Arau-hauste arin eta astunei buruzko zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea. Zehapen-espedienteak instruitzea ere badagokie. Salbuespena izango dira, hala ere, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko lurralde-ordezkaritzei dagozkienak.

  10. Errekurtsoak ebaztea, indarreko legerian aurreikusitako kasuetan.

  11. Eskaini beharreko zerbitzu eta jarduerei dagozkien tasa eta prezio publikoak kudeatu, likidatu, administratu eta, borondatez ordaintzeko epean, kobratzea.

  12. Zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpenak, txostenak eta azterlanak prestatzea.

  1. Informazio publikoa eskuratzeko eskubideari buruzko eskaerak ebaztea.

  2. Euskararen erabilera normalizatzeko planean ezarritako helburuak definitzea haien eskumeneko arloetan, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, eta horiek ezartzeko eta ebaluatzeko behar diren ekimenak garatzea.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planeko helburuak definitzea beren arloan, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez, beren zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan; hori guztia Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean.

  4. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, orokorrean, Jaurlaritzako zuzendariei esleitzen zaizkien egiteko komunak.

    2. ATALA

    TEKNOLOGIAKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO SAILBURUORDETZA

  1. Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzari, dekretu honen 6. artikuluan aurreikusten diren egitekoez gain, jardun-arlo hauen zuzendaritza eta koordinazioa dagozkio:

    1. Teknologia.

    2. Enpresa-berrikuntza.

    3. Plangintza eta estrategia.

    4. Eraldaketa digitala.

    5. Euskal gizartean, informazioaren eta ezagutzaren arloko gizartea sustatu eta garatzea, betiere alde batera utzi gabe administrazio eta gobernu elektronikoaren arloko jarduerak.

  2. Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzaren mende daude, hierarkikoki, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza eta Eraldaketa Digitalaren Zuzendaritza.

  3. Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzak bere gain hartuko ditu Basque Research and Technology Alliance (BRTA) Euskal Partzuergo Zientifiko-teknologikoa izeneko zuzenbide publikoko entitatea Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailari atxikitzearen ondoriozko eskumenak.

Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritzak, dekretu honen 7. artikuluan aipatzen diren egitekoez gain, beste hauek ere izango ditu:

  1. Lehiakortasun-politikaren eta I+G+b politikaren gidalerro eta orientazio estrategikoak proposatzea, lehiakortasun-planen diseinua eta garapena barne, I+G+b hobetzeari dagokionez eta, bereziki, enpresa-berrikuntzari dagokionez; bai eta plan horien jarraipen- eta ebaluazio-txostenak egitea ere.

  2. Barneko kudeaketa-planak eta haien jarraipen-txostenak prestatzeko koordinazio-lanak egitea.

  3. Europar Batasuneko politikak eta, bereziki, lehiakortasun-politika eta I+G+b politika prestatzeko eta aplikatzeko beharrezko diren koordinazio-neurriak gauzatzea, eta sailaren organoen eta Europar Batasuneko erakundeen arteko harremanak bideratzea, betiere beste organo batzuei dagozkien eskumenak errespetatuta.

  4. I+G+b hobetzeko tresna berriak diseinatzera bideratutako jardunei buruzko azterlanak, txostenak eta proposamenak egitea, antolamendu- eta negozio-arloko enpresa-berrikuntza barne, bai eta erakundeen arteko beste edozein berrikuntza ere, zuzendaritza honen eskumeneko gaien barruan.

  5. I+G+b arloan, sailaren jardun-programak landu, gauzatu eta ebaluatzea, I+G+b proiektuak babesteko eta finantzatzeko, enpresa-, antolamendu- eta negozio-berrikuntza barne.

  6. Sentsibilizazioko, dibulgazioko eta prestakuntzako planak landu eta garatzea berrikuntzaren arloan.

  7. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren ondoriozko programak kudeatzea, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzari badagozkio, eta programa horien ondoriozko jarduerak koordinatzea eraginpean hartutako sailekin.

  8. Zientzia- eta teknologia-politikari lotutako azpiegitura estrategiko teknologikoak eta berritzaileak EAEn sortzeko eta ezartzeko ekintzak sustatzea eta ekintza horietan parte hartzea.

  9. Industria-lehiakortasuna hobetzen lagunduko duten azpiegitura teknologiko eraginkorrak sortzeko eta finkatzeko programak prestatu eta gauzatzea.

  10. Ikerketa teknologikoko proiektuen eta berrikuntzako proiektuen azterketa, ebaluazio eta jarraipena egitea.

  11. Teknologia eskaintzen duten entitateen eta enpresen arteko teknologia-transferentzia sustatzea.

  12. Ikertzaileak prestatzeko, erakartzeko eta garatzeko jarduna bultzatzea.

  1. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean dauden eragile zientifiko eta teknologikoekiko harremanetarako organo izatea, bai eta teknologiako eta berrikuntzako erakunde-arteko topaketa-foroekiko harremanetarako organo ere.

  2. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Eragileen Erregistro Publikoa kudeatzea.

  3. Basque Research and Technology Alliance (BRTA) Euskal Partzuergo Zientifiko-teknologikoa sendotzen laguntzea.

Eraldaketa Digitalaren Zuzendaritzak, dekretu honen 7. artikuluan aipatzen diren egitekoez gain, beste hauek ere izango ditu:

  1. Gobernuak eraldaketa digitalerako duen politikaren estrategia definitzea, inplikatutako agenteen lankidetza sustatzea eta haien jardunen jarraipena egitea.

