Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

48/2020 DEKRETUA, abenduaren 28koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 262
  • Hurrenkera-zk.: 5600
  • Xedapen-zk.: 48
  • Xedapen-data: 2020/12/28
  • Argitaratze-data: 2020/12/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak berregituratu zituen, Jaurlaritzaren Programa modu eraginkorrean burutu ahal izateko.

Dekretu hori onartu zenetik igarotako denboraren ostean, zenbait akats eta zehaztugabetasun ikusi dira, bai eta sailei esleitutako gaietan eta arloetan hobetu daitezkeen eremuak ere. Hori dela eta, egoki da edukian zenbait egokitzapen egitea, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren eskumen- eta kudeaketa-eremuetan arrazionaltasun- eta eraginkortasun-helburuak lortzeko.

Dekretu honetan aldaketa hauek jasotzen dira:

Animaliak babestea jarduera-arloa, lehen Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren barruan zegoena, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eskumen-eremuaren parte izatera igaro da, arlo hori egokiagoa eta sinergikoagoa delako sail horri esleitutako eginkizun eta jardun-arloekin.

Osasun Sailaren jardun-arloei dagokienez, osasun publikoari eta elikagaien higieneari buruzko terminologia aldatu da, eta, horren ordez, elikagaien eta animalien osasuna babesteari buruzko aipamena jarri da.

Droga-mendekotasunak jarduera-arloa kendu da, Osasun Sailean txertatuta dagoena, sail horrek adikzioak jarduera-arloa ere esleituta duelako, aurrekoa barne hartuko lukeena.

Zuzendu egiten da 13.1 artikuluko r) apartatuaren gaztelaniazko idazketan antzemandako akatsa.

Fundación Basque Team Fundazioari izen zuzena ematen zaio.

Horregatik guztiagatik, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.c) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz, honako hau

  1. Sail honi atxikitzen zaizkio "Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea / Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de Adultos (HABE)" eta "Euskadiko Liburutegia" erakunde autonomoak; "Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca (EITB)" eta "Instituto Vasco Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute" zuzenbide pribatuko ente publikoak; "Euskadiko Orkestra SA / Orquesta de Euskadi SA" sozietate publikoa; eta "Fundación Basque Team Fundazioa" eta "Fundación Joven Orquesta de Euskal Herria-Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazioa" sektore publikoko fundazioak.

Dekretu hau indarrean jartzen denean bideratzen ari diren administrazio-espedienteak dekretu horretatik eratorritako egitekoen eta antolamenduaren banaketaren arabera ebatziko dira, baldin eta Dekretuaren edukiak organikoki eragiten badie.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Dekretu honetan xedatutakoa betetzeko beharrezkoak diren aurrekontu-eragiketak burutuko ditu Ogasun eta Finantza Sailak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko abenduaren 28an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.