Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: «187/2017 Dekretua, uztailaren 4koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dekretua aldatzen duena».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 192
  • Hurrenkera-zk.: 4792
  • Xedapen-zk.: 187
  • Xedapen-data: 2017/07/04
  • Argitaratze-data: 2017/10/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen du, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko dituela, baldin eta nabarmenak badira, agirien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak aginduko du.

Era horretako hutsak aurkitu dira 187/2017 Dekretuan, uztailaren 4koan, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dekretua aldatzen duena (2017ko uztailaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 138 zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Artikulu bakarraren 5. lerroaldean, 2017/3679 (3/2) orrialdean,

honela dioen tokian:

HABE-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen 1. mailako eta B1 mailako ziurtagiriak, helduei euskara irakasteko oinarrizko curriculumak ezartzen dituen euskara-ezagutzaren mailak egiaztatzeko sistemaren esparruan emanak.

honela esan behar du:

HABE-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak kudeatutako 1. mailako eta B1 mailako ziurtagiriak, HABE atxikita dagoen Sailak emanak..

Artikulu bakarraren 9. lerroaldean, 2017/3679 (3/2) orrialdean,

honela dioen tokian:

HABE-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen 2. mailako eta B2 mailako ziurtagiriak, helduei euskara irakasteko oinarrizko curriculumak ezartzen dituen euskara-ezagutzaren mailak egiaztatzeko sistemaren esparruan emanak.

honela esan behar du:

HABE-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak kudeatutako 2. mailako eta B2 mailako ziurtagiriak, HABE atxikita dagoen Sailak emanak..

Artikulu bakarraren 15. lerroaldean, 2017/3679 (3/2) orrialdean,

honela dioen tokian:

HABE-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen 3. mailako eta C1 mailako ziurtagiriak, helduei euskara irakasteko oinarrizko curriculumak ezartzen dituen euskara-ezagutzaren mailak egiaztatzeko sistemaren esparruan emanak.

honela esan behar du:

HABE-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak kudeatutako 3. mailako eta C1 mailako ziurtagiriak, HABE atxikita dagoen Sailak emanak..

Artikulu bakarraren 23. lerroaldean, 2017/3679 (3/3) orrialdean,

honela dioen tokian:

HABE-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen 4. mailako eta C2 mailako ziurtagiriak, helduei euskara irakasteko oinarrizko curriculumak ezartzen dituen euskara-ezagutzaren mailak egiaztatzeko sistemaren esparruan emanak.

honela esan behar du:

HABE-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak kudeatutako 4. mailako eta C2 mailako ziurtagiriak, HABE atxikita dagoen Sailak emanak..

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.