Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

83/2017 DEKRETUA, apirilaren 11koa, Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 76
  • Hurrenkera-zk.: 1969
  • Xedapen-zk.: 83
  • Xedapen-data: 2017/04/11
  • Argitaratze-data: 2017/04/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak, sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 15. artikuluaren bidez, Segurtasun Sailari honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio, besteak beste: a) Autonomia-erkidegoko polizia; b) Hauteskunde-administrazioa; c) Babes zibila eta larrialdiei aurre egitea; d) Autonomia-erkidegoko komunikazio-bideetatik dabiltzan ibilgailuen zirkulazioaren polizia; e) Jokoa, apustuak eta ikuskizunak; f) Segurtasun-arloko transmisioak eta komunikazioak; g) Poliziaren ibilgailuak; h) Meteorologia; i) Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sozietate publikoak (Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia) zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera; eta j) Legeek eta erregelamenduek eman diezazkioten gainerako ahalmenak.

Azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren azken xedapenetatik lehenengoan ezarritakoaren arabera, sailen erregelamendu organikoen egitasmoak 2017ko martxoaren 31 baino lehen aurkeztu behar zaizkio Lehendakariari, berak onar ditzan, eta horiek jardun-arlo bakoitzarentzat Jaurlaritzaren programan jasotako helburuei eta programa hori argitu duten irizpideei egokituko zaizkie, baita antolaketa-irizpide hauei ere: austeritatea, egiturak soiltzea, eduki zabaleko egiteko-arloak bateratzea, egiturazkoak ez diren staff egiteko-arloak identifikatzea eta informazioaren teknologiez ahalik eta gehien baliatzea.

Ondorioz, Segurtasuneko sailburuaren proposamenez, Lehendakariak onartu ondoren, eta Gobernu Kontseiluak 2017ko apirilaren 11n egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak, sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 15. artikuluan xedatutakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio, besteak beste: a) Autonomia-erkidegoko polizia; b) Hauteskunde-administrazioa; c) Babes zibila eta larrialdiei aurre egitea; d) Autonomia-erkidegoko komunikazio-bideetatik dabiltzan ibilgailuen zirkulazioaren polizia; e) Jokoa, apustuak eta ikuskizunak; f) Segurtasun-arloko transmisioak eta komunikazioak; g) Poliziaren ibilgailuak; h) Meteorologia; i) Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sozietate publikoak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera; eta j) Legeek eta erregelamenduek eman diezazkioten gainerako ahalmenak.

  1. Aurreko artikuluan aipatutako arloen inguruko eskumenak betetzeko, honako organo hauek egituratuko dute Segurtasun Saila:

    1. Organo Nagusiak:

      1. Sailburua.

      2. Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritza.

      3. Komunikazio Zuzendaritza.

      1. Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza.

      1. Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

      2. Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza.

      3. Giza Baliabideen Zuzendaritza.

      4. Telekomunikazioak eta Sistema Informatikoak Kudeatzeko Zuzendaritza.

  2. Segurtasun Sailburuordetza.

  1. Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza.

  2. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza.

  3. Trafiko Zuzendaritza.

  4. Ertzaintzaren Zuzendaritza.

  5. Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza.

    1. Organo periferikoak:

      Organo periferikoak dira Trafikoko lurralde-bulegoak eta Joko eta Ikuskizunetako lurralde-bulegoak: horietako bakoitzean, funtzionario arduradun bat egongo da, betiere, dagokion zuzendaritzako zuzendariaren menpe egongo dena. Lurralde-bulego horien eremu funtzionala zuzendaritza bakoitza arautzerakoan finkatuko da.

    2. Kide anitzeko organo hauek atxiki eta/edo lotuko zaizkio Segurtasun Sailari:

      Euskadiko Segurtasun Publikoren Kontseilua

      Euskadiko Bide Segurtasuneko Batzordea.

      Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibilerako Batzordea.

      Babes Zibileko Boluntariotzako Aholku Batzordea.

      Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Euskal Kontseilua.

      Jokoaren Euskal Kontseilua.

      Jokoaren Batzorde Tekniko Aholkularia.

      Zezenketa-gaien Euskal Batzorde Aholku-emailea.

      Ertzaintzaren Kontseilua.

      Tokiko polizia-koordinaziorako batzordeak.

      Euskal Autonomia Erkidegoko Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordea.

      Euskadiko Segurtasun Pribatua Koordinatzeko Batzorde Mistoa.

      Bideozaintza eta Askatasun Batzordea.

      Euskadiko Poliziaren Datuak Prestatzeko Zentroaren (EPDPZ) Kontseilu Aholku-emailea.

      1. Sailburuak, dekretu hau garatzeko emandako agindu baten bidez, dekretu honetan araututako administrazio-unitateak baino maila beheragokoak ere ezarri ahal izango ditu.

      2. Sailburuaren agindu baten bidez, dekretu honetan aurreikusitako funtzio-eskudantziei dagokienez, talde edo lantalde horizontalak ezarri ahalko dira, sailaren egitekoei lotutako prozesuen edo proiektuen plangintza, garapena, kudeaketa eta jarraipena egiteko. Prozesuan edo proiektuan parte diren saileko hainbat arlo edo organotako arduradunek osatuko dituzte talde edo lantalde horiek, eta egin beharreko lanen koordinazioaren eta jarraipenaren arduradun bat izendatuko da.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoa Segurtasun Sailari atxikita dago, saileko titularraren bitartez, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko ekainaren 28ko 15/2012 Legearen 21. artikuluan xedatutakoaren arabera.

  1. Segurtasuneko sailburuari dagokio Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. artikuluan xedatutako eskumenak eta ahalmenak betetzea, baita sailaren berezko egitekoen eta jardun-arloen eremuan indarreko legeriak esleitzen dizkionak ere, azaroaren 26ko 24/2016 Dekretua aintzat harturik.

  2. Sailburuari dagozkio, baita ere, egiteko edo eskudantzia hauek:

    1. Sailaren jardun-arloetan politika publikoak zuzentzea, Eusko Jaurlaritzak ezarritako zuzentarauen arabera;

    2. Bere eskumenen esparruko helburu estrategikoak definitzea, Jaurlaritzaren programan zehaztutako ildo estrategikoen eta programa-konpromisoen arabera.

