Ogasun eta Finantza Saila

Arautegia

Inprimatu

21/2019 DEKRETUA, otsailaren 12koa, zeinaren bidez bigarrenez aldatzen baita larrialdi-egoerei aurre egiteko jarduera, zentro edo establezimendu zehatz batzuei ezartzen zaizkien autobabeserako betebeharrak arautzen dituen Dekretua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 38
  • Hurrenkera-zk.: 955
  • Xedapen-zk.: 21
  • Xedapen-data: 2019/02/12
  • Argitaratze-data: 2019/02/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Industria; Hirigintza eta etxebizita; Herrizaingoa; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Bai Larrialdiak Kudeatzeko apirilaren 3ko 1/1996 Legeak bai oinarrizko estatu-ordenamendu sektorialak autobabes-betebehar batzuk ezartzeko beharra aurreikusten zuten jarduera edo establezimenduen titularrentzat, dela arrisku-sortzaile izateagatik, dela elementu zaurgarriak edukitzeagatik. EAEko Legea garatuz eta estatuko araudian ezarritakoa kontuan izanik, 277/2010 Dekretua eman zen, azaroaren 2koa, zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes-betebeharrak arautzen dituena, larrialdiei aurre egiteko.

Geroago, Espainiako estatuan 17/2015 Legea eman zen, uztailaren 9koa, Babes Zibileko Sistema Nazionalarena, eta Euskadin, berriz, 1/2017 Legegintzako Dekretua, apirilaren 27koa, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duena; bi lege-testu horien bidez, erregulazio berri bat finkatu nahi zen autobabes-betebeharren alorrean.

Dekretu honen bidez, 277/2010 Dekretuaren zenbait manu aldatzen dira (277/2010 Dekretua, azaroaren 2koa, larrialdiei aurre egiteko zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes-betebeharrak arautzen dituena). Dekretu horri egiten zaion bigarren aldaketa da; izan ere, I. eranskina partzialki aldatu zuen Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legea garatzen duen erregelamendu berriak.

Aldaketa honen helburua da, lehenik eta behin, aurreko erregelamendua legegintza-nobedade horietara eta beste batzuetara egokitzea (esate baterako, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean bildutako zenbait nobedade, administrazio elektronikoari buruzkoak).

Bestalde, azaroaren 2ko 277/2010 Dekretuaren aplikazioan izandako esperientzia lagungarria da dekretu horretan sar litezkeen zenbait aldaketa iradokitzeko, dekretua hobeki interpreta eta aplika dadin.

Autobabes-plan jakin batzuen administrazio-homologazioa desagertzen da. Jatorrizko dekretuaren izapidetzea zela-eta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren irizpenak hausnartzeko gaitzat hartu zuen homologazioaren egokitasuna, jarduera hasi aurreko betekizuntzat hartuta, baldintza izan zitekeelako jarduerari ekiteko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko abenduaren 12ko 2006/123/EE Zuzentarauaren barne-merkatuko zerbitzuei buruzkoa ikuspuntutik; halaber, hausnartu zen ea esku-hartzearen helburua beste teknika gutxiago hertsigarri batez lor zitekeen gainerako planetarako xedatutakoa, adibidez.

Behin zerbitzu-zuzentarau hori gure ordenamendura ekarrita, egoki ematen du autobabes-planen inskripzioa prozedura-mota bakar batera biltzeak, aldez aurretik baimenari buruzko esku-hartzerik eskatu barik, halako moldez non autobabes-neurriak hartu behar dituenaren erantzukizuna argitzen den erregistratzen dituen datuen zehaztasun eta egiazkotasunari dagokionez, hargatik eragotzi gabe administrazio publikoen gaitasuna, hartutako autobabes-neurriak ikuskatu eta kontrolatzekoa. Bestalde, aldez aurretiko homologazioaren tresna desagertu da Babes Zibileko Sistema Nazionalaren uztailaren 9ko 17/2015 Lege berrian ere, babes zibileko planen izapidetzeari dagokionez.

Halaber, erregelamendua aldatzen da, autobabes-betebeharrak malgutzeko, zenbait jazoera edo ekitaldi puntuali dagokienez; izan ere, horrelako jazoerak oinarrizko autobabes-arauaren mugen barnean ez bazeuden ere, autobabes-plan bat izatera behartzen zituen gure arauak, nahiz eta egokiagoa izango zen aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabidea edukitzera behartzea, autobabes-plan sinplifikatu gisa, malguagoa eta eraginkorragoa, nola antolatzailearentzat hala larrialdi-zerbitzuentzat.

Hona dekretu honek dakartzan beste aldaketa batzuk: autobabes-plana eduki behar duten establezimenduek beren planean integratu behar dituzte fisikoki bertan egiten diren jarduera guztien planak; argitzea establezimenduaren edo jardueraren titularrak zer erantzukizun duen planaren barruko egintza eta datuen errealitateari buruz. Zehaztu egiten da, halaber, erregistro-inskripzioa inskribatutako datuen inskripzioa deklaratzeko baizik ez dela, eta ez dakarrela datu horien administrazio-baliozkotze edo -onarpenik, ez dituela ordezkatzen edo emantzat jotzen jarduerari ekiteko behar diren titulu gaitzaileen existentzia edo indarraldia.

Bestalde, betebehar hau ezartzen da: agintariei komunikatzea establezimendu edo jardueratik kanpora hauteman daitezkeen simulakroak. Horrez gain, argitu egiten da plan-aldaketarik ez dakarten berrikuspen periodikoek titularraren dokumentu-sinestamendua baino ez dutela behar, baina berrikuspenak planaren aldaketa behartzen duenean, aldaketak erregistroan inskribatu behar dira eta berrikuspen-data idatzohartu.

Eta azkenik, erregistroaren erregulazioa partzialki aldatzen da, administrazio elektronikoaren eskakizunetara egokitzeko, eta autobabes-neurriak izatera behartuta daudenek elektronikoki egin beharko dituzte administrazio publikoarekiko harremanak, erregistroei eta erregistro-komunikazioei dagokienez.

Horregatik, Segurtasuneko sailburuak proposatuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz eta Gobernu Kontseiluak 2019ko otsailaren 12an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hau

  1. Arau honen xedea da derrigorrezko autobabes-neurriak ezartzea dekretu honen I. eranskinean zerrendatutako jarduera, zentro, establezimendu, esparru, instalazio edo bulegoetarako; baita honako hauek arautzea ere: autobabes-planak eta aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabideak landu eta benetan eta egiazki ezarri eta euren efikaziari eustea; euren administrazio-kontrola eta Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorra.