  2. Enpresaren esparruan eraldaketa digitalerako eta EIKTen sektoreko enpresak sustatzeko Gobernuaren politika gauzatzea, bai eta teknologia digital berriak euskal gizartean sar daitezen sustatzea ere (adimen artifiziala, big data, gauzen Interneta, 5G teknologiak, sistema ziberfisikoak eta zibersegurtasuna, konputazio kuantikoa, errealitate areagotua, biki digitalak, kriptodirua eta WiFi 6E, besteak beste).

  3. Adimen artifiziala prozesu industrialetan modu integralean integratzeko neurriak bultzatzea, muturretik muturrerako eraldaketa ahalbidetuz.

  4. Euskararen presentzia digitala sustatu eta babestea, euskararen corpus digitala sortuz eta garatuz, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin lankidetzan.

  5. Azpiegitura kritikoak sustatzea eta indartzea, hala nola errendimendu handiko datu-zentroak eta cloud plataforma egonkorrak, 5G konektibitatea hedatzeko plan sendo batez osatuta.

  6. Industriako ingurune fisiko eta digitalen arteko elkarreragina modu arinean integratzen duten sistema ziberfisikoen garapena eta ezarpena sustatzea.

  7. Big data eta IoT teknologiak erabil daitezen sustatzea, datuen kudeaketa eta industriako konektibitatea eraldatzeko.

  8. Lan-ingurune teknologikoagoetan lan egiteko gaitasunak indartzen dituzten ekimenak bultzatzea eta enpresek talentu digitala zaintzeko gaitasun teknologiko eta industrialak eskuratu ahal izatea bermatzea.

  9. Erakundeen arteko jardunak gauzatzeko planak, azterlanak, txostenak eta proposamenak egitea, zuzendaritza honen eskumeneko gaietan.

    3. ATALA

    INDUSTRIA SUSTATZEKO SAILBURUORDETZA

  1. Industria Sustatzeko Sailburuordetzari, dekretu honen 6. artikuluan aurreikusten diren egitekoez gain, jardun-arlo hauen zuzendaritza eta koordinazioa dagozkio:

    1. Industria-sustapena.

    2. Industria-antolamendua.

    3. Industria-administrazioa.

    4. Industria-segurtasuna.

    5. Instalazio erradioaktiboak.

    6. Meategiak.

    7. Nazioartekotzea.

    8. Inbertsioak erakartzea.

    9. Enpresa-ekintzailetza.

  2. Industria Sustatzeko Sailburuordetzak ordezkatuko du Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saila Estatuko birmoldatze-sektoreei lotutako organo edo batzordeetan.

  3. Industria Sustatzeko Sailburuordetzak bere gain hartuko ditu SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia izeneko zuzenbide pribatuko ente publikoa sailari atxikitzearen ondoriozko eskumenak.

  4. Industria Sustatzeko Sailburuordetzaren mende daude, hierarkikoki, Garapenaren eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza eta Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen Zuzendaritza.

  1. Garapenaren eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak, dekretu honen 7. artikuluan aipatzen diren egitekoez gain, beste hauek ere izango ditu:

    1. Jarraibideak ematea eta lurralde-ordezkaritzen jardunak koordinatzea, zuzendaritzak arlo hauetan dituen egitekoekin lotuta: metrologia; industria-kalitaterako eta -segurtasunerako azpiegitura; industria-jabetza; industria-produktuen eta makinen segurtasuna kontrolatzea; industria-administrazioa, eta meategiak.

    2. Hauek kontrolatzea: 2. eta 3. kategoriako instalazio erradioaktiboak; medikuntzako X izpiak; ingurumeneko erradiologia-ikuskapena, eta arlo horretan esleituta dituen beste egiteko guztiak, bai hala araututa dagoelako, bai Segurtasun Nuklearrerako Batzordeak hala agindu diolako, hargatik eragotzi gabe Osasun Sailak arlo horretan esleituta dituen eskumenak.

    3. Instalazio erradioaktiboen arloan aldez aurreko administrazio-baimena behar duten espediente guztiak kudeatu, izapidetu eta ebaztea.

    4. Hidrokarburoen arloan indarrean dauden oinarrizko legeetan aurreikusitako parte-hartzeak betetzea.

    5. Mineral-hobien eta gainerako erreserba geologiko eta geotermikoen meatze-araubidea, ikerketa eta aprobetxamendua.

    6. Plan sektorialak egitea zuzendaritzaren jardun-arloen barruan.

    7. Proiektu industrial estrategikoak sustatu eta garatzea.

    8. Industriaren inbertsioa, garapena, dibertsifikazioa eta lehiakortasuna helburu duten industriaren eremuko sektoreei eta enpresei zuzendutako finantza-tresnak eta laguntza-neurriak sustatzea.

    9. Berrindustrializatzeko edo industria-arloan jardunak egiteko premia berezia duten Euskal Autonomia Erkidegoko eremuetan, industriaren sustapena eta antolamendua bultzatzea, beste erakunde eskudun batzuekin lankidetzan.

    10. Enpresetan, taldeetan edo sektoreetan, zuzenean edo zeharka, lehiakortasun-dimentsionamendu egokiagoa sustatzea, teknologiaren eta merkatuaren esparruko eskakizunen arabera.

