Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

66/2024 DEKRETUA, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan Nekazaritza Politika Erkidearen 2023-2027 Plan Estrategikoa ezartzeko eta landa-eremuen karakterizazioa finkatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 113
  • Hurrenkera-zk.: 2813
  • Xedapen-zk.: 66
  • Xedapen-data: 2024/05/28
  • Argitaratze-data: 2024/06/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Nekazaritza Politika Erkidea 1962an sortu zenetik, politika hori nekazaritza sektorearen erronketara eta herritarren beharrizan berrietara egokitu da, zenbait erreformaren bitartez.

Nekazaritza Politika Erkidearen azken erreforma 2021eko abenduan amaitu zen, hiru erregelamendu argitaratuta. Erregelamendu horiek, ordezko eta betearazpeneko erregelamenduekin batera, 2023-2027 aldian Nekazaritza Politika Erkidea aplikatzeko oinarriak finkatzen eta arautzen dituzte, egon daitezkeen luzapenak gorabehera.

Alde batetik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamendua, nekazaritza politika erkidearen esparruan estatu kideek egin beharreko plan estrategikoetarako laguntzari buruzko arauak ezartzen dituena (NPEaren plan estrategikoak) Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuta eta 1305/2013 (EB) Erregelamendua eta 1307/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen dituena.

Bestetik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamendua, nekazaritza politika erkidearen finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoa eta 1306/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen duena.

Eta, azkenik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2117 Erregelamendua (EB), honako hauek aldatzen dituena: 1308/2013 Erregelamendua (EB), nekazaritza-produktuen merkatu antolakunde erkidea sortzen duena; 1151/2012 Erregelamendua (EB), nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideei buruzkoa; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 251/2014 Erregelamendua (EB), mahastizaintza eta ardogintzako produktu aromatizatuen adierazpen geografikoen definizio, deskribapen, aurkezpen, etiketatu eta babesari buruzkoa; eta 228/2013 Erregelamendua (EB), nekazaritza sektorean Europar Batasuneko eskualde ultraperiferikoen aldeko neurri espezifikoak ezartzen dituena.

Nekazaritza Politika Erkide berriak, 2023tik 2027ra bitartean aplikatuko denak, aurrekoaren funtsezko elementuak dauzka, baina baldintza jakin batzuk betetzean oinarritutako politika izatetik, hiru helburu nagusirekin lotutako emaitza zehatz batzuk lortzera bideratutako politika izatera pasatuko da: nekazaritza sektore adimentsua, lehiakorra, erresilientea eta dibertsifikatua sustatzea, elikagaien epe luzeko segurtasuna bermatuko duena; ingurumenaren babesa indartzea eta babestea, biodibertsitatea eta klimaren aldeko ekintza barne, eta Europar Batasuneko ingurumen- eta klima-helburuak lortzen laguntzea, tartean Parisko Itunaren arabera hartutako konpromisoak; eta landa-inguruetako sare sozioekonomikoa indartzea.

Helburu orokor horiek, era berean, bederatzi helburu espezifikotan banakatzen dira, jasangarritasunaren hiru zutabeetan oinarrituta, eta zeharkako helburu komun batekin osatuta: nekazaritza sektorea modernizatzea landa-inguruetan, ezagutzaren, berrikuntzaren eta digitalizazioaren bidez.

Nekazaritza Politika Erkidearen 2023-2027 aldiko berrikuntza nagusietako bat da Batasuneko estatu guztiek eduki behar dutela Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategiko bakarra, eta bertan Nekazaritza Politika Erkidearen helburuak eta Europako Itun Berdearen xedea lortzeko laguntzarako esku-hartzeak agertu behar direla.

Ildo horretan, hiru urte inguruko lan-prozesu baten ondoren, 2022ko abuztuaren 31n, Europako Batzordeak Espainiako Nekazaritza Politika Erkidearen 2023-2027 Plan Estrategikoa onartu zuen C (2022) 6017 Erabakiaren bidez. Lan-prozesu hori Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak koordinatu zuen, eta autonomia-erkidegoek parte hartu zuten, bai beharren diagnostikoaren eta analisiaren hasierako fasean, bai esku-hartzeen estrategia eta diseinua artikulatzeko ondoko fasean.

Plan horretan jaso dira bai lehen zutabearen esparruan programatutako laguntzarako esku-hartzeak (zuzeneko eta sektoreko laguntzak, NBEF funtsak finantzatutakoak), Estatuan zuzenean aplikatuko direnak, bai bigarren zutabeko landa-garapeneko esku-hartzeak (LGENF funtsak eta beste batzuek finantzatuak), autonomia-erkidegoetan abiarazi eta garatzen direnak, kasu bakoitzean ezarritako eskualde-berezitasunekin eta autonomia-erkidego bakoitzak lurraldean programatu dituen esku-hartzeen eta aurrekontuen arabera. Horren ondorioz, EAEren kasuan, zuzeneko ordainketez eta NBEF funtseko esku-hartze sektorialez gainera, landa-garapeneko 18 esku-hartze programatu dira (LGENF), batzuk Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskumenekoak eta beste batzuk foru-aldundien eskumenekoak.

Espainiako Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoa onartu ondoren, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak arau-sorta zabala prestatu du, Plana behar bezala eta eraginkortasunez ezarri ahal izateko. Arau-sorta hori kontuan hartu beharko da Batasunaren araudiarekin batera.

Espainiako Nekazaritza Politika Erkidearen planteamendu berriaren arabera, plan estrategiko bakarra egon behar da, eta bertan bildu behar dira NBEFaren zuzeneko laguntzak eta esku-hartzeak, batetik, eta LGENFaren konturako landa-garapenerako laguntzak, bestetik. Horregatik, ekimena proposatzen duen sailak hausnarketa egin du eta erabaki du Nekazaritza Politika Erkidearen bi zutabeak uztartzen dituen dekretua egitea, eta, horretarako, orain arte sakabanatuta egon diren arauak (xedapen indargabetzaileetan zehazten direnak) indargabetu behar dira.

Horregatik, dekretu honen xedea da arauak ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatu ahal izateko Espainiako Nekazaritza Politika Erkidearen 2023-2027 Plan Estrategikoa, Europako Batzordeak C (2022) 6017 Erabakiaren bidez onartua 2022ko abuztuaren 31n.

Beste alde batetik, LGENFaren konturako landa-garapenerako laguntzak landa-eremuen garapen-mailaren arabera ematen dira. Horren ildotik, Landa Ingurunearen Garapenaren ekainaren 30eko 7/2022 Legearen 7. artikuluak ezartzen duenaren arabera, landa-eremuak identifikatuko dira, biztanleriarekin, nekazaritza-jarduerarekin eta biztanleria-dentsitatearekin lotutako parametroetan oinarrituta, besteak beste. 3. apartatuan xedatzen da landa-eremuen katalogazioa eta parametrizazioa erregelamendu bidez arautuko direla. Horixe bera da dekretu honen xedea: landa-eremuen karakterizazioa.

Dekretu hau egiteko kontuan hartu dira Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legea eta Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretua. Ildo horretan, Nekazaritza Politika Erkidearen programen esparruan, ekintza positiboak ezartzen jarraitu behar da, nekazaritza-sektorean eta landa-ingurunean dauden genero-arrakalak murrizteko.

Arau hau bat dator Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 4. artikuluan xedatzen diren arauen kalitatearen printzipioekin.

Hori dela eta, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko maiatzaren 28an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

1. ATALA

XEDEA

  1. Dekretu honen xedea da, batetik, arauak ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatu ahal izateko Espainiako Nekazaritza Politika Erkidearen 2023-2027 Plan Estrategikoa (aurrerantzean, NPEPE), Europako Batzordeak C (2022) 6017 Erabakiaren bidez onartua 2022ko abuztuaren 31n. Bi egoitza elektronikotan argitaratuta dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren egoitza elektronikoan.

  2. Bestetik, dekretu honen xedea da, baita ere, landa-eremuen karakterizazioa, Landa Ingurunearen Garapenaren ekainaren 30eko 7/2022 Legearen 7. artikuluak xedatzen duena betetzeko.

  3. NPEPEa EAEn aplikatzean, dekretu honetan xedatzen dena ez ezik, Batasunaren araudia eta Estatuko oinarrizko araudia (I. eranskina) edo horren ordezkoa edo hori osatzen duena ere bete beharko dira.

    2. ATALA

    KOORDINAZIO- ETA GOBERNANTZA-EGITURAK

  1. Dekretu honek koordinazio- eta gobernantza-sistema bat arautzen du honako hauei dagokienez:

    1. Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoa (aurrerantzean, NPEPE), Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamendua, nekazaritza politika erkidearen esparruan estatu kideek egin beharreko plan estrategikoetarako laguntzari buruzko arauak ezartzen dituena (NPEaren plan estrategikoak) Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuta eta 1305/2013 (EB) Erregelamendua eta 1307/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen dituena (aurrerantzean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamendua); honako hauek dira:

      1. NPEPEaren Kudeaketa Agintaritza Erregionala EAEn.

      2. Nekazaritza Politika Erkidearen 2023-2027 Plan Estrategikoaren Jarraipen Batzorde Erregionala EAEn.

    2. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren finantzaketa Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoa da, eta 1306/2013 (EB) erregelamendua indargabetzen du (aurrerantzean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamendua); organo hauek osatzen dute:

      1. Agintaritza eskuduna.

      2. Erakunde ordaintzailea.

      3. Ziurtapen-erakundea.

  2. Lehen zutabeko eta bigarren zutabeko eremuen arteko lankidetza zuzena eta eraginkorra bermatzeko eta EAEko erakunde ordaintzailearen egitekoak gauzatzeko, erakunde ordaintzailearen koordinazio-batzordea sortzen da, zeinak lantalde gisa jardungo baitu, azken xedapenetako lehenengoan ezarritakoaren arabera.

  1. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduak ezartzen dituen gobernantza-erakundeei dagokienez, eta abenduaren 9ko 275/2020 Dekretuak, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatutako gastuen erakunde ordaintzailearen Euskal Autonomia Erkidegoko antolakuntza eta funtzionamendu-araubidea ezartzen dituenak (aurrerantzean, abenduaren 9ko 275/2020 Dekretua), xedatzen duenarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoan honako hauek dira NPEPEaren esparruko gobernantza-organoak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko organoak:

    1. Agintaritza eskuduna: nekazaritza politika erkidearen arloko eskumena duen sailaren titularra.

    2. Erakunde ordaintzailea: nekazaritza politika erkidearen arloko eskumena duen saila. Erakunde ordaintzailearen gaineko ardura nekazaritza eta abeltzaintzaren arloetako eskumena duen zuzendaritzaren titularrak dauka.

    3. Ziurtapen-erakundea: ekonomiaren eta ogasunaren gaineko eskumena duen saileko Kontrol Ekonomikorako Bulegoa.

  2. Erakunde horietako bakoitzak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduak eta abenduaren 27ko 1046/2022 Errege Dekretuak Espainian Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren eta NBEF eta LGENF Europako nekazaritza-funtsen gobernantza arautzen duena (aurrerantzean, abenduaren 27ko 1046/2022 Errege Dekretua) esleitzen dizkieten eginkizunak beteko ditu, bai eta abenduaren 9ko 275/2020 Dekretuan aurreikusitakoak ere.

Nekazaritza-politika erkidearen arloan eskumena duen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko saila izendatzen da NPEPEaren Kudeaketa Agintaritza Erregional gisa EAEn, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 123.2 artikuluan ezarritako eta abenduaren 27ko 1046/2022 Errege Dekretuaren 3. artikuluan zehaztutako funtzioak aplikatuz eta betez. Landa-garapenaren arloko eskumena duen zuzendaritzaren titularrak bere gain hartzen du NPEPEa EAEn kudeatuko duen agintaritza erregionalaren ardura.

  1. EAEko Kudeaketa Agintaritza Erregionalaren Koordinazio Batzordea sortzen da, lantalde gisa, lehen zutabeko (zuzeneko laguntzak eta merkatu-neurriak; osorik finantzatuak Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren NBEF kontura) eta bigarren zutabeko (landa-garapenerako laguntzak; besteak beste, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren LGENF kontura finantzatuak) eremuen arteko lankidetza zuzena eta eraginkorra izatea bermatzeko eta EAEko kudeaketa-agintaritza erregionalaren egitekoak gauzatzeko.

  2. EAEko Kudeaketa Agintaritza Erregionalaren Koordinazio Batzordea honako hauek osatuko dute:

    1. NBEFaren zuzeneko ordainketen ardura duen zuzendaritzaren ordezkari bat.

    2. NBEFaren esku-hartze sektorialen ardura duten zuzendaritzen ordezkari bat.

    3. LGENFaren landa-garapenerako esku-hartzeen ardura duten zuzendaritzen ordezkari bat.

    4. Erakunde ordaintzailearen kontabilitate-funtzioaz arduratuko den pertsona bat.

    5. Foru-aldundi bakoitzean nekazaritzaren arloan eskumena duen zuzendaritzaren ordezkari bat.

  3. Koordinazio-batzordea kudeaketa-agintaritzaren ardura duen pertsonaren ekimenez bildu ahal izango da, edota batzordeko edozein kideren ekimenez, eta bileretara kasuan kasuko gaiaren arabera bidezkotzat jotzen diren kudeaketa-organoak edo beste administrazio-unitate batzuk edo bestelako erakundeak gonbidatu ahal izango dira.

  4. Batzorde horren eginkizun nagusia izango da Euskadin NPEPEa ezartzean sortzen diren gorabeherak aztertzea eta neurri zuzentzaile egokiak proposatzea, honako gai hauei dagokienez:

    1. Aplikazio informatikoen azterketa, kontrola eta jarraipena egitea, NPEPE laguntzen kudeaketa-eskakizunetara egokitzen direla bermatzeko.

    2. Laguntza-deialdien azterketa, kontrola eta jarraipena.

    3. Adierazleen eta errendimenduari buruzko bi urtez behingo azterketak egiteko beharrezkoa den bestelako informazioaren tratamendua.

    4. Errendimenduaren esparruan lortutako emaitzen ondoriozko ekintza-planak egitea, hala dagokionean.

    5. Eskualde-mailan egin beharreko ebaluazio-ekintzak.

    6. Euskadiko NPEPEaren komunikazioa eta publizitatea, eta Euskadin NPEPEa ezartzeari buruzko webgunea mantentzea eta eguneratzea.

    7. Kudeaketa-agintaritzari egotz dakiokeen beste edozein gai, abenduaren 27ko 1046/2022 Errege Dekretuaren 3. artikuluaren arabera, baldin eta NPEPEaren esparruan batzordea osatzen duten administrazio-organoen arteko koordinazioa eskatzen badu.

  5. Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legea betez, artikulu honetan araututako koordinazio-batzordeko kideei nahi duten hizkuntza ofiziala erabiltzeko eskubidea bermatuko zaie.

  1. Nekazaritza-politika erkidean eskumena duen sailari atxikitako kide anitzeko organo gisa, EAEko Nekazaritza Politika Erkidearen 2023-2027 Plan Estrategikoaren Jarraipen Batzorde Erregionala sortzen da, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 124.5 artikuluarekin eta abenduaren 27ko 1046/2022 Errege Dekretuaren 5.6 artikuluarekin bat etorriz.

    Batzorde horrek gainbegiratuko du nola aplikatzen diren plan estrategikoaren elementu erregionalak, eta horren inguruko informazioa eman beharko dio Jarraipen Batzorde Nazionalari.

  2. Aurreko apartatuan sortutako batzordearen osaera landa-garapenaren arloan eskumena duen zuzendaritzako titularraren ebazpen baten bidez zehaztuko da, EAEko kudeaketa-agintaritza erregionalaren arduradun gisa. Osaera horretan, honako hauen arteko ordezkaritza orekatua bermatuko da:

    1. ingurumenaren eta klimaren arloko eskumena duten agintaritza publikoak;

    2. solaskide ekonomikoak eta sozialak, nekazaritza sektorearen ordezkariak barnean direla;

    3. sozietate zibila ordezkatzen duten erakundeak eta, hala dagokionean, gizarte inklusioa, oinarrizko eskubideak, genero-berdintasuna eta bereizkeriarik eza sustatzeko ardura duten erakundeak.

  3. Jarraipen Batzordeko kide bakoitzak boto bat izango du. Aldiz, noizean behin bileretara aholkulari gisa doazen pertsonek ez dute botorik izango.

  4. Batzordearen eginkizunak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 124. artikuluaren 3. eta 4. apartatuetan ezarritakoak dira. Eginkizun horiek NPEPEari buruzkoak izango dira beti, EAEren esparruan. Hain zuzen ere, batzordeak irizpenak eman beharko ditu honako gai hauei buruz:

    1. EAEn programatutako landa-garapeneko esku-hartzeen bidez (LGENF) finantzatutako jardunak hautatzeko irizpideak.

    2. EAEko urteko errendimenduari buruzko txostena.

    3. NPEPEan EAErako ezarritako zehaztapenak edo NPEPEko zehaztapen orokor batzuk aldatzeko proposamenak, kudeaketa-agintaritza nazionalari helarazi nahi zaizkionak.

  5. Jarraipen Batzordea deitzeko, bilerak egiteko, erabakiak hartzeko eta aktak bidaltzeko, aurrez aurre nahiz urrutitik jardun ahalko da. Hala ere, urtean behin gutxienez, bilera presentziala izango da. Batzordeak NPEPEaren aurrerabidean eragina duten gai guztiak aztertuko ditu, helburuak lortzeko. Kudeaketa-agintaritzak Jarraipen Batzordearen barne araudia eta irizpenak egin eta argitaratuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Egoitza Elektronikoan.