    3. Helburu estrategikoak garatzean lortutako eragin soziala aztertzea, eta saileko jarduera-sektoreen helburuetan beharrezko aldaketak edo garapenak zehaztea.

    4. Honako hauek onartzea proposatzea: EAEko Segurtasun Publikoko Plan Orokorra, babes zibileko planak eta EAEko Bide Segurtasuneko Plana.

    5. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan segurtasun publikoaren jardueretara bideratutako komunikazio-sistemak eta informatizazio-planak eta -programak ezartzea; horrez gain, euskal administrazioetako segurtasun publikoko zerbitzuek hartu beharreko informatika- eta telekomunikazio-arloko estandarrak ezartzea, datuak transmititzeko eta gorabeherak eta baliabideak kudeatu eta bideratzeko.

    6. Kontratazio-organo gisa jardutea eta sailaren gastuak baimentzea, egiteko horiek Gobernu Kontseiluari edo saileko beste organo batzuei esleitu ez zaizkienean, eta ondare-arloan ordenamendu juridikoak sailei esleitzen dizkien eskudantziak erabiltzea.

    7. Behin-behineko langileak izendatzea.

    8. Ertzaintzako langile funtzionarioen lanpostu-zerrendak onartzea.

    9. Saileko ordezkariak izendatzea Ertzaintzako langileen ordezkariekiko eta Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratudun langileen ordezkariekiko negoziazioetan aritzeko.

    10. Ertzaintzako langileen estatutu-araubidea aplikatzearekin lotuta, honako hauek dagozkio: zerbitzu-egintza deklaratzea, polizia-lanarengatiko bereizgarri gorridun eta urdindun dominak ematea, eta zerbitzutik kentzeko zehapena jartzea.

    11. Zehatzeko ahala erabiltzea herritarren segurtasunaren arloan; larrialdietan eta babes zibilean; joko eta ikuskizunetan eta jolas-jardueretan, ordenamendu juridiko sektorialak horretarako ahala ematen dionean.

    12. Zehatzeko ahala erabiltzea arau-hauste oso astunengatik, zeinak jasota baitaude kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeriaren, arrazakeriaren, xenofobiaren eta intolerantziaren aurkako estatu-legerian, 360.000 eurotik gorako isunarekin, eta kirol-ikuskizunak antolatzeko desgaikuntza-zehapenak edo kirol-esparrua urtebetetik gora aldi baterako ixteko zehapenak jartzea, eta kirol-esparrura sartzea debekatzea hiru urtetik gorako aldirako.

    1. Segurtasun pribatuaren arloan, zaintza- eta babes-zerbitzuen prestazioa erabakitzea Segurtasun Pribatuari buruzko apirilaren 4ko 5/2014 Legearen 41.3 artikuluan aurreikusitako kasuetan; segurtasun pribatuko zerbitzuetan hirugarrenei kalteak sor diezazkieketen edo herritarren segurtasuna arriskuan jar dezaketen bitarteko material edo teknikoak erabiltzea, lege horren 8.5 artikuluan ezarritakoaren arabera; segurtasun-neurriak har daitezen agintzea, lege horren 51. artikuluaren arabera, eta, halaber, baimenen, gaikuntzen eta erantzukizunpeko adierazpenen azkentze-zigorrak ezartzea Segurtasun Pribatuari buruzko apirilaren 4ko 5/2014 Legearen arau-hausteengatik.

    2. Segurtasun Sailari edo bere zerbitzura dauden agintaritzei edo langileei egotz dakizkiekeen ondare-erantzukizuneko prozedurak ebaztea.

    1. Saileko organoek emandako xedapen eta egintzen kaltegarritasun-deklarazioko eta ofizioz berrikusteko prozedurak hasi eta ebaztea.

    2. Indarreko legeriak espresuki ematen dizkion gainerakoak.

Sailburuordetza bakoitzaren arduraduna sailburuordea izango da, zeina hierarkian zuzenean sailburuaren menpe egongo baita. Titularrei hauek dagozkie:

  1. Sailburuordetzak zuzendaritza bakoitzarentzat dituen kudeaketa publikoko politikak definitzea.

  2. Jaurlaritzaren estrategiaren arabera, sailak sailburuordetzari esleitutako helburu estrategikoak garatzea.

  3. Eragin soziala aztertzea eta sailburuordetzaren zuzendaritzen helburuen beharrezko aldaketak edo garapenak zehaztea.

  4. Sailburuordetzaren jarduerak nahiz zuzendaritzenak eta sailburuordetzaren menpeko gainerako administrazio-organo eta -unitateenak zuzendu, koordinatu, bultzatu eta ikuskatzea.

  5. Saileko sailburuari jardun-politika eta laguntza teknikoko proposamenak prestatzea, esleituak dituen egitekoen esparruan.

  6. Gaiaren arabera estatuaren, autonomia erkidegoen, foru aldundien eta toki-erakunde eskudunen organoekin harremanak izatea.

  7. Sailaren eskumeneko arloetan eta sailaren izenean bera izango da harremanetarako organoa, baita arlo material horren inguruan sortutako sailen arteko koordinazio-organoen arteko harremanetarako organoa ere.

  8. Sailburuordetzaren antolamendu operatiboa proposatzea, zuzendaritzetan eta administrazio-unitateetan antolatuta, ezarrita dauden antolamendu-irizpideekin bat.

  9. Gainerako sailburuordetzekin lankidetzan jardutea, proiektu edo prozedura batean batek baino gehiagok esku hartu behar duenean, Jaurlaritzaren jardun politikoaren eta administratiboaren koherentziari eusteko, hargatik eragotzi gabe Jaurlaritzaren koordinazio-jardun orokorra.

