Arautegia
Inprimatu319/2024 DEKRETUA, urriaren 29koa, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 219
- Hurrenkera-zk.: 5122
- Xedapen-zk.: 319
- Xedapen-data: 2024/10/29
- Argitaratze-data: 2024/11/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak
Testu legala
18/2024 Dekretuaren 14. artikuluaren arabera 18/2024 Dekretua, ekainaren 23koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena (uztailaren 30eko 36/2024 Dekretuaren bidez aldatua), Osasun Sailari honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio:
Plangintza eta antolamendu sanitarioa.
Osasun publikoa: osasuna zaintzea, babestea eta sustatzea.
Adikzioen prebentzioa.
Farmazia-antolamendua.
Arreta soziosanitarioaren koordinazioa.
e bis) Berrikuntza eta ikerketa sanitarioa.
Sailari atxikita dauden edo haren mendeko diren sektore publikoko entitateak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.
Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.
Halaber, aipatutako dekretuak Osasun Sailari atxikitzen dizkio honako hauek: «Osasun Publikoaren Euskal Institutua» organismo autonomoa; «Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua» zuzenbide pribatuko ente publikoa; eta «BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioa» sektore publikoko fundazioa.
Agindutako egitekoak betetzeko proposatzen den egitura sailari atxikitako baliabideen antolaketa soila baino zerbait gehiago da. Alde horretatik, abiapuntutzat hartuta pertsonak direla osasun-politika guztien ardatza, egiturak, legealdi honetarako diseinatutako lerro estrategikoekin bat etorrita, orientazio berri bat hartzen du, unibertsaltasuna, kalitatea eta jasangarritasuna euskal osasun-sistemaren nortasun-ezaugarriak bezala finkatzeko helburuarekin.
Beraz, uste da proposatzen den antolamendua egokia dela egiteko hauek gauzatzeko:
Euskadiko osasun-sistema publikoan hobekuntzak sartzea eta osasun-alorreko desberdintasunei aurre egitea.
Garrantzia ematea osasuna sustatzeari eta prebenitzeari, diziplina anitzeko ikuspena emanda, eta bizimodu eta ohitura osasungarrietan oinarritzen diren plan espezifikoak martxan jartzea.
Zahartzeari, gaixotasun kronikoei eta mendekotasunari arreta hobea emateko neurriak ezarri eta garatzea, lehen mailako atentzioko eta ospitaleko asistentzia bateratuz eta plan espezifikoak garatuz.
Osasun-sistemaren jasangarritasuna eta modernizazioa sustatzea, estrategia hauek garatuz: sendagaien erabilera arrazionala, pazienteen segurtasuna, transformazio digitala, errezeta elektronikoaren elkarreragingarritasuna eta abar.
Osasun-alorrean Ikertzeko eta Berritzeko Estrategian aurreikusitako jarduketak garatzea, bereziki berrikuntzaren kudeaketa-eredu bat ezarrita eta ikerketa sanitarioko institutuen jarduera sustatuta.
Euskadiko gobernantza soziosanitarioaren ereduaren garapena bultzatzea.
Ondorioz, Osasuneko sailburuaren proposamenez, lehendakariak onartu ondoren, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko urriaren 29an egindako bilkuran aztertu eta onartu ostean, hauxe
Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Osasun Sailari:
Plangintza eta antolamendu sanitarioa.
Osasun publikoa: osasuna zaintzea, babestea eta sustatzea.
Adikzioen prebentzioa.
Farmazia-antolamendua.
Arreta soziosanitarioaren koordinazioa.
e bis) Berrikuntza eta ikerketa sanitarioa.
Sailari atxikita dauden organismo autonomoak, zuzenbide pribatuko ente publikoak eta sozietate publikoak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.
Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.
Osasun Sailak, aurreko artikuluan adierazitako eskumenak gauzatzeko, honako organo hauek izango ditu:
Organo zentralak:
Osasuneko sailburua.
1. Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza.
Osasun Sailburuordetza.
1. Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza.
2. Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren Zuzendaritza.
3. Ikerketa, Berrikuntza eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza.
4. Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritza.
Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza.
1. Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
2. Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritza.
3. Farmazia Zuzendaritza.
Organo periferikoak:
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde-ordezkaritzak.
Erakunde hauek Osasun Sailaren mende edo hari atxikita daude, legez dagokienaren arabera:
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua zuzenbide pribatuko ente publikoa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeaz sortua.
Osasun Publikoaren Euskal Institutua organismo autonomoa, Euskadiko Osasun Publikoaren azaroaren 30eko 13/2023 Legeaz sortua.
BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioa, 2002ko uztailaren 16ko Gobernu Kontseiluaren Erabakiaren bidez sortua.
Euren estatutuen arabera Osasun Sailaren mende dauden beste entitate batzuk.
Halaber, Osasun Sailari atxikita daude kide anitzeko organo hauek:
Euskadiko Sanitate Kontseilua eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako osasun-barrutietako kontseiluak, ekainaren 22ko 260/1999 Dekretuaz sortuak.
Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua, Euskadiko Gobernantza Soziosanitarioari buruzko apirilaren 7ko 150/2022 Dekretuan xedatutakoaren arabera.
Adikzioen Erakundearteko Koordinazio Batzordea eta Adikzioen Euskal Batzordea, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko apirilaren 7ko 1/2016 Legeak sortuak eta Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko Legean bildutako erakunde-egitura garatzen duen otsailaren 20ko 25/2018 Dekretuak garatuak.
Osasun Publizitatea Kontrolatzeko Batzordea, osasun-publizitatea arautzen duen urriaren 15eko 550/1991 Dekretuaren arabera sortua.
Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Euskal Kontseilua, abuztuaren 31ko 319/1999 Dekretuaz sortua.
Agiri Klinikoak Baloratzeko, Aukeratzeko eta Garbitzeko Batzordea (AKBAGABA), martxoaren 13ko 38/2012 Dekretuaz sortua (38/2012 Dekretua, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa).
Sorospenerako Etika Batzordeak Akreditatzeko Batzordea (Etika Batzorde horiek otsailaren 7ko 143/1995 Dekretuaren bidez arautu ziren).
Euskadiko Medikamentuen Gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoa.
Eutanasiaren arloko Euskadiko Berme eta Ebaluazio Batzordea.
Emandako giza esnearen euskal bankua martxan jarri eta hari jarraipena egiteko eta edoskitze naturala sustatzeko batzordea, urriaren 16ko 146/2018 Dekretuaz sortua.
Minbiziari buruzko Informazio Sistemaren Koordinazio Batzordea, Minbiziari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko Informazio Sistemaren martxoaren 29ko 66/2011 Dekretuaz sortua.
Osasun Publikoaren Erakundearteko Batzordea eta Osasun Publikoaren Euskal Kontseilua, Euskadiko Osasun Publikoaren azaroaren 30eko 13/2023 Legearen bidez Osasun Sailari atxikiak.
Eta, oro har, beste aholku-batzordeak, sailburuaren agindu baten bidez sortuak, Osasun Sailari atxikitako Aholku Batzordeen araubideari buruzko maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretua garatuta:
Minbiziaren Euskadiko Aholku Batzordea.
Jaioberrien Sortzetiko Gaixotasunen Baheketarako Euskadiko Aholku Batzordea.
Euskadiko Txertaketarako Aholku Batzordea.
Diabetes Mellitusari buruzko Euskadiko Aholku Batzordea.
Lehen Mailako Arretako Euskadiko Aholku Batzordea.
Zirkulazio Aparatuko Gaixotasunei buruzko Euskadiko Aholku Batzordea.
Gaixotasun Infekzioso Berrien Euskadiko Aholku Batzordea.
Gaixotasun Arraroen Aholku Batzordea.
Osasun Mentalari buruzko Euskadiko Aholku Batzordea.
Euskadiko Medikuntza Pertsonalizatua Planifikatu eta Kudeatzeko Batzordea.
Zainketa Aringarrien Euskadiko Aholku Batzordea.
Zuzendaritza Kontseiluak laguntza emango dio Osasuneko sailburuari sailaren politikaren ikuskapena eta segimendua egiten, jardueren plangintza orokorra prestatzen, eta haren esku uzten diren beste gai guztietan.
Zuzendaritza Kontseilua honela dago osatua, sailburua buru duela, betiere: Osasun Saileko bi sailburuordeak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusia eta Kabinete eta Komunikazioko zuzendaria.
Halaber, sailburuak zehaztutako beste pertsona batzuek ere hartuko dute parte Zuzendaritza Kontseiluan, landu behar diren gaien arabera.
Osasuneko sailburuari dagokio Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. eta 28. artikuluetan ezarritako eskumenak erabiltzea, baita Osasun Sailari dagozkion jardun-arloen eta egitekoen eremuan indarrean dagoen legediak esleitzen dizkionak ere.
Saileko organo goren gisa, Osasuneko sailburuari dagokio sailari atxikitako ente publiko, organismo autonomo eta gainerako organoak zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.
Honako hauek ere badagozkio: bere eskumenen esparruko helburu estrategikoak definitzea, Jaurlaritzaren programan zehaztutako ildo estrategikoen eta programa-konpromisoen arabera; helburu estrategikoak garatzean lortutako eragin soziala aztertzea, eta saileko jarduera-sektoreen helburuetan beharrezko aldaketak edo garapenak zehaztea.