  6. Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legea betez, artikulu honetan araututako koordinazio-batzordeko kideei nahi duten hizkuntza ofiziala erabiltzeko eskubidea bermatuko zaie.

  7. Batzordeak urteko kudeaketa- eta jarduera-memoria bat egin beharko du, eta Gardena gardentasun-atarian argitaratu (https://www.gardena.euskadi.eus/gardentasuna), «Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren administrazio instituzionaleko kide anitzeko organoentzako jarduera-planaren» 9.1.8 apartatuan xedatutakoaren arabera, zeina Gobernu Kontseiluaren 2020ko uztailaren 7ko erabakiaren bidez onartu baitzen.

  8. Aurreko apartatuak aipatzen duen jarduera-planaren 9.1.1 apartatuan xedatutakoaren arabera, sailak alta emango dio organoei eta kideei buruzko informazioari, eta informazio hori eguneratuta izango du «Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko kide anitzeko organoen kudeaketa sisteman (https://elkarlan.sharepoint.com/sites/102- Berrikuntza/PEGIP2020/proy6.4/SitePages/Sistema-de-Gestión-de-los-ÓrganosColegiados.aspx/)».

  1. Organo kudeatzaileak izango dira nekazaritza politika erkidearen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako saileko administrazio-unitateak eta foru-aldundietakoak eta NPEPEan EAErako programatutako laguntzarako esku-hartzeak kudeatzeko ardura duten erakundeetakoak.

  2. Laguntzarako esku-hartzeak kudeatzeko, espedienteak artatu behar dira eta behar diren kontrolak aplikatu behar dira.

  3. Kudeaketa-agintaritza erregionalari edo erakunde ordaintzaileari dagozkion eginkizunak ondo egiteko, organo kudeatzaileek une oro lagundu beharko diete bi organo horiei, eta NPEPEaren inguruan eskatzen duten informazio guztia eman beharko diete.

  4. Horretarako, laguntzak kudeatzeko programa informatikoak plan estrategikoaren beharrizanetara moldatu beharko dira, lortu behar baita programa horien bidez behar diren datu guztiak eman ahal izatea, laguntzarako esku-hartzeen errendimendua aztertzeko eta jarraipena egiteko. Nolanahi ere, NPEPEaren programazioaren aldian informazioa eta datuak eskatu ahal izango dizkiete kudeaketa-agintaritzak zein erakunde ordaintzaileak.

    3. ATALA

    EAE-N PROGRAMATUTAKO LAGUNTZARAKO ESKU-HARTZEAK

  1. Euskal Autonomia Erkidegoan dirulaguntzen araubidean egin daitezkeen esku-hartzeak, NBEF zein LGENF funtsetakoak, NPEPEaren 5. apartatuan jasotakoak dira. Plana Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan argitaratu da (https://www.euskadi.eus/web01-a1pac/eu/). Gainera, LGENFaren konturako landa-garapeneko esku-hartzeetarako, autonomia-erkidego bakoitzean programatutako LGENFaren konturako elementu erregionalei buruzko zehaztasun guztiak ematen dituen deskribapen-fitxa bat dago eskuragarri (aurrerantzean, «esku-hartzeen fitxa»).

  2. Aplikatu beharreko araudiaren arabera esku-hartzeei dagozkien espezifikotasunak alde batera utzi gabe, esku-hartze guztietan kontuan hartu beharko da atal honetan xedatutakoa.

Dekretu honen laugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa eragotzi gabe, EAEn aplikatzeko programatutako NBEFaren konturako esku-hartzeak IV. eta V. kapituluetan arautzen dira, eta honako hauek dira:

  1. Esku-hartzeak zuzeneko ordainketa gisa:

    1. Jasangarritasunerako errentarako oinarrizko laguntza (JEOL).

    2. JEOLen osagarria den birbanaketa-laguntza.

    3. Nekazari gazteentzako errentarako laguntza osagarria.

    4. Klimaren eta ingurumenaren aldeko araubideak (eko-araubideak).

    5. Nekazariei lotutako zuzeneko ordainketak.

  2. Esku-hartze sektorialak:

    1. Frutak eta barazkiak.

    2. Erlezaintza.

    3. Ardoa.

  1. Dekretu honen laugarren xedapen gehigarrian ezartzen dena eragotzi gabe, EAEn aplikatzeko programatutako LGENFaren konturako esku-hartzeak 2. eta 3. apartatuetan zehazten dira. Horiek abian jartzeko kontuan hartuko da nola dauden banatuta eskumenak foru-aldundien eta erakunde komunen artean. Esku-hartze horiek VI. kapituluan arautzen dira, eta EAErako ezarritako zehaztapenak bete behar dituzte; hain zuzen ere, zehaztapen horiek NPEPEaren eranskinetako fitxa erregionaletan daude jasota.

  2. Foru-aldundiek honako esku-hartze hauek garatu eta egikaritu behar dituzte:

    1. Nekazaritza-ingurumeneko konpromisoak: ekoizpen integratua.

    2. Nekazaritza-ingurumeneko konpromisoak: labore jasangarriak.

    3. Nekazaritza-ingurumeneko konpromisoak: larreen sustapen/kudeaketa jasangarria.

    4. Nekazaritza-ingurumeneko konpromisoak: erlezaintza.

    5. Nekazaritza-ingurumeneko konpromisoak: nekazaritza ekologikoa.

    6. Nekazaritza-ingurumeneko konpromisoak: baliabide genetikoen kontserbazioa.

    7. Oztopo naturalak dituzten eremuetarako laguntzak.

    8. Nekazari gazteak ezartzea.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak honako esku-hartze hauek garatu eta egikaritu behar ditu:

    1. Nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edota garatzeko inbertsioak.

    2. Basogintzako ekoizpenerako inbertsioak.

    3. Landaguneetako oinarrizko zerbitzuetako inbertsioak, ekoizpenekoak ez direnak.

      d) LEADER.

    1. Kalitate-araubideetan parte hartzea.

    2. Nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak sustatzea kalitate-araubideetan.

    3. Nekazaritzaren Berrikuntzarako Europako Elkarteko (EIP-Agri) talde operatiboen arteko lankidetza.

    4. EIP-Agri elkartearekin lotuta ez dauden berrikuntzarako taldeen arteko lankidetza.

    5. Ekoizle elkarteak edo taldeak sustatzeko lankidetza.

    6. Ezagutzen transferentzia, eta trebakuntza- eta informazio-jarduerak.

    7. Kudeaketa-agintaritzaren laguntza teknikoa.

  1. Agintari eskudunen aurrean jarraitutako administrazio-prozedura guztietan, NPEaren laguntzen onuradun diren pertsona fisiko edo juridikoek edo nortasun juridikorik gabeko erakundeek, bai eta dagozkien erregistroetan inskribatuta dauden nekazaritza-ustiategietako beste titular batzuek eta lotutako enpresek ere, administrazioarekiko harremana bitarteko elektronikoen bidez soilik izan beharko dute, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruko esku-hartzeak eta beste laguntza batzuk kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema arautzen duen abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuaren 7. artikulua aplikatuz (aurrerantzean, abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretua).

  2. Hala ere, aurreko apartatuan adierazitako manuaren arabera, dekretu honetan xedatutakoarekin bat etorriz dituzten betebeharrak eta eskubideak gauzatu ahal izateko beharrezkoak diren tresnak eta zerbitzuak jarriko dira ustiategien titularren eta onuradunen eskura, hala komeni denean prozedura horiek bitarteko elektronikoen bidez kudeatzea errazteko eta sinplifikatzeko.

  1. EAEn ezartzen diren esku-hartzeen laguntzen deialdietan, dekretu honetan ezartzen denaz gainera, NPEPEa ere bete beharko da deialdiko esku-hartze guztietan.

  2. Honako esku-hartze hauek ez dira deialdien xede izango:

  1. Ezagutzen transferentziari, ezagutzen jarduerei eta prestakuntza- eta informazio-jarduerei buruzko esku-hartzea.

  2. Kudeaketa-agintaritzaren laguntza teknikoari buruzko esku-hartzea.

  3. Fruta eta barazkien inguruko esku-hartzea, non honako bi errege-dekretu hauetan xedatzen dena aplikatuko baita: urriaren 11ko 856/2022 Errege Dekretua, fruta eta barazkien sektoreko ekoizleen elkarteen funts eta programa eragileak arautzen dituen irailaren 21eko 1179/2018 Errege Dekretua aldatzen duena; eta urriaren 11ko 857/2022 Errege Dekretua, fruta eta barazkien sektoreko ekoizleen elkarteen eta haien antolakundeen funts eta programa eragileak arautzen dituena, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esku-hartze sektorialaren esparruan (aurrerantzean, urriaren 11ko 857/2022 Errege Dekretua).

  1. Ezagutzen transferentziari, ezagutzen jarduerei eta prestakuntza- eta informazio-jarduerei buruzko esku-hartzearen kasuan izan ezik, 10. artikuluko 3. apartatuko esku-hartzeen deialdia nekazaritza-politika erkidearen arloan eskumena duen saileko titularraren aginduz egingo da.

  2. Iragartzen diren esku-hartze guztiek Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9. artikuluaren 4. apartatuan xedatutako edukia jaso beharko dute, eta, gutxienez, honako hauek:

    1. Laguntzaren edo dirulaguntzaren xedearen definizioa.

    2. Esku-hartze bakoitzerako zuzkidura ekonomikoa eta funtsen jatorria, ahal dela. NBEFaren kontura finantzatzen diren laguntzen deialdi edo ekitaldi bateko guztirako zenbatekoa Batasunaren araudiaren eta erabakien arabera finkatuko da, edo oinarrizko araudia aplikatuz, betiere kontuan izanda aurrekontu-mugak eta araudi horretan ezarritako finantza-diziplinaren mekanismoak aplikatu behar direla.

    3. Finantzaketa-iturria; hala dagokionean, laguntzaren xede diren eragiketak Europako funtsekin finantzatuko direla adierazi beharko da. Gainera, laguntza emateko eta ordaintzeko ebazpenetan zehaztu beharko da esku-hartzearen kopurutik zenbat finantzatuko den NBEFaren eta LGENFaren aurrekontuen kontura, eta berariaz adierazi beharko da Europar Batasunaren funtsak direla eta ordainketak NPEPE 2023-2027 planeko esku-hartzeetarako izango direla.

    4. Onarpenerako baldintzak eta hautaketarako irizpideak, hala dagokionean.

    5. Hala dagokionean, gastuen gaineko dirulaguntzak zehazteko kontuan hartuko den irizpidea, laguntza eskatzen den jardunaren betearazpen-mailaren arabera.

    6. Eskabideak aurkezteko modua eta epea, eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

    7. Dirulaguntza emateko prozedura, kontrolak eta ebazteko epeak.

    8. Noiz eta nola frogatu behar duen onuradunak jasotako laguntzaren edo dirulaguntzaren helburua bete dela eta funtsak horrexetarako erabili dituela.

    9. Dirulaguntza noiz eta nola ordainduko den. Hala dagokionean, konturako ordainketak eta ordainketa aurreratuak egiteko aukera ezarriko da.

    10. Dirulaguntza emateko ebazpena aldatzeko aukera, gutxieneko baldintzak betetzen direnean, baldin eta dirulaguntza emateko kontuan hartutako inguruabarrak aldatzen badira edo beste administrazio, erakunde publiko edo entitate pribatu batek xede bererako emandako laguntza edo dirulaguntzaren bat lortzen bada edo diru-sarrera edo baliabideren bat eskuratzen bada.

    11. Baldintza guztiak bete ezean, dirulaguntza itzultzeko prozedura.

    12. Beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk eskuratzeko aukerarik dagoen, eta, hala badagokio, bateraezinak ote diren. Bateragarritasuna onartzen bada, gehiegizko finantzaketa ez gertatzeko irizpideak edo mugak ezarri beharko dira nahitaez.

  3. Kudeaketa-organoek EAEko kudeaketa-agintaritza erregionalari jakinaraziko dizkiote laguntzak deitu eta garatzeko arauen proiektuak, egiazta dezan bat ote datozen Europar Batasunaren erregelamendu aplikagarrietan, dekretu honetan eta NPEPEan ezartzen denarekin.

  4. Azken xedapenetako bigarrenaren arabera, deialdi bakoitzaren aginduan zehaztu egingo dira Europako araudian zein Estatuko oinarrizko araudian izandako aldaketak, deialdiko esku-hartzean eragina dutenak.

  5. Eskabideak laguntzak kudeatzen dituen organoari aurkeztu behar zaizkio, esku-hartze bakoitzerako ezartzen diren epe eta baldintzetan. Eskabidea jaso duen organoak akatsen bat dagoela edo daturen bat ez dela zehatza antzemanez gero, horren berri emango dio eskatzaileari, eta hark 10 eguneko epea izango du akatsa zuzentzeko. Epe horretan ez badu akatsa zuzentzen, eskaeran atzera egiten duela ulertuko da, organoak ebazpena eman ondoren.

  6. Laguntza-eskaeren eredu normalizatuak, prozeduraren fitxa eta horretarako sarbidea Eusko Jaurlaritzaren plataforma elektronikoan eta zerbitzuen katalogoan argitaratuta daude https://www.euskadi.eus Horietan, honako informazio hau egongo da eskuragarri:

    1. Prozedura izapidetzeko jarraibideak.

    2. Eskabidea ebazteko epeari eta administrazio-isiltasunaren ondorioei buruzko informazioa.

    3. Eskabidea betetzeko jarraibideak eta eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

    4. Prozedurako betekizunen eta egiaztatzeko moduaren inguruko informazio eguneratua, administrazio publikoen arteko kontsulta-sistemen bidez lortzeko aukera eta interesdunaren erantzukizunpeko adierazpena barne.

    5. Prozeduran egin daitezkeen izapide guztiak.

    6. Prozeduraren eredu eta inprimaki normalizatu guztiak (eskabide-inprimakia, erantzukizunpeko adierazpenena, ordezkaritza eskuordetzeko dokumentua...).

  7. Espedientera sartzeko, prozedura hasi ondorengo izapideak egiteko eta prozeduraren izapideetan emandako egintza guztiak jakinarazteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera jo beharko da (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta/), bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 43. artikuluarekin eta herritarrei arreta integral eta multikanala emateko eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izateko ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuaren 62. artikuluarekin.

  8. Hala dagokionean, jakinarazpena argitalpen bidez egin ahal izango da, bai Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari lotuta, bai egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoari lotuta (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/), Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 45. artikuluen arabera.

  9. Esku-hartze bakoitzerako ezarritako epean ebazpen espresurik ematen eta jakinarazten ez bada, eskabideak ezetsitzat jo ahal izango dira, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22. artikuluan xedatzen denaren arabera.

Onuradunak izan daitezke NPEPEan eta, hala badagokio, LGENFaren esku-hartze bakoitzaren fitxan onuradunak izateko hautagarri gisa agertzen diren pertsona fisikoak zein juridikoak. Horiek, onuradunak izateko, berariaz ezarritako baldintzak eta betekizunak bete beharko dituzte, eta, gainera, honako hauetan ezartzen direnak ere bai: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikulua; uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duena; abenduaren 21eko 20/2023 Legea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa, eta aplikatu beharreko gainerako arauak.

Onuradunek Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. artikuluak ezartzen dituen betebeharrak eta dekretu honetan eta deialdi-aginduetan xedatzen diren berariazko betebeharrak bete beharko dituzte.

Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluak orokorrean xedatzen duena betetzeaz gainera, esku-hartze bakoitzeko hauta daitezkeen gastuak errespetatu egin beharko dira, baita NPEPEan finkatutako laguntzen gehieneko ehunekoak eta zenbatekoak ere.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak bermatu beharko du programa informatiko egokiak daudela NPEPEaren esku-hartzeak kudeatzeko, baita programa horietako datuak eta erregistroak eta Estatuko Administrazio Orokorraren programa eta erregistroetako datuak eta erregistroak bateragarriak direla eta denen arteko elkarreragingarritasuna ezar daitekeela ere.

4. ATALA

ESKU-HARTZEAK FINANTZATZEA ETA KONTUAK LIKIDATZEA

1. 9. artikuluan arautzen diren zuzeneko ordainketak eta esku-hartze sektorialak finantzatzeko erabiliko diren baliabide ekonomiko guztiak Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsetik (NBEF) etorriko dira, eta baliabide horien bolumen osoa Batasuneko araudian eta erabakietan edo Estatuko oinarrizko araudian deialdi edo ekitaldi bakoitzerako ezartzen dena izango da, betiere kontuan hartuta aurrekontu-mugak eta araudi horretan ezarritako finantza-diziplinaren mekanismoen aplikazioa.

  1. Aurreko apartatuan aipatzen den Europar Batasunaren finantzaketaz gainera, fruta eta barazkien eta erlezaintzaren sektoreko esku-hartzeetarako finantzaketa nazionala ere erabiliko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta foru-aldundien aurrekontuan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituen kontura, hurrenez hurren.

  2. Esku-hartzeen ordainketa erakunde ordaintzailearen bidez egingo da, erakunde ordaintzaileko zuzendariak horretarako ebazpenak eman ondoren, abenduaren 9ko 275/2020 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

1. 10. artikuluan arautzen diren landa-garapenerako esku-hartzeetarako erabiliko diren baliabide ekonomikoak Europako LGENF funtsetik eta foru-aldundien aurrekontuko kredituetatik edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko aurrekontu orokorretan berariaz ezartzen diren kredituetatik etorriko dira, NPEPEan EAErako programatutako esku-hartze bakoitzaren fitxan finkatutako finantzaketa-ehunekoa aplikatuz, hau da, Europako Batzordeak onartu eta aldi bakoitzean indarrean dagoena (LGENFak % 43, % 65 edo % 80 finantzatuko du).

  1. Aurreko apartatuan aipatutako finantzaketa bateratuaren sistemaz gain, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 146. artikuluan aurreikusitako finantzaketa nazional gehigarriaren metodoa ere erabili ahal izango da; kasu horretan, baliabide ekonomikoak foru-aldundien funtsetatik edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurrekontu orokorretatik etorriko dira soilik. Finantzaketa nazionala erabiltzea aukerakoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta foru-aldundien urteko aurrekontuetan erabilgarri dauden diru-kopuruen arabera egikarituko da.

  2. Oro har, esku-hartze guztietan laguntzeko modua dirulaguntza ematea izango da. Hala ere, esku-hartze batzuk finantza-tresnen bidez finantzatu ahal izango dira, baldin eta NPEPEaren esparruan hala ezartzen bada Euskal Autonomia Erkidegorako. Kasu horretan, finantza-eragiketa horien finantzaketa bateratua eta kudeaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren kontura izango dira.

  3. LGENFaren esku-hartzeetan, erakunde ordaintzaileak ordainketak 1. apartatuan aipatzen den finantzaketa bateratuko sistemaren bidez egiten dituenean, abenduaren 9ko 275/2020 Dekretuan xedatzen denaren arabera egingo ditu, esku-hartzearen organo eskudunak laguntzaren zati nazionalaren ordainketa ebatzi eta egin ondoren (edo laguntzaren zenbateko osoarena, esku-hartzea foru-aldundi batek kudeatzen badu).

  1. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduak ezartzen duenaren arabera, ezin dira finantzatu ez NBEFaren ez LGENFaren kontura Europar Batasunaren beste funts edo tresna batzuen kontura finantzatutako gastuak.

  2. LGENFaren kontura finantzatu ahal izango dira Europar Batasunaren beste funts edo tresna batzuen kontura finantzatutako jardunak, baldin eta finantzabide guztietatik jasotako laguntza osoa ez bada esku-hartzerako ezarritako gehieneko laguntza-intentsitatea edo gehieneko zenbatekoa baino gehiago. Kasu horietan, ezin izango dira finantzatu LGENFaren kontura beste funts batzuen kontura finantzatutako gastuak. Hori dela-eta, faktura bat zenbait gastutan zatitu daiteke hainbana, zenbait funtsen finantzabideak jaso ahal izateko.

  3. Mahastizaintza eta ardogintzako inbertsio-eragiketak (produktuak eraldatzeko zein merkaturatzeko) NBEFaren ardoaren sektoreko esku-hartzeen bidez baino ezin dira finantzatu.

  4. Fruta eta Barazki Ekoizleen Elkarteen (FBEE) programa operatiboetako jardunak, oro har, NBEFaren kontura baino ezin izango dira finantzatu. Debekatuta dago laguntzak bateratzea. Hala ere, FBEEen programa operatiboetako ingurumenaren arloko ekintzak klimaren eta ingurumenaren aldeko araubideekin (eko-araubideak) bat badatoz eta ingurumeneko ekintza baterako kalkulatutako kostua nekazariak eko-araubidearen bidez urtean jasotako zenbatekoa baino gehiago bada, programa operatiboari egotzi ahal izango zaio kostu horren ordainketa, nekazariak eko-araubidearen bidez jasotako zenbatekoa kenduta.

  1. Abenduaren 27ko 1046/2022 Errege Dekretuaren 16. artikuluaren arabera, finantza-likidazioa da Europako Batzordeak egiten duen prozesua, zehazteko erakunde ordaintzaileak egin eta aitortutako gastuetatik zenbat finantzatu diren NBEF eta LGENF funtsen kontura.

  2. Prozedura honi dagokionez, erakunde ordaintzaileak zeregin hauek egin behar ditu, finantza-ekitaldia itxi ondoren eta FEGA organismo autonomoak (erakunde ordaintzaileak kudeatzen dituen erakundeak) ezartzen dituen epeetan:

    1. Ziurtapen-erakundeari bidaliko dizkio gastuen urteko kontuak eta kudeaketa-aitorpena, ikuska ditzan eta baliozkotzat jo ditzan.

    2. Europako Batzordearen sistema informatikoan sartuko ditu urteko finantza-likidazioa egiteko behar diren informazio guztiak, honako hauek batez ere:

      1. NBEFaren eta LGENFaren urteko kontuak, eta horiek likidatzeko behar den informazioa.

      2. Ikuskapenaren eta kontrolen azken txostenak; txosten horietan gobernantza-sisteman antzeman diren erroreen eta akatsen analisia egin behar da eta ezarritako edo aurreikusitako neurri zuzentzaileak azaldu behar dira.

      3. Kudeaketa-aitorpena; bertan berretsi behar da aurkeztutako informazioa zuzena eta zehatza dela eta gobernantza-sistema ondo dabilela.

  1. Abenduaren 27ko 1046/2022 Errege Dekretuaren 17. artikuluaren arabera, errendimenduaren likidazioa Europako Batzordeak egiten du, egiaztatzeko NBEF eta LGENF funtsen kontura finantzatutako esku-hartze bakoitzerako finantza-ekitaldi batean ordaindutako zenbatekoa bat ote datorren NPEPEan ezarritakoarekin.

  2. Prozedura honi dagokionez, erakunde ordaintzaileak zeregin hauek egin behar ditu:

    1. Hiru hilean behin, FEGA OAk adierazitako epeetan, esku-hartzeak nola gauzatu diren kontrolatzeko behar den informazioa bidaliko dio erakunde horri, erakunde ordaintzaileak kudeatzen dituen erakundea den aldetik, onuradun bakoitzeko xehatuta: gauzatze-adierazleak, zenbateko unitarioak eta NPEaren emaitzen adierazleak.

    2. Urtean behin, finantza-ekitaldia itxi ondoren eta FEGA OAk adierazitako epeetan:

      1. Urteko errendimenduaren txostena egingo du, FEGA OAk emandako ereduari jarraikiz. Txosten horretan, Europako Batzordeak likidaziorako eskatzen duen informazio guztia bildu beharko da.

      2. Txosten hori ziurtapen-erakundeari bidaliko dio, ziurtapena eman diezaion.

      3. Ziurtapena jaso ondoren, urteko errendimenduaren txosten ziurtatua FEGA OAri bidaliko dio.

  3. Erakunde ordaintzaileak izango du datuen kalitatearen ardura, eta informazioaren segurtasuna bermatuko du etengabe, batez ere NPEaren esku-hartzeei, gauzatze-adierazleei, zenbateko unitarioei eta emaitzen adierazleei buruzkoa.

  1. Abenduaren 27ko 1046/2022 Errege Dekretuaren 18. artikuluaren arabera, bi urtean behin, errendimenduari buruzko urteko txostenetan emandako informazioan oinarrituta, Europako Batzordeak NPEaren Plan Estrategikoaren errendimenduaren bi urtean behingo azterketa egingo du. Prozesu horretan, Estatuko kudeaketa-agintaritzak eskatuz gero, EAEko kudeaketa-agintaritza erregionalak lagundu egingo dio: eskatzen duen informazio guztia emango dio eta, behar izanez gero, antzematen diren desbideratzeen analisiak egiten lagunduko dio.

  2. Analisi horrek agerian uzten badu neurri zuzentzaileak biltzen dituen ekintza-plana aurkeztu behar dela atzemandako akatsak zuzentzeko, EAEko kudeaketa-agintaritza erregionalak prestatu beharko du ekintza-plan hori.

  3. Erakunde ordaintzaileak bi urtez behingo errendimenduaren analisiaren inguruko alderdi guztietan lagunduko dio EAEko kudeaketa-agintaritza erregionalari.

    5. ATALA

    INFORMAZIOA ETA PUBLIKOTASUNA

Hurrengo artikuluetan, administrazioei eta laguntzen onuradunei eskatu behar zaizkien betebeharrak ezartzen dira, bermatu ahal izateko erabat betetzen direla NPEPEaren eta Europako laguntzen informazioaren, publikotasunaren eta ikusgarritasunaren inguruko betebeharrak (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 123. eta 124. artikuluek ezartzen dituztenak eta Batzordearen 2021eko abenduaren 21eko 2022/129 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren 5. eta 6. artikuluetan eta II. eta III. eranskinetan zehazten direnak) Batzordearen 2021eko abenduaren 21eko 2022/129 (EB) Betearazpen Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamenduari jarraikiz olio-haziei, kotoiari eta ardogintzako azpiproduktuei dagozkien esku-hartze motetarako arauak ezartzen dituena (aurrerantzean, Batzordearen 2021eko abenduaren 21eko 2022/129 (EB) Betearazpen Erregelamendua), bai eta Europar Batasunaren laguntzarekin eta NPEaren plan estrategikoekin lotutako informazio-, publikotasun- eta ikusgarritasun-arloko betekizunetarako ere.

  1. EAEko kudeaketa-agintaritza erregionalari dagokio komunikazio- eta ikusgarritasun-ekintzak ezartzeko betebeharra, NPEPEa indarrean dagoen bitartean. Horretarako, https://www.euskadi.eus/web01-a1pac/eu/ webgunea edo hura ordezten duen beste webgune bat erabiliko da, publiko orokorrari EAEko NPEPEari buruzko informazio garrantzitsua emateko, esku-hartzeetarako laguntzen deialdien egutegia eta horietarako esteka barnean direla.

  2. Beste alde batetik, publikotasuna eta gardentasuna aintzat hartuta, EAEko kudeaketa-agintaritza erregionalak gutxienez eduki hauek jarriko ditu webgune horretan, NPEPEaren emaitzen eta errendimenduaren jarraipena egin ahal izateko:

    1. Jarraipen Batzordearen barne erregelamendua, batzordekideen zerrenda eta ematen dituen irizpenak.

    2. Urteko errendimenduaren txostenak, eta horien laburpena, herritarrentzat.

    3. NPEPEaren gauzatze-aldian eta ondoren egindako ebaluazioak.

  1. Batzordearen 2021eko abenduaren 21eko 2022/129 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren III. eranskineko 2. artikuluan xedatutakoa betez, azalerekin eta animaliekin lotuta ez dauden eta LGENFak finantzatuta dauden esku-hartzeen onuradunek NPEPEaren laguntza jakinarazi beharko dute:

    1. onuradunaren webgune ofizialean, halakorik edukiz gero, eta sare sozialetako kontu ofizialetan jardunaren deskribapen laburra egingo dute, laguntzaren mailaren proportzioan, helburuak eta emaitzak adierazita, eta Europar Batasunaren finantza-laguntza nabarmenduta.

    2. herritarrei edo parte-hartzaileei zuzendutako eta jardunaren betearazpenarekin lotutako komunikazio-arloko agiri eta materialetan, adierazpen bat jarriko dute erraz ikusteko moduko toki batean, eta hor zehaztuko dute Europar Batasunaren laguntza jaso dutela.

    3. jardunaren xedea azpiegiturak edo eraikuntza-jarduerak finantzatzea bada eta horien guztirako gastu publikoa 500.000 euro baino gehiago bada, herritarrek erraz ikusteko moduko publizitate-plakak edo -hesiak jarriko dituzte, Europar Batasunaren ikurra agerian dutenak (ikurraren ezaugarri teknikoak dekretu honen II. eranskinean zehazten dira), jardunen egikaritze fisikoa hasi edo erositako ekipoak instalatu bezain laster.

    4. jardunaren xedea c) letran aipatzen ez diren aktibo fisikoetan inbertitzea denean eta guztirako laguntza publikoa 50.000 euro baino gehiago bada, proiektuari buruzko informazioa ematen duen plaka bat edo pantaila elektronikoa jarriko dute, eta bertan nabarmenduta agertu beharko da Europar Batasunaren finantza-laguntza.

    5. jardunaren xedea LEADER motako jardunei laguntzea bada (zehazki, c) eta d) letretan aipatzen ez diren oinarrizko zerbitzu eta azpiegiturei), eta guztirako laguntza publikoa 10.000 euro baino gehiago bada, jardunari buruzko informazioa ematen duen A3 tamainako kartel bat edo pantaila elektronikoa jarriko da, herritarrek erraz ikusteko moduko leku batean, eta bertan nabarmenduta agertu beharko da Europar Batasunaren laguntza. LEADER programaren bidez finantzatzen diren tokiko ekintzarako taldeen instalazioetan ere argibide-plaka bat jarriko da.

  2. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 77. artikuluan ezarritakoaren arabera, nekazaritza-produktibitatearen eta -jasangarritasunaren arloko Berrikuntzarako Europako Elkarteko (aurrerantzean, BEE) talde eragileentzako laguntzen kasuan, talde horiek kudeaketa-agintaritzaren eta, oro har, herritar guztien eskura jarri beharko dute euren planen eta proiektuen emaitzen laburpena, ahal dela taldeen webguneetan.

  1. Bai kudeaketa-agintaritzak bai NPEPEren laguntzak kudeatzen dituzten organoek eta horien onuradunek Europar Batasunaren ikurra erabili beharko dute ikusgarritasun, gardentasun eta komunikazioko jarduerak egiten dituztenean. Ikurraren ezaugarri teknikoak dekretu honen II. eranskinean eta 2021eko abenduaren 21eko Batzordearen 2022/129 (EB) Betearazpen Erregelamenduan zehazten dira.

  2. Ikurra nabarmenduta agertu beharko da herritarrei jardunen berri emateko prestatzen diren komunikazio-material guztietan, hala nola produktu inprimatuetan eta digitaletan, webguneetan eta horien sakelakoetarako bertsioetan. Ikurrarekin batera honako azalpen hauetako bat agertu beharko da, kasuan kasukoa: «Europar Batasunak finantzatua» edo «Europar Batasunak modu bateratuan finantzatua».

    6. ATALA

    IRUZURRA ETA INTERES-GATAZKA

  1. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko irailaren 11ko 883/2013 Erregelamenduan (EB, Euratom) Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoak (OLAF) egindako ikerketei buruzkoa eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1073/1999 Erregelamendua (EE) eta Kontseiluaren 1074/1999 Erregelamendua (Euratom) indargabetzen dituena eta abenduaren 27ko 1046/2022 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera, eta Europar Batasunaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren finantza-interesak babesteko, erakunde ordaintzaileak indartu egingo du iruzurraren aurka borrokatzeko politika, NBEF eta LGENF funtsekin finantzatutako NPEaren esku-hartzeen esparruan.

  2. Horretarako, iruzurtzat ulertuko da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017ko uztailaren 5eko 2017/1371 (EB) Zuzentarauaren 3. artikuluan xedatutakoa. Europar Batasunaren finantza-interesei kalte egiten dien iruzurraren kontra zigor zuzenbidearen bidez borrokatzeari buruzkoa da zuzentarau hori («PIF Zuzentaraua»).

  1. Abenduaren 27ko 1046/2022 Errege Dekretuaren 25. artikuluan xedatutakoa betez, hauek izango dira erakunde ordaintzailearen estrategiaren oinarriak iruzurraren aurka borrokatzeko: jardun-prozedurak argiak izatea eta eguneratuta egotea, eta kultura etikoa sendotzea EAEko administrazioan eta laguntzen onuradunen artean.

  2. Estrategia hori aplikatzeko, erakunde ordaintzaileak dagozkion neurriak ezarriko ditu iruzurrik ez gertatzeko eta gertatzen dena detektatzeko, modu bidegabean ordaindutako kopuruak berreskuratzeko eta zehapenak ezartzeko, jarduketen jarraipena egiteko, eta gertatzen diren iruzurren berri emateko Europako erakundeei eta behar diren erakunde judizialei.

  3. Jarduketa horiek prozeduraren eskuliburuan azaldu behar dira. Bertan, honako neurri hauek landuko dira, besteak beste:

    1. Prebentzioaren arloan, kultura etikoa sustatuko da prestakuntzaren bitartez, esku-hartze bakoitzaren arriskuak aztertuko dira, eta egitekoak eta erantzukizunak bereiziko dira.

    2. Iruzurraren detekzioari dagokionez, herritarrek salaketak egiteko kanala edukiko dute eta, NPEaren funtsen erabileran iruzurra gertatu delako susmorik izanez gero, haren bidez jakinarazi ahal izango dute. Komunikazio-kanal hori konfidentziala (anonimoa), eraginkorra eta segurua izango da, eta salatzaileen datu pertsonalak babestuta egongo dira beti.

    3. Azkenik, atzemandako balizko iruzurrak kudeatzeko prozedura zehaztuko da, bai eta dagozkien erakunde nazionalei eta nazioartekoei jakinarazteko prozedura ere.

Dekretu honen ondorioetarako, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 Erregelamenduak (EB, EURATOM), Europar Batasunaren aurrekontu orokorrari aplika dakizkiokeen finantzaketa-arauei buruzkoak eta zenbait erregelamendu indargabetzen dituenak, 61. artikuluan ezartzen duen bezala, interes-gatazka egon daiteke aurrekontua gauzatzen (prestakuntza barne) ari diren finantza-eragileek beren funtzioak inpartzialki eta objektiboki betetzea kolokan badago zenbait arrazoirengatik: arrazoi familiarrak, afektiboak, kidetasun politikoak, interes ekonomikoak edo interes pertsonaleko beste edozein arrazoi.

  1. Abenduaren 27ko 1046/2022 Errege Dekretuaren 25. artikuluan xedatutakoa betez, erakunde ordaintzaileak esleituta dauzkan laguntzen kudeaketa gardena zaindu behar du, eta horretarako estrategia eta neurri egokiak ezarriko ditu gerta litezkeen interes-gatazkei aurre egiteko, Europar Batasunak eskatzen duen bezala eta Europar Batasunaren indarreko araudiarekin bat etorriz. Horretarako, honako jarduera hauek egingo ditu, besteak beste:

    1. Eskuliburu bat prestatuko du, eta arlo hauek zehaztuko ditu dokumentu horretan:

      1. Interes-gatazkaren definizio argia.

      2. Balizko interes-gatazken aurrean jokatzeko prozedura, langileentzat.

      3. Interes-gatazkarik ezaren adierazpen eredua.

    2. Erakunde ordaintzailean lanean ari diren enplegatu publikoei bidaliko die eskuliburu hori, hain zuzen ere NPEaren esku-hartzeetan ari direnei (prestakuntza-lanak, auditoretza-lanak eta kontrolak barne), bai eta eginkizunak delegatuta dauzkatenei ere, beste administrazio publiko zein entitate pribatu batzuetan.

    3. Enplegatuek interes-gatazkei buruzko etengabeko prestakuntza eta kontzientziazioa jasotzea bultzatu eta sustatuko du.

    4. Urtero txosten bat egingo du antzemandako interes-gatazkei eta haien inguruko erabakiei buruz. Txosten hori erakunde ordaintzailearen agintaritza eskudunari bidaliko zaio.

  2. Dekretu hau indarrean jartzen denean, 1b) apartatuan aipatzen diren langile guztiek interes-gatazkarik ezaren adierazpen eredua sinatu beharko dute aipatutako eginkizunetako bat esleitzen zaienean, erakunde ordaintzaileari esleitutako Europar Batasunaren laguntzak kudeatzeko, izapidetzeko eta kontrolatzeko lanei dagokienez.

    7. ATALA

    BIDEGABEKO ORDAINKETAK KONTROLATZEKO ETA BERRESKURATZEKO SISTEMA, ZEHAPENAK ETA PENALIZAZIOAK

  1. Kontrol-sistema EAEn ezartzeko, eta abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuaren 31. artikuluaren 1. apartatuan xedatutakoari jarraikiz, erakunde ordaintzaileak kontrol-plan bat egingo du. Plan horretan, Euskal Autonomia Erkidegoan programatutako NBEF eta LGENF esku-hartze guztiak kontrolatzeko alderdi garrantzitsu guztiak jasoko dira. Gainera, behar diren prozedura espezifikoen eskuliburuak ere prestatuko ditu, eta plana eta eskuliburuak eguneratuta mantenduko ditu NPEPEaren indarraldi osoan.

  2. Nekazaritza Politika Erkidea kudeatzeko sistema eta hari lotutako beste gai batzuk arautzen dituen abenduaren 23ko 30/2022 Legearen 10. artikuluaren 1. apartatuan xedatutakoaren arabera, Europar Batasunaren finantza-interesak behar bezala bermatu behar direnez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 59.1 artikuluan ezartzen den bezala, baldin eta bidegabeko ordainketarik egiten bada irregulartasun, zabarkeria edo errore administratibo batengatik eta ezarritako kontrol-sistemaren bidez antzematen bada, itzultzeko eskatuko zaio onuradunari, honako xedapen hauetan ezartzen denarekin bat etorriz: Nekazaritza Politika Erkidea kudeatzeko sistema eta hari lotutako beste gai batzuk arautzen dituen abenduaren 23ko 30/2022 Legearen 10. artikulua; abenduaren 21eko 20/2023 Legea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa; abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten izaiki laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena; eta foru-aldundiek modu bateratuan finantzatzen dituzten laguntzei aplikatzen zaien foru-araudia.

  3. Nekazaritza Politika Erkidea kudeatzeko sistema eta hari lotutako beste gai batzuk arautzen dituen abenduaren 23ko 30/2022 Legearen 10. artikuluaren 2. apartatuan xedatutakoaren arabera, aurreko apartatuan aipatzen diren zenbatekoak ez berreskuratzea erabaki ahal izango da, baldin eta onuradunak laguntza-araubide edo laguntza-neurri baten bidez jasotako banakako ordainketaren kopurua ez bada 250 eurotik gorakoa (interesak zenbatu gabe), Europar Batasunaren araudiak beste zenbateko bat ezarri ezean. Hala gertatzen denean, onuradunari azalduko zaio zer ez duen bete, eta jakinaraziko zaio neurri zuzentzaileak ezarri behar dituela halakorik berriro ez gertatzeko.

Nekazaritza Politika Erkidearen arloko arau-hauste administratiboen zehapen-araubidea honako hauetan ezarritakoa da: abenduaren 23ko 30/2022 Legea, Nekazaritza Politika Erkidea kudeatzeko sistema eta hari lotutako beste gai batzuk arautzen dituena, eta martxoaren 16ko 1/2023 Legea, Euskal Administrazio Publikoen zehatzeko ahalari buruzkoa.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari dagozkion esku-hartzeetan, zehatzeko ahala hurrengo artikuluan xedatzen denaren arabera erabiliko da.

  2. Foru-aldundiei dagozkien esku-hartzeetan, erakunde horrek dituen organoek erabiliko dute zehatzeko ahala.

  1. Arau-hausteak egiteagatik zehapen administratiboak ezarriko dira, dagokion espedientea izapidetu ondoren.

  2. Zehapen-prozedura ebazteko epea urtebetekoa izango da gehienez. Epe hori eten eta luzatu ahal izango da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 22. eta 23. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz. Ebazteko epea igaro eta ebazpen espresurik jakinarazi ez bada, prozedura iraungi egingo da, Euskal Administrazio Publikoen zehatzeko ahalari buruzko martxoaren 16ko 1/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  3. Prozedura hastea 6. apartatuan xedatzen diren organoei dagokie.

  4. Zehapen-prozeduraren instrukzioa amaitutakoan, instrukzio-organoak ebazpen-proposamena egingo du, eta interesdunei jakinarazi beharko zaie. Ebazpen-proposamenean alegazioak eta beharrezkotzat jotzen diren agiriak eta informazioak aurkezteko epea zehaztu beharko da. Gutxienez hamar egunekoa izango da. Instrukzio-egileak prozeduraren amaiera ebazteko ahalmena izango du, jarduketak artxibatuta, ebazpen-proposamenik egin beharrik gabe, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 89.1 artikuluaren arabera.

  5. Ebazpen-proposamenean adieraziko da, modu arrazoituan, zer egitate ematen diren frogatutzat eta zer kalifikazio juridiko duten zehazki; gainera, zehaztuko da zer arau-hauste gertatu den, gertatu bada, nor diren erantzuleak eta zer zehapen proposatzen den, zein den egindako frogen balorazioa, batez ere erabakiaren funtsezko oinarriei dagokienez, eta behin-behineko zer neurri hartu den, hartu bada. Instrukziotik ondorioztatzen bada ez dagoela arau-hausterik edo erantzukizunik, eta ez bada baliatzen aurreko apartatuan aurreikusitako ahalmena, hala jasoko da proposamenean.

  6. Zehatzeko ahala honako hauek erabiliko dute:

    1. Nekazaritza politika erkidearen arloko eskumena duen sailaren titularrak, arau-haustea astuna edo oso astuna denean. Nolanahi ere, zehatzeko-ahala beste norbaiti eskuordetu ahal izango dio.

    2. Nekazaritza politika erkidearen arloko eskumena duen sailean gaiaren gaineko eskumena duen sailburuordetzaren titularrak, arau-haustea arina denean.

  7. Organo eskudunak dagokion ebazpena emango du. Ebazpenean egindako frogen balorazioa egingo da, eta zehaztuko da zein diren egitateak eta, hala badagokio, zein diren erantzuleak, zer arau-hauste egin den eta zer zehapen ezarriko den, edo, bestela, arau-hausterik edo erantzukizunik ez dagoela adieraziko da.

Laguntzen eta ordainketen eskaerei eragiten dieten ez-betetzeei honako errege-dekretu hau aplikatuko zaie: otsailaren 28ko 147/2023 Errege Dekretua, zeinaren bidez Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan jasotako esku-hartzeetan zigorrak aplikatzeko arauak ezartzen baitira, eta 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Erkidea Espainian aplikatzearekin lotutako zenbait alderdi arautzen dituzten errege-dekretu batzuk aldatzen baitira.

Abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuaren 8. artikuluaren 2. apartatuarekin bat etorriz, Kudeaketa eta Kontrol Sistema Integratuan sartzen dira Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren zuzeneko ordainketen erako esku-hartze guztiak, dekretu honen 9. artikuluan jasotakoak, bai eta LGENF funtsaren landa-garapeneko esku-hartzeak ere, 10. artikuluaren 2. apartatuaren «a» azpiapartatutik «g» azpiapartatura bitartean jasotakoak (biak barne).

Abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuaren 8. artikuluaren 4. apartatuarekin bat etorriz, kudeaketa- eta kontrol-sistema integratuak elementu hauek izango ditu:

  1. Laguntzak eskatzeko sistema (eskabide bakarra).

  2. Errentarako oinarrizko laguntzarako eskubideak identifikatzeko eta erregistratzeko sistema.

  3. Nekazaritzako Lursailak Identifikatzeko Informazio Geografikoaren Sistema (SIGPAC).

  4. Sistema integratuko esku-hartzeen eta neurrien onuradunak, azalerak eta animaliak identifikatzeko sistema.

  5. Azalerak monitorizatzeko sistema.

  6. Kontrolatzeko eta penalizatzeko sistema.

  7. Abereak identifikatzeko eta erregistratzeko sistema (SITRAN).

  8. Nekazaritza-ustiategien informazio-sistema.

    2. ATALA

    LAGUNTZA ESKATZEKO SISTEMAK (ESKABIDE BAKARRA)

Nekazariek eta abeltzainek urtean laguntza-eskabide bat bakarrik aurkeztu ahal izango dute, azalera edo abelburuak oinarritzat hartuta. Zuzeneko laguntzak zein landa-garapenerako esku-hartzeak eskatu ahal izango dituzte. Eskabide bakarrean 1048/2022 Errege Dekretuaren IV. tituluaren I. kapituluan ezartzen dena bete beharko da (abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretua, 2023tik aurrera Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan zuzeneko ordainketen esku-hartzeak aplikatzeari eta betekizun komunak ezartzeari buruzkoa eta kudeaketa- eta kontrol-sistema integratuaren eskabide bakarra arautzeari buruzkoa); aurrerantzean, abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretua.

3. ATALA

ERRENTARAKO OINARRIZKO LAGUNTZARAKO ESKUBIDEAK IDENTIFIKATZEKO ETA ERREGISTRATZEKO SISTEMA

Abenduaren 27ko 1045/2022 Errege Dekretuak, Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan jasangarritasuna bultzatzeko errentaren oinarrizko laguntzaren eskubideei buruzkoak (aurrerantzean, abenduaren 27ko 1045/2022 Errege Dekretua), 6. artikuluan ezartzen duenaren arabera, Estatuko jasangarritasuna bultzatzeko errentarako oinarrizko laguntzarako eskubideen identifikazio eta erregistro elektronikorako sistema garatuko da. Sistema hori Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioan ezarrita dago FEGA OAren bidez, errege-dekretu horretan xedatzen den bezala.

4. ATALA

NEKAZARITZAKO LURSAILAK IDENTIFIKATZEKO INFORMAZIO GEOGRAFIKOAREN SISTEMA

  1. Nekazaritzako Lursailak Identifikatzeko Informazio Geografikoaren Sistema (aurrerantzean, SIGPAC) nekazaritzako lursailak identifikatzeko sistema da, SIGC sisteman (https://www.euskadi.eus/sigpac_identifikazio_sistema/web01-a2pac/eu/) ezarritako esku-hartzeak kudeatzeko eta kontrolatzeko, eta lursailak identifikatzea eskatzen duten esku-hartzeetarako. Beraz, erreferentziazko datu-base bakarra da nekazaritzako lursailak identifikatzeko, NPEaren esparruan.

  2. Halaber, SIGPAC erreferentziazko datu-basea da nekazariek azalerei eta laborantzei buruzko informazioa emateko, 1054/2022 Errege Dekretuaren I. eta II. eranskinetan ezartzen denari jarraikiz (abenduaren 27ko 1054/2022 Errege Dekretua, zeinaren bitartez ezartzen eta arautzen baitira Nekazaritza eta Abeltzaintza Ustiategien eta Nekazaritza Ekoizpenaren Informazio Sistema, Nekazaritza Ustiategien Erregistro Autonomikoa eta Nekazaritza Ustiategiaren Koaderno Digitala).

    1. apartatuan ezartzen denari kalterik egin gabe, azaleren aitorpena SIGPACekoak ez diren beste identifikazio-erreferentzia batzuk kontuan hartuta egin ahal izango da, honako kasu hauetan:

    1. Erkidegoan erabiltzen diren larre publikoen azalerak aitortzen direnean.

    2. Mahastizaintzako eta ardogintzako sektoreko azalerarekin lotutako laguntzetarako, Mahastizaintza Erregistroa erabiltzen jarraitu ahal izango da lursailak identifikatzeko. Nolanahi ere, bermatu beharko da Mahastizaintza Erregistroetan identifikatutako lursail guztiak SIGPACeko informazio grafikoan eta alfanumerikoan agertzen direla.

  1. SIGPAC erregistro administratibo publikoa da. Bertan, azalerarekin lotutako Batasunaren laguntzak jaso ditzaketen lursailei buruzko informazioa biltzen da; gainera, zehaztutako nekazaritzako erabilerak edo aprobetxamenduak dituzten lursailen eta esparruen euskarri grafikoa dauka.

  2. SIGPAC datu-base geografikoa da, eta honako datu hauek biltzen ditu: esparru bakoitzaren mugapen geografikoa, bere erreferentziarekin; nekazaritza-erabileraren atributua eta beste informazio garrantzitsu batzuk; bere eginkizuna betetzeko beharrezkoak diren beste kartografia batzuk eta Estatuko lurralde osoko erreferentziazko ortoargazkiak eta mapak.

  3. SIGPACeko esparru bakoitzean, diruz lagundu daitekeen gehieneko azalera zehaztu behar da.

  1. Dekretu honen 9. artikuluaren a) apartatuan eta 10. artikuluaren 2. apartatuaren a) azpiapartatutik g) azpiapartatura jasotako laguntzen eskabideei dagokieenez, bai eta azalerak aitortzeko SIGPAC erreferentzia gisa erabiltzen duten beste dirulaguntza batzuen eta erregistro publikoetako inskripzioen eskabideei dagokienez ere, laguntza horiek edo dena delako erregistroan (nekazaritza-ustiategien informazio-sistemako nekazaritza ustiategien erregistro autonomikoa barnean dela) inskribatzeko eskatzeko erabiltzen diren SIGPACeko esparruak aitortzen dituen nekazariak bere gain hartzen du honako erantzukizun hau: SIGPACen erregistratzen duen informazioa (grafikoa zein alfanumerikoa) egiazkoa dela eta errealitatearekin bat datorrela.

  2. Hain zuzen ere, onuradunak egiaztatu beharko du SIGPACeko esparruaren mugapen grafikoa eta erabilera lursailaren egiazko mugapenarekin eta erabilerarekin bat datozela eta esparruan ez dagoela dirulaguntzarako onartzen ez den elementurik, hala nola biderik, eraikinik edo ekoizpenerako ez den bestelako elementu iraunkorrik. Larre-sailen kasuan, onuradunak egiaztatu beharko du sailari esleitutako larreen dirulaguntza-koefizientea bat datorrela sailaren dirulaguntza-azalerarekin.

  3. Inaktibo gisa ageri ez diren esparruak soilik joko dira zuzenean aitortutzat edo inskribatutzat. Esparru inaktibo bat aitortu nahi izanez gero, nekazariak SIGPACeko aldaketa eskatu beharko du inaktibotasuna ezabatzeko, eta horrez gain bigarren apartatuan azaltzen diren egiaztapenak egin beharko ditu.

  4. Laguntza eskatu ondoren edo erregistroan inskribatzeko eskatu ondoren egiaztatzen bada SIGPACen erregistratutako informazioa ez dela zuzena, dagozkion zehapenak eta zigorrak ezarriko dira, eta, hala badagokio, modu bidegabean jasotako ordainketak itzuli beharko dira.

  1. SIGPACeko esparru baten titularra edo esparru hori erabiltzeko eta horren aprobetxamendua baliatzeko gaitasuna frogatzen duen pertsonaren bat ez badago ados esparru horri buruz SIGPACen erregistratuta dagoen informazioarekin, errealitatearekin bat ez datorrelako, informazio hori berrikusteko eskaera egin beharko du, eta, horretarako, aldaketa-eskabidea aurkeztu beharko du, behar bezala arrazoituta eta dokumentu bidez justifikatuta.

  2. Nolanahi ere, esparruari dagokion katastro-lursailari buruzko informazio grafikoa eta alfanumerikoa aldatzeko eskatzen bada, eskabidea higiezinen katastroa kudeatzeko eskumena duen agintaritzari aurkeztu beharko zaio, hain zuzen ere lursailari dagokion probintzian.

  3. Aldaketa-eskaerak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean nekazaritzaren arloko eskumena duen zuzendaritzan egin beharko dira, zuzeneko laguntzen urteroko deialdi-aginduan ezarritako prozeduraren arabera.

  4. SIGPAC aldatzeko eskabideak aurkezteko epeak direla-eta, honako hauek hartu beharko dira kontuan:

    1. Interesdunek edozein unetan aurkeztu ahal izango dizkiote alegazioak SIGPACen edukiari; horretarako, 1. apartatuan aipatzen den aldaketa-eskabidea aurkeztu beharko dute.

    2. Hala ere, nahi bada aldaketa kontuan hartzea SIGC sisteman sartu beharreko NPEaren esku-hartzeen eskabide bakarrerako (esku-hartze horiek abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuak arautzen ditu), abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretu horren 112. artikuluan eskabide bakarra aldatzeko ezarritako epea amaitu baino lehen aurkeztu beharko da alegazioa.

  5. Aurreko kontrolen, kontrol administratiboen edo monitorizazio-kontrolen ondorioz nekazari batek eskatu behar badu eskabide bakarra egokitzeko abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren 112.2 eta 112.3 artikuluetan arautzen denaren arabera eta, gainera, SIGPACeko informazioa aldatu behar badu, esparru horiek aldatzeko eskaera egin ahal izango du artikulu horretan ezartzen diren epeetan.

  6. Gainera, aurreko kasuan, SIGPACeko informazioa ofizioz eguneratuko da nekazariak bere eskabide bakarra egokitzen duenean aurreko kontrolen, kontrol administratiboen edo monitorizazio-kontrolen ondorioz, baldin eta ofiziozko eguneraketa beharrezkoa bada SIGPACen, eskabide bakarreko informazio berriaren eta kontrolen emaitzen arteko koherentzia mantentzeko.

    5. ATALA

    AZALERAK MONITORIZATZEKO SISTEMA

  1. Azalerak monitorizatzeko sistemaren funtsa izango da nekazaritzako lursailetan egiten diren nekazaritzako jarduerak eta lanak modu sistematikoan eta aldian-aldian behatzea, lokalizatzea eta aztertzea, Copernicus programako Sentinel sateliteek bildutako datuak edo antzeko beste datu batzuk baliatuz, eskatzen diren esku-hartzeak dirulaguntzarako onargarriak diren erabakitzeko behar den denbora-tartean. Gainera, azalerak monitorizatzeko sistemak jarraipen-ekintza egokiak aplikatuko ditu, dirulaguntzarako onartu daitezkeen edo ez argi ez dagoen eskaeretarako.

  2. Azalerak monitorizatzeko sistema nahitaez aplikatuko zaie azaleran oinarritutako esku-hartzeak dituzten laguntza-eskabide guztiei.

  3. 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, geoetiketadun argazkiek Copernicus programako sateliteen bidez bildutako datuen balio bera izango dute, eskumena duen agintaritzak urteroko deialdiaren aginduan esku-hartze bakoitzerako ezarritako dirulaguntzarako baldintzei eta elementu espezifikoei dagokienez.

  1. Abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuak xedatzen duenarekin bat etorriz, komunikazio-sistema elektronikoa ezarriko da, eta onuradunek nahitaez erabili beharko dute Administrazioarekiko harremanetarako. Administrazioak ustiategien titularren eta onuradunen eskura jarriko ditu betebeharrak betetzeko eta eskubideak baliatzeko behar dituzten tresnak eta zerbitzuak, prozedura horiek baliabide elektronikoen bidez errazago egin ahal izan ditzaten.

  2. Sistema horren bidez, monitorizazioari eta aurreko kontrolei esker antzematen diren gorabeheren berri emango zaie nekazariei, eta sistema bera erabiliko da onuradunei froga gehiago eskatzeko (argazki geoetiketadunak) jarraipen-jarduketetan. Gainera, administrazioak onuradunei aukera emango die beren espedienteetako azalerak monitorizatzeko kontrolen emaitzak aztertzeko.

  3. Dirulaguntzarako baldintzak soilik argazki geoetiketadunen bitartez monitorizatu badaitezke, nekazariak argazki horiek garaiz eta behar bezala aurkezten ez baditu, monitorizatutako baldintzak ez dira betetzat joko. Modu berean jokatuko da nekazariak ez baditu eskatutako froga gehigarriak aurkezten edo argazkiak epez kanpo aurkezten baditu.

Egindako jakinarazpenen ondorioz, onuradunek beren eskaerako nekazaritza-lursailak egokitu ahal izango dituzte azalerak monitorizatzeko sistemaren esku-hartzeen arabera, abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren 112. artikuluan adierazitako epeetan eta moduan.

Azalerak monitorizatzeko sistemaren emaitzak Nekazaritzako Lursailak Identifikatzeko Informazio Geografikoaren Sistema eta beste datu-base ofizial batzuk eguneratzeko erabiliko dira.

6. ATALA

KONTROLATZEKO ETA PENALIZATZEKO SISTEMA

Kudeaketa- eta kontrol-sistema integratuaren esparruko kontrolak eta penalizazioak Kontrolen Plan Autonomikoan jasoko dira, dekretu honetan arautzen diren kontrolen eta penalizazioen sistemaren parte gisa.

7. ATALA

ABEREAK IDENTIFIKATZEKO ETA ERREGISTRATZEKO SISTEMA

  1. Abereetan oinarritutako esku-hartzeetako dirulaguntzetarako baldintzak modu automatikoan egiaztatzeko behar den informazioa (ustiategiaren eta bertako ekoizpen-unitateen titulartasuna, ustiategiaren ekoizpenaren orientazioa eta data edo aldi jakin bateko abereen errolda, esaterako) Abereen Trazabilitate Sistema Integraleko (aurrerantzean, SITRAN) erregistroetatik baino ez da aterako. Erregistro horiek honako errege-dekretu hauetan arautzen dira: martxoaren 26ko 479/2004 Errege Dekretua, abeltzaintzako ustiategien erregistro orokorra ezartzen eta arautzen duena; eta ekainaren 13ko 728/2007 Errege Dekretua, abereen mugimenduen erregistro orokorra eta abereak banaka identifikatzeko erregistro orokorra ezartzen eta arautzen dituena. Sistema horretan honako hauek daude:

    1. Abeltzaintzako ustiategien erregistro orokorra (REGA).

    2. Abereen mugimenduen erregistro orokorra (REMO).

    3. Abereak banaka identifikatzeko erregistro orokorra (RIIA).

  2. Kudeaketa- eta kontrol-sistema integratu autonomikoan bildutako informazioa foru-aldundietako agintaritza eskudunek eguneratuko dute, beren datu-baseetan erregistratutako informazioa baliatuz.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko kudeaketa- eta kontrol-sistema integratutik, hasieran laguntza jasotzeko baldintzak betetzen dituzten abereen zerrenda aterako da. Lotutako zuzeneko laguntzen kasuan, abere horiek dirulaguntza jaso dezaketen aberetzat joko dira. Kontzeptu hori abereetan oinarritutako zuzeneko ordainketa gisako esku-hartzeen eskabide automatikoen sistemaren ardatza da.

    8. ATALA

    NEKAZARITZA-USTIATEGIEN INFORMAZIO-SISTEMA

  1. Nekazaritza-ustiategien informazio-sistemako informazioa baliatuz (abenduaren 27ko 1054/2022 Errege Dekretua, zeinaren bitartez ezartzen eta arautzen baitira Nekazaritza eta Abeltzaintza Ustiategien eta Nekazaritza Ekoizpenaren Informazio Sistema, Nekazaritza Ustiategien Erregistro Autonomikoa eta Nekazaritza Ustiategiaren Koaderno Digitala), Sistema Integratuan egiaztatuko da azaleran oinarritutako esku-hartzeen gutxieneko baldintzak eta dirulaguntzetarako baldintzak eta konpromisoak betetzen ote diren, eta elkarreragingarritasuna ezarriko da beste sail batzuen mendeko datu-base eta erregistro administratibo batzuekin, hain zuzen ere nekazaritza ustiategien karakterizaziorako garrantzitsuak direnekin.

  2. Nekazaritza-ustiategien erregistro autonomikora eta koaderno digitalera sartzeko erregelamendu bidez garatuko da, helbide honetara jo beharko da: https://www.euskadi.eus/nekazaritza-ustiategiaren-koaderno-digitala/web01-a2pac/eu/

Baldintza indartuak eta baldintza sozialak aplikatzeko arauak, abenduaren 27ko 1049/2022 Errege Dekretuan jasotakoak 1049/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, zeinaren bidez ezartzen baita zer arau erabiliko diren Nekazaritza Politika Erkidearen esparruko laguntzen onuradunek bete behar dituzten baldintza sozialak eta indartuak aplikatzeko, baldin eta zuzeneko ordainketak, landa-garapeneko eta Urrun eta Uharteetan egoteagatiko Aukera Espezifikoen Programaren (POSEI) urteko ordainketa jakin batzuk jasotzen badituzte (aurrerantzean, abenduaren 27ko 1049/2022 Errege Dekretua), aplikagarriak zaizkie aipatutako errege-dekretuaren 1. artikuluan jasotako landa-garapeneko SIGC sistemako esku-hartzeetako azaleren eta abereen araberako zuzeneko ordainketak edota urteko ordainketak jasotzen dituzten onuradun guztiei.

I. ATALA

BALDINTZA INDARTUAK

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean nekazaritzaren eta abeltzaintzaren arloko eskumena duen zuzendaritza izango da baldintzak aplikatzeko arduraduna.

  2. Foru-aldundiak izango dira kontrol-erakunde espezializatuak, bakoitza bere lurralde-eremuan, abenduaren 9ko 275/2020 Dekretuan eta Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foruzko Jardute-Erakundeen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/83 Legean xedatutakoaren arabera.

  1. oinarria. Baldintza indartuak kontrolatzeko plana.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean nekazaritza eta abeltzaintzako eskumena duen zuzendaritzak baldintza indartuak kontrolatzeko plana ezarriko du, egiaztatzeko ea 35. artikuluan aipatzen diren laguntzak jasotzen dituzten onuradunek betetzen ote dituzten abenduaren 27ko 1049/2022 Errege Dekretuan zehazten diren Kudeaketako Legezko Eskakizunak (KLE) eta Nekazaritzako eta Ingurumeneko Baldintza Egokiak (NIBE).

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko baldintza indartuen kontrol-plana FEGA OAk autonomia-erkidegoekin elkarlanean egindako Estatuko kontrolen planari egokituko zaio, eta erakunde horri jakinaraziko zaio. Plan hori modu bateratuan idatziko dute erakunde ordaintzaileak eta foru-aldundiek, eta urtero berrikusiko da kontrolen emaitzen arabera.

  1. Administrazio-kontrolak eta tokian tokikoak egingo dira. Halaber, hala dagokionean, azalerak monitorizatzeko sistema edo antzeko beste teknologia batzuk erabili ahal izango dira.

  2. Kasuan kasuko baldintza indartuen inguruko betekizunen eta arauen arabera, kontrol-sistema sektorialen esparruan egindako kontrolak erabili ahal izango dira, baina ezinbestekoa da kontrol horien irismena eta eraginkortasuna gutxienez ere aurreko apartatuan aipatutako kontrolen bestekoak izatea.

  3. KLE edo NIBEetako batean ez-betetzeren bat dagoela egiaztatzen duen kontrol ofizial oro erakunde ordaintzaileari jakinarazi beharko zaio.

Hala dagokionean, administrazio-kontrolak aplikatu beharko zaizkie arau eta baldintza jakin batzuk bete behar dituzten laguntzen onuradun guzti-guztiei, horiek betetzen ote dituzten egiaztatzeko.

  1. Tokian tokiko kontrolak egingo dira. Kontrol horien ehunekoak eta baldintzak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 83. artikuluan ezartzen dira. Laguntza-eskabideak aurkezten diren ekitaldi berean egingo dira tokian tokiko kontrolak.

  2. Foru-aldundien erantzukizuna izango da lekuan bertan egin beharreko kontrolak egitea, abenduaren 9ko 275/2020 Dekretuarekin bat etorriz, eta bat etorriz, baita ere, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzailearen eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundien arteko lankidetza-hitzarmenetan ezarritakoarekin, Europako NBEF eta LGENF funtsen kontura finantzatutako zuzeneko laguntzak eta landa-garapeneko neurriak kudeatzeko jarduerak eskuordetzeari dagokionez. Kontrol horiek, gutxienez, KLE edo NIBE bakoitza edo KLE edo NIBE multzo bakoitza bete behar duten pertsonen ehuneko batari egingo zaizkio.

  3. KLE edo NIBE bakoitza edo KLE edo NIBE multzo bakoitza bete behar duten pertsonen gutxieneko kontrolen ehunekora iristeko, kontuan hartu ahal izango dira NPEPEtik kanpo nekazaritzaren arloko beste araudi baten aplikazioaren ondorioz egiten diren tokian tokiko kontrol ofizialak (kontrol sektorialak), hain zuzen ere hautatutako onuradunen KLEei eta NIBEei buruzko legeriaren arabera egiten direnak. Horretarako, kontrol sektorialen kontrol-aktan zehaztu beharko da akta horiek baliozkoak direla baldintza-kontrolei dagokienez eta beren emaitzek ondorioak izan ditzaketela araudi hau aplikatzean.

    2. ATALA

    BALDINTZA SOZIALAK

  1. Lan-arloko indarreko araudi osoa ez ezik, baldintza sozialak bete behar dituzten laguntzen onuradunek abenduaren 27ko 1049/2022 Errege Dekretuaren III. eranskinean langileen enpleguaz, osasunaz eta segurtasunaz xedatzen dena ere bete beharko dute.

  2. Lan-arloko eta arlo sozialeko ardurak dauzkaten agintaritzek, beren legezko eskumenen esparruan, baldintza sozialak betetzen ote diren kontrolatuko dute, aipatutako III. eranskinean xedatzen dena aplikatzen eta betetzen den egiaztatzeko.

    3. ATALA

    PENALIZAZIOAK EZARTZEKO SISTEMAK

  1. Baldintza indartuak bete behar dituen onuradun batek KLEen eta NIBEen betebeharrak betetzen ez baditu urte natural jakin bateko edozein unetan eta ez-betetze hori zuzenean egotzi ahal bazaio urte horretan laguntza-eskabidea edo ordaintzeko eskaera aurkeztu duen onuradunari, penalizazioa aplikatuko zaio.

  2. 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera penalizazioa ezarriko zaie baldintza sozialak ezarrita dauzkaten laguntzen onuradunei, baldin eta kasuan kasuko urte naturalean ez badituzte betetzen abenduaren 27ko 1049/2022 Errege Dekretuaren III. eranskinean ezartzen diren xedapenak.

  3. Penalizazioak aplikatzeko eskumena duen agintaritza Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzailea izango da.

  4. Penalizazioak kalkulatzeko eta aplikatzeko, abenduaren 27ko 1049/2022 Errege Dekretuaren 15. artikuluan xedatutakoa beteko da.

  5. Abenduaren 27ko 1049/2022 Errege Dekretuaren 14. artikuluaren 4. apartatua eta 19. artikuluaren 6. apartatuta aplikatuz, baldin eta penalizazioaren zenbatekoa 100 euro edo gutxiago bada urte natural bakoitzeko, laguntzen onuradunari penalizaziorik ez aplikatzeko aukera egongo da, baina, nolanahi ere, jakinaraziko zaio egiaztatu dela ez dituela baldintzak bete eta neurri zuzentzaileak ezarri behar dituela halakorik berriro ez gertatzeko. Ondorengo kontrolen batean ikusten bada ez dela hartu neurri zuzentzailerik, hori kontuan hartuko da berrerortzearen edo iraunkortasunaren ondorioetarako.

  1. artikuluaren arabera, honako hauek dira NBEFaren konturako zuzeneko ordainketa gisa emandako laguntzetarako esku-hartzeak:

    1. Jasangarritasunerako errentarako oinarrizko laguntza (JEOL).

    2. JEOLen osagarria den birbanaketa-laguntza.

    3. Nekazari gazteentzako errentarako laguntza osagarria.

    4. Klimaren eta ingurumenaren aldeko araubideak (eko-araubideak).

    5. Nekazariei lotutako zuzeneko ordainketak.

Aurreko artikuluan aipatzen diren zuzeneko ordainketa gisa egindako esku-hartzeen onuradunek 1048/2022 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte horiek jasotzeko (abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretua, 2023tik aurrera Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan zuzeneko ordainketen esku-hartzeak aplikatzeari eta betekizun komunak ezartzeari buruzkoa eta kudeaketa- eta kontrol-sistema integratuaren eskabide bakarra arautzeari buruzkoa). Hain zuzen ere, II. tituluaren I. eta II. kapituluetan ezartzen dena bete beharko dute, baita III. tituluaren I. kapituluan, II. kapituluan (1., 2., 3. eta 4. atalak) eta III. kapituluan (1. eta 2. atalak) ezartzen dena ere, esku-hartze mota bakoitzaren arabera.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean nekazaritza politika erkidearen arloko eskumena duen sailaren titularraren agindu baten bidez egingo dira esku-hartzeen deialdiak, 12. artikuluan ezarritakoaren arabera. Laguntza-deialdiak urtero egingo dira, eskaera bakarrerako ezarritako prozeduraren bidez, zeina abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuan araututa baitago.

  2. Deialdiak helbide hauetan argitaratuko dira: https://www.euskadi.eus/web01-a1pac/eu/ helbidean; https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/ iragarki-taulan, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

  3. Esku-hartzeak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean nekazaritza eta abeltzaintzaren arloko eskumena duen zuzendaritzako organo kudeatzaileek kudeatuko dituzte. Nolanahi ere, horrek ez ditu eragotziko Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzailearen eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundien arteko lankidetza-hitzarmenen bidez aldundiek eskuordetzaz esleituta dauzkaten eginkizunak, hau da, Europako NBEF eta LGENF funtsen kontura finantzatutako zuzeneko laguntzen eta landa-garapeneko neurrien kudeaketarako eginkizunak.

Foru-aldundiek eskuordetutako eginkizunak amaitu direla jakinarazi eta esku-hartze bakoitzari indarreko kontrol-planaren arabera aplikatu beharreko kontrolak eta egiaztapenak egin ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean nekazaritza eta abeltzaintzaren arloko eskumena duen zuzendaritzaren titularrak laguntza ordaintzea ebatziko du, hala badagokio, erakunde ordaintzailearen zuzendaritzaren arduraduna den aldetik.

I. ATALA

FRUTEN ETA BARAZKIEN SEKTOREA

  1. Fruta eta barazkien ekoizleen erakundeak eta fruta eta barazkien sektoreko ekoizleen erakundeen elkarteak aintzatesteko modua erregulatzen duen araudia honako arau hauetan ezartzen da: dekretu hau, zuzenean aplikatu beharreko Europar Batasunaren araudia, eta maiatzaren 26ko 532/2017 Errege Dekretua, fruta eta barazkien sektoreko ekoizleen elkarteen aintzatespena eta funtzionamendua arautzen dituena.

  2. Fruta eta barazkien ekoizleen erakundeak eta fruta eta barazkien sektoreko ekoizleen erakundeen elkarteak aintzatestea, transnazionalak barnean direla, egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan badute, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean elikagaien industrien arloko eskumena duen zuzendaritzaren ardura izango da.

  3. Organo horrek honako eginkizun hauek izango ditu, entitate horiei dagokienez:

    1. Kontrolak, ebaluazioak eta txostenak egitea, eta, esku-hartzeak irauten duen bitartean, zehapenak aplikatzea aintzatespenaren eta jardunaren inguruko baldintzak ez betetzeagatik, honako arau hauetan ezarritako eran: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren 154.4 b) artikulua; Batzordearen 2017ko martxoaren 13ko 2017/892 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren 24. eta 26. artikuluak; eta dekretu hau.

    2. Aintzatespenak etetea eta kentzea.

      21.1 artikuluan aipatzen den informazioa baliozkotzea, eta maiatzaren 26ko 532/2017 Errege Dekretuak, fruta eta barazkien sektoreko ekoizleen elkarteen aintzatespena eta funtzionamendua arautzen dituenak, 22. artikuluan arautzen dituen komunikazioak egitea.

  4. Aintzatespenen baldintzak eta kategoriak 532/2017 Errege Dekretuaren II., III. eta IV. kapituluetan ezartzen dira (maiatzaren 26ko 532/2017 Errege Dekretua, fruta eta barazkien sektoreko ekoizleen elkarteen aintzatespena eta funtzionamendua arautzen dituena).

  1. Fruta eta barazkien ekoizleen erakundeen eta elkarte aintzatetsien programa operatiboetarako laguntzak arautzen dituen araudia honako arau hauetan ezartzen da: dekretu hau, zuzenean aplikatu beharreko Europar Batasunaren araudia eta urriaren 11ko 857/2022 Errege Dekretua.

  2. NPEPEan ezartzen diren laguntzak fruta eta barazkien ekoizleen elkarteek soilik jaso ahal izango dituzte. Horretarako, programa operatiboa onartzeko eskabidea aurkeztu beharko diote Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean elikagaien industrien arloko eskumena duen zuzendaritzari, programa aplikatzen hasi behar den urtearen aurreko urteko irailaren 15erako, gehienez ere.

  3. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 51. artikuluan jasotako funts operatiboen bidez eratu eta finantzatuko diren funts operatiboekin finantzatuko dira programa operatiboak.

  4. Aintzatetsitako ekoizle elkarte batek funts operatibo bat eratzen badu eta programa operatibo baterako onarpena lortzen badu, honako laguntza hauek eskuratu ahal izango ditu:

    1. Europar Batasunaren finantza-laguntza bat, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 52. artikuluan ezartzen denaren arabera.

    2. Finantza-laguntza nazional bat, baldin eta betetzen badira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 53. artikuluan ezarritako baldintzak.

  1. Elikagaien industrien arloko eskumena duen zuzendaritzako titularrak ebazpena emango du programa operatiboa onesteko edo ezesteko, eta horretarako epea, gehienez ere, programa aplikatzen hasi behar den urtearen aurreko urteko abenduaren 15ean amaituko da edo, bestela, arrazoiak azalduz gero, kasuan kasuko urteko urtarrilaren 20an. Epe horretan ebazpenik ematen ez bada, eskabidea baietsitzat hartu ahal izango da. Era berean, behin betiko ebazpen-proposamena egiteko eskumena duen organoak proiektuan aldaketak egiteko eskatu ahal izango du. Kasu horretan, proiektua onetsi ahal izateko, aldaketak egin beharko dira. Nolanahi ere, programa operatiboen aldaketa guztiak urriaren 11ko 857/2022 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz egin beharko dira.

  2. Europar Batasunaren funtsen kontura finantzatzen diren laguntzetan zein Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurrekontu orokorren kontura finantzatzen direnetan, ordainketa-eskabideak (ordainketa partziala, amaierakoa edo aurrerakina) elikagaien industrien arloko eskumena duen zuzendaritzari aurkeztu behar zaizkio, denak batera, urriaren 11ko 857/2022 Errege Dekretuan ezartzen den epearen barruan.

  3. Europar Batasunaren funtsen konturako laguntzak direla-eta, dagozkion egiaztapenak egin ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean elikagaien industrien arloko eskumena duen organoak, ordaintzeko eskaera aurkezteko epea amaitu eta sei hilabeteko epean, ordaintzeko proposamena eta eratutako bermeei dagokienez jarduteko proposamena hala badagokio bidaliko dizkio erakunde ordaintzailearen zuzendariari. Ordaintzeko proposamen horretan, baimendutako laguntzaren zenbatekoa zehaztuko da, edo, bestela, aurrerakinik edo ordainketa partzialik egin bada, laguntzaren saldoa. Proposamena ikusita, proposamena jaso eta, gehienez ere, hilabeteko epean, erakunde ordaintzailearen zuzendariak ordainketa gauzatzeko ebazpena emango du. Eratutako bermeei dagokienez, erakunde ordaintzailearen zuzendariak dagozkion kudeaketak egingo ditu diruzaintza-arloko eskumena duen sailaren aurrean.

  4. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurrekontu orokorraren konturako laguntzak direla-eta, hau da, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 53. artikuluan arautzen direnak, dagozkion egiaztapenak egin ondoren, elikagaien industrien arloko eskumena duen organoak laguntza emateko, ukatzeko edota bermeak askatzeko ebazpena emango du, eta, bertan, laguntzaren zenbatekoa zehaztuko da, edo, bestela, aurrerakinik edo ordainketa partzialik egin bada, laguntzaren saldoa.

    2. ATALA

    MAHASTIZAINTZA ETA ARDOGINTZAKO ESKU-HARTZEAK

    MAHASTIEN BERREGITURAKETA ETA BIRMOLDAKETA

    UZTA BERDEA

Mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko eta uzta berderako laguntzak araudi hauetan daude erregulatuta: dekretu honetan, zuzenean aplikatzen diren Europar Batasunaren erregelamenduetan, eta urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuan, zeinaren bitartez Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan mahastizaintzako eta ardogintzako esku-hartze sektoriala arautzen baita (aurrerantzean, urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretua).

  1. Mahastiak berregituratzeko eta uzta berderako esku-hartzeen deialdia 12. artikuluaren arabera egikarituko da, eta urtean behin egingo du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean nekazaritza-politika erkidearen arloko eskumena duen sailburuak.

  2. Ustiategia dagoen lurraldeko foru-aldundiko sail eskudunak gaiaren arabera kudeatuko ditu esku-hartzeak.

Urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren 3. artikuluak ezartzen dituen betekizunak betetzen dituztenek jaso ditzakete 2024-2027 aldiko mahastizaintzako eta ardogintzako esku-hartze sektorialaren esparruko laguntzak.

Foru-aldundiek eskuordetu diren eginkizunak amaitu direla jakinarazi eta esku-hartze bakoitzari indarreko kontrol-planaren arabera aplikatu beharreko kontrolak eta egiaztapenak egin ondoren, erakunde ordaintzailearen ardura duen zuzendaritzaren titularrak laguntza ordaintzea ebatziko du, hala badagokio.

3. ATALA

MAHASTIZAINTZA ETA ARDOGINTZAKO ESKU-HARTZEAK

INBERTSIOAK

  1. Inbertsioetarako laguntzak erregulatzen dituen araudia dekretu honetan, zuzenean aplikatzekoa den Europar Batasuneko erregelamenduan eta urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuan ezarritakoa izango da.

  2. Urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren 20. artikuluaren 3. apartatuan ezarritakoaren ondorioetarako, jardunak hautatu ahal izango dira, laguntzaren xede den inbertsioaren aurrekontuaren zenbatekoa edozein dela ere.

Dekretu honen 13. artikuluan eta aurreko artikuluaren 1. apartatuan aipatzen den araudian ezartzen diren baldintzez gain, inbertsioetarako laguntzen onuradun izango dira baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisikoak eta juridikoak:

  1. Inbertsioa egingo den establezimendua Euskal Autonomia Erkidegoan egotea.

  2. Fisikoki upategi bati lotuta ez dauden merkaturatze-proiektuetarako edo Batasuneko beste estatu batean merkaturatzeko proiektuetarako inbertsioen kasuan, eskatzailearen egoitza fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan egotea.

  1. Urtean behin, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean nekazaritza-politika erkidearen arloko eskumena duen sailaren titularraren agindu baten bidez, esku-hartze honetarako aurreikusitako laguntzen deialdia egingo da, dekretu honen 12. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  2. Deialdiaren aginduan eskabideak aurkezteko epea ezarriko da, gutxienez, eta deialdian NBEFaren kontura emango diren laguntzen guztirako zenbatekoa jakinez gero, hori ere adieraziko da.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean elikagaien industrien arloko eskumena duen zuzendaritzan aurkeztuko da eskabidea.

  1. Nekazaritza eta Landa Garapenaren Sektoreko Konferentziak funtsak esleitu ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean elikagaien industrien arloko eskumena duen organoak dirulaguntza emateko ebazpena eman eta jakinaraziko die onuradunei. Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, funtsak esleitzeko Sektoreko Konferentziaren hurrengo egunetik zenbatzen hasita, urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren 27. artikuluarekin bat etorriz.

  2. Ukatzeko ebazpenen kasuan arrazoituak izan beharko dute, eta laguntza-eskaera ezesten den kasuetan, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote elikagaien industrien arloan eskumena duen sailburuordetzako titularrari. Sei hilabeteko epea igaro eta ebazpenik jakinarazi ez bada, interesdunek ezetsitzat jo ahal izango dute eskabidea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

  3. Aldaketa-eskabideak urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuan ezartzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren ebatziko dira.

  4. Urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren 29. artikuluan xedatutakoaren arabera egingo da ordainketa. Ordainketa partziala edo osoa eskatuz gero, dagozkion egiaztapenak egin ondoren, organo eskudunak, ordaintzeko eskaera aurkezteko epea amaitu eta sei hilabeteko epean, ordaintzeko proposamena eta eratutako bermeei dagokienez jarduteko proposamena bidaliko dizkio erakunde ordaintzailearen zuzendariari. Ordaintzeko proposamen horretan, baimendutako laguntzaren zenbatekoa zehaztuko da, edo, bestela, ordainketa partzialik egin bada, laguntzaren saldoa. Proposamena ikusita, proposamena jaso eta, gehienez ere, hilabeteko epean, erakunde ordaintzailearen zuzendariak ordainketa gauzatzeko ebazpena emango du. Eratutako bermeei dagokienez, erakunde ordaintzailearen zuzendariak dagozkion kudeaketak egingo ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean diruzaintza-arloko eskumena duen sailaren aurrean.

    4. ATALA

    MAHASTIZAINTZA ETA ARDOGINTZAKO ESKU-HARTZEAK

    ARDOA SUSTATZEA BESTE HERRIALDE BATZUETAN

Sustapenerako laguntzak erregulatzen dituen araudia dekretu honetan, zuzenean aplikatzekoa den Europar Batasuneko erregelamenduan eta urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuan ezarritakoa izango da.

Dekretu honen 13. artikuluan finkatutako betekizunez gain, aurreko artikuluan aurreikusitako erreferentziazko araudian ezarritakoak betetzen dituztenak izan ahalko dira onuradun. Ardogintzako industrien kasuan, dagokion erregistroan izena emanda egotea eta datuak eguneratuta izatea. Eskatzailea esportatzaileen elkartea bada edo esportazio partzuergoa bada, horiek osatzen dituzten enpresen 2/3, gutxienez, erregistro horretan inskribatuta egotea.

  1. Urtean behin, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean nekazaritza-politika erkidearen arloko eskumena duen sailaren titularraren agindu baten bidez, esku-hartze honetan aurreikusitako laguntzen deialdia egingo da, 12. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  2. Deialdiaren aginduan eskabideak aurkezteko epea ezarriko da, gutxienez, eta deialdian NBEFaren kontura emango diren laguntzen guztirako zenbatekoa jakinez gero, hori ere adieraziko da.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean elikagaien industrien arloko eskumena duen zuzendaritzan aurkeztuko da eskabidea, eskatzailearen zerga-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan badago.

  1. Nekazaritza eta Landa Garapenaren Sektoreko Konferentziak funtsak esleitu ondoren, elikagaien industrien arloko eskumena duen organoak ebazpena emango du eta onuradunei jakinaraziko die. Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, funtsak esleitzeko Sektoreko Konferentziaren hurrengo egunetik zenbatzen hasita, urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren 27. artikuluarekin bat etorriz.

  2. Ukatzeko ebazpenen kasuan arrazoituak izan beharko dute, eta laguntza-eskaera ezesten den kasuetan, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote elikagaien industrien arloan eskumena duen sailburuordetzako titularrari. Sei hilabeteko epea igaro eta ebazpenik jakinarazi ez bada, interesdunek ezetsitzat jo ahal izango dute eskabidea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

  3. Aldaketa-eskabideak urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuan ezartzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren ebatziko dira.

  4. Halaber, ordainketa partzialak zein osoak egiteko eskabideak aurkeztu ahal izango dira. Urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren 70. artikuluan xedatutakoaren arabera egingo da ordainketa. Ordainketa partziala edo osoa eskatuz gero, dagozkion egiaztapenak egin ondoren, elikagaien industrien arloko eskumena duen zuzendaritzaren titularrak, ordaintzeko eskaera aurkezteko epea amaitu eta sei hilabeteko epean, ordaintzeko proposamena eta eratutako bermeei dagokienez jarduteko proposamena bidaliko dizkio erakunde ordaintzailearen zuzendariari. Ordaintzeko proposamen horretan, baimendutako laguntzaren zenbatekoa zehaztuko da, edo, bestela, ordainketa partzialik egin bada, laguntzaren saldoa. Proposamena ikusita, proposamena jaso eta, gehienez ere, hilabeteko epean, erakunde ordaintzailearen zuzendariak ordainketa gauzatzeko ebazpena emango du. Eratutako bermeei dagokienez, erakunde ordaintzailearen zuzendariak dagozkion kudeaketak egingo ditu diruzaintza-arloko eskumena duen sailaren aurrean.

    5. ATALA

    ERLEZAINTZAKO ESKU-HARTZEA

  1. Erlezaintzako esku-hartzeen urteko deialdia foru-aldundiek egin behar dute, eta deialdian, gutxienez, dekretu honetan ezarritako alderdi guztietatik aplikagarri zaizkionak agertu beharko dira, eta NPEPEan, urriaren 25eko 906/2022 Errege Dekretuan (urriaren 25eko 906/2022 Errege Dekretua, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan erlezaintzako esku-hartze sektoriala arautzen duena) eta Europar Batasunaren arau aplikagarrietan ezartzen dena bete beharko da.

  2. Ustiategia dagoen lurraldeko foru-aldundiko sail eskudunak gaiaren arabera kudeatuko du erlezaintza-sektoreko esku-hartzea.

906/2022 Errege Dekretuaren 4. artikuluak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituztenek jaso ditzakete erlezaintzako esku-hartze sektorialaren esparruko laguntzak (urriaren 25eko 906/2022 Errege Dekretua, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan erlezaintzako esku-hartze sektoriala arautzen duena).

Foru-aldundiek eskuordetu diren eginkizunak amaitu direla jakinarazi eta esku-hartze bakoitzari indarreko kontrol-planaren arabera aplikatu beharreko kontrolak eta egiaztapenak egin ondoren, erakunde ordaintzailearen ardura duen zuzendaritzaren titularrak laguntza NBEFaren kontura ordaintzea ebatziko du, hala badagokio.

1. ATALA

LGENF-AK ETA FORU-ALDUNDIEK MODU BATERATUAN FINANTZATUTAKO ESKU-HARTZEEN KUDEAKETA

  1. Dekretu honen 10. artikuluaren 2. apartatuan aipatzen diren esku-hartzeak lurralde historikoetako foru-aldundietako sail eskudunek kudeatu eta kontrolatuko dituzte.

  2. Horretarako, foru-aldundiek egokitzat jotako esku-hartze horien deialdiak eta garatzeko arauak argitaratuko dituzte. Deialdietan edota garatzeko arauetan, dekretu honetan ezartzen diren edukiak agertu beharko dira gutxienez, kasu bakoitzeko esku-hartzeari dagozkionak. Eduki horiek bat etorriko dira NPEPEan eta Europar Batasunaren eta Estatuaren araudi aplikagarrietan ezartzen direnekin.

  3. Laguntzen deialdiak urtero egingo dira. Nolanahi ere, gerta liteke ekitaldi batean esku-hartze batzuen deialdirik ez egitea aurrekontu-arazoengatik edo deialdia eragozten duten bestelako inguruabar batzuengatik.

Foru-aldundiek deitutako laguntzen onuradunak NPEPEan esku-hartze zehatz bakoitzerako ezarritakoak izango dira, eta dekretu honen 13. artikuluko betekizunak bete beharko dituzte.

  1. Esku-hartze bakoitzean indarreko kontrol-planaren arabera egin beharreko kontrolak eta egiaztapenak egin ondoren, foru-organo eskudunek dagokion ebazpena emango dute. Ebazpen horretan, hala badagokio, adieraziko da onuradunari laguntza osoa ordainduko zaiola, bai foru-organoaren aurrekontuen kontura finantzatzen den zatia, bai LGENFaren kontura finantzatzen dena. Onuradunei laguntza osoa ordaindutakoan, foru-organoek erakunde ordaintzaileari eskatuko diote ordain dezala LGENFaren kontura finantzatutako zatia, baldin eta funts horretan foru-organo eskatzailearen aldeko funtsik badago dena delako esku-hartzerako. Esku-hartze baterako LGENF funtsak agortuta badaude, laguntzak Estatuko finantzaketa osagarritzat hartuko dira.

  2. Foru-aldundien ordainketa-eskaeren inguruko egiaztapenak egin ondoren, erakunde ordaintzaileak ordainketa egingo du LGENF funtsen kontura, eta foru-ogasunei emango dizkie haiek aurreratutako diru-kopuruak, esku-hartze bakoitzerako ezarritako finantzaketa bateratuko tasa aplikatuz eta abenduaren 9ko 275/2020 Dekretuan xedatzen denarekin bat etorriz.

    2. ATALA

    LGENF-AK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK MODU BATERATUAN FINANTZATUTAKO ESKU-HARTZEEN KUDEAKETA

  1. Dekretu honen 10. artikuluaren 3. apartatuan adierazitako esku-hartzeen kudeaketa eta kontrola Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean landa-garapenaren, nekazaritzako elikagaien industrien, elikagaien kalitatearen eta basoen arloan eskumena duten zuzendaritzei dagokie, unean-unean indarrean dagoen egitura organikoari buruzko dekretuarekin bat etorriz.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean nekazaritza politika erkidearen arloko eskumena duen sailaren titularraren agindu baten bidez egingo dira esku-hartzeen deialdiak, hurrengo apartatuetan adierazitako salbuespenekin. Laguntzen deialdiak urtero egingo dira. Nolanahi ere, gerta liteke ekitaldi batean esku-hartze batzuen deialdirik ez egitea aurrekontuaren eskuragarritasunagatik edo deialdia eragozten duten bestelako inguruabar batzuengatik. Agindu horietan, dekretu honetan ezartzen diren edukiak agertuko dira gutxienez, kasu bakoitzeko laguntza-deialdiaren esku-hartzeari dagozkionak. Eduki horiek bat etorriko dira NPEPEan eta Europar Batasunaren eta Estatuaren araudi aplikagarrietan ezartzen direnekin.

    2. apartatuan xedatutakoa gorabehera, ezagutzen transferentziari eta prestakuntza- eta informazio-jarduerei buruzko esku-hartzea Hazi Fundazioak egingo du, Eusko Jaurlaritzaren bitarteko propioa den aldetik, eta kudeaketa-agintaritzaren laguntza teknikoari buruzko esku-hartzea agintaritza horrek EAEn NPEPEa behar bezala ezartzeko (NPEPEaren indarraldian) beharrezkoak diren ekintzak finantzatzera bideratua bitarteko propioen bidez edo kontratu publikoak eginez gauzatuko da.

  1. LEADER esku-hartzea dela-eta, partaidetzan oinarritutako tokiko garapenerako estrategien esparruko jardunak finantzatzeko laguntzen deialdiak egingo dituzte estrategia horiek abian jartzeko aurrez hautatu diren toki-ekintzako taldeek. Toki-ekintzako taldeen lankidetza-proiektuen eta talde horien funtzionamendu-gastuen inguruko jardueren kasuan, ez da laguntza-deialdirik egongo.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak deitutako laguntzen onuradunak NPEPEan esku-hartze zehatz bakoitzerako ezarritakoak izango dira, eta dekretu honen 13. artikuluko betekizunak bete beharko dituzte.

  1. Esku-hartze bakoitzaren esparruan beharrezko kontrolak eta egiaztapenak egin ondoren, eta indarrean dagoen kontrol-planarekin bat etorriz, kasu bakoitzean eskumena duen organoak ebazpen bat emango du. Ebazpen horretan, hala badagokio, laguntza ordaintzea erabakiko du, dagozkion aurrekontuen kargura, eta, gainera, LGENF funtsari dagokion zatia ordaintzeko proposamena egingo dio erakunde ordaintzaileari.

    1. apartatuan aipatzen den ebazpena onuradunei jakinaraziko zaie, eta pertsona horiei ordainduko zaie Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuaren kargura finantzatutako laguntzaren zenbatekoa, esku-hartze bakoitzerako aurreikusitako finantzaketa bateratuko tasa aplikatuz.

  1. Behar diren baldintzak eta Batasunaren araudia betetzen ote diren egiaztatzeko egin beharrezko kontrolak egin ondoren, erakunde ordaintzaileak ebazpen bat emango du LGENFaren kontura finantzatzen den laguntzaren zatia bakarrik ordaintzeko, eta onuradun bakoitzari laguntza-zati hori ordainduko dio, esku-hartze bakoitzerako ezarritako finantzaketa bateratuko tasa aplikatuz.

    3. ATALA

    LANDA-EREMUEN KARAKTERIZAZIOA

  1. Landa-entitatetzat hartzen dira EUSTAT Euskal Estatistika Erakundean hala erregistratutako biztanleria-entitate bereziak, lurzoruaren hirigintza-kalifikazioa gorabehera, baldin eta ezaugarri hauetakoren bat betetzen badute:

    2.000 biztanle edo gutxiago izatea;

    1. Erroldatutako 2.000 biztanle baino gehiago izatea eta balio erantsi gordin osoaren % 3ko edo gehiagoko nekazaritzako balio erantsi gordina duen udalerri bateko entitatea izatea.

  2. Landa-eremutzat hartuko dira, halaber, partzoneriak (udalerrien arteko kondominioak), mendiko lurralde-entitate gisa, non ez baita inor bizi; izan ere, horiek ez dute udalerriaren estatutu juridikorik.

  3. Halaber, hiri-entitateetan landa-eremuak identifikatu ahal izango dira, UDALPLAN-Informazio geografikoaren sistema eta lurralde-datuen bankuan lurzoru urbanizaezin gisa agertzen diren eremuak abiaburutzat hartuta.

  1. Landa-eremuen karakterizazioa honako garapen-eremu hauetarako egin da: jarduera ekonomikoaren sustapena eta dibertsifikazioa, eta bizi-kalitatea eta ongizatea.

  2. Zenbait irizpide eta parametro erabili dira landa-eremuen karakterizaziorako garapen-eremu bakoitzean (demografikoak, geografikoak, ekonomikoak eta zerbitzuen eta komunikabideen irisgarritasunaren ingurukoak). Hauek dira:

    1. Jarduera ekonomikoa sustatu eta dibertsifikatzearen eremuari dagokionez:

      1. Errepide nagusietara dagoen distantzia, kilometrotan.

      2. Okupazio-tasaren ehunekoa.

      3. Zerbitzu-establezimenduen kopurua.

      4. Batez besteko maldaren ehunekoa.

      5. Prestakuntza-mailaren ehunekoa (lanbide-heziketa eta goi-mailako heziketa).

      6. Nekazaritzako balio erantsi gordinaren ehunekoa (nekazaritzako BEGd).

      7. Udalerriko biztanleria.

    2. Bizi-kalitatearen eta ongizatearen eremuari dagokionez:

      1. Lehen hezkuntzako eskoletara dagoen distantzia, kilometrotan.

        10.000 biztanletik gorako hiri-entitate batera dagoen distantzia, kilometrotan.

  3. Errenta pertsonala, eurotan zenbatuta.

  4. Etxebizitza nagusiaren ehunekoa.

  5. Elkarteen kopurua.

  6. Zerbitzu-establezimenduen kopurua (txikizkako merkataritza eta ostalaritza).

  7. Batez besteko maldaren ehunekoa.

  8. Udalerriko biztanleria.

  1. Udalerri kalteberenak eta larrien daudenak arreta bereziko eremu (ABE) gisa katalogatu dira, bai ekonomiari eta ongizateari dagokienez, bai demografiari eta lehen sektorearekiko mendekotasunari dagokienez.

  2. Arreta bereziko eremu horiek identifikatzeko, irizpide eta parametro hauek erabili dira:

    1. Biztanleriaren bilakaera (%).

    2. Zahartzea (%).

    3. Maskulinitatea (tasa).

    4. Per capita errenta (euro).

    5. BPGd.

    6. Nekazaritzako BEGd (%).

    7. Udalerriko biztanleria.

  1. eta 89. artikuluetan aipatzen diren irizpideen araberako balioak aztertu eta ordenatu ondoren, eta ezarritako esparru bakoitza aintzat hartuta, landa-eremuak 4 kalteberatasun-mailatan sailkatu dira, 1. mailakoak izanik kalteberenak:

    1. Arreta bereziko eremuei (ABE) kalteberatasun-maila gorena ezarri zaie (V1), eta garapen-eremuetako bakoitzean sartu dira.

    2. Gainerako landa-entitateak V2, V3 eta V4 kalteberatasun-mailetan katalogatu dira. Kalteberatasun-mailak pertzentilen araberako emaitzen banaketari jarraikiz ezarri dira. Kalteberatasun-maila bakoitzari % 33,3 esleitu zaio eremu bakoitzerako eratutako adierazlearen arabera.

    3. Hiri-entitateetako landa-eremuak entitate bakartzat jo dira, eta kalteberatasun-maila txikiena esleitu zaie guztiei: V4.

    4. Partzonerien kasuan, kontuan hartuta lurralde partekatuak direla eta ez direla udalerri bakar batenak soilik, baizik eta lurraldearen jabe den herri-komunitatearenak, eta horietan ez dela inor bizi, ezin zaizkie aplikatu aipatutako adierazleak. Beraz, horiei esleitutako kalteberatasun-maila garapen-eremuaren eta eremu horietan garatu nahi diren programen helburuen araberakoa izango da.

Dekretu honetan onesten den landa-eremuen karakterizazioa (4 kalteberatasun-maila, finkatutako eremu bakoitzerako) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Egoitza Elektronikoan ikus daiteke: https://www.euskadi.eus/euskadiko-landa-eremuen-karakterizazioa/web01-a2lanits/eu/

Landa-eremuak bilakatu, garatu eta hazi egiten dira, eta biztanlerian ere aldaketak gertatzen dira. Beraz, faktore horiek berrikusi egin behar dira, eta, berrikusteko prozesu horren ondorioz, baliteke dekretu honetan garapen-eremuetarako onetsitako kalteberatasun-mailak edo EAEko entitateen lurralde-oinarria aldatzea. Aldaketarik izanez gero, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira nekazaritza politika erkidearen arloko eskumena duen sailaren titularraren agindu baten bidez. Halaber, garapen-eremu berrien analisiaren eta karakterizazioaren ondoriozko aldaketa guztiak ere argitaratuko dira.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA. Arau-erreferentziak eta erreferentzia organikoak.

  1. Agertzen diren Europako, Estatuko eta EAEko arauen aipamenak (eranskinak barne) aldian-aldian horiek ordezkatzen edo aldatzen dituzten arauei buruzkoak direla ulertu behar da.

  2. Halaber, ulertu behar da sailen eta administrazio-organoen aipamenak honako hauei buruzkoak direla: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortzen, ezabatzen eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta eremuak finkatzen dituen indarreko dekretuaren arabera gai bakoitzaren gaineko eskumena duen sailari buruzkoak eta egitura organikoaren eta funtzionalaren arabera eskumena duen zuzendaritzari buruzkoak.

    BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Helbide elektronikoak.

    Helbide elektronikoetarako estekak unean-unean ordezten edo aldatzen dituztenetara eginda daudela ulertuko da.

    HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Presentzia orekatua.

    Dekretu honetan jasota dauden organoetan, ahaleginak egingo dira emakumeen eta gizonen presentzia orekatua egon dadin, eta esklusiboki postuari lotuta ez dauden edo karguaren araberakoak ez diren ordezkaritzen arteko oreka hori indartuko da, plan honen 9.1.5 apartatuan xedatutakoaren arabera: «Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren administrazio instituzionaleko kide anitzeko organoentzako jarduera-plana». Gobernu Kontseiluaren 2020ko uztailaren 7ko Erabakiaren bidez onartu zen plan hori.

    LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Esku-hartze berrien publikotasuna.

  1. eta 10. artikuluetan aipatzen diren esku-hartzeak gorabehera, nekazaritza politika erkidearen arloko eskumena duen sailaren titularraren agindu baten bidez, argitara emango dira programazioak irauten duen bitartean EAEn ezartzeko hautatzen diren esku-hartze berriak. Aipatutako publikotasuna laguntzen deialdia egin aurretik aplikatuko da, eta dekretu honetan eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezartzen diren preskripzioak aplikatuko zaizkie laguntzei.

Xedapen indargabetzaile bakarra eragotzi gabe, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak finantzatzen dituen Euskadiko Landa Garapenerako Programako (2015-2020) esku-hartzeen programen iraunaldia honen arabera luzatu ahal izango da: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko abenduaren 23ko 2020/2220 (EB) Erregelamendua, zeinaren bitartez zenbait xedapen iragankor ezartzen baitira Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) eta Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) laguntzarako, 2021. eta 2022. urteetan; eta zeinaren bitartez aldatu egiten baitira ondorengo erregelamenduak: 1305/2013 (EB), 1306/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB), errekurtsoei eta erregelamenduaren aplikazioari dagokionez, 2021. eta 2022. urteetan; eta 1308/2013 (EB) Erregelamendua, errekurtsoei eta laguntza horren banaketari dagokionez, 2021. eta 2022. urteetan.

Dekretu hau indarrean jartzen denetik aurrera, indargabetuta geratzen dira honako erregelamendu-xedapen hauek eta dekretu honetan araututako arloan dekretu honen aurka doan beste edozein xedapen:

  1. 20/2016 Dekretua, otsailaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoan honako hauek garatu eta aplikatzekoa: Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) zuzeneko laguntzen erregimenak, Nekazaritza Lursailak Identifikatzeko Informazio Geografikoaren Sistema (SIGPAC) eta laguntzen onuradunek bete beharreko baldintzak.

  2. 30/2010 Dekretua, urtarrilaren 26koa, Europako Erkidegoak fruten eta barazkien arloa arautzeko sortuak dituen erregelamenduak eta erregelamendu horietatik datorren laguntza-sistema Euskal Autonomia Erkidegoan nola garatu eta aplikatu arautzen duena.

  3. 227/2014 Dekretua, abenduaren 9koa, Euskal Autonomia Erkidegoan mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea laguntzeko Europako Erkidegoak emandako neurriak garatu eta aplikatzekoa.

  4. 43/2017 Dekretua, otsailaren 14koa, zeinaren bidez 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen baita.

    AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Abenduaren 9ko 275/2020 Dekretuaren aldaketa, zeinaren bidez ezartzen baita Nekazaritzako Europako Berme Funtsak (NEBF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatutako gastuen erakunde ordaintzailearen antolakuntza eta funtzionamendu-araubidea Euskal Autonomia Erkidegoan.

    1. Aldatu egingo da 1. artikuluaren 2. apartatua. Aurrerantzean, honela egongo da idatzita:

      1. Nekazaritza-politika erkidearen arloan eskumena duen saila da Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzailea.

    2. 7 bis artikulua gehituko da, eta honela geratuko da idatzita:

      7 bis artikulua. Erakunde Ordaintzailearen Koordinazio Batzordea.

      1. Lehen zutabeko eta bigarren zutabeko eremuen arteko lankidetza zuzena eta eraginkorra bermatzeko eta EAEko erakunde ordaintzailearen egitekoak gauzatzeko, erakunde ordaintzailearen koordinazio-batzordea sortzen da, zeinak lantalde gisa jardungo baitu. Honako hauek osatuko dute:

        1. NBEFaren zuzeneko ordainketen ardura duen zuzendaritzaren ordezkari bat.

        2. NBEFaren esku-hartze sektorialen ardura duten zuzendaritzen ordezkari bat.

        3. LGENFaren landa-garapenerako esku-hartzeen ardura duten zuzendaritzen ordezkari bat.

        4. Erakunde ordaintzailearen ordainketak exekutatzeko funtzioaz arduratuko den pertsona bat.

        5. Foru-aldundi bakoitzean nekazaritzaren arloan eskumena duen zuzendaritzaren ordezkari bat.

        6. Erakunde ordaintzailearen barne-auditoria zerbitzuaren ordezkari bat.

      2. Koordinazio-batzordea erakunde ordaintzailearen ardura duen pertsonaren ekimenez bildu ahal izango da, edota batzordeko edozein kideren ekimenez, eta bileretara kasuan kasuko gaiaren arabera bidezkotzat jotzen diren kudeaketa-organoak edo beste administrazio-unitate batzuk edo bestelako erakundeak gonbidatu ahal izango dira.

      3. Batzorde horren eginkizun nagusia izango da sortzen diren gorabeherak aztertzea eta neurri zuzentzaile egokiak proposatzea, honako gai hauei dagokienez:

        1. NPEPE laguntzen kontrolen plan autonomikoa aztertzea, kontrolatzea eta jarraipena egitea.

        2. Laguntzako esku-hartze guztien prozedura-eskuliburuak egiten eta eguneratzen direla bermatzea.

        3. Esku-hartze guztien adierazleen jarraipena egitea eta errendimenduaren urteko txostena behar bezala egiten dela ziurtatzea.

        4. NPEPEan sartutako laguntzak kontrolatzeko edo ordaintzeko faseetan sortzen diren gorabeherak partekatzea eta horietarako konponbideak planteatzea.

        5. Koordinazio-erakunde gisa jardutea Europar Batasuneko erakundeen eta ziurtapen-erakundearen auditoretzen ikerketei dagokienez NPEPEaren esparruan, informazioa zentralizatzea eta horiei emandako erantzunak koordinatzea.

        6. Erakunde ordaintzaileari egotz dakiokeen beste edozein gai Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 9. artikuluaren arabera (nekazaritza politika erkidearen finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoa eta 1306/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen duena) eta abenduaren 27ko 1046/2022 Errege Dekretuaren 9. artikuluaren arabera (Espainiako Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) gobernantza arautzen duena), baldin eta NPEPEaren esparruan batzordea osatzen duten administrazio-organoen arteko koordinazioa eskatzen badu.

      4. Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legea betez, bermatu egingo da Jarraipen Batzordeko partaideek nahi duten hizkuntza ofiziala erabiltzeko duten eskubidea.

      AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Garatzeko eta egokitzeko eskumena.

      Ahalmena ematen zaio nekazaritza politika erkidearen arloko eskumena duen sailburuari, agindu bidez eman ditzan behar diren xedapenak, dekretu hau garatzeko eta Europako araudian egon daitezkeen aldaketa teknikoetara eta, hala badagokio, Estatuaren oinarrizko legeriara egokitzeko.

      AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA. Indarrean jartzea.

      Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

      Vitoria-Gasteizen, 2024ko maiatzaren 28an.

      Lehendakaria,

      IÑIGO URKULLU RENTERIA.

      Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

      MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

  1. Nekazaritza Politika Erkideari buruzko Europar Batasuneko araudia.

    Plan estrategikoei buruzko arauak. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamendua, nekazaritza politika erkidearen esparruan estatu kideek egin beharreko plan estrategikoetarako laguntzari buruzko arauak ezartzen dituena (NPEaren plan estrategikoak) Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuta eta 1305/2013 (EB) Erregelamendua eta 1307/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen dituena.

    https://www.boe.es/doue/2021/435/L00001-00186.pdf

    Finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzko arauak. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamendua, nekazaritza politika erkidearen finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoa eta 1306/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen duena.

    https://www.boe.es/doue/2021/435/L00187-00261.pdf

    Merkatuen antolaketa erkideari buruzko arauak. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2117 Erregelamendua (EB), honako hauek aldatzen dituena: 1308/2013 Erregelamendua (EB), nekazaritza-produktuen merkatuen antolaketa erkidea sortzen duena; 1151/2012 Erregelamendua (EB), nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideei buruzkoa; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 251/2014 Erregelamendua (EB), mahastizaintza eta ardogintzako produktu aromatizatuen adierazpen geografikoen definizio, deskribapen, aurkezpen, etiketatu eta babesari buruzkoa, eta 228/2013 Erregelamendua (EB), nekazaritza sektorean Europar Batasuneko eskualde ultraperiferikoen aldeko neurri espezifikoak ezartzen dituena.

    https://www.boe.es/doue/2021/435/L00262-00314.pdf

    Aplikatu beharreko erregelamendu erkideak.

    Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko 2022/126 (EB) Erregelamendu Delegatua, zeinaren bitartez Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamendua osatzen baita, estatu kideek, erregelamendu horren arabera, 2023-2027ko NPEaren plan estrategikoetan zehaztutako esku-hartze mota jakin batzuen baldintza osagarriei dagokienez, eta nekazaritza eta ingurumen baldintza egokietako (NIBE) 1. arauaren inguruko proportzioaren arauei dagokienez.

    https://www.boe.es/doue/2022/020/L00052-00094.pdf

    Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko 2022/127 (EB) Erregelamendu Delegatua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2116 (EB) Erregelamendua osatzen duena erakunde ordaintzaileei eta beste organo batzuei, finantza-kudeaketari, kontuen likidazioari, bermeei eta euroaren erabilerari dagokienez.

    https://www.boe.es/doue/2022/020/L00095-00130.pdf

    Batzordearen 2021eko abenduaren 21eko 2022/128 (EB) Betearazpen Erregelamendua, zeinaren bidez ezartzen baitira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2116 (EB) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak gai hauei dagokienez: erakunde ordaintzaileak eta beste organo batzuk, finantza-kudeaketa, kontuen likidazioa, kontrolak, bermeak eta gardentasuna.

    https://www.boe.es/doue/2022/020/L00131-00196.pdf

    Batzordearen 2021eko abenduaren 21eko 2022/129 (EB) Betearazpen Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamenduari jarraikiz olio-haziei, kotoiari eta ardogintzako azpiproduktuei dagozkien esku-hartze motetarako arauak ezartzen dituena, bai eta Batasunaren laguntzarekin eta NPEaren plan estrategikoekin lotutako informazio-, publizitate- eta ikusgarritasun-arloko betekizunetarako ere.

    https://www.boe.es/doue/2022/020/L00197-00205.pdf

    Batzordearen 2023ko urtarrilaren 18ko 2023/130 (EB) Betearazpen Erregelamendua, zeinaren bidez arauak ezartzen baitira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamendua aplikatzeko, urteko errendimenduari buruzko txostenaren aurkezpenari dagokionez.

    https://www.boe.es/doue/2023/017/L00077-00083.pdf

    Batzordearen 2021eko abenduaren 21eko 2021/2289 (EB) Betearazpen Erregelamendua, zeinaren bidez xedapenak ezartzen baitira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamendua aplikatzeko NPEaren plan estrategikoen edukiak aurkezteko moduari eta informazioa segurtasunez trukatzeko sistema elektronikoari dagokienez.

    https://www.boe.es/doue/2021/458/L00463-00485.pdf

    Batzordearen 2021eko abenduaren 21eko 2021/2290 (EB) Betearazpen Erregelamendua, zeinaren bidez arauak ezartzen baitira 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean ezarritako betearazpen-adierazle eta emaitza-adierazle komunak kalkulatzeko metodoei buruz (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamendua, nekazaritza politika erkidearen esparruan estatu kideek egin behar dituzten plan estrategikoetarako NPEaren plan estrategikoak laguntzari buruzko arauak ezartzen dituena Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuta eta 1305/2013 (EB) Erregelamendua eta 1307/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen dituena).

    https://www.boe.es/doue/2021/458/L00486-00493.pdf

    Batzordearen 2022ko irailaren 6ko 2022/1475 (EB) Betearazpen Erregelamendua, zeinaren bidez xedapenak ezartzen baitira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamendua aplikatzeko NPEaren plan estrategikoen ebaluazioari eta jarraipenerako eta ebaluaziorako informazioa emateari dagokienez.

    https://www.boe.es/doue/2022/232/L00008-00036.pdf

    Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 24ko 2021/1060 (EB) Erregelamendua, zeinaren bitartez ezartzen baitira Eskualde Garapeneko Europako Funtsari, Europako Plus Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari, Bidezko Trantsizio Funtsari eta Itsasoko, Arrantzako eta Akuikulturako Europako Funtsari buruzko xedapen komunak, bai eta funts horietarako eta honako hauetarako finantza-arauak ere: Asilo, Migrazio eta Gizarteratzeko Funtsa, Barne Segurtasuneko Funtsa eta Mugak eta Bisatuen Politika Kudeatzeko Laguntza Finantzariorako Tresna (artikulu batzuei aplikatzen zaizkie).

    https://www.boe.es/doue/2021/231/L00159-00706.pdf

  2. Nekazaritza Politika Erkideari buruzko Estatuko oinarrizko araudia.

    NPE 2023-2027 kudeatzeko sistema ezartzen duen legea. Abenduaren 23ko 30/2022 Legea, Nekazaritza Politika Erkidea kudeatzeko sistema eta hari lotutako beste gai batzuk arautzen dituena.

    https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2022-22127

    Laguntzen gobernantzari, kudeaketari eta kontrolari buruzko arauak. Ustiategien informazio sistema (SIEX) ere hemen sartzen da, Administrazioak ustiategiei buruz bilduta daukan informazio guztia biltzen duen tresna bakar gisa.

    Abenduaren 27ko 1046/2022 Errege Dekretua, Espainiako Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) gobernantza arautzen duena.

    https://www.boe.es/buscar/pdf/2022/BOE-A-2022-23046-consolidado.pdf

    Abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretua, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruko esku-hartzeak eta beste laguntza batzuk kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema arautzen duena.

    https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2022-23047

    Abenduaren 27ko 1054/2022 Errege Dekretua, zeinaren bitartez ezartzen eta arautzen baitira Nekazaritza eta Abeltzaintza Ustiategien eta Nekazaritza Ekoizpenaren Informazio Sistema, Nekazaritza Ustiategien Erregistro Autonomikoa eta Nekazaritza Ustiategiaren Koaderno Digitala.

    https://www.boe.es/buscar/pdf/2022/BOE-A-2022-23054-consolidado.pdf

    Laguntzak eskuratzeko betekizunak eta baldintzak ezartzen dituzten arauak. Hain zuzen ere, baldintzak, laguntza-eskubideak, NPEPEko esku-hartzeak eta esku-hartze sektorialak.

    Abenduaren 27ko 1045/2022 Errege Dekretua, Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan jasangarritasuna bultzatzeko errentaren oinarrizko laguntzaren eskubideei buruzkoa.

    https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2022-23045

    Abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretua, 2023tik aurrera Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan zuzeneko ordainketen esku-hartzeak aplikatzeari eta betekizun komunak ezartzeari buruzkoa eta kudeaketa- eta kontrol-sistema integratuaren eskabide bakarra arautzeari buruzkoa.

    https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2022-23048

    Abenduaren 27ko 1049/2022 Errege Dekretua, zeinaren bitartez ezartzen baita zer arau erabiliko diren Nekazaritza Politika Erkidearen esparruko laguntzen onuradunek bete behar dituzten baldintza sozialak eta indartuak aplikatzeko, baldin eta zuzeneko ordainketak, landa-garapeneko urteko ordainketa jakin batzuk eta Urrun eta Uharteetan egoteagatiko Aukera Espezifikoen Programaren ordainketak (POSEI) jasotzen badituzte.

    https://www.boe.es/buscar/pdf/2022/BOE-A-2022-23049-consolidado.pdf

    Sektoreko arauak (frutei eta barazkiei, ardoari eta erlezaintzari eragiten dietenak).

    Urriaren 11ko 855/2022 Errege Dekretua, beste errege-dekretu hau aldatzen duena: maiatzaren 26ko 532/2017 Errege Dekretua, Fruta- eta barazki-sektoreko ekoizleen elkarteen aintzatespena eta funtzionamendua arautzen dituena.

    https://www.boe.es/boe/dias/2022/10/12/pdfs/BOE-A-2022-16584.pdf

    Urriaren 11ko 856/2022 Errege Dekretua, beste errege-dekretu hau aldatzen duena: irailaren 21eko 1179/2018 Errege Dekretua, Fruta- eta barazki-sektoreko ekoizleen elkarteen funts eta programa eragileak arautzen dituena.

    https://www.boe.es/boe/dias/2022/10/12/pdfs/BOE-A-2022-16585.pdf

    Urriaren 11ko 857/2022 Errege Dekretua, Fruta- eta barazki-sektoreko ekoizleen elkarteen eta haien antolakundeen funts eta programa eragileak arautzen dituena, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esku-hartze sektorialaren esparruan.

    https://www.boe.es/buscar/pdf/2022/BOE-A-2022-16586-consolidado.pdf

    Urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretua, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan mahastizaintzako eta ardogintzako esku-hartze sektoriala arautzen duena.

    https://www.boe.es/buscar/pdf/2022/BOE-A-2022-17475-consolidado.pdf

    Urriaren 25eko 906/2022 Errege Dekretua, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan erlezaintzako esku-hartze sektoriala arautzen duena.

    https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2022-17476

    Urtarrilaren 24ko 32/2023 Errege Dekretua, errege-dekretu hau aldatzen duena: urriaren 29ko 1338/2018 Errege Dekretua, mahastizaintzako ekoizpen ahalmena arautzen duena.

    https://www.boe.es/boe/dias/2023/01/25/pdfs/BOE-A-2023-2024.pdf

    Nekazaritzako jardueraren zenbait esparru arautzen dituzten arauak, jarduera-sektoreen arabera aplikatzen direnak. Ongarriei, produktu fitosanitarioei, antibiotikoei, nitratoei eta abereen garraioari buruzko arauak.

    Urtarrilaren 18ko 47/2022 Errege Dekretua, nekazaritza-jatorria duten nitratoek eragindako kutsadura lausoaren aurka urak babesteari buruzkoa.

    https://www.boe.es/buscar/pdf/2022/BOE-A-2022-860-consolidado.pdf

    Azaroaren 29ko 992/2022 Errege Dekretua, abeltzaintza-intereseko espezieetan antibiotikoen erabilera jasangarria lortzeko jarduera-esparrua ezartzen duena.

    https://www.boe.es/buscar/pdf/2022/BOE-A-2022-21136-consolidado.pdf

    Azaroaren 29ko 990/2022 Errege Dekretua, animaliak garraiatzean bete beharreko osasun- eta babes-arauei buruzkoa.

    https://www.boe.es/buscar/pdf/2022/BOE-A-2022-19912-consolidado.pdf

    Abenduaren 27ko 1050/2022 Errege Dekretua, beste errege-dekretu hau aldatzen duena: irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretua, produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduera-esparrua ezartzen duena.

    https://www.boe.es/boe/dias/2022/12/29/pdfs/BOE-A-2022-23051.pdf

    Abenduaren 27ko 1051/2022 Errege Dekretua, laborantzako lurzoruen nutrizio jasangarrirako arauak ezartzen dituena.

    https://www.boe.es/buscar/pdf/2022/BOE-A-2022-23052-consolidado.pdf

    Penalizazioei buruzko arauak.

    Otsailaren 28ko 147/2023 Errege Dekretua, zeinaren bidez Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan jasotako esku-hartzeetan zigorrak aplikatzeko arauak ezartzen baitira, eta 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Erkidea Espainian aplikatzearekin lotutako zenbait alderdi arautzen dituzten errege-dekretu batzuk aldatzen baitira.

    https://www.boe.es/buscar/pdf/2023/BOE-A-2023-5370-consolidado.pdf

    Animalien ongizateari buruzko araudia. Martxoaren 7ko 159/2023 Errege Dekretua, zeinaren bidez xedapenak ezartzen baitira animalien ongizatearen arloko kontrol ofizialei buruzko Europar Batasunaren araudia Espainian aplikatzeko, eta zenbait errege-dekretu aldatzen baitira.

    https://www.boe.es/buscar/pdf/2023/BOE-A-2023-6083-consolidado.pdf

Batzordearen 2021eko abenduaren 21eko 2022/129 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren II. eranskinean ezartzen denaren arabera, Europar Batasunaren ikurra honela erabili behar da NPEPEko laguntzei dagokienez:

(Ikus .PDF)

  1. Ikurra nabarmenduta agertu beharko da herritarrei jardunen berri emateko prestatzen diren komunikazio-material guztietan, hala nola produktu inprimatuetan eta digitaletan, webguneetan eta horien sakelakoetarako bertsioetan.

  2. Ikurraren ondoan honako adierazpen hauetako bat agertu behar da, laburtu gabe: «Europar Batasunak finantzatua» edo «Europar Batasunak modu bateratuan finantzatua».

  3. Ikurrarekin batera erabili beharreko letra-tipoa honako hauetako bat izan daiteke: Arial, Auto, Calibri, Garamond, Trebuchet, Tahoma, Verdana edo Ubuntu. Ezin da erabili letra etzanik, ez azpimarrarik, ez bestelako ezein efekturik.

  4. Testuaren kokapenak ez dio inolako eragozpenik egingo ikurrari.

  5. Letraren tamaina ikurraren tamainarekiko proportziozkoa izango da.

  6. Letraren kolorea urdin reflexa, beltza edo zuria izan daiteke, atzealdearen arabera.

  7. Ikurra ezin da aldatu, ez eta inolako beste elementu grafikorekin edo testurekin konbinatu ere. Ikurraz gainera beste logotiporen bat ere agertzen bada, ikurra logotiporik handienaren bestekoa izan beharko da gutxienez, garaieran edo zabaleran. Ikurraz gain, ez da beste adierazgarri bisualik edo logotiporik erabiliko Batasunaren laguntzaren berri emateko.

  8. Toki berean zenbait jarduketa egiten badira finantza-tresna beraren edo zenbaiten laguntzarekin, edo jarduketa jakin baterako finantzaketa osagarria ematen bada geroago, gutxienez plaka edo kartel bat jarriko da.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (7)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.