Ogasun eta Finantza Saila

Arautegia

Inprimatu

17/2019 DEKRETUA, otsailaren 5ekoa, jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 37
  • Hurrenkera-zk.: 922
  • Xedapen-zk.: 17
  • Xedapen-data: 2019/02/05
  • Argitaratze-data: 2019/02/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Hirigintza eta etxebizita; Herrizaingoa; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legeak (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 3. zk., 2016ko urtarrilaren 7koa) Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak arautzen ditu, eta ikuskizun edo jarduerok eskaintzen dituzten establezimendu publikoek eta leku irekiek zer baldintza eta betekizun bete behar dituzten ezartzen du.

Dekretu honek lege horren erregelamendua garatzen du, legeak berak erregelamenduaren laguntza eskatzen duen gaietarako, baita lege-erregulazioa argitzeko eta indarrean diren beste arau batzuekin bateratzeko ere.

Beste irtenbide batzuk aztertu dira, hala arautzaileak nola ez-arautzaileak, guztiak ere gai honi buruzko erregelamendurik garatu behar ez izateko. Baina, azkenean, bistan geratu da ezinbestekoa dela esandako legearen hainbat alderdi erregelamenduz zehaztea.

Legeak bera garatzeko erregelamendura bidaltzen du hainbatetan: legeari berari erantsitako establezimenduen, ikuskizunen eta jardueren katalogoa aldatzeko; herritarren elkarbizitzan eragin handia izango duten aldetik, araubide bereziko establezimenduak zein izango diren zehazteko; sarrera-eskubidea ukatzeko baldintzak erregulatzeko; sarrerak saltzeko baldintzak erregulatzeko; ordutegien araubidea erregulatzeko; antolatzaileek sarrera adinaren arabera mailakatzea eta sailkatzea erregulatzeko; adingabeentzako saioetarako baldintzak erregulatzeko; sarrera-kontroleko langileen gaikuntza erregulatzeko; segurtasun-, higiene- eta osasun-zerbitzuak eta tankerakoak noiz jarri beharko diren zehazteko; baita zehapen arinak bertan behera uzteko balioko duten berriro hezteko neurriak eta zehapen-erregistroa erregulatzeko ere.

Hainbat alderdi erregelamendu bidez garatzea ezinbestekoa da legeak berak erabateko birtualtasuna izango badu. Baina beste kasu batzuetan ere beharrezkoa da, interpretazio-zalantzak argitzeko eta lehengo erregelamendu-araudi zaharra lege berriaren printzipioetara egokitzeko.

Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas-jardueren azaroaren 10eko 4/1995 Legea garatzean sortutako eta oraindik indarrean dauden erregelamendu batzuk neurri batean aldatzea ere pentsatu da. Alabaina, egin beharreko aldaketen norainokoa kontuan hartuta, dekretu berri bat prestatzeari ekitea komeni da, segurtasun juridiko handiagoa izateko.

Hala ere, ez da beharrezkoa aurreko Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas-jardueren azaroaren 10eko 4/1995 Legea garatzean sortutako sektore-erregelamendu batzuk edo erregelamendu berezi batzuk oso-osorik birformulatzeari ekitea (adibidez, zezenketa- edo piroteknia-ikuskizunen erregelamenduak), daudenean utzita balio baitezakete, aldaketa handirik gabe, eta araudi orokor berriaren aplikazio osagarriari eutsita. Tankerako zerbait gerta liteke erreklamazio-orrien erregelamendua arautzearekin edota nahitaezko aseguruekin ere.

Ezin da aukera ez-erregulatzaile egokitzat hartu sektoreak berak bere burua erregulatzea, ez baitator bat legegilearen aginduarekin, ezta lege honen iturburu diren printzipioekin ere. Dena dela, erregelamendu-arauketak kontuan izango du askatasun-, segurtasun- eta bizikidetza-printzipioen arteko ezinbesteko oreka, jardueroi ezarriko zaizkien segurtasun-baldintzak eta bestelako obligazioak zehazterakoan.

Erregelamendu-garapen honi ekiteko helburu nagusia da segurtasun juridiko handiagoa ematea Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legea aplikatzean, lege horren manuak zehaztuz.

Erregelamenduz arautzearen ardatza lege-mandatua osatzea izango da, legeak berak erregelamendu-garapena eskatzen duen kasuetan.

Jardueren eta establezimenduen katalogoa aldatu egiten da lege-mandatuari jarraikiz eta legea onartu berria izanagatik ere; helburua kontzeptuen enumerazio edo nomenklatura tradizionaletik aldentzea izan da (ez baita erabilgarriegia gaur egun eta etorkizunean), eta sailkapen polibalenteagoa eta malguagoa topatzea, deskriptiboagoa.

Hainbat manu garatu dira legearen aplikazio-eremua zehazteari begira, errazago interpretatu ahal izateko, adibidez izaera familiarreko edo sozialeko jarduera pribatuak edo barneko enpresa- edo heziketa-jarduerekin loturiko jarduerak aplikazio-eremutik at uztearena. Araubide bereziko establezimenduek izan beharreko definizioa eta baldintzak ematen dira, eta ospakizun-tokiei eskatuko zaizkien sendotasuneko, segurtasun estrukturaleko eta higieneko baldintzak xehatzen dira, baita ikuskizunetan eta jolas-jardueretan sartzeko eta egoteko baldintzak ere, arreta berezia ipinita adingabeen babesari eta ekitaldietan zehar erosotasuna eta bake-giroa izateko beste baldintza batzuei; xede hori lortze aldera, onarpen-kontrolerako, segurtasuna bermatzeko edota aretozaintzako zerbitzuak ezarriko dira ekitaldi jakin batzuetan, haien ezaugarriak eta edukiera kontuan izanda.

Eta hori guztia betiere aintzat hartuta desgaitasunen bat dutenek eskubidea dutela, gainerakoen baldintza berdinetan, kultura-bizitzan, jolas-jardueretan, aisialdian eta kirolean parte hartzeko, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko 2006ko abenduaren 13ko Nazioarteko Konbentzioaren 30. artikuluan eta haren Hautazko Protokoloan aitortzen den moduan.

Era berean, ikuskizunak eta jolas-jarduerak antolatzeko boluntarioen partaidetza ere aurreikusten da, eta sarrerak eta abonamenduak saltzeko baldintzak arautzen, baita dirua itzultzearekin lotuta erabiltzaileek dituzten eskubideak ere.

Azkenik, establezimenduen eta jardueraren ikuskaritza eta kontrola arautzen da, zehapenen erregistroa konfiguratzen da (berrerortzerik ba ote den ikusteko) eta berriro hezteko neurri motak zehazten dira, zehatutako ikusleek eta erabiltzaileek beren borondatez horiei heltzeko, zehapen arinak bete ordez.

Gaur egun toki-entitateei dagozkien betebeharrak eta zerbitzuak eta dekretu honen helburuak alderatuta, ikusten da udalei egotzitako ahalmenen muina esleituta zutela lehendik ere; hori dela-eta, ez da aldatzen aurretik zegoen finantza-oreka, eta ez da beharrezkoa berariazko eranskin batean jasotzea udalek finantza-bitarteko nahikoak dituztela ziurtatzeko baliabideen zuzkidura.

Horregatik, Segurtasuneko sailburuak proposatuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz eta Gobernu Kontseiluak 2019ko otsailaren 5ean egindako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, hau

Dekretu honen xedea Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legea garatu eta osatzea da.

  1. Erregelamenduaren aplikazio-eremua Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legearen 3. artikuluan eta dekretu honen 1. eranskineko katalogoan (legeak erantsita zeukana aldatzen du) zehazten dena da.

  2. Aplikazio-eremutik kanpo geratzen dira Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legearen 3.2 artikuluan zehaztutako ikuskizunak eta jarduerak, legean bertan ezarritako terminoetan.

  3. Dekretu honen aplikazio-eremutik kanpo geratzen dira lantokietan edo ikastetxeetan gauzatzen diren lan- edo irakaskuntza-jarduerak, betiere enpresa- edo irakaskuntza-jarduerari dagokion izaeratik, edukitik, ordutegitik edo parte-hartzaileetatik harago joaten ez badira.

  4. Dekretu honen aplikazio-eremutik kanpo geratzen dira titulartasun publikoko funtzio anitzeko establezimenduetan antolatutako jarduerak, baldin eta administrazio-zerbitzuak, gizarte-zerbitzuak edo herritarrei laguntzeko jarduerak badira: hezkuntza-izaerakoak, arautu gabeko prestakuntzakoak zein kirol-ikaskuntzakoak. Baimendutako edukieren arabera dekretu honetan jasotzen diren obligazioak betetzeari dagokionez, ez da kontuan izango zein den jarduera horietara bideratutako espazioen okupazio teorikoa edo erreala.

  5. Zezen-ikuskizunak eta ikuskizun piroteknikoak, baita hiriarteko kirol-probak ere, beren erregelamendu espezifikoarekin araututa egongo dira. Hala ere, dekretu hau horien osagarri moduan aplikatu ahal izango da.

  1. Jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak nonahi egin litezke, dela establezimendu publiko batean, dela bestelako lokal zein espazioetan, betiere dekretu honetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte eta gaikuntza-titulu egokia badute.

  2. Horretarako, hainbat kontzeptu definitu behar dira.

    1. Establezimendu publikoak: jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak egiten dituzten lokalak, gaikuntza-tituluak dioenarekin bat eta dekretuko 1. eranskineko katalogoan zehaztutako sailkapenari jarraikiz.

    2. Araubide bereziko establezimenduak: establezimendu publikoak, dekretu honen 92. artikuluan arautzen den gaikuntza-titulu berezia dutenak, non ordutegi desberdin eta berezia eta dekretuak berak aurreikusten dituen beste baldintza berezi batzuk jasotzen baitira, herritarren bizikidetzan, segurtasunean edo osasunean eragin handiagoa dutelako.

    3. Funtzionamendu-maila desberdinduak dituzten establezimenduak: erabileraren edo egiten duten jardueraren arabera, edukiera eta funtzionamendu-maila desberdinak dauzkaten establezimenduak.

    4. Esparruak: espazioz konfiguratutako establezimenduak, edozein dela ere beren neurria; itxitura perimetrala izan behar dute, eta sarbide bat edo gehiago zehaztuta, eta ikuskizun edo jolas-jarduera jakinetarako instalazioak eta egitura iraunkorrak.

    5. Leku irekiak edo espazio publikoak: jendaurreko ikuskizunak eta jolasjarduerak egiteko gune, toki edo espazio publiko zein pribatuak, mugarritu edo perimetratu gabeak eta ikuskizun edo jolas-jarduera hori gauzatzeko azpiegitura edota instalazio finkorik ez daukatenak, noiz edo noiz azpiegitura desmuntagarriak izan baditzakete ere. Ondorio horietarako, ez dira azpiegitura edo instalazio finkotzat hartuko leku ireki perimetratu gabeetan dauden kioskoak, ateak, saskiak, pilotalekuak eta horien parekoak.

    6. Sarbide mugatuko barrutiak: jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak egiteko barruti irekiak, hesiz, sokaz, zintaz edota bestelako sistemez inguratuak eta erakunde antolatzaileak behar beste zainduak; horretarako, berariaz jarritako tokietatik bakarrik dute sarrera, betiere edukierari dagokion kontrola eginda.

Jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak gauzatzeko tokiek aplikatzekoa den ordenamenduak eskatzen dituen segurtasuneko, osasungarritasun eta higieneko eta irisgarritasun unibertsaleko neurriak bete beharko dituzte, bereziki honako hauei lotutakoak:

  1. Ikus-entzuleen, langileen eta exekutatzaileen segurtasuna eta ondasunen babesa.

  2. Egituren sendotasuna eta instalazioen funtzionamendu egokia.

  3. Instalazio elektrikoen baldintzak eta bermeak.

  4. Suteak eta jardueraren beraren gainerako arriskuak prebenitzea eta haien aurkako babesa ematea, eta kanpoko laguntzaren irisgarritasuna erraztea.

  5. Osasungarritasun- eta higiene-baldintzak eta baldintza akustikoak, berariaz zehaztuta zer intsonorizazio-baldintza bete behar duten lokalek hirugarrenei eragozpenik ez sortzeko, betiere zaratei buruzko legerian ezarritakoaren arabera.

  6. Hiri eta naturako ingurumena eta historia-, arte- eta kultura-ondarea babestea.

  7. Irisgarritasun unibertsaleko baldintzak eta gozamen-baldintzak desgaitasuna duten pertsonentzat, irisgarritasunari eta arkitektura-oztopoak kentzeari buruzko araudian ezarritakoarekin bat, ikuskizunaz benetan gozatu ahal izan dezaten.

  8. Indarrean dauden autobabes-arauen araberako autobabes-plana.

  9. Establezimendu, lokal edo instalazioaren kapazitatea eta edukiera.

  10. Aplikatzekoa den araudi sektorialak ezarritako gainerako baldintzak.

    Lehenengo atala. Sendotasuna, egiturazko segurtasuna eta irisgarritasuna.

Erregelamendu honi lotuta dauden jarduerak gauzatzera bideratutako lekuek bat etorri behar dute sektorean aplikatu beharreko araudiarekin, eta jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak egitera destinatutako eraikinek bete beharko dituzte sendotasunari, segurtasunari eta irisgarritasunari buruz Eraikuntzako Kode Teknikoak eta hura osatzen edo garatzen duen araudiak emandako preskripzioak, edo arau horietan edo horien ordez ematen direnetan ezarritakoaren arabera aplikatu beharrekoa den araudiak agindutakoak.

  1. Ikuskizunak eta jolas-jarduerak gauzatzeko segurtatu behar da errespetatzen dela desgaitasunen bat duten pertsonen eskubidea ikuskizun eta jarduera horiez modu inklusiboan eta gainerakoekin berdintasunean gozatzeko, honako hauek xedatutakoari jarraikiz: Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko 2006ko abenduaren 13ko Nazioarteko Konbentzioa eta haren Hautazko Protokoloa; azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duena, eta abenduaren 4ko 20/1997 euskal Legea, Irisgarritasuna Sustatzekoa, eta horiek garatzeko erregelamenduak.

  2. Ikuskizunak eta jolas-jarduerak egiten dituzten tokiak egokitu egin beharko dira irisgarritasunari eta oztopo arkitektonikoak zein komunikaziokoak erretiratzeari buruzko arau-xedapenek diotenera.

  3. Establezimendu publikoen titularrek eta jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren antolatzaileek behar diren neurriak hartuko dituzte desgaitasuna duten pertsonei zerbitzuetara sartzea eta haietaz gozatzea bermatzeko, guztia ere irisgarritasunaren arloan aplikatzekoa den araudia betez.

  1. Edukiera da zona, establezimendu, lokal edo esparru batean bil daitekeen publikoaren gehieneko muga, zeinerako segurtasun-baldintza nahikoak bermatzen baitira okupatzaileentzat.

  2. Edukiera gaikuntza-tituluan ezartzen da, dela aurretiko komunikazioan, jarduera-lizentzian edo noizbehinkako ikuskizun eta jardueretarako berariazko baimenean.

  3. Gaikuntza-tituluarekin edo hori lortzeko eskabidearekin doan dokumentazioak egiaztatuko du segurtasun-, erosotasun- eta higiene-baldintzak betetzen direla balizko kasu guztietan, irekitzen denetik husten denera arteko denbora-tarte osoa aintzat hartuta, eta bereziki aztertuko ditu kasu horiek gerta daitezkeen egoera posible guztiak, kanpoko kausarik ez izanda ere, hala nola kanpoko jende-pilaketa, jendea sartzea bere lekua edo gunea okupatu arte, jantzitegia, atsedenaldietan izan daitezkeen mugimendu jendetsuak edo sarbideetako, kafetegiko eta jantzitegiko pertsona-metaketak.

  4. Edukiera kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudi sektorialaren, Eraikuntzako Kode Teknikoaren (aplikagarria denean), eta hiritar segurtasunari eta autobabesari buruzko erregulazioren araberakoa izango da. Horrez gain, kontuan izango dira unean-unean indarrean dauden segurtasun-estandarrak, zientziaren ezagutza eguneratuak eta esperientziak berretsitako praktika oneko arauak, jardueren, publiko motaren eta erabiltzaileen ezaugarriak aintzat hartuta.

  5. Eraikin berrietan, edo Sute Kasuetarako Oinarrizko Dokumentuaren (DBSI) aplikazioa dakarten eraberritzeetan, ebakuazio-bideen dimentsioak aurreko paragrafoari jarraituz ezarritako edukieraren araberakoak izango dira.

  6. Noizbehinkako jendaurreko ikuskizunak edo jolas-jarduerak egiteko baimen puntualetan edukiera ez da inoiz ebakuazio-kapazitatea baino handiagoa izango.

  7. Erregelamendu honi eta Eraikuntzako Kode Teknikoari lotutako azalera txikiko establezimenduetan aurreko arauen aplikazioaren ondorioz okupazio-dentsitate handiegiko edukiera sortzen bada, udalak edukiera hori murriztu ahal izango du, lokalaren bizigarritasun-egoera egokia izateko eta ingurunean gehiegizko eraginik ez izateko, hori guztia Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legearen xedeekin bat etorriz.

    Ondorio horietarako, edukiera-mugaren erreferentzia gisa, publikoak okupatu dezakeen espazioari 0,5 metro koadro/pertsona aplikatzeak ematen duen dentsitatea ezartzen da, betiere emaitza 100 pertsona baino gutxiago bada.

    Bigarren atala. Suteen eta bestelako arriskuen kontrako prebentzioa eta segurtasuna.

  1. Jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak egiteko eraikin eta eraikuntzek suteen eta beste arrisku batzuen arloko prebentzio eta segurtasuneko baldintzak bete beharko dituzte.

  2. Establezimendu edo barrutien pertsonal arduradunak horien planoen ale bat izango du, larrialdiren bat gertatuz gero segurtasun publikoko zerbitzuei emateko.

Sute Kasuetarako Oinarrizko Dokumentuan (DBSI) edo beste arauetan ezartzen dutena bazertu gabe, jendaurreko ikuskizunak edo jolas-jarduerak egiten diren eraikinek ebakuazio-neurri hauek izango dituzte gutxienez:

  1. Pertsonak ebakuatzeko aurreikusitako ate edo irteera guztiek akatsik gabe funtzionatzeko moduan egon beharko dute.

  2. Jarduera garatzen den guztian, ebakuazio-bideak irisgarri edukiko dira, trabarik gabe eta erabilgarri kanpo-espazio seguru batera iritsi arte.

  3. Aurreikuspen espezifikoak beharko dira gurpil-aulkian dabiltzanentzat edo mugikortasuna mugatzen duen desgaitasunen bat duten erabiltzaileentzat.

Gutxienez, Sute Kasuetarako Oinarrizko Dokumentuan (DBSI) eta UNE 23034:1988 eta UNE 23033-1:1981 suteen kontrako segurtasunari, segurtasun-seinaleei eta ebakuazio-bideei buruzko arau teknikoetan seinaleei buruz jasotako neurriak beteko dira.

Argiztapen normalak eta larrialdietakoak, okupazioa edo edukiera edozein dela ere, Eraikuntzako Kode Teknikoan eta haren oinarrizko dokumentuetan jasotako baldintzak bete beharko dituzte.

Beste arau batzuetan xedatzen dena baztertu gabe, suteen aurkako babeserako eskuzko ekipo eta sistema guztiek arazorik gabe ikusteko eta eskuratzeko moduan eta funtzionamendu-egoera egokian egon behar dute.

  1. Establezimendu publikoek eta Ikuskizunak eta jolas-jarduerak eskaintzen dituzten gainerako tokiek autobabes-plana eduki beharko dute larrialdiei aurre egiteko, autobabeseko betebeharrak erregulatzen dituen araudiak hala agintzen duenean.

  2. Autobabes-planak gaikuntza-tituluan aurreikusitako jarduera guztiak bildu beharko ditu.

  3. Autobabeserako planak, nahitaez gauzatu beharrekoa bada, hauek jasoko ditu: zer suposizio erabili diren edukiera zehazteko, zer giza baliabide behar diren eta nola jardun behar den aurreikusi daitezkeen arriskuen eta istripu-hipotesien arabera okupatzaile guztien segurtasun-baldintzak bermatu ahal izateko.

    Hirugarren atala. Baldintza akustikoak.

  1. Jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak egiten diren establezimendu publikoetako eta gainerako tokietako baldintza akustikoek bete beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuan xedatutakoa.

  2. Jendaurreko ikuskizunek eta jolas-jarduerek kalitate nahikoa bermatu behar dute lokalaren, establezimenduaren edo esparruaren barruan ondo entzun dadin. Barruan 90 dezibelio gainditu baldin badaitezke, dekretu honen 29. artikuluan adierazitako plakaren bidez ohartarazi beharko da.

  1. Kutsadura akustikotik babesteko araudiak edo udal-ordenantzek hala eskatzen dutenean, gaikuntza-tituluaren edo aldez aurreko jakinarazpenaren eskaerarekin batera establezimenduaren edo programatutako jendaurreko ikuskizunaren inpaktu akustikoari buruzko azterlana aurkeztu beharko da.

  2. Zaratak ingurunean dituen ondorioek araudia bete beharko dute, eta, behar izanez gero, haiek murrizteko beharrezkoak diren azterlanak egin eta neurriak hartuko dira.

  1. Jendaurreko ikuskizunak edo jolas-jarduerak egiten diren establezimenduetan soinu-mugatzaileak eduki beharko dira instalatuta, erregistragailuarekin, ziurtatzeko ez dituztela gainditzen kutsadura akustikoaren araudian edo udal-ordenantzetan ezarritako muga-balioak.

  2. Jendaurreko ikuskizunak edo jolas-jarduerak egiten diren establezimenduetan, barrutietan edo esparruetan soinu-mugagailuak edo erregistragailudun mugagailuak instalatzeko obligazioa ezarri ahal izango da, egindako azterlanetatik ondorioztatzen bada kanpoko ingurunean edo ondoko lokaletan mugak gainditzeko arriskua dagoela.

  3. Erregistragailudun mugagailua sortzen diren zaraten erregistroen transmisorea ere izateko obligazioa ezarri ahal izango du agintaritza eskudunak, mailak betetzen direla denbora errealean egiaztatu ahal izateko. Era berean, lokalaren, establezimenduaren edo esparruaren kanpoaldean soinu-erregistratzaileak jartzeko obligazioa ezarri ahal izango du.

  1. Establezimenduaren titularrek eta ikuskizunen edo jolas-jardueren antolatzaileek neurriak hartuko dituzte bide publikoa okupatzen duten pertsonen pilaketarik izan ez dadin haietara sartzean edo irtetean; bereziki, neurriak hartuko dituzte sarrera-irteerak antolatzeko, gerta litezkeen pilaketek ez diezaioten arriskurik edo eragozpenik sortu zirkulazioari edo oinezkoei.

  2. Edukieragatik edo funtzionatzeko moduagatik aurreikusi badaiteke kanpoaldean jende-pilaketak sortuko direla eta horiek eragozpenak sortu ditzaketela, behar bezala egokitutako eta edukiera nahikoko atondoak edo espazioak edukitzeko obligazioa ezarri ahal izango du agintari eskudunak horiek saihesteko.

    Laugarren atala. Higienea eta osasungarritasuna.

Establezimendu publikoek eta jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak egiten diren gainerako tokiek zerbitzu higienikoak izango dituzte, honako baldintza hauen arabera:

  1. Behar beste aireztatutako tokietan ipiniko dira, publikoaren eremutik bereizita.

  2. Une oro garbitasun- eta higiene-egoera ezin hobean egon beharko dute; eta garbiketako programa bat izan beharko dute, atazak, maiztasuna, intzidentzien zuzenketa eta garbiketa- eta higiene-egoera erregistratzeko, egiaztatzeko eta ebaluatzeko sistema bat protokolizatuko dituena.

  3. Behar beste argiztatuta egongo dira, eta segurtasuneko argiak ere izango dituzte.

  4. Zorua iragazgaitza eta ez-labainkorra izango da, Eraikuntzako Kode Teknikoaren Erabileraren segurtasuneko eta irisgarritasuneko Oinarrizko Dokumentuan (DB-SUA) ezarritako irizpideekin bat.

  5. Hormak iragazgaitzak izango dira, eta azulejuz edo antzeko materialez estaliak, zorutik hasi eta bi metroko garaierara arte gutxienez.

  6. Komunen guneko sarrerak espazio erkidea duenean, konketak bertan ipini ahal izango dira, baldin eta ez badute inola ere igarotzeko zabalera murrizten. Kasu horretan, konketen guztizko kopurua ez da izango bereizita ipini beharko liratekeenen batura baino txikiagoa.

  7. Sexuen arabera banatuta egongo dira, eta ongi ikusteko eta ulertzeko moduko kartelekin adierazita.

Establezimenduetako zerbitzu higienikoek zuzkidura hauek izango dituzte gutxienez:

  1. Komun bakoitzean, gutxienez, konketa bat eta komunontzi bat ipini beharko dira.

  2. 100 pertsona baino gehiagoko edukiera duten establezimenduetan, lokaletan edo esparruetan, honako erregela hauei jarraituko zaie:

    Aurreko letrako gutxieneko zuzkidurari komunontzi bat gaineratuko zaio, sexu bakoitzeko, edukiera 100 lagun edo frakzio bat handitzen denean. Gizonezkoen komunetan, izan liteke komunontzia edo pixatokia, baina pixatokien kopurua ezingo da izan komunontzien bikoitza baino handiagoa.

    Komunontziek konpartimentutan banatuta egon beharko dute beti.

    Konketen kopurua, gutxienez, komunontzien eta pixatokien kopuruaren erdia izango da.

    10.000 lagunetik gorako edukieren kasuan, aurreko apartatuan aurreikusitako zuzkidurak honako erregela hauen arabera joango dira handitzen:

    Oro har ezarritako komunontzien kopuruari beste bat gehitu beharko zaio 200 laguneko edo frakzio bakoitzeko.

    Konketen kopurua 400 laguneko edo frakzio bakoitzeko konketa bat gehituta handituko da.

    Gizonezkoen komunetan, gehitutako zuzkidurak izan litezke komunontziak edo pixatokiak, baina pixatokien kopurua ezingo da komunontzien bikoitza baino handiagoa izan.

  1. Noizbehinkako edo ezohiko jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren kasuan, gutxieneko zuzkidurak aurreko erregelen arabera zehaztuko dira. Behar izanez gero, zuzkidura higieniko eramangarriak instalatu ahal izango dira daudenak osatzeko, beti higiene-eskakizun egokiak ziurtatuta. Gertaera edo ekitaldiaren zirkunstantziak direla eta, egiaztatzen bada ezinezkoa dela beharko litzatekeen komun-kopurua jartzea, gehienez ere % 25 murriztu ahal izango da.

  2. Ikuskizun publikoaren edo jolas-jardueraren ezaugarriak kontuan izanda, aurreikustekoa denean zerbitzu higienikoen erabilera une jakin batzuetan kontzentratuko dela, zuzkidurak % 50 gehitu beharko dira.

Aire zabaleko leku irekietan egingo diren jendaurreko ikuskizunetan eta jolas-jardueretan, edukiera-mugarik ez bada, zuzkidura higienekoen kopurua (altzariei eta hiri-zerbitzuei lotutako finkoak izan zein desmuntagarriak izan) ekitaldirako gaitutako guztizko azaleraren arabera zehaztuko da, honako proportzio honetan sexu bakoitzeko:

  1. 600 metro koadro arte, bi komunontzi eta konketa bat.

    2.000 metro koadro arte, lau komunontzi eta bi konketa.

    5.000 metro koadro arte, sei komunontzi eta hiru konketa.

    000 metro koadrotik gora, bi komunontzi eta konketa bat gehituko dira 2.500 metro koadro edo frakzio bat eransten diren bakoitzean.

Aldi bateko instalazioetan, instalazio eramangarrietan eta desmuntagarrietan honako erregela hauen arabera zehaztuko dira zuzkidura higienikoak:

  1. Establezimendu finkoetarako eskatutako proportzio bera izango dute, eta toki irisgarrietan ipiniko dira.

  2. Jarduera nagusian dauden zuzkidurak kontuan hartuko dira, baldin eta aldi bateko jardueratik jarduera nagusira arteko distantzia 50 metro baino handiagoa ez bada.

  1. Establezimenduek, lokalek edo esparruek desgaitasuna duten pertsonentzat egokitutako zerbitzu higienikoak izango dituzte, irisgarritasunaren araudiari eta honako erregela hauei jarraikiz:

    1. Kasu guztietan gutxienez konketa bat eta komunontzi bat egokituta egongo dira, eta gutxieneko zuzkidura hori egokitutako konketa eta komunontzi banarekin handituko da edukiera 500 lagun edo frakzioa handitzen denean.

      5.000 laguneko edukieratik gora, aurreikusitako zuzkidura horiek gehitu egingo dira; bat gehiago jarriko da 2.000 pertsonako edo frakzioko.