Halaber, sailburuari dagozkio honako egiteko hauek ere:
Sailari 500.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena ematea, hargatik eragotzi gabe Gobernu Kontseiluaren eskumenak.
Izendapen libreko lanpostuak betetzea, aurretiaz deialdi publikoa eginda, baita behin-behineko langileak izendatzea ere.
Sailaren barruko organoen arteko eskudantzia-gatazkak ebaztea, eta bere planteamendua egitea beste sailei dagokienez.
Ondare-erantzukizuneko espedienteak ebaztea, hargatik eragotzi gabe Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren estatutuen 5.3 artikuluan xedatutakoa.
Zentro, zerbitzu edo establezimendu sanitarioak ixteko edo horien funtzionamendua eteteko neurri ablatorioak hartzea, betiere zehapenak ez badira.
Euskadiko Osasun Publikoaren azaroaren 30eko 13/2023 Legeak eta aplikatu beharreko gainerako arauek esleitzen dizkioten osasun-agintaritzaren egitekoak betetzea.
Euskadiko Osasun Publikoaren azaroaren 30eko 13/2023 Legean eta aplikatu beharreko gainerako arauetan aurreikusitako zehapenak ezartzea.
Sailburua arduratuko da euskara, normaltasunez eta orokorrean, sailaren zerbitzu- eta lan-hizkuntza izan dadin, betiere herritarrek aukera izan dezaten bi hizkuntza ofizialen artean aukeratzeko eskubidea baliatzeko sailarekin dituzten harremanetan.
Osasun Sailak honako sailburuordetza hauek ditu:
Osasun Sailburuordetza.
Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza.
Oro har, sailburuordeek honako egiteko hauek izango dituzte:
Saila ordezkatzea, haren titularrak eskuordetuta.
Sailburuordetzak zuzendaritza bakoitzarentzat dituen kudeaketa publikoko politikak definitzea.
Eragin soziala aztertzea eta sailburuordetzaren zuzendaritzen helburuen beharrezko aldaketak edo garapenak zehaztea.
Sailburuordetzako eta sailburuordetzaren mende dauden zuzendaritzetako organo eta jarduera guztiak koordinatu, bultzatu, programatu eta gainbegiratzea; horretarako, mendeko zerbitzuen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko zirkularrak, jarraibideak eta zerbitzu-aginduak onartuko ditu.
Erakundeen arteko eta sailen arteko lankidetza sailburuordetzaren erantzukizunpekoak diren jardun-arloetan.
Jardun-proposamenak landu eta formulatzea, eta sailburuari behar duen laguntza teknikoa ematea bere esku utzi diren egitekoetan.
Enpresekin, erakundeekin eta korporazioekin akordioak edo hitzarmenak izenpetzea, kasuan kasuko eskumena beste organo bati esleitu ez bazaio.
Sailburuordetzaren beharrak adieraztea, aurrekontu-aurreproiektua egiteko.
Sailburuordetzako zuzendariek emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea, baita, hala dagokionean, organo periferikoek emandakoen aurka jarritakoak ere, baldin eta hierarkikoki euren gainetik badago.
Osasun Sailaren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren artean informazioa trukatzeko mekanismoak ezarri eta bultzatzea, bere esku utzi diren egitekoetan.
Saileko hizkuntza-normalizazioaren ardura bere gain hartzea, eta bere eskumeneko alorretan zerbitzu- eta lan-hizkuntzan euskararen erabilera sustatzea, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko, Gobernuak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoan xedatutakoari jarraikiz.
Zehapen-ahalmena erabiltzea bere eskumen-eremuan oso astun bezala tipifikatuta dauden faltei dagokienean, indarreko legediari jarraituz, betiere beste organo bati espresuki esleitu ez bazaio egiteko hori.
Bere sailburuordetzan eta bere eskumeneko esparruetan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna bere gain hartzea, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean ezarritakoarekin bat etorriz.
Azterlanak eta txostenak egitea, eta azterlan-txosten horiek aztertzea bere eskumenen esparruan.
Zuzendaritza bakoitzean zuzendari bat egongo da, zuzendaritzaren ardura izango duena. Oro har, honako egiteko hauek izango ditu:
Kudeaketa publikoko politikak garatzea beren jardun-arloetan, eta horretarako planak eta programak ezartzea.
Bere jardun-arloei esleitutako xedeak hedatzea, jarduerak, erantzukizunak eta kontrol-mekanismoak ziurtatuz, eta horiek betetzeko behar diren aldaketak ezartzea.
Beren jardun-arloen antolamendu operatiboa ezartzea, eta barruko lan-sistemak zehaztea.
Jardueren aldiberekotasuna dela eta, saileko zein oro har administrazioko beste zuzendaritza batzuekin izan behar diren harremanak bultzatu eta mantentzea.
Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, indarrean den Hizkuntza Normalizaziorako Planaren arabera dagozkion helburuak definitzea eta zuzendaritzako arduradunekin batera helburu horiek lortu eta ebaluatzeko ekintzak garatzea, euskararen kudeaketa integrala eginda.
Zuzendaritzaren jardun-arloan hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea alderdi hauetan: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, hala dagokionean, hizkuntza-irizpideak sartzea laguntza-deialdietan eta administrazio-kontratazioetan.
Bere jarduera-eremu materialean ezartzen diren laguntzak kudeatzea.
Errekurtsoak ebaztea indarreko legerian aurreikusten diren kasuetan.
Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak esleitzen dien beste edozein egiteko, edo, orokorrean, Eusko Jaurlaritzako zuzendariei esleitzen zaizkienak.
Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzari egiteko hauek dagozkio:
Sailburuaren lan-programa eta -jarduna antolatzea eta horri jarraipena egitea.
Saileko ekitaldi ofizialak eta protokolokoak antolatzea, hargatik eragotzi gabe Lehendakaritzari dagozkionak, eta sailaren biltzarrak, jardunaldiak edo mintegiak koordinatzea.
Solaskide izatea sailak Eusko Legebiltzarrarekin, Arartekoarekin eta EAEko, Estatuko eta Europar Batasuneko gainerako organismo eta instituzioekin izaten dituen harremanetan, koordinaturik eta hargatik eragotzi gabe Eusko Jaurlaritzako beste organo eta sail batzuen eskumenak.
Sailaren komunikazio-politika koordinatzea eta, ildo horretan, gizarte-komunikabideekiko harremanak garatzea eta zaintzea, sailaren jardueren, erabakien eta politiken hedapena eta zabalkundea errazteko.
Sailak Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Batzordearekin izaten dituen harremanak bideratzea.
Sailaren argitalpen- eta publizitate-jarduera zuzendu eta koordinatzea, hargatik eragotzi gabe Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusiaren gainean eskumena duen sailak dauzkan eskumenak.
Sailaren informazio orokorraren komunikazio- eta hedapen-ekintzak egitea, sailetako organoei laguntzeko unitate gisa jardunez.
Interneten eta sailaren sare sozialetan edukiak kudeatu, definitu eta mantentzea, bai eta sailari dagokion informazioa ere Administrazioaren webgune horizontaletan, saileko gainerako organoen laguntzarekin.
Osasun-arloan herritarrek beren eskubideen eta betebeharren inguruan dituzten iradokizunak, kexak eta erreklamazioak kudeatzea.
Informazioaren argitaratze aktiboa, informazio publikoa eskuragarri izateko eskubidea baliatuz aurkeztutako eskaerei emandako erantzunak eta sailaren datu publikoen zabalkundea koordinatzea eta horien jarraipena egitea, gardentasun-politikarekiko koherentziaz, betiere.
Osasun-sistema publikoko herritar, erabiltzaile eta pazienteen iritzi-azterketak planifikatu eta gauzatzea eta hobetu beharreko alderdiak identifikatzea.
Euskadiko osasun-sisteman herritarren parte-hartzea sustatzea eta hirugarren sektore sanitarioko elkarteak koordinatu eta horiekin hitz egitea.
1. 5. artikuluan ezarritako egitekoez gain, Osasun Sailburuordetzari dagozkio honako jardun-arlo hauen zuzendaritza eta koordinazioa:
Euskadiko Osasun Planaren zuzendaritza, koordinazioa, gauzatzea eta ebaluazioa.
Erakundeen arteko eta sailen arteko lankidetza alor soziosanitarioan.
Erakunde sanitario publikoak gobernatzeko etika eta zuzentasuna sustatu eta ezartzera bideratutako lanen gidaritza.
Osasun-alorrean ikerketa eta berrikuntza sustatzea.
Euskadiko osasun-sistemako kalitate-politikak eta pazienteen segurtasun-politikak.
Bikaintasun klinikoa eta teknologia sanitarioen ebaluazioa.
Halaber, Osasuneko sailburuordeari dagozkio, bere eskumen-alorrean, honako egiteko hauek:
Jarduera sanitarioaren eta osasun publikoaren ebaluaziorako eta kontrolerako informazio sanitario egokiaren aginte-koadroa zehaztea, eta osasun-behatoki bat konfiguratzeko behar diren informazio-sistemak garatzea.
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak izapidetzen dituen zehapen-prozedurak ebaztea, laneko osasunaren jardun-eremuan eginiko arau-hauste sanitarioei dagokienez.