  10. Azterlanak eta txostenak egitea, eta azterlan-txosten horiek aztertzea bere eskumenen esparruan.

  11. Indarrean dagoen legerian aurreikusten diren kasuetan, errekurtsoak ebaztea.

  12. Saileko hizkuntza normalizazioaren ardura bere gain hartzea eta beraren eskumeneko alorretan zerbitzu- eta lan-hizkuntzan euskararen erabilera sustatzea, herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoari jarraikiz.

  1. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak esleitzen dien beste edozein egiteko eta, orokorrean, sailburuordeei esleitzen zaizkien ohiko egitekoak.

Saileko zuzendaritza bakoitzaren arduraduna zuzendari bat izango da eta, oro har, hauxe dagokio:

  1. Nork bere jardun-arloan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko planak eta programak gauzatzea.

  2. Nork bere jardun-arloan, dagozkion helburuak zabaltzea, horretarako jarduerak eta erantzukizunak esleitzea, eta kudeaketan behar diren zuzenketak egitea.

  3. Nork bere jardun-arloaren antolamendu operatiboa proposatzea, eta barruko lan-sistemak zehaztea.

  4. Bere jardun-arloko jarduerak programatu, sustatu, zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzea.

  5. Prozedura batean, bere jardun-arloa eta beste batzuena artikulatzeko behar diren harremanak izatea.

  6. Indarrean dagoen legerian aurreikusten diren kasuetan, errekurtsoak ebatziko dituzte.

  7. Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitu berari dagokion alorrean eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatu bere Zuzendaritzako arduradunekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez.

  8. Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea Zuzendaritzako jardun-eremuetan, besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, hala dagokionean, hizkuntza irizpideak txertatzea administrazio-kontratazioan eta diru-laguntza deialdietan.

  9. Esandakoez gain, indarrean dagoen legeriak esleitzen dizkien gainontzeko egitekoak eta Jaurlaritzako zuzendariei oro har dagozkienak ere bete behar dituzte.

Kabineteko Zuzendaritzak lagunduko dio sailburuari bere egitekoetan, eta aholkularitza-lana ere egingo du. Hona hemen Kabineteko Zuzendaritzak bere gain hartuko dituen egitekoak:

  1. Sailburuaren lan-programaren jarraipena egitea.

  2. Sailburuak, sailaren politika garatzeko interesgarri direlakoan, agintzen dizkion azterlanak egitea.

  3. Sailaren eginbeharrekoetan eragina duten gaien inguruko informazio egokia biltzea, aztertzea eta aurkeztea. Horretarako, gaiarekin zerikusia duten beste organo eskudunekin batera lan egingo du.

  4. Saileko ekintza ofizialak eta protokolozkoak antolatuko ditu, Jaurlaritzaren Lehendakaritzari dagozkionak alde batera utzi gabe.

  5. Ertzaintzaren musika-bandaren parte hartzea planifikatzea eta zehaztea, ekintza ofizial eta protokolozkoetan.

  6. Sailak sustatutako kongresuak, jardunaldiak edo mintegiak antolatzeko lanak koordinatzea.

  7. Sailak Eusko Legebiltzarrarekin eta Arartekoarekin dituen harremanak bideratzea, Eusko Jaurlaritza osorako organo eskudunaren bidez.

Komunikazio Zuzendaritzari honako egiteko hauek dagozkio:

  1. Komunikabide sozialekiko informazio-harremanak zuzendu eta mantentzea, eta sailaren informazio orokorra zabaltzea, sailaren gainerako organoei laguntzeko organo gisa jardunez.

  2. Sailaren egitekoarekin zerikusia duten gaietan herritarren parte-hartzea bultzatzeko eta gizartea sentsibilizatzeko neurriak edo kanpainak eta publizitate instituzionaleko kanpainak diseinatzea eta gauzatzea, interesa duten gainontzeko organoekin koordinatuta.

  3. Sailaren urteko argitalpen-programa egitea, Argitalpen Zerbitzu Nagusiarekin lankidetzan.

  4. Herritarrei informazio orokorra emateko egitekoak koordinatzea, baita herritarrei informazioa emateko eta harrera egiteko sailaren zerbitzuak eta Zuzenean-Jaurlaritzako Herritarrentzako Arreta Zerbitzua artikulatzen direla ziurtatzea ere.

  5. Segurtasun Sailaren interes orokorreko dokumentazio-informazioko zerbitzua kudeatzea, informazio automatizatua emateko, bai bibliografikoa bai prentsa, irrati eta telebistakoa zein Internetekoa.

  6. Behar diren dokumentazio bibliografiko eta tekniko guztiak katalogatzeko organo gisa aritzea, sailaren politika behar bezala gauzatzeko eta administrazio-zerbitzuak optimizatzeko.

I. ATALA

ADMINISTRAZIO ETA ZERBITZUEN SAILBURUORDETZA

  1. Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzari dagokio, Segurtasun Sailari esleitutako egitekoen eremuan, jardun-arlo hauek zuzendu eta koordinatzea: ekonomia, ondarea eta aurrekontuak kudeatzea; saileko zerbitzu orokorrak eta giza baliabideak, eta segurtasun-egiturari laguntzeko baliabide teknikoak eta azpiegiturak, eta baita hauteskunde-prozesuak kudeatzea ere.

  2. Horretarako, 5. artikuluan ikusitako egiteko orokorrez gain, hauek betetzea ere badagokio:

    1. Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratudun langile finkoak izateko hautatutako pertsonak kontratatzea, bai eta saileko Administrazio Orokorreko langile funtzionarioen izendapen askeko lanpostuen eta Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratudun langileen lanpostuen hornidura ebaztea ere. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako lanpostuak lehenago aipatutik kanpo gelditzen dira.

    2. Ertzaintzan, merezimendu-lehiaketaren bidez lanpostuak betetzeko prozeduren deialdiak egin eta horiek ebaztea. Horrez gain, Ertzaintzako langileen estatutu-araubidea aplikatzeko gainerako egintzak, berariaz beste organo batzuei esleitu ez bazaizkie.

    3. Sailetako zerbitzuen eta horien lan-sistemen eta -metodoen barneko antolaketa proposatzea, Segurtasun Sailburuordetzakoena izan ezik, arrazionalizatzeko eta hobetzeko, eta polizia-zerbitzuen mendekoekin koordinatzeko.