    1. Egokitutako konketak eta komunontziak desgaitasuna duten pertsonentzako erreserbatutako tokietatik hurbil ipiniko dira.

    2. 500 laguneko edukiera edo txikiagoa duten establezimendu, lokal edo esparruetan, komunen barruan ipini ahal izango dira. Edukiera handiagoa denean, esparru bereizietan egon beharko dute.

  2. Aire zabaleko leku irekietan egingo diren jendaurreko ikuskizunetan eta jolas-jardueretan, edukiera-mugarik ez bada, gutxienez konketa eta komun bana egongo dira desgaitasuna duten pertsonentzat, elementu-elkarketa bakoitzeko.

  1. Aisialdi erotikoko establezimenduek osasunaren alorreko araudi espezifikoan jasotako higiene- eta osasungarritasun-baldintzak bete beharko dituzte.

  2. Sarbide erreserbatuko zonak edukiz gero, lokalaren barrutik baino ez da horietara iritsiko, eta erabiltzaileei bermatuko zaie preserbatiboak edo latexezko barrerak, behar bezala homologatuak eta iraungitze-data indarrean dutenak, eskuratzeko aukera, dela pertsonalki entregatuz edo dela saltzeko makinen bidez.

Establezimenduaren tamainagatik edo teknikoki egiaztatu daitezkeen arrazoiengatik ezinezkoa edo bereziki zaila bada atal honetako aurreko artikuluetan jasotzen diren obligazioak zorrozki betetzea, ordezko irtenbideak onartuko dira, administrazio eskudunaren irizpide arrazoituaren arabera.

Bosgarren atala. Bete beharreko beste baldintza batzuk.

  1. Establezimenduek osasungarritasuna segurtatzeko eta keak eta beroa kontrolatzeko aireztapen-sistemak eduki behar dituzte, uztailaren 20ko 1027/2007 Dekretuak, Eraikinetako Instalazio termikoen Erregelamendua onartzekoak, maiatzaren 22ko 513/2017 Errege Dekretuak, suteetatik babesteko instalazioen Erregelamendua onartzekoak, eta Eraikuntzako Kode Teknikoaren Osasungarritasuneko eta Suteetarako oinarrizko dokumentuek ezarritakoa betetzeko. Bereziki bete behar dira giroaren kalitate termikoari buruzko exijentziak, eta barneko airearen kalitateari eta kategoriei eta aireztapen emariei (berriztatzea, iragaztea, erauzketa-airea...) eta aireztapen-sistemen higieneari buruzkoak.

  2. Establezimendu publikoetan, airearen kalitatea onargarria izateko baldintzek jarraituko diete UNE-EN 13779:2008 arauan («Bizileku ez diren eraikinetako aireztapena. Aireztatze-sistemek izan beharreko prestazioak eta barrutien egokitzapena») edo hori ordezten duen arauan ezartzen diren aireztatze-irizpideei, lokal eta erabilera desberdinetarako ezartzen diren berritzeekin, edukieraren eta azaleraren arabera.

  1. Dekretu hau indarren jarri ondoren eraiki eta instalatzen diren kirol-jardueretarako establezimendu berriek eta lehenagokoek, egiturazko eraberritze integralak egiten badira aldagelak izango dituzte, arau honetako erregelen arabera.

  2. Aldagelen kopuru eta azalera minimo erabilgarriari dagokionez, honako erregela hauek beteko dira:

    1. Sexuen arabera bereizita egongo dira.

    2. Aldagela bakoitzaren gutxieneko azalera erabilgarria 25 metro koadrokoa izango da, eta pertsonako 0,50 metro koadro handituko da, instalazio horietan 50 lagun baino gehiagok jardutea aurreikusita dagoenean.

    3. Nolanahi ere, establezimenduaren azalera erabilgarria publikoarentzat, aldagelak eta komunak albo batera utzita, 100 m2 baino txikiagoa edo edukiera 50 pertsona baino gutxiagokoa denean, bi sexuen aldagelen azalera erabilgarria 40 m2-koa edo handiagoa izango da.

    4. Kirol-instalazioa lehiara bideratuta baldin badago, aurrekoez gain, arbitro-ekipoarentzako bi aldagela ere izan beharko ditu, eta haietako bakoitzak gutxienez 5 metro koadro izan beharko ditu.

    5. Ikuslerik aurreikusten ez duten kirol-instalazioetan, exijitutako zuzkidura higienikoak aldageletan ipini ahal izango dira, bereizita, baina kasu horretan zuzkidura higienikoen azalerak ez du kontatuko aurreko apartatuetako neurrietarako.

  3. Aldagelek honako zerbitzu hauek izango dituzte, une oro garbitasun- eta higiene-egoera ezin hobean:

    1. Erabiltzaile guztiek aldi berean modu indibidualean erabiltzeko beste banketa eta armairu.

    2. Ur bero sanitarioa duten dutxak, janzteko eta eranzteko gaitutako eremutik bereizita eta honako gutxieneko kopuru hauetan: dutxa bat kirol-jarduera indibidualen hamar erabiltzaileko, eta dutxa bat taldeko kirol-jardueren hiru erabiltzaileko.

    3. Zerbitzu higienikoak aldagela bakoitzean, Dekretu honetako erregelekin bat edukierari dagokion kopuruan eta indarrean dagoen araudian ezarritako irisgarritasun-baldintzak betez.

  1. Kiroletakoak ez diren jendaurreko ikuskizunetara bideratutako establezimendu publikoetan, dekretu hau indarren jarri ondoren eraiki eta instalatzen direnetan edo, aurretikoak izan arren, egiturazko eraberritze integralak egiten direnetan, artistek, interpretariek edo exekutatzaileek jarduten badute, kamerinoak izan beharko dira, honako baldintza hauekin:

    1. Indibidualak edo kolektiboak izan daitezke, sexuen arabera bereizita.

    2. Agertokitik gertu ipiniko dira, bertara zuzeneko sarbiderik gabe.

    3. Gutxieneko azalera sei metro koadro izango da indibidualetan, eta 25 metro koadro kolektiboetan.

    4. Indibidualek konketa bat izango dute, eta kolektiboek, berriz, gutxienez lau.

    5. Takillak edo armairuak izango dituzte, baita ispiluak, aulkiak eta behar diren bestelako elementuak ere.

    6. Kamerinoei erantsita, sexuaren arabera bereizitako komunak izango dira artistek, antzezleek edo exekutatzaileek bakarrik erabiltzeko, eta gutxienez komunontzi eta konketa bana izango dute. Ariketa edo jarduera aerobikoak egiten diren ikuskizunak direnean, artistak izerditzea dakartenak, hala nola dantza, antzerkia edo zirkua, etab., sexu bakoitzeko gutxienez dutxa bat edukitzea edo instalatzea kontsideratuko da.

  2. Obligazio hori ez zaie aplikatuko:

    1. Disko-jartzaileek bakar-bakarrik parte hartzen duten diskoteka eta dantzalekuei, pertsona horiei dagokienez.

    2. Jarduera nagusiaren osagarri den noizbehinkako ikuskizun baten aurretiazko komunikazioa egiten denean Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legeak 25.4 artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

  1. Establezimendu publikoek jantziak gordetzeko leku bat eduki ahal izango dute, arropa, poltsak, motxilak eta gainerako objektu handiak gordetzeko.

  2. Jantzitegiak zirkulazio-bide nagusian egon beharko du zuzenean, sarreratik gertu, harreratik nolabait gainbegiratzeko moduan, eta ilara egiteko lekuarekin.

  3. Jantzitegi-zerbitzuak tiket, ordezkagiri edo dokumentu zenbakitu bat eman beharko du, bi zati berezitu dituena: zati nagusia kontsumitzaile edo erabiltzaileari emateko eta beste zatia jantzitegian gordetzeko.

  4. Dekretu hau indarren jarri ondoren eraiki eta instalatzen diren establezimendu berrietako jantzitegiek, berriek eta lehenagokoek, egiturazko eraberritze integralak egiten badira, baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. Jantzitegia antolatzaileek zaintzen badute, antolatzaileak ez diren pertsonak jantzitegiaren barrura ez sartzeko behar bezain mostradore sendoa izan beharko du, eta jantzitegi bakoitzak ezin izango du 500 pertxa baino gehiago izan. Gutxienez antolakuntzako pertsona bat izan beharko du une oro jantzitegi bakoitzak, eta, jende-emari handiena den garaietan eta ikuskizuna edo jolas-jarduera amaitzen denean, gutxienez pertsona bat izan beharko da benetan okupatuta dauden 250 pertxako, eta metro lineal bat izan beharko da jantzitegian lanean ari den pertsonako.

    2. Jantzitegia antolatzaileek zaindu gabeko armairuz osatuta badago, horiek ixteko sistema bat izan behar dute, eta gehienez 5 metroko ilarak osatu ahal izango dituzte. Gutxienez metro bateko tartea utzi beharko da ilaren artean. Armairuek okupatutako espazioa ez da hartuko ebakuazio-bidetzat.

    3. Establezimenduaren eta jardueraren ezaugarriei erreparatuz, jantzitegiaren kokapenak, haren espazioaren ezaugarriek eta kudeaketak segurtatu beharko dute indarrean dagoen araudian ezarritako irisgarritasun-baldintzak betetzen direla, eta ebakuazioa arin eta gorabeherarik gabe egin ahal izango dela. Horretarako, autobabes-planean jaso beharko dira, edota dokumentu independente batean, plan hori edukitzea beharrezkoa ez denean.

  1. Erregelamendu honen aplikazio-eremuko establezimendu publikoetako sarreran, toki ageri batean eta ongi irakurtzeko moduan, errotulu, kartel edo plaka bat jarri behar da establezimenduaren jarduera eta titulartasuna identifikatzeko, pertsona juridikoen kasuan.

  2. Errotulu, kartel edo plaka horretan establezimenduaren izena jaso beharko da eta, Euskal Autonomia erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan, gutxienez:

    1. Lizentzia, baimen edo aurretiazko komunikazioan sartutako jarduerak edo ikuskizunak.

    2. Ordutegia.

    3. Baimendutako gehieneko edukiera.

    4. Adingabeak sartzeko debekua, hala dagokionean.

    5. Onarpen-baldintza bereziak badaude eta soinu-mailak 90 dezibelioko muga gainditzen badu, hori ere jakinarazi beharko du.

  3. Ostalaritza eta ikuskizun publikoetako lokaletan, gainera, kartelean jaso beharko da bakoitzak egiten duen jardueraren arabera dagokion identifikazio-bereizgarria eta ordutegi-taldea.

  4. Errotulua, kartela edo plaka Dekretu honen IV. eranskinean jasotako eredu normalizatuaren arabera egingo da, eta dagokion udalak emango du. Errotulu, kartel edo plakaren ereduan leku bat utziko da udalak, horrela badagokio, informazio gehiago gehitu dezan, tokiko ordenantzek xedatzen dutenaren arabera. Errotuluak euskarri audiobisuala izan ahal izango du, betiere haren edukiaren ikusgarritasun iraunkorra eta arau honetan xedatutako formatua bermatzen badira.

  5. Hainbat eraikinez edo aretoz osatutako establezimenduetan, haietako bakoitzean ipini beharko dira kartelak, zeinetan adieraziko baita eraikin edo areto bakoitzak zer edukiera izango duen, zer jarduera egingo diren eta zer ordutegitan, establezimenduaren ordutegi orokorraren berdina ez denean.

  6. Establezimendu batean gaikuntza-tituluan jaso gabeko ikuskizun edo jarduera bat egiten baldin bada, aurreko apartatuetan adierazitako kartelak ipini beharko dira, baina egingo den jarduerari erreferentzia eginez, eta, behar izanez gero, establezimenduko kartel generikoa edo aretokoa ordeztu egin beharko da.

  1. Jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren berri ematen duten iragarki, kartel eta programek informazio hau eman behar dute gutxienez:

    1. Zer izen, telefono eta posta elektroniko daukan jendaurreko ikuskizuna edo jolas-jarduera antolatzen duenak.

    2. Zer motatakoa den jendaurreko ikuskizuna edo jolas-jarduera, eta nortzuk diren exekutatzaile nagusiak.

    3. Zer egunetan eta lekutan izango den jendaurreko ikuskizuna edo jolas-jarduera; zein den haren ibilbidea hala badagokio, ordutegia eta gutxi gorabeherako iraupena.

    4. Zein diren onartzeko baldintzak; zer bidetatik edo saltokitan erosi ahal izango diren sarrerak, eta zer prezio daukaten, zergak barne, hala badagokio.

    5. Jendaurreko ikuskizunaren edo jolas-jardueraren sailkapena adinaren arabera, Hala badagokio.

  2. Jardueren kartelak, iragarkiak eta programak edozein bitartekoz inprimatu, banatu edo zabaltzen dituzten enpresek administrazio publiko eskudunei lagundu behar diete identifikatzen nork antolatu dituen iragarritako ikuskizun edo jarduerak.

  1. Establezimendu publikoen titularrek edo jendaurreko ikuskizunen edo jolas-jardueren antolatzaileek publikoaren esku jarri beharko dute, gainera, informazio hau:

    1. Gaikuntza-agiriaren kopia: lizentzia, baimen edo aurkeztutako aurretiazko komunikazioarena, kasuaren arabera.

    2. Erreklamazioak aurkeztu edo informazioa eskatu ahal izateko telefono-zenbakia, posta-helbidea, fax-zenbakia edo posta elektronikoko helbidea edo, baldin badu, webgunea.

    3. Erreklamazio-orriak.

    4. Jendea onartzeko baldintzak, sartzeko mugak barne, halakorik badago.

    5. Ikuskizuna edo jarduera behar bezala garatzeko bete beharreko arau partikularrak edo jarraibideak, halakorik badago.

  2. Informazio hori eskuragarri dagoela iragarri behar da publikoak ongi ikusteko eta argi irakurtzeko moduan.

  3. Haurrentzako ludoteketan atrakzioen erabilerari buruzko informazioa eman beharko da, informazio-kartelen bidez, erabilera eta erabiltzaileen adina zehazki azaltzeko.

  1. Iragarritako moduan hasi eta burutu behar dira jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak, eta kartel, programa edo iragarkietan aurreikusitako denboran, salbu eta ustekabeko arrazoiek horiek aldatzea justifikatzen badute, eta aldaketok behar besteko aurrerapenarekin jakinarazten bazaizkio jendeari.

  2. Ikuskizunak eta jolas-jarduerak egiteko establezimenduak eta tokiak ixteko ordutegi orokorra hau izango da:

    I. taldea: 23:00.

    Zezen-plazak eta aire zabaleko establezimendu kultural eta artistikoak, hala nola udako zinemak edo aire zabalekoak, autozinemak, aire zabaleko antzokiak eta auditoriumak, etab.

    Jolas-establezimenduak.

    Aire zabaleko jolas-atrakzioetarako establezimenduak.

    Aire zabaleko kirol-establezimenduak.

    Jarduera zoologiko, botaniko eta geologikoko establezimenduak.

    Dastalekuak, txokolategiak, izozki-dendak, te-aretoak, zuku-dendak, croissant-dendak, ogitarteko-dendak eta parekoak.

    Taberna-kioskoak.

    II. taldea: 01:00.

    Kontzertu-aretoak.

    Zirkuak eta lokal itxietako bestelako establezimendu kultural eta artistikoak.

    1. taldean sartzen ez diren kirol-establezimenduak.

      Lokal itxietako jolas-atrakzioetako establezimenduak.

      Ferietako eta herriko dantzaldietako esparruak.

      Azoka-pabilioiak.

    1. edo III. taldeetan sartzen ez diren ostalaritzako establezimenduak.

      Txokoak eta elkarte gastronomikoak.

      Erretzaileen elkarte pribatuak.

      Gazteen lokalak.

      III. taldea: 02:30.

      Pubak eta taberna bereziak.

      Aisialdi erotikoko establezimenduak.

      IV. taldea: 04:30.

      Dantzarako eta dibertsiorako establezimenduak, adingabeentzako edo gazteentzako saioetarako ezarritakoari kalterik egin gabe.

  3. Joko-establezimenduak ixteko ordu orokorra hau izango da:

    1. taldea: 01:00 Joko-aretoak, apustu-etxeak, hipodromoak, kanodromoak

    2. taldea: 03:30 Bingo-aretoak.

    3. taldea: 04:30 Joko-kasinoak.

  4. Erabilera anitzeko establezimenduak ixteko ordua bakoitzak egiten duen jarduera nagusi edo garrantzitsuenaren arabera erabakiko da, eta, besterik ezean, II. talderako ezarritakoa izango da. Hala ere, jarduera bakoitzerako espazio berezituak badaude, espazio bakoitzak bere ordutegia izango du, ezaugarriak eta jarduera kontuan izanda, aurreko letretan emandako sailkapenaren arabera.

  5. Titulartasun publikoko funtzio anitzeko establezimenduen kasuan, horien espazio bereizi bakoitzak bere itxiera-ordutegia izango du, haren izaerari eta jarduerari dagokion sailkapenaren arabera eta aurreko paragrafoetan xedatutakoari jarrikiz.

  6. Aldi bateko instalazioak ixteko ordua iraunkorretarako finkatutako berbera da, jardueraren arabera. Festetan jartzen diren txosnen ixteko ordua gaikuntza-tituluan zehaztutakoa izango da, aintzat hartuta ikuskizun edo jarduera egingo den tokiaren ezaugarriak, kanpo-inpaktua eta establezimenduetarako aurreikusitako ordutegi-taldeen asimilazioa.

  7. Baimen espezifikoa behar duten noizbehinkako jendaurreko ikuskizun eta jolas-jardueren amaiera-ordua gaikuntza-tituluan zehaztutakoa izango da, aintzat hartuta ikuskizun edo jarduera egingo den tokiaren ezaugarriak, kanpo-inpaktua eta establezimenduetarako aurreikusitako ordutegi-taldeen asimilazioa. Halakorik ezean, amaiera-ordua 02:00etan izango da.

  8. Establezimenduen eta bestelako ikuskizun eta jardueren amaiera-ordu orokorra metatuz luzatuko da, honako kasu hauetan:

    1. Ordu eta erdi ostiraletan, larunbatetan eta jai-bezperetan.

    2. Ordu erdi ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean.

    3. Gehienez ere bi ordu udal-baimenagatik, Dekretu honen 37. artikuluan zehaztuta bezala.

  1. Establezimendu edo instalazio iraunkorra zein aldi batekoa ixteko ordua, edo jendaurreko ikuskizuna edo jolas-jarduera amaitzekoa, iristen denean, honako neurri hauek hartuko dira lokalaren titularraren ardurapean:

    1. Musika, ikuskizuna, errepresentazioa, emanaldia, proiekzioa edo jarduna amaitzea, baita lokalean izan litekeen edozer soinu-iturri eta erabiltzaileentzako zerbitzu amaitzea ere.

    2. Edozein eratako makina, aparatu edo joko-sistema guztien funtzionamendua geratzea. Hala ere, jokalariak agortu ahal izango ditu ixteko orduaren aurretik zeuzkan joko-kredituak. Era berean, jokorako lokaletan ezingo da partida edo jokorik hasi.

    3. Lokalean sartzeko ateak ixtea eta erabiltzaile potentzialei sartzen ez uztea.

    4. Lokalean geratzen diren erabiltzaileak ateratzea, lokalerako, instalaziorako, ikuskizunerako edo jolas-jarduerarako aurreikusitako itxiera-ordutik kontatzen hasi eta 30 minutura beranduenez. Une horretatik aurrera, lokala egokitzen eta garbitzen dihardutenak bakarrik geratu ahal izango dira.

  2. Baimena behar duten lokal itxietan egindako ikuskizunek eta jarduerek artikulu honen 1. apartatuko c) letran aurreikusitako denbora izango dute lokala husteko, baldintza berberekin. Baimendutako gehieneko edukierak hala gomendatzen duenean, baimenak berak zehaztu ahal izango du husteko denbora egokia.

  3. Artikulu honetako 1. apartatuko b) letran zehaztutakoa kasinoen araudiko zirkulu-jokoetarako xedatutakoari kalterik egin gabe ulertuko da.

  1. Jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak ezingo dira hasi 06:00ak baino lehen, nola eta erregelamendu sektorialek edo ikuskizun edo jarduera jakin bati emandako baimen administratiboak ez duten bestelako ordutegirik ezartzen.

  2. Lokaletarako edo III. eta IV. taldeetan jasotako jardueretarako ezarritako amaiera- edo itxiera-orduaren benetan bete edo ez eta irekitzeko edo hasteko orduaren artean gutxienez hiru ordu igaro beharko dira.

  3. Establezimenduaren titularrak formalki komunikatzen badio udalari uko egiten diola udalak baimendutako ordutegi-luzatzea aplikatzeari, ixteko ezarritako ordu orokorretik aurrera kontatuko da nahitaez itxita edukitzeko denbora.

  4. Debekatuta dago ikus-entzunezko edo musikako ekipoen funtzionamendua, baita emanaldiak, dantzako pistak eta tankerakoak ere, eta, oro har, zarata gogaikarriak eragin ditzakeen edozer jarduera 11:00ak baino lehen.

  1. Debekatuta dago lokalen kanpoan edariak kontsumitzea 23:00etatik aurrera, 37. artikuluko 6. paragrafoan aurreikusitako ordutegi orokorraren luzapenei kalterik egin gabe. Hala ere, udal bakoitzak ezarri ahal izango ditu muga zorrotzagoak, udal-ordenantzen bidez.

  2. Terrazak eta antzekoak ixteko ordua gaikuntza-tituluan ezarritakoa izango da, tokiko ordenantzek xedatutakoaren arabera. Berariaz ezartzen ez bada, aurreko paragrafoan zehaztutakoa aplikatuko da.

  3. Establezimenduen titularrek, aurreko erregelen arabera dagokien ordutik aurrera, erabiltzaileek edariak lokaletik kanpora ateratzea galaraziko dute; horrek ez ditu erabiltzaile horiek salbuetsiko ateraz gero izango luketen erantzukizunetik.

  1. Establezimendu, ikuskizun edo jolas-jardueraren ezaugarriak direla-eta justifikatuta dagoenean ordutegi berezia jartzea, ikuskizunen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzak baimena eman ahal izango du ordutegi orokorra aldatu edo luzatzeko honako kasu hauetan:

    1. Udalerrietako herrigunetik kanpo edo errepideetan dauden lokalak edo instalazioak.

    2. Aireportu, portu, tren-geltoki, autobus-geltoki eta tankerakoetan dauden lokalak eta instalazioak, eta nagusiki bidaiarien eta langileen zerbitzura daudenak eta gau-parteko zein goizaldeko ordutegiak dituztenak.

    3. Ezaugarri espezifikoak edo ezohikoak kontuan izanda, ordutegi desberdindua ezartzea justifikatzen duten jolas-jarduerak eta bestelako ikuskizunak.

  2. Ordutegi berezia baimentzeko prozedura alderdi interesdunak edo dagokion udalak eskatuta hasiko da. Ebazpena emateko eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izango da. Epe horretan ebazpenaren jakinarazpenik jasotzen ez bada, interesdunak ulertu ahal izango du eman diotela eskatutako baimena.

  3. Ebazpenaren aurretik, dagokion udalari txostena eskatuko zaio, eskatutako ordutegi-luzapenak inguru horretan izan dezakeen eraginari buruz.

  4. Baimena emateko ebazpena baldintzatu ahal izango da zuzenketa-neurri gehigarri batzuk bete behar izatera, bizilagunei eragozpenik ez egiteko, eta ebazpena ezezkoa izango da baldin eta ordutegia zabaltzeak segurtasun-arazoak, bizikidetzakoak, osasun-publikoko arriskuak edota hirugarrenentzako eragozpenak eragiten baditu.

  5. Ordutegi bereziaren baimena ez da metatuko udalek dekretu honen arabera eman ditzaketen beste ordutegi-luzapen batzuekin; prekarioan emango da, eta errebokatu egin ahal izango da baimena emateko kontuan izandako inguruabarrak aldatzen badira.

  1. Udal-agintariek gehienez ere bi orduz luzatu ahal izango dute ixteko ordua, honako ekitaldietakoren bat dela eta:

    1. Udalak berak edo autonomia-erkidegoko erakunde eskudunak jai-giroko edo interes turistikoko sailkatutako ekitaldiak, hala nola ospakizun publikoak, auzoetako jaiak, gizarte- edo azoka-izaerako gertaerak, lehiaketak, erakusketak eta tankerako bestelakoak, urte naturaleko gehienez ere hamabost eguneko mugarekin.

    2. Herriko festak, udal bakoitzak bere udal-mugarterako ofizialki ezarrita dauzkanak.

    3. Aste Santuko ostegunetik astelehenera bitartean, inauterietako ostegunetik asteartera, eta abenduaren 15etik urtarrilaren 6ra Eguberrietan.

  2. Aurreko paragrafoan aurreikusitakoari kalterik egin gabe, udalek, era berean, ordutegi orokorra luzatu ahal izango dute gehienez ere bi orduz eta urte naturaleko hamabost eguneko gehieneko mugarekin, artikulu honen 1. apartatuko a) letran aurreikusitakoen tankerako inguruabar aparteko eta ezohiko gerora sortutakoen arabera.

  3. Auzoetako jaien edota udal-mugartean definitutako lurralde-eremu baten barruan mugatutako bestelako gertaeren kasuan, udalak zehaztu ahal izango du ordutegi berezia udalerriko lurralde-eremu jakin horretarako dela.

  4. Ordutegiak luzatzeko aurreikusitako prozedura ofizioz hasi ahal izango da, edota establezimenduen titularrek edota interesak biltzen dituzten enpresa-elkarteek eskatuta.

    Alderdi baten eskariz hasten bada artikulu honetako 1. apartatuko kasuetan ordutegiak zabaltzeko prozesura, ebazpena eman eta jakinarazteko epea hilabetekoa izango da. Artikulu honetako 2. apartatuak aipatzen dituen kasuetan, eskaera gutxienez luzapena eskatzen den data baino hamar egun lehenago egin beharko da, eta luzapenaren eskaerari buruzko ebazpena indarrean jartzeko eskatutako data baino 72 ordu lehenago eman eta jakinarazi beharko da.

    Epe horretan ebazpenaren jakinarazpenik jasotzen ez bada, interesdunak eskaera baietsi egin diotela ulertu ahal izango du.

  5. Litekeena da ordutegiak luzatzeko udal-ebazpenak lokalei hainbat zuzenketa-neurri berezi ezartzea, hala nola zarata-maila edo gehiegizko bibrazioak kontrolatzeko, arintzeko edota ezabatzeko gailuak instalatzeko betebeharra.

    Baimena emateko ebazpenaren publizitatea egingo zaie herritarrei, eta ikuskizunen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzari komunikatuko zaio.

  6. Udalak baimendutako lokalen kanpoaldeko terrazen eta tankerakoen ordutegia udalak instalazio horietarako ezarritakoa izango da, betiere Dekretu honetan ezarritako mugen barruan.

  7. Herriko edo auzoko festak direnean, udalak ezarri ahal izango ditu txosna herrikoien eta establezimenduen kanpo-megafonian onartuko diren gehieneko soinu-mailak, orduaren eta zonaren arabera. Era berean, udalek erabaki ahal izango dute jarduera horiek segitu ahal izango duten megafoniarik gabe.

  1. Udalek ordutegi espezifiko bat ezarri ahal izango dute establezimendu batzuentzat, oro har aplikatzen dena baino murritzagoa, funtzionamenduaren ezaugarriek edo haien kokalekutik ospitale edo haur edo adinekoen egoitza-ekipamenduetara dagoen distantziak hala justifikatzen badute.

  2. Ordutegia murrizteko beharra establezimendua martxan ipini eta gerora sortutako inguruabarrek eragina bada, udalak ebazpen arrazoitua eman beharko du, kontraesaneko espedientea izapidetu ostean.

  3. Hori guztia ulertu behar da udalak ingurumenaren kutsadurari eta kutsadura akustikoari buruzko araudia aplikatzeko ezar litzakeen beste ordutegi-murrizketa batzuei kalterik egin gabe.

  1. Jendaurreko ikuskizun batera sartzeko eta bertan egon ahal izateko baldintza izan liteke baliozko titulu bat edukitzea, dela sarrera, abonamendua, gonbita, pasea edo edukitzaileari jendaurreko ikuskizunean edo jolas-jardueran sartzeko eta bertan egoteko baimena emango dion bestelako dokumentu bat, ikusle eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak aitortuko dizkiona Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legeak araututakoaren arabera.

  2. Sarreratzat hartuko da antolatzaileak jaulkitako txartela edo tiketa, berez, jendaurreko ikuskizuna ikusteko edo jolas-jardueran parte hartzeko eskubidea ematen duena, haren edukiarekin bat, eta gertaera edo jarduera amaitutakoan edo sarreran zehaztutako ospatze-denbora igarotakoan agortzen dena.

  3. Abonamendutzat hartuko da antolatzaileak jaulkitako baimen edo titulu izenduna, titularrari jendaurreko ikuskizuna edo jolas-jarduera egiten den esparrura edo tokira sartzeko eskubidea berez ematen diona, aurrez finkatutako denboraldi batean.

  1. Sarrerek zenbaki korrelatiboz zenbakituta egon beharko dute. Halaber, bi zati desberdindu izan beharko dituzte: erabiltzaileari zuzendutako zati nagusia eta sarrera-kontroleko langileei zuzendutako matrizea.

  2. Zati nagusia erabiltzailearen esku geratuko da jarduera edo ikuskizuna egiten ari diren lokalera, establezimendura edo tokira sartu ostean.

  3. Antolatzaileak berari dagokion matrizea gordeko du, jarduera edo ikuskizuna egin eta gutxienez hiru hilabeteko epean. Matrize horien tokian, zerrenda informatikoak erabili ahal izango dira, egoki denean.

  4. Sarrerek, oro har, honako informazio hau izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan:

    1. Ordena-zenbakia.

    2. Antolatzailearen identifikazioa eta, pertsona juridikoa bada, haren egoitza soziala.

    3. Programatutako ikuskizuna edo jarduera.

    4. Non, noiz eta zein ordutan ospatuko den.

    5. Eserleku mota eta zenbakia, eserleku zenbakituko saioetan.

    6. Sarreraren prezioa.

    7. Itzultzeko baldintzak.

    8. Onarpen-eskubidearen baldintzak, hala dagokionean.

  5. Establezimenduaren barruan ikuspegi murriztua duten lekuen kasuan, horren berri eman beharko da sarrera-txartelak saldu aurreko publizitatean eta informazioan eta, horrez gain, txartelaren edukian bertan.

  6. Baimen espezifikoa duten ekitaldietan eta 10.000 lagun baino gehiagoko edukiera dutenetan, sarrera-ordu gomendatu bat emango da ekitaldiaren ezaugarriak, gaitutako sarbideak eta gainerako inguruabarrak kontuan izanda, sarrera mailakatua lortzeko. Sarreraren atzealdean, plano bat agertuko da, eserlekua zer sektoretan dagoen zehazteko.

  1. Antolatzaileak askatasunez ezar ditzake sarreraren edo abonuaren prezioa, baina ezin izango da prezio desberdinik ezarri erabiltzaileen jatorri edo jaioleku, arraza, sexu, erlijio, iritzi, desgaitasun, sexu-orientazio edo genero-identitatea dela eta edo erabiltzaileen egoera edo inguruabar pertsonal edo sozialak direla eta.

  2. Antolatzaileak zehaztu ahal izango du zer adinetatik aurrera hasi behar duten adingabeak ordaintzen. Adingabeek sarrera ordaindu beharrik ez izateak ez ditu salbuetsiko titulu bat ematetik, esparrura sartu ahal izateko eta edukierari dagokionez zenbatu ahal izateko.

  3. Sarrerengatik edo abonamenduengatik ezin da kobratu publizitatean iragarritakoa baino prezio handiagorik, kapitulu honetan komisiodun salmentari buruz ezarritakoari kalterik egin gabe.

  1. Ekitaldietarako sarrerak saldu ahal izateko, establezimenduak, lokalak edo esparruak gaikuntza-titulua izan beharko du delako ikuskizuna edo jolas-jarduera egiteko.

  2. Ekitaldiak baimen espezifikoa behar baldin badu, ezingo dira sarrerak salgai ipini, harik eta baimenaren eskaera egin arte. Ekitaldiak azkenean baimenik eskuratzen ez badu, sarreren zenbatekoa itzuli egingo da, erregelamendu honetan aurreikusitakoarekin bat.

  3. Ekitaldi baterako gonbidapenak ezin izango dira inoiz saldu, ezta irizpide diskriminatzaileak erabiliz egin ere, erabiltzaileen jatorri edo jaioleku, arraza, sexu, erlijio, iritzi, desgaitasun, sexu-orientazio edo genero-identitatea dela eta edo erabiltzaileen egoera edo inguruabar pertsonal edo sozialak direla eta. Hala ere, ekintza positiboko neurriak aplikatu ahal izango dira desgaitasunen bat duten pertsonen alde, ikuskizunetan eta jardueran gainerako pertsonen baldintza berdinetan sartu, parte hartu eta gozatu ahal izango dutela segurtatzeko.

  4. Salgai ipinitako sarrera-kopurua ezingo da izan egitekoa den ekitaldiaren edukiera baino handiagoa. Antolatzaileek, gainera, salgai ipinitako sarrera-kopurua ekitaldiaren ezaugarri berezietara egokitu beharko dute, segurtasun-arrazoiak direla eta edukiera hori murriztu behar bada saio jakin baterako.

  5. Antolatzaileak jendearentzat salgai jarriko du sarrera-klase bakoitzaren ehuneko hirurogeita hamarra gutxienez, dela zuzenean salduz, dela hirugarrenen bidez errekargu gabeko zuzeneko salmentaren bitartez edo baimendutako komisiodun salmentaren bitarte. Ehuneko minimo hori ez da eskatuko jendaurreko ikuskizunen edo jolas-jardueren estreinaldiak direnean, ezta ongintzako ikuskizunetan ere.

  6. Abonamendu bidezko salmentaren kasuan, edo klubek edo elkarteek antolatutako ikuskizunak edo jolas-jarduerak direnean, aurreko apartatuan adierazitako ehunekoa abonamenduetan sartu gabeko eserlekuen edo aldez aurretik bazkideei gorde ez zaizkien txartelen arabera zehaztuko da.

  7. Ez da onartzen desgaitasuna dutenentzako egokitutako eserlekuak saltzea desgaitasuna egiaztatzen ez dutenei, aldez aurretik saldu ez baldin bada saltzeko jarritako edukieraren gainerako zati guztia.

  1. Antolatzaileak identifikatu behar ditu sarrerak jendeari zuzenean saltzeko jarriko diren salmenta-puntuak eta -kanalak, presentzialak, telefonozkoak zein telematikoak, dela antolatzaileak berak zuzenean saltzeko edo berak kontratatutako enpresa sarrera-saltzaile baten bidez.

  2. Salmenta-kanalek erabat irisgarriak izan behar dute. Desgaitasuna dutenentzako plaza erreserbatuak Internet bidez erosteko aukera ere eman behar da, betiere salmenta-prozesuan egoera hori egiaztatzen bada.

  1. Sarrerak lokalean bertan eman ahal izango dira, edota enpresa beraren edo beste enpresa batzuen lokaletan.

  2. Antolatzaileak eserleku-kopuruaren arabera behar diren saltokiak gaituko ditu, publikoari bizkor banatzeko eta jende-pilaketak saihesteko.

  3. Esandako saltokiek behar den denboran irekita egon beharko dute, eta ikuskizuna hasi baino lehen irekiko dira, behar besteko aurrerapenarekin, ikus-entzule edo parte-hartzaile guztiek jarduera edo ikuskizuna osorik gozatu ahal izan dezaten.

  1. Sarreren salmenta telematikoak merkataritza elektronikoa erregulatzen duen araudia bete beharko du.

  2. Ez da onartzen sarrerak programa informatiko baten bidez erostea sare edo komunikazio-zerbitzu elektroniko baten bidez erosteko aukera ematen denean eta erosle bakoitzak eros litzakeen sarreren kopurua mugatzeko baldintzak ezartzen direnean eskaintzan, jendearentzako zuzeneko salmentaren integritatea mantentze aldera.

  3. Antolatzailea ez den beste enpresa batek sarrerak telematikoki saltzen baditu eta sarreraren gainean errekargu bat aplikatzen bada, komisiodun salmenta izango da.

  4. Sarrerak partikularren artean birsaltzea errekargurik gabe bakarrik egin daiteke, eta ezarritakoa baino handiagoa ez den prezioan. Horretara dedikatzen den enpresa baten bitartekaritzarekin egiten bada birsalmenta, hark kudeaketa-gastuak kobratu ahal izango ditu, baina sarrerak saldu baino lehen gastu horiek zehaztu eta jakitera eman beharko dira, ikuskizuna edo jarduera edozein direla ere, neurrizkoak eta ez-gehiegizkoak izango dira, eta horien zenbatekoa ezingo da izan sarreraren prezioaren gaineko portzentaje bat.

  1. Antolatzaileak kontratatu edo adostu ahal izango du sarrerak edo abonamenduak saltzea, sarrerak saltzera dedikatzen diren beste enpresa batzuen bitartez, Administrazioaren aldez aurreko kontrolik behar izan gabe, betiere ezarritako prezioan egiten baldin bada, erabiltzaileari komisiorik edo kudeaketa- edo banaketa-gasturik kargatu gabe.

  2. Jendeari sarrerak edo abonamenduak prezio ofizialaren gaineko errekarguarekin saltzea, dela udal-lizentzia duten establezimenduetan dela webguneen bitartez, onartu ahal izango da soil-soilik aldez aurretik baimena eman badu lizentzia edo baimena ematea edo aurretiazko komunikazioa hartzea dagokion organoak, kasuan kasu, errekargua gehienez % 20koa bada prezio ofizialaren gainean eta antolatzailearen eta enpresa komisio-hartzailearen artean akordio bat badago, gutxienez hau zehazten duena:

    1. Zer jendaurreko ikuskizun edo jolas-jardueratarako ezartzen den, edota, hala dagokionean, komisio-hartzaileak zenbat denboran salduko dituen antolatutako ekitaldien sarrerak.

    2. Zenbat sarrera salduko diren, edo sarreren zer portzentaje salduko den bide horretatik, ituna ekitaldi baterako baino gehiagotarako baldin bada.

    3. Prezio ofizialaren gaineko ehuneko errekargua.

    4. Ezerezteetarako eta diru-itzultzeetarako alderdiek adostutako araubidea.

  3. Antolatzaileak aurkeztuko du eskaera ebazpena emateko eskumena duen organoan, bera bakarrik edo establezimendu, ikuskizun edo jarduerarako lizentzia- edo baimen-eskaerarekin edo aurretiazko komunikazioarekin batera. Eta antolatzaile berak denboraldi batean antolatzen dituen ikuskizun edo jolas-jarduera guztiei edo batzuei buruzkoa izan ahal izango da.

    Eskaerarekin batera, enpresa komisio-hartzaileekin sinatutako akordioen kopia aurkeztu beharko da. Eskaera hamar egunen barruan ebatzi eta jakinaraziko da; bestela, administrazio-isiltasunez onartu dela ulertuko da.

  4. Komisiodun salmentan erositako sarreran «komisioarekin salduta» zigilua agertu beharko da, eta, halaber, sarreraren hasierako prezioa eta amaierakoa.

  1. Debekatuta dago sarrerak edo abonamenduak errekarguarekin birsaltzea, komisioarekin saltzea aurreko artikuluaren arabera baimenik ez badu, eta ezkutuan saltzea.

  2. Sarreren ezkutuko salmentatzat hartuko da saltzaileak itxuraz eskaintza bat egiten duenean ekitaldiarekin lotutako edo lotu gabeko artikuluak edo objektuak saltzeko, eta salmenta nagusi horrekin batera sarrerak sartzen dituenean osagarri edo doako gisa.

  3. Dagokion zehapen-prozedura ekiteari kalterik egin gabe, berehala erretiratuko dira kautelaz errekarguarekin birsaltzen ari diren sarrerak edo abonamenduak, edo aurreko artikuluan ezarritako baimenik gabe komisioarekin, edo ezkutuan saltzen ari direnak.

  1. Antolatzaileak erabiltzaileari jakinarazi beharko dio abonamendu bat erosi edo haren harpidetza egin aurretik zer eskubide eta betebehar dituen, eta, zehazkiago:

    1. Zer instalazio baliatzeko eskubidea izango duen eta zenbat denboraz.

    2. Abonamenduak zer ikuskizun edo jardueratarako eskubidea ematen duen.

    3. Abonamenduak leku jakin baterako eskubidea ematen duen edota, aldiz, abonamendua eserleku batekin trukatu beharra dagoen ikuskizun edo jolas-jarduera bakoitzean.

    4. Abonamenduak eragiten dituen deskontuak edo aurrezkia.

    5. Transferiezina den edo nola transferi daitekeen beste pertsona batek erabili ahal izan dezan abonamendua.

  2. Antolatzaileak abonamendua duten pertsonen erregistro informatiko bat izan beharko du, eta, gutxienez, honako datu hauek apuntatu beharko dira:

    1. Titularraren izen-abizenak edota sozietatearen izena.

    2. Nortasun-agiri nazionalaren zenbakia edota, hala dagokionean, abonamenduaren titularraren identifikazio fiskaleko kodea.

    3. Abonamenduaren titularraren helbidea.

    4. Ordaindutako eserlekuaren identifikazio indibidualizatua, zenbakia eta ilara adierazita.

  3. Dagozkion ikuskaritza eta kontrolerako, abonatuen zerrenda informatikoa dagokion ikuskaritzaren esku egongo da, establezimendu publikoaren barruan.

  1. Erabiltzaileak eskubidea izango du ordaindu duen sarreraren prezioa itzul diezaioten, aldez aurretik erreklamazioa eginda eta salmentako baldintzen arabera, honako kasu hauetan:

    1. Ikuskizuna edo jolas-jarduera hasi baino lehen ezeztatzen, bertan behera uzten edo haren data aldatzen denean.

    2. Ezin izan denean ikuskizunean edo jardueran sartu, edo ezin izan denean irisgarritasun-, berdintasun- eta inklusio-baldintzetan sartu, antolatzaileari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik, dela antolaketa-akatsengatik edo esparru edo establezimenduetara modu mailakatuan sartzeko aurreikuspen egiaztaturik ez izateagatik.

    3. Ados ez dagoenean ikuskizunaren edo jolas-jardueraren antolatzaileak egindako funtsezko aldaketarekin, programatutako ikuskizun edo jardueraren izaera, identitatea, ezaugarri nagusiak edo interpretatzaile nagusiak funtsean aldatzen badira, salbu eta ikuskizuna edo jarduera hasita badago edo ezinbesteko kasua bada.

  2. Ikuskizuna edo jarduera hasi eta gero bertan behera uzten bada, ikuskizunak edo jarduerak erregulatzen dituzten araudi espezifikoetan ezarritakoari kalterik egin gabe, erabiltzaileak sarreraren zenbatekoa bueltan jasotzeko eskubidea izango du, baldin eta ezinbesteko kasuren bat izan ez bada edo programatutako saio, ikuskizun edo jarduerarako aurreikusitako denboraren herena igaro ez bada. Bertan behera utzitako ikuskizunari edo jarduerari berriro ekitea aurreikusten bada, ez da izango sarreraren zenbatekoa jasotzeko eskubiderik, eta hasieran eskuratutako sarrerak edo haren ordekoak balioko du.

  3. Komisioarekin saldutako sarreren kasuan, itzulketarako antolatzailearen eta komisio-hartzailearen artean adostutakoa hartuko da kontuan, baina horrek ez dio galaraziko erabiltzaileari ordaindutako zenbateko osoa bueltan jasotzea.

  4. Abonamendua dutenek eskubidea izango dute abonamenduaren kostutik zati proportzionala bueltan jasotzeko aurreko paragrafoetan zehaztutako kasuetan.

  5. Zenbatekoa hamar eguneko gehieneko epean itzuli beharko da, ezereztea, bertan behera uztea edo aldaketa iragartzen den unetik hasita.

Lehenengo atala. Baldintza orokorrak eta espezifikoak.

Establezimenduen titularrek eta ikuskizunen eta jolas-jardueren antolatzaileek sarrera edota bertan egotea ukatu beharko dute kasu hauetan:

  1. Edukiera beteta badago.

  2. Irekitzeko ordua baino lehen edo ixteko ordua igaro eta gero.

  3. Zehaztutako gutxieneko adina ez badu, indarrean dauden arauen arabera.

  4. Sarrerarik, abonamendurik edo sartzeko beharrezkoa den bestelako titulurik ez badu.

  5. Armak edo arma bezala erabiltzeko moduko objektuak badaramatza, non eta ez diren Segurtasun Indar eta Kidegoetako kideak, bizkartzain pribatuak beren egitekoetan, edo horiek eramateko baimenduta ez badaude, kasu bakoitzean aplikatzekoa den araudi espezifikoan zehaztutakoarekin bat.

  6. Modu erasokorrean portatzen badira edo jokaera bortitzak azaltzen badituzte, ikusle edo erabiltzaileei enbarazu egin diezaieketenak edo ikuskizuna edo jardueraren bilakaera normala eragozten dutenak.

  7. Indarkeria edo gorrotoa sustatzen duten ikurrak, jantziak edo objektuak badaramatzate, edo oinarrizko eskubideen kontrako jardueren apologia adierazten dutenak, bereziki, arrazakeria, xenofobia edo sexuagatik, orientazio sexualagatik, genero-identitateagatik edo bestelako edozein kondizio edo inguruabar sozial edo pertsonalengatik diskriminatzea sustatzen badute.

  1. Titularrek edo antolatzaileek behar diren neurriak hartu beharko dituzte, jendaurreko ikuskizuna edo jolas-jarduera modu egokian garatzeko.

  2. Sartzeko eta egoteko muga orokorrari kalterik egin gabe, titularrek edo antolatzaileek baldintza objektibo espezifikoak ezarri ahal izango dituzte onartzeko eta egoteko, sarrera onartzeko eskubideari edo ukatzekoari jarraikiz.

  3. Baldintza espezifikoak hauei buruzkoak izan daitezke: onarpen-baldintzak, jarduerak hasita daudenean eta amaitu aurretik ikuskizun edo jardueran sartzeko eta irteteko mugak; janaria edo edaria kontsumitzeko eta aparailu elektronikoak edo bestelako objektuak sartzeko mugak; animaliak sartzea, eta abar. Era berean, baldintza horiek desberdinak izan daitezke ekitaldien edo jardueren arabera.

  4. Baldintza horiek ezartzea eta sarrera ukatzeko eskubideaz baliatzea, ostera, ez dira aitzakia izango diskriminaziorik egiteko erabiltzaileen jatorri edo jaioleku, arraza, sexu, erlijio, iritzi, desgaitasun, sexu-orientazio edo genero-identitatea dela eta edo erabiltzaileen egoera edo inguruabar pertsonal edo sozialak direla eta.

  5. Titularrek edo antolatzaileek ikuskapena eta kontrola egiteko eskumena duen administrazioari komunikatu beharko dizkiote onarpen-baldintza espezifikoak, baita haietan egindako aldaketak ere.

  6. Establezimendu publikoaren, instalazioaren edo leku irekiaren sarreran, txartelak saltzeko kanal eta saltokietan eta ikuskizunari edo jolas-jarduerari buruzko publizitatean edo propagandan, toki ageri batean eta ondo irakurtzeko moduan jarriko da zeintzuk diren onartzeko baldintzak, eta zer jarraibide ezarri den ikuskizuna edo jolas-jarduera normal garatzeko.

    Bigarren atala. Haurrak eta gazteak babestea.

  1. Hemezortzi urtetik beherakoak ezingo dira sartu eta egon, ez bakarrik eta ezta adin nagusikoek lagunduta ere, honako hauetan:

    1. Exhibizio-areto bereziak, baldin eta proiekzioak, exhibizioak edo zuzeneko aktuazioak pornografikoak badira, muturreko biolentzia erakusten badute edo, edukiari erreparatuta, adin nagusikoentzat bakarrik badira.

    2. Aisialdi erotikoko establezimenduak.

    3. Jokorako establezimendu eta lokalak, bertako araudi espezifikoak debekatzen badu.

    4. Dantzarako eta dibertsiorako establezimenduak, artikulu honetako hirugarren paragrafoan aurreikusitakoa baztertu gabe eta adingabeentzako saioak edo gazte-aretoak izan ezik.

    5. Eduki pornografiko edo erotiko esplizitua, errepikakorra edo bisualki xehetasun handikoa duten ikuskizun edo jolas-jarduerak.

    6. Indarkeriaren apologia argi eta garbi egiten duten ikuskizunak edo jolas-jarduerak. Bereziki, muturreko indarkeriako eta pertsonei edo animaliei kalte fisiko larria modu krudel eta laidogarrian egiten zaien eszenen deskripzio bisual xehea, errepikatua edo guztiz akritikoa dutenak.

    7. Muturreko indarkeria duten borroka edo konbateko kirol-jardueren lehiaketa edo exhibizioak, Nazioarteko Batzorde Olinpikoak edota Estatuko zein autonomia-erkidegoko kirol-federazioek onartu gabeak badira.

    8. Antolatzaileak hemezortzi urtetik beherakoentzat desegokitzat jotzen dituen gainerako ikuskizun edo jolas-jarduerak.

  2. Hamasei urtetik beherakoak ezingo dira sartu eta egon edari alkoholdunak zerbitzatzen dituzten establezimendu publiko itxietan, nola eta ez dauden gurasoekin edo pertsona arduradunekin. Hamasei urtetik beherakoak 22:00ak arte sartu eta egon ahal izango dira taberna berezietan, pub-etan eta disko-tabernetan.

  3. Dantzarako eta dibertsiorako establezimendu diren kontzertu-aretoetan kontzertuak izanez gero, kontzertu-jarduera ondo bereizita egongo da dantza- eta dibertsio-jardueratik, bai jardueraren hasierari bai amaierari dagokienez, eta kontzertua amaitutakoan hemezortzi urtetik beherako guztiak irten egingo dira.

Establezimendu eta instalazioek bezeroentzako Interneteko sarbidea duten gailu informatikoak edukiz gero, edukiak murriztu eta kautelak ezarri beharko dituzte adingabeak sartu ez daitezen nortasunaren garapenean eta prestakuntzan kalte egin diezaiekeen informazioan. Edonola ere, debekatuta dago adingabeak ziberkafetegietan sartzea, baldin eta Interneteko informatika-sareetako konexioek ez badiote erabiltzaileen adinari inolako mugarik jartzen.

  1. Inola ere ezingo dute adingabeek parte hartu legez debekatzen zaien edo hurrengo artikuluan hemezortzi urtetik beherakoentzat desegokitzat kalifikatutako ikuskizunetan edo jolas-jardueretan.

  2. Adingabeek jendaurreko ikuskizunetan artista edo interpretatzaile gisa esku hartzeko, laneko araudiak eta adingabeak babestekoak ezartzen dituzten baldintzak eta baimenak bete beharko dira.

  1. Antolatzaileak jendaurreko ikuskizuna edo jolas-jarduera sailkatu beharko du, sarrera eta adingabeen nortasuna edo prestakuntza egokiro garatzeko arriskurik izan litekeenean, honako kategoria hauen arabera:

    1. Ez da gomendatzen zazpi urtetik beherakoentzat.

    2. Ez da gomendatzen hamabi urtetik beherakoentzat.

    3. Ez da gomendatzen hamasei urtetik beherakoentzat.

    4. Ez da gomendatzen hemezortzi urtetik beherakoentzat.

  2. Antolatzaileak, era berean, jendaurreko ikuskizuna edo jolas-jarduera haurrentzat gomendatua edo ikus-entzule ororentzat egokia den zehaztu ahal izango du.

  3. Jendaurreko ikuskizunaren edo jolas-jardueraren publizitatean, kanpoko karteletan eta sarreretan, adinen araberako sailkapena ipini beharko du, halakorik izanez gero.

  4. Zinemagintzako eta ikus-entzunezko obren kalifikazioa egiteko, horretarako araudi espezifikoari jarraituko zaio.

  1. Dantzarako eta dibertsiorako ostalaritza-establezimenduek hamalau urtetik gorako eta hemezortzi urtetik beherakoei zuzendutako saioak egin ahal izango dituzte, baldin eta saio horiek honako baldintza hauek errespetatzen badituzte:

    1. 12:00etan hasi eta I. ordutegi-taldeko establezimenduen amaiera-ordura arte funtzionatu ahal izango dute. Adingabeentzako saioaren amaieraren eta establezimenduaren ohiko jardueraren hasieraren bitartean gutxienez ordubete igaro beharko da.

    2. Gutxieneko adina hamalau urte beteta edukitzea izango da.

    3. Adingabeentzako saioetan debekatuta dago edari alkoholdunak saltzea, kontsumitzea, zerbitzatzea edo erakustea.

    4. Debekatuta dago tabakoaren produktuak saltzea. Tabakoa saltzeko makinak deskonektatuta egongo dira.

    5. Kartel bat jarri behar da, ikusteko moduko tokian eta kanpotik irakur daitekeena, saioak egingo direla iragartzeko.

    6. Publizitateak edo propagandak ezingo du adingabekoentzako saioen edukiari eta ospakizun-baldintzei buruzko mezu edo ideia engainagarririk edo egiazkoa ez denik ipini.

    7. Debekatuta dago edozer joko- edo apustu-modalitate egitea adingabeentzako saioetan. Establezimenduan jokorako makina edo sistemarik izanez gero, itzalita egongo dira saiootan.

    8. Ezin izango da adingabeen osotasun fisiko, psikiko edo morala arriskuan jartzen duen ikuskizunik edo jolas-jarduerarik egin edo apaingarririk jarri.

  2. Udalek, ezohiko inguruabarrak kontuan izanda, urtean gehienez ere 15 egun ezarri ahal izango dituzte adingabeentzako saio hauetarako, artikulu honetan ezarritako ordutegietatik bestelakoekin.

  1. Hamasei urtetik gorakoak dantzarako eta dibertsiorako establezimenduetara sartu ahal izango dira, pertsona-talde homogeneoetarako saio ezohikoak egiten direnean, baldin eta ez badago sarreren banaketa komertzialik.

  2. Saioen ordutegia II. taldeko establezimenduetarako zehaztutakoa izango da, eta kontuan izan beharko dira aurreko artikuluan hemezortzi urtetik beherakoentzat ezarritako gainerako mugak.

Establezimenduaren titularraren edo jendaurreko ikuskizunaren edo jolas-jardueraren antolatzailearen erantzukizuna da ekitaldia behar bezala eta segurtasun-baldintzetan egiteko behar diren bitarteko materialak eta giza baliabideak edukitzea, esandako ekitaldiaren ezaugarri espezifikoekin loturik.

Lehenengo atala. Sarrera eta edukiera kontrolatzea.

  1. Establezimendu publikoen titularrek eta jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren antolatzaileek ekitaldiaren ezaugarrien arabera egokiak diren neurriak hartu behar dituzte, publikoa modu ordenatuan sartzen dela bermatzeko, ikusle eta erabiltzaileei informazioa eta laguntza emateko lanak eginez.

  2. Establezimendu publiko itxietara edo esparruetara jende asko sartuz gero, sarbideak sarrera mailakatuagoa lortzeko behar besteko aurrerapenarekin irekiko dira, eta, horrela badagokio, oztopo fisikoak erabiliko dira publikoa sarbide-guneetarantz bideratzeko.

  1. Establezimendu publikoen titularrek eta jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren antolatzaileek neurriak hartu behar dituzte baimendutako gehieneko edukiera inoiz ere gainditzen ez dela bermatzeko. Halaber, lokalean edo instalazioan zenbat lagun dauden agintaritzaren agente gisa dihardutenei noiznahi ezagutarazteko moduan egon beharko dute.

  2. Hurrengo paragrafoetan aurreikusten diren sistemetako edozeinen bidez pertsonak kontatu eta edukiera kontrolatzeko sistemak, mekanismoak edo teknikak eduki beharko dituzte 700 lagunetik gorako edukiera baimenduta daukaten establezimendu publikoek edo instalazioek, baita edukiera txikiagokoek ere udal-agintaritzaren arau-xedapen batek hala ezartzen badu.

  3. Edukieraren kontrola behaketa bisualaren bidez, sarreren kontrolarekin edota bestelako tekniken bitartez egin ahal izango da, hala dagokionean, horretarako jarritako langileen kolaborazioarekin, egiaztapen hori ahalik eta modurik efikazenean egin ahal izateko.

  4. Araubide bereziko establezimenduak direnean, pertsonak kontatzeko sistema horiek Estatuan kontrol metrologikoaren arloan dagoen araudia bete behar dute.

  5. Eskumena duten administrazioek edukiera-ikuskapenak egingo dituzte ausaz, ezarritako gehieneko edukierak gainditzen ez direla egiaztatzeko; bestalde, ikuskatzaileak bere dispositiboa pertsonak kontatzeko sistemara konektatu ahal izango du, edukiera gainditu den ala ez egiaztatu ahal izateko.

    Bigarren atala. Onarpen-zerbitzuko langileak.

  1. Onarpen-zerbitzua behar bezala identifikatuta dauden pertsonek osatzen dute; pertsona horiek establezimenduen titularraren edo jendaurreko ikuskizunen edo jolas-jardueren antolatzaileen mende egongo dira, eta funtzio espezifiko hauek dituzte:

    1. Pertsonak lokalean edo instalazioan normaltasunez sartzen direla ziurtatzea.

    2. Lokalaren edo instalazioaren titularrak edo jendaurreko ikuskizunen edo jolas-jardueren antolatzaileak ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten pertsonei sarrera galaraztea, onarpen-eskubideari jarraikiz.

    3. Ixteko muga-ordutik aurrera, edota, hala dagokionean, jendaurreko ikuskizuna edo jolas-jarduera hasi ostean, ikus-entzuleei sartzen ez uztea, baldintza espezifikoei jarraikiz.

    4. Bertaratutakoek sarrera edo eserlekua erosten dutela kontrolatzea, hala dagokionean;

    5. Adingabeen sarrera-mugei buruzko araudia betearaztea, eta, horretarako, lokalera edo instalaziora sartu nahi duten pertsonen adina egiaztatzea, nortasun-agiri ofizialak erakutsaraziz.

    6. Baimendutako gehieneko edukiera inoiz ere ez dela gainditzen kontrolatzea eta, ondorioz, ikus-entzule gehiagori sartzen ez uztea.

    7. Segurtasun pribatuko langileei, halakorik bada, berehala jakinaraztea, sarreretan gertatzen diren asalduren inguruan. Segurtasun pribatuko zaintzailerik ez balitz, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoak ipini beharko dituzte jakinaren gainean berehala, haien eskumenen esparruan.

    8. Funtzio horiek egiten dituzten pertsonei ikuskaritza edo erregelamenduzko kontrolak erraztea.

    9. Desgaitasuna dutenak irisgarritasun-, berdintasun- eta inklusio-baldintzetan lokal edo instalaziora sartu eta ikuskizunez gozatzeko aukera izango dutela bermatzea.

    10. Jendaurreko ikuskizuna edo jolas-jarduera lokalaren edo instalazioaren barruan egiten dela ziurtatzea, ohartaraziz debekatuta dagoela janari-edariak aldean dituztela bide publikora irtetea.

    11. Ate bikoitzeko atondo akustikoek behar bezala funtzionatzen dutela zaintzea.

    12. Sarrera-mugatze orokorreko kasuren batean dauden pertsonei lokalean edo instalazioan sartzen ez uztea.

  2. Titulartasun publikoko establezimenduetan herritarrak informatzeko eta instalazioak mantendu eta kontrolatzeko funtzioak bere esku dituzten udal langileek beteko dituzte manu honetan aurreikusitako funtzioak, gaikuntza jasotzeko edo onarpen-zerbitzuko langile gisa erregistratzeko beharrik gabe.

  1. Onarpen-zerbitzuetako langileek txartel batekin identifikatu beharko dute, honako idazki hau dutela: «Sarrera zerbitzuko langilea/ Personal de servicio de admisión». Txartelean, gutxienez, langilearen gaikuntza profesionala egiaztatzeko identifikazio-zenbakia agertuko beharko da. Txartela erabat ikusteko moduan eraman beharko da, eta ezingo da estalita eduki arropekin edo osagarriekin.

  2. Beren funtzioak betetzen ari direla, langileok ezingo dute modu arbitrarioan jokatu eta errespetuz jardun beharko dute pertsonen eskubideekin eta askatasunekin; ezingo dute alkoholdun edaririk hartu, ezta drogarik eta substantzia toxiko edo psikotropikorik ere; ezingo dute armarik izan aldean eta ezingo dute, era berean, segurtasun pribatuko langileentzat ezarritako funtziorik bete.

  3. Jarduera edo ikuskizun batean asaldurak gertatuko balira, esandako langileek berehala jakinarazi beharko diete segurtasun-zaintzaileei, edota, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia kidegoei, hala dagokionean.

  1. Onarpen-zerbitzuko langileek funtzio horietarako berariazko gaikuntza eduki beharko dute, ikuskizunen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzak emanda, 61. artikuluko 2. apartatuan aipatzen den kasuan izan ezik.

    Dena den, onartzen dira beste organismo publiko eskudun batzuek, organismo autonomo honetakoek edo beste batzuetakoek, estatukoek edo Europar Batasuneko beste botere publiko batzuetakoek, onarpen-zerbitzuen funtzioetan jarduteko emandako gaikuntza espezifikoak.

  2. Ikuskizunen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzak aldian-aldian gaikuntza-probak antolatuko ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ebazpen baten bidez; proba horietan, teoria- eta praktika-moduluei buruzko azterketa bat eta test psikotekniko bat egingo dira. Modulu horien gutxieneko edukia dekretu honen V. eranskinean ezarritakoa izango da.

  3. Proba horietara aurkezteko, baldintza hauek bete beharko dira:

    1. Adinez nagusia izatea.

    2. Europar Batasuneko estatu kideren bateko herritartasuna izatea edota dagokion bizileku- eta lan-baimena edukitzea.

    3. Aurrekari penalik ez izatea edota ezereztu direla egiaztatzea.

    4. Indar Armatuen edo Segurtasun Indar eta Kidegoen zerbitzutik kentzeko zehapenik jaso ez izana, segurtasun pribatuko langile gisa jarduteko gaikuntza behin betiko erretiratuta ez edukitzea, edota aurreko hiru urteetan gaikuntza erretiratuta ez edukitzea.

    5. Gutxienez honako titulu hauetatik bat edukitzea: lehen-mailako ikasketen ziurtagiria, eskola-graduatua, derrigorrezko bigarren hezkuntzako graduatua edo erdi-mailako lanbide-heziketa, hezkuntza-administrazioak homologatuta.

  4. Ikuskizunen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzak txartel profesional bat emango die berak gaitutako pertsonei.

  1. Ikuskizunen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzak onarpen-zerbitzuaren funtzioak betetzeko gaikuntza espezifikoa lortu duten pertsonen erregistro bat edukiko du, non, gutxinez, informazio hau jasoko baita:

    1. Pertsonaren identifikazio-datuak.

    2. Gaikuntza-data, eta, hala dagokionean, errebokatzearena.

    3. Egindako arau-hauste administratiboak eta ezarritako zehapenak.

  2. Erregistro honetako datuei buruz datu pertsonalak babesteko araudian aitortutako eskubideak, hau da, datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak, baliatu nahi izanez gero, ikuskizunen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzara jo behar da, bide judizialetik balia daitezkeen eskubideei kalterik egin gabe.

  3. Erregistro honetako datuak ezin zaizkie hirugarrenei laga, salbu eta ikuskizunen arloko eskumena duten beste administrazio batzuei beren atribuzioak egikaritzeko, eta datu pertsonalak babesteko araudian aurreikusten diren arrazoiengatik. Datu horiek azterketa estatistikoetarako erabil daitezke, modu despertsonalizatuan.

  4. Ikuskizunen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzak erraztuko du erregistroaren eta ikuskizunen arloko eskumena duten gainerako administrazioen arteko interoperabilitatea.

  1. Gaikuntza honako arrazoi hauek direla eta kendu liteke, aldez aurretik interesdunari entzun ostean:

    1. Pertsonen, ondarearen edo osasun publikoaren kontrako delituengatik kondena penal irmoa. Posible da beste gaikuntza bat eskuratzea, aurreko gaikuntza errebokatzea eragin zuten aurrekari penalak ezereztu ostean.

    2. Jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legean ezarritako zehapen administratibo irmoa bi falta astun edo oso astun edo gehiago egitegatik urtebeteko epean, dagozkion funtzioak betetzearekin loturik.

    3. Gaikuntza eskuratzeko eskatutako betekizunak gerora betetzeari uztea.

    4. Ikuskatze-funtzioari traba egitea.

    5. Beren funtzioetan jardutean indarkeriazko portaera argia izatea.

    6. Aurreko apartatuetan aurreikusitakoari kalterik egin gabe, onarpen-zerbitzuari dagozkion funtzioak desegoki betetzen dituenean argi eta garbi.

  2. Errebokatzeak txartel profesionala erretiratzea ekarriko du, eta jakinarazi eta hamar eguneko epearen barruan entregatu beharko dio ikuskizunen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzari.

    Hirugarren atala. Segurtasun pribatuko zerbitzuak.

  1. Establezimendu eta lokaletan, eta ikuskizunak eta jarduerak garatu bitartean, delitu-egintzak eta jarduera horiek eragin ditzaketen arriskuak eta zaurgarritasun-egoerak prebenitzeko, segurtasun-zaintzako zerbitzu bat eduki behar da:

    1. Araubide bereziko establezimenduek.

    2. 700 lagunetik gorarako edukiera duten ikuskizun publiko eta jolas-jarduerak egiteko establezimendu publikoek.

    3. 700 lagunetik gorako edukiera duten establezimendu edo esparruetan egiten diren noizbehinkako jendaurreko ikuskizun eta jolas-jarduerek.

    4. Baimena eskuratzeko segurtasun-memoria aurkeztu beharra daukaten noizbehinkako jendaurreko ikuskizun eta jolas-jarduerek.

    5. Hainbat lokal edo instalazio biltzen dituzten gune itxi eta mugatu jakin batzuek, bakoitza bere aldetik hartuta segurtasun pribatua eduki beharrik ez izan arren, guztiak elkartuta 700 lagunetik gorako edukiera dutenean.

  2. Ertzaintzako Zuzendaritzak, ofizioz edo ikuskizunen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzak eskatuta, ebatzi ahal izango du beste establezimendu, jendaurreko ikuskizun edo jolas-jarduera batzuetan segurtasun-zerbitzua ezartzea, egon litekeen arriskua edo zaurgarritasuna kontuan hartuta.

Lurraldeko administrazio publikoek antolatutako jendaurreko ikuskizunek eta jolas-jarduerek ez dute segurtasun-zerbitzu pribatua eduki beharrik izango, baldin eta dagokien polizia kidegoek funtzionamendu-orduetan erabiltzaileen segurtasuna behar bezala bermatzen badute modu presentzial, proportzional eta egokian.

  1. Segurtasun-zerbitzu pribaturako jarritako pertsonala proportzionala eta egokia izango da funtzionamendu-orduetan babestu beharreko pertsonen eta ondasunen segurtasuna bermatzeko. Segurtasun-zerbitzua bere gain hartuko duen segurtasun-enpresak, kontratazioa formalizatu aurretik, bere ardurapean zehaztu beharko du zerbitzu egokia zein den, estali beharreko arriskuak kontuan izanda.

  2. Lizentzia- edo baimen-eskaerarekin batera segurtasun-memoria aurkeztu behar baldin bada, establezimenduaren titularrak edo antolatzaileak zerbitzuaren zuzkidura aurreikusia ere erantsi beharko du, eta, gero aldaketarik bada, segurtasun-enpresarekin zaintza-zerbitzurako sinatutako kontratuaren kopiarekin batera aurkeztu ahal izango ditu egindako zuzenketak.

Segurtasun pribatuko langileek ezingo dituzte aldi berean egin beren eginkizunak eta sarrera-zerbitzuko langileenak. Hala ere, azken horien eginkizunak bete ahalko dituzte segurtasun-zaintzaile gisa lan egiten ez dabiltzanean.

Segurtasun-enpresarekin sinatutako kontratuak ikuskaritza-zerbitzuaren eskura egon beharko du jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak egiten diren lokaletan eta instalazioetan.

Laugarren atala. Aretozaintza eta ebakuazioa.

Antolatzailearen erantzukizuna izango da behar beste langile izatea jardueraren ikus-entzuleak edo erabiltzaileak banatzeko eta esertzen laguntzeko, pertsona horiek ikuskizuna osorik gozatu ahal izan dezaten, segurtasun, erosotasun, irisgarritasun unibertsal eta inklusioko baldintza onenetan.

  1. Autobabes-plana nahitaez eduki behar duten establezimenduetan, ikuskizunetan eta jolas-jardueretan, esku-hartze taldean integratutako pertsonak eduki behar dira, plan horren arduradunaren agintepean, larrialdi-ebakuazioren bat beharrezkoa izanez gero ebakuazio hori efikaziaz egiten laguntzeko.

  2. Autobabes-planak zehaztu behar du zenbat lagun arduratuko diren ebakuazio-laguntzaile izateaz, jardueraren ezaugarriei, edukierari eta ekitaldiak dituen gainerako inguruabarrei erantzunez. Kasu guztietan, 700 pertsona baino gehiagoko edukiera duten establezimenduetan, ikuskizunetan edo jolas-jardueretan, gutxienez laguntzaile bat izan beharko da establezimenduak, ikuskizunak edo jarduerak duen ebakuazio-bide bakoitzeko.

  1. Titularrek edo antolatzaileek erraztu behar dute desgaitasuna duten pertsonen sarrera eta gozamena ikuskizun eta jolas-jardueretan, 61. artikuluko 1. apartatuko i) letran xedatutakoari jarraikiz.

  2. Era berean, laguntza-txakurrak eramatea baimendu behar diete, desgaitasuna duten pertsonak artatzeko laguntza-txakurrei buruzko araudiak dioenarekin bat.

    Bosgarren atala. Lehen sorospenak eta osasun-laguntza.

  1. 700 lagunetik beherako edukiera duten jendaurreko ikuskizun, jolas-jarduera eta establezimendu publiko guztiek oinarrizko botikin bat eduki beharko dute, behar den bezala seinalizatuta, gerta litezkeen ezbeharrei erantzuteko behar den zuzkidura egokiarekin.

  2. Botikin horretan eduki beharko dira gutxienez desinfektatzaile eta antiseptiko baimenduak, gaza esterilak, kotoi hidrofiloa, benda, esparatrapua, apositu itsaskorrak, guraizeak, pintzak eta erabili eta botatzeko eskularruak. Material hori aldizka berrikusiko da, eta berria jarriko da iraungitakoan edo erabili ahala.

  3. Aurreko puntuetan esandakoaz gain, 300 lagunetik gorako edukiera duten jendaurreko ikuskizun, jolas-jarduera eta establezimendu publikoetan, erizaintza-zerbitzua eduki beharrik ez badute, leku berezi bat egokituko da argi seinalizatuta, lehen sorospenak eta beste osasun-laguntza posible batzuk emateko. Era berean, lehen sorospenetako ezagutza egiaztatua daukan pertsona bat egongo da, edozein unetan esku hartzeko prest establezimendua irekita dagoen bitartean edota jarduerak irauten duen bitartean.

700 lagunetik gorako edukiera duten jendaurreko ikuskizun, jolas-jarduera eta establezimendu publikoetan, aurreko artikuluan xedatutakoaz gain, desfibriladore bat egongo da, urtarrilaren 27ko 9/2015 Dekretuan (kanpo-desfibriladore automatiko eta erdiautomatikoen ezarpena eta erabilera arautzen dituena eta haiek osasun-esparrutik kanpoko erabilera publikoko gune jakin batzuetan jartzea beharrezkoa dela xedatzen duena) ezarritakoari jarraikiz.

Berariazko erregelamenduek besterik xedatzen duten kasuetan izan ezik, erizaintza-zerbitzu bat izan beharko da, II. eranskinean eskatzen den gutxieneko zuzkidurarekin eta, gutxienez, erizaintzako gradua edo erizain-titulua duen profesional batekin, aurreikuspenen arabera 2.000 pertsona edo gehiago elkartuko dituzten jendaurreko ikuskizunak edo jolas-jarduerak egiten diren bitartean. Aurreikusitako edukiera 5.000 lagunetik gorakoa bada, aurrekoaz gain, beharrezkoa izango da medikuntzako titulua duen pertsona bat egotea, gutxienez.

Aurreko artikuluan aurreikusitako erizaintza-zerbitzuaren ordez, botikin bat edukitzea eta anbulantziak egotea onartuko da, irizpide hauen arabera:

  1. Edukiera 2.000 lagunetik 5.000ra bitartekoa bada, B motako anbulantzia batekin ordeztu daiteke.

  2. Edukiera 5.000 pertsonatik gorakoa bada, bi anbulantziekin ordeztu daiteke, bat B motakoa eta bestea C motakoa, medikuntza-titulua duen pertsona batekin.

  3. Anbulantziak denbora guztian erabilgarri egongo dira ikuskizuna hasi edo jarduera ireki baino ordubete lehenagotik, erabat amaitu edo itxi arte.

  4. Ikuskizunean edo jardueran zehar anbulantzia horrek inor ebakuatu beharra izango balu, zuzkidura berehala osatuko da berriro. Zuzkidura berriz ipini arte, lehen sorospenetan ezagutza duen pertsona batek prest egon beharko du. Baliabide hori eduki ezean edo ordu erdian beste anbulantzia bat ipini ezean, ikuskizuna edo jarduera bertan behera utziko da eta lokala hustu beharko da.

Aurreikusitako edukiera 10.000 lagunetik gorakoa bada, lizentziak edo baimenak zuzkidura gehigarri bereziak ezarri ahal izango ditu. Eskatzaileak, jardueraren izaera, tokia eta edukiera kontuan izanda, beharko diren osasun-zuzkidurei buruzko azterlan bat aurkeztu beharko du.

Erabilera kolektiboko igerilekuetan uretako salbamenduan eta lehen sorospenetan bereziki trebatutako langileak egon beharko dira, kasu bakoitzean arauketa espezifikoak xedatzen duenaren arabera.

Seigarren atala. Aseguruak.

  1. Establezimendu publikoetako titularrek eta ikuskizun eta jardueren antolatzaileek aseguru-kontratu bat izenpetu beharko dute bertaratutako jendeari eta hirugarrenei gerta dakizkiekeen kalteen erantzukizun zibila estaltzeko, martxoaren 25eko 44/2014 Dekretuan, jolas-jarduerak eta ikuskizun publikoak burutzeko eska daitezkeen erantzukizun zibileko aseguruak arautzen dituenean, zehazten diren estaldura eta zenbatekoetan.

  2. Erantzukizun zibileko aseguruaren kontratazioa administrazio publikoen aurrean egiaztatu behar da, ikuskizunen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzak ebazpen bidez zehazten dituen ereduen arabera emandako ziurtagiri baten bidez.

    Zazpigarren atala. Boluntarioak.

  1. Kirol-, kultura- eta gizarte-interesa duten jendaurreko ikuskizunetan eta jolas-jardueretan, boluntarioek ikusleei eta erabiltzaileei informazioa eta asistentzia emateko lanak egin ahal izango dituzte, baita antolatzaileei eta agintariei laguntza ematekoak ere.

  2. Era berean, beste pertsona batzuek ere egin litzakete horrelako funtzioak, banako gisa, boluntario-erakunde edo -programetan egon gabe, altruismoz, borondate onez eta auzokidetasunez, baldin eta irabazi-asmorik gabe edo ongintzarako antolatutako jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak badira.

  3. Aurreko paragrafoetan aipatzen den lankidetzak ezin izango ditu inoiz ordeztu segurtasun pribatuko zerbitzuei dagozkien zereginak.

  4. Aipatutako lankidetzak ezin izango ditu ordeztu, ezta ere, gaitutako langileek betetzen duten onarpen-kontroleko zerbitzuaren zereginak, zerbitzu hori nahitaezkoa denean, irabazi-asmorik gabe edo ongintzarako antolatutako kirol-, kultura- eta gizarte-intereseko jendaurreko ikuskizun edo jolas-jardueren kasuan izan ezik.

  1. Jendaurreko ikuskizunaren edo jolas-jardueraren antolatzaileak bermatu behar du parte hartzen duten boluntarioen lana ongi kudeatzen dela, eta horretarako idatziz jaso beharko du boluntario-erakundearekin hartzen duen konpromisoa.

  2. Kirol-, kultura- eta gizarte-interesa duten jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak antolatzen dituzten kirol-fundazioek edo irabazi-asmorik gabeko elkarteek boluntario-programak egin ahal izango dituzte okasio horietarako, eta programa horietan boluntarioak sartu ahal izango dira boluntarioei buruzko araudian aurreikusitako baldintza eta betekizunekin.

  3. Irabazi-asmorik gabe edo ongintzarako antolatutako jendaurreko ikuskizun edo jolas-jardueren antolatzaileekin indibidualki eta altruismoz, borondate onez edo auzokidetasunez konprometitutako beste pertsona batzuen kasuan, konpromiso hori alderdiek sinatutako dokumentu batean formalizatuko da, horietako bakoitzak hartzen dituzten obligazioak eta beren borondatez laguntzen dutenen eskubideak jasoz.

Boluntarioei aplikatzekoa den legerian jasotakoak izango dira boluntarioen eskubideak eta betebeharrak, eta, horiez gain, ikuskizun edo jolas-jardueren antolaketari dagokionez, boluntarioen betebeharrak dira:

  1. 18 urte edo gehiago izatea, lagunduko duen jendaurreko ikuskizunaren, jolas-jardueraren edo bestelako jardueren izaerak hala eskatzen badu.

  2. Jendaurreko ikuskizunaren edo jolas-jardueraren antolatzailearekin hartutako konpromisoak betetzea, xedeak eta araudia errespetatuta.

  3. Agindutako egitekoak betetzean arduraz jokatzea eta emandako instrukzioak betetzea.

  4. Boluntario dihardutela jasotako eta jakindako informazioaren konfidentzialtasuna gordetzea.

  5. Beren jardueraren hartzaile diren pertsonen eskubideak errespetatzea.

  6. Eskura ipintzen dizkioten baliabide materialak zaintzea.

  7. Hartutako segurtasun- eta higiene-neurriak betetzea.

Boluntarioek lagundutako jendaurreko ikuskizun edo jolas-jardueren antolatzaileak, nolanahi ere, bermatu behar du:

  1. Boluntarioek egin behar dituzten funtzio eta eginkizunetarako prestakuntza eta trebakuntza egokia.

  2. Parte hartzen duten boluntarioak aseguratzea istripu-arriskuei eta hirugarrenekiko erantzukizun zibilari dagokienez, boluntario-erakundearekin ituntzen denaren edo boluntario-programan ezartzen denaren arabera. Beren eginkizunetan dihardutela gertatutako istripuen arriskuaren gutxieneko estaldura 100.000 eurokoa izango da.

  3. Boluntarioei informazio xehea idatziz ematea beren funtzioak, eginkizunak, eskubideak eta betebeharrak eta dauden segurtasun-eta higiene-neurriak eta hartu behar direnak ezagutu ditzaten.

  4. Laneko segurtasunaren arloan besteren konturako langileen osasuna babesteko jarri behar diren neurrien parekoak jartzea boluntarioentzat.

  5. Jarduera gauzatzean izandako gastuen konpentsazioa ematea, erakundearen bidez edo boluntario-programaren bidez, baldin eta hala ezarri baldin bada boluntarioaren eta erakundearen artean adostutako baldintzetan, betiere esandako akordioan aurreikusitako mugen barruan.

Lehenengo atala. Erregela orokorrak.

Jendaurreko ikuskizunetarako eta jolas-jardueretarako establezimendu publikoak irekitzeko, gaikuntza-titulua lortu behar da, dela jarduera sailkatuaren lizentzia, dela aurretiazko komunikazioa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legean, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legean eta erregelamendu honetan aurreikusten denaren arabera.

  1. Jarduera sailkatuaren lizentziak edo aurretiazko komunikazioak gaitu egiten du establezimendu mota bakoitzari dagozkion edo gaikuntza-titulu horretan jasotzen diren ikuskizun eta jarduerak garatzeko.

  2. Gaikuntza-tituluan, argi eta garbi jaso beharko da zer establezimendu mota den jendaurreko ikuskizunetarako eta jolas-jardueretarako katalogoan bilduta daudenen artetik; era berean, egin beharreko jarduera guztiak zehaztu beharko dira, edukiera eta guzti, eraikin edo areto bakoitzari dagozkionak bereizita, baldin eta bereizita erabiltzeko espazioak baldin badira.

  3. Establezimendu bera hainbat jardueratarako baliatu ahal izango da, ordutegiari, zuzkidurei zein bertaratzen den publikoari dagokienez, baldin eta aldi berean gauzatzen ez badira eta lizentzian edo aurretiazko komunikazioan horren berri jasota badago.

Jarduera sailkatuaren lizentzia behar da Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legean aurreikusitako kasuetan, eta, araudiari dagokionez, lege horretan, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legean xedatutakoari eta erregelamendu honetan ezarritakoari jarraitzen die.

  1. Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legearen 26. artikuluan zehaztutako kasuetan, jarduera sailkatuaren lizentzia eskatu eta gehienez ere 15 egunen barruan bidaliko dizkio udalak proiektu teknikoa eta espedienteko gainerako dokumentuak ikuskizunen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzari.

  2. Ikuskizunen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzak dokumentazioa jaso eta gehienez ere hilabeteren barruan emango du txostena.

  3. Ikuskizunen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzaren txostenak segurtasun- eta osasungarritasun-baldintzak betetzeari erreparatuko dio, bereziki honako alderdi hauetan:

    1. Gehieneko edukiera eta hura zehazteko irizpideak.

    2. Segurtasun- eta ebakuazio-baldintzak langileentzat, publikoarentzat, erabiltzaileentzat eta exekutatzaileentzat.

    3. Suteen kontrako eta jardueraren beraren gainerako arriskuen prebentzioa eta babes, baita kanpoko laguntzaren irisgarritasuna errazteko aurreikusitako neurriak ere.

    4. Instalazio elektrikoen baldintzak eta bermeak jendeari irekitako lokaletan, instalazio horiei buruz informatzea edo ziurtatzea beste erakunde batzuen betebeharra eta eskumena ez den gaietan.

    5. Egituren sendotasuna.

    6. Osasungarritasun- eta higiene-baldintzak.

    7. Irisgarritasun- eta gozamen-baldintzak desgaitasuna duten pertsonentzat.

    8. Autobabesari buruzko araudia betetzea.

  4. Txostenean, zuzenketa-neurri batzuk agindu ahal izango dira, arrazoituta, eta udalak interesdunari jakinaraziko dizkio. Zuzenketa-neurriak lotesleak izango dira, eta jarduera-lizentzia emateko ebazpenean jaso beharko dira, nahitaez.

Jarduera sailkatuen aurretiazko komunikazioetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren arabera aurkeztu beharreko dokumentazioa ez ezik, honako hauek ere aurkeztu beharko ditu establezimenduaren edo jardueraren titularrak:

  1. Aseguru-kontratua sinatu dela egiaztatzen duen ziurtagiria, jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren gaineko aseguruak erregulatzen dituen araudiak ezarritako moduan.

  2. Autobabesari buruzko arautegiaren arabera entregatu behar den dokumentazioa.

    Bigarren atala. Erregela espezifikoak.

  1. Udal-titulartasuneko establezimendu publikoen kasuan, udalek txostena eskatu beharko diote ikuskizunen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzari, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legearen 26. artikuluak zehazten duen kasu berberetan, establezimenduaren jarduera onartzeko eta abian jartzeko udal espedientean sartzeko.

  2. Esandako txostena eskatzeko eta emateko, Zuzendaritza horrek jarduera-lizentzia lortzeko prozeduran egin behar duen nahitaezko txostenerako xedatutakoa beteko da.

  1. Gaikuntza-tituluan aurreikusitako gehieneko edukiera baino jarduera nabarmen txikiagoa izan ohi duten establezimenduek funtzionamendu-maila horiek aurreikusi ahal izango dituzte autobabes-planean; hala, aipatutako mailetan ebakuazio-bideak eta haien seinaleztapenak planarekin bat eta egokiro egingo dira.

  2. Edukieraren arabera bete beharko diren osasun-, higiene- eta segurtasun-zuzkiduren obligazioak proportzionatuak izango dira funtzionamendu-maila bakoitzerako aurreikusitako edukierarekin.

  3. Titularrak frogatu behar du funtzionamendu-maila horiek daudela; hala ere, establezimenduaren gaikuntza-tituluan ere zehaztu ahal izango da.

    Hirugarren atala. Araubide bereziko establezimenduak.

  1. Araubide bereziko establezimenduak dira atal honetan xedatzen denaren arabera berariaz halakotzat jotzen diren 300 lagun baino gehiagoko edukierako establezimenduak.

  2. Araubide bereziko establezimendu baten jarduera-lizentziak Dekretu honen IV. kapitulua aplikatzetik salbuesten du establezimendua, eta ordutegi bereziaren eta lizentziak jasotzen dituen beste neurri berezien mende jartzen du, bizitegi-zonetan eta gizarte- eta kultura-jardueretan daukan eragina gutxitzeko eta eragindako pertsonen segurtasuna eta osasuna prebenitzeko, atal honetan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Araubide bereziko establezimenduek salbuespenezko ordutegi bat izango dute, zeina ikuskizunen arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzak establezimenduaren gaikuntza-titulua lortzeko prozesuaren barruan egiten duen txostenean ezarriko baita, kontuan izanda gutxienez 24 orduren barruan hiru orduz itxi beharko dela nahitaez mantentze-lanak, garbitasunekoak eta aireztatzekoak egiteko.

