Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Arautegia

Inprimatu

42/2023 DEKRETUA, martxoaren 28koa, zeinaren bidez hirugarren aldiz aldatzen baita Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Dekretua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 71
  • Hurrenkera-zk.: 1747
  • Xedapen-zk.: 42
  • Xedapen-data: 2023/03/28
  • Argitaratze-data: 2023/04/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretuaren bidez, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zen, eta bi aldaketa egin zaizkio: lehenengoa, 5/2022 Dekretuaren bidez (5/2022 Dekretua, urtarrilaren 11koa, zeinaren bidez onartzen baitira Aukerak-Gizarteratzearen Euskal Agentziaren estatutuak eta atxikitzen baitira «Trabajo Penitenciario y Formación para el Empleo» zuzenbide publikoko estatu-erakundean zerbitzua ematen zuten langile transferituak); bigarrena, 40/2022 Dekretuaren bidez (40/2022 Dekretua, martxoaren 29koa, zeinaren bidez bigarrenez aldatzen baita Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Dekretua).

Ondoren, 2022ko irailaren 27an, 18/2022 Dekretua argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian: 18/2022 Dekretua, irailaren 23koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Dekretua hirugarren aldiz aldatzen duena. Dekretu horren arabera, Lehendakaritzaren eskumen-arloan sartu da ordura arte Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren eskumen-arloaren barruan zegoen Gazteriaren jardun-arloa. Hori dela eta, aldatu egin behar da Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretua, eskumen-banaketa berriaren arabera egokitzeko.

Horrenbestez, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez, lehendakariak onartu ondoren, eta Gobernu Kontseiluak 2023ko martxoaren 28an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Organo hauek ere Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari atxikita edo lotuta daude, haien sortze-arauetan ezarritakoaren arabera:

    Gizarte Zerbitzuen Erakundearteko Organoa, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen bidez sortua eta martxoaren 30eko 101/2010 Dekretuaren arabera arautua.

    Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseilua, Gizarte Zerbitzuen abenduaren 5eko 12/2008 Legearen bidez sortua, aurreko izenarekin, hots, Gizarte Ongizateko Euskal Kontseilu gisa, ekainaren 13ko 124/2006 Dekretuaren bitartez arautua. Dekretu hori irailaren 16ko 159/2008 Dekretuak aldatu zuen. Eta, Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluaren barruan, Adinekoen Kontseilu Sektoriala.

    Gizarte Zerbitzuen Euskal Behatokia, urriaren 26ko 225/2011 Dekretu bidez sortua.

    Familia Bitartekaritzako Aholku Batzordea, Familia Bitartekaritzari buruzko otsailaren 8ko 1/2008 Legearen bidez sortua eta apirilaren 21eko 84/2009 Dekretuaren arabera arautua.

    Nazioarteko Adopziorako Batzorde Teknikoa, abenduaren 27ko 277/2011 Dekretuaren arabera arautua.

    Boluntariotzaren Euskal Kontseilua, otsailaren 18ko 30/2003 Dekretuaren arabera arautua.

    Ijito Herriaren Erabateko Sustapenerako eta Partaidetza Sozialerako Kontseilua, azaroaren 25eko 289/2003 Dekretuaren arabera arautua.

    Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Batzorde Iraunkor Sektoriala, urriaren 2ko 165/2007 Dekretuaren arabera arautua.

    Haurren eta Nerabeen Behatokia, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legearen bidez sortua eta abenduaren 4ko 219/2007 Dekretuaren arabera arautua.

    Familien Euskal Behatokia, azaroaren 23ko 309/2010 Dekretuak arautua.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroa, 213/2004 Dekretuaren bidez aldatutako abuztuaren 30eko 200/2002 Dekretuaren arabera arautua.

    Familiaren Euskal Kontseilua, Familiei Laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legearen bidez sortua eta apirilaren 17ko 53/2012 Dekretuaren arabera arautua.

    Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaia, Elkarrizketa Zibilerako Mahaia eratu eta arautzeko abenduaren 11ko 283/2012 Dekretuaren bidez sortua.

    Arreta Goiztiarreko Erakundearteko Kontseilua, Euskal Autonomia Erkidegoko Arreta Goiztiarreko esku-hartze integralari buruzko otsailaren 2ko 13/2016 Dekretuaren bidez sortua.

    Arreta Goiztiarreko Erakundearteko Batzorde Teknikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Arreta Goiztiarreko esku-hartze integralari buruzko otsailaren 2ko 13/2016 Dekretuaren bidez sortua.

    Eusko Jaurlaritzaren eta Idazkaritza Judizialaren arteko lankidetza-organoa, Eusko Jaurlaritzaren eta EAErako Idazkaritza Judizialaren arteko elkarlanerako organoa sortzeko maiatzaren 27ko 123/1997 Dekretuaren bidez sortua.

    Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeak, Doako Laguntza Juridikoko urriaren 30eko 153/2018 Dekretuaren bidez sortuak.

    Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua, Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundea sortzeko abenduaren 1eko 328/1998 Dekretuaren arabera sortua, eta Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundea arautzeko azaroaren 21eko 236/2012 Dekretuaren arabera arautua.

    Garapenerako Lankidetzaren Erakundearteko Batzordea, Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legearen bidez sortua eta martxoaren 24ko 71/2009 Dekretuaren arabera arautua.

    Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseilua, otsailaren 22ko 1/2007 Legearen bidez sortua eta irailaren 16ko 158/2008 Dekretuaren arabera arautua.

    Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseilua, Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluaren maiatzaren 17ko 75/2016 Dekretuaren arabera arautua.

    Bake eta Bizikidetza Planaren Aholku Batzordea, uztailaren 29ko 157/2014 Dekretuaren arabera arautua.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko martxoaren 28an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

NEREA MELGOSA VEGA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.