  3. Hauek ere badagozkio: sailaren Euskara Unitatea koordinatzea; Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin, zuzendaritzek eta lurralde ordezkaritzek hizkuntza-normalizazioan egiten duten lana koordinatzea eta dinamizatzea, hala nola euskararen sustapena ere egitea politika publikoetan eta sailak kudeatzen duen beste edozein arlotan.

  4. Honako zuzendaritza hauek Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzaren mende egongo dira:

    1. Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

    2. Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza.

    3. Giza Baliabideen Zuzendaritza.

    4. Telekomunikazioak eta Sistema Informatikoak Kudeatzeko Zuzendaritza.

  1. Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzak sailaren administrazio ekonomikoa eta kontratazioa egiteko ardura osoa du, eta, horrenbestez, honako egiteko hauek izango ditu:

    1. Sailaren aurrekontu-aurreproiektua egin eta zuzentzea eta horren jarraipena egitea, aurrekontu-aldaketak izapidetzea eta gastu-programen ebaluazioa egitea. Era berean, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren aurrekontu-proiektua egiteko lana koordinatzea, eta sailaren aurrekontuarekin bateratzea.

    2. Sailaren kudeaketa ekonomikoa egitea, eta, horretarako, beharrezko informazio-, etengabeko ebaluaketa- eta jarraipen-sistemak ezartzea eta mantentzea.

    3. Kontratazio-espedienteak izapidetzea, eta, halaber, sailari esleitutako ondare-espedienteak kudeatzea. Halaber, sailaren jardun-arloekin zerikusia izanagatik beste sail batzuetako organoek izapidetu behar dituzten kontratazio- edo ondare-arloko bestelako espedienteen izapidetzea sustatzea.

    4. Baliabide propioei enkarguak egitea, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kontratazioaren araubidean aurreikusitakoaren arabera.

    5. Gainbegiratzea eduki ekonomikoko arau-xedapenen, administrazio-hitzarmenen eta laguntzak edo diru-laguntzak arautzen dituzten aginduen aurreproiektu eta proiektuek duten eragina aurrekontuaren eta ekonomiaren aldetik, fiskalizazio-organoetara bidali baino lehen. Era berean, nahitaez txosten juridikoa behar duten administrazio-kontratazioko gaiei buruzko irizpenak ematea.

    6. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiarenak diren gaiekin lotutako egiteko komunak kudeatzea, sailaren eskumenekoak badira.

    7. Polizia-arloko materialak eta azpiegiturak beharrezkoak eta egokiak diren aztertu eta ebaluatzea, baita horien estandarizazioa eta homologazioa proposatzea ere.

    8. Polizia-arloko azpiegiturak eta baliabide materialak ezarri, lortu, mantendu eta berritzeko planak eta programak proposatzea.

    9. Baliabideen hornikuntzaren eta dotazioaren erantzukizuna, baita horien kudeaketaren kontrola ere.

    10. Poliziaren ibilgailuak eta zerbitzuak antolatu eta kudeatzea.

    11. Segurtasun Sailaren mendeko eraikinei dagokienez, zuzendaritza honek berariazko gainbegiratze-zerbitzua emango du: obra-proiektuak, ikuskaritza teknikoa, kalitate-kontrola eta egiaztagirien jarraipena.

  2. Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzako titularrari dagokio sailaren 300.000 euroko edo hortik beherako gastuak baimentzea, eta sailaren kontratazio-organoari dagozkion ahalmenak erabiltzea kopuru horretako edo hortik beherako lizitazio-oinarria duten aurrekontu-espedienteetan.

  1. Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzak izaera juridikoko jarduerak koordinatu behar ditu Segurtasun Sailaren kudeaketaren eremuan; sailaren gainontzeko organoen laguntza-organoa da, eta sailaren eskumeneko hauteskunde-prozesuen garapena kudeatzeko ardura du.

  2. Segurtasun Sailaren izaera juridikoko jardueren eremuan, egiteko hauek dagozkio:

    1. Saileko arauen programa ezartzea, eta izaera orokorreko xedapenen proiektuak eta aurreproiektuak egin eta izapidetzea, saileko gainerako organoen lankidetzarekin.

    2. Sailaren gaiak Gobernu Kontseilura eta eskuordeko batzordeetara bidaltzeko prozesua izapidetzea; horrez gain, aldizkari ofizialetara bidaltzea haietan argitaratu behar diren xedapenak eta administrazio-egintzak.

    3. Administrazio-hitzarmenak eta laguntza eta diru-laguntzei buruzko agindu arauemaileak izapidetzea, baita sailburuak edo sailburuordeek ebatzi beharreko administrazio-prozedurak ere, bestelako organoei esleitzen ez bazaizkie.

    4. Izaera orokorreko xedapenei eta sailak sinatu beharreko hitzarmen eta akordioei buruzko txostenak egitea; aholkularitza juridikoa ematea (eskatzen bazaio), eta saileko aholkularitza juridikoaren gainerako eskudantziak betetzea.

    5. Saileko organo zuzenen egintza propioen kaltegarritasun-deklarazioari buruzko espedienteak izapidetzea, jurisdikzio-inpugnazioa baino lehen; xedapen eta egintza deusezen ofiziozko berrikusketa izapidetzea, bai eta ondare-erantzukizunagatiko administrazio-erreklamazioen prozedurak ere.

    6. Auzi-arloan eskuduna den zuzendaritzaren bitartez, sailaren gaiei buruz bidezkoak diren jarduerak eta harremanak koordinatzea epaitegiekin eta justizia-auzitegiekin, bai eta Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legeak sailetako aholkularitzei esleitu dizkien gainerako egitekoak ere.

    7. Ertzaintzako langileen legelari-laguntza, eta jurisdikzio zibil eta penalaren aurrean Ertzaintzako kideak defendatu eta ordezkatzeko legelariak gaitzeari buruzko apirilaren 25eko 250/1995 Dekretuan aurreikusitako gainerako egitekoak.