  1. Autobabesaren plangintzaren aurreikuspenak unean uneko datu erreal, egiaztagarri eta objektiboetan oinarritu behar dira, ez, ordea, arauzko gomendioetara edo betekizunetara egokitzeko neurriak ezarriz gero egongo liratekeenetan.

1. I. eranskinean aipatutako jardueren titularrek betebehar hauek izango dituzte:

  1. Jarduerari dagokion autobabes-plana edo haren forma sinplifikatua aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabide gisa lantzea eta honi komunikatzea: jarduera ustiatu edo abiarazteko lizentzia, baimen edo eskueste erabakigarria eman behar duen administrazio publiko eskudunaren organoari.

  2. Dekretu honetan xedatutako datuak Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrera bidaltzea, eta datu horiek eguneratuta izatea.

  3. Autobabes-planak edo haren forma sinplifikatua aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabide gisa ezartzeko eta haien efikaziari eusteko jarduerak garatzea, dekretu honetan definitutako edukiarekin eta irizpideekin bat etorrita.

  4. Autobabes-plana edo, hala badagokio, haren forma sinplifikatua aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabide gisa ezarri izanaren egiaztagiria ematea, III. eranskinean zehaztutako informazioa gehituz, eta Euskal Autonomia Erkidegoan larrialdien eta babes zibilaren inguruko eskumenak dituen Administrazio Orokorreko organoari bidaltzea, Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorraren bidez.

  5. Autobabesaz arduratzeko pertsona fisikoak izendatzea, jardueraren titularrak ez badira.

  6. Zerbitzuko langileak informatu eta trebatzea eduki hauei buruz: autobabes-planak edo haien forma sinplifikatua aurreikusteko moduko arriskurako baliabide gisa.

  7. Arriskuko eta larrialdiko egoerei aurre egiteko behar diren bitarteko pertsonal eta materialei eustea.

  8. Erantzukizun zibileko aseguru bat edo beste finantza-berme baliokideren bat sinatzea, beren jarduera, instalazio, zentro, establezimendu edo bulegoek babes zibilaren arloan eragin ditzaketen kalteak estaltze aldera.

  9. Dagokion autobabes-planean edo haren forma sinplifikatuan aurreikusteko moduko arriskurako baliabide gisa aurreikusitako neurriak edo egoeraren arabera egokienak eta arrazoizkoenak aplikatzea.

  10. Jarduera ustiatu edo abiarazteko lizentzia, baimen edo eskueste erabakigarria ematen duen organoari jardueren edo instalazioen edozein aldaketa funtsezkoren berri ematea, autobabesari dagokion guztian.

  11. Nahitaezko ariketa edo simulakro periodikoak egitea babes zibileko plan bereziek eragindako esparru, zentro, establezimendu eta instalazioetan, bai eta autobabes-planetan jasotako ariketa eta simulakro periodikoak egitea ere.

    I. eranskinean aipatutako jardueren titularrek betebehar hauek izango dituzte administrazio publikoetako agintari eskudunekiko lankidetzari dagokionez, aplikatu beharreko babes zibileko arauen eremuan:

  1. Lankidetzan aritzea agintari publikoekin herritarrentzako autobabes-neurrien berri ematen eta neurriok sustatzen, bai eta biztanleria trebatzeko gainerakoetan ere jardueren eremuaz kanpokoan eragina duten jarduerak direnean.

  2. Titularrek programak eginez gero ukitutako pertsonak informatzeko, ondo bermatu behar dute informazioa guztiz eskuragarria izatea edozein motatako desgaitasuna duten pertsonentzat.

  3. Hala badagokio, beharrezko den informazioa ematea autobabes-plana eta aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabideak integratzeko goragoko maila bateko autobabes-planetan eta babes zibileko planetan.

  4. Larrialdien Euskal Sistemaren Zerbitzuen esku jartzea Erregistroko datuen idatzizko kopia bat, plano eta guzti, lokalaren edo establezimenduaren sarreran, agerian.

  5. Aldez aurretik komunikatzea EAEko Administrazio Orokorrean larrialdien eta babes zibilaren arloan eskumena duen organoari Autobabes Planean edo aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabidean aurreikusitako simulakroak edo ariketak, bai eta informazio-kanpainak eta kontrolerako behar diren datuak ere, dekretu honen 10. artikuluan xedatu legez.

  6. Babes zibileko agintari eta zerbitzuei azkar ematea edozein larrialdiren berri eta, orobat, beren jardueren ondoriozko arriskua nabarmen handitzea eragin dezakeen edozein gorabeheraren berri.

  7. Babes zibileko agintariei eta agenteei eskatzen duten informazioa ematea jarduerari buruz, eta informaziora iristen uztea ikuskaritza-zereginetan dihardutenean.

    1. Hezkuntza-ziklo guztietako ikastetxeek nahitaezkoa izango dute babes zibilaren inguruko informazioko, prebentzioko eta dibulgazioko jarduerak programatzea, eta aldizka ebakuazioko ariketa edo simulakro bat egitea, dagokion autobabes-planaren aurreikuspenen arabera.

Dekretu honen I. eranskinean aipatutako jardueren zerbitzuko langileek nahitaez hartu behar dute parte, euren gaitasunak kontuan izanda, autobabes-planean edo bestelako autobabes-baliabide eta -neurrietan, eta haien arabera esleitzen zaizkien funtzioak onartu.

  1. Autobabes-plana eduki behar duten zentro, establezimendu, espazio, instalazio eta egoitzek beren planean integratu behar dituzte fisikoki bertan egiten diren jarduera guztien planak, eta aintzat hartu behar dituzte Dekretu honen 1. eranskinean aipatu gabeko gainerako jarduerak.

    Integrazio horretarako, zentro, establezimendu, eremu, instalazio edo bulegoko planaren arrisku-azterketak barne hartu behar ditu jarduera bakoitzaren arrisku-azterketa, eta bateragarriak izan behar dira plan hori eta jarduera horien gainerako autobabes-planak.

    Zentro, establezimendu, eremu, instalazio eta bulego horietan autobabes-plan integral bakarra onar daiteke, baldin eta jarduera bakoitzaren arrisku partikular guztiak kontuan hartzen badira.

  1. Derrigorrezkoa da Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroari komunikatzea, telefonoz, establezimendutik edo jardueratik kanpora nabaritu daitezkeen ariketak edo simulakroak, baita Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren baliabideek parte hartuko duten simulakroak ere; komunikatu ere, egiten diren egun berean, hasieraren eta amaieraren berri emanda.

  1. Establezimenduaren edo jardueraren titularrak parte hartu nahi badu establezimendutik kanpoko baliabideen larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sistemakoen simulakroan, gutxienez hilabeteko aurrerapenarekin proposatu beharko dio hori babes zibilaren eta larrialdien arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzari. Parte-hartze edo lankidetza hori beren irizpideen bitartez baloratuko dute larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sistemaren zerbitzuek, beren lan-programen edo programatutako simulakroaren interesaren arabera.

    Edonola ere, larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sistemaren zerbitzuek simulakro edo ariketetan behatzaile edo partaide gisa parte hartzeko eskatu ahal izango dute, jardueraren titularrari eta babes zibilaren eta larrialdien arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzari hurrengo ariketan edo simulakroan egon nahi dutela adieraziz.

  1. Ariketak edo simulakroak jakinarazteko beharrezkoa den informazioaren edukia, aurreko paragrafoan aipatzen dena, dekretu honen IV. eranskinean zehazten da.

  1. Autobabes-planak amaiera jakinik gabeko indarraldia izango du eta behar bezala eguneratu behar da.

  2. Titularrak hiru urtean behin gutxienez berrikusi behar du plana, edo jarduerak edo azpiegiturak aldatzen direnean hasierako idazkerari dagokionez, edo ariketa edo simulakro baten emaitzen ondorioz, plana aldatzea beharrezkoa edo gomendagarria den ikusteko. Titularrak dokumentuz jasota utziko du egindako berrikuspena.

  3. Aldian aldiko edo aparteko berrikuspenaren ondorioz autobabes-plana aldatu behar bada funtsezko edo egiturazko alderdiei dagokienez, teknikari eskudunak beharrezko aldaketak idatziko ditu eta Euskadiko autobabes-planen erregistro orokorrari komunikatuko zaizkio, zeinean data idatzohartuko baitzaio planaren azken aldaketari, berrikuspenaren ondoriozkoari.

III bis kapitulua. Autobabes-neurriak aldi baterako ekitaldi eta jardueretan.

  1. bis artikulua. Autobabesa aldi baterako ekitaldietan.

    I.3 eranskineko jarduerak autobabes-neurri hauen mende egongo dira:

    1. Aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabidea prestatu behar dute II bis eranskinean xedatutakoarekin bat etorrita, larrialdietan jarduteko plana eta ezarpen-plana egin, eta Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrari jakinarazi, erregistroari gutxieneko eduki hau izango duen komunikazioa eginez:

      Ekitaldiaren izena.

      Ekitaldi-mota eta definizioa.

      Ekitaldiaren deskripzioa.

      Zenbat bertaratuko diren (gutxi gorabehera) eta erabiltzaileen deskripzioa.

      Ekitaldiaren data.

      Ekitaldiaren lekua (helbidea eta koordenatuak).

      Titularraren identifikazioa.

      Segurtasun-baliabide eskuragarria.

    2. Egin beharreko jarduera sartzen bada autobabeserako oinarrizko arauaren I. eranskinaren esparruan Larrialdi-egoerak sor ditzaketen zentroen, establezimenduen edota bulegoen autobabeserako oinarrizko araua onartzen duen martxoaren 23ko 393/2007 Errege Dekretuak onetsia, autobabes-plan osoa edo egun dagoenaren autobabes-plan osagarria landu beharko da.

      1. Kapazitatea edo edukiera txikiagoa bada manu honen lehen paragrafoaren a) letran aurreikusitako jakinarazpena beharrezkoa duen zifra baino, jardueren titularrek borondatez aurkeztu ahal izango dute jakinarazpen bat, eduki honekin:

        1. Ekitaldiaren izaera eta ezaugarriak.

        2. Titularra edo legezko ordezkaria.

        3. Larrialdien arloko arduraduna.

        4. Arriskuaren azterketa eta neurri zuzentzaileak.

        5. Larrialdietako bitartekoen eta eskuartekoen inbentarioa.

        6. Larrialdiei aurre egiteko jardun-plana.

        7. Barne-komunikazioak.

        8. Komunikazioak Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemarekin.

        9. Planimetria.

      2. Babes zibilean eta larrialdietan eskumena duen sailak bere web orrialdean eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratuko ditu aurreko paragrafoetan aurreikusitako dokumentuen formatu ofizialak.

«12.ter artikulua. Aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak.

  1. Aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabidea da ekitaldiaren estaldura egokia bermatzeko neurri guztien multzoa, segurtasunaren eta asistentzia sanitarioaren ikuspegitik begiratuta, eta kontuan hartuta ekitaldiaren ezaugarriak eta aurreikusteko moduko arriskuen identifikazioa.

  2. Baliabide hori diseinatzean, honako hauek hartuko dira kontuan: ekitaldiaren lekua, data, iraupena, ekitaldiaren arrazoia, bertaratuko den jende-mota, aurreikusteko moduko arriskuak eta aurreikusi ezin direnak, kolektiboak eta indibidualak, meteorologia ekitaldia toki irekian egiten bada, giza baliabideak eta baliabide materialak, ebakuazio-ibilbideak, ospitaleak eta bertaratutako pertsonen segurtasuna berma dezakeen guztia.

  3. Aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak, laburbilduta, honako hauek jasoko ditu, dekretu honen II. bis eranskinak aipatutako gutxieneko edukien arabera: titularren identifikazioa; jardueraren deskripzioa eta kokalekua; arriskuen analisia; autobabeserako neurriak eta baliabideak; detekzio- eta alerta-prozedurak; jarduera-plana; eta ezarpen- eta ebaluazio-programa.

  4. Aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabideak lantzean, gutxieneko irizpide hauek hartu behar dira kontuan:

    1. Teknikari eskudun batek idatzi behar du, eta teknikari horrek berak eta jardueraren titularrak sinatu behar dute, pertsona fisikoa bada, edo titularra ordezkatzen duen pertsonak, titularra pertsona juridikoa bada.

    2. Arriskuak prebenitzeko eta kontrolatzeko prozedurek hauek hartuko dituzte kontuan: arreta-neurriak, istripuen edo gertakari larrien zioak saihesteko; laneko baimen bereziak, arriskuak sortzen dituzten eragiketak edo atazak egiteko, eta jardueraren titularrari anomalia edo gorabeheren berri ematea.

    3. Aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabideak arriskuen ebaluazioa eduki behar du, eta horren arabera zehaztuko dira ekitaldirako gutxieneko eta beharrezko baliabideak.

    4. Antolaketa-egitura hierarkizatuta egongo da, kide guztiek larrialdietan eduki behar dituzten funtzioak eta erantzukizunak finkatuta.

    5. Aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabidea aplikatzeko arduradunari dagokio honako hauek egitea: baliabidea abiaraztea; Babes Zibileko agintari eskudunei jakinaraztea, SOS-DEIAK Eusko Jaurlaritzako Larrialdiak Koordinatzeko Zentroen bidez; langileei informazioa ematea, eta berehalako neurriak hartzea, istripuaren edo gorabeheraren ondorioak gutxitzeko.

    6. Larrialdietan jarduteko planaren edukiak: gerta litezkeen istripuak edo gorabeherak eta bertan ezarritako dagozkien larrialdi-egoerak, kasu bakoitzean aplikatu beharreko jardute-prozedurak. Hori horrela, honako hauek bermatu behar dira: detekzioa eta alerta; alarma; esku-hartze koordinatua; ebakuazioa eta sorospena; informazioa arriskuan egon daitezkeen pertsonei eta larrialdi-zerbitzuen kanpoko laguntza eskatu eta jasotzea.

    7. Ezarpena, jendea informatzeko tresnekin, eta ezarpenerako behar diren bitartekoak eta baliabideak.

    8. Baliabideak planimetria ere jasoko du, honako hauei dagokienez: batetik, kokalekuak eta jarduera, eta, bestetik, esleitutako bitarteko eta baliabideen kokapena.»

  1. artikulua Administrazio eskudunei igortzea.

    Autobabes-plana eta, hala badagokio, aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabidea hauekin batera joango da: jarduera abiarazteko behar den lizentzia, baimena eta eskuestea emateko behar diren gainerako dokumentuekin.

    Jarduera abiarazi baino lehen, hau eskatu behar du jardueraren titularrak: Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrean inskriba daitezela erregistro horretan inskribatu beharreko datuak.

EAEko administrazio publikoek, bere eskumenen esparruan, modu koordinatuan sustatuko dute autobabes-kultura herritarren artean, bai eta mota horretako neurriak hartu behar dituzten pertsonen artean ere. Horretarako:

Jarduketak garatu behar dira, herritarrek, enpresek eta erakundeek informazioa eta sentsibilizazioa har ditzaten arriskuen prebentzio eta kontrolaren alorrean, bai eta larrialdietarako prestatu eta larrialdiei erantzuteko gaietan ere.

  1. Eskolan, autobabes-tekniken ikaspena sustatu behar da.

    Autobabeserako antolamenduak sortzea sustatu behar da arriskua sortzen duten enpresa eta erakundeen artean, eta informazio eta aholkularitza egokia eman behar zaie.

Autobabes-betebeharrak ez betetzeak administrazio publiko eskudunen zehapena ekar lezake, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretuan ezarritakoarekin bat eginda.

  1. Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorra sortzearen xedea da plan horien datu aipagarriak inskribatzea, bai eta behartutako subjektuek dauzkaten bestelako autobabes-neurriak ere, larrialdietarako eta babes zibileko zerbitzu publikoei irispidea errazteko euren eskumenak baliatzeko behar duten informaziora; orobat, administrazio-kontrola eta ikuskaritza ahalbidetzea autobabes-arautegia betetzen dela bermatu behar duten administrazioei.

  2. Erregistroa adskribatzen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean larrialdien eta babes zibilaren eskumenak dituen zuzendaritzari, eta hark kudeatu beharko du.

  3. Erregistroak bi atal desberdin ditu:

    1. Autobabes-planen atala.

    2. Aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabideen atala.

  1. Autobabes-planen eta aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabideen datuak inskribatu eta erregistro-zenbakia eman.

Erregistroko lehen atalean autobabes-planak, Erregistroaren antolaketaren oinarri izango dira erregistro-orriak, haren aplikazio-eremuko zentro, establezimendu, bulego edo esparru bakoitzerako. Erregistro-horri bakoitzean, gutxienez, hauek jasoko dira:.

  1. Halaber, atal eta erregistro-orri horretan honako hauek inskribatuko dira: titularrak autobabes-planaren ezarpen-ziurtagiriari dagokionez egiten dituen komunikazioak eta berrikuspen-datak, planaren aldaketa dakartenean, bai eta azken ariketa edo simulakroa noiz egin den ere.

Hogeita batgarren artikulua. 3. paragrafoa eransten zaio 20. artikuluari, eta honela geratzen da:

  1. Jarduera batek arrisku edo zaurgarritasun berezia daukanean, berez edo arrisku edo zaurgarritasun bereziko eremuetan dagoelako, erregistroaz arduratzen den organoak hau eska diezaieke jardueraren titularrei: beste datu batzuk aurkez ditzatela, erregistroaren xedeetarako beharrezko, egoki eta proportziozko badira.

    Era berean, autobabes-plan edo aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabide osoa komunikatzea eska dezake. Erregistroaz arduratzen den organoak ofizioz eskatuta bakarrik inskribatuko dira autobabes-plan edo aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabide osoa.

Hogeita bigarren artikulua. 20. artikulu berri bat gehitzen da, eta honela geratzen da:

20 bis artikulua. Aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabideen atala.

Erregistroko bigarren atalean aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabideak, erregistro-orrietan antolatuko dira mota horretako baliabidea daukaten ekitaldiak, eta orri bakoitzean honako idatzohar hauek jaso behar dira:

  1. Ekitaldiaren izena.

  2. Ekitaldi-mota eta haren deskripzio laburra.

  3. Zenbat inguru bertaratu daitezkeen, eta bertaratu daitezkeenen tipologia, adinen arabera.

  4. Datak eta hasierako eta amaierako orduak.

  5. Lekua edo kokapena (posta-helbidea, koordenatuak, errutometroa, irteera-helduera eta abar).

  6. Jardueraren titularrak (edo lege-ordezkaria) eta harremanetarako bideak.

  7. Baliabidearen deskripzioa eta eskuragarri dauden bitartekoen inbentarioa (botika-kutxa, desfibriladorea, anbulantzia, segurtasuneko langileak eta abar).

  8. Baliabidearen arduraduna ekitaldia egiten den bitartean eta harremanetarako bideak.

  9. Larrialdiei aurre egiteko jardun-plana.

  10. Planimetria.

Hogeita hirugarren artikulua. 22. artikuluaren idazketa aldatzen da, eta honela egongo da idatzita aurrerantzean:

  1. Autobabes-plana edo aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabidea eduki behar duten jardueren titularrek, jarduerak abiarazi baino lehen, Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrean inskribatzeko eskatu behar dute eta inskribatu beharreko datuak komunikatu, dekretu honetan azaldutako nahitaezko dokumentazioa erantsita.

    Halaber, jardueren titularrei eskatu ahal izango zaie I. eranskinera batu ez diren jardueren autobabes-planak egiteko eta erregistratzeko, jarduerok arrisku edo zaurgarritasun berezia daukatenean berez edo arrisku edo zaurgarritasun bereziko eremuetan daudelako. Eskakizun hori ofizioz egingo da larrialdien eta babes zibilaren gaietan eskumena duen zuzendaritzaren ebazpenaren bidez. Halakoetan, jardueraren titularrari arrazoizko epea emango zaio plana egin eta ezartzeko, baina epe hori ezin da izan urtebete baino luzeagoa.

    Era berean, Euskadin dauden zentro, establezimendu, bulego eta esparruen titularrek eskatu ahal izango dute erregistroan inskribatzeko, nahiz eta I. eranskinaren barruko jardueretan ez ibili, baldin eta borondatez egiten badute autobabes-plana dekretu honetan ezarritakoarekin bat etorrita; hala, inskripzioa nahitaezkoa zaien establezimenduen betebehar berberak izango dituzte erregistroarekiko, baina edozein unetan eta borondatez eskatu ahal izango dute erregistro-orria ezereztea, jarduerak jarraitu arren.

  2. Erregistro-prozedura euskarri elektronikoan izapidetuko da; horretarako, tresnak eta aplikazioak doituko dira Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoaren barruan, eskaera bide elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izateko; horretarako, dokumentazioa onartutako formatuetan aurkeztu behar da, interesduna identifikatu eta gero. Izan ere, hauen bidez identifikatu behar da interesduna: ziurtatze-zerbitzuen emaileen konfiantzazko zerrendan dauden emaileek jaulkitako sinadura elektronikoko ziurtagiri elektronikoetan oinarritutako sistemen eta itundutako pasa-hitzeko sistemen bidez.

  3. Dekretu honetako autobabes-betebeharrak bete behar dituzten pertsonek bide elektronikoz jardun behar dute erregistroarekin erregistro-datuak inskribatzeko, aldatzeko, eguneratzeko edo zuzentzeko, bat etorrita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.3 artikuluan xedatutakoarekin.

  4. Erregistroko inskripzio-, aldaketa- edo ezerezte-eskaerak ez baditu bete beharrekoak betetzen, organo eskudunak hamar eguneko epea emango dio interesdunari akatsa zuzen dezan edo behar diren agiriak ekar ditzan, eta adieraziko zaio ezen, hala egin ezean, eskaeran atzera egindakotzat joko dela, horretarako ebazpena eman ondoren Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. eta 68. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

  5. Erregistroko inskripzio-, aldatze- edo ezerezte-eskaerak Erregistroaz arduratzen den organo eskudunak ebatzi eta jakinarazi behar ditu, hilabeteko epean, gehienez ere, aurkeztu zirenetik; epe horretan ebazten ez badira, interesdunek uler dezakete eskaera onartu dela.

    Jakinarazpenean, espresuki adieraziko zaio eskatzaileari bere jarduerarekin lotutako datuak baliozkotasunez inskribatu direla, baita esleitutako erregistro-zenbakia eta ondorio-data ere.

  6. Erregistroan jasotako datuen deklarazio-ondorioak baino ez ditu izango inskripzioak, eta berez ez dakar administrazio-onarpen edo -baliozkotzerik behartutako subjektuek deklaratutako datuen egiazkotasunari, gaurkotasunari edo zuzentasunari buruz. Bestalde, inskripzioa administrazio-izapide independentea da, hots, ez dauka loturarik administrazio-lizentzia edo -eskuesteak eman, aldatu edo errebokatzekoekin edo aplikatu beharreko edozein administrazio-kontrolekin; beraz, inskripzioak ez du ordezten, babesten zein emantzat jotzen haien existentzia edo indarraldia.

Hogeita laugarren artikulua. 24. artikulua aldatzen da, eta honela egongo da idatzita aurrerantzean:

  1. Jarduera amaituz gero autobabes-plana Erregistroan inskribatu zaion zentro, establezimendu, bulego edo esparruan, titularrak idatzoharra ezerezteko eskatu behar du gehienez hilabeteko epean, jarduera amaitu zenetik. Horretarako, datuak ezerezteko formulario elektronikoa beteko da, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan eskuratu baitaiteke. Euskal Autonomia Erkidegoan larrialdien eta babes zibilaren inguruko eskumena duen administrazio orokorreko organoak hilabeteko epean emango du Euskadiko autobabes-planen erregistro orokorreko baja-ebazpena, eta interesdunari komunikatuko dio.

  2. Aurreko paragrafoetan esandakoa gorabehera, amaiera-data jakina duten jardueren autobabes-plan inskribatuei edo aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabide inskribatuei dagokienez, bai eta ekitaldien komunikazio hutsei dagokienez ere, Erregistroak ofizioz ezereztuko du kasuan kasuko erregistro-orria, behin jarduera amaituta.

Hogeita bosgarren artikulua. 25. artikulua aldatzen da, eta honela egongo da idatzita aurrerantzean:

  1. Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren larrialdi-zerbitzu publikoek bide telematikoaren bidezko irispide segurua edukiko dute Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorreko erregistro-datu eta agirietara.

  2. Larrialdi-zerbitzuen titular diren administrazio publikoek kasuan kasuko organismoen pertsona baimenduak zehaztu behar dituzte Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrerako sarbidea izan dezaten. Pertsona baimendu horien ardura izango da erregistro-datuak eta -dokumentuak dekretu honetan ezarritako xedeetarako bakarrik erabil daitezen bermatzea.

Hogeita seigarren artikulua. Kendu egiten da xedapen iragankorra.

Hogeita zazpigarren artikulua. Aldatu egiten da «AZAROAREN 2KO 277/2010 DEKRETUAREN I. ERANSKINA. Jardueren katalogoa». Honela idatzita geratuko da:

Jardueren katalogoa

  1. Arautegi sektorial espezifikoa duten jarduerak.

    1. Industria-, biltegiratze- eta ikerketa-jarduerak:

      Substantzia arriskutsuak dauden establezimenduak: Substantzia arriskutsuak dauden establezimenduak, irailaren 21eko 840/2015 Errege Dekretuaren I. eranskinaren 1. eta 2. zatiko 2. zutabeko kopuruak edo handiagoak daudenean (Substantzia arriskutsuak dauden istripu larrien arriskuak kontrolatzeko neurriak onartu ditu arau horrek).

      Produktu kimikoak biltegiratzeko jarduerak, jarraibide tekniko osagarrietara bilduak, kopuru hauetan:

      ITC APQ-1, 50 m3-tik gorakoak.

      ITC APQ-2, denak.

      ITC APQ-3, denak, kloro likidoa behe presioan biltegiratzekoak izan ezik (< 2,5 bar absolutu).

      ITC APQ-4, denak, edukiontzi mugikorrak izan ezik.

      ITC APQ-5, 3., 4. edo 5. kategoriakoak.

      ITC APQ-6, 500 m3-tik gorakoak, edo 200 l-tik gorakoak, A motako produktuak badira; 400 l-tik gorakoak, B motakoak badira, edo 1.000 l-tik gorakoak, C motakoak badira.

      ITC APQ-7, 200 m3-tik gorakoak, edo 600 l-koak edo hortik gorakoak (horietatik 50 l, gutxienez, T+ motakoak, edo 150 l, gutxienez, T motakoak).

      ITC APQ-8, 50 t-tik gorakoak ontziratu gabe edo 200 t-tik gorakoak ontziratuta, edo 5 t-tik gorakoak, norberak erabiltzeko ontziak badira.

      ITC APQ-9, 1 t-tik gorakoak.

      ITC APQ-10, denak.

      Lehergaiak dauden establezimenduak: otsailaren 6ko 252/2006/Pre Aginduan arautuak. Agindu horren bidez eguneratu zen 10. Jarraibide Tekniko Osagarria, istripu larrien prebentzioari buruzkoa, otsailaren 24ko 130/2017 Errege Dekretuan onartutako Lehergaien Erregelamendukoa.

      Hondakin arriskutsuak kudeatzeko jarduerak: hondakin arriskutsuak jasotzea, biltegiratzea, balioztatzea edo deuseztatzea, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legeak dioenari jarraikiz.

      Meatzaritzarekin lotutako ustiapenak eta industriak: apirilaren 2ko 863/1985 Errege Dekretuan arautuak meatzaritzako segurtasunaren oinarrizko arauen erregelamendu orokorra onartu baitu arau horrek, bai eta erregelamendu horren jarraibide tekniko osagarrietan arautuak ere.

      Genetikoki eraldatutako organismoak leku itxian erabiltzeko instalazioak: arrisku handiko jardueratzat (4. motakoa) edo arrisku ertainekotzat (3. motakoa) hartuak urtarrilaren 30eko 178/2004 Errege Dekretuan, zeinak garapen- eta exekuzio-erregelamendu orokorra onartu baitio apirilaren 25eko 9/2003 Legeari, non finkatzen den zein araubide juridiko duen genetikoki eraldatutako organismoak leku itxian erabiltzeak, nahita zabaltzeak eta merkaturatzeak.

      Substantzia edo material biologiko arriskutsuak lortzeko, eraldatzeko, tratatzeko, biltegiratzeko eta banatzeko instalazioak: 4. edo 3. taldeko agente biologikoak dituzten instalazioak, maiatzaren 12ko 664/1997 Errege Dekretuan zehaztuak. Lanean dihardutela, langileak agente biologikoekiko esposizioarekin zerikusia duten arriskuetatik babesteari buruzkoa da arau hori.

    2. Garraio-azpiegituren jarduerak:

      Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko tunelak. 2004/54/EE Zuzentaraua, 2004ko apirilaren 29koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, Europako errepide-sareko tunelen segurtasunari buruzkoa, eta errepideei buruzko foru-arautegia.

      Merkataritza-portuak: interes orokorreko portuak, merkataritza-erabilera dutenak, bai eta haien erabilera osagarri edo laguntzaileak, azaroaren 26ko 48/2003 Legean zehaztuak. Interes orokorreko portuetako zerbitzuei eta araubide ekonomikoari buruzkoa da lege hori.

      Aireportuak, aerodromoak eta aireportuetako beste instalazioak: aireportuetako segurtasunari buruzko uztailaren 7ko 21/2003 Legean arautuak, bai eta nazioarteko arautegiaren mendekoak ere (OACI-Abiazio Zibilaren Nazioarteko Erakundearen Arauak eta Gomendioak), orobat Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiaren estatu-arau aplikagarrien mendekoak ere.

    3. Energia-jarduerak eta -azpiegiturak:

      Instalazio nuklearrak eta erradioaktiboak: abenduaren 3ko 1836/1999 Errege Dekretuan arautuak. Instalazio nuklearrei eta erradioaktiboei buruzko erregelamendua onartu du arau horrek.

      Azpiegitura hidraulikoak (presak eta urtegiak): A eta B kategoriakotzat hartuak 1996ko martxoaren 12ko Aginduan, non onartzen den presa eta urtegiei buruzko segurtasunaren arautegi teknikoa, bai eta 1995eko urtarrilaren 31ko Ebazpenean ere, non xedatzen den Ministroen Kontseiluaren akordio bat argitaratzea, uholdeen aurrean babes zibila planifikatzeko oinarrizko gidalerroa onartzen duena.

    4. Ikuskizun publikoak eta jolas-jarduerak. Ikuskizun publikoen eta jolas-jardueren arloko arautegiaren mendeko ekitaldietarako lekuak, egoitzak eta instalazioak, baldin eta ezaugarri hauek badituzte:

      Aldi baterako establezimendu, egitura edo instalazioetan:

      Eraikin itxiak: 300 pertsona baino gehiagorentzako lekua dutenak, edo 28 m edo gehiagoko ebakuazio-altuera dutenak.

      Aldi baterakoak, eramangarriak, desmuntagarriak edo sasoikoak diren instalazio edo egitura itxiak: 300 pertsona baino gehiagorentzako lekua dutenak.

      Barrutietan edo leku irekietan:

      Sarrera mugatua duten esparru edo barrutiak, 700 lagun baino gehiagorentzako edukiera edo kapazitatea dutenak.

      Leku irekiak: 10.000 lagun edo gehiagorentzako edukiera eta kapazitatea dutenak.

    5. Autobabes-arautegi sektorialaren mendeko beste jarduera batzuk. Zentro, establezimendu, gune, instalazio, bulego edo antzekoetan egiten diren bestelako jarduerak, arautegi sektorial batek autobabes-betebeharrak ezartzen dituenean, dekretu honen ildotik.

  2. Arautegi sektorial espezifikorik gabeko jarduerak.

    1. Industria- eta biltegiratze-jarduerak:

      Industria-establezimenduaren konfigurazio-mota, ingurunearekiko kokapena eta sektorearen sute-arriskua kontuan hartuz, sute-sektore edo -area bakoitzaren eraikitako azalerak balio hauek gainditzen dituztenean: abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretuaren II. eranskineko 2.1 taulan agertzen direnak (industria-establezimenduetako suteen kontrako segurtasun-arautegia onartu du dekretu horrek).

      Substantzia arriskutsuak dauden establezimenduak: substantzia arriskutsuen kantitatea denean irailaren 21eko 840/2015 Errege Dekretuaren I. eranskinaren 1. eta 2. zatietako 2. zutabean zehaztutakoen % 60 edo gehiago eta bertan adierazitako mailaren azpitiko kopuruak daudenean, bai eta bertan adierazitako atalaseak baino txikiagoak ere (dekretu horrek neurriak onartu ditu istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko).

      Suaren karga-dentsitatea neurtuta eta zuzenduta, industria-establezimenduaren konfigurazio-motaren eta ingurunearekiko kokapenaren arabera, gainditu egiten dituztenak ondoko taulako mailak. Maila horiek finkatzeko, erreferentziatzat hartu dira abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretuaren I. eranskineko 1.3 taulan ezarritakoak (industria-establezimenduetako suteen kontrako segurtasun-arautegia onartu du dekretu horrek).

      Industria-establezimenduaren konfigurazio-mota Suaren karga-dentsitate neurtua eta zuzendua (Qs).

      Mcal/m2 MJ/m2

      A Bertikalean Lehenengo mailan, lur arrasetik behera 200< Qs 850< Qs

      Solairuan, lur arrasetik gora 300< Qs 1275< Qs

      Horizontalean Lehenengo mailan, lur arrasetik behera 200< Qs 850< Qs

      Solairuan, lur arrasetik gora 400< Qs 1700< Qs

      B Lehenengo mailan, lur arrasetik behera 800< Qs 3400< Qs

      Solairuan, lur arrasetik gora 1600< Qs 6800< Qs

      C Lehenengo mailan, lur arrasetik behera 1600< Qs 6800< Qs

      Solairuan, lur arrasetik gora 1600< Qs 6800< Qs

      D 3200< Qs 13600< Qs

      E 3200< Qs 13600< Qs

      Apartatu honen barruko industria-establezimenduek bazeukaten jarduteko lizentzia abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretuk indarra hartu aurretik (industria-establezimenduetako suteen kontrako segurtasun-arautegia onartu du dekretu horrek).

      Bigarren eta hirugarren taldeko likido hoztailea duten hotz-instalazioak, guztira erabilitako kopuruak 3 t-tan gainditzen dituztenean.

      IP02, IP03 eta IP-04 jarraibide tekniko osagarrietara bildutako instalazioak dituzten establezimenduak, likido sukoiak eta erregaiak biltegiratzeko edukiera 50 m3-tik gorakoa denean.

    2. Garraio-jarduerak eta -azpiegiturak:

      Denetariko bidaiarien eta salgaien lehorreko garraiorako geltokiak eta aldageltoki modalak, 300 pertsona baino gehiago sartzen direnak edo 2.500 m2-tik gorako azalera erabilgarria dutenak.

      Trenbideak, metroa eta tranbia.

      Trenbide-tunelak, 1.000 m luze edo gehiago direnak.

      Errepide-sareko tunelak: hirikoak, 200 m baino luzeagoak, edo hiriartekoak, 500 m baino luzeagoak.

      Ordainpeko autobideak.

      Aparkatzeko guneak, salgai arriskutsuen errepide eta tren bidezko garraiorako.

      Merkataritza-portuak.

    3. Energia-jarduerak eta -azpiegiturak:

      Azpiegitura hidraulikoak, Presen eta Urtegien Segurtasunari buruzko Erregelamendu Teknikoa erkidego barneko arroetan aplikatzearen ondoriozkoak.

      Argindarra sortzeko zentroak edo instalazioak: 50 MW-tik gorako potentzia izendatua dutenak.

      Argindarra sortu eta goi tentsioko bihurtzeko instalazioak.

    4. Osasun-jarduerak:

      Erabilera sanitarioetarako establezimenduak, arreta medikoak ospitaleratze-erregimenean edo tratamendu intentsiboak edo kirurgikoak ematen dituztenak.

      Erabilera sanitarioko beste edozein establezimendu, 28 m edo gehiagoko ebakuazio-altuera duena, edo 300 pertsona edo gehiago sartzen direna, edo 2.500 m2-tik gorako azalera erabilgarria duena.

    5. Hezkuntza-jarduerak:

      Hezkuntza-erabilerarako establezimenduak, bereziki desgaitasun fisiko edo psikikoren bat dutenentzat, edota ebakuazioa beren kabuz egitea ezinezko dutenentzat.

      Hezkuntza-erabilerarako beste edozein establezimendu, baldin eta 28 m edo gehiagoko ebakuazio-altuera badu, edo 50 pertsona edo gehiago sartzen badira.

    6. Egoitza-jarduera publikoak:

      Bizitegi publikorako erabilera duten establezimenduak, egoitza- edo aterpe-jarduerak dituztenak, baldin eta gaua pasatzekoak badira eta oheak 10 edo gehiago badira.

      Maiatzaren 29ko 102/2000 Dekretuaren barruan dauden hotel-establezimenduak.

      Eguneko zentroko jarduerak egiten direnean eta 50 pertsona baino gehiago sartzen direnean, edo eraikinaren ebakuazio-altuera 28 m edo gehiagokoa denean, edo ebakuazioa beren kabuz egin ezin duten pertsonak daudenean.

      Zaharrentzako edo/eta ebakuazioa beren kabuz egin ezin duten pertsonentzako egoitzak.

    7. Beste jarduera batzuk: zentro, establezimendu, gune, instalazio, egoitza edo antzekoetan egindako beste jarduerak, ezaugarri hauetakoren bat dutenak:

      Erabat merkataritzarako, administraziorako, zerbitzuak emateko edo beste edozertarako eraikinak edo zentroak, bertako ebakuazio-altuera 28 m edo gehiago bada, edo 300 pertsona edo gehiago sar badaitezke, edo 2.500 m2-tik gorako azalera duten merkataritza-jarduerak.

      Erlijio-kultuko jardueretarako lekuak, kapazitatea edo edukiera 300 pertsonatik gorakoa dutenak.

      Kudeatutako garaje eta aparkalekurako lokalak, 1.000 m2-tik gorako azalera dutenak.

      Desmuntagarriak edo sasoikoak diren instalazio itxiak, 300 pertsona edo gehiago sartzen direnak, amaitzeko data zehatza duten aldi baterako ekitaldiak ez direnean.

      Camping instalazioak, Turismoa Antolatzeko martxoaren 16ko 6/1994 Legearen definizioari jarraikiz, eta Turismoa Antolatzeko Legea aldatzen duen abenduaren 23ko 16/2008 Legeari jarraikiz.

      Leku irekiak: 20.000 lagun edo gehiagorentzako kapazitatea edo edukiera dutenak.

  3. III bis kapituluan araututako aldi baterako ekitaldiak.

    Iraupen jakineko eta mugatuko gizarte jarduerak edo ekitaldiak, behin egitearekin agortzen direnak, eta sartu gabe daudenak autobabes-plan baten aurreikuspenetan, jarduerak egiten diren establezimenduaren jarduera-lizentziaren babesean, arautegi sektorial berezia eduki edo ez, baldin eta honako ezaugarri hauek betetzen badituzte:

    Aldi baterako establezimendu, egitura edo instalazioetan:

    Eraikin itxiak: 300 pertsona baino gehiagorentzako lekua dutenak, edo 28 m edo gehiagoko ebakuazio-altuera dutenak.

    Aldi baterakoak, eramangarriak, desmuntagarriak edo sasoikoak diren instalazio edo egitura itxiak: 300 pertsona baino gehiagorentzako lekua dutenak.

    Barrutietan edo leku irekietan:

    Sarrera mugatua duten esparru edo barrutiak, 700 lagun baino gehiagorentzako edukiera edo kapazitatea dutenak.

    Leku irekiak: 10.000 lagun edo gehiagorentzako edukiera eta kapazitatea dutenak.

Hogeita zortzigarren artikulua. II bis eranskin berri bat gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:

Aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabidearen gutxieneko edukia.

Aurkibidea, orrialdeen zenbakiekin.

  1. Jardueraren titularren eta kokapenaren identifikazioa.

    Jardueraren izena, jardueraren kokapenaren posta-helbidea. Telefonoa eta helbide elektronikoa.

    Jardueraren titularrak. Izena edo sozietatearen izena, posta-helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.

    Aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabidea aplikatzearen arduradunaren izena, posta-helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.

  2. Deskripzioa: jarduera, erabiltzaile-mota, jarduera garatzen den eremu fisikoa, sarbideak eta larrialdi-zerbitzuetarako irisgarritasuna (haiei buruzko dokumentazio grafikoarekin).

  3. Arriskuen azterketa.

  4. Erakundeak zer autobabes-neurri eta -bitarteko dituen (gizatiarrak zein materialak) arriskuak kontrolatu, larrialdiei aurre egin, eta larrialdietako kanpoko zerbitzuen esku-hartzea errazteko.

  5. Larrialdietan jarduteko prozedurak, honako hauek sartuta: detekzioa, SOS-DEIAK Larrialdiak Koordinatzeko Zentroari alerta ematea, larrialdiari aurre egiteko tresnak, ebakuazioa edo barruko babesa (konfinamendua), lehenengo laguntzak ematea, kanpoko laguntzak jasotzea, eta babes zibileko planekiko eta agintariekiko integrazioa eta lankidetza.

  6. Larrialdiei aurre egiteko jardun-plana, honako hauek zehaztuta: izan daitezkeen istripuak eta gertaerak, eta haiei dagozkien larrialdi-egoerak, bai eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko jarduketa-prozedurak ere. Larrialdiei aurre egiteko jardute-plana abian jartzeko arduraduna identifikatuko da.

  7. Baliabidea ezarri eta ebaluatzeko programa, baliabidean aktiboki parte hartzen duten langileak prestatu eta gaitzea barne, eta erabiltzaileentzako informazio-programa, seinaleztapena eta bisitarientzako jardute-arauak barne.

  1. Dokumentazio grafikoa:

    Kokapena.

    Sarbideak.

    Errutometroa.

    Elementuen banaketa.

    Bitartekoen eta baliabideen banaketa.

    Ebakuazio-bideak.

  2. Komunikazio-direktorioa.

    Larrialdietako langileen telefonoak.

    Kanpoko laguntzaren telefonoak.

    Komunikatzeko beste modu batzuk.

Hogeita bederatzigarren artikulua. III bis eranskina gehitzen da. Honela idatzita egongo da:

Aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabidea ezarri izanaren ziurtagiria

EKITALDIAREN DATUAK

JARDUERAREN TITULARRAREN EDO HAREN LEGEZKO ORDEZKARIAREN DATUAK

Izena:

NANa:

Helbidea:

Telefono-zenbakia:

Fax-zenbakia:

Helbide elektronikoa:

HAU ZIURTATZEN DUT:

Aipatutako aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabidea osorik ezarri dela, bertan azaldutako moduan eta 277/2010 Dekretuan ezarritako irizpideen arabera (277/2010 Dekretua, azaroaren 2koa, zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes-betebeharrak arautzen dituena, larrialdiei aurre egiteko).

........................................(e)n,................(e)ko.......................aren..............(e)(a)n.

(Lekua eta data)

Sin.:

(Jardueraren titularra edo haren legezko ordezkaria).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bi hilabetera jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko otsailaren 12an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.