Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

6/2024 DEKRETUA, urtarrilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko aseguru eta berraseguru-banatzaileen Administrazio-erregistroa sortu eta arautzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoan aseguru eta berraseguru pribatuak banatzeko jarduera gainbegiratzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 26
  • Hurrenkera-zk.: 601
  • Xedapen-zk.: 6
  • Xedapen-data: 2024/01/23
  • Argitaratze-data: 2024/02/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bitartez onartutako Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren 11.2.a) artikuluan ezartzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumena du oinarri-arauak legez garatzeko, arauok finkatutako moduan, eta bere lurraldean betearazteko, kredituaren antolamenduaren, bankuen eta aseguruen gaietan.

Apirilaren 27ko 79/1998 Dekretuak, Estatuko Administrazioaren aseguru artekarien alorreko egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz 1998ko martxoaren 11n Transferentzien Batzorde Mistoak hartutako Akordioa onartu zuen, eta 1998ko ekainaren 1a ezarri zen egiteko eta zerbitzu horiek benetan eskualdatzeko egun gisa.

Premiazko neurriei buruzko otsailaren 4ko 3/2020 Errege Lege Dekretuak Espainiako ordenamendu juridikora dakartza Europar Batasunaren zenbait zuzentarau honako eremu hauetan: sektore jakin batzuetako kontratazio publikoa, aseguru pribatuak; pentsio-planak eta -funtsak; tributuak eta auzi fiskalak. Errege Lege Dekretu horrek ordeztu egiten du aseguru-bitartekaritzaren arloan aurretik indarrean zegoen araubidea 26/2006 Legea, uztailaren 17koa, aseguru eta berraseguru pribatuetako bitartekaritzari buruzkoa, aseguruak banatzeari buruz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko urtarrilaren 20ko 2016/97 (EB) Zuzentarauak sartutako berrikuntzak jasotzeko.

Lege honek funtsean aldatzen ditu aurreko araudian jasotako alderdi eta printzipioak, eta bertan jaso ez diren beste alderdi batzuk sartzen ditu: indar handiagoz arautzen ditu aseguru eta berraseguru pribatuak banatzeko jardueran hasteko eta jarduteko baldintzak, berariaz sartzen du aseguru osagarrien bitartekariaren figura, indartu egiten du diruzko zehapen egokituen araubidea, 2016/97 Zuzentarauak ezarritako esparru orokorrari egokituta eta harekin bat, eta horrek guztiak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak gaur egun duen gainbegiratze-araubideari eragiten dio.

Era berean, aurreikusten du antolaketa- eta gainbegiratze-eskumenak beren gain hartu dituzten autonomia-erkidegoek dagokien aseguru- eta berraseguru-banatzaileen Administrazio-erregistroa eramango dutela. Erregistro horretan, honako hauek inskribatu beharko dira, jarduerari ekin aurretik: aseguru-bitartekariak, aseguru osagarrien bitartekariak eta berraseguru-artekariak.

Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, aseguruen banaketa-jarduerari baimena emateko eta kontrolatzeko eskumenak Ekonomia eta Ogasun Sailak ditu esleituta.

Dekretu honen xedea da aseguru-banaketaren arloko Estatuko oinarrizko araudia egokitzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak arlo horretan Erkidego horren lurraldean dituen antolaketa-berezitasunetara, eta, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko aseguru- eta berraseguru-banatzaileen Administrazio-erregistroa eramateari dagokionez banatzaile horiek Erregistro horretan inskribatu beharko dira, jarduera hasi aurretik eta jardueraren administrazio-kontrolari dagokionez. Kontabilitateko betebeharrak eta estatistika- eta kontabilitate-informazioa eta negozioarena emateko eginbeharra ere zehazten ditu.

Era berean, nahitaezkoa izango da bitarteko elektronikoak erabiltzea Euskal Autonomia Erkidegoko aseguru- eta berraseguru-banatzaileen Administrazio-erregistroan inskribatzeko eskabideak aurkezteko nahiz estatistika- eta kontabilitate-deklarazioa igortzeko. Aukera hori bermatuta dago; izan ere, aseguru-bitartekarien kolektiboak betetzen ditu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2.a) eta 14.3 artikuluetan eskatzen diren baldintzak. Artikulu horiek gaikuntza ematen diete Administrazioei erregelamenduz ezar dezaten haiekin harremana nahitaez bitarteko elektronikoen bidez izateko betebeharra zenbait prozeduratarako eta zenbait kolektiborentzat, haien gaitasun ekonomikoagatik, gaitasun teknikoagatik, dedikazio profesionalagatik edo bestelako arrazoiengatik egiaztaturik badago behar diren bitarteko elektronikoetarako irispidea eta eskuragarritasuna badutela. Azkenik, zehapen-arloko prozedura eta eskumena arautzen dira.

Horregatik guztiagatik, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuko 10. artikuluko 2. eta 6. apartatuek emandako eskumenak baliatuz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, eta Gobernu Kontseiluak eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

Dekretu honen xedea da aseguru- eta berraseguru-banatzaileen jardueraren erregistroa sortzea eta haren kontrola eta zehapen-prozedura arautzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari baitagokio horiek gainbegiratzeko eta antolatzeko eskumena.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko aseguru- eta berraseguru-banatzaileen Administrazio-erregistroan inskribaturik egon behar duten banatzaile guztiek, pertsona fisikoak nahiz juridikoak izan, bitarteko elektronikoen bidez izango dute harremana administrazioarekin. Horretarako, une bakoitzean Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio elektronikoaren arloko organo eskudunak horretarako gaitutako erregistro elektronikoak erabiliko dituzte.

  2. Sistema baliatu ahal izateko, banatzaileek pertsona fisikoak nahiz juridikoak izan, edo haien administratzaileek, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio- eta sinadura-ziurtagiri bat eduki beharko dute, bat etorrita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren sinadura elektronikoaren eta ziurtagirien politikari buruz indarrean dagoen araudiarekin.

  3. Prozeduretako dokumentuak igortzeko inprimaki-ereduak, bai eta web-zerbitzuen formatuaren zehaztapenak ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskaintzen direnak izango dira: https://www.euskadi.eus/sede

    Eredu horiek aseguru eta berraseguru pribatuak banatzeko jarduerak gainbegiratzeko eskumena duen zuzendaritzak ezarriko ditu, eta zuzendaritza horrek izango du eredu horietan beharrezkotzat jotzen diren aldaketak egiteko eskumena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Aseguru Artekarien Kontseiluari eta haren kide diren aseguru-bitartekarien elkargoei dagokie, zuzenbide publikoko korporazioak diren aldetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin lankidetzan jardutea, dekretu honetan ezarritakoaren jarraipenari dagokionez. Horretarako, aseguru pribatuen bitartekaritzaren arloan dituen eskumenak gauzatzeko, aseguru eta berraseguru pribatuen banaketa baimentzeko eta kontrolatzeko eskumena duen sailak dagozkion hitzarmenak sinatu ahal izango ditu haiekin.

Euskal Autonomia Erkidegoko aseguru- eta berraseguru-banatzaileen Administrazio-erregistroak administrazio-izaera du eta aseguru eta berraseguru pribatuak banatzeko jarduerak gainbegiratzeko eskumena duen zuzendaritzari dago atxikita.

  1. Jarduerak hasi aurretik, nahiz eta jarduera horiek osagarriak izan, Euskal Autonomia Erkidegoko aseguru- eta berraseguru-banatzaileen Administrazio-erregistroan inskribatu beharko dira honako aseguru-banatzaile hauek: aseguru-agente lotetsiak, banka-aseguruen operadore lotetsiak, aseguru-artekariak, berraseguru-artekariak, zeintzuen egoitza eta operazio-eremu nagusia Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldea den. Hori guztia, aplikatzekoa den Estatuko oinarrizko araudian xedatutako baldintzekin bat.

  2. Aseguru-agente esklusiboei eta banka-aseguruen operadore esklusiboei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoko aseguru- eta berraseguru-banatzaileen Administrazio-erregistroan inskribatu beharko dira, baldin eta zerbitzuak ematen dituen aseguru-erakundea autonomia-erkidego honen kontrolaren eta gainbegiratzearen mende badago, Aseguru-erakundeen antolamendu, ikuskapen eta kaudimenari buruzko uztailaren 14ko 20/2015 Legearen 19. artikuluan edota hura ordeztu dezakeen beste batean aurreikusitakoaren arabera.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoan ezin dute aseguru-bitartekari gisa jardun, nahiz eta jarduera hori modu osagarrian burutu, Euskal Autonomia Erkidegoko aseguru- eta berraseguru-banatzaileen Administrazio-erregistroan edo, hala badagokio, Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioko Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Administrazio-erregistroan inskribatuta ez dauden pertsonek.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko aseguru- eta berraseguru-banatzaileen Administrazio-erregistroan, eta aseguru-bitartekariei, aseguru osagarrien bitartekariei salbuespena izateko baldintzak betetzen dituztenei izan ezik eta berraseguru-artekariei dagokienez, hauek inskribatu beharko dira:

    1. Izen-abizenak edo sozietatearen izena.

    2. Aseguru-bitartekaria edo aseguru osagarrien bitartekari izatea.

    3. Nazionalitatea, nortasun-agiri nazionalaren edo identifikazio fiskalaren edo pasaporte edo, atzerritarren kasuan, dokumentu baliokidearen zenbakia eta sexua, hala badagokio.

    4. Egoitza profesionalaren edo sozialaren helbidea.

    5. Inskripzio-zenbakia.

    6. Estatutuetan egindako aldaketak, beren xedea dela-eta Euskal. Autonomia Erkidegoko aseguru- eta berraseguru-banatzaileen Administrazio-erregistroan jasota egon behar dutenak.

    7. Interneteko domeinuaren edo helbidearen aipamena.

    8. Partaidetza esanguratsuak, ekonomia-intereseko taldeak eta aldi baterako enpresa-elkarteak.

    9. Bezeroarentzako arreta departamentuko arduradunaren edo bezeroaren defendatzailearen identifikazioa.

    10. Inskripzioa deuseztatzea eta banaketa-jarduerarako desgaikuntza, eta ezarritako zehapenak, zentzarazpen pribatuak salbu.

  2. Horrez gain, pertsona juridikoak diren aseguru-banatzaileen kasuan, eta banaketa-jardueraren pertsona arduradunaren edo banaketa-jardueren zuzendaritza-organo arduraduneko kideen administrazio-karguei dagokienez, hauek inskribatuko dira:

    1. Izen-abizenak edo sozietaterearen izena; sexua, hala badagokio.

    2. Egoitza.

    3. Nazionalitatea.

    4. Nortasun-agiri nazionalaren edo identifikazio fiskalaren edo pasaporte edo, atzerritarren kasuan, dokumentu baliokidearen zenbakia.

    5. Izendapenaren data.

    6. Pertsona horien kargu-etete, kargu-errebokatze edo kargutik kentzea, arrazoia edozein dela ere.

    7. Desgaikuntza, eta ezarritako zehapenak, halakorik egonez gero, zentzarazpen pribatuak salbu.

      Kargu horiek pertsona juridikoek betetzen dituztenean, izendatutako ordezkariei dagozkien datuak inskribatuko dira.

  3. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko aseguru- eta berraseguru-banatzaileen Administrazio-erregistroan jasoko dira Estatuko araudi aplikagarriak zehazten dituen egintzak eta gainerako inguruabarrak, hauek bereziki:

    1. Aseguru-bitartekariei dagokienez, bezeroen arretarako departamentu edo zerbitzuaren titularraren izendapena, edo bezeroen arretarako departamentu edo zerbitzuko eginkizunetan aritzeko kanpoan kontratatutako pertsona edo entitatearena, eta, hala dagokionean, bezeroen defendatzailearen izendapena.

    2. Aseguru- eta berraseguru-artekariei dagokienez, jarduerarik gabeko egoera.

    3. Aseguru-agente esklusiboei edo lotuei dagokienez, aseguru-agentziako kontratuak zeintzuk aseguru-entitaterekin dauzkaten sinatuta azalduko da; eta, aseguru-agente esklusiboen kasuan, beste aseguru-entitate batekin aseguru-bitartekaritzan jarduteko eskuratu dituzten baimenak azalduko dira, eta adieraziko da zer aseguru-produkturen bitartekari izan daitezkeen entitate horrentzat; halaber, baimenaren hasiera- eta amaiera-datak jarriko dira.

    4. Banku-aseguruen operadoreen kasuan, inskribatuko da, gainera, kreditu-entitateen edo kredituko finantza-establezimenduen zer sareren bitartez banatzen dituen aseguruak banka-aseguruen operadoreak.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko aseguru- eta berraseguru-banatzaileen Administrazio-erregistroko inskripziorako, banatzaileek egiaztatu behar dute, eskaera egiten duten unean, betetzen dituztela eskatutako banaketa-jarduerarako Estatuko oinarrizko araudian ezarritako baldintzak. Horrez gain, erregistro horretan inskribatutako pertsonek beren kudeaketa eguneratua ahalbidetzeko beharrezko dokumentazioa eta informazioa eman behar dituzte.

  1. Inskripzio-eskabidea nahitaez egingo da modu telematikoan eta aseguru eta berraseguru pribatuak banatzeko jarduerak gainbegiratzeko eskumena duen zuzendaritzara bidaliko da, aplikatzekoa den araudiaren arabera kasu bakoitzean eskatzen diren betekizunak betetzen direla egiaztatzen duten agiriekin batera. Betekizun horietakoren bat ez dela betetzen egiaztatzen bada, ukatu egingo da inskripzioa.

    Horretarako, aipatutako zuzendaritzara bidali behar dituzte dokumentuak, datuak eta gainerako informazioa, aplikatzekoa den Estatuko araudiak zehazten duen moduan eta epeetan, egiten zaizkien banakako informazio-errekerimenduei ere erantzuteko betebeharra alde batera utzi gabe.

  2. Eskumena duen organoak eskabidearen ebazpen espresua jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, inskripzioa egiteko eskabidea aurkezten den egunetik kontatzen hasita.

  1. Aseguru eta berraseguru pribatuen banaketa baimentzeko eta kontrolatzeko eskumena duen sailak Euskal Autonomia Erkidegoko aseguru- eta berraseguru-banatzaileen Administrazio-erregistroan sartutako aseguru-banatzaileen inskripzioa deuseztatzea erabakiko du aplikatzekoa den onarrizko araudian aurreikusitako arrazoiren bat gertatzen denean.

  2. Inskripzioa deuseztatzeak berekin ekarriko du inskribatua Euskal Autonomia Erkidegoko aseguru- eta berraseguru-banatzaileen Administrazio-erregistrotik kentzea. 2. Inskripzioa deuseztatzeko ebazpena publiko egin dezake aseguru eta berraseguru pribatuen banaketa baimentzeko eta kontrolatzeko eskumena duen sailak, aseguruak banatzeko jardueran jarraitzeko arriskua dagoela detektatzen badu.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko aseguru- eta berraseguru-banatzaileen Administrazio-erregistroan egindako inskripzio bakoitza modu telematikoan jakinaraziko zaio Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiari.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko aseguru- eta berraseguru-banatzaileen Administrazio-erregistroaren edukia publiko egingo da aseguru eta berraseguru pribatuak banatzeko jarduerak gainbegiratzeko eskumena duen sailaren webgunean argitaratuta. Erregistroko datuetarako irispidea orokorra eta doakoa izango da, betiere datu horiek ez badaude babestuta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren zehaztapenen bidez, eta interesdunek Administrazio-erregistroa baliatu ahal izango dute Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen abenduaren 9ko 19/2013 Legean araututako baldintzetan.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko aseguru- eta berraseguru-banatzaileen Administrazio-erregistroan inskribatutako aseguru-agente lotetsiek eta banku-aseguruen operadoreek nahitaez igorri beharko dute urteko kontabilitate- eta negozio-informazioa, Estatutuko oinarrizko araudian aurreikusitako edukiarekin.

  2. Aurreko apartatuetan araututako betebeharra bitartekariei dagokie, pertsona fisikoak nahiz pertsona juridikoak izan, eta epeari dagokionez, informazioari dagokion urtearen hurrengo urteko apirilaren 30a izango da azken eguna edo bigarren paragrafoan zerrendatutako pertsona banatzaileentzat estatuko oinarrizko araudiak ezar dezakeena.

  3. Ondore horietarako, igorri beharreko urteko estatistika- eta kontabilitate-informaziorako eta kontabilitate-informaziorako eta negoziorako kontuan hartu beharreko ekitaldi ekonomikoa urte naturalarekin bat etorriko da.

  4. Kapitulu honetan araututako informazio betebeharra eskatuko da bitartekaritza-jardueraz baliatutako aldiei dagokienez, kontuan izan gabe noiz deuseztatu den inskripzioa Euskal Autonomia Erkidegoko aseguru- eta berraseguru-banatzaileen Administrazio-erregistroan.

  1. Estatistika- eta kontabilitate-informazioa eta negozioarena bitarteko elektronikoen bidez igorri beharko da, eta aseguru eta berraseguru pribatuak banatzeko jarduerak gainbegiratzeko eskumena duen zuzendaritzak ezartzen dituen ereduetara egokituko da. Eredu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko atari korporatiboan eskaintzen dira.

  2. Aseguru eta berraseguru pribatuak banatzeko jarduerak gainbegiratzeko eskumena duen zuzendaritzako titularrari ahalmena ematen zaio estatistika- eta kontabilitate-deklarazioaren igorpen telematikoetarako gaitutako inprimaki-ereduetan beharrezkotzat jotzen diren aldaketak egiteko.

  3. Kontabilitate-ereduak eta aurkeztutako gainerako dokumentazioa aztertu ondoren, arlo horretan eskumena duen zuzendaritzak akatsak zuzentzeko eskatu ahal izango du, eta, era berean, eskatu ahal izango du aurkeztutako datuak eta dokumentuak argitzeko, osatzeko edo egiaztatzeko behar den dokumentazio eta informazio gehigarria ere.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko aseguru- eta berraseguru-banatzaileen Administrazio-erregistroan inskribatuta dauden aseguru-artekariak behartuta daude legitimatutako subjektuek aurkezten dituzten kexa eta erreklamazioei erantzutera eta ebaztera, Estatuko oinarrizko araudian eta finantza-zerbitzuen bezeroak babesteko araudian ezarritakoaren arabera. Horretarako, kexa eta erreklamazioei erantzuteko eta haiek ebazteko bezeroarentzako arreta-zerbitzu edo departamentu bat izan beharko dute, betiere bezeroaren defendatzaile bati agintzen ez badiote jasotzen dituzten kexa eta erreklamazio guztiak erantzuteko eta haiek ebazteko.

  2. Ondore horietarako, beren antolakundearen egituratik kanpoko beste pertsona edo erakunde bat kontratatu ahal izango dute bezeroarentzako arreta-zerbitzu edo departamentuaren eginkizunak betetzeko, betiere finantza-zerbitzuen bezeroa babesteko araudian eskatutako baldintzak betetzen badituzte.

  3. Aseguru-erakundeetako bezeroarentzako arreta-zerbitzuek eta departamentuek erakunde horiekin lotutako eta Euskal Autonomia Erkidegoko aseguru- eta berraseguru-banatzaileen Administrazio-erregistroan inskribatutako agenteen jardunari dagokionez aurkeztutako kexak eta erreklamazioak jaso eta ebatziko dituzte, finantza-zerbitzuen bezeroak babesteko araudian zehazten diren baldintzetan.

  4. Bezeroarentzeko arreta-zerbitzu edo departamentua aldi berean talde ekonomiko bereko beste sozietate batzuena ere izan daiteke.

  1. Aseguru-artekariek bezeroaren defendatzailea izendatu ahal izango dute, dela bakoitzak bere aldetik, dela aseguru-arloen, hurbiltasun geografikoaren, negozio kopuruaren nahiz bestelako irizpideen arabera elkartuta. Itzal handiko entitate edo aditu independentea izan beharko du, eta bere esku jarritako kexa eta erreklamazioak aztertu eta ebatziko ditu, bere funtzionamendu-erregelamenduak xedatzen duenaren esparruan. Halaber gardentasunari eta bezeroen babesari buruzko arauak eta finantza-arloko jardunbide eta ohitura egokiak bete daitezen sustatuko du. Finantza-zerbitzuen bezeroen babesari buruzko araudian xedatutakoari jarraituz egingo du hori guztia.

  2. Bezeroaren defendatzaileak erreklamazioaren alde hartutako erabakia loteslea izango da aseguru-artekariarentzat. Erabakia bete beharrekoa izate horrek ez du esan nahi babes judizialaz baliatzerik egongo ez denik, gatazka konpontzeko beste bide batzuetara jo ez daitekeenik, ez eta administrazioaren babesa eskatzerik egongo ez denik ere.

Estatuko oinarrizko araudian aurreikusitako zehapenak ezartzeko, zehatzeko ahala arautzen duten printzipioei eta dagokion euskal arauan araututako prozedurari jarraituko zaie.

  1. Zehatzeko ahala berariaz eman zaien organoek, ahal hori baliatzean, prozedura ebazteko eta prozedura hastea agintzeko ahalmena dute.

  2. Arau-hauste arin eta astunengatiko zehapenak ezartzea aseguru eta berraseguru pribatuak banatzeko jarduerak gainbegiratzeko eskumena duen zuzendaritzako titularrari dagokio.

  3. Arau-hauste oso astunengatiko zehapenak ezartzea aseguru eta berraseguru pribatuak banatzeko jardueren arloko eskumena duen Sailburuordetzari dagokio.

    AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Ekonomia eta Ogasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko otsailaren 23ko 69/2021 Dekretua aldatzea.

    h) artikuluaren azken tartekia ezabatu da, eta honela idatzita geldituko da:

    1. Baimen- eta errebokatze-egintzekin zerikusia duten egitekoak betetzea, baldin eta aseguru- eta berraseguru-jarduera gainbegiratzearen arloan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari dagozkion eskumenak egikaritzearekin lotuta badaude; aseguru eta berraseguru pribatuak banatzeko jarduerei buruzko inskripzioak egitea dagozkien erregistroetan; eta arau-hauste oso larriengatiko zehapen-prozedurak hastea eta ebaztea.

    AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Indarrean jartzea.

    Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hogei egunera jarriko da indarrean.

    Vitoria-Gasteizen, 2024ko urtarrilaren 23an.

    Lehendakaria,

    IÑIGO URKULLU RENTERIA.

    Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

    PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.