  3. Segurtasun Sailaren langileen eta zerbitzuen kudeaketaren eremuan, egiteko hauek dagozkio:

    1. Sailari atxikitako giza baliabideak kudeatzea, bere eskumenen eremuan, Ertzaintzako eta Segurtasun Administrazioaren laguntza-zerbitzuetako langileak izan ezik.

    2. Lanpostuen zerrendak proposatzea bere eskumenen eremuan, baita egitura, langile eta organigramei buruzko sailaren informazio bateratua aurkeztea ere.

    3. Sailari atxikitako giza baliabideen esparruko bateragarritasun-espedienteak ebaztea, Ertzaintzako eta Segurtasun Administrazioaren laguntza-zerbitzuetako langileak izan ezik.

    4. Funtzionarioen prestakuntza eta hobekuntza planak eta programak kudeatzea, IVAPen eskumenak alde batera utzi gabe, eta funtzionario horien hizkuntza-normalizazioren prozesua aztertu, planifikatu eta horren jarraipena egitea, saileko Euskara Unitateak zehaztutako esparruan.

    5. Sailaren segurtasun eta osasun unitatearen jardunak zuzentzea, betiere eragotzi gabe prebentzio zerbitzuari dagozkion eskudantziak, sailari atxikitako giza baliabideekin lotuta. Egiteko horretatik kanpo uzten dira Ertzaintzako eta Segurtasuneko laguntza-zerbitzuetako langileak. Esparru hori, arlo honi dagokionez, Giza Baliabideen Zuzendaritzari esleitzen zaio.

    6. Sail guztienak diren egitekoak kudeatzea, honako hauekin lotuta: antolaketaren inguruko gaiak; baliabide bibliografikoak erregistratu, artxibatu eta antolatzeko sistemak; saileko bulegoen barne-araubidea, eta atxikitako ondarearen eta haren ekipamenduaren administrazioa eta kontserbazioa. Horrez gain, sailaren barruan koordinatzea Europar Batasunaren arau eta politikak egin eta aplikatzeko lanetan esku hartzearekin lotuta dagoen guztia.

    7. Eusko Jaurlaritzak gardentasunaren, kalitatearen, etengabeko hobekuntzaren, modernizazioaren, Administrazio elektronikoaren, Administrazioak Interneten izan behar duen presentziaren, eta I+G eta Berrikuntzaren arloetan garatutako proiektu orokorretan parte hartzea, eta proiektu horiek sailean sustatzea.

    8. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea erabiltzeko eskaerak ebaztea.

    9. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko indarreko plan eta arauetan aurreikusita dauden neurriak bete daitezen sustatzea.

  4. Hauteskunde-prozesuen kudeaketaren eremuan, egiteko hauek dagozkio:

    1. Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde-prozesuaren garapena planifikatu, kudeatu eta koordinatzea, hauteskunde-legeak Segurtasun Sailari emandako eskudantzien barruan, sailburuari dagozkionak izan ezik.

    2. Hauteskunde-prozesu horien modernizazioa bultzatzea, eta euskal herritarren ordezkaritza politikoan eragina duten beste batzuen jarraipena egitea.

    3. Alderdi politikoen jardunerako urteko diru-laguntzen zenbatekoen banaketa proposatzea, hala badagokio, indarrean dagoen legeriaren arabera.

    4. Erreferendumak eta kontsultak egiteko behar diren jarduerak planifikatu eta kudeatzea.

  1. Giza Baliabideen Zuzendaritzaren ardura da Ertzaintzako langileen estatutu-araubidea kudeatzea, eta Ertzaintzako giza baliabideen politikak garatzea, baita Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratudun langileak kudeatzea ere, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako langileak izan ezik.

  2. Ertzaintzako langileekin lotuta, honako hauek dagozkio: giza baliabideen politikak zuzendu eta administratzea, eta horien estatutu-araubidearen ohiko kudeaketa egitea, beste batzuei esleituta ez badago; eta, bereziki:

    1. Ertzaintzako langileen ordezkari diren erakunde sindikalekin harremana izatea, eta horiekin negoziazio kolektiboa lantzea.

    2. Lanpostu-zerrendak egitea eta lanpostuak betetzeko prozedurak kudeatzea. Horrez gain, zerbitzu-eginkizunen deialdiak egitea eta horiek ematea ebaztea, bai eta errebokatzea ere, baldin eta eskumenok berariaz beste organo batzuei eman ez bazaizkie.

    3. Ertzaintzako langileen gastuen aurreikuspena eta kontrola egitea, Kudeaketa Ekonomiaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzarekin batera.

    4. Langileen Erregistroa kudeatzea, eta ziurtagiriak ematea Ertzaintzako langileen lan-gorabeherei, egoerei eta aitorturiko eskubideei buruz.

    5. Presentzia kontrolatzea, eta berariazko ebazpena behar duten lizentziak eta baimenak ematea.

    6. Bateragarritasun-espedienteak ebaztea.

    7. Honako hauek deklaratzea: administrazio-egoera ezberdinak, zerbitzu aktibora itzultzea eta nahitaezko erretiroa eta ezintasunagatiko erretiroa.

    8. Ertzaintzako langileen enplegu-baldintzen araubide juridikoa eta lansariena kudeatzea eta aplikatzea, honako hauek barnean direla: maileguak eta gizarte-onurak ematea, hirurtekoak eta emandako zerbitzuak aitortzea, eta Ertzaintzaren lan-egutegiak aztertu, irizpena eman, negoziatu eta jarraipena egitea.

    9. Ertzaintzaren antolaketa eta horren osteko ebaluazioa egiten parte hartzea, eta Ertzaintzako langileen prestakuntza-politika diseinatu, planifikatu eta ebaluatzeko lanean parte hartzea.

    10. Barneko informazio- eta komunikazio-sistemak diseinatu, ezarri eta kudeatzea, eta giza baliabideak egoki kudeatzeko egin diren ekimenetatik eta kalitate-proiektuetatik ateratako arrazionalizazio-neurriak ezartzea.

    11. Ertzaintzako hizkuntza-normalizazioaren prozesua aztertu, planifikatu eta ebaluatzea, saileko Euskara Unitateak zehaztutako esparruan.

    12. Lan-arriskuen prebentzioa antolatzea, eta Ertzaintzako langileei arreta emateko prebentzio-zerbitzu propioa zuzendu eta kudeatzea.

    1. Giza baliabideak egoki kudeatzeko irizpide eta jarraibideak ematea.

  3. Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langileei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 5. artikuluarekin bat, eta euskal funtzio publikoaren printzipio orokorrak kontuan harturik, langile horiek zuzentzea eta administratzea dagokio, eta, bereziki:

    1. Langile horien giza baliabideen politika planifikatu eta aplikatzea.

    2. Langile horien ordezkari diren erakunde sindikalekin harremana izatea, eta horiekin negoziazio kolektiboa lantzea.

    3. Lanpostu-zerrendak proposatzea.

    4. Aldi baterako lan-kontratudun langileak kontratatzea, eta horretarako lan-poltsak eratu eta kudeatzea.

    5. Lan-kontratudun langile finkoa izateko hautaketa-proben oinarriak, programak eta edukia prestatzea, epaimahaiak izendatzea, eta hautaketa-prozesua antolatu eta kudeatzea.

    6. Lanpostuak betetzeko prozeduren oinarriak prestatzea, horien deialdia egitea, garapena kudeatzea eta horiek ebaztea. Jardunean hasteko, lekuz aldatzeko edo dituzten lan-baldintzak aldatzeko izapideak egitea eta baimena ematea.

    7. Lan-arriskuak prebenitzeko funtzioa antolatzea, eta prebentzio-zerbitzua zuzendu eta kudeatzea.

    8. Langile horien hizkuntza-normalizazioaren prozesua aztertu, planifikatu eta ebaluatzea, saileko Euskara Unitateak zehaztutako esparruan.

    9. Langileen prestakuntza eta hobekuntza plan eta programak bultzatu eta prestatzea, IVAPen eskumenak alde batera utzi gabe.

    10. Langileen Erregistroa kudeatzea, eta ziurtagiriak ematea horien lan-gorabeherei, egoerei eta aitorturiko eskubideei buruz.

    11. Langile horien ohiko kudeaketa egitea, eta, gainera, bateragarritasun-espedienteak ebaztea, nahitaezko eta ezintasun fisikoagatiko erretiroak deklaratzea, diziplina-ahalak erabiltzea kaleratzea salbu, eta lizentziak eta baimenak ematea.

      1. Era berean, langileak kudeatzeari buruzko Eusko Jaurlaritzako aplikazio horizontalei dagokienez, zuzendaritzari dagokio saila eta bere erakunde autonomoa zuzendu, ordezkatu eta koordinatzea, eta bere eskumenaren eremuko langileei dagozkien aplikazioen bidez kudeatutako datu pertsonalen gaineko ardura ere bai.

  1. Telekomunikazioak eta Sistema Informatikoak Kudeatzeko Zuzendaritzari dagokio segurtasun publikoko jardueretarako baliabideak planifikatu, kudeatu eta mantentzea. Horretarako, egiteko hauek ditu:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoari dagokionez, segurtasunaren esparruko informazio- eta komunikazio-sistemen programak eta planak proposatzea, Segurtasuneko sailburuak onar ditzan.

    2. Segurtasun Sailaren segurtasun publikoko jardueretarako informazio- eta komunikazio-sistemetan egin beharreko inbertsioak planifikatzea, eta horiek koordinatu, gainbegiratu, ebaluatu eta kostuak aztertzea.

    3. Segurtasun Komunikazioen Sare Ofiziala, bai eta segurtasun-jardueretarako gisa horretako gainerako tresnak eta sistemak ere, planifikatu, diseinatu, kudeatu eta mantentzea.

    4. Segurtasun Sailburuordetzaren jarraibideak kontuan hartuta, proposatzea euskal administrazioen segurtasun publikoko zerbitzu guztiek hartu behar dituzten informatika- eta komunikazio-arloko estandarrak, horien bidez datuak transmititzeko eta gorabeherak eta baliabideak kudeatu eta bideratzeko.

    5. Segurtasunaren arloko informazio- eta komunikazio-sistemak estandarizatu eta homologatzea.

    6. Datu-prozesuen teknikak eta datu-kodetze eta -egituren teknikak aztertu eta garatzea, Euskadiko Poliziaren Datuak Prestatzeko Zentrotik ezarritako jarraibideak eta protokoloak aintzat hartuta.

    7. Segurtasun publikoaren euskal sistemarekin lotutako egitekoak betetzeko behar diren informazio- eta komunikazio-sistemak eskuratu eta mantentzea, bai eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak bere funtzioak egiteko eskatzen dituenak ere, akademiak berak finantzatu ostean.

    8. Komunikazioetan segurtasun-zerbitzuak ematea, bai teknikoak bai administratiboak, teknika eta baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen bidez.

    9. Segurtasun Administrazioaren zerbitzuen informatizazio- eta digitalizazio-proiektuak egikaritzea, zeinak interes estrategikokoak izango baitira.

    10. Segurtasun Sailarenak diren eta segurtasun-jarduerekin loturik dauden informatika- eta telekomunikazio-instalazioen mantentze-lana egitea.

    11. Eusko Jaurlaritzatik bultzatutako konbergentzia-prozesuetan parte hartzea, informatika- eta telekomunikazio-sistemei dagokienez.

    12. Beste administrazio batzuekin hartutako konpromisoen ondorioz sortu diren programak eta proiektuak egikaritzeko prozesua kontrolatu eta koordinatzea, bere eskumenekoak diren gaietan.

      II. ATALA

      SEGURTASUN SAILBURUORDETZA

  1. Segurtasun Sailburuordetzari dagokio Segurtasun Sailari esleitzen zaizkion egitekoak betetzea honako arlo hauetan: pertsona eta ondasunen segurtasuna eta herritarren segurtasuna; udaltzaingoen koordinazioa; segurtasun pribatua; babes zibila eta larrialdiak; meteorologia; trafikoa eta bide-segurtasuna. Halaber, Segurtasun Sailburuordetzari dagokio ausazko jokoen eta ikuskizun zein jolas-jardueren erregimena.