  1. Araubide bereziko establezimendu hauen antolaketa eta ezarpena hirigintza-planeamenduan zehazten diren baldintzei egokituko zaizkie; bertan, gutxieneko gisa, baldintza hauek jasoko dira erabilera horietarako:

    1. Pertsonarik ez bizitzea establezimenduaren inguruko 1.000 metroko erradioan.

    2. Ikastetxe, liburutegi, kirol-zentro, kultu-zentro edo osasun-zentrorik ez egotea establezimenduaren inguruko 500 metroko erradioan.

  2. Dantzarako eta dibertsiorako establezimendu gisa kokatutako araubide bereziko establezimenduek baldintza hauek bete behar dituzte:

    1. Aparkaleku propioa izatea, baimenduta daukan edukieraren neurrikoa. Salbuespenez, lizentziak edo baimenak betekizun horretatik libratu ahal izango du establezimendua, mugikortasunari buruz aurkeztutako azterlanak edo memoriak egiaztatzen badu badagoela garraio kolektiboa erabilgarri eta establezimenduaren inguruan nahikoa plaza dagoela aparkatzeko.

    2. Segurtasun pribatuari buruzko araudian ezartzen dena alde batera utzi gabe, segurtasuneko zaintza-zerbitzu pribatua edukitzea, proportzio honetan:

      500 lagunera bitarteko edukiera baimendua: segurtasuneko zaintzaile bat, gutxienez, etengabe establezimendua irekita dagoen denbora guztian.

      501 lagunetik 1.000ra bitarteko edukiera baimendua: segurtasuneko hiru zaintzaile gutxienez etengabe establezimendua irekita dagoen denbora guztian.

      001 lagunetik 2.000ra bitarteko edukiera baimendua: segurtasuneko bost zaintzaile gutxienez, etengabe, establezimendua irekita dagoen denbora guztian.

      000 lagunetik gorako edukiera baimendua: segurtasun pribatuko zaintzaile bat gehiago 1.000 laguneko, etengabe, establezimendua irekita dagoen denbora guztian.

    3. Onarpen-zerbitzuko langileak izatea establezimendua irekita dagoen ordutegian, gutxienez:

      500era arteko edukiera baimendua: 2 langile.

      501 lagunetik 1.000ra bitarteko edukiera baimendua: 3 langile.

      001 lagunetik 2.000ra bitarteko edukiera baimendua: 4 langile.

      000 lagunetik gorako edukiera baimendua: langile 1 gehiago 1.000 laguneko.

    4. Erizaindegia edukitzea erregelamendu honetan aurreikusitako terminoetan, botikinaren eta anbulantzien bidez ordezteko eragozpenik gabe. Edukiera txikiagoa balitz erregelamendu honetan obligazio orokorra ezartzean aurreikusitakoa baino, establezimenduei oro har exijitzen zaizkien gutxieneko baldintzak aplikatuko zaizkie.

    5. Hemezortzi urtetik beherakoei sartzen ez uztea., 52.1 artikuluaren d) letran xedatutakoa baztertu gabe.

    6. Pertsonak bitarteko elektronikoen bidez kontatzeko sistemak izatea, edukiera edozein dela ere.

  1. Jarduera-lizentziaren eskabidearekin, oro har eskatzen denaz gain, artikulu honetan ezartzen diren baldintzak betetzen direlako egiaztapena, eragindako zonan establezimenduak izango duen inpaktuaren ebaluazioa eta segurtasun-memoria bat aurkeztuko dira.

  2. Segurtasun-memoriak honako hau jasoko du, gutxienez:

    1. Establezimenduak, dituen ezaugarriengatik, bertara joaten direnentzat, parte-hartzaileentzat eta edozein kontzepturengatik zuzeneko harremana dutenentzat dituen arriskuen ebaluazioa, eta arrisku horiei aurre egiteko hartu beharreko neurrien aurreikuspena.

    2. Prebentziorako jarritako eraikuntza-elementu eta instalazio konkretuak.

    3. Establezimenduaren osasun-laguntzako dispositiboa.

    4. Segurtasun pribatuko pertsonalaren erreakzionatzeko gaitasun optimoa bermatzeko esku hartzeko protokoloak.

    5. Intzidenteetarako ekintza-plana, bertaratuentzat arriskua ekar lezaketen gertaerak prebenitzeko, konpontzeko edo, besterik ezean, haien inpaktua minimizatzeko baliabide operatibo guztien plangintzarekin.

    6. Komunikazio-sistema bizkor eta efizienteak aurreikustea Ertzaintzarekin eta SOS Deiak Larrialdiak Koordinatzeko Zentroekin harremanetan jartzeko.

  3. Jarduera-lizentziaren instrukzioaren barruan, gutxieneko distantzien baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, ikuskizunen alorreko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzaren nahitaezko txostena, dekretu honen 88. artikuluan aurreikusitakoa, eskatuko du udalak, eta, aldi berean, gutxieneko distantzia horiek betetzen dituen jakinaraziko dio.

  4. Ikuskizunen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzak Ertzaintzari helaraziko dio eskatzaileak aurkeztutako segurtasun-memoria, beharrezko baderitzo herritarren segurtasunean izango den inpaktuaren txostena egin dezan. Ertzaintzaren txostena udalari bidaliko zaion txostenari gehituko zaio.

  5. Ikuskizunen alorreko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzaren txostenak berariazko irizpena emango du establezimenduari aplikatu beharreko ordutegiari buruz eta atal honetan aurreikusten diren baldintzak betetzeari buruz; horrez gain, beharrezkoak diren neurri zuzentzaileak jasoko ditu, zeinak nahitaezko neurri gisa jasoko baitira jarduera-lizentzia emateko ebazpenean.

  1. Aldi bateko instalazio ez-iraunkor, behin-behineko edo eramangarriek egokiak, seguruak eta sendoak direla eta ongi muntatuta daudela egiaztatzeko dokumentazioa izan beharko dute, teknikari eskudunak sinatuta.

  2. Ez dute segurtasun-, sendotasun- eta muntaketa-ziurtagiririk izan beharko, ezta udal-baimenik edo -lizentziarik ere, agertokiek, oholtzek eta tankerakoek, baldin eta haien azalera ez baldin bada 10 metro koadro baino handiagoa eta zorutik hasita 0,5 metro baino garaiagoa.

  3. Erabilera jakin baterako modu industrialean eraikita daudelako arrisku berezirik ez duten edo barruan publikorik hartzen ez duten behin-behineko instalazioen kasuan, nahikoa izango da muntaketaren amaiera-ziurtagiria aurkeztea, funtzionatzen jarri aurretik muntatzaileak sinatuta. Kontzeptu horren barruan sartzen da hauen instalazioa: mahaien, barren eta, oro har, altzarien instalazioa; 5 metroko hegira arteko pergolak eta eguzkitakoak; etxekoen antzeko sutondoak edo suak; publikoa barruan hartzen ez duten txosnak eta azoketako atrakzioak, hala nola era guztietako tiro-etxolak, txurro-dendak, tonbolak, makina automatikoen esparruak eta antzekoak.

    Lehenengo atala. Ikus-entzuleak hartzeko aldi baterako instalazioak.

  1. Jendea hartzea xede duten behin-behineko instalazioek, establezimendu publiko baten barruan zein leku ireki batean egon, aplikatzekoa zaien araudiak ezarritako segurtasun-, higiene- eta erosotasun-baldintzak bete beharko dituzte; zehazki:

    1. Ikus-entzuleentzako segurtasun-neurriak, jendearentzat irekitako lokalen segurtasunaren arloan indarrean den araudian zehaztutakoak.

    2. UNE-EN 13782:2016 - Aldi baterako egiturak Karpak. Segurtasuna arauaren eta UNE-EN 13200-6:2013 Ikusleentzako instalazioak arauaren aurreikuspenak. Aldi baterako maila desmuntagarriei buruzko zatia edo hori ordezten duten arauak.

    3. Segurtasuneko eta irisgarritasuneko Oinarrizko Dokumentuan (DB-SUA) eta Erabileraren segurtasuneko oinarrizko dokumentuko (DB-SU) irisgarritasunari buruzko apartatuan aurreikusitako neurriak, gutxienez perimetroaren 2/3 itxita daukaten instalazioetan edota, perimetroaren 2/3 baino gutxiago eta 1/2 baino gehiago mugatuta edukirik, gutxienez 2.500 koadroko azalera dutenetan.

    4. Jardueraren ezaugarri bereziak direla-eta lonan bertan edota itxiturako toldo bertikalean irekitako tarte batetik barrena baldin bada irteera, seinaleztatuta ipini beharko da, bizkor biribilkatu eta biltzeko sistema bat izan beharko du eta ezingo du izan euskarri-elementu bertikalik igarotzeko hutsartean Edonola ere, hutsarte horiek irekitzeko langileak izango dituzte, jendeari irteten laguntzeko.

    5. Autobabes-plan bat izatea, aplikatzekoa den autobabes-araudiak hala eskatzen duenean.

  2. Aurreko apartatuko c) letran aipatzen diren aldi bateko instalazioak barrutitzat hartuko dira Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legearen 33.3 artikuluan ezarritako ondoreetarako.

  1. Jendea hartzea helburu duten behin-behineko instalazioek udal-lizentzia edo -baimena izan behar dute.

  2. Instalatzeko eskaerarekin batera, teknikari eskudunak sinatutako instalazio-proiektua izan behar dute, segurtasun- eta higiene-neurriak jasota, guztia ere bermatuta gera dadin jarduerak ez diela eragingo arriskurik pertsonei edota ondasunei. Era berean, autobabes-plana ere izan beharko dute, hala dagokionean.

  3. Udalek berek antolatutako jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren kasuan, behin-behineko instalazioen egokitasuna dokumentu bidez egiaztatuko da dagokion udal-espedientean.

  4. Ikuskizunen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzak baimentzeko moduko ikuskizun edo jolas-jarduera baterako aldi bateko instalazioen kasuan, baimen horrek ordeztuko du udalaren esku-hartzea.

    Bigarren atala. Barrakak eta feria-eremuak.

  1. Aldi bateko instalazio horietan elementu mekaniko zabalgarriak dituzten feria-atrakzioak ipintzean hala nola karruselak, noriak, errusiar mendiak edo tankerakoak, haietarako udal-baimenaren prozedura hasteko eskaerarekin batera dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

    1. Segurtasun-baldintzak betetzen direla egiaztatzeko dokumentazio teknikoa, gutxienez, atrakzioaren deskripzioari eta muntatzeko, mantentzeko, kontserbatzeko eta erabiltzeko instrukzioei dagokienez.

    2. Atrakzioaren urteko berrikuspen-ziurtagiria, teknikari tituludun eskudunak edo ikuskatze-erakunde egiaztatuak egina, UNE EN 131814:2006 arauak (feria edo atrakzio-parkeetako makineriari eta egiturei buruzkoak) edo hura ordezten duen araudiak agindutakoaren arabera.

    3. Erantzukizun zibileko asegurua kontratatu izanaren egiaztagiria, martxoaren 25eko 44/2014 Dekretuak edo haren ordezko araudiak zehaztuta bezala.

    4. Behin-behineko instalazio elektrikoaren buletina.

    5. Muntaketaren segurtasun- eta sendotasun-ziurtagiria, eskumena duen teknikari tituludunak edo ikuskatze-erakunde egiaztatuak egina.

  2. Muntaketaren segurtasun- eta sendotasun-ziurtagiria aurkezteko baldintzapean eman ahal izango da baimena, baldintza hori bete beharrekoa baldin bada, eta atrakzioa ezingo da erabili ziurtagiri hori aurkeztu arte.

  3. Behin-behineko instalazio elektrikoaren buletina eta instalazio desmuntagarrien edo aldi batekoen muntaketaren amaiera-ziurtagiria aurkeztea atzeratu liteke jendaurreko ikuskizuna edo jolas-jarduera gauzatzen den egunera, eta ikuskatzaileei emango zaie, bertaratzen baldin badira; bestela, baimena eman duen udal-organoari bidaliko zaizkio.

    100. artikulua. Feria-eremuak.

    Atrakzio-multzo bat instalatzen denean horretarako berariaz ipinitako espazio batean, multzo bakarra osatuz, udalak baimenean argi eta garbi zehaztuko du haietako bakoitzak zer toki zehatz izango duen, atrakzioen arteko distantziak errespetatzeko, baita erabiltzaileak zirkulatzeko tarteak zaintzeko ere. Udalak ikuskatuko ditu inguruabar horiek.

Lehenengo atala. Erregela orokorrak.

101. artikulua. Betekizunak.

Jendaurreko ikuskizunak edo jolas-jarduerak egiteko, betekizun hauek egongo dira:

  1. Behar bezala identifikatutako pertsona edo erakundeen ardurapean deitu, antolatu eta egin behar dira, argi eta garbi zehaztuta nork zer erantzukizun duen, eta betiere dekretu honek ezarritakoaren araberako gaikuntza-titulu baten babespean.

  2. Lokalek edo guneek segurtasun-, osasungarritasun- eta higiene-baldintzak bete behar dituzte, bai eta irisgarritasun unibertsalaren baldintzak ere.

  3. Indarrean dagoen araudiak aurreikusiz gero, zaintzaileak eta sarrera-kontroleko langileak eduki behar dira.

  4. Autobabes-plan bat eduki behar da, hala aurreikusten badu indarrean dagoen araudiak.

  5. Dekretu honek gutxienekotzat jotako higiene- eta segurtasun-zerbitzuak eta osasun-laguntzarako egiturak eduki behar dira.

  6. Pertsonak kontatzeko eta edukiera kontrolatzeko sistemak eduki behar dira, hala dagokionean.

  7. Jendaurreko ikuskizunak edo jolas-jarduerak duen inpaktu akustikoaren balorazioa aurkeztu behar da, eta, hala badagokio, neurriak hartu behar dira inpaktu horri aurrea hartzeko eta gutxitzeko.

  8. Kontratatuta eduki behar da legeak agintzen duen aseguru-poliza.

  9. Dekretu honetan edota aplikatzekoa den garapen-araudian ezarritako baldintzak bete behar dira.

    102. artikulua. Gaikuntza-titulua.

    1. Establezimendu publikoetan jendaurreko ikuskizunak edo jolas-jarduerak egiteko, ez da baimenik edo aurretiazko komunikaziorik behar, baldin eta Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legearen araberako gaikuntza-tituluren baten babespean badaude ikuskizun edo jarduera horiek.

    2. Administrazio-baimen singularra edo aurretiazko komunikazioa beharko dute jendaurreko ikuskizunek edo jolas-jarduerek Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legearen 31. artikuluan eta bat datozenetan aurreikusitako kasuetan.

      103. artikulua. Prozedura.

    1. Aldez aurreko baimena lortzeko prozedura interesdunak eskatuta hasiko da, eskaera baten bidez; eskaera horretan, prozedura administratibo erkidearen araudiak ezarritako betekizunak betetzeaz gain, antolatzailearen identifikazioa eman behar da, eta jardueraren deskribapena, tokia, data, ordutegia eta iraupena, eta, gainera, kasu bakoitzean erregelamenduz eskatzen den dokumentazioa ere aurkeztu beharko da.

    2. Eskumena duen administrazioak egoki iritzitako txostenak eskatu ahal izango dizkie zerbitzu tekniko propioei zein kanpokoei, eta, era berean, ikuskaritza-zerbitzuei egin beharreko egiaztapenak egin ditzatela eskatu ahal izango die, ebazpen egokia emango dela bermatzeko.

    3. Jendaurreko ikuskizunetan eta jolas-jardueretan animaliek parte hartzen badute edo exhibitzen badira, antolatzaileak eskaerarekin batera aurkeztu beharko du abeltzaintzaren arloko eskumena duten foru-organoek emandako aurretiazko baimena. Aurretiazko baimen hori falta bada, ezezkoa emango zaio eskaerari.

    4. Ezinbestekoa izango da, baimen-eskaerarekin batera, segurtasun-memoria bat aurkeztea, erregelamendu honen 95.2 artikuluan zehaztutako edukiarekin, establezimendu, lokal, esparru edo leku irekietan egingo diren eta aldez aurreko baimena behar duten jendaurreko ikuskizun edo jolas-jardueretarako, honako kasu hauetan:

      2.000 lagunetik gorako edukiera aurreikusten denean.

      1. Musika-emanaldiak direnean, ordutegiak 00:00 gainditzen duenean eta edukiera 700 lagunekoa baino handiagoa denean.

      2. Borrokako muturreko indarkeriako kirol-diziplinak, federazioek onartu gabeak, gauzatzen edo ematen direnean.

    5. Eskaera eta segurtasun-memoria Ertzaintzari eta udaltzaingoari bidaliko dizkie instrukzio-organoak, informatu ahal izan dezaten eta neurri bereziak eskatu ikuskizuna edo jarduera segurtatzeko. Era berean, larrialdiei aurre egitearen eta babes zibilaren alorreko eskumena duten beste organo edo arlo batzuen txostena eskatu ahal izango du organo instrukzio-egileak.

      104. artikulua. Ebazpena.

    1. Baimenaren ebazpenak ekitaldia egiteko baimena emango du, bertan aurreikusitako betekizunekin eta baldintzekin, eta, hala egokituz gero, segurtasun-neurri osagarriak ere ezarri ahal izango ditu, eskatzaileak aurreikusitakoez gain. Baimenean ezartzen diren baldintzek jendaurreko ikuskizuna edo jolas-jarduera bertan behera uztera behartu ahal izango dute, ebazpenean berariaz hala zehazten bada.

    2. Ebazpena ezezkoa izango da lege-eskakizunak betetzen direla egiaztatzen ez denean, ospakizunaren segurtasun-baldintzetan gabeziak hautematen direnean edota eskatutako dokumentazioa aurkezten ez denean.

    3. Ebazpena emateko eta jakinarazteko epea hurrengo artikuluetan edota bestelako erregelamendu espezifikoetan espediente-modalitate bakoitzerako aurreikusitakoa izango da.

    4. Ebazpena ezezkoa baldin bada aurkeztu beharreko dokumentazioa ez aurkezteagatik edota zuzentzeko moduko hutsekin aurkezteagatik, eskatzaileak dokumentazio hori edota huts horien zuzenketak aurkezten baditu ospakizunaren data baino lehen, baimena emateko beste ebazpen bat eman ahal izango da.

      Bigarren atala. Establezimendu, lokal edo esparru itxietako ikuskizunak edo jarduerak.

      105. artikulua. Baimenak.

    1. Jendaurreko ikuskizun edo jolas-jarduera konkretu bat establezimendu, lokal edo barruti batean egiteko, aldez aurreko baimena behar da honako kasu hauetan:

      1. Dekretu honen I. eranskinean jasotzen den katalogoaren barruan bildutako jardueretarako gaikuntza-titulurik ez duen lokal batean egin nahi denean.

      2. Beste jarduera batzuetarako gaikuntza-titulua eduki arren, egitekoa den jarduera konkretu horretarako behar dena ez duenean, dekretu honen 106. artikuluan xedatutakoa salbu.

      3. Establezimenduaren gaikuntza-tituluak babestutako jarduera bat izan arren, aldaketa bat dakarrenean baldintza tekniko orokorretan, segurtasunaren alterazioa, aurreikusitakoa baino edukiera handiagoa, edo ikus-entzuleak hartzeko egitura desmuntagarriak instalatzea.

    2. Baimen horiek jendaurreko ikuskizun eta jolas-jarduera noizbehinkako edo puntualetarako bakarrik izango dira, horrelakotzat ulertuz behin egitearekin agortzen direnak, ohikoak, errepikatuak edo aldizkakoak ez direnak. Ohikotzat joko dira urtean 12 aldiko gehieneko maiztasuna gainditzen duten jarduerak, eta ez dago hil berean 2 baino gehiago baimentzerik.

    3. Artikulu honetako lehenengo paragrafoko b) eta c) letren kasuan, hasiera-eskaerarekin batera honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

      1. Autobabes-plan espezifikoa edo establezimendurako aurreikusitako autobabes-planaren osagarria. Autobabes-plana nahitaezkoa ez bada, berriz, eskatzen den edukieraren kalkulu-memoria, establezimendurako aurreikusitakoaren desberdina izanez gero, eta ebakuazio-bideak eta -ibilbideak edukiera horri egokitzeko modua eta establezimenduak, lokalak edo ekitaldiak dituen irisgarritasun-neurrien justifikazioa.

      2. Behin-behineko instalazio elektrikoaren buletina, behar izanez gero.

      3. Behin-behineko instalazioen segurtasunari eta sendotasunari buruz teknikari eskudunak sinatutako memoria, halakorik erabiliz gero, eta muntaketaren amaiera-ziurtagiria ekitaldia hasi baino lehen emateko konpromisoa, aplikatzekoa den araudiarekin bat.

      4. Osasun-zerbitzuak, segurtasun pribatuko zerbitzuak, edukiera kontrolatzeko sistemak eta nahitaezkoak diren beste neurriak prest izatearen egiaztagiriak, dekretu honek edota erregelamendu espezifikoek hala eskatzen duten kasuetan.

      5. Segurtasun-memoria, nahitaezkoa denean.

      6. Ezohiko ikuskizun edo jarduera estaltzeko erantzukizun zibileko aseguruaren ziurtagiria eta istripuena, beharrezkoa denean, ordainduta dagoela berariaz aipatuta.

      7. Establezimenduaren lagapena egiaztatzen duen dokumentua, baldin eta antolatzailea eta establezimenduaren titularra desberdinak badira.

      8. Ikuskizunaren barruan musika-aktuazioak badaude, egiaztatu beharko da lokalak gutxieneko isolamendua daukala gertuen dagoen bizitegi-zonarekin, eta isolamendu horrek betetzen duela Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren I. eranskineko I taula edo hori ordezten duen araudia. Baimena ematen duen organoak, horrez gain, erregistragailudun mugagailu bat edukitzeko obligazioa ezarri ahal izango du, ikuskizunak horretarako aukera ematen badu.

      9. Ospakizun-tokiari eskatzen zaizkion betekizunak, eta ekitaldi espezifikoa antolatzeari buruzko gainerako eskakizunak betetzen direla egiaztatzen duen gainerako dokumentazioa.

    4. Artikulu honen lehenengo paragrafoko a) letrako kasuan, aurreko paragrafoan zehaztutakoaz gain, honako dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da:

      1. Establezimenduaren edo lokalaren ohiko funtzionamendurako gaikuntza-titulua.

      2. Ikuskizuna edo jolas-jarduera egiteko lokalaren egokitasuna egiaztatzen duen teknikari eskudunaren ziurtagiria, lokalaren ezaugarriak eta programatutako edukiera kontuan izanda, betiere indarrean den edifikazio-araudiari jarraikiz.

      3. Behe-tentsioko instalazioaren berrikuspenaren ziurtagiria.

      4. Suteetatik babesteko baliabideen berrikuspenaren ziurtagiria.

      5. Lokalaren titularrak sinatutako erantzukizun zibileko asegurua, zehaztuz polizak estaltzen duela lokalean ekitaldi hori egitea.

    5. Behin-behineko instalazio elektrikoaren buletina eta instalazio desmuntagarrien edo aldi batekoen muntaketaren amaiera-ziurtagiria aurkeztea atzeratu liteke jendaurreko ikuskizuna edo jolas-jarduera gauzatzen den egunera, eta ikuskatzaileei emango zaie, bertaratzen baldin badira; bestela, baimena eman duen udalari edo Eusko Jaurlaritzako organoari bidaliko zaizkio.

    6. Aldez aurreko baimena emateko eskumena udalak izango du, edota ikuskizunen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzak, lokal zein ikuskizunaren edukiera edo kapazitatea 700 lagunetik beherakoa edo gorakoa den kontuan izanda, hurrenez hurren.

    7. Ebazpena emateko eta jakinarazteko epea hilabetekoa izango da. Epe horretan ebazpenaren jakinarazpenik jasotzen ez bada, interesdunak ulertu ahal izango du eman diotela eskatutako baimena.

      106. artikulua. Aurretiazko komunikazioa.

    1. Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legearen 25.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, udalari aurretiazko komunikazioa eginda antola daitezke jarduera nagusiaren osagarriak eta akzesorioak diren beste jarduera batzuk, establezimendu publikoaren gaikuntza-tituluan berariaz jasota ez egon arren, baldintza hauek betetzen badira:

      1. Dekretu honen eranskinean ematen den katalogoaren arabera jarduera kultural edo sozialtzat edo antzerki edo musikako ikuskizuntzat kalifika daitezkeen jarduerak izatea.

      2. Jarduera nagusiaren osagarriak eta akzesorioak izatea, horrelakotzat ulertuz aldizka egin ohi ez direnak eta gaikuntza-tituluan sartutako jardueren gauzatzea hobea, osoagoa, erakargarriagoa edo perfektuagoa izaten laguntzen dutenak. Aldizka egin ohi diren jardueratzat joko dira urtean 12 aldiz baino gehiagotan egiten direnak, eta ezin izango da hilean bi baino gehiago egin.

      3. Aurreikusitako gehieneko edukiera ez aldatzea eta ezta esparruaren autobabes-plan espezifikoa ere, plan hori baldin badu. Aktore edo jardulerik badago, horien kopurua zenbatu egingo da gehieneko edukiera onargarria kalkulatzeko.

      4. Ordutegiaren araubidea ez aldatzea, udal-araudiak horrelako jarduera akzesorioetarako ordutegi-tarte espezifikoak ezar baditzake ere.

      5. Lokalaren instalazioak eta konfigurazioa eta gaikuntza-tituluan jasotako gainerako baldintzak ez aldatzea.

      6. Musikako ekipoen potentziari edo bezeroentzat utzitako azaleraren funtzioan onartuko den gehieneko interpretatzaile-kopuruari eta abarri buruz udal-araudiak ezarritako baldintza orokorrak betetzea, horrelakorik dagoenean, jarduera horiek nagusiarekiko duten izaera osagarria eta gehigarria zaintze aldera. Udal-araurik ez badago, jarduera osagarriei baldintza orokor hauek aplikatuko zaizkie:

        Jarduera osagarriak 12:00etatik 23:00etara bitartean gauzatuko dira, lokaletan, eta lokal horiek isolamendu akustikoa izan behar dute airetiko zarataren eta talka-zarataren aurka (gutxienez 65 dB(A) eta 40 dBkoa, hurrenez hurren) gertueneko bizitegi-erabilera edo antzekoekiko (hotelak, erabilera sanitarioa, etab.); halaber, 213/2012 Dekretuan zehaztutako gainerako parametro akustikoak errespetatu behar dituzte. Isolamendu akustikoak enpresa onetsi baten ziurtagiri baten bidez egiaztatuko dira.

        Jardueraren funtzionamenduak 90 dBA-ko soinu-igorpeneko gehieneko muga izango du. Ekipo musikalen erabilera jardueraren aldez aurreko jakinarazpenari lotuko zaio uneoro, baita baldintza hauei ere:

        50 watt-eko baina handiagoa ez den potentzia efikaza.

        85 dBA-ko soinu-ainguratzea.

        65 dBA-ko gutxieneko isolamendua.

        Atondo akustikoa sarreran.

        Jarduera horiek establezimenduen barruan egin behar dira esklusiboki, eta ateek itxita egon behar dute jarduera garatzen den bitartean.

    2. Jarduera osagarri eta gehigarri horiek egiteko baldintzak ez betetzeak edo hirugarrenei eragozpenak eragin zaizkiela egiaztatzeak jarduera horiek hiru hilabeteko epean berriz egitea galaraztea ekarriko du, dagozkion zehapenak baztertu gabe.

    3. Era berean, aurretiazko komunikazioa egin behar da erlijio-kultuko lokaletan egiteko jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren kasuan, erlijio-ospakizunak ez direnean, baldin eta ez badira aldatzen barrutiaren edukiera eta autobabes-plan espezifikoa, eta publikoa eta jarduleak erlijio-ospakizunen entzule eta emaileentzat jarritako eserleku eta toki beretan kokatzen badira. Komunikazioa ez aurkeztea ere egongo da, baldin eta ikuskizuna edo jarduera beste hirigintza-erabilera batzuen mugakide ez diren eraikin exentu edo isolatuetan garatzen bada.

    4. Aurretiazko komunikazioa egitea beharrezkoa denean, establezimenduaren titularrak aurkeztu behar du, jendaurreko ikuskizuna edo jolas-jarduera hasi baino gutxienez hamar egun lehenago, bertan adieraziz:

      1. Jendaurreko ikuskizunaren edo jolas-jardueraren deskribapena, eguna eta ordua zehaztuta, baita zer establezimendu publikotan edo espaziotan egingo den ere, edukiera eta kapazitatea adierazita.

      2. Deklarazio bat, esaten duena Ikuskizunak edo jarduerak ez dituela aldaraziko gaikuntza-tituluan aurreikusitako gainerako baldintzak eta ez dituela aldaraziko, era berean, edukiera, ordutegiaren araubidea, instalazioak edota establezimenduaren autobabes-planaren konfigurazioa.

      3. Deklarazio bat, ikuskizuna edo jarduera lokalaren erantzukizun zibileko aseguruak estalitako ekintzen barruan dagoela esaten duena. Bestela, aurretiazko komunikazioarekin batera aseguru-konpainiaren ziurtagiria aurkeztu beharko du.

    5. Aurretiko komunikazioa aurkezteak dena delako jendaurreko ikuskizuna edo jolas-jarduera garatzeko eskubidea ematen du, betiere aurkeztutako dokumentazioa osoa bada eta indarreko arauak betetzen baditu, baina administrazio eskudunak egiaztatzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko duen ahalmena eragotzi gabe. Baimenaren indarraldia ikuskizuna edo jarduera egitearekin bukatuko da.

    6. Aurretiazko komunikazioa administrazio eskudunean aurkezten ez bada, edo komunikazioan edo harekin batera ematen diren funtsezko datuak, adierazpenak edo dokumentazioa zuzenak ez badira edo faltsuak badira edo aipatu gabe uzten badira, gorabehera horiek ezagutzen direnetik aurrera ezin izango da jarraitu dena delako eskubideaz baliatzen edo jarduera egiten, betiere izan litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak baztertu gabe. Halakoetan, administrazio eskudunak jendaurreko ikuskizuna edo jolas-jarduera bertan behera utzi ahal izango du. Funtsezko datuak dira, ondorio hauetarako, artikulu honetako 4. apartatuan aipatzen direnak.

      Hirugarren atala. Leku irekietako ikuskizun eta jarduerak.

      107. artikulua. Leku irekietan baimena emateko erregela espezifikoak.

    1. Bide publikoan edo espazio publikoetan egiten diren jendaurreko ikuskizunek edo jolas-jarduerek ez dute aldez aurreko baimenik beharko Dekretu honen arabera, instalazio edo egitura finkorik, aldi batekorik, eramangarririk edota desmuntagarririk behar ez badute, ez ekitaldia egiteko eta ezta publikoa hartzeko ere, betiere dagokion udalerrian espazio publikoaren erabilera berezi edo pribatiboari buruzko araudiaren arabera aurkeztu beharreko gaikuntza-tituluei kalterik egin gabe.

    2. Udalaren aldez aurreko baimen singularra beharko da ikuskizunak eta jolas-jarduerak bide publikoan edo espazio publikoetan egiteko, baldin eta instalazio edo egitura finkoak, aldi batekoak, eramangarriak edo desmuntagarriak erabiltzen badira ikuskizun edo jarduera horiek gauzatzeko edo ikus-entzuleentzako estalpea jartzeko.

    3. Aldez aurreko baimena ekitaldi horretarako eska daitezkeen betekizun multzoa betetzen dela egiaztatzen denean emango da, ezaugarrien eta programatutako edukieraren arabera.

    4. Hasiera-eskaerarekin batera dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

      1. Egitekoa den jardueraren deskribapen-memoria.

      2. Espazioaren erabilgarritasuna.

      3. Behin-behineko elementuen eta instalazioen segurtasunari eta sendotasunari buruz teknikari eskudunak sinatutako memoria, eta muntaketaren amaiera-ziurtagiria ekitaldia hasi baino lehen amaitzeko konpromisoa, aplikatzekoa den araudiarekin bat.

      4. Behin-behineko instalazio elektrikoaren buletina.

      5. Teknikari eskudunak sinatutako memoria, eskatzen den edukiera kalkulatzeari eta edukiera horretarako ebakuazio-bideak eta -ibilbideak egokitzeari buruz.

      6. Autobabes-plana, behar denean.

      7. Erantzukizun zibileko eta istripuetako asegurua kontratatu izanaren ziurtagiria, behar denean.

      8. Nahitaez eduki beharreko kondizioak edo zerbitzuak badauzkala edo kontratatuta daudela egiaztatzen duen agiria, hala nola osasun-zerbitzuak, edukiera kontrolatzeko sistemak edota segurtasun pribatuko zerbitzuak.

      9. Ekitaldiaren inpaktu akustikoaren ebaluazioa eta prebenitzeko eta minimizatzeko neurriak.

      10. Segurtasun-memoria, nahitaezkoa denean.

      11. Jendaurreko ikuskizunak edo jolas-jarduerak eragingo duen mugikortasunaren analisia, detektatutako premiei erantzuteko aurreikusitako neurri bereziak zehaztuz.

      12. Ospakizun-tokiari ezarritako betekizunak eta ekitaldi konkretu hori antolatzeak eskatzen dituen gainerakoak betetzen direla justifikatzeko gainerako dokumentazioa.

        Ez da beharrezkoa izango mugikortasun-memoria edo sortutako mugikortasunaren ebaluazioaren azterlana aurkeztea ikuskizunak edo jolas-jarduerak ez daukanean mugikortasunari eragiteko aurreikuspenik, programatutako edukiera eta erabilitako espazioa aintzat hartuta.

        Behin-behineko instalazio elektrikoaren buletinaren eta instalazio desmuntagarrien edo aldi batekoen muntaketaren amaiera-ziurtagiriaren aurkezpena atzeratu liteke, jendaurreko ikuskizuna edo jolas-jarduera gauzatzen den egunera arte; orduan, ikuskatzaileei emango zaie bertaratzen baldin badira; bestela, baimena eman duen agintaritzari bidaliko zaizkio.

    5. Aldez aurreko baimena emateko eskumena baimendu beharreko ekitaldia egingo den tokiko udalak izango du.

    6. Ikuskizuna edo jarduera sarrera mugatuko barrutietan egiten bada eta haien edukiera 700 lagunetik gorakoa bada, baimena eman aurretik ikuskizunen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzaren txostena eduki beharko da; horretarako, eskaera aurkeztu eta 7 eguneko epearen barruan ekitaldiarekin lotutako informazioaren kopia bidali beharko da, manu honetako 4. apartatuaren a), c), d), e), f) eta j) letretan jasotako moduan.

      Esandako Zuzendaritzak, dokumentazio osoa jaso eta hilabeteko epearen barruan, ikuskizunaren edo jardueraren ospakizunaren segurtasun-baldintzei buruzko txostena eman beharko du, dokumentazio hori aztertuta.

      Txostenak zuzenketa-neurriak ezarri ahal izango ditu, arrazoituta betiere; zuzenketok lotesleak izango dira, eta baimena emateko ebazpenean termino berberetan txertatuko dira. Txostena ezarritako epearen barruan egiten ez bada, udalak izapideekin jarraitu ahal izango du.

      Udalak ikuskizunen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzari komunikatu beharko dio emandako baimena.

    7. Ebazpena emateko eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izango da. Epe horretan ebazpenaren jakinarazpenik jasotzen ez bada, interesdunak ulertu ahal izango du eman diotela eskatutako baimena.

108. artikulua. Baldintza teknikoen mantentzea.

  1. Establezimenduak eta instalazioak beti akatsik gabe funtzionatzeko moduan eduki behar dituzte establezimendu publikoen titularrek eta antolatzaileek, aplikatzekoa den araudian eta dagokion lizentzian, baimenean nahiz aurretiazko komunikazioan ezartzen den bezala.

  2. Ezingo dira jendaurreko ikuskizunak edo jolas-jarduerak gauzatu, erregelamendu honetan haiek gauzatzeko establezimendu edo espazioek ez baldin badauzkate martxan erregelamendu honetan ezarritako higiene-, osasun- eta segurtasun-zerbitzu minimoak.

    109. artikulua. Kontrolak eta ikuskapenak.

    Establezimendu publikoen titularrek eta antolatzaileek aplikatzekoa zaien araudi sektorialean aurreikusten diren funtzionamendu-kontrolak eta berrikusketa teknikoak egin beharko dizkiete establezimendu eta instalazioei.

    110. artikulua. Jardueraren etenaldi jarraitua.

  1. Establezimendua jarduerarik gabe edukiz gero sei hilabetez jarraian, etenda geratuko da gaikuntza-tituluaren indarraldia, interesdunari aldez aurretik entzun ondoren eta modu arrazoituan, harik eta Administrazioak egiaztatzen duen arte betetzen direla establezimenduari eskatzen zaizkion baldintzak.

  2. Egiaztapena hilabeteko epean egin beharko da gaikuntza-tituluaren indarraldiari eusteko eskaera berariaz egiten denetik.

  3. Egiaztatzeko izapidea ez da egingo gaikuntza-tituluaren iraungitze-espedientea hasita baldin badago.

    111. artikulua. Dokumentazioa.

  1. Titularrak eta antolatzaileak ikuskaritzako organo eskudunaren esku ipini beharko dute nahitaezko kontrolak eta ikuskapenak egiaztatzeko dokumentazioa, noiznahi eskatu ahal izango baitiezaiekete.

  2. Autobabesaren edo aseguruen inguruko baimenak edo komunikazioak oinarritzen dituzten dokumentu guztiak eskuragarri egon behar dute ikuskapenerako; hala ere, arrazoizko denbora eman ahal izango da gaikuntza-tituluaren titularrak dokumentazio hori egiazta dezan.

  3. Ikuskaritzako eskumena duen organoak establezimenduaren titularrari dokumentazio hori eskatu ahal izango dio, baita autobabes-planari buruzkoa eta nahitaezko aseguruak kontratatu izanaren ziurtagiriak ere, horretarako epe bat emanda.

  4. Udalek ikuskizunen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzari komunikatuko dizkiote Zuzendaritza horren ikuskaritza-ahalmenean sartzen diren establezimendu, jendaurreko ikuskizun eta jolas-jarduerei buruzko gaikuntza-tituluak. Udalaren titulartasuneko establezimendu publikoen kasuan, udalek komunikatuko dituzte baimendutako jarduerak, horien eta eraikin, areto edo jarduera bakoitzaren guztizko edukiera, eta gaikuntza-tituluan jasoko liratekeen gainerako datu garrantzitsuak.

    112. artikulua. Ikuskaritza-jarduera.

  1. Ertzaintzako Joko eta Ikuskizun Ataleko kideek, udaltzaingoetako kideek edo udal funtzionarioek ikuskatuko dituzte establezimendu publikoak eta instalazioak, eta kontrolatuko dituzte ikuskizunak eta jolas-jarduerak. Eginkizun horretan Administrazioko teknikarien laguntza jaso ahal izango dute, eta, hori horrela bada, horien balorazioak ikuskapen-aktei erantsiko zaizkie, txosten gisa. Ikuskatze-lanak egiteko eskumena duen administrazioak, halaber, kasu bakoitzean eskatzen diren zehaztasun teknikoak betetzen dituzten beste pertsona edo erakunde batzuk gaitu ditzake ikuskatze-lanak egiteko.

  2. Ikuskapenak establezimenduari edo lokalari buruzkoak edo jarduerari buruzkoak izan daitezke. Lokalaren ikuskapena jarduera gauzatzen ari dela eginez gero, bi ikuskapenak egingo dira aldi berean, lokalarena eta jarduerarena, eta inguruabar horren berri jasoko da aktan.

  3. Ikuskapenak programatuta egin daitezke, edo abisatu gabe; presentzialki edo dokumentuak eskatuz; jardueraren funtzionamenduan edo entseguetan edo prestatze-lanetan edo horietatik kanpo. Edonola egiten delarik ere, ahalik eta nahasmendurik txikiena sortuko da.

  4. Titularrek eta antolatzaileek obligazioa dute ikuskatze- eta kontrol-lanetarako baimenduta dauden pertsonei edozein momentutan sartzen uzteko, eta ikuskatze-lanetan laguntzeko.

  5. Ikuskatzaileak edozer toki, instalazio edo dependentziatara sartu ahal izango dira, publikoak edo pribatuak, betiere etxeetan sartzeko konstituzio-mugak gainditu gabe, eta noiznahi eskatu ahal izango diete lokal eta instalazioen titularrei edo ikuskizun eta jolas-jardueren antolatzaileei eskatutako segurtasun-baldintzen mantentze-lanak egiaztatzen dituen dokumentazioa. Establezimendura sartzea galarazten bada edo ikuskapena eragozten bada, ikuskatzaileek edo poliziak jarduera amaitzeko agindu ahal izango dute.

  6. Ikuskatzaileak egoki iritzitako proba teknikoak egin ahal izango ditu.

    113. artikulua. Establezimenduaren ikuskapena.

  1. Establezimenduen ikuskapenaren xedea hura irekitzea baimendu duen gaikuntza-tituluan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzea da.

  2. Establezimenduaren titularra edo haren ordezkaria bertan dela egingo dira ikuskapen-lanak, aldez aurretik hitzordua ipinita eta, ahal dela, lokalean jarduerarik ez dagoenean, edo jarduera txikia aurreikusten denean.

  3. Ikuskapenean egiaztatuko da gutxienez:

    1. Gaikuntza-tituluan jasotako baldintzak funtsean aldatzen dituen obra edo aldaketarik egin den konfigurazioan.

    2. Instalazioen mantentzea eta kontserbazioa nola dagoen.

    3. Lokalaren egoera bat datorren autobabes-planarekin, eta autobabes-plana eta seinaleztapena ere bat datozen.

    4. Indarrean den araudiak agindutako seinaleak erabiltzen diren.

    5. Gaikuntza-tituluan edo dagokion proiektuan aurreikusitako suteetatik babesteko bitarteko guztiak ipinita dauden eta ondo kokatuta dauden.

    6. Alarma-sistemek, ateak desblokeatzekoek edota segurtasunarekin eta larrialdiak kudeatzeko gainerakoekin lotutakoek behar bezala funtzionatzen duten.

    7. Irisgarritasun unibertsalari buruzko araudia betetzen den.

      114. artikulua. Jardueraren ikuskapena.

      1. Jardueraren ikuskapenak lokalean jarduera egiten ari direla egingo dira, baina ahalik eta eragin txikiena izaten saiatuta, aldez aurretik abisatu gabe eta ikuskapena egiten den unean jardueraz arduratzen ari den eta antolatzailearen ordezkari den pertsonaren aurrean.

      2. Ikuskapenean egiaztatuko da gutxienez:

        1. Jarduera hori gaikuntza-tituluan jasota dagoen.

        2. Jarduera hori aurreikusita dagoen ezarritako autobabes-planean edo jarduerarako aurreikusitako plan osagarrian.

        3. Badauzkaten behin-behineko instalazio elektrikoaren buletina, halakorik behar izanez gero, egitura desmuntagarri guztien segurtasun- eta sendotasun-ziurtagiriak eta aldi baterako edozer instalazioren legezkotasuna ziurtatzen duten gainerako ziurtagiriak.

        4. Badauzkaten nahitaezko informazioa eta publizitatea eta erreklamazio-orriak.

        5. Osasun-zuzkidurei, segurtasun-zerbitzuei eta onarpen-zerbitzuei dagokienez legeak agindutakoa betetzen duten.

        6. Ezarritako edukiera betetzen den, edukieraren kontrola eginda eta edukiera kontrolatzeko baliabideek behar bezala funtzionatzen duten egiaztatuta.

        7. Irisgarritasun unibertsalari buruzko araudia betetzen den.

      3. Era berean, araudi honetan eta gaikuntza-tituluan eskatzen diren gainerako funtzionamendu-betekizunak betetzen diren egiaztatu ahal izango da.

        115. artikulua. Aktak.

      1. Ikuskapen bakoitzeko akta bat egingo da, eta interesdunak, ondorioekin ados ez baldin badago, aktan adierazi ahal izango du desadostasuna. Akta ikuskatzaileek sinatu beharko dute, baita ikuskaritzan presente egon denak ere.

      2. Oro har, aktak datu hauek jaso beharko ditu gutxienez:

        1. Egindako tokia, data eta ordua, lokalaren izena, jarduera eta kokapen zehatza.

        2. Esku hartzen duten ikuskatzaileen identifikazioa.

        3. Jarduera, establezimendua edo ikuskizuna ustiatzen duen pertsonaren edo titularraren identifikazioa, izen-abizenak edo sozietatearen izena zehaztuta.

        4. Ikuskapena noren aurrean egin den, haren izen-abizenak eta NANa, eta zer kargu edo titulurekin ziharduen.

        5. Establezimenduaren ikuskapena izan den edo jarduerarena, edo biak batera.

      3. Aktak luze-zabal jasoko ditu lokalean edo ikuskizunaren garapenean hautemandako ustezko hutsak, gaikuntza-tituluan edo indarrean den araudian eskatutakoari dagokionez. Era berean, bertan jasoko dira ustezko hutsen inguruan ikuskapenean presente izan denak egindako alegazioak ere. Ikuskatzaileek aktan jaso ahal izango dituzte komenigarritzat jotzen dituzten kautela-neurriak edo neurri zuzentzaileak.

      4. Akta hori interesdunari jakinaraziko zaio, eskura emanez ikuskapenean presente badago, eta eskumena duen administrazio-organoari ere helaraziko zaio, jasotako dokumentazioarekin batera. Agertutako pertsonak akta sinatu nahi ez badu, egitate hori ikuskapen-aktan jasoko da.

      5. Ikuskatzaileek egindako akta eta eginbideetan, ikuskatzaileek eurek hautemandako egintzak jasotzen direnean dagozkion lege-eskakizunak ikusirik, egintza horien frogak ere jaso beharko dira, nola eta ez den kontrakorik egiaztatzen.

        116. artikulua. Hutsak zuzentzea.

      1. Pertsonen edo ondasunen segurtasunari edo osasungarritasun publikoari arrisku larria eragiten ez dioten huts posibleak jasotzen badira aktan, organo eskudunak establezimenduaren titularrari errekerimendua egingo dio bertan zehaztutako arrazoizko epearen barruan zuzen ditzan, ohartarazita hala egin ezean dagokion zehapen-espedientea abiaraziko zaiola.

      2. Esandako zuzenketa ezarritako epean egiteko gauza ez bada, establezimenduaren titularrak organo eskudunari emandako epearen barruan proposatuko dio hura luzatzeko, hutsak zuzentzen dituen bitartean hartuko dituen neurri subsidiarioak zehaztuta.

      3. Jarduera-akta batean ikusitako hutsa ez baldin badago lokalarekin lotuta baizik eta jarduerarekin, antolatzaileari jakinaraziko zaio ezingo duela jarduera berriz egin nola eta ez duen jasotako hutsa zuzentzen, horregatik eragotzi gabe, hala badagokio, zehapen-espedientea irekitzea.

        117. artikulua. Ikuskapenaren helburuak eta lehentasunak.

      1. Dekretu honen III. eranskinean finkatzen dira establezimendu, jendaurreko ikuskizun eta jolas-jardueren ikuskapenaren helburuak eta lehentasunak, ikuskizunen arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren zuzendaritzaren ikuskaritza-zerbitzuek eta udal-ikuskapeneko zerbitzuek aplikatu beharrekoak. Hori dena betiere Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legearekin bat.

      2. Helburu eta lehentasun horiek zehazteko, kontuan izan beharko da zer garapen eta bilakaera duen aisialdiaren sektoreak, zer eragin duen gizartean, jarduerek zer garrantzi duten, nolakoak diren edo zein egoeretan dauden, eta nolako disuasio-efektua lortu nahi den ikuskapen-lanarekin.

      3. Helburu eta lehentasun horien esparruan, hala Eusko Jaurlaritzak nola udalek bakoitzak bere ikuskaritza-programak finkatu behar dituzte, eta elkarri ezagutarazi behar dizkiote.

Lehenengo atala. Zehapenen erregistroa.

118. artikulua. Erregistroaren xedea eta edukia.

  1. Jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren zehapenen erregistroaren xede bakarra Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legean tipifikatutako arau-hausteetan berrerortzea gertatzen den hautematea da.

  2. Bertan inskribatzen dira arlo honetan eskumena duten udaletako edo autonomia-erkidegoko agintariek ezarritako zehapenak; agintari horiek komunikatuko dituzte zehapen-ebazpena eta inskribatu beharreko datuak, zehapena administrazio-bidean irmo egiten denean. Erantzukizunak bereganatzeagatik eta ordaintzeagatik isun murriztua duten zehapenak ere inskribatzen dira.

    119. artikulua. Atxikipena.

    Erregistroa ikuskizunen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzari atxikita egongo da, eta hura izango da tratamenduaren arduradun, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako ondorioetarako; halaber, haren aurrean egikaritu ahal izango dira arau horretan aitortzen diren eskubideak.

    120. artikulua. Datu inskribagarriak.

    Inskripzioan datu hauek jasoko dira:

    1. Arau-hauslearen identifikazio-datuak.

    2. Arau-haustearen tokia eta eguna.

    3. Egindako arau-haustea eta legearen zer artikulutan tipifikatuta dagoen.

    4. Ezarritako zehapena edo zehapenak.

    5. Zehapena zer datatan egin den irmo.

      121. artikulua. Datuen irisgarritasuna eta babesa.

      1. Erregistroa eta bertan inskribatzen diren datuak datu pertsonalak babesteko legeak dioenarekin bat jasoko dira.

      2. Datuen transmisioa eta erregistrorako sarbidea Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikora eta Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legearen 66.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera egokituko dira.

      3. Edonola ere, segurtatu beharko da betetzen dela zehapen-ebazpena jaso dutenek erregistroan inskribatuko direla jakiteko eta inskripzio hori zehapena betearazteko behar den neurrian bakarrik mantentzeko duten eskubidea. Horretarako, zehapen-agintaritzak izapidearen berri emango dio interesdunari, datuak zehapenen erregistrora bidaltzen dituen aldi berean.

      4. Erregistro honetarako sarbidea izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta ikuskizunen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzak.

        122. artikulua. Ezereztea.

        Ofizioz eta berehala ezereztuko dira inskribatutako zehapenei dagozkien datuak, zehapenari dagokion denbora zehatz-mehatz bete bezain pronto, ezarritako zehapenaren preskripzio-aldia amaitzen denean edota, hala dagokionean, zehapen-ebazpenaren kontra bide judizialean ipinitako errekurtsoa baietsi dutela jakinarazten denean.

        Bigarren atala. Berriro hezteko neurriak.

        123. artikulua. Berriro hezteko neurriengatik etetea.

      1. Legearen 57.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, arau-hauste arinak egiteagatik ikusleei eta erabiltzaileei jartzen zaizkien zehapenak eten egin ahal izango dira, arau-hausleek, beren borondatez, berriro hezteko neurriak gauzatzen badituzte; esaterako, komunitatearen aldeko zerbitzuak ematen badituzte edo heziketa-, prestakuntza- edo kultura-programetan edo antzekoetan parte hartzen badute.

      2. Zehapena ezartzen duen organoak zehaztuko ditu berriro hezteko neurriaren zer-nolakoak eta iraupena.

        124. artikulua. Berriro hezteko neurrien programa.

      1. Administrazio publiko eskudunek berriro hezteko neurrien programak garatu ahal izango dituzte, komunitatearen aldeko prestazioekin edo hezkuntza-, prestakuntza- edo kultura-arloko bestelako ekintza batzuekin, guztiak ere ikuskizunetan eta jolas-jardueretan herritarren bizikidetzaren kontrako portaerak zuzentzeko eta prebenitzeko xedearekin.

      2. Komunitatearen aldeko prestazioen barruan sartzen dira lorategiak eta espazio publikoak egokitzea, hirugarren adineko pertsonei edo premia bereziak dituzten kolektiboei laguntzea, kirol- eta kultura-ekintzak edo tankerakoak egitea, baldin eta antzeko programak ezarrita baldin badaude zehatua bizi den udalerrian edo hark aukeratutako beste batean. Komunitatearen aldeko lanak ezingo dira, inola ere, udal-langileek egitekoak izan, ez eta erakundeetako edo haien mendeko enpresetako langileek egitekoak ere.

      3. Hezkuntza-, prestakuntza- edo kultura-ekintzen edukia jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren gozamenean eta aisialdian gizabidezko jokaeretan heztearekin lotuta egongo da.

      4. Administrazio publikoek berriro hezteko neurrien programen publizitatea egingo dute eta haien berri emango diete zehatutako pertsonei.

        125. artikulua. Zehapena eteteko eskaera.

      1. Berriro hezteko neurri horiei heltzeko eskaera zehapena eman zuen erakundearen aurrean egin beharko du zehatuak, berriro hezteko neurrien udal-programa batean bere borondatez bat egin duela ziurtatzen duen agiri batekin batera, dela prestazio komunitario batean, dela hezkuntza-, prestakuntza- edo kultura-programa edo baliokide batean.

      2. Zehapena eteteko baldintza izango da esandako berriro hezteko programa horiek izatea, eta zehatua programa horietako batean sartzea bere borondatez.

      3. Zehapena eman zuen erakundeak ezarritako zehapenaren exekuzioa etengo du baldin eta egiaztatzen badu berriro hezteko neurrien programa batean onartu dutela, programaren edukiak egokiak direla zehapenaren xederako eta prestazioaren iraunaldia proportzionala eta egokia dela zehapenaren muntarekiko.

      4. Berriro hezteko neurrien programa babesten duen administrazioak gainbegiratzaile bat izendatuko du programa egiten dela ziurtatzeko, eta hark organo zehatzaileari txostena igorriko dio behar bezala bete duen azaltzeko.

      5. Txostenak berresten badu berriro hezteko neurria bete dela, zehapena iraungitzat emango da.

        LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA. Titulartasun- edo helbide-aldaketak jakinaraztea.

        Lizentzia, baimen edo bestelako gaikuntza-titulua bere izenean duen pertsonaren identitatean eta egoitzan gertatzen diren aldaketak, eta establezimendua eskualdatzeagatik edo gaikuntza-tituluaren titulartasuna aldatzeagatik gertatzen direnak, hilabeteko epean komunikatu behar dira, aldaketa formalizatzen denetik.

        Establezimenduaren eskualdatzea edo gaikuntza-titulua bere izenean duen pertsonaren aldaketa agintari eskudunari komunikatzen ez zaion bitartean, titularrarentzat eratortzen diren erantzukizun guztiei lotuta geratzen dira bai titulartasunetik irteten den pertsona bai sartzen dena.

        BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Animaliekin antolatutako ikuskizunak edo jolas-jarduerak.

      1. Animaliek parte hartzen duten edo exhibitzen diren establezimenduek, ikuskizunek eta jarduerek animaliak babesteko, animalien osasunerako eta nukleo zoologikoetako araudia bete beharko dute.

      2. Animaliak exhibitzen dituzten edo animaliek parte hartzen duten establezimendu, ikuskizun edo jolas-jardueren gaikuntza-titulua eskuratzeko edo aldatzeko espedientean, eskatzaileak honako hauek aurkeztu beharko ditu:

        1. Albaitari elkargokidearen ziurtagiria, ikuskizunak edo jolas-jarduerak animaliak babesteko araudia betetzen duela adierazi.

        2. 60 kilogramotik beherako behi-azienda denean, ganadu-jabearen ziurtagiria, haien pisuari buruz.

          HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Behin-behineko instalazio puzgarriak.

          Behin-behineko instalazioak hamalau urte edo gutxiagoko neska-mutilentzako jolas-ekipo puzgarriak direnean, UNE-EN 14960:2014 arauak (Jolas-ekipo puzgarriak. Segurtasun-betekizunak eta entseguak egiteko metodoak) diseinuari, fabrikazioari, instalazioari eta gozatzeari buruz ezarritako baldintzak bete beharko dira, erregelamendu honetan era horretako behin-behineko instalazioetarako jasotzen diren manuez gainera.

          LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Erabilera kolektiboko igerilekuak.

          Erabilera kolektiboko igerilekuek araudi espezifikoa izango dute establezimendu horien segurtasun- eta osasun-baldintzak erregulatzeko osasunaren eta jendaurreko ikuskizunen arloan eskumena duten Eusko Jaurlaritzako sailek elkarrekin proposatuta, erregelamendu hau osagarri eta ordezko gisa aplikatu ahal izango bada ere.

          BOSGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Ikuskapenaren helburuak eta lehentasunak berrikustea.

          Eusko Jaurlaritzak hamabost egunez behin berrikusi ahal izango ditu Dekretu honen III. eranskinean ikuskapenerako finkatutako helburuak eta lehentasunak, lortutako emaitzak ebaluatu ondoren, araudiaren betetze-maila aisialdi-sektorearen garapena eta bilakaera kontuan izanda.

          Bost urte igarotzen badira horrelako berrikuspenik egin gabe azkenekoak onartu zirenetik, lehengoak mantenduko dira indarrean harik eta berriak onartu arte.

          LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA. Izapidetzen ari diren espedienteak.

          Dekretu hau indarrean jarri aurretik eskatutako lizentzia eta baimenak arautzeko, eskatu ziren garaian indarrean zeuden arauak hartuko dira kontuan; baina, hala ere, pertsonen eta ondasunen segurtasunari eragiten dieten baldintza teknikoak bete beharko dituzte, Dekretu honek xedatutakoari jarraituz.

          BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. Katalogora egokitzea.

          1. Dekretu hau indarrean jarri aurretik zeuden establezimendu publikoak, gaikuntza-tituluak ahalbidetzen dituen jarduerei dagokienez, honen I. eranskineko katalogoan aurreikusten diren kategorien barruan subsumituta geratuko dira. Subsumitze hori kontuan izango da informazio-errotuluak edo -plakak egitean eta ordutegiei eta sarrera-debekuei buruzko araubidean.

          2. Establezimendu publiko horien gaikuntza-titulua aldatzen bada, berariaz egokituko da dekretuaren I. eranskinean aipatutako katalagoan aurreikusten diren kategorietara.

            HIRUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. Establezimenduak egokitzea.

          1. Ikuskizunak edo jarduerak egiten diren tokien baldintzei buruz dekretu honen II. kapituluan jasotzen diren xedapenak ez zaizkie aplikatuko dekretu hau indarrean sartzean gaikuntza-titulua zuten edo eskatuta zeukaten establezimendu publikoei, hurrengo apartatuetan aurreikusitakoa bete beharraren kalterik gabe.

          2. Aurreko apartatuan aipatutako establezimenduek dagozkien baldintzetara egokitu behar dute, jarraian zehazten diren epeetan egokitu ere:

            1. Osasun-dispositiboen erregulazioa: Bi urte Dekretu hau indarrean sartzen denetik.

            2. Jantzitegi-zerbitzuen erregulazioa: Bi urte Dekretu hau indarrean sartzen denetik.

            3. Erregistragailudun soinu-mugagailuak instalatzea, beharrezkoa denean: Urtebete dekretu hau indarrean sartzen denetik.

          3. Edonola ere, xedapen honen 1. apartatuan zehaztutako establezimenduek dekretu honetako betekizun eta baldintzatzetara erabat egokitu beharko dute, baldin eta honako inguruabar hauetakoren bat agertzen bada:

            1. Establezimenduaren erreforma edo aldaketa nabarmena, establezimenduaren egitura aldatzea edo banaketan aldaketak egitea eskatzen duena, horrek segurtasun-, osasungarritasun- edo arriskugarritasun-baldintzak murriztea eragiten duenean edo eragin dezakeenean pertsona eta ondasunetan.

            2. Gaikuntza-tituluan bildutako jendaurreko ikuskizunak edo jolas-jarduerak zabaltzea edo aldatzea, baldin eta horretarako instalazioetan aldaketak egin behar badira.

          4. Hirugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren behin-behineko instalazio puzgarriek 3 urteko epea izango dute UNE-EN 14960:2014 arauak (jolas-ekipo puzgarriak) xedatutakoa betetzeko. Segurtasun-betekizunak eta entseguak egiteko metodoak, Produktuen Segurtasun Orokorrari buruzko abenduaren 26ko 1801/2003 Errege Dekretuan ezarritakoa baztertu gabe.

            LAUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. Udal-titulartasuneko establezimenduak.

          1. Dekretu hau indarrean jarri eta bi urteko epean, udalek zehaztu beharko dute beren titulartasuneko establezimendu bakoitzak katalogoko jardueretatik zein dauzkan gaituta, baita jarduera bakoitzerako edukiera eta espazio desberdinak aldi berean erabiltzeari dagozkion mugak ere, jarduerekin eta edukierekin loturik. Hori guztia udal-titulartasuneko funtzio anitzeko establezimenduei buruz dekretu honen 2.4 artikuluan xedatutakoa baztertu gabe.

          2. Erregelamendu hau indarrean jarri aurretik irekitako udal-titulartasuneko establezimendu publikoak legeztatzeko prozeduretan, ez da ezinbestekoa izango ikuskizunen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzak nahitaezko txostena egitea.

          3. Dekretu hau indarrean jartzean jardunean ari diren udal-titulartasuneko establezimendu publikoak legeztatutzat joko dira gaikuntza-tituluaren bitartez edo obra-proiektua edo jarduera onartzeko eskumena duen organoaren administrazio-ebazpenaren bitartez edo, halakorik ez badago, teknikari eskudunak sinatutako obra- edo jarduera-proiektuaren bitartez.

            BOSGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. Onartzeko baldintza bereziak.

            Dekretu hau indarrean jarri aurretik onarpen-baldintza espezifikoak ezarrita dauzkaten establezimenduek haien berri eman beharko diote eskumena duen administrazioari, indarrean jarri eta hiru hilabeteren barruan ikuskatzeko.

            SEIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. Onarpen-zerbitzuko langileak.

            Dekretu hau indarrean jarri aurretik onarpen-zerbitzuko langileen lanak egiten zituzten langileek lan horretan jarraitu ahal izango dute, eta ez zaie eskatuko gaikuntza-eskakizuna, harik eta onarpen-zerbitzuko langileen gaikuntzarako lehen deialditik urte bat igaro arte.

            ZAZPIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. Zehapen-erregistroa martxan ipintzea.

            Ikuskizunen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzak, dekretu hau indarrean jarri eta urtebeteko epearen barruan, zehapenen erregistroa funtzionamenduan ipintzea xedatzen duen Agindua emango du.

Indargabetuta geratzen da abenduaren 16ko 296/1997 Dekretua (jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk ezartzen dituena Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan), baita maila bereko edo txikiagoko xedapen guztiak ere, dekretu honetan ezarritakoari aurka egiten dioten orotan.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Aldatu egiten da 277/2010 Dekretua, azaroaren 2koa, zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes-betebeharrak arautzen dituena, larrialdiei aurre egiteko. Hauek dira aldaketak:

  1. 277/2010 Dekretuaren I. eranskinean jasotako jarduera-katalogoaren lehenengo apartatuko d) letra honela geratuko da erredaktatuta:

    1. Ikuskizun publikoak eta jolas-jarduerak. Ikuskizun publikoen eta jolas-jardueren arloko indarreko arautegiaren mendeko ekitaldietarako lekuak, egoitzak eta instalazioak, baldin eta ezaugarri hauek badituzte:

      Aldi baterako establezimendu, egitura edo instalazioetan:

      Eraikin itxiak: 300 pertsona baino gehiagorentzako lekua dutenak, edo 28 metro edo gehiagoko ebakuazio-altuera dutenak.

      Aldi baterakoak, eramangarriak, desmuntagarriak edo sasoikoak diren instalazio edo egitura itxiak: 300 pertsona baino gehiagorentzako lekua dutenak.

      Barrutietan edo leku irekietan:

      Sarrera mugatua duten esparru edo barrutiak, 700 lagun baino gehiagorentzako edukiera edo kapazitatea dutenak.

      Leku irekiak: 10.000 lagun edo gehiagorentzako kapazitate edo edukiera dutenak.

  2. Dekretuaren V. eranskinean ematen den «edukiera» definizioa honela geratzen da idatzita:

    Edukiera: jendaurreko ikuskizunetarako edo jolas-jardueretarako esparru edo eraikin batean sar daitekeen jendea. Hala ere, autobabes-planean kontuan hartu behar dira bertan diren pertsona guztiak, baita establezimendu, ikuskizun edo jolas-jardueraren antolaketaren zerbitzuko langileak ere.

    AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Euskal Autonomia Erkidegoan jokoaren erregelamendu orokorra onesten duen uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuaren 193. artikuluari paragrafo bat eransten zaio:

    Joko-aretoetan jarduera kulturalak edo sozialak edo antzerki edo musika ikuskizunak egin ahal izango dira jarduera nagusiaren osagarri eta akzesorio gisa, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legearen 25.4 artikuluan ezarritako baldintzetan, eta betiere jokoa sustatu gabe edo ludopatia edo joko patologikorako arriskua areagotu gabe. Jarduera horiek aldez aurretik komunikatu beharko zaizkio, gainera, Jokoaren Agintaritza Arautzaileari.

    AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA. Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabetera jarriko da indarrean.

    Vitoria-Gasteizen, 2019ko otsailaren 5ean.

    Lehendakaria,

    IÑIGO URKULLU RENTERIA.

    Segurtasuneko sailburua,

    ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.

  1. Jendaurreko ikuskizunak.

    1. Zinema-ikuskizunak: zinema-filmak pantaila batean jendaurrean erakustea eta proiektatzea, erabiltzen diren bitarteko teknikoak alde batera utzita eta lokal itxi batean edo aire zabalean proiektatzen diren ere alde batera utzita.

    2. Antzerki-ikuskizunak edo arte eszenikoetakoak: lan eszeniko, antzezlan edo barietateetako ikuskizunak jendaurrean antzeztea, hizketa, mimika, musika edo txotxongiloen bidez, antzezle edo bestelako exekutatzaile profesional zein amateurren eskutik, lokal itxietan edo aire zabalean.

    3. Musika-ikuskizunak: musika-, opera- edo dantza-lan edo -konposizioak jendaurrean ematea, musika-tresnak edo giza ahotsa erabilita, musikari, kantari edo artista profesional zein amateurren eskutik, lokal itxietan edo aire zabalean.

    4. Zirku-ikuskizunak: akrobaziako edo trebetasuneko ariketa fisikoak eta pailazo, malabarista, prestidigitadore, animalia bezatu eta antzeko beste batzuen aktuazioak jendaurrean ematea, lokal itxietan edo aire zabalean.

    5. Zezen-ikuskizunak: zezen-plazan toreatzaile profesionalek eta, batzuetan, amateurrek behi-azienda suharrak jendaurrean toreatzea, horrelako ikuskizunei aplikatzekoa zaien berariazko araudiaren arabera.

    6. Kirol-ikuskizuna: kirolari profesionalak edo amateurrak edozein kirol-modalitate edo espezialitatetan, lehiazkoa izan edo ez, jardutea jendaurrean, esparru, instalazio, bide publiko edo leku publikoetan.

    7. Erakustaldiak edo exhibizioko ikuskizunak: desfileak eta horrelakoak jendaurrean egitea, bai eta kulturaren, kirolaren, tradizioaren eta herriaren arloko edo beste edozein arlotako agerraldiak jendaurrean erakustea ere, lokal itxietan edo aire zabalean.

    8. Ikuskizun piroteknikoak eta su artifizialak: profesional aditu batzuek artifizio piroteknikoak botatzea edo erretzea.

    9. Arautu gabeko ikuskizunak: ikuskizun berezi edo salbuespenezkoak, dauzkaten izaera edo ezaugarriengatik, emandako erregelamenduetan bildu ezin direnak edo, zenbait kasutan, katalogo honetan definituta eta berariaz jasota ez daudenak eta lokal itxietan edo aire zabalean jendaurrean egiten direnak.

  2. Jolas-jarduerak.

    1. Zori, apustu eta ausazko jokoak: dirua edo dirutan balora daitezkeen gauzak jokatzea, arriskatzea edo apustu egitea, dirua edo bestelako sari bat, gauzazkoa, irabazteko xedearekin; jokoaren emaitza ez da egongo jokalariaren trebetasunaren edo abileziaren mende, baizik eta soilik halabeharraren edo zortearen mende.

    2. Dibertsio-jokoak: jarduera soil-soilik ludiko batzuk dira; jolasaldi edo aisialdi bat eskuratzea edo gozatzea, makina, aparatu eta elementu informatiko eta eskuzkoen bidez, prezio bat ordainduta makina eta aparatu horiek erabiltzegatik, horrelakoak instalatuta dauden establezimendura sartzeagatik edo establezimenduan bertan eskainitako edari, janari edo produktu batzuk hartzeko aukeragatik. Horrelako jokoetan parte hartzeagatik inoiz ez da saririk lortzeko aukerarik izango, ez dirutan eta ezta dirutan balora daitezkeen gauza edo zerbitzutan ere, salbu eta, azken kasu horretan, jokaldi bat errepikatzeko aukera.

    3. Jolas-atrakzioak: jarduera honen bitartez, jolasaldi edo aisialdi bat eskaintzen zaio jendeari, elementu mekaniko eta trebetasuneko elementu batzuen instalazio finko edo aldi batekoak funtzionaraziz edo erabiliz, prezio bat ordainduta horrelako elementuak erabiltzeagatik edo horrelakoak instalatuta dauden lokalera, establezimendura edo esparrura sartzeagatik, hala nola uretako atrakzioak, zaldiko-maldikoak, noriak, errusiar mendiak, barrakak eta antzeko ezaugarriko beste zernahi.

    4. Uretako jolas-jarduerak: jendeari dibertsioa edo aisialdia eskaintzeko jarduera, uretako elementuak edo artefaktuak, dela kirolekoak, trebetasunekoak edo aisialdikoak, erabiliz aldez aurretik prezioa ordainduta, hala nola uretako motoak, pedalontziak, tresna flotagarriak eta antzeko beste zernahi.

    5. Herri-zezenketak: entzierroak, abelburuak askatzea, bigantxak toreatzea, sokamuturra, eta antzekoak, animalia hiltzea ez dakartenak.

    6. Kultura- eta gizarte-jarduerak: jarduera hauen bitartez, ezagutzak eta giza harremanak gehitzeko edo trukatzeko aukera eskaintzen zaio jendeari, hurrenez hurren, arte-lan eta arte-agerraldiak erakutsiz, hitzaldi, biltzar eta liburutegiak eskainiz, eta ondasun higigarrien edo eduki sozial eta etnografiko aipagarriko ondasunen erakusketak eginez, bai eta antzeko ezaugarri eta helburuko beste zernahi jarduera agerraraziz ere.

    7. Jarduera zoologiko, botaniko eta geologikoak: jendeari eskaintzea gatibu edo erdi aske dauden animalia basati edo exotikoen exhibizioa, bai eta uretako animalia biziena ere, pertsonen segurtasunerako eta animalien ongizaterako behar bezala egokitutako instalazio, esparru edo espazioetan. Era berean, horrelako jolas-jardueratzat hartzen da jendeari landare-erreinuko espezie biziak edo mineral-erreinukoak erakustea, behar bezala egokitutako instalazio, esparru edo leku irekietan.

    8. Herri-jai edo jai tradizionalak: herriko jaiak edo jai tradizionalak ospatzea, pertsonak leku ireki edo bide publiko jakin batzuetan elkarretaratuz, kanpoan utzita politika, lan, erlijio edo irakaskuntza arloko oinarrizko eskubideak erabiltzea dakarten pertsona-elkarretaratzeak.

    9. Kirol-jarduerak: jendeari kultura fisikoaren ariketa edo edozein kirol-praktika eskaintzea, horretarako behar bezala egokitutako establezimenduetan edo bide eta espazio publiko irekietan. Kirol-jardueretan sartzen da, halaber, jendeari dibertsio-denbora edo aisialdia eskaintzea, kirola, trebetasuna edo erresistentzia fisikoa lantzeko instalazio finkoak, aldi batekoak edo bestelako elementu edo zerbitzu batzuk erabiliz prezio bat ordainduta erabileragatik edo elementu horiek dauden lokalera, establezimendura edo esparrura sartzeko.

    10. Ostalaritzako jarduerak: erabiltzaileei dibertsioa edo solasaldia eskaintzea edarien edo elikagaien kontsumoaren bidez, modu isolatuan edo beste jarduera desberdin batekin batera.

    11. Musika edo dantzako aisialdiko jarduerak: erabiltzaileei katalogoko beste epigrafe batzuetan bildu ezin diren aisialdirako edo dibertsiorako egoerak eskaintzea. Eskuarki, esandako aisialdia dantzarako musika izaten da horretarako espezifikoki mugatutako establezimenduetan, musika-grabazioen soinu-erreprodukzioaren bidez, edo, hala dagokionean, musikari eta abeslarien zuzeneko emanaldien bidez.

    12. Helburu komertzialeko aisialdi-jarduerak: erabiltzaileei instalazioak ezagutzeko edo produktuak dastatzeko aukera eskaintzea, haien salmenta sustatze aldera, establezimendura sartze hutsagatik prezioa ordainduta.

    13. Aisialdi erotikoko jarduerak: helburu erotiko edo sexuala duten aisialdi-jarduerak, helduei zuzendutakoak.

    14. Aisialdiko beste jarduera batzuk: erabiltzaileei katalogoko beste epigrafe batzuetan bildu ezin diren aisialdirako edo dibertsiorako egoerak eskaintzea.

  3. Establezimendu publikoak.

    1. Establezimendu kultural eta artistikoak.

      Establezimendu publiko finkoak edo aldi batekoak, nagusiki zinema, antzerki, arte eszeniko, musika, zirku edo zezenketako ikuskizunak ematen dituztenak, edo aisialdiko jarduera kultural eta sozialak eskaintzen dituztenak, dela modu iraunkorrean, sasoi jakin batzuetan edo noizbehinka, lokal independenteetan kokatuta edo beste jarduera ekonomiko batzuetakoekin elkartuta. Establezimenduaren barruan edariak eta elikagaiak kontsumitzeko publikoarentzat eta erabiltzaileentzat jarritako zona bat edo ambigu-zerbitzu bat izan dezakete. Honako hauek dira:

      1. Zinemak: edozein baliabide teknikoren bidez, besaulki-patioko eserlekuetan jarritako jendearentzat zinema-ikuskizunak proiektatzen edo exhibitzen dituzten establezimenduak. Exhibizio-sala bat edo gehiago izan ditzakete.

      2. Udako zinemak edo aire zabalekoak: Urte-sasoi jakinetan, bereziki egokitutako esparru itxi estali gabeetan aire libreko zinema-ikuskizunak ematen dituzten zinemak. Eserleku finkoak edo mugigarriak eduki behar dituzte.

      3. Autozinemak: modu iraunkorrean edo urte-sasoi jakinetan, ikusleak gehienbat auto barruan eserita eta autoak egoki aparkatuta eta banatuta, exhibizo-esparru batean edo gehiagotan aire zabalean zinema-ikuskizunak ematen dituzten zinemak.

      4. Zineklubak: modu iraunkorrean edo noizbehinka, autore-ziklotan edo zinemako manifestazio artistikoen ziklotan egituratuta eta debateak antolatuz saioan zehar edo filma proiektatu ondoren, zinema-ikuskizunak ematen dituzten zinemak.

      5. Antzokiak: agertoki batean eta besaulki-patioan edo harmailetan eseritako ikusleen aurrean, batez ere antzezlanak edo berez agertokian eskaintzekoak diren bestelako jendaurreko ikuskizunak ematen dituzten establezimenduak. Instalazioetan izan behar dituzte agertokia eta artista edo exekutatzaileen kamerinoak eta proszenioa bereizita, eta pezoia izan dezake orkestrarentzat.

      6. Auditoriumak: batez ere zuzeneko musika-emanaldiak edo antzerki edo zinemako antzeko emanaldiak, eta, batzuetan, beste aisialdiko jarduera kultural eta sozial batzuk eskaintzen dituzten establezimenduak. Agertokia eta kamerinoak izan behar dituzte. Ikusleak eserita egoteko lekua izango dute, edo zutik egotekoa bereziki mugatu eta egokitutako espazioetan, agertokitik hurbil.

      7. Kontzertu-aretoak: interpretatzaile baten edo gehiagoren zuzeneko musika-aktuazioak edo antzekoak jendaurrean eskaintzen dituzten establezimenduak. Lokal horiek agertoki bat izan behar dute edo kontzertuak emateko gaitutako espazio bat, emanaldietarako behar den ekipamendu tekniko egokia, eta artista eta jotzaileentzako kamerinoak.

      8. Erabilera anitzeko aretoak: musika-aktuazioak, antzezlanak eta zinema-proiekzioak eskaintzeko bereziki egokitutako establezimenduak. Agertokia eta kamerinoak izan behar dituzte.

      9. Zezen-plazak: esklusiboki edo nagusiki zezen-ikuskizunak edo zezenketak eskaintzeko establezimenduak; ikusleentzako harmailak izango dituzte, eta araudi sektorial espezifikoak agindutako gainerako instalazioak eta zerbitzuak.

      10. Zirkuak: Zirku-ikuskizunak eskaintzen dituzten establezimendu publiko itxiak, harmailekin prestatutako pista batean edo gehiagotan eta ikusleentzat prestatutako harmailekin.

      11. Erakusketa-aretoak: arte-lanak edo beste era batekoak, eta interes kultural, komertzial edo sozialeko edukiak jendaurrean erakusten dituzten establezimenduak.

      12. Hitzaldi-aretoak: megafonia, bideokonferentzia, edo denbora errealeko ahozko bestelako edozein sistema erabiliz zein erabili gabe, jendeari ponentziak, eztabaidak eta hitzaldiak eskaintzeko erabiltzen diren establezimenduak.

      1. Erakusketetako eta biltzarretako jauregiak: areto batean edo gehiagotan, merkataritzako edukia edo kulturala edo soziala duten erakusketak eskaintzen dituzten eta, halaber, biltzar kulturalak, sozialak edo merkataritzakoak egiten dituzten establezimendu publikoak.

      2. Liburu-azokak: liburuak eta beste kultura-produktu batzuk erakutsiz eta salduz, eta bestelako kultura- eta zabalkunde-jarduera batzuen bidez, hala nola hitzaldiak edo egileen aurkezpenak, irakurketa sustatzeko, zabaltzeko eta bultzatzeko gaitutako instalazio, gune edo espazioak.

      3. Kultura-etxeak: gizakiaren garapenera bideratuta, alternatiba kulturalak eta ofiziokoak eskainiz, tradizioei eutsi eta iraunarazteko, arte-zaletasuna sustatzeko eta bokazio artistikoak deskubritzen laguntzeko helburua duten establezimendu finko, itxi eta independenteak.

      4. Museoak: legeria espezifikoak halakotzat definitutako establezimenduak; balio historikoa, artistikoa, arkeologikoa, paleontologikoa, antropologikoa, etnografikoa, etnologikoa, zientifikoa, teknikoa, naturala edo bestelako kultura-balioa duten multzoak eta bildumak bildu, eskuratu, kontserbatu, ordenatu, dokumentatu, ikertu, zabaldu eta erakusten dituzte modu zientifiko, estetiko eta didaktikoan, ikerketa-, hezkuntza- eta gozamen-xedearekin eta zientzia eta kultura sustatzeko

      5. Liburutegiak: legeria espezifikoak hala definitutako establezimenduak; publiko zabalarentzat erabilgarri jartzen dituzte, multzoka antolatuta, liburuak, aldizkako argitalpenak edo seriekoak, grabatuak, mapak, soinu-grabazioak, dokumentazio grafikoa, fotografikoa, ikus-entzunezkoa, multimediakoa eta elektronikoa eta bestelako materialak edo informazio-iturriak, direla eskuz idatziak, inprimatuak edo dokumentuak bildu eta kontserbatzeko xedea duen beste edozein euskarritan jasoak, baliabide tekniko eta pertsonal egokien bitartez, jendearen informaziorako, ikerketarako, hezkuntzarako edo aisiarako.

      6. Bideotekak: publiko zabalarentzat espezifikoki filmak magnetoskopioen, bideo-zinten, DVD erreproduzigailuen eta antzekoen bidez proiektatzen dituzten establezimenduak.

      7. Hemerotekak: publiko zabalarentzat espezifikoki, presentzialki edo urrunetik sarbidea emanda, prentsa idatziko argitalpenen multzo antolatu bat edozein euskarritan eskaintzen duten establezimenduak.

    2. Kirol-establezimenduak.

      Establezimendu publiko finkoak edo aldi batekoak, nagusiki kirol-ikuskizunak edo era horretako jolas-jarduerak eskaintzen dituztenak, dela modu iraunkorrean, sasoi jakin batzuetan edo noizbehinka, lokal independenteetan kokatuta edo beste jarduera ekonomiko batzuetakoekin elkartuta. Establezimenduaren barruan edariak eta elikagaiak kontsumitzeko publikoarentzat eta erabiltzaileentzat jarritako zona bat edo ambigu-zerbitzu bat izan dezakete. Honako hauek dira:

      1. Estadioak: aire zabalean modalitate bateko edo gehiagotako kirol-ikuskizunak ematen dituzten establezimendu finko eta independenteak, dagokien araudi sektorialak agindutakoaren arabera eta ikusleen gozamenerako. Harmailak izaten dituzte ikusleentzat. Itxiak izan daitezke, estali gabeak edo osorik edo zati batean estaliak.

      2. Kirol-pabiloiak eta -konplexuak: araudi sektorial espezifikoak ezarritako betekizun eta baldintzen arabera, aire zabaleko instalazioetan edo instalazio itxietan kirol-modalitateak praktikatzeko eta kultura fisikoa lantzeko prestatutako establezimendu publikoak. Itxiak izan daitezke, estali gabeak edo osorik edo zati batean estaliak, iraunkorrak, sasoi batekoak edo noizbehinkakoak, eta harmailak izan ditzakete edo ez.

      3. Kirol-ikuskizunetako aldi bateko instalazioak: araudi sektorialak ezarritakoarekin bat, noizbehinka aire zabaleko kirol-ikuskizunak eskaintzeko prestatutako aldi bateko instalazioak, independenteak edo beste batzuekin elkartuak.

      4. Lasterketa-zirkuituak: araudi sektorialarekin bat, modu iraunkorrean, sasoi jakin batean edo noizbehinka, ibilgailu motordunak erabiliz abiadurako kirol-ikuskizun bat edo gehiago eskaintzen dituzten establezimendu publiko finko eta independenteak.

      5. Aldi bateko hipodromoak: araudi sektorialak ezarritakoarekin bat, noizbehinka zaldi-lasterketak, apusturik gabe, egiteko aldi bateko instalazio independenteak.

      6. Gimnasioak: gimnasia egiteko eta edozein kirol-modalitateren bidez kultura fisikoa lantzeko aparatu eta instalazio egokiz hornitutako establezimenduak.

      7. Igerileku publikoak: jendeari bainatzeko, igerian egiteko edo uretako beste ariketa eta kirol batzuk egiteko aukera eskaintzen dioten establezimendu finkoak. Baso artifizial bat edo gehiago izaten dituzte eta horrelako jardueretarako behar diren ekipamenduak.

      8. Pilotalekuak: batez ere eskupilotako kirol-ikuskizunak, modalitate guztietan, eskaintzen dituzten edo kirol-modalitate horiek praktikatzeko aukera ematen duten establezimendu finkoaks.

    3. Jarduera zoologiko, botaniko, geologiko eta arkeologikoko establezimenduak.

      Establezimendu publiko finkoak edo aldi batekoak, nagusiki exhibizio zoologiko, botaniko, geologiko edo arkeologikoak eskaintzen dituztenak, dela modu iraunkorrean, sasoi jakin batzuetan edo noizbehinka, lokal independenteetan kokatuta edo beste jarduera ekonomiko batzuetakoekin elkartuta. Establezimenduaren barruan edariak eta elikagaiak kontsumitzeko publikoarentzat eta erabiltzaileentzat jarritako zona bat edo ambigu-zerbitzu bat izan dezakete. Honako hauek dira:

      1. Parke zoologikoak: establezimendu finko, independente eta aire zabalekoak, animalia basati edo exotikoak, gatibu edo erdi aske, modu iraunkorrean jendaurrean exhibitzen dituztenak, pertsonen segurtasunerako eta animalien ongizaterako behar bezala egokitutako esparru eta instalazioetan.

      2. Akuarioak: establezimendu finko, independente eta aire zabalekoak edo itxiak, uretako animalia biziak modu iraunkorrean jendaurrean exhibitzen dituztenak, pertsonen segurtasunerako eta animalien ongizaterako behar bezala egokitutako instalazio eta esparruetan.

      3. Txakurrak, zaldiak eta beste espezie batzuk exhibitzeko barrutiak: establezimendu finkoak edo aldi batekoak, aire zabalekoak edo itxiak, txakurrak, zaldiak eta antzeko espezietako animaliak exhibitzen dituztenak, pertsonen segurtasunerako eta animalien ongizaterako behar bezala egokitutako barruti batean.

      4. Terrarioak: establezimendu finko, independente eta aire zabalekoak edo itxiak, narrastiak, anfibioak, araknidoak eta horrelako animalia biziak modu iraunkorrean jendaurrean exhibitzen dituztenak, pertsonen segurtasunerako eta animalien ongizaterako behar bezala egokitutako instalazio eta esparruetan.

      5. Parke edo lekune botanikoak: establezimendu publiko finkoak, independenteak, aire zabalekoak edo itxiak landare-erreinuko endemismoak edo espezie biziak modu iraunkorrean exhibitzen dituztenak.

      6. Parke edo lekune geologikoak: establezimendu publiko finkoak, independenteak, aire zabalekoak edo itxiak, paisaiaren edo turismoaren aldetik interesa duten formazio geologikoak modu iraunkorrean exhibitzen dituztenak.

      7. Parke edo lekune arkeologikoak: establezimendu publiko finkoak, independenteak, aire zabalekoak edo itxiak, aztarnategi arkeologikoak modu iraunkorrean exhibitzen dituztenak.

    4. Joko-establezimenduak.

      Establezimendu publiko finkoak edo aldi batekoak, batez ere ausazko jokoak eta apustu-jarduerak eskaintzen dituztenak lokal independenteetan edo beste jarduera ekonomiko batzuetakoekin elkartuta, dagokion araudi sektorialak agindutakoarekin bat. Honako hauek dira:

      1. Joko-kasinoak: jokoari buruzko legerian halakotzat definitutako establezimendu publikoak.

      2. Bingo-aretoak: jokoari buruzko legerian halakotzat definitutako establezimendu publikoak.

      3. Joko-aretoak: jokoari buruzko legerian halakotzat definitutako establezimendu publikoak.

      4. Apustu-lokalak: jokoari buruzko legerian halakotzat definitutako establezimendu publikoak.

      5. Hipodromoak: jokoari buruzko legerian halakotzat definitutako establezimendu publikoak.

      6. Kanodromoak: jokoari buruzko legerian halakotzat definitutako establezimendu publikoak.

    5. Jolas-establezimenduak.

      Establezimendu publiko finkoak edo aldi batekoak, nagusiki jolas-jarduerak eskaintzen dituztenak, dela modu iraunkorrean, sasoi jakin batzuetan edo noizbehinka, lokal independenteetan kokatuta edo beste jarduera ekonomiko batzuetakoekin elkartuta. Prestazio osagarri gisa ostalaritza- eta otordu-zerbitzua eskain dezakete barruan, erabiltzaileen gozamenerako. Honako hauek dira:

      1. Jolas-aretoak: araudi sektorialean ezarritako baldintzen arabera, nagusiki eta modu iraunkorrean, besteak beste, saririk ematen ez duten eta txanpona sartuta funtzionatzen duten jolas-makina soilen bidez dibertsio-jokoak eskaintzen dituzten establezimendu finkoak.

      2. Ziberraretoak eta ziberkafetegiak: establezimendu finkoak eta itxiak, modu iraunkorrean, doan edo dirua ordainduta, bezeroei denbora batez ordenagailua erabiltzen uzten dietenak, euskarri informatikoan jolasteko jokoak praktikatzeko, edo Interneten sartzeko edo haren funtzionalitateak baliatzeko. Erabiltzaileei janaria edo edariak ere zerbitza diezazkiekete beren instalazioen barruan.

      3. Aisialdirako eta jolaserako zentroak: establezimendu finkoak eta itxiak, dibertsio-jokoak eta hainbat eratako atrakzioak eskaintzen dituztenak, animaliak, ibilgailuak edo kirol-modalitateak simulatzeko instalazio eta modulu elektroniko edo mekanikoen bidez eta, halaber, elektrikoak edo mekanikoak ez diren instalazioen bidez, hala nola koltxonetak, koloretako bolen parkeak, txirristak, tirante elastikoak eta horien antzeko beste edozein.

      4. Bolatokiak: establezimendu finkoak eta itxiak, modu iraunkorrean bola-jokoak praktikatzeko aukera eskaintzen dutenak, zurezko gainazala duten pistetan, kirolerako edo besterik gabe aisiarako erabiltzen diren kontuan hartu gabe.

      5. Haurrentzako jolas-lokalak: hamasei urtetik beherako haurren aisialdirako establezimenduak, haurren adinerako egokitutako jolasak, jokoak, atrakzioak eta bestelako entretenimendu ludikoak eskaintzen dituztenak, baina haurrak hezteko eta aldi baterako zaintzeko eta gordetzeko jarduerarik aurreikusi gabe. Langile egokiak izango dituzte jokoen erabilera eta funtzionamendua kontrolatzeko, eta gurasoei edo tutoreei informazioa emateko, adingabearen adinak hala eskatzen duenean. Haurrentzat eskaintzen diren jokoek gaikuntza-tituluan jasota egon behar dute, eta, gainera, aplikatzekoa den araudia bete, homologatuta egon, eta erabiltzaileei lesiorik egin liezaiekeen ertz edo akaberarik ez izan.

    6. Jolas-atrakzioetarako establezimenduak.

      Establezimendu publiko finkoak edo aldi batekoak, nagusiki jolas-atrakzioak eskaintzen dituztenak, dela modu iraunkorrean, sasoi jakin batzuetan edo noizbehinka, lokal independenteetan kokatuta edo beste jarduera ekonomiko batzuetakoekin elkartuta. Prestazio osagarri gisa ostalaritza- eta otordu-zerbitzua eskain dezakete barruan, erabiltzaileen gozamenerako. Honako hauek dira:

      1. Jolas-parkeak eta parke tematikoak: aire zabalean hainbat eratako jolas-atrakzioak eta, batzuetan, horiekin batera eta esparruaren barruan bereizitako guneetan, zinema-, antzerki-, musika- edo zirku-ikuskizunak eskaintzen dituzten establezimendu finkoak eta independenteak.

      2. Haur-parkeak: establezimendu finkoak, lokal independenteetan edo beste jarduera ekonomiko batzuetakoekin elkartuta, esklusiboki eta modu iraunkorrean, haurrentzako jolas-jarduerak eskaintzen dituztenak, atrakzioen eta zabuen edo antzeko egitura mekanikoen instalazioen bidez, lokal itxietan edo aire zabalean.

      3. Feriako atrakzioak: aldi bateko establezimendu independenteak, txartela edo sarrera ordainduta eta aisia eta dibertsioko xedearekin soilik, erabiltzaileei horiek erabiltzeko edo barrura sartzeko aukera ematen dietenak, hala nola zaldiko maldikoak, noriak, errusiar mendiak eta antzekoak.

      4. Ur-parkeak: establezimendu finkoak, independenteak edo beste jarduera ekonomiko batzuekin elkartuak, modu iraunkorrean eta urte-sasoi jakin batzuetan jendeari uretako jolas-jarduerak eskaintzen dizkiotenak.

    7. Ostalaritzako establezimenduak.

      Establezimendu publiko finkoak edo aldi batekoak, nagusiki ostalaritza-jarduerak eskaintzen dituztenak, dela modu iraunkorrean, sasoi jakin batzuetan edo noizbehinka, lokal independenteetan kokatuta edo beste jarduera ekonomiko batzuetakoekin elkartuta. Honako hauek dira:

      1. Dastalekuak, txokolategiak, izozki-dendak, te-aretoak, zuku-dendak, croissant-dendak, ogitarteko-dendak eta parekoak: jatetxe-jarduerarik egin gabe, negozio nagusitzat lokalean bertan kontsumitzeko janaria eta edari alkoholgabeak saltzen dituzten establezimendu publikoak.

      2. Jatetxeak: otordu-zerbitzua ematen duten establezimenduak. Barra edo mostradorea izatea ez da establezimenduaren ezaugarri nagusia. Otordu-zerbitzua atseginago egiteko, giro-musika edo zuzenekoa izan dezakete, baina agertokirik gabe eta inolako antzerki- edo barietate-jarduerarik egin gabe.

      3. Oturuntza-aretoak: aurrez ezarritako data eta orduan, horretarako bereziki gaitutako aretoetan, era guztietako ekitaldi sozialetarako janaria eta edaria zerbitzatzen espezializatutako jatetxeak. Areto horietan dantzan ere egin daiteke, oturuntza edo banketera joan den jendearentzat bakarrik eskaintzen baldin bada jarduera hori.

      4. Taberna-jatetxeak: taberna eta jatetxe jarduerak bereizita egiten dituen establezimendua. Establezimendu horietan argi bereizi behar dira jatetxe-zerbitzurako jarritako mahaien zona eta tabernarako jarritakoena.

      5. Tabernak eta kafetegiak: jendeari, nagusiki barran edo mostradorean baina baita barruan edo terrazan jarritako mahaietan ere, edariak eta plantxan edo laster zerbitzatzeko aukera ematen duen beste edozein metodoren bidez prestatutako janariak zerbitzatzen dizkioten establezimenduak. Pintxoak, ogitartekoak, anoak eta antzekoak zerbitza ditzakete, edarien baldintza berdinetan kontsumitzen badira eta jatetxe-jarduerarik egiten ez bada. Giro-musika izan dezakete.

      6. Taberna-kioskoak: modu iraunkorrean, sasoi jakin batzuetan edo noizbehinka, jendeari edari eta janariak zerbitzatzen dizkieten establezimenduak, aire zabalean kontsumitzeko bide publikoan edo jabari publikoko eremuetan.

      7. Kafe-antzokiak: dantzako pistarik gabe, kafea eta beste edari batzuk zerbitzatzen dituzten bitartean, antzezlanak, musika-aktuazioak edo barietateetakoak zuzenean eskaintzen dituzten establezimenduak. Horrelako jarduerak egiten dituzten establezimenduek taberna-zerbitzua izan behar dute, eta agertokia, kamerinoak artista eta exekutatzaileentzat eta aulkiak eta mahaiak ikusleentzat.

      8. Ikuskizun-jatetxeak: establezimendu itxiak eta estaliak, modu iraunkorrean jendeari barietate-ikuskizunak eta aldi berean taberna- eta jatetxe-zerbitzua eskaintzen dizkiotenak. Kamerinoak eta emankizunetarako zona edo agertokia dituzte.

      9. Pubak eta taberna bereziak: jendeari edaria zerbitzatzen dioten establezimenduak, bezeroen atseginerako, jarduera berezi edo osagarri gisa, giro-musika eskaintzen dutenak, mekanikoki edo elektronikoki erreproduzituz eta musika-bideoak erreproduzitzeko telebista-monitoreen bidez, eta, halaber, jendeari karaokean jarduteko aukera ematen diotenak. Osagarri moduan, janaria ere zerbitza dezakete, tabernen baldintza berdinetan. Ez dute dantzako pistarik eta ez dute eskaintzen jolas-jarduera hori egiteko aukerarik.

      10. Bazkideek eratu eta osatutako txokoak eta gastronomia-elkarteak, afariak eta bazkariak egiteko erabiltzen direnak, dela bazkideen artean edo dela bazkide baten eta haren gonbidatuen artean. Ezaugarri nagusia da otordua prestatzen duenak doan egiten duela, eta produktuak gainerako mahaikideek ekartzen dituztela.

      11. Txosnak: instalazio eramangarriak edo desmuntagarriak, jan-edana eskaintzeko helburua dutenak.

    8. Dantzarako eta dibertsiorako establezimenduak.

      Establezimendu publiko finkoak edo aldi batekoak, nagusiki musikaz gozatzeko eta dantzan egiteko jarduerak eskaintzen dituztenak, dela modu iraunkorrean, sasoi jakin batzuetan edo noizbehinka, lokal independenteetan kokatuta edo beste jarduera ekonomiko batzuetakoekin elkartuta. Honako hauek dira:

      1. Dantzalekuak: modu iraunkorrean edo sasoi jakinetan barietateetako ikuskizunak musikako aktuazioekin edo antzezlanen emankizunekin eta dantzako jolas-jarduera zuzeneko musikarekin edo grabatuarekin eskaintzen dituzten establezimenduak. Agertoki bat izan behar dute orkestrarentzat, dantzako pista bat edo gehiago, kamerinoa artistentzat eta ostalaritza-zerbitzua jarduera osagarri gisa. Lau (4) ohm-eko karga estandarrerako berrogeita hamar (50) watt-etik gorako potentzia efikaza duen musika-ekipoa eduki behar dute eta gehieneko soinu-bolumena, establezimenduko dantzako pistaren edo pisten erdian neurtua, inola ere ez da izango 111 dBA-tik gorakoa.

      2. Diskotekak: jendeari zuzeneko musikarekin edo musika grabatuarekin pista batean edo gehiagotan dantzan egiteko leku egokia eta jarduera osagarri gisa ostalaritza-zerbitzua eskaintzen dizkioten establezimenduak. Lau (4) ohm-eko karga estandarrerako berrogeita hamar (50) watt-etik gorako potentzia efikaza duen musika-ekipoa eduki behar dute eta gehieneko soinu-bolumena, establezimenduko dantzako pistaren edo pisten erdian neurtua, inola ere ez da izango 111 dBA-tik gorakoa.

        Dantzarako eta dibertsiorako establezimendu horiek kontzertu-aretotzat jo ahal izango dira jarduera hori garatzen dutenean; kasu horretan, kontzertu-aretoei dagokien ordutegi- eta sarbide-arubidea aplikatuko zaie.

    9. Establezimendu polibalenteak.

      1. Erabilera anitzeko establezimenduak: establezimendu finko eta itxiak, modu iraunkorrean, sasoi jakinetan edo noizbehinka, katalogo honetan sartutako establezimendu mota batean baino gehiagotan sar daitezkeen jarduerak egiten dituztenak, jarduera nagusia zein den erabakitzeko aukerarik gabe. Jarduera nagusietako bat ostalaritza ez denean, ostalaritza-zerbitzu osagarria izan ahal izango dute, akzesorio moduan.

      2. Titulartasun publikoko funtzio anitzeko establezimenduak: Titulartasun publikoko funtzio anitzeko establezimenduak, era askotako zerbitzu publikoak ematera bideratutako ekipamendu-unitate desberdinek osatutakoak, besteak beste: herritarrei arreta emateko askotariko zerbitzu publikoak, administrazio-zerbitzuak, gizarte-garapenekoak, ingurumenekoak, hezkuntzakoak, kultura eta kirolekoak eta herritarrek aisialdi aktibo eta sortzaileko jardueretan parte hartzekoak. Besteak beste, liburutegia, ludoteka, zinema, antzerkia, hitzaldiak eta erakusketak egiteko aretoak, entzunaretoa edota kirol-establezimenduak, etab. izan ditzakete. Gaikuntza-tituluan identifikatzen dira espazio berezitu bakoitzean egingo diren jarduerak.

    10. Aisialdirako beste establezimendu batzuk.

      Beste epigrafe batzuetan sartzen ez diren aisialdiko jarduerak egiten dituzten establezimendu publikoak, dela modu iraunkorrean, sasoi jakin batzuetan edo noizbehinka, lokal independenteetan kokatuta edo beste jarduera ekonomiko batzuetakoekin elkartuta. Honako hauek dira:

      1. Ferietako eta herriko dantzaldietako esparruak: herriko gune edo leku irekiak, herriko festetan eta bestelako ospakizunetan jaialdiak, kontzertuak, dantzaldiak eta interes sozialeko ekitaldiak egiteko eta, halaber, feriako atrakzioak eta barrakak jartzeko erabiltzen direnak. Gune horietan instalatzen dira ekitaldi horietarako behar diren behin-behineko eraikuntzak, eskatzen diren baldintza higieniko-sanitarioak, segurtasunekoak eta suteen aurka babestekoak betez.

      2. Azoka-pabilioiak: xede komertzialarekin eta zabalkundea emateko xedearekin, aisialdiko jarduerak eta produktu, animalia edo zerbitzuen erakusketak eskaintzen dituzten eraikin, lokal edo instalazioak, estaliak edo estali gabeak. Ostalaritza-zerbitzu osagarria izan dezakete.

      3. Aisialdi erotikoko establezimenduak: jendeari irekitako establezimenduak, sarrera zuzenean bide publikotik dutenak eta izaera sexualeko aisialdirako erabiltzen direnak, erakusketen, bideo-materialaren proiekzioen, heziketa-tailerren edo antzeko xedea duten bestelako aisialdi-jardueren bidez, zeinen artean egon baitaiteke, gehigarri gisa, produktu erotikoak merkaturatzea. Establezimenduok ostalaritza-zerbitzu osagarria eduki ahal izango dute.

      4. Erretzaileen elkarte pribatuak: irabazi asmorik gabeko erretzaile-elkarte baten egoitza diren lokalak. Erretzeko bakarrik erabiltzen dira eta bazkideak bakarrik sar daitezke.

      5. Gazteen lokalak: gazte-taldeek aisialdirako, erreferentzia gisa eta harremanetarako erabiltzen dituzten lokal pribatuak, sarrera mugatukoak, eraikinen beheko solairuan egoten direnak.

  1. Oinarrizko botikin eramangarria.

    Material honekin:

    Desinfektatzaileak eta antiseptikoak

    Analgesikoak

    Gaza esterilak

    Kotoi hidrofiloa

    Benda

    Esparatrapua

    Apositu itsaskorrak

    Guraizeak

    Pintzak

    Erabili eta botatzeko eskularruak

  2. Erizaindegiko edo anbulantzia-zuzkidurako gutxieneko materiala.

    Poltsako botiken zerrenda eta botikin sanitarioaren materiala.

    Poltsako botikak

    (Ikus .PDF)

    Botikin sanitarioaren materiala

    (Ikus .PDF)

    Botikin pediatrikoaren materiala

    (Ikus .PDF)

  1. Helburuak.

    Establezimendu, ikuskizun publiko eta jolas-jardueren katalogoan aurreikusitako establezimenduetan ikuskapenak egiteko irizpide orokorrak ezartzea.

    Jarduera-lizentziak indarrean dagoen araudiari ezarritakora egokitze.

    Establezimendu horiekin lotuta dauden arrisku-faktoreak murriztea eta kontrolatzea, horien segurtasun-baldintza egokiak sustatuta.

    Lan-prozedura normalizatu bat ezartzea ikuskapen-jarduerak arriskuaren arabera planifikatzeko.

  2. Ikuskapenen edukia.

    1. Ikuskapenetan egiaztatuko da lokalak eta instalazioak Jendaurreko Ikuskizunen eta Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legeko aurreikuspenetara eta ikuskizun publikoen eta jolas-jardueren arloan indarrean dagoen araudira egokitzen diren.

    2. Aurreko apartatuan xedatutakoa egingo da, banaka edo batera, lokalari buruzko dokumentazioa egokia den egiaztatuta, lokala bertatik bertara ikuskatuta eta zein egoeratan dagoen egiaztatzeko behar diren proba teknikoak eginda.

    3. Ikuskapen horiek aktan jasota utziko dira, eta pertsonal espezializatuak egingo ditu edo Administrazioak eginkizun horretarako izendatutako pertsonalak; kasu horretan, teknikari eskudunak egingo du txostena.

    4. Lokal eta instalazioetan egiaztatu beharreko baldintza orokorrak hauek izango dira:

      1. Establezimenduaren dokumentazio orokorra:

        Jarduera-lizentzia edo aurretiazko komunikazioa.

        Jardueraren benetako titulartasunaren egiaztagiria, beharrezkoa denean.

        Establezimenduaren titulartasun, edukiera eta ordutegiaren dokumentua edo edukiera-egiaztagiria.

        Nahitaezko erantzukizun zibileko aseguruaren kontratua, eta indarreko ordainagiria ordaindu izanaren egiaztagiria.

        Segurtasun-enpresarekin duen zaintza-kontratua, halakorik bada.

        Kexa eta erreklamazioen orriak.

        Sarrera ukatzeko baldintza espezifikorik dagoen, eta horien publizitatea.

      2. Instalazioen dokumentazio teknikoa:

        Instalazio elektrikoen azken berrikuspenaren ziurtagiria.

        Klimatizazio-instalazioen azken berrikuspenaren eta mantentzearen ziurtagiria.

        Suteetatik babesteko instalazioen azken berrikuspenaren eta mantentzearen ziurtagiria.

        Eraikuntzako elementuen eta materialen suarekiko portaerari buruzko justifikazio-dokumentuak.

        Obra eta instalazioen proiektua, edo hala dagokionean, establezimenduaren eskalako planoak, bertan zehaztuz: publikoarentzat irekitako barrutiak, lokal teknikoak, komunak, sarbide mugatuko guneak, ohiko sarbideak eta kanpora ateratzeko ebakuazio-bideak, irisgarritasun-baldintzak eta barrera arkitektonikoen ezabatzea.

        Autobabes-plana, behar denean.

      3. Instalazioak arlo hauetako arau teknikoak betetzen dituela egiaztatzea:

        Behe-tentsioko instalazio elektrikoak.

        Suteen aurka babesteko instalazioak.

        Eserlekuen baldintzak eta ebakuazio-neurriak eta -baldintzak.

        Irisgarritasun-baldintzak eta oztopo arkitektonikoak ezabatzea.

        Baldintza higieniko-sanitarioak.

        Establezimenduaren gainerako industria-segurtasuneko instalazioak.

    5. Jarraibide hauek indarrean dauden bitartean, establezimenduan bertan edo jarduera egiten den tokian egiten diren ikuskapenetan gai hauek lehentasunez egiaztatuko dira:

      Egiten diren jarduerak identifikatzea, eta gaikuntza-tituluan jasota dauden eta izendapena katalogoari egokitzen zaion egiaztatzea. Jarduera osagarririk egiten den aipatzea, bateragarriak diren edo legearen aplikazio-eremutik kanpokoak diren zehaztuz. Azken kasu horretan egiaztatu behar da betetzen dela herritarren segurtasuna babesteko legerian ezarritakoa eta, halaber, betetzen direla segurtasun eta osasuneko betekizunak.

      Egiten diren jardueren arabera, gaikuntza-tituluan lokalaren eta instalazioen edukiera desberdinak jasota daudela egiaztatzea.

      Egituran problemaren bat dagoela edo gaikuntza-titulua aldatzera edo berria egitera behartu lezakeen erreformaren bat egin dela erakusten duten zantzurik dagoen detektatzea.

      Ebakuazio-bideak ongi dauden eta larrialdi-kasuan martxan jartzen diren mekanismoek (esaterako, desblokeoak, irekitzeak eta seinaleak) ongi funtzionatzen duten egiaztatzea.

      Edukiera kontrolatzeko sistemak eta ikuskizunean edo jardueran zehar segurtasuneko eta sarrera ukatzeko kontrolerako pertsonalik dagoen egiaztatzea.

      Adingabeak babesteko araudia betetzen den egiaztatzea, zehazki, adingabeek sartzea eta bertan egotea debekatuta duten establezimenduei dagokionez.

      Ordutegiak betetzen diren egiaztatzea, bai jardueraren hasieran bai amaieran, eta, halaber, establezimendua ixteko ezarritako baldintzak, nahitaez itxita edukitzeko denbora, edaririk kontsumitzen den establezimenduetatik kanpo eta zarata gogaikarriak sor ditzaketen ekipamendu edo jardueren funtzionamendurako ezarritako mugak betetzen diren. Bestalde, egiaztatutako da establezimenduko edo jardueraren zarata-maila egokitzen zaion lokaleko intsonorizazio-mailari.

      Establezimenduari buruz eta egiten ari diren jarduerari buruz erregelamenduak agindutako informazioa eta publizitatea badagoen egiaztatzea.

      Establezimendua itxi zenetik ez direla sei hilabete baino gehiago pasatu egiaztatzea.

      Irisgarritasun unibertsaleko baldintzak egiaztatzea.

  3. Bete beharreko segurtasun-estandarrak.

    Hala ikuskapenetan nola detektatutako irregulartasunak zuzentzeko jarduketetan segurtasun-arloko araudia aplikatzeari zein ezarritako segurtasun-estandarrak betetzeari buruzko irizpideak homogeneizatze aldera, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Euskal Kontseiluak kontsultak egin edo txostenak eskatu ahal izango dizkie beste teknikari edo erakunde batzuei, edo aplikatu beharreko irizpideak proposatzeko batzorde teknikoak era daitezela eskatu ahal izango du.

  4. Jarduketa-lehentasunak.

    1. Administrazio bakoitzak ikuskapenen egutegia programatuko du hemen ezarritako helburu eta lehentasunen arabera. Programazio horiek ekitaldi bakoitzeko urtarrilean Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Euskal Kontseiluari bidaliko zaizkio.

    2. Administrazio bakoitzak ezartzen duen programazioa alde batera utzi gabe, lokalak edo instalazioak ikuskatzeko lehentasuna lokalarekin erlazionatutako parametro hauen arabera ezarriko da:

      1. Titulartasuna: lehentasunezko jarduketa titulartasun publikoko lokal edo instalazioetan egingo da.

      2. Edukiera: lehentasunez, edukiera handieneko lokal edo instalazioei eta araubide bereziko establezimenduei helduko zaie.

      3. Jarduera: urtean zehar maiztasun handiagoarekin erabiltzen diren lokal edo instalazioei lehentasuna emango zaie.

      4. Antzinatasuna: lehentasunez, antzinatasun handieneko lokalak edo instalazioak ikuskatuko dira.

    3. Fase bakoitzari dagokion ikuskapen-programazioaren baitan, hauetatik hasiko da: titulartasuna publikoa dutenak, edukiera handiena, jarduera handiena eta antzinatasun handiena, ordena horren arabera.

    4. Ikuskizunen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzak urtero ikuskatuko ditu 700 pertsonatik gorako edukiera duten establezimendu guztiak, baita araubide bereziko establezimenduen lagin garrantzitsu bat ere. Ikuskapen horretarako, Segurtasun Saila udalekin koordinatuko da sinergiak batzeko eta bikoiztasunak saihesteko edo establezimenduetako titularrei karga administratibo gehiegi ez ezartzeko; hala, behar izanez gero, ikuskapenak batera egin ahal izango dituzte edo ikuskapenen programazioak batera planifikatu ahal izango dituzte.

    5. Bikoiztasunak saiheste aldera, ikuskizunen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzak aurrez txostena eginda Udalak baimendutako ikuskizun publikoak eta jolas-jarduerak direnean, udal-administrazioak egingo du ikuskapena, salbu Udalak Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzaren esku-hartzea edo babesa eskatzen duenean edo bi Administrazioek akordio bat badute ikuskaritza-jarduerari buruz edo ikuskapenak batera egitea programatu badute.

    6. 700 lagunetik gorako edukiera duten establezimendu, ikuskizun eta jolas-jardueretan eta araubide bereziko establezimenduetan egindako ikuskapenen aktak administrazio eskudunei komunikatuko zaizkie.

Establezimendua identifikatzeko errotulua edo plaka ezaugarri eta neurri hauekin egingo da:

  1. Errotulua edo kartela (gutxieneko dimentsioak):

    Tamaina: 297 x 420 mm.

    Materiala: 90 g-ko papera.

  2. Kartelaren edukia, Dekretuaren 37. artikuluaren arabera.

    Goiburuan, ezkerrean Eusko Jaurlaritzaren logotipoa eta eskuinean udalaren logotipoa.

    Erdiko zatiak hiru atal izango ditu:

    Lehen atalean, ezkerrean, establezimenduaren izena ageriko da eta, pertsona juridikoen kasuan, haren titulartasuna; erdikoan, zirkulu batek ordutegi-sailkapeneko taldea adieraziko du (kolorearen eta zenbakiaren bidez adierazita: 1, 2, 3 o 4), eta, eskuinean, jarduera eta baimendutako edukiera.

    Horren azpian, bigarren zatian, ezkerrean jarriko da Ordutegia/Horario adierazpena eta irekitzeko eta ixteko orduen informazioa, egun arruntetakoa, ostiraletakoa, eta jai-bezperatakoa, udakoa eta negukoa, eta guztiaren eskuinean, testu hau: «Aretoak ixteko zein beste ikuskizun edo jarduerak bukatzeko ordutegi orokorra luzatu ahal izango da, bi orduz gehienez ere, udal-baimenaren bitartez, dekretuaren 39. artikuluak ezarri bezala». Hori dena eranskin honetako irudian ikusten den bezala.

    Agintari eskudunak ezarritako ordutegi-luzatzeak edo -laburtzeak errotulu edo plakan jaso beharko dira.

    Bigarren atalaren azpian udalak informazio gehigarria jarri ahal izango du establezimenduari buruz, tokiko ordenantzek xedatzen dutenaren arabera.

    Testuaren gorputzaren beheko zatian, hirugarrenean, sarrera mugatzen duten baldintzak zehaztuko dira: adingabeek sarrera debekatuta dutela, hala dagokionean, edo establezimenduan sartzeko onarpen-baldintzak, araudiak aginduak edo titularrak legitimoki ezarriak.

    Dekretu honen 52. artikuluan zehazten diren establezimenduak direnean, aurrekoaz gain, adierazpen hau jarri beharko da, kolore zuriko letra larriz, ordutegi-sailkapena bereizten duen koloreko hondo baten gainean: «DEBEKATUTA DAGO ADINGABEKOAK SARTZEA / PROHIBIDA LA ENTRADA A MENORES DE EDAD».

    Beheko atal horretan, soinuak 90 dezibeleko muga gainditzen badu, honako logotipo hau ageriko da hori adierazteko. Kartelaren oinean, xedapen orokor honen erreferentzia jasoko da.

    (Ikus .PDF)

  3. Ordutegi-sailkapenaren kolore bereizgarriak:

  1. taldea PANTONE: 293 C

  2. taldea PANTONE: 347 C

  3. taldea PANTONE: Rubine Red C

  4. taldea PANTONE: 2592 C.

    Araubide bereziko establezimendua: PANTONE Black % 100.

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

Eduki teorikoa:

Jendaurreko ikuskizun eta jolas-jardueren araudiaren oinarrizko alderdiak.

Ikusleen eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak. Oinarrizko eskubideak.

Sarrera ukatzeko eskubidea.

Establezimenduen segurtasun-neurriak eta autobabesari buruzko araudia.

Ixteko ordutegiak.

Adingabeen araubide juridikoa.

Eduki praktikoa:

Lehen sorospenen oinarrizko kontzeptuak.

Arrisku-egoeretan jarraitu beharreko protokoloa.

Muturreko premia-egoeretarako autokontroleko eta defentsa pertsonaleko oinarrizko teknikak.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (9)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.