Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

186/2019 DEKRETUA, azaroaren 26koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleen eskola-garraioari -hezkuntzaren arloan eskumenak dituen sailak finantzatutakoari- buruzko dekretua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 231
  • Hurrenkera-zk.: 5589
  • Xedapen-zk.: 186
  • Xedapen-data: 2019/11/26
  • Argitaratze-data: 2019/12/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleen eskola-garraioari garraioaren arloan eskumenak dituen sailak finantzatutakoari buruzko maiatzaren 19ko 69/2015 Dekretua (2015eko maiatzaren 22ko EHAA, 94. zk.) EAEko Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan ezarritakoari jarraikiz eman zen, Konstituzioaren 1. xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatuz. Artikulu horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoa da irakaskuntza osoa, eta, beraz, hezkuntza-zerbitzuen arloko eskumena dauka (besteak beste, eskola-garraioko zerbitzu osagarria). Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoa da funts propioen bidezko laguntza eta beken erregimena.

Maiatzaren 19ko 69/2015 Dekretu horren aplikazio-eremuan daude Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleak, Lehen Hezkuntzakoak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak; hortaz, kanpoan geratzen da Haur Hezkuntzako lehen zikloa, bai eta Oinarrizko Lanbide Heziketa ere, ekainaren 9ko 86/2015 Dekretuan derrigorrezkoa ez den irakaskuntza gisa araututakoa.

Sail honen ustez, beharrezkoa da eskola-garraioari buruzko dekretu hori aldatzea, dekretu horren aplikazio-eremuan sartu ahal izateko Haur Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleak eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleak. Horren bidez, zabaldu egin nahi da eskola-garraioaren zerbitzu osagarrirako sarbidea. Izan ere, faktore horrek baldintzatu egiten du berdintasunean oinarritutako kalitatezko hezkuntza baterako eskubidea behar bezala baliatu ahal izatea, inolako diskriminaziorik gabe, Hezkuntza Administrazioak egoera eta irakaskuntza jakin batzuetan bere egin behar dituen obligazioetako bat izaki.

Arau hau izapidetzeko, xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legean ezarritako prozedurari jarraitu zaio (2003ko abenduaren 30eko EHAA, 254. zk.).

Horrenbestez, nahitaezko txostenak eman ondoren eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren oniritziarekin, Hezkuntzako sailburuak proposatuta eta Gobernu Kontseiluaren 2019ko azaroaren 26ko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

  1. Dekretu honen xedea da hezkuntza-eskumenak dituen sailak osorik edo zati batean finantzatutako eskola-garraioa arautzea, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan Haur Hezkuntzako lehen zikloko hirugarren maila, Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Oinarrizko Lanbide Heziketa egiten ari diren ikasleentzat.

  1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Oinarrizko Lanbide Heziketan, ahal denean, lehentasuna emango zaio garraio publiko erregularreko edo trenbideko zerbitzua erabiltzeari (autobusa, tranbia, metroa, trena), eta 1. apartatuko c) modalitatearen bidez finantzatuko da.

Betekizun hauek aldi berean betetzen dituzten ikasleek izango dute eskola-garraiorako eskubidea:

a) 1. artikuluan aipatzen diren irakaskuntzetako edozeinetan matrikulatuta egotea hezkuntzaren arloan eskumena duen saileko ikastetxe publiko batean, hezkuntzaz bestelako Administrazioko ikastetxe publiko batean edo itunpeko ikastetxe pribatu batean. Azken bi kasu horietan, Hezkuntza Administrazioak berariaz hala adierazita, saileko ikastetxe-sarearen eskaintza nahikoa ez delako edo, salbuespen gisa, aipatutako Administrazioak adierazitako motibo arrazoitua dela-eta.

  1. Haur Hezkuntzari eta Lehen Hezkuntzari dagokienez, ikastetxearen eragin-eremuan egotea erroldako bizilekua, eta ikastetxea aipatutako bizilekuarekiko hurbilenekoa izatea, hain justu ere hura sartzen den eragin-eremuen artean. Bigarren Hezkuntzari dagokionez, Lehen Hezkuntza amaitzeko egokitu zaion ikastetxeari lotutako ibilbidearen ondoriozko ikastetxea izatea, eta aipatutako ibilbidean sartzen direnen artean bizilekutik hurbilenekoa izatea. Eta Oinarrizko Lanbide Heziketako irakaskuntzetan, ziklo, eredu eta lansaio bera ematen dutenen artean bizilekutik gertuen dagoen ikastetxea izatea.

    Hezkuntza-administrazioak berariaz esleitzen badu ikastetxea, ez da eskatuko betekizun hori betetzea.

    Eskola-mapa aldatzen bada, aldaketa hori egin aurretik garraio-eskubideaz baliatzen ari ziren ikasleei ez zaie eskatuko betekizun hori betetzea, betiere bizilekua aldatzen ez badute; eta, halaber, haiekin bizi diren eta gerora matrikulatzen diren neba-arrebei ere ez zaie eskatuko betekizun hori betetzea, betiere Haur Hezkuntzan edo Lehen Hezkuntzan matrikulatzen diren lehen aldia bada.

  2. Berdintasun-printzipioa bermatzearren, distantziak neurtzeko informatika-tresna eskuragarri bat erabiliko du sailak.

    Distantziari dagozkion betekizunak honako hauek izango dira: bizilekutik bi kilometroko edo hortik gorako distantziara egotea ikastetxea, betiere Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako ikasleei dagokienez; bizilekutik lau kilometroko edo hortik gorako distantziara egotea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailetako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleei dagokienez, eta 500 metrotik gorako distantziara egotea, mugikortasun urriko ikasleei dagokienez.

    Distantzia neurtzeko, ikaslearen bizilekutik ikastetxerako ibilbide laburrena hartuko da erreferentziatzat.

  3. 18 urte baino gehiago ez izatea ikasturtea amaitzen den urtean, derrigorrezko irakaskuntzari dagokionez, eta 18 urte ez izatea Oinarrizko Lanbide Heziketara sartzerakoan, edo 21 urte hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen kasuan.

  1. Eskola-garraioaren kontratazioa, 2. artikuluaren 1. apartatuko a) letran aipatzen den modalitatean, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean ezarritakoaren arabera egingo da. Lege horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauen transposizioa egiten da Espainiako ordenamendu juridikora.

Gainera, 3. paragrafo hau gehitzen da:

  1. Haur bakoitzaren neurrira eta pisura egokitutako segurtasun- eta euste-sistema homologatuak izan beharko dituzte ibilgailuek.

  1. Ikasleei ibilgailura igotzen eta handik jaisten laguntzea; ziurtatzea beren eserlekuetan eserita daudela eta haurrei eusteko eta segurtasunerako sistemak erabiltzen dituztela, bereziki ikasleek zailtasun bereziak dituztenean. Uneoro ikasleen ongizatea babestea, eta gidariari eragozpenik eragiten ez diotela zaintzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko azaroaren 26an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (7)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.