    11. Enpresen arteko talde egonkorrak sortzen lagunduko duten programak, tresnak edo jardunak garatzea.

    12. Egoeraren araberako zailtasunak dituzten enpresei dagokienez, jarduteko programak eta proposamenak prestatzea eta, enpresa horiei, etorkizuna dutenean, bultzada ematea, lanpostuei eta industria-jarduera lehiakorrari eutsi diezaieten.

    1. Erakundeen arteko jardunak gauzatzeko planak, azterlanak, txostenak eta proposamenak egitea, zuzendaritza honen eskumeneko gaietan.

    2. Klusterren politika (klusterrak sortzen direnetik) eta klusterren funtzionamendu-hitzarmenak eta haiekiko harremanak garatzea, eta klusterren plan estrategikoak eta jardunak sailaren politikekin eta arloekin koordinatzea.

    1. Zuzendaritzako egitekoekin zerikusia duten interes-talde anitzekin harremanak izatea.

    2. Artisautza sustatzea eta indartzea.

  2. Garapenaren eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari atxikitzen zaizkio Industria Segurtasunerako Euskal Kontseilua eta Euskadiko Agregakinen Mahaia.

Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen Zuzendaritzak, dekretu honen 7. artikuluan aipatzen diren egitekoez gain, beste hauek ere izango ditu:

  1. Atzerriko industria-inbertsioa sustatzea, balio erantsi handia duten eta enplegua sortzen duten proiektu bultzatzaileetan.

  2. Sailaren jardunak koordinatzea nazioartekotze-arloan.

  3. Merkatuetan inbertitzeko aukerak identifikatu eta ebaluatzea, sailaren estrategiarekin eta helburuekin bat datozela ziurtatuz.

  4. Harreman estrategikoak ezarri eta mantentzea inbertitzaileekin, finantza-erakundeekin eta industria-arloko funtsezko beste eragile batzuekin, inbertsioa sustatzeko.

  5. Industria-inbertsioko proiektuak koordinatu eta kudeatzea, ekimenak behar bezala ezartzen direla eta jarraipen egokia egiten zaiela ziurtatuz, baliabideak optimizatuz eta epeak betez.

  6. Ekintzailetza-kultura eta -baloreak sustatzea, eta ekintzailetzarako prestakuntza eta, bereziki, ekintzaileen gaitasuna hobetzeko neurriak garatzea.

  7. Proiektu ekintzaileak, bereziki etorkizuneko sektoreetan potentzial handiena dutenak, merkatura sartzeko aukerak sor daitezen sustatzea, finantza-laguntza barnean hartuta.

  8. Beste erakunde eta agente batzuekin lankidetzan, ekimen ekintzaile berriei laguntzeko zentroen sare bat garatzea.

  9. Enpresa-ingurunean kultura ekintzailea sustatzeko ekimenak eta laguntza-programak bultzatzea.

  10. Gure ekintzailetza-sistemaren irudia eta posizionamendua indartzeko jardunak garatzea, bai barnean, bai beste ingurune batzuetan.

  11. Enplegu- eta hezkuntza-arloetan eskumena duten sailekin harremanak ezartzeko Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren organoa izatea, hain zuzen ere modu koordinatuan bultzatzeko enplegurako lanbide-heziketaren arloko jardunak eta enpresek lanbide-gaikuntzaren inguruan duten eskariaren eta prestakuntza-eskaintzaren arteko bateratze egokia.

    4. ATALA

    TRANTSIZIO ENERGETIKOKO SAILBURUORDETZA

  1. Trantsizio Energetikoko Sailburuordetzari, dekretu honen 6. artikuluan aurreikusten diren egitekoez gain, jardun-arlo hauen zuzendaritza eta koordinazioa dagozkio:

    1. Trantsizio energetikoa.

    2. Energia-efizientzia.

    3. Jasangarritasun energetikoa.

    4. Energia-instalazioak.

    5. Ekonomia zirkularra.

    6. Ekoberrikuntza sustatzea.

  2. Trantsizio Energetikoko Sailburuordetzak bere gain hartuko ditu EEE Energiaren Euskal Erakundea izeneko zuzenbide pribatuko ente publikoa sailari atxikitzearen ondoriozko eskumenak.

  3. Trantsizio Energetikoko Sailburuordetzaren mende daude, hierarkikoki, Deskarbonizazio Zuzendaritza eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza.

  1. Deskarbonizazio Zuzendaritzak, dekretu honen 7. artikuluan aipatzen diren egitekoez gain, beste hauek ere izango ditu:

    1. Jarraibideak ematea eta lurralde-ordezkaritzen jardunak koordinatzea, zuzendaritzak energiaren arloan dituen egitekoekin lotuta.

    2. Autonomia-erkidegoko trantsizio energetikoa zuzendu, bultzatu, koordinatu eta zabaltzea, baita gizarte osoa sentsibilizatzea ere.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko, Estatuko eta Europako energia-plangintzan parte hartzea eta haren berri ematea.

    4. Aurrezteko eta energia-efizientziarako eta energia berriztagarrietarako jardunak sustatzeko planak eta programak lantzerakoan parte hartzea.

    5. Finantza-tresnak eta laguntza-neurriak sustatzea energiaren alorrean, arlo hauetan: trantsizio energetikoa eta deskarbonizazioa, energia-aurrezpena eta -efizientzia, energia berriztagarriak, biltegiratzea, energiaren kudeaketa adimenduna eta ibilgailu jasangarria.