Vitoria-Gasteizko Erizaintzako Eskolak burutzen duen jarduera babestea.
Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki esleitzen dizkion egitekoak eta Eusko Jaurlaritzako sailburuordeei oro har dagozkien egiteko orokorrak betetzea.
Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak egiteko hauek izango ditu, 6. artikuluan ezarritakoez gain:
Euskadiko Osasun Planeko osasun-helburuen proposamenak lantzea, baita horiek betearazteko estrategienak ere, segimendua egiteko adierazleak eta betetze-mailei buruzko ebaluazio-txostenak prestatzea, hargatik eragotzi gabe dekretu honek arlo horiei dagokienez beste organo batzuei esleitutako egitekoak.
Osasuna babesteko politikak garatu, gauzatu eta ebaluatzea, bereziki elikagaien osasunarekin zerikusia duten programa guztiak, elikagaien segurtasunari zein elikadura osasungarriari dagokienez, eta ingurumen-osasunarekin zerikusia dutenak, besteak beste kontsumitzeko eta bainatzeko urak, legionellosiaren prebentzioa eta kontrola, hilotzen alderdi sanitarioak, produktu kimikoak, gaixotasunak transmititzeko bektoreak eta airearen kalitatea. Programa horietan arrisku fisikoen, kimikoen edo biologikoen analisia sartzen da. Osasun-sustapen, -prebentzio eta -babesaren arloko jardueretan eta osasun publikoarentzat alertakoak eta arriskukoak diren egoeretan zerbitzu analitikoa ematea ere sartzen da.
Osasunaren eta horren determinatzaileen zainketa eta analisi epidemiologikoa, baita gaixotasunek populazio-taldeetan daukaten eraginari eta banaketari dagokienez ere.
Gaixotasunak prebenitzea eta osasunaren sustatzea, dela programa bertikalak diseinatuz edo gauzatuz, dela helburu horietara zuzenduriko asistentzia-zerbitzuetan hainbat jarduera sartuz.
Gaitasun pertsonalen garapenerako informazioa eta heziketa sanitarioa ematera bideratutako planak eta programak garatzea, bizitzako etapa desberdinei eta gaixotasun kronikoei aurre egiteko ezinbestekoak direnak.
Ingurune lagungarriak sortzen eta osasun publikoan eta gizabanakoen osasunean izan daitezkeen eragin kaltegarriak arintzen laguntzeko baldintza sozialak, ingurunekoak eta ekonomikoak sortzera zuzendutako ekintzak sustatzea.
Ekintza komunitarioa indartzea komunitateek partaidetza aktiboa izanda beren osasun-beharrei erantzuteko prozesu komunitarioak diseinatzen, martxan jartzen eta ebaluatzen, osasunaren determinatzaileen eta bizitza-kalitatearen gaineko eragin eta kontrol handiago bat lortzeko.
Osasun-alorrean ekitatea sustatzea, arrisku edo kalteberatasun handiko taldeei zuzendutako jarduketak garatuz.
Euskadiko osasun-sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko jarduketak ebaztea.
Sailaren jarduerak koordinatzea, hartutako giza immunoeskasiaren birusa eta transmisio sexualeko beste infekzio batzuk prebenitzeko.
Agintari sanitario gisa, indarreko legedian xedatzen diren administrazio-eskumenak erabiltzea, hauek guztiak gauzatu ahal izateko: kontrol sanitarioa eta erregistroa, arriskuen ebaluazioa eta esku-hartze publikoa elikadura-higienean eta -segurtasunean, edateko uren kalitatean, ingurumenaren osasungarritasunean, bioziden arloan, hondakin sanitarioen kudeaketan, eta osasun publikoaren babesarekin zerikusia duten gainerako jardueretan.
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendariordetzekin batera, laneko osasunaren arloko jarduera-programa egitea, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak gauza dezan.
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Laneko Osasunaren Unitatearen koordinazio funtzionala.
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendariordetzekin batera, erakunde horrek laneko arriskuen mapa egiteko garatu beharreko jarraibideak zehaztea.
Zuzendaritzaren jardun-arloei dagozkien gaietan baimen administratibo-sanitarioak ebaztea, hargatik eragotzi gabe lurralde-ordezkaritzei dagozkien eskudantziak.
Jarduera sanitarioak koordinatzea, osasun publikoaren eremuko alerta-egoera ororen aurrean.
Zuzendaritzaren arloetan, establezimenduak ixteko edo horien funtzionamendua eteteko neurriak hartzea, betiere zehapenak ez badira.
Droga-mendekotasunen alorrean euskal politika integrala definitzea eta eremu horretako jardunen sailen arteko eta erakundeen arteko bultzada gauzatzea, tartean sartuta dauden gainerako sektore-eremuekin lankidetzan.
Familiaren, komunitatearen, hezkuntzaren edo lanaren eremuan droga-mendekotasunak eta portaera-adikzioak prebenitzeko programak eta ekimenak bultzatu eta mantentzea.
Gizarte-erakundeek, hedabideek eta, oro har, herritarrek droga-mendekotasunen arloko prebentzioan, laguntzan eta gizarteratzean parte har dezaten bultzatzea.
Foru- eta toki-erakundeei aholkularitza ematea adikzio-gaietan.
Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralaren Legean jasotako garapen instituzionalari buruzko otsailaren 18ko 25/2018 Dekretuan ezarritako Laguntza eta Asistentzia Organoaren egitekoak betetzea, adikzioen zerbitzuaren bidez.
Honako erregistro hauek planifikatu, kudeatu, ebaluatu eta garatzea: Nahitaez Aitortu beharreko Gaixotasunen Erregistroa eta Zaintza Mikrobiologikoaren Erregistroa.
Ikuskatzeko eta zehatzeko ahalmena erabiltzea bere eskumeneko eremuan, eta arin edo astun gisa tipifikatuta dauden zehapenak ezartzea, aplika daitekeen legediaren arabera.
Aurreko paragrafoan adierazitako gaietan, Osasun Saileko lurralde-ordezkaritzak Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.
Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari dagokio, halaber, honako egiteko hauek betetzea, aplikatu beharreko araudiaren arabera:
Urgentziazko edo premiazko osasun-arrazoiak direla medio, azterketa-, tratamendu-, ospitaleratze- edo kontrol-neurriak hartzea, baldin eta arrazoizko zantzuak direla-eta ikusten bada herritarren osasuna arriskuan egon daitekeela, pertsona edo pertsona-talde baten osasun-egoera jakin baten ondorioz edo jarduera bat garatzean dauden osasun-baldintzen ondorioz.
Jarduera publiko edo pribatuen gaineko prebentziozko administrazio-neurriak hartzea, osasunerako ondorio negatiboak saihesteko.
Osasunerako berehalako eta ezohiko arriskua dagoenean, egokitzat jotzen diren prebentzio-neurriak hartzea, hala nola produktuak konfiskatzea edo ibilgetzea, jarduerak etetea, enpresak edo haien instalazioak ixtea, baliabide material edo pertsonaletan kontu hartzea eta osasun aldetik justifikatutzat jotzen diren bestelako neurriak hartzea, bai eta, salbuespenez eta aparteko larritasuneko eta premiazko arrazoiek hala eskatzen dutenean, herritarren osasuna babesteko beharrezkoak diren neurri guztiak hartzea ere.
Zuzendaritzak, bere egitekoak gauzatzeko eta artikulu honen 1. eta 3. apartatuetan ezarritako lurralde-jarduerak koordinatzeko, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetzaren laguntza izango du.
Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetzari honako egiteko hauek dagozkio:
Osasun publikoaren eta adikzioen arloko gaietan, lurralde-ordezkaritzei esleitutako baliabide materialak, ekonomikoak eta giza baliabideak koordinatu eta ikuskatzea.
Zuzendaritzarenak eta lurralde-ordezkaritzenak diren egitekoei buruzko prozesuak koordinatu eta kudeatzea, osasuna sustatzearekin eta adikzioekin lotuta.
Osasun publikoko laborategiei dagokienez, Baliabideak, Ekipamendu Analitikoak eta Instrumentalak Kudeatzeko Zuzendariordetzaren laguntza izango du Zuzendaritzak.
Baliabideak, Ekipamendu Analitikoak eta Instrumentalak Kudeatzeko Zuzendariordetzari honako hauek dagozkio:
Osasun Publikoko Laborategiari esleitutako baliabide materialak, ekonomikoak eta giza baliabideak koordinatu eta ikuskatzea.
Laborategiko kalitatea ziurtatzeko sistemen estandarizazioa eta kudeaketa bateratua.
Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren (bereziki, babes-programak), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren, beste sail eta erakunde batzuen eta kanpoko beste eragile batzuen erantzun analitikoa planifikatu, koordinatu eta kudeatzea, erantzun analitikoa eskatzen duten erakundeekiko solaskide gisa.
Osasun Publikoko, Eusko Jaurlaritzako beste sail eta erakunde batzuetako eta autonomia- eta estatu-mailako beste administrazio batzuetako lerro analitiko berrien plangintza ikertzea eta garatzea, egindako lana kudeatu, planifikatu eta gainbegiratuta.
Erantzun analitikoaren koordinazioa kudeatzea Euskaditik kanpoko beste erakunde edo laborategi batzuekin, eta horri buruzko hitzarmenak ezartzea proposatzea.
Laborategiak funtzionatzeko beharrezkoak diren euskarri eta tresna informatikoen kudeaketa planifikatzea eta gainbegiratzea.
Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren Zuzendaritzak egiteko hauek izango ditu, 6. artikuluan ezarritakoez gain:
Eraldatze digitalaren arloan plan, programa eta jarduera esanguratsuak egitea, zeinak osasunaren esparrura zuzenduta egongo baitira.
Euskadiko osasun-datuen gune bat sortzea.
Irismen handiko lankidetza-sareetan integratzea, hala nola Osasun Datuen Europako Esparruan eta Osasun Sistema Nazionalaren Osasun Datuen Gunean.
«Big data» eta adimen artifiziala azterketa-tekniketan oinarritutako soluzio teknologikoak garatzea, zeinak gai izango baitira egungo eta etorkizuneko erronkei erantzuteko.
Osasun-plangintza eta -zonakatzea egitea, beharren mapa azpiegitura sanitarioak barne landu eta etengabe eguneratuz.
Zerbitzu, zentro eta establezimendu sanitario publiko zein pribatuen antolamendu teknikoa, ikuskapena, erregistroa eta homologazioa.
Kanpo Desfibriladore Automatikoen Erregistroa kudeatu eta garatzea, leku egokietan jar daitezen sustatzea, eta oinarrizko bizi-euskarriari eta desfibriladore automatikoen erabilerari buruzko prestakuntza bultzatzea.
Administrazio sanitarioari dagokion antolamendu tekniko eta profesionala, aseguru libreko erakundeek, mutualitateek, erakunde laguntzaileek, laneko arriskuen prebentzioko zerbitzuek eta beste hainbat zentro sanitariok ematen dituzten zerbitzuen arloan.
Baimen administratibo-sanitarioak ebaztea Zuzendaritzaren jardun-arloei eragiten dieten gaietan, baldin eta dekretu honek sailaren lurralde-ordezkaritzei esleitutakoak ez badira. Zehazki, honako hauentzako baimenak izango dira: ospitale edo barneratze-zentro gisa sailkatutako zentro sanitarioak, erabilera anitzeko zentro gisa sailkatutakoak, laguntza bidezko giza ugalketarako, haurdunaldiaren borondatezko eteterako eta kirurgia handi anbulatoriorako kontsulta eta zentro espezializatuak, biobankoak eta ikerketa biomedikoko ikerketa-zentroak, gizakiengan aplikatzeko diren giza jatorriko substantziak erabiltzen dituzten zentroak (SoHO, «Substances of Human Origin» ingelesezko siglengatik), eta, oro har, legezko alderdi espezifikoak eta bereiziak dituztenak; baita lan-istripu eta gaixotasun profesionaletako mutualitateetako zentro eta zerbitzu asistentzialak eta gizarte segurantzako erakunde laguntzaileak ere.
Asistentzia-planak lantzea, euskal osasun-sisteman pixkanaka ezarri ahal izateko, betiere saileko beste zuzendaritza batzuekin koordinatuta.
Euskadiko osasun-sistemaren lanbide-plangintza egitea, Euskal Autonomia Erkidegoko oraingo zein etorkizuneko osasun-sistemak beharko dituen lanbide guztien baliagarritasun egokia lortzeko helburuarekin.
Osasun Profesionalen Euskal Erregistroa kudeatu, zaindu eta garatzea.
Asistentzia sanitarioaren kalitate, segurtasun eta berrikuntzara bideraturiko lanbide-eskumenak zehaztu eta garatzea, lanbide sanitarioen antolakuntzaren esparruan.
Egiaztapen teknikoak eta profesionalak ematea.
Osasun-publizitatea kontrolatzea.
Zerbitzu sanitarioetara ebidentzia zientifikoa, berrikuntza eta asistentzia- eta antolakuntza-jardunik onenak ekartzea, erakunde profesionalen, elkarte zientifikoen eta profesional adituen partaidetza sustatuz.
Prestazio sanitarioen zorroari eta herritarren osasun-beharrei erantzuteko behar diren baliabideei buruzko gidalerroak eta irizpide estrategikoak proposatzea.
Osasunaren arloko irakaskuntza eta prestakuntza zuzendu, planifikatu, koordinatu eta kudeatzea.
Erregistro, informazio eta estatistika sanitarioko sistema ofizialki ezarriak planifikatu, kudeatu, ebaluatu eta optimizatzea, esaterako honako hauek: hilkortasun-erregistroa, ospitaleko alten erregistroa, haurdunaldiaren borondatezko etetearen erregistroa, toxikomanien informazio-sistema, Euskal Autonomia Erkidegoko gaixotasun arraroen erregistroa, sortzetiko anomalien erregistroa eta minbiziaren erregistroa.
Euskal osasun-sistemako eragileei erabakiak hartzen lagunduko dieten azterlanak egitea, osasunaren biztanleria-ikuspegitik.
Segurtasun-planak osasun-zentroetan ezartzearen eta kalterik gabeko segurtasun-gertaerak jakinarazteko sistemen kudeaketaren segimendua eta ebaluazioa egitea, Euskadiko osasun-zentro eta -zerbitzuetan osasun-laguntza jasotzen duten pazienteen segurtasun-neurriei buruzko maiatzaren 17ko 78/2016 Dekretuan ezarritako baldintzetan.
Osasun-alorreko emaitzak ebaluatzea, eta osasun-sistemako azterketak, txostenak eta estatistikak lantzea. Ereduak eta sistemak proposatuko dira, euskal osasun-sistemako eragile profesionalek, kudeatzaileek, finantzatzaileek eta erregulatzaileek emaitzak ezagutu eta etengabeko hobekuntzarako erabil ditzaten, balioan oinarritutako ikuspegitik.
Zuzendaritzaren eremuetan zentroak, zerbitzuak edo establezimenduak ixteko edo horien funtzionamendua eteteko neurri ablatorioak hartzeari buruzko proposamenak egitea, betiere zehapenak ez badira.
Administrazioko kontrol-jarduerak antolatzea, neurrira egindako produktu sanitarioen fabrikazioarekin lotutako jarduerei dagokienez.
Erradiodiagnostiko, erradioterapia eta medikuntza nuklearreko instalazioetan kalitate-irizpideak betetzen direla zaintzea; unitate mediko-erradiologikoen ebaluazio eta auditoria klinikoa egitea; erradiazio ionizatzailearekiko istripuzko edo nahi gabeko esposizioekin lotutako gertakari esanguratsuak jakinarazteko informazio-sistema kudeatzea, eta kalitatea eta segurtasuna bermatzeko programak baliozkotzea, bai eta horien ezarpen eraginkorraren jarraipena egitea ere.
Antolatu eta kontrolatzea ea betetzen diren pazienteak zaintzeko eta seguru izateko jarraibideak zentro eta establezimendu sanitarioen eremu guztietan.
Osasun-eskumenen eremuan kalitate eta bikaintasun klinikoaren planak eta programak planifikatu, sustatu, ezarri eta ebaluatzea, eta jardun klinikoaren gidak eta jardunbide egokiaren kodeak lantzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzarekin koordinatuta.
aa) Euskadiko Osasun Behatokiari esleitutako egitekoak garatzea. Horren helburua euskal herritarren osasuna monitorizatzea eta ebaluatzea izango da, osasun-egoerari eta hura baldintzatzen duten faktoreei buruzko informazioaren eskuragarritasuna eta erabilera hobetuz, plangintza hobea egiten eta erabakiak hartzen laguntzeko.
ab) Prozesu eta teknologia sanitarioen ebaluazioa eta auditoretza kudeatzea.
ac) Ikuskatzeko eta zehatzeko ahalmena erabiltzea bere eskumeneko eremuan, eta arin edo astun gisa tipifikatuta dauden zehapenak ezartzea, aplika daitekeen legediaren arabera.
ad) Agintaritza eskuduna den aldetik Osasun Sailari dagozkion egitekoak betetzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2024ko ekainaren 13ko 2024/1938 (EB) Erregelamenduan araututakoaren arabera gizakiengan aplikatzeko diren giza jatorriko substantzien kalitate- eta segurtasun-arauei buruzkoa (Erregelamendu horrek 2002/98/EE eta 2004/23/EE Zuzentarauak indargabetu ditu).
Aurreko paragrafoan adierazitako gaietan, Osasun Saileko lurralde-ordezkaritzak Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.
Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren zuzendariari atxikitzen zaio Osasun Saileko berariazko estatistika-organoa, azaroaren 28ko 238/2000 Dekretuan arautua.
Ikerketa, Berrikuntza eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzak egiteko hauek izango ditu, 6. artikuluan ezarritakoez gain:
Osasunaren arloko ikerketa- eta berrikuntza-politika programatzea, eta horren lehentasunak zehaztea.
Ikerketa eta berrikuntza sanitarioaren alorrean estrategiak eta jardun-planak landu eta ezartzea, eta horri segimendua egiteko helburuak eta adierazleak ezartzea.
I+G+B garatzeko eta horren kudeaketa integratua egiteko gidalerroak eta irizpide orokorrak ezartzea, eta erabakiak hartzen laguntzeko balioko duten planak edo txostenak lantzea ikerketa eta berrikuntza sanitarioaren alorrean.