  2. Ertzaintza dela-eta, honako hauek dagozkio Segurtasuneko sailburuordeari, betiere sailburuaren zuzendaritzapean:

    1. Ertzaintzaren zuzeneko agintaritza, eta haren unitateen eta polizia-zerbitzuen zuzendaritza, ikuskaritza eta koordinazioa.

    2. Ertzaintzaren antolaketa orokorra planifikatu eta ebaluatzea, haren plantilla egitea eta langile-beharrak zehaztea, hautaketa- eta prestakuntza-prozesuak bideratzeko.

    3. Ertzaintzako kideek bete beharreko polizia-zerbitzu publikoari buruzko jarraibideak ematea.

    4. Ertzaintzako langileen izendapen askeko lanpostuak betetzeko deialdiak egitea eta ebaztea, sistema horren bitartez egiten denean edo zerbitzu-eginkizunen deialdien kasuan. Horrez gain, izendapen horiek errebokatzea ere .

    5. Polizia-lanarengatiko bereizgarri berdedun edo zuridun dominak ematea.

    6. Diziplina-ahala erabiltzea Ertzaintzako langileei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoen diziplina-araubidean aurreikusitakoaren arabera.

    7. Segurtasun-arloan arduradun diren beste agintaritza eta erakunde batzuekiko lankidetza sustatzea, eta autonomia-erkidegoaren aldetik koordinazio-irizpide orokorrak ezartzea nazioarteko lankidetzako organismo ofizialekin eta polizia-kidegoekin.

  3. Segurtasun publikoaren arloko agintaritza den aldetik, honako hauek dagozkio:

    1. Euskadiko Segurtasun Publikoaren Plan Orokorra egitea.

    2. Honako hauek baimentzea: udalerrien arteko lankidetza-hitzarmenak (Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko ekainaren 28ko 15/2012 Legearen 48. artikulua), eta udalerriak polizia-zerbitzuak emateko elkartzea.

    3. Pertsonen, eraikinen, instalazioen, jardueren eta interes bereziko objektuen segurtasuna planifikatzea eta koordinatzea, neurriak hartzea proposatuz.

    4. Autonomia-erkidegoko erakunde komunen eraikin eta instalazio publikoetan babes- eta segurtasun-neurrien ezarpena ebaztea eta organo edo erakunde publikoetan segurtasun-neurrien ezarpena proposatzea eta adostea, horiek menpekoak dituzten erakundeekin aldez aurretik adostuta.

    5. Interes publikokoa denean, mehatxua edo jazarpena jasaten duten pertsona edo erakundeak babesteko zerbitzua planifikatzea eta koordinatzea, bai polizia-zerbitzu publikoaren bitartez, bai berariaz horretarako kontratatutako segurtasun-zerbitzu pribatuak erabiliz, horretarako beharrezkoak diren jarraibideak emanez.

    6. Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzko Lege Organikoak autonomia-erkidegoari aitortzen dizkion eskumenak erabiltzea, zehatzeko ahala erabiltzea barnean dela, baldin eta eskumenok berariaz beste organo batzuei eman ez bazaizkie.

    7. EAEko poliziak bideokamerak instalatzeko baimena ematea uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuan aurreikusitako kasuetan (168/1998 Dekretua, Euskal Herriko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimenen eta haien erabileraren erregimena garatzen duena).

    8. Segurtasun pribatuaren arloan, lankidetza-mekanismoak eta -prozedurak ezartzea Ertzaintzaren eta segurtasun pribatuaren sektorearen artean; jarduketa nabarmenak ohorezko aipamenekin saritzea, eta, era berean, segurtasun pribatuari buruzko legeriaren arau-hauste oso astunengatik zehapenak ezartzea, beste organo batzuei esleitu ez bazaizkie.

    9. Euskadiko Poliziaren Datuak Prestatzeko Zentroaren (EPDPZ) zuzendaritza eta erantzukizuna; halaber, zentro horrek gordetzen dituen fitxategien arduraduna izango da.

  4. Babes zibilaren eta larrialdien esparruan, sektoreko ordenamendu juridikoak ematen dizkion egitekoak burutu behar ditu, horien kudeaketari eta zehatzeko ahala erabiltzeari dagokienez.

  5. Ausazko jokoekin, ikuskizunekin eta jolas-jarduerekin lotutako arauak aplikatzearen esparruan, zehapen-ahala erabiltzea dagokio, sektoreko ordenamendu juridikoak horretarako ahalmena ematen badio. Halaber, kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziarekin lotuta estatuko legeriari eginiko arau-hauste oso astunengatik zehazpenak jartzea dagokio, 360.000 eurora arteko isunak direnean; kirol ikuskizunak antolatzeko desgaitzeko edo kirol-esparrua gehienez urtebetez ixteko zehapenak ematea ere badagokio, bai eta gehienez hiru urtez kirol-esparrura sartzeko debekua ezartzea ere.

  6. Zuzendaritza hauek Segurtasun Sailburuordetzaren mende daude:

    1. Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza.

    2. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza.

    3. Trafiko Zuzendaritza.

    4. Ertzaintzaren Zuzendaritza.

    5. Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza.

  1. Babes zibilaren eta larrialdien esparruan, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari dagokio Segurtasun Sailaren misioak eta eskumenak egikaritu eta betetzea arlo horietan. Zehazki, hauxe dagokio:

    1. Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak diren babes zibileko planak egin, ezarri, berrikusi eta eguneratzea, eta beste administrazio batzuekin lankidetza aritzea, ordenamenduan jasotako tresnen bitartez, Euskadiko lurraldeari eragiten dioten bestelako larrialdi-planak bultzatu eta idazteko.

    2. Euskadin dauden arriskuen mapa eta inbentarioa egin eta mantentzea.

    3. Babes zibileko informazio- eta alerta-sarea koordinatzea.

    4. Euskadiko autobabes-planen erregistroa kudeatzea; autobabesa sustatzea eta zabaltzea, eta, beste erakunde batzuekin lankidetzan, programak egitea, herritarrei informazioa emateko, zer arriskuren menpe dauden eta larrialdiei nola erantzun behar dieten jakin dezaten.

    5. Eusko Jaurlaritzaren eskumenen eremuan, larrialdietarako praktikak eta simulakroak egitea.

    6. Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa eta larrialdietarako 1-1-2 telefono-zerbitzua kudeatzea.

    7. Taktika operatiboak egitea eta horiek tratatzeko jarduerak zuzentzea, bai eta baliabide operatiboen koordinazioa ere.

    8. Larrialdi-egoerei erantzuteko baliabide eta bitartekoen eskuragarritasuna sustatzea.

    9. Larrialdietako eta babes zibileko zerbitzuei laguntzeko sareak sortzea sustatzea, herritarrek boluntariotza-erakundeetan emandako lankidetzaren bitartez.

    10. Larrialdi-kudeaketako maila profesional ezberdinen prestakuntza-curriculumen garapena bultzatzea, eta horien kualifikazio profesionala sustatzea, baliabide didaktikoak sortuz eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren lankidetzarekin.

    11. Behar diren neurriak garatzea, itsasertzeko jurisdikziopeko uretako gertakariei aurre egitea bermatzeko, eta itsasoko laguntzaren arloko legeria betearazteko.

    12. Zehatzeko ahala erabiltzea babes zibilaren eta larrialdien arloan, araudi horretan aurreikusitako baldintzetan.

  2. Meteorologia- eta klimatologia-esparruan, honako hauek dagozkio, zuzendaritza honi atxikitako Meteorologiako Euskal Agentziaren bitartez:

    1. Titulartasun propioko meteorologia-zerbitzuak eta horien azpiegiturak planifikatu, koordinatu eta mantentzea, bai eta sare ozeano-hidro-meteorologikoa eta sarearen informazioaren kalitatearena ere.

    2. Eguraldia behatzea, eta meteorologiaren eta klima-fenomeno naturalen azterketa eta iragarpena egitea.

    3. Meteorologia-informazio ofiziala prestatu eta kudeatzea, eta zerbitzu publikoei babes zibilari edo bide-segurtasunari zuzendutako meteorologia- eta klima-informazioko produktuak garatzea, edota berariazko sektore eta ekonomia-jardueretarako bestelako produktu espezifikoak, zeinetan klimatologiak eta meteorologiak garrantzi berezia izango baitute.

  1. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari ahalmen eta egiteko hauek dagozkio:

    1. Ausazko jokoei buruzko politika publikoak egitea, eta jokoaren erregelamendu orokorrak Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzen duen agintaritzari ematen dizkion ahalmenak eta egitekoak gauzatzea, honako hauekin lotuta, beste organo batzuen eskumenekoak ez badira: baimenak, txostenak, homologazioak, kontrolak, ikuskapenak edo zehapenak.

    2. Euskadiko jokoaren behatoki gisa jardutea. Horretarako, jokoaren bilakaerari buruzko azterketak egingo ditu, eta jokoari buruzko urteko memoria bat egingo du.

    3. Jokoaren sektoreko enpresen gizarte-erantzukizuna sustatzea, eta, joko arduratsua eta bermatua lortzeko asmoz, herritarrei zuzendutako sentsibilizazio-kanpaina publikoak egitea.

    4. Ikuskizun publikoei eta jolas-jarduerei buruzko legeriaren ondoriozko politika publikoak egitea, ostalaritzako jarduerak eta establezimenduak barnean direla. Horrez gain, legeria horrek Segurtasun Sailari ematen dizkion ahalmenak eta egitekoak gauzatzea, honako hauekin lotuta, beste organo batzuen eskumenekoak ez badira: baimenak, txostenak, homologazioak, kontrolak, ikuskapenak edo zehapenak.

    5. Jolas-jardueren eta ikuskizunen sektorearen egoerari eta bilakaerari buruzko urteko memoria egitea.

    6. Kirolean egon daitekeen indarkeriaren, arrazakeriaren, xenofobiaren eta intolerantziaren aurkako estatu-legeriari eginiko arau-hauste arin eta astunengatik zehatzeko ahala erabiltzea.

  2. Zuzendaritza honen menpe dauden lurralde-bulegoek honako ahalmen eta eskumen hauek izango dituzte dagokien lurralde-eremuan, betiere zuzendariak emandako irizpideen arabera:

    1. Baimenak ematea, jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak egiteko. Nolanahi ere, salbuespen izango dira 10.000 lagunetik gorako edukiera dutenak eta zezen-ikuskizun nagusiak.

    2. «B» motako makinei eta joko-makina laguntzaileei dagozkien izapideak egitea eta baimenak ematea. Nolanahi ere, salbuespen izango dira honako hauei dagozkien baimentzeak: ustiapen-baimenak eta horien eskualdatzeak, erredentzio-makinak edo «AR» izenekoak ustiatzeko erantzukizun-adierazpenak jasotzea, eta jolas-aretoak ustiatzea.

    3. Lokal eta establezimendu publikoak kudeatzea, baldin eta horien kontrola Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari badagokio; horrez gain, horien dokumentazioa eta datu-baseak eguneratzea.

    4. Erreklamazio-orriak kudeatzea, Kontsumobideren eskumenak alde batera utzi gabe.

    5. Dagokion lurralde-eremuko ikuskaritzarekin koordinatzea.

  3. Jokoaren, ikuskizun publikoen eta jolas-jardueren arloko zehapen-espedienteak eta kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeriaren, arrazakeriaren, xenofobiaren eta intolerantziaren aurkako estatu-legeriari buruzkoak Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzako funtzionarioek izapidetuko dituzte, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzak horiek izendatzeko ezarritako sistema objektiboaren bidez.

  1. Trafiko Zuzendaritza da Euskal Autonomia Erkidegoko bide-segurtasuneko politikak egiteko eta kudeatzