Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

69/2023 DEKRETUA, maiatzaren 23koa, ertzaintzako langileen 2011., 2012. eta 2013. urteetarako lan-baldintzak arautzeko akordioa onartzen duen dekretua hirugarrenez aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 108
  • Hurrenkera-zk.: 2702
  • Xedapen-zk.: 69
  • Xedapen-data: 2023/05/23
  • Argitaratze-data: 2023/06/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Lana eta enplegua; Funtzio publikoa

Testu legala

Urtarrilaren 17ko 4/2012 Dekretuaren bidez, Ertzaintzako langileen 2011, 2012 eta 2013. urteetarako lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa onartu zen. Akordio hori partez aldatu zen, urriaren 9ko 194/2012 Dekretuaren eta azaroaren 20ko 167/2018 Dekretuaren bidez.

Ertzaintzako langileen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioaren 2. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, akordioaren indarraldia luzatuta dago, hura ordezteko beste akordiorik onartzen ez den bitartean.

Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen testu bategina uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen. Testu bategin horretan arautzen da nola parte hartu behar duten Ertzaintzako funtzionarioek beren lan-baldintzak zehazteko orduan, eta, 125. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Ertzaintzako langileak ordezkatzen dituzten erakunde sindikalen bitartez bideratuko da parte-hartze hori.

Aipatutako aurreikuspena betez, Segurtasun Sailak negoziazio-prozesua egin du Ertzaintzako funtzionarioak ordezkatzen dituzten sindikatuekin. Prozesu horren amaieran, akordio bat sinatu zen, 2023ko urtarrilaren 26ko negoziazio-mahaian, ErNE, EUSPEL eta SIPE sindikatuekin, motorren kirol-proben segurtasunean parte hartzen duten bide-segurtasuneko langileek jaso beharreko konpentsazioari buruz.

Akordio horretan nabarmentzekoak dira, batetik, aipatutako langileek zerbitzurik gabeko egunetan lan egiteagatik jaso behar duten aparteko haborokina, eta, bestetik, langile horientzako produktibitate-osagarria.

Gai horiek Ertzaintzako langileen lan-baldintzak arautzen dituen Dekretuaren 27. eta 60. artikuluetan jasota daude, eta, horregatik, aldatu behar dira artikulu horiek, hain zuzen ere akordio horretan araututakoa sartzeko.

Akordio hori baliozkoa eta eraginkorra izan dadin, Gobernu Kontseiluak berariaz eta formalki onartu behar du, hala ezarrita baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen testu bateginaren 126. artikuluan.

Horrenbestez, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2023ko maiatzaren 23an izandako bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

1. e) letra gehitzen zaio 27.4 artikuluaren 4.1 apartatuari; honela geratzen da idatzita:

  1. Trafikoko Lurralde Unitateetako langileek, bide-segurtasuneko espezialitatearekin Trafikoko lanposturen bat betetzen badute, bizikleta-lasterketetako operatiboetan motorrean lan egiten duten zerbitzurik gabeko jardunaldi planifikatu bakoitzeko, 45,86 euroko aparteko haborokina jasoko dute; haborokin hori gehitu egin zaio egun libreetan zerbitzua emateko deitzeagatik jasotzen den konpentsazioari.

    Kontzeptu horregatik, eta 60. artikuluko bigarren apartatuan ezarritako produktibitate-osagarriaren kontzeptuagatik, guztira, urtean 1.091,83 euro jasoko dira gehienez.

2. 7. paragrafoa eransten zaio 60. artikuluari, eta honela idatzita geratzen da:

Trafikoko Lurralde Unitateetako langileek, bide-segurtasuneko espezialitatearekin Trafikoko lanposturen bat betetzen badute, bizikleta-lasterketetako operatiboetan motorrean lan egiten duten jardunaldi planifikatu bakoitzeko, 45,86 euroko produktibitate-osagarria jasoko dute.

Kontzeptu horregatik eta 27.4 artikuluko 4.1 apartatuko e) letran ezarritako aparteko haborokinen kontzeptuagatik, guztira, urtean 1.091,83 euro jasoko dira gehienez.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean. Hala ere, aldaketa horien ondorio ekonomikoek 2023ko urtarrilaren 27tik aurrera izango dituzte ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko maiatzaren 23an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.