I+G+B arloan, Osasun Sailaren jarduerak zuzendu, koordinatu eta ebaluatzea.
Osasun-alorrean I+G+B gaietan zeharkako politiken garapena sustatu eta Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuekin lankidetzan aritzea.
Osasun-alorrean I+G+B gaietan nazioarteko ekimenetan parte-hartzeari bultzada ematea.
Osasun-alorrean I+G+B gaietan ardurak dituzten organismoekin eta erakundeekin lankidetza-akordioak proposatzea.
Osasun-sistemaren ikerketa- eta berrikuntza-egituraren zuzendaritza eta koordinazio funtzionala eta eguneratzea, hau da, I+G+B erakundeen maparena, zeina honako hauek osatzen baitute: Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Fundazioa BIOEF, ikerketa sanitarioko institutuak Bioaraba, Biocruces Bizkaia eta Biodonostia eta Osasun Zerbitzuen Ikerketa Zentroa Kronikgune.
Euskadiko osasun-sisteman ikerketa- eta berrikuntza-jarduerak modu integralean kudeatzeko irizpideak formulatzea.
Osasun-alorrean kultura ikertzailea eta langile ikertzaileen prestakuntza eta gaikuntza sustatzea.
Euskadiko osasun-sisteman I+G+B proiektuak gauzatzeari bultzada ematea.
Osasun Sailak zehaztutako helburu estrategikoak lortzera bideratuta dauden osasun-zerbitzuetako berrikuntza-esperientziak sustatu eta ebaluatzea, eta translazioa eta eskalatzea erraztea.
Gidalerroak ezartzea, produktuak, prozesuak eta zerbitzuak garatzeko ikerketa- eta berrikuntza-jardueraren transferentzia eta emaitzen ustiaketa bultzatzeko.
I+G+B jarduerari buruzko estatistikak eta datu-erregistroak sustatu eta proposatzea.
Saileko dokumentazio-eremua eta liburutegi espezializatuak zuzendu, antolatu eta kudeatzea, literatura zientifikoaren hedapena errazteko eta osasuneko profesionalei osasun-alorreko informazio bibliografiko espezializatua eta kalitatezkoa emateko, hargatik eragotzi gabe Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailari dagozkion eskudantziak.
Sendagaien eta produktu sanitarioen ikerketa klinikoarekin edo antzeko esku-hartzeekin zerikusia duten jarduerak gauzatu eta koordinatzea, baita sendagaien eta produktu sanitarioen ikerketaren arloko legedia betearaztearekin zerikusia duten administrazio-jarduketak ere.
Eraginkortasun- segurtasun-, efizientzia, irisgarritasun- eta ekitate-baldintzetan ez oinarrizko zorroan ez zorro osagarrian ez dauden prozedura eta osasun-teknologiei buruzko txostenak ebaluatu eta lantzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan ezartzeko beharrezkoak direnak, baita oinarrizko zorroetan edo zorro osagarrietan barne hartutako zerbitzuentzat jada aurreikusitako prozedura eta osasun-teknologietan aldaketak ere, pazienteen segurtasunean edo zerbitzu horren efizientzian funtsezko aldaketa ekar badezake.
Halaber, Ikerketa, Berrikuntza eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzarekin koordinatuta jardungo du.
Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzak egiteko hauek izango ditu, 6. artikuluan ezarritakoez gain:
Osasun-sistemako arreta soziosanitarioko politikak definitu, garatu, gauzatu eta ebaluatzea, gizarte-zerbitzuen sistemarekin lankidetzan (gizarte-politiken arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako saila, foru-erakundeak, udalak eta beste gizarte-erakunde batzuk), hargatik eragotzi gabe dekretu honetan eremu horiekin lotuta beste organo batzuei esleitutako egitekoak.
Koordinazio soziosanitario autonomikoari dagozkion egitekoak bere gain hartzea.
Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluari laguntzea baliabide teknikoekin eta giza baliabideekin behar bezala betetzen Euskadiko Gobernantza Soziosanitarioari buruzko abenduaren 7ko 150/2022 Dekretuaren 15. artikuluan aurreikusitako egitekoak.
Euskadiko Gobernantza Soziosanitarioari buruzko abenduaren 7ko 150/2022 Dekretuari jarraituz, honako jarduera hauek egitea, gizarte-politiken arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak, foru-erakundeek, udalek eta beste gizarte-erakunde batzuek osatutako gizarte-zerbitzuen sistemarekin lankidetzan:
Euskadiko gobernantza soziosanitarioaren eredua definitzea eta hedatzea.
Finantzaketa soziosanitarioko esparru bat definitzea eta proposatzea.
Baliabide soziosanitarioen katalogo bat definitzea eta hedatzea.
Alerta eta/edo larrialdi sanitarioko egoeretan jarduera soziosanitarioak koordinatzea, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzarekin batera, eta egoera horietan gizarte-zerbitzuen sistemarekin harremana izatea.
Euskadiko osasun-sistematik arreta soziosanitarioa hedatzeko planak eta programak garatzea, zerbitzu eta erakunde sozialen sistemarekin koordinatuta asistentzia-maila guztietan (estrategikoa, antolakuntzakoa eta asistentziala).
Premia soziosanitarioen arretan ekitatea sustatzen laguntzea, arreta soziosanitarioaren jomuga diren kolektiboei zuzendutako jarduerak garatuz.
Gizarte-erakundeei laguntzea herritarren premia soziosanitarioei arreta ematen, bai eta komunikazio instituzionaleko foroak erraztea ere, proiektu soziosanitarioak hedatzeko.
Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzarekin lankidetzan aritzea ekintza komunitarioak sustatzeko, kontrol handiagoa lortzeko osasuna, bizi-kalitatea eta premia soziosanitarioen arreta baldintzatzen duten faktoreen gainean.
Lehentasunezko arreta soziosanitarioko kolektiboei zuzendutako asistentzia-protokoloak eta -planak egiten parte hartzea, saileko beste zuzendaritza batzuekin koordinatuta.
Euskal osasun-sistemako eskumen soziosanitarioen eremuan, asistentzia-kalitateko jarduerak eta programak planifikatu, sustatu, ezarri eta ebaluatzea, eta arretaren jarraitutasuna bermatuko duten protokoloak, planak, bideak, gidak eta jardunbide egokien kodeak lantzen parte hartzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzarekin koordinatuta.
Euskadiko erreferente soziosanitarioen mapa egitea.
Arreta soziosanitariora ebidentzia zientifikoa, berrikuntza eta antolakuntza- eta asistentzia-praktika onenak ekartzea, erakunde profesionalen, elkarte zientifikoen eta profesional adituen parte-hartzea sustatuz.
Herritarren premia soziosanitarioei erantzuteko behar diren baliabideei eta prestazio sanitarioen zorroari buruzko gidalerroak eta irizpide estrategikoak lantzen parte hartzea.
Osasunaren eremuan, arreta soziosanitarioaren arloko irakaskuntza eta prestakuntza zuzentzea, planifikatzea, koordinatzea eta kudeatzea, betiere Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren Zuzendaritzarekin eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzako Prestakuntza Zerbitzuarekin lankidetzan.
Gobernantza soziosanitarioko eragileei erabakiak hartzen teknikoki lagunduko dieten azterlanak eta jarduketa-proposamenak egitea.
Eusko Jaurlaritzaren Arreta Soziosanitarioko Atariaren zuzendaritza estrategikoa eta argitalpen-kudeaketa.
Gizarte-zerbitzuen sistemarekin koordinatzea, zentro soziosanitarioetan kontingentzia epidemikoko planak egiteko, ezartzeko, jarraipena egiteko eta ebaluatzeko (adinekoentzako egoitza-zentroak, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako egoitza-zentroak, etab.).
Herritarren zentro soziosanitarioen erabiltzaileen iritziaren berri izateko azterlanak planifikatu eta egitea, arreta soziosanitarioa hobetzeko arloak identifikatzeko.
Zerbitzu sozialetan erantzukizuna daukaten erakunde eta instituzioekiko lankidetza-akordioak bultzatu eta proposatzea, herritarrentzako balioaren bilaketara bideraturiko kontratazio integratuko ereduen definizioaren esparruan.
Arreta soziosanitariorako gizarte-zerbitzuetan erantzukizuna duten osasun-barrutiko organismo eta instituzioekin lankidetza-akordioak ezartzeko, Osasun Saileko lurralde-ordezkaritzak Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.
1. 5. artikuluan ezarritako egitekoez gain, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetzari dagozkio honako jardun-arlo hauen zuzendaritza eta koordinazioa:
Osasun Sailaren eskumen-alorreko aholkularitza juridikoa egitea eta arau-proiektuak lantzea.
Sailari atxikitako giza baliabideak zuzendu eta koordinatzea, eta hari atxikitako baliabide materialak kudeatzea.
Kudeaketa ekonomikoa eta aurrekontu-arlokoa eta kontrol- eta jarraipen lanak egitea, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetzak eta Osasun Saileko lurralde-ordezkariek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarekin sinatutako programa-kontratu guztietan, bat etorriz 13. artikulu honekin, eta Sailaren lurralde-ordezkaritzek egindako kontratazio sanitario orotan.
Euskara sustatzea politika publikoetan, bai eta sailean egiten diren jarduera guztietan ere; batik bat, honako hauetan: hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak eta arlo horretako plan estrategikoa eta kudeaketa-plana onartu, ebaluatu eta egokitzea eta haien jarraipena egitea.