    6. Energia-aurrezpena eta -efizientzia sustatzeko neurriak bultzatu eta diseinatzea, sorreratik hasi eta azken kontsumora arte, energiaren banaketa barne.

    7. Deskarbonizazio-prozesua bultzatzea hainbat sektoretan, elektrifikazioaren bidez, eta sareak indartzeko ekintzak sustatzea.

    8. Sorkuntza banatua sustatzea, autokontsumoaren eta energia-komunitateen bidez.

    9. Emisio atmosferiko baxuko bektore energetiko berrien erabilera bultzatzea, balio-kate osoan, deskarbonizazioa lortzeko elementu eragileetako bat izan dadin.

    10. Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren otsailaren 8ko 1/2024 Legetik eta Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legetik eratorritako betebeharrak bultzatzea, betebehar horien kontrola eta jarraipena egitea, eta betebehar horiek gauzatzeko jardunak koordinatzea sailaren barruan.

    11. Parke eolikoen eta eguzki-parke fotovoltaikoen erregistroa koordinatu, kudeatu, kontrolatu eta haien jarraipena egitea, energia berriztagarrien kanona kudeatzea eta trantsizio energetikoko eta klima-aldaketako ekimenen zerrenda kudeatzea.

    12. Jasangarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko metodoak, administrazio-prozedurak eta irizpide teknikoak definitu eta homogeneizatzea.

    1. Eraikinen energia-efizientziaren ziurtapenaren eta auditoretza energetikoen arloan araudia betetzen den kontrolatzea eta horren jarraipena egitea.

    2. Euskadiko Energia Efizientziaren Ziurtagirien Erregistroa kudeatzea.

    3. Lankidetzan aritzea deskarbonizazioko eta trantsizio energetikoko prozesuan parte hartzen duten eragile eta organo guztiekin.

    4. Plan sektorialak egitea zuzendaritzaren jardun-arloen barruan.

  2. Deskarbonizazio Zuzendaritzari atxikitzen zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Batzordea eta Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Bulegoa.

Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzak, dekretu honen 7. artikuluan aipatzen diren egitekoez gain, beste hauek ere izango ditu:

  1. Parte hartzea Euskadin ekonomia zirkularra garatzeko jardunak sustatzeko planak, estrategiak eta programak egiten.

  2. Ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-politika guztietan ekonomia zirkularra integratzea sustatzea.

  3. Zirkularitatea txertatzea balio-kateen etapa guztietan, diseinutik hasi, ekoizpenetik igaro eta kontsumitzaileetaraino iritsi arte, eta, batez ere, energia-alderdiei dagokienez.

  4. Ekonomia zirkularraren estrategiarekin zerikusia duten ekintzak definitu eta garatzea, zuzendaritzaren eskumenekoak diren arloen esparruan, eta ekoberrikuntza sustatzea.

  5. Finantza-tresnak eta laguntza-neurriak sustatzea ekonomia zirkularraren alorrean.

  6. Ekoberrikuntza eta ekodiseinua bultzatzea ingurumenaren gaineko ondorioak prebenitu, murriztu eta arintzeko teknikak sortzeko prozesuetan.

  7. Ekoizpen-prozesuak jasangarriago eta lehiakorrago egingo dituzten lehengaien erabilera aztertu eta mapatzea, bai eta erosketa publiko berdea bultzatzea ere.

  8. Antolakunde baten karbono-aztarna kalkulatzeko eta prozesuen energia-efizientzia hobetzeko tresnak diseinatzen laguntzea.

  9. Euskadiko finantza jasangarrien plana garatzen laguntzea, berrikuntza eta lehiakortasun berdea sustatzeko enpresetan (Fiskalitate Berdea).

  10. ESG (Environmental Social Governance) jasangarritasuna ebaluatzeko sistema bat definitzea euskal enpresei laguntzeko.

  11. Lankidetzan aritzea ekonomia zirkularra ezartzeko prozesuan parte hartzen duten eragile eta organo guztiekin.

  12. Ekonomia zirkularraren arloko zabalkundea eta sentsibilizazioa zuzendu eta bultzatzea gizarte osoan.

  1. Teknologia Garbien Euskal Zerrenda egiteko, kontrolatzeko eta haren jarraipena egiteko prozesua sustatzea.

  2. Plan sektorialak egitea zuzendaritzaren jardun-arloen barruan.

    5. ATALA

    INGURUMEN SAILBURUORDETZA

  1. Ingurumen Sailburuordetzari jardun-arlo hauen zuzendaritza eta koordinazioa dagozkio:

    1. Ingurumen-politika planifikatzea.

    2. Ingurumenari eragiten dioten jarduerak antolatu eta ebaluatzea.

    3. Ingurumenari eragiten dioten jarduerak zaindu, ikuskatu eta kontrolatzea.

    4. Klima-aldaketara egokitzea.

    5. Atmosfera eta lurzorua babestea.

    6. Uren politika.

    7. Ur-aprobetxamenduak, kanalak eta ureztatzeak.

    8. Ingurumenari buruzko informazioa, parte-hartzea eta prestakuntza.

    9. Natura-ingurunearen ondarea babestu eta kontserbatzea eta baliabide naturalak antolatzea.

    10. Ingurumen-ebaluazioa.

    11. Garapen jasangarria bermatu eta sustatzea.

    12. Ingurumeneko erantzukizuna eta diziplina.

  2. Ingurumen Sailburuordetzak, dekretu honen 6. artikuluan aurreikusten diren egitekoez gain, beste hauek ere izango ditu:

    1. Ingurumen-politika planifikatu, programatu eta koordinatzea.

    2. Ingurumenaren eta uren arloko arauen lanketa sustatzea.

    3. Ingurumenaren prebentzioa, babesa eta leheneratzea lortzeko tresnak diseinatu eta garatzea.

    4. Natura-ingurunea babesteko politikak formulatzea.

    5. Klima-aldaketara egokitu eta horren aurka borroka egiteko politikak formulatzea.

    6. Ingurumenari eragiten dioten jarduerak antolatzea, jarduerok izan ditzaketen eragin kutsagarrien kontrol bateratua eginez.

    7. Bere eskumen-eremuko baimenak eta ebazpenak ematea, ingurumeneko legerian daudenak, baldin eta beste organoren bati esleitu ez bazaizkio, betiere.

    8. Ingurumen-arloko elkargune-foroetan parte hartzea.

    9. Ingurumen-arloko informazioa eta horretarako irispidea sustatzea.

    10. Ingurumen-arloan sentsibilizazio- eta kontzientziatze-jardunak sustatzea.

    11. Sustatzen diren ingurumen-jasangarritasuneko jardunak bultzatzea eta Administrazioaren sailekin koordinatzea.

    12. Aholkularitza juridikoa ematea eta arau-proiektuak egitea sailburuordetzari dagozkion gaietan, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta.

    1. Zehapen-espedienteak instruitzea sailburuordetzaren eskumeneko gaietan.

    2. Unitate tekniko gisa jardutea agintaritza judizialak edo ingurumeneko fiskaltzak eskatuta.

  3. Ingurumen Sailburuordetzak bere gain hartuko ditu Ihobe SA Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa eta Uraren Euskal Agentzia sailari atxikitzearen ondoriozko eskumenak.

  4. Ingurumen Sailburuordetzaren mende daude, hierarkikoki, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza eta Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren Zuzendaritza.

  1. Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak sailburuordetzaren jardun-arlo hauetan garatzen ditu bere egitekoak:

    1. Ingurumenari eragiten dioten jarduerak antolatu eta ebaluatzea.

    2. Atmosfera babestea.

    3. Ingurumen-ebaluazioa.

  2. Arlo horietan, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak, dekretu honen 7. artikuluan aipatzen diren egitekoez gain, beste hauek ere izango ditu:

    1. Ingurumen-baimen bateratuen eta ingurumen-baimen bakarren proposamenak izapidetu eta egitea.

    2. Planen eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoko prozedurak eta proiektuen ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozedurak izapidetu eta ebaztea.

    3. Atmosfera kutsa dezaketen jarduerek bete behar dituzten ingurumen-prozedurak izapidetu eta ebaztea eta atmosfera-ingurumenaren kalitatea ebaluatu eta kontrolatzea, kutsadura akustikoa, argi-kutsadura eta usain-kutsadura barne.

    4. Hondakinak ekoitzi eta kudeatzeko jarduerek eta produktuaren ekoizlearen erantzukizun zabalduaren eremuko jardunek bete behar dituzten ingurumen-prozedurak izapidetu eta ebaztea, bai eta hondakinak prebenitu eta balioztatzeko jarduerak bultzatzea ere.

    5. Berotegi-efektuko gasak igortzeko baimenak emateko prozedurak eta berotegi-efektuko gasak igortzeko eskubideak salerosteko prozedurak izapidetu eta ebaztea.

    6. Batasunaren Ingurumen Kudeaketako eta Ikuskaritzako Sisteman (EMAS) izena emateko proposatzea eta berau izapidetzea.

    7. Europar Batasunaren etiketa ekologikoa emateko prozedura izapidetu eta ebaztea.

    8. Ingurumenaren alorreko lankidetza-entitateek bete beharreko ingurumen-prozedurak izapidetu eta ebaztea.

    9. Ingurumen-planak landu eta izapidetzea zuzendaritzaren eskumen-eremuan.

    10. Euskal Autonomia Erkidegoko aire-kalitatearen sarearen mantentze-lanak eta kudeaketa egitea.

    11. Hondakinak mugaz gaindi mugitzeko baimenak izapidetu eta ebaztea eta horren ikuskapena eta kontrola egitea, Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean zehaztu irismenaren arabera.

    12. Zuzendaritzaren eskumen-esparruetan, inbentarioak landu eta zabaltzea: hondakinak eta berotegi-efektuko gasak.

    1. Ingurumen-ikuskapenak egitea, ingurumen-prozedurak izapidetu eta ebazteko dagozkion eskumenen eremuan.

    2. Ingurumen-arloko prozedurak eta zerbitzu elektronikoen kudeaketa eta zabaltze-lanak koordinatzea.

    3. Ingurumenean Eragina duten Instalazioen Erregistroaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenaren alorreko Lankidetza Entitateen Erregistroaren administrazio-kudeaketa egitea.

    4. Lankidetzarako hitzarmen eta tresnak egitea, zuzendaritzaren gaietan, beste administrazio batzuekin eta pertsona publiko nahiz pribatuekin, eta hitzarmen eta tresna horien jarraipena egitea.

    5. Teknologia Garbien Euskal Zerrenda egin, kontrolatu eta haren jarraipena egitea.

  1. Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren Zuzendaritzak sailburuordetzaren jardun-arlo hauetan garatzen ditu bere egitekoak:

    1. Ingurumen-politika planifikatzea, bere eskumeneko gaietan.

    2. Natura-ondarearen kontserbazioa.

    3. Garapen jasangarria bermatu eta sustatzea.

    4. Klima-aldaketa.

    5. Ingurumenari buruzko informazioa, parte-hartzea, sentsibilizazioa, hezkuntza eta prestakuntza.

    6. Lurzorua kutsatzea prebenitzea eta kutsatutakoa garbitzea.

    7. Ingurumeneko erantzukizuna eta diziplina.

    8. Ingurumenari eragiten dioten jarduerak zaindu, ikuskatu eta kontrolatzea.

  2. Arlo horietan, Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren Zuzendaritzak, dekretu honen 7. artikuluan aipatzen diren egitekoez gain, beste hauek ere izango ditu:

    1. Natura Ondarearen Euskal Estrategian eta Klima-aldaketaren Aurkako Euskal Estrategian jasotako ingurumen-politika egitea.

    2. Azterlanak, txostenak, planak, proiektuak eta estrategiak egitea natura-ondarea kontserbatzeko eta babesteko eta haren elementuak modu jasangarrian erabiltzeko, baita natura-ondarea politika sektorialetan integratzeko ere, natura-balio handiko eremuak zainduz.

    3. Natura-ondarea babesteko eta kontserbatzeko arau-proiektuak eta plan zuzentzaile eta sektorialak egitea, hauek barnean hartuta: natura-ondarearen naturagune babestuak, habitatak, basaflora eta basafaunako espezieak, geodibertsitatea, lurzorua eta sistema karstikoak.

    4. Natura-ondarea lehengoratzeko proiektuak landu eta gauzatzea.

    5. Euskal Autonomia Erkidegoko natura-ondarearen inbentarioa eta Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistema kudeatzea eta mantentzea, eta natura-ondarearen egoerari buruzko txostenak egitea.

    6. Azpiegitura berdea planifikatu eta kudeatzea bere eskumeneko gaietan, konektibitate ekologikoan eta natura-ondarearen zaharberritzean.

    7. Euskadiko Intereseko Habitat Naturalen Zerrenda, Desagertzeko Arriskuan dauden Habitaten Katalogoa eta habitatak kontserbatzeko eta lehengoratzeko planak egin, planifikatu eta kudeatzea.

    8. EAEko natura-ondarearen naturagune babestuen proposamenak landu eta izapidetzea, barnean hartuta Batasunaren garrantzizko leku (BGL) berrien proposamenak, eta Natura 2000 Sareko kontserbazio bereziko eremuak (KBE) eta hegaztientzako babes bereziko eremuak (HBBE) izendatzeko proposamenak, eta nazioarteko tresnek naturagune babestuak izendatzea, bai eta Natura 2000 Sarearen plan zuzentzailea ere.

    9. Baliabide naturalen antolamendu-planak eta Natura 2000 Sareko KBEen eta HBBEen helburuei eta horiek babesteko gidalerroei buruzko planak landu eta izapidetzea.

    10. Txostenak egitea erabilera eta kudeaketa zuzentzeko planei buruz eta Natura 2000 Sareko guneak kontserbatzeko jardunak jasotzen dituzten dokumentuei buruz.

    11. Naturagune Babestuen informazio ekologikoa eguneratzea eta informazio hau Europako Batzordeari helaraztea: Natura 2000 Sareko lekuei buruzkoa eta Hegazti eta Habitatei buruzko Zuzentarauetako betebeharrak betetzeari buruzkoa, Natura 2000 Sarea kontserbatzeko neurriak aplikatzeari dagokionez eta Batasunaren intereseko habitat eta espezieen jarraipena egiteari dagokionez.

    12. EAEko hezeguneen plangintza eta kudeaketa; hezegune horiek nazioarteko garrantzia duten Ramsar hezeguneen zerrendan sartzeko proposatzea, EAEko Gune Hezeen Inbentarioa mantentzea eta Hezeguneen Inbentario Nazionalari buruzko lanak egitea.

    1. Estatuaren eta autonomia-erkidegoen arteko koordinazio-batzordeetan parte hartzea (naturaguneena, hezeguneena, eta basafauna eta basaflorarena), bai eta batzorde horietan sortzen diren landataldeetan eta naturagune babestuak kudeatzeko organoetan ere.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoan Babes Bereziko Araubidean dauden Basaespezieen Zerrenda eta Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoa kudeatzea, horiek lantzea barne.

    3. Basafauna eta basaflorako espezieen eta habitaten jarraipena planifikatzea eta garatzea EAEko lurraldean, xede horretara bideratutako sareak diseinatu, ezarri eta koordinatuz eta habitat eta espezie talde ezberdinei egokitutako metodologia komunak ezarriz, eta basafauna eta basaflorako espezie mehatxatuen jarraipena egiteko araudiak eskatzen dituen txostenak egitea.

    4. Espezie inbaditzaileen katalogoa landu eta mantentzea eta, gainerako administrazio publikoekin koordinatuta, espezieak desagerrarazteko planak egitea, habitaten kontserbaziorako eta basabizitzarako duten mehatxuaren arabera.

    5. Urdaibaiko Biosfera Erreserba babestu eta antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legean aurreikusitako zehaztapenak eta bere garapen-araudia betetzeko beharrezkoak diren jarduerak sustatu eta kontrolatzea, horren kudeaketa bultzatu eta koordinatuz. Arlo horretan, zuzendariari dagokio ingurumen-organoaren baimenari atxikitako Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Planeko jardunak baimentzea.

    6. Natura-ondarea kontserbatzeko sustapen-, ekonomia- eta finantza-neurriak ezartzea bultzatzea.

    7. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak natura-ondarearen arloan dituen eskumenak gauzatzea, zaintzari, ikuskapenari eta zehapen-araubideari dagokienez.

    8. Klima-aldaketaren inguruko ingurumen-politika planifikatu, programatu eta koordinatzea, eta helburuak definitzera bideratutako azterketak, txostenak, planak eta estrategiak lantzea.

    9. Klima-aldaketaren euskal estrategiarekin zerikusia duten ekintzak definitu eta garatzea, zuzendaritzaren eskumenekoak diren arloen esparruan.

    10. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren I+G jarduerak sustatzea, baldin eta zuzendaritzari badagokio horiek gauzatzea.

    11. Hezkuntza, prestakuntza eta ingurumen-sentsibilizazioaren arloko planak lantzea eta ekintzak koordinatu eta burutzea.

    12. Ingurumenaren jasangarritasuna sustatzea, udal mailan Agenda 2030 delakoaren bidez, eta lurralde mailan beste erakunde batzuekiko elkarlanean.

    13. Ingurumenari eragiten dioten jarduerak ikuskatu eta kontrolatzea.

    14. Lurzoruaren kalitatearen arloko prozedurak izapidetu eta ebaztea, eta, horretarako, prebentzio-, defentsa- eta leheneratze-neurriak definitzea.

    15. Zuzendaritzaren eskumen-esparruetan, inbentarioak landu eta zabaltzea: lurzoru kutsatuak.

      Aa) Ingurumen-erantzukizunaren arloko prozedurak izapidetu eta ebaztea.

      Ab) Bere jardun-arloei dagozkien obrak kudeatzea.

  3. Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren Zuzendaritzak laguntza teknikoa eta idazkaritza emango dizkio Ingurumen Batzordeari.

  1. Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko lurralde-ordezkaritza bat egongo da lurralde historiko bakoitzean, zuzenean eta hierarkian Zerbitzuen zuzendariaren mende, baina, funtzioei dagokienez, arloaren arabera dagokion zuzendaritzaren mende. Lurralde-bulegoak egiteko betearazleak izango ditu, sailaren eskumeneko gaietan, jarduteko dagokion lurraldearen barruan.

  2. Artikulu honetan xedatzen diren egitekoak burutzeko, jardun-arlo hauetan egituratzen dira Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko lurralde-ordezkaritzak:

    1. Zerbitzu Orokorren Arloa, funtzionalki Zerbitzu Zuzendaritzaren mende.

    2. Energiaren Arloa, funtzionalki Deskarbonizazio Zuzendaritzaren mende.

    3. Industriaren Arloa, funtzionalki Garapenaren eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzaren mende.

    4. Industria Segurtasunaren Arloa, funtzionalki Garapenaren eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzaren mende.

    5. Meategien Arloa, funtzionalki Garapenaren eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzaren mende.

    6. Industria Sustatzeko Arloa, funtzionalki Industria Sustatzeko Sailburuordetzaren mende.

  3. Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko lurralde-ordezkariek egiteko hauek izango dituzte:

    1. Lurralde-ordezkaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak zuzendu eta antolatzea.

    2. Bere lurralde-eremuan beharrezkoak diren funtzionamendu-gastuak onartzea, indarrean dagoen funts aurreratuen araubidearen esparruan, 5.000.000 euroko mugarekin.

    3. Lurralde-ordezkaritzaren jarduerak programatu, bultzatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea, jasotako jarraibideen arabera.

    4. Lurralde-ordezkaritzaren aurrekontu-gauzatzearen jarraipena egitea.

    5. Atxikita dauzkan langileak antolatu eta kontrolatzea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta.

    6. Lurralde-ordezkaritzei esleitutako egitekoak betetzeko behar diren administrazio-egintzak ematea.

    7. Erreklamazioei, kexei eta salaketei buruzko administrazio-espedienteak ebatzi edo artxibatzea.

    8. Arau-hauste arin eta astunei buruzko zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea, eta aurretiazko eginbideak egitea.

    9. Hertsapen-isunak ezartzea.

    10. Bere jardun-arloetan diruz lagundutako proiektuak ikuskatzea.

    11. Desjabetze-ahala erabiltzea lurralde-ordezkaritzaren jardun-arloetan.

    12. Industria-erregistroa kudeatzea.

    1. Berariaz esleitzen zaion beste edozein egiteko.

  4. Zerbitzu Orokorren Arloan, egiteko hauek izango dituzte:

    1. Langileen eta diru-sarrera eta gastuen arloko kudeaketa eta administrazioa, harik eta ebazpena eman arte edo Zerbitzu Zuzendaritzari proposamena egin arte.

    2. Barne-antolaketa; egitekoak eta zereginak banatu eta esleitzea lurralde-ordezkaritzako arlo eta zerbitzuetan.

    3. Sailaren informazio-sistemak nork bere lurralde-eremuan aplikatzea.

    4. Aholkularitza, proposamenak eta txosten juridikoak ematea administrazio-prozeduraren aplikazioari buruz, eta zehapen-espedienteak bideratzea.

    5. Herritarrei arreta emateko zerbitzuak, orientazio eta aholkularitza espezializatuaren bidez.

    6. Bi sektore-arlo edo gehiagorako zerbitzu komunen kudeaketa bateratua.

    7. Erregistro orokorrak kudeatzea.

      1. Energiaren Arloan, gai hauei buruzko espediente guztiak izapidetuko dira, ebazpena eman arte:

        1. Elektrizitatea.

        2. Erregai gaseosoen banaketa.

        3. Petrolio-produktuak banatzea eta erregai likidoak biltegiratzea.

      2. Hala badagokio, dirulaguntzen programak izapidetuko dituzte energiaren arloan.

      1. Industriaren Arloan, gai hauei buruzko espediente guztiak izapidetuko dira, ebazpena eman arte:

        1. Erregistro industriala.

        2. Kalitate eta segurtasun industrialerako azpiegitura.

        3. Merkatua zaintzea.

        4. Makinen segurtasuna.

        5. Metrologia.

        6. Jabetza industriala.

        7. Ibilgailuak.

        8. Suteen aurkako babesa.

        9. Erregaien kalitateari buruzko zehaztapenak betetzen diren kontrolatzea.

      2. Industria Segurtasunaren Arloan, gai hauei buruzko espediente guztiak izapidetuko dira, ebazpena eman arte:

        1. Gas-erregaiak eta produktu kimikoak biltegiratzea.

        2. Gaseko, berokuntzako, klimatizazioko eta ur bero sanitarioko instalazioak.

        3. Hozteko instalazioak.

        4. Jasogailuak.

        5. Presio-aparatuak.

        6. Istripu larrien prebentzioa.

        7. Diagnostiko medikoa egiteko X izpien instalazioen erregistroko izen-emateak, aldaketak eta bajak kudeatzea.

        8. Industria-segurtasunaren araudia bete behar duten beste aparatu eta ekipo batzuk.

      3. Meategien Arloan, gai hauei buruzko espediente guztiak izapidetuko dira, ebazpena eman arte:

        1. Meatzaritza-segurtasuna.

        2. Meategietako jarduera eta ustiapenen funtzionamenduaren kontrola eta jarraipena.

        3. Meatze-jarduerek kaltetutako naturaguneak leheneratzea.

      4. Industria Sustatzeko Arloan, Industria Sustatzeko Sailburuordetzaren dirulaguntzen programak ikuskatuko dira.

  1. Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Zerbitzuak, funtzionalki eta hierarkian Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren Zuzendaritzaren mende, egiteko hauek izango ditu:

    1. Baimen-espedienteetan txosten teknikoak eta proposamenak lantzea eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbako lurzoruaren erabilera-ekintzen eta eraikuntza-lanen txostenak egitea.

    2. Urdaibaiko Biosfera Erreserba babestu eta antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legean aurreikusitako zehaztapenak eta bere garapen-araudia betetzeko beharrezkoak diren jarduerak sustatu eta kontrolatzea, horren kudeaketa bultzatu eta koordinatuz.

    3. Laguntza teknikoa eta idazkaritza ematea Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatuari eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Lankidetza Kontseiluari.

  2. Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Zerbitzuaren arduradunak kudeatuko ditu zerbitzu horren funts aurreratuak.

    LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA. Ordezpenen araubidea.

    Dekretu honetan aipatutako organoen titularrak ez badaude edo gaixorik badaude, edo karguak hutsik badaude, edo abstenitzeko edo errefusatzeko adierazpena egin bada, sailburuak berariazko ebazpenik eman ezean, titularrak ordezteko arau hauek beteko dira:

    1. Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen ordezkoa Industria Sustatzeko sailburuordea izango da, eta alderantziz.

    2. Trantsizio Energetikoko sailburuordearen ordezkoa Ingurumeneko sailburuordea izango da, eta alderantziz.

    3. Zerbitzuen zuzendariaren ordezkoa Kabineteko zuzendaria izango da, eta alderantziz.

    4. Saileko gainerako zuzendarien ordezkoa haien gainetik dagoen sailburuordea izango da.

    5. Organo periferikoetako titularren ordezkoa haien gainetik dagoen zuzendaria izango da.

      BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Dirulaguntzen programak.

      Dirulaguntzen programetan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren arabera zenbait organori esleitu zitzaizkien egitekoak, dekretu hau aplikatuta eskudun diren organoei esleitu zaizkiela ulertu behar da.

      HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Ingurumen-organoa.

      Hainbat arauk Euskal Autonomia Erkidegoaren ingurumen-organoari esleitzen dizkioten egitekoak dekretu honetan egiten den egitekoen banaketaren arabera egingo dira, eta Ingurumen Sailburuordetzari egokitu zaizkio berariaz beste organo bati esleitu ez zaizkionak.

      LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Proiektuak ikuskatzea eta obrak zuzentzea portuen eta itsas gaien eremuan.

      Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak ikuskaritza-bulego gisa jardungo du, eta laguntza teknikoa emango du proiektuak idazteko eta obrak zuzentzeko.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren berariazko estatistika-organoa sortzen ez den bitartean, indarrean egongo da 188/2021 Dekretua, uztailaren 27koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren berariazko estatistika-organoa sortu eta haren funtzionamendua eta antolamendua ezartzen dituena.

Indargabetuta geratzen da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretua, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza eta Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza aipatzen dituzten zatiak izan ezik.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko abenduaren 3an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,

MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.