Arautegia

Inprimatu

217/2021 DEKRETUA, irailaren 28koa, zeinaren bidez bigarrenez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleen eskola-garraioari -hezkuntzaren arloan eskumenak dituen sailak finantzatutakoari- buruzko Dekretua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 202
  • Hurrenkera-zk.: 5149
  • Xedapen-zk.: 217
  • Xedapen-data: 2021/09/28
  • Argitaratze-data: 2021/10/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleen eskola-garraioari hezkuntzaren arloan eskumenak dituen sailak finantzatutakoari buruzko maiatzaren 19ko 69/2015 Dekretua (2015eko maiatzaren 22ko EHAA, 94. zk.), azaroaren 26ko 186/2019 Dekretuak emandako idazketan, EAEko Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan ezarritakoari jarraikiz eman zen, Konstituzioaren I. xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatuz. artikulu horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoa da irakaskuntza osoa, eta, beraz, hezkuntza-zerbitzuen arloko eskumena dauka (besteak beste, eskola-garraioko zerbitzu osagarria), baita funts propioen bidezko laguntza eta beken erregimena ere.

Aipatutako maiatzaren 19ko 69/2015 Dekretuak jasotzen du zein kasutan eta baldintzatan erabili daitekeen hezkuntza-administrazioak ikastetxe publikoetako ikasleentzat antolatutako edo finantzatutako eskola-garraioa, baita hezkuntza-zerbitzu osagarri hori emateko eta erabiltzeko modalitateak ere. Bestalde, azaroaren 26ko 186/2019 Dekretuak eskola-garraioari buruzko dekretua aldatu zuen, haur-hezkuntzako lehen zikloko ikasleak haren aplikazio-eremuan sartzeko xedearekin, bai eta oinarrizko lanbide-heziketakoak ere, ekainaren 9ko 86/2015 Dekretuak irakaskuntza ez-derrigorrezkotzat araututa daukana.

Hura promulgatu zenetik metatutako esperientziari esker, ikusi da arazo praktiko jakin batzuk sortzen dituela haren aplikazioak, eta, beraz, beharrezko irizten zaio bigarren aldaketa bat egiteari.

Lehenik, eguneratu egin behar dira eskola-garraiorako eskubidea erabiltzeko bete behar diren baldintzak, eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleak onartzeko prozeduran eskatzen diren baldintzetara egokitu. Baldintza horiek urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretuan eta dekretu hori garatzen duen araudian jasota daude; dekretu horren bidez arautzen da ikasleak onartzeko eta eskolatzeko prozedura, hezkuntza-arloko eskumena duen sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan nahiz itunpeko ikastetxe pribatuetan (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Oinarrizko, Erdi-mailako eta Goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketetan), baita oinarrizko lanbide heziketa ematen duten udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan ere.

Bigarrenik, desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorialen bati lotutako hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek ingurune eta baliabide profesional espezializatuak eta beren premia espezifikoetara egokituak behar dituzte askotan. Ondorioz, zenbaitetan, haien bizilekuei dagokien eskola-bilgunetik kanpoko ikastetxeetan eskolatzen dira. Horregatik, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan adierazitako printzipioak bermatze aldera, beharrezko irizten zaio ikasle horiei eskatzen zaien distantziaren baldintza aldatzea.

Bestalde, 5.c) artikuluak ikaslearen etxetik ikastetxera dagoen distantzia neurtzeko modua ezartzen du. Hala ere, gogorarazi behar da neurketa hori egiteko erabilitako tresna informatikoek aukera ematen dutela oinezko distantzia zein hainbat garraiobide erabiliz egindakoa neurtzeko; ibilbidea egiteko aukeratutako bitartekoaren arabera, emaitzak desberdinak dira. Hori dela eta, beharrezko irizten zaio neurketa-irizpide uniforme bat sartzeari, berdintasun-printzipioa bermatu eta desberdintasun hori saihesteko. Era berean, sail honek badaki salbuespenezko kasu jakin batzuetan, adingabeak ibiltzeko egokiak ez diren bideetan oinarritzen duela neurketa tresna informatikoak, eta horrek salbuespen-egoera hori aitortzeko beharra sortzen du.

Zaintza partekatuko kasuetan, Dekretuak ikaslearen errolda-helbidearen arabera aitortzen du garraiorako eskubidea. Hala ere, familia-berdintasuna eta -kontziliazioa bermatzeko, beharrezko irizten zaio bigarren gurasoaren etxebizitzarako garraio-eskubidea aitortzeari, baldin eta distantziaren baldintza betetzen badu, betiere.

Azkenik, eskola-garraioko laguntzaileek jolastokian betetzen dituzten egitekoei dagokienez, praktikak erakusten du beharrezkoa dela patioan haurrak zaintzea, ez bakarrik eskola-eguna amaitzen denetik dagokion garraioa hartu arte, baita ikastetxera iristen direnetik eskolak hasi arte ere.

Arau hau izapidetzeko, xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legean ezarritako prozedurari jarraitu zaio (2003ko abenduaren 30eko EHAA, 254. zk.).

Hori dela bide, nahitaezko txostenak eman ondoren eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren oniritziarekin, Hezkuntzako sailburuak proposatuta eta Gobernu Kontseiluaren 2021eko irailaren 28ko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

  1. Jarraian zehazten diren baldintzak aldi berean betetzen dituzten ikasleek izango dute eskola-garraiorako eskubidea:

    1. artikuluan aipatzen diren irakaskuntzetako batean matrikulatuta egotea izan Hezkuntza Saileko ikastetxe publiko batean, hezkuntzaz bestelako Administrazioko ikastetxe publiko batean edo itunpeko ikastetxe pribatu batean. Azken bi kasu horietan, Hezkuntza Administrazioak berariaz hala adierazita, saileko ikastetxe-sarearen eskaintza nahikoa ez delako edo, salbuespenez, aipatutako Administrazioak adierazitako motibo arrazoitua dela-eta.

    1. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakaskuntzetan, erroldatze-bizilekua ikastetxearen eragin-eremuan egotea, eta ikastetxe hori izatea bizileku horretatik hurbilen dagoena eragin-eremu hori hartzen duten guztietatik. Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzetan, Lehen Hezkuntza amaitzeko egokitu zaion ikastetxeari lotutako ibilbidearen ondoriozko ikastetxea izatea, eta aipatutako ibilbidean sartzen direnen artean bizilekutik hurbilenekoa izatea.

      Hezkuntza-administrazioak berariaz esleitzen badu ikastetxea, ez da eskatuko baldintza hori betetzea.

      Eskola-mapa aldatzen bada, aldaketa hori egin aurretik garraio-eskubideaz baliatzen ari ziren ikasleei ez zaie eskatuko baldintza hori betetzea, betiere bizilekua aldatzen ez badute; eta, halaber, haiekin bizi diren eta gerora matrikulatzen diren neba-arrebei ere ez zaie eskatuko baldintza hori betetzea, baldin eta Haur Hezkuntzan edo Lehen Hezkuntzan matrikulatzen diren lehen aldia bada, betiere.

      Oinarrizko Lanbide Heziketako irakaskuntzetan, beharrezkoa izango da dagokion ikasturterako onarpen-, esleipen- eta matrikula-prozedura arautzen duen Hezkuntza Sailaren urteko aginduan araututako onarpen-prozesuan parte hartu izana, eta esleitutako plazaren ziklo eta eredu berean Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko batean plaza eskatu izana. Ikasleari plaza bat esleitu bazaio, hari ez uko egin izana.

    2. Ikastetxearen eta etxebizitzaren artean distantzia hau edo handiagoa izatea:

      1. Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako ikasleak: 2 kilometro.

      2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako ikasleak eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleak: 4 kilometro.

      3. Desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorial bat dela eta hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak, eskolatuta dauden hezkuntza-etapa edozein dela ere: 2 kilometro edo gehiago.

      4. Mugikortasun urri iraunkorra duten ikasleak: 500 metro.

        Berdintasun-printzipioa bermatzearren, distantziak neurtzeko informatika-tresna eskuragarri bat erabiliko du sailak.

        Distantzia neurtzeko, ikaslearen bizilekutik ikastetxerako oinezko ibilbide laburrena hartuko da erreferentziatzat.

        Salbuespenez, tresna informatikoaren bidez kalkulatutako oinezko ibilbidea egingarria ez bada edo bide-segurtasuneko gutxieneko baldintzak betetzen ez baditu, zenbaketatik kanpo utziko da, eta, proposatutako aukerako ibilbideen artean, benetan oinez baldintza egokietan egingarria den kilometraje txikiena duena hartuko da kontuan. Salbuespen hori aintzat hartzeko, ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeak ziurtatu beharko du bidea ezin dela baldintza egokietan oinez egin.

        Dekretu honen eraginetarako, segurtasuneko gutxieneko baldintzetan egingarritzat joko dira zirkulaziorako egokiak diren bide guztiak, ikasleak beren osotasun fisikoa arriskuan jarri gabe egunero hortik ibiltzea bideragarria bada.

    3. Matrikulatuta dagoen ikasturtea amaitzen den urtean ikasleak adin-muga hauek ez gainditzea:

      1. Derrigorrezko irakaskuntza: 18 urte baino gehiago ez betetzea.

      2. Oinarrizko Lanbide Heziketa: 21 urte baino gehiago ez betetzea.

      3. Hezkuntza bereziko unitateetan edo ikastetxeetan eskolatutako hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak: 21 urte baino gehiago ez betetzea.

  2. Aurreko apartatuan ezarritako betebeharrak aplikatuz, ikaslea erroldatuta dagoen bizilekua hartuko da aintzat, hurrengo apartatuan aurreikusten den kasuan izan ezik.

  3. Gurasoak denboraldiaren arabera txandakatzea egokitzen zaien zaintza partekatuko ikasleen kasuan, eskola-garraiorako eskubidea izateko aurreko apartatuan ezarritako betebeharrak egiaztatzerakoan kontuan hartuko dira bai erroldatutako bizilekua eta bai beste gurasoaren bizilekua.

    Bizilekuetako batek ere ez baditu betetzen 1. apartatuko b) eta c) hizkietako betebeharrak aldi berean, garraiorako eskubidea izango da c) hizkiko baldintza betetzen duen bizilekurako baina, betiere, beste bizilekuak b) hizkiko baldintza betetzen badu.

Maiatzaren 19ko 69/2015 Dekretuaren 6. artikuluko 2. apartatuko c) hizkia kentzen da. «c) Zaintza partekatuen kasuetan, garraiorako eskubidea, egoki bada, ikaslearen erroldako bizilekuarekiko aitortuko da; eta, bigarren bizilekua aitarena edo amarena kontuan izango da: plaza libre bat erabiltzeko behin-behineko baimena emateko, baldin eta bidezkoa bada, betiere».

Maiatzaren 19ko 69/2015 Dekretuaren 6. artikuluko 2. apartatuko d) hizkiko 2. tartekia kentzen da. «2) Zaintza partekatuan diren ikasleak».

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko irailaren 28an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.