Berdintasun-politikak sustatu eta bultzatzea.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakunde zentralarekin programa-kontratua hitzartzea, baita Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzen diren programa-kontratuak hitzartzea ere.
Euskal Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legetik eratorritako egitekoak betetzeko eta sendagaien eta produktu sanitarioen alorrean Estatuko oinarrizko legeria betearazteko gauzatu behar diren administrazio-jarduketak.
Euskadiko osasun-sisteman herritarren parte-hartzea sustatzeko lanen gidaritza.
Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordeari dagokio sailaren gastuak baimentzea 500.000 eurora arteko espedienteetan.
Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea izango da sailaren kontratazio-organo ahalduna larrialdi-izapideetan zerbitzu-zorroko prestazio sanitarioak kontratatzeko.
Halaber, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordeari dagokio osasun-prestazioen alorrean berariazko kontratazio-organo gisa aritzea, prestazioak osasun-eremu bati baino gehiagori zuzentzen zaizkienean. Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritzari dagokio kontratazio horiek izapidetzea.
Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzak egiteko hauek izango ditu, 6. artikuluan ezarritakoez gain:
Lege-aurreproiektuen eta izaera orokorreko xedapenen lanketa zuzendu, bultzatu eta koordinatzea, Osasun Sailari edo horren mendeko nahiz horri atxikitako edo loturiko erakundeei dagozkien gaietan.
Azterketak eta txosten juridikoak lantzea, Osasun Sailari eragiten dioten gaietan.
Gobernu Kontseiluan landu behar diren gaiak koordinatu eta izapidetzea, eta argitaratu beharreko xedapen edo egintza administratiboak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein aldizkari ofizialetan argitaratzea.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren Administrazio Kontseiluan landu behar diren gaiak koordinatu eta izapidetzea.
Ebazpen-proposamenak eta txostenak lantzea, saileko organoen ebazpenen aurka aurkezten diren errekurtsoei dagokienez.
Txostenak, eta, hala badagokio, ebazpen-proposamenak egitea, bide judizialera jo aurreko erreklamazioei dagokienez.
Ofiziozko berrikuspen-prozeduretako ebazpen-proposamenak izapidetzea.
Administrazioarekiko auzibidera jo aurretik eta Konstituzio Auzitegiko eta Arbitraje Batzordeko prozedurak abiatu aurretik beste administrazio publiko batzuek egindako errekerimenduei buruzko ebazpen-proposamenak prestatzea, Eusko Jaurlaritzako Zerbitzu Juridiko Nagusiarekin lankidetzan.
Sailari atxikitako fundazio, elkarte eta gainerako erakundeen administrazio-segimendua egitea.
Sailari eta horren mendeko nahiz horri atxikitako edo loturiko erakundeei eragiten dieten prozedura judizialen segimendua egitea, eta haien ordezkaritzan eta defentsa judizial zein estrajudizialean kooperatzea, beharrezkoak diren gaikuntzak egin ostean, betiere.
Sailaren jarduera dela-eta sortzen diren ondare-erantzukizuneko prozedurak hastea eta horien instrukzioa egitea.
Sailaren ekonomia eta aurrekontua kudeatzea, eta haren informazio-, ebaluazio- eta jarraipen-sistemak ezartzea. Era berean, sailaren aurrekontu-aurreproiektua prestatzeko sarreren eta gastuen egoera-orria koordinatzea eta egitea dagokio.
Sailari atxikitako langileen buruzagitza eta kudeaketa gauzatzea, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19. artikuluak ezartzen dituen eskumenak erabiliz, eta, betiere, dekretu honen 4. artikuluan xedatzen den salbuespenarekin.
Saileko organoek langile-premiei buruz egiten dituzten aurreikuspenak ebaluatzea, eta proposamenak egitea plantillak dimentsionatzeko, antolatzeko, eta lanpostu-zerrendak egiteko.
Langileen prestakuntza eta hobekuntzarako plan eta programak sustatzea, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuarekin (IVAP) lankidetzan.
Saileko langileei jakinaraztea haiei buruz edozein organok bidaltzen dituen edozein motatako akordio, arau eta zirkularrak, eta horiek guztiak betetzen direla egiaztatzea.
Giza baliabideen eta lan-sistema eta -metodoen antolaketa eta arrazionalizaziorako proposamenak lantzea.
Teknologia berriak ezartzeko eta aprobetxatzeko proposamenak lantzea.
Osasun Sailari sistema informatikoen arloan dagokion kudeaketa administratiboa zuzendu eta koordinatzea, Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartearekiko (EJIE) harreman-tresnen harpidetza eta segimendua barnean hartuta.
Sailaren eremuan informazioaren teknologia berriak eta administrazio-prozesuen digitalizazioa sustatu eta garatzea, hargatik eragotzi gabe Jaurlaritzaren beste sail batzuei dagozkien eskumenak.
Sailaren eremuan izaera pertsonaleko datuen babesa koordinatzea.
Sailaren eremuan honako jarduera hauek zuzentzea: sailaren unitateek gauzatzen dituztenak, lanpostuen banaketa fisikoarekin eta ekipamenduarekin, eta erreforma- zein hobekuntza-lanekin lotura dutenak. Halaber, sailaren guneen barne-araubidea zaintzea, eta sailari atxikitako ondarea eta ekipamendua administratu eta kontserbatzea.
Erregistro Orokorreko eta Artxibategiko bulegoak kudeatu, antolatu eta zuzentzea.
Sailaren Laneko Segurtasun eta Osasunerako Unitatearen jarduerak zuzendu eta antolatzea, hargatik eragotzi gabe Prebentzio Zerbitzuari dagozkion eskudantziak.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, saileko zuzendaritzek hizkuntza-normalizazioan egiten dituzten jarduerak koordinatzea eta dinamizatzea, hala nola euskara sustatzea politika publikoetan eta sailak kudeatzen duen beste edozein arlotan.
Koordinatzea eta lankidetzan jardutea saileko zuzendaritza eta arloekin eta sailari atxikitako organismo autonomo, entitate eta organoekin, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan eta Eusko Jaurlaritzak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean aurreikusitako neurriak gauzatzeko.
Zehatzeko ahalmena erabiltzea bere eskumeneko eremuan, eta arin edo astun gisa tipifikatuta dauden zehapenak ezartzea, aplika daitekeen legediaren arabera.
Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariari dagozkio sailaren ohiko kontratazio-organo izateak berekin dakartzan egiteko guztiak, hargatik eragotzi gabe dekretu honek saileko beste organo batzuei arlo honetan eta berariazko kontratazio-organo gisa esleitzen dizkien eskumenak.
Halaber, eskumena izango du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren baliabide propio pertsonifikatutzat hartzen diren entitateekin prestazioren bat hitzartzeko negozio juridikoak egiteko. Sektore publikoko kontratazioaren arauetan jarriko du zein diren baliabide propio pertsonifikatu horiek.
Artikulu honetan esleitzen zaizkion egitekoak era egokian bete ahal izateko, Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzak koordinatuko ditu funtzionalki Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren zerbitzu juridikoak.
Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritzak egiteko hauek izango ditu, 6. artikuluan ezarritakoez gain:
Aseguramendu sanitario publikoaren alorreko estrategia definitzea, baita osasun-txartel indibidualaren zehaztapenak definitu eta kudeatzea ere, aseguramendu publikoaren egiaztagiri gisa. Horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko aseguramendu sanitario publikoaren erregistro zentrala kudeatzea.
Prestazio sanitarioak kudeatzearekin zerikusia duten administrazio-jarduketak egitea.
Osasun Sailburuordetzarekin batera, gidalerro eta irizpide nagusiak lantzea zerbitzu sanitarioak kontratatzeko, haien definizio estrategikoaren arabera. Horretarako, irizpide bereiziak proposatuko ditu, helburu eta baliabide ekonomikoak esleitzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako antolakundeei programa-kontratuen bitartez eta beste agente sanitario batzuei kontratazio-ereduen bitartez; era berean, kontratazio-plan orokorrak ezarriko ditu, hala eskatzen duten prestazioetarako.
Kontratazio sanitarioari ezar dakiokeen oinarrizko prezio-politika proposatzea.
Zerbitzu sanitarioen kontratazio publikoa gauzatu eta ebaluatzea, Osasun Sailaren eskumen-eremuan eta saileko gainerako organoekiko koordinazio estuan.
Zerbitzu eta prestazio sanitarioen zorro osagarria onartzeko irizpideak ezartzea eta proposamenak egitea.
Paziente desplazatuak, autonomia-erkidego mugakideetako pazienteak eta mugaz bestaldeko pazienteak kudeatzeko irizpideak lantzea.
Osasun Sailaren eskumen-eremuan, aldi baterako ezintasunaren kudeaketari dagokion egitekoa zuzendu, bultzatu, koordinatu eta ebaluatzea, eta euskal osasun-sistema publikoaren erreferente izatea, prestazio horren kontrolean inplikatutako gainerako erakundeekin koordinatuta (Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala eta Lan Istripu eta Gaixotasun Profesionaletako Mutualitateak).
Prestazio sanitarioei dagokienez, ikuskaritzak barne hartzen dituen egitekoak koordinatzea eta irizpideak ezartzea, saileko eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko beste organo eskudun batzuekin koordinaturik.
Jardun-protokoloak prestatu eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarekin koordinatzea, prozedura kirurgikoetara, kontsultetara eta proba osagarrietara sarrera izateko ezarritako gehieneko epeak betetzen direla bermatzeko.
Asistentzia sanitarioa dela-eta sortutako gastuen itzulketaren eta aurretiko baimenen inguruan homogeneoki interpretatu eta aplikatzeko irizpideak ezartzea.
Asistentzia sanitarioaren eta ortoprotesien gastuak itzultzeko eskabideak izapidetzea, eta 25.000 eurotik gorako eskabideak ebaztea. Halaber, auzibidearen aurreko erreklamazioak ebaztea dagokio, apartatu honetan aurreikusitako gaiei dagokienez.
Euskal Autonomia Erkidegoko Material Ortoprotesikoaren Katalogo Orokorra prestatzea, homogeneoki interpretatzeko eta aplikatzeko irizpideak ezartzea prestazio ortoprotesikoaren arloan, eta sektorearekin lankidetza-hitzarmenak egiteko proposamenak lantzea.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren ondare-erantzukizuneko espedienteen peritu-txostenak lantzea.
Euskadiko osasun-sistemari atxikitako baliabide sanitarioen kudeaketa hobetzera bideraturiko azterketak eta jarduketa-proposamenak lantzea.
Zerbitzu sanitarioei dagokienez, Euskadiko osasun-sistema publikoaren erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak betetzen direla zaintzeko mekanismoak aztertzea, horien erregulazio-proposamena egitea eta antolatzea.
Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroa kudeatzea, eta herritarrek adierazitako aurretiazko borondateak euren historia klinikoan sartzeko prozesuen ardura hartzea, baita bizitzaren amaierako prozesuan dauden pertsonei laguntzen dieten langile medikoek aurretiazko borondate horiek kontsultatu ahal izatea zuzenean Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistrotik bermatzeko jarduera zehatzen ardura ere.
Ikuskatzeko eta zehatzeko ahalmena erabiltzea bere eskumeneko eremuan, eta arin edo astun gisa tipifikatuta dauden zehapenak ezartzea, aplika daitekeen legediaren arabera.
447/2013 Dekretuan xedatutakoa izapidetzeko jarduketak kudeatzea 447/2013 Dekretua, azaroaren 19koa, Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzak arautzekoa.
Aurreko paragrafoan adierazitako gaietan, Osasun Saileko lurralde-ordezkaritzak Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.
Egiteko horiek gauzatzeko eta lurralde-jarduketak koordinatzeko, Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendariordetzaren laguntza izango du Zuzendaritzak.
Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendariordetzari honako egiteko hauek dagozkio:
Zuzendaritzaren eskumenekoak diren gaietan, lurralde-ordezkaritzei esleitutako baliabide materialak, ekonomikoak eta giza baliabideak koordinatu eta ikuskatzea.
Zuzendaritzarenak eta lurralde-ordezkaritzenak diren egitekoei buruzko prozesuak koordinatu eta kudeatzea.
Farmazia Zuzendaritzak egiteko hauek izango ditu, 6. artikuluan ezarritakoez gain:
Arreta farmazeutikoko zerbitzuen eta establezimenduen, eta albaitaritzako sendagaiak banatzeko eta emateko zerbitzuen eta establezimenduen antolaketarekin zerikusia duten administrazio-jarduketak gauzatzea.
Farmazia-produktuei buruzko Estatuko legeria betearaztearekin zerikusia duten administrazio-jarduketak gauzatzea.
Politika farmazeutikoaren gidalerroak definitu eta ezartzea Euskadiko osasun-sistemaren eremuan. Horretarako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak arlo horretan egiten dituen jarduerak koordinatuko ditu funtzionalki.
Zuzendaritzaren jardun-arloei dagozkien gaietan baimen administratibo-sanitarioak ebaztea, hargatik eragotzi gabe lurralde-ordezkaritzei dagozkien eskudantziak.
Medikamentuen Informazioko Euskal Zentroa (CEVIME) zuzentzea.
Prestazio farmazeutikoak mediku-errezetak zein ospitaleko farmazia-gastuak direla-eta egindako gastuaren segimendua burutzea.
Sendagaien ezagutza kudeatzeko jarduerak eta ekimenak integratu eta sustatzea, Sendagaien Informazio eta Ebaluazio Batzordeen Sarearen funtzionamendua koordinatuz, zeinaren egitekoa baita sendagaien ebaluazio-txostenak eta sendagaiak modu egokian erabiltzeko gomendio espezifikoak egitea, ebidentziaren, eraginkortasunaren eta efizientziaren irizpideei jarraituz.
Praktika klinikoan sendagaiek eragindako osasun-emaitzak ebaluatzeko gidalerroak lantzea, eraginkortasuna zein efizientzia aintzat hartuta.
Sendagaien posizionatze terapeutikoari buruzko txostenak egitea, sendagai edo indikazio berriak modu selektiboan funts publikoekin finantzatzeko eta, hala badagokio, Sendagaien Prezioen Ministerio arteko Batzordeak prezioak ezartzeko oinarri bezala.
Sendagaiei buruzko hezkuntza sanitarioko programak jendeari, oro har, zuzendutakoak lantzea.
Zaintza farmakologikoarekin eta produktu sanitarioen zainketarekin zerikusia duten jarduerak zuzendu eta koordinatzea.
Sendagaien, produktu sanitarioen eta dietoterapikoen zentzuzko erabilera sustatzea.
Prestazio farmazeutiko eta dietoterapikoaren kalitate- eta efizientzia-adierazleak landu eta ebaluatzea, hornitzaile sanitarioekin izango diren harremanetarako, batez ere Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoarekin izango diren harremanetarako programa-kontratuaren bidez.
Prestazio eta laguntza farmazeutikoaren arloan, farmazia-bulegoekin hitzarmenak eta akordioak egitea eta horiek kudeatzea.
Sendagaiak, dietoterapikoak eta efektu eta osagarriak preskribatzeko eta banatzeko informazio-sistemak garatu eta kudeatzea, bereziki errezeta elektronikoa, baita preskripzioen oniritziaren aplikazioa ere, finantzaketa-irizpideak landuta.
Farmakoekonomiaren arloko jarduerak zuzendu eta koordinatzea.
Osasun Saila ordezkatzea, osasun-sistema nazionaleko gainerako autonomia-erkidegoekin batera, medikamentuek Osasun Ministerioan duten posizionamendu terapeutikoaren esparruan, bai eta Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziaren Ikuskapen Batzorde Teknikoan ere.
Jardunbide egokien arau hauek betetzen diren ikuskatzea: laborategiko jardunbide egokiak, giza erabilerarako sendagaiak banatzekoak, saiakuntza klinikoetakoak, farmakozaintzakoak eta sendagaiak zuzenki fabrikatzekoak.
Antolamendu farmazeutikoaren arloan, establezimenduak ixteko edo horien funtzionamendua eteteko neurri ablatorioak hartzeari buruzko proposamenak formulatzea, zehapenak ez badira, Euskal Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 44. artikuluan xedatzen denaren arabera.
Ikuskatzeko eta zehatzeko ahalmena erabiltzea bere eskumeneko eremuan, eta arin edo astun gisa tipifikatuta dauden zehapenak ezartzea, aplika daitekeen legediaren arabera.
Aurreko apartatuan adierazitako gaietan, Osasun Saileko lurralde-ordezkaritzak Farmazia Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.
Lurralde-ordezkaritzak Osasun Sailaren organo periferikoak dira, eta horien jardun-eremua autonomia-erkidegoko osasun-barruti bakoitzari dagokio.
Lurralde-ordezkaritza bakoitzak buru edo ordezkari bat izango du, zeina Osasun Sailak lurralde historikoan izango duen ordezkari gorena izango baita.
Lurralde-ordezkaritzak, hierarkikoki, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetzaren mende egongo dira. Funtzionalki, Osasun Saileko zuzendarien mende egongo dira, gaiaren arabera.
Lurralde-ordezkariak kontratazio-organo espezifiko gisa jardungo du, eta, zerbitzu-zorroko zerbitzu sanitarioen prestazioa kontratatzeari dagokionez, kontratazio-organo gisa dagozkion egitekoak gauzatuko ditu zerbitzu horiek berari dagokion osasun-barrutira zuzendutakoak badira, sailak ezartzen dituen gidalerro eta irizpideekin bat etorriz.
Halaber, lurralde-ordezkariari dagokio bere lurralde-eremuan Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zerbitzu sanitarioko erakundeekin programa-kontratuak izenpetzea.
Lurralde-ordezkaritzetako titularrek eskumena izango dute euren eremuan egin beharreko funtzionamendu-gastuak baimendu eta kontratatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari buruzko irailaren 30eko 211/1997 Dekretuak arautzen dituen funts aurreratuen indarreko araubidearen baitan eta araubide hura garatzeko arautegiaren eremuan, hargatik eragotzi gabe Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetzako eta Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzako titularrei ematen zaizkien ahalmenak.
Artikulu honetan xedatzen diren egitekoak burutzeko, lurralde-ordezkaritzak honako jardun-arlo hauetan egituratzen dira:
Zerbitzu Orokorren Arloa.
Antolamendu eta Kontratazio Sanitarioaren Arloa.
Osasun Publikoaren eta Adikzioen Arloa.
Zerbitzu Orokorren Arloari honako egiteko hauek dagozkio:
Ordezkaritzako langileak administratu eta zuzentzea, organo eskudunek ezarritako arauen arabera, eta Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzarekin koordinatuta.
Ordezkaritzaren jarduerak programatu, bultzatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea, jasotako jarraibideen arabera.
Ordezkaritzaren aurrekontua administratu eta kudeatzea, organo eskudunek ezarritako arauei jarraikiz.
Ordezkaritzari dagozkion gaietan aholkuak ematea eta txosten juridikoak eta irizpenak prestatzea, Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzarekin koordinatuta.
Sailaren informazio-sistemak nork bere lurralde-eremuan aplikatzea.
Dagokion lurralde-ordezkaritzari atxikitako erregistro orokorrak eta erregistro laguntzaileak kudeatzea.
Herritarrei arreta emateko zerbitzuak kudeatzea, orientazio eta aholkularitza espezializatuaren bidez.
Arau-hauste sanitarioak direla-eta aurretiazko jarduerak burutzea eta zehapen-espedienteen hasiera proposatzea, eta zehaztea nortzuk arduratuko diren horien instrukzioaz, eta, behar izanez gero, idazkaritzaz. Behin organo eskudunak espedienteei hasiera ematen dienean, haiei dagokie espedienteok bideratu eta izapidetzea harik eta ebazpen-proposamena egiten den arte, eta, behar izanez gero, behar diren neurri prebentibo edo kautelazkoak proposatuko dituzte, establezimenduak ixtea eta horien jarduera etetea barne.
Antolamendu eta Kontratazio Sanitarioaren Arloak honako egiteko hauek izango ditu:
Asistentzia-planak lantzea osasun-barrutiaren eremuan, organo eskudunak zerbitzu sanitarioak kontratatzeko onarturiko ildo estrategikoak eta irizpide orokorrak oinarritzat hartuta.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoko zerbitzu sanitarioetako antolakundeekin egiten diren programa-kontratuak izapidetu, horien gaineko intzidentziak ebatzi, segimendua egin eta ebaluatzea, sailean ezartzen diren gidalerro eta irizpideei jarraikiz.
Lankidetza-akordioak ezartzea arreta soziosanitariorako zerbitzu sozialetan erantzukizuna daukaten osasun-barrutiko erakunde eta instituzioekin, eta akordio horien ondoriozko lan operatiboak gauzatzea, baita horiek ebaluatzea ere.
Lurralde-ordezkaritzek ebatzi beharreko osasun-zerbitzuak kontratatzeko espedienteak izapidetu, jarraitu eta ebaluatzea, eta maila goragoko espedienteen segimendua eta ebaluazioa egitea, kontratazio-organoak ezarritako moduan.
Osasun-zerbitzuen estalduraz, erabileraz eta erabiltzaileen sarreraz behar diren azterketak egitea, dagokion osasun-barrutian; jendea zenbateraino dagoen gustura jakiteko informazioa biltzea eta osasun-zerbitzu publikoetan nahiz itunduetan jaso diren kexa eta erreklamazioen berri izatea.
Aseguramendu sanitario publikoaren erregimenean dauden altak eta bajak izapidetu eta ebaztea, 114/2012 Dekretuan xedatutakoaren arabera (114/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Osasun Sistema Nazionalaren osasun-prestazioak emateko araubideari buruzkoa).
Aldi baterako ezintasuneko prozesuen ikuskapen, kontrol eta segimendu sanitarioa egitea.
Errezetei oniritzia emateko eskabideak ebaztea, baldin eta oniritzia eskatzen duten errezetak badira.
Aurretiazko baimen-espedienteak izapidetu eta ebaztea.
Asistentzia sanitarioaren eta ortoprotesien gastuak itzultzeko eskabideak izapidetzea, eta 25.000 eurora arteko eskabideak ebaztea. Halaber, bide judizialera jo aurreko erreklamazioak ebaztea dagokio, atal honetan aurreikusitako ebazpenei dagokienez.
Administrazio-prozedura hauek kudeatu eta ebaztea: Euskadiko osasun-sistemaren kontura larriak ez diren eta programatuta dauden prozedura kirurgikoak egiteko gehieneko epeen araudia aplikatzearen ondoriozkoak, eta 230/2012 Dekretuaren ondoriozkoak (230/2012 Dekretua, kardiologiako eta onkologiako kontsultetarako eta proba osagarri ez-urgenteetarako sarbidea izateko epe gehienekoak ezartzen dizkiona Euskadiko Osasun Sistemari).
Zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioen ikuskapena, kontrola, segimendua eta ebaluazioa egitea.
Baimen administratibo-sanitarioko prozedurak ebaztea honako hauentzat: barneratze gabeko asistentziaren hornitzaile gisa sailkaturiko zentro sanitarioentzat (dekretu honetan espresuki beste organo batzuei esleitu zaizkienak salbu), erakunde ez-sanitarioren batean integratuta dauden zerbitzu sanitarioentzat, eta optika, ortopedia eta audioprotesietako establezimendu sanitarioentzat.
Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren Zuzendaritzari atxikitakoen artean sartzen ez diren establezimendu zein zentro sanitarioak eta erabilera anitzeko zentroak baimentzea eta ixtea.
Farmaziako programak eta jarduerak burutu eta ebaluatzea, eta arreta farmazeutikoko zerbitzu eta establezimenduak ikuskatzea, Farmazia Zuzendaritzarekin koordinatuta.
Prestazio ortoprotesikoari eta farmazeutikoari dagozkien espedienteak izapidetu eta ebaztea.
Euskadiko osasun-sisteman bigarren iritzi medikoa izateko eskubidea erregulatzen duen araudiaren aplikaziotik eratorritako administrazio-prozedurak kudeatu eta ebaztea.
Asistentzia sanitarioa emateko hitzarmen berezia sinatzeko eskabideak izapidetu eta ebaztea.
Eta, oro har, jardun-arlo horretan agintzen zaizkion gainerako egitekoak.
Lurralde-ordezkaritza bakoitzak Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariorde bat izango du, zeina Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren mende egongo baita funtzionalki, eta lurralde-ordezkaritzaren egituran sartuko baita, honako egiteko hauek gauzatzeko:
Osasun Publikoaren eta Adikzioen gaineko programak eta jarduerak gauzatzea. Horretarako, beharrezkoak diren jarduera materialak gauzatuko ditu, ikuskapen eta kontrol sanitarioari dagokionez.
Osasun Planerako helburu-proposamenak formulatzea, baita hori gauzatzeko estrategiak eta segimendurako adierazleak ere, eta ebaluazio-txostenak lantzea Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari aurkezteko.
Osasun Publikoko Eskualdeak koordinatzea.
Elikagaien Erregistro Orokor Sanitarioan inskribatu beharrik ez daukaten elikadura-establezimendu, -jarduera eta -industrien baimen administratibo-sanitarioak ebaztea.
Osasun Publikoaren eta Adikzioen gaineko espedienteen berri ematea, eskabideak jasotzea eta izapidetzea.
Eta, oro har, Osasun Publikoaren eta Adikzioen arloan agintzen zaizkion gainerako egitekoak.
Dekretu honek aipatzen dituen organoetako titularrak ez badaude edo gaixorik badaude, edo haien karguak hutsik badaude, edo abstenitzeko edo errefusatzeko adierazpena egin bada, ordezkapenak honako arau hauei jarraituz ebatziko dira:
Osasun Sailburuordetzako eta Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetzako titularrak ordezkatzea organo horren mendeko zuzendaritzetako titularrei dagokie, dekretu honen 2.1 artikuluan agertzen diren hurrenkeran.
Hurrenkeran justu aurretik dagoen zuzendariak ordezkatuko ditu zuzendariak, eta hurrenkeran lehenengo dagoen zuzendaria, berriz, sailburuordetza horretako titularrak ordezkatuko du.
Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzak ordezkatuko du Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza.
Lurralde-ordezkariak dagokien osasun-barrutiko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariordeek ordezkatuko dituzte.
LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA. Izapidetzen ari diren espedienteak.
Arloa dela-eta eskumena duten organoek ebatziko dituzte dekretu hau indarrean jartzen denean izapidetzen ari diren espedienteak.
BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. Eraginpeko unitateen eta organoen egitekoak Osasun Publikoaren Euskal Institutua abian jarri arte.
Euskadiko Osasun Publikoaren azaroaren 30eko 13/2023 Legearen lehenengo xedapen iragankorrean ezarritakoaren arabera, dekretu honetan arautzen diren Osasun Saileko unitate eta organoek Osasun Publikoaren Euskal Institutua sortzeak eragiten dietenek beren egitekoak betetzen jarraitu behar dute, institutua abian jarri arte.
Indargabetu egiten da martxoaren 23ko 116/2021 Dekretua, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoa.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko urriaren 29an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Osasuneko sailburua,
ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: 36/2024 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, lehendakariarena, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Dekretua.
- Ikus: 18/2024 DEKRETUA, ekainaren 23koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena.
- Indargabetzen du: 116/2021 DEKRETUA, martxoaren 23koa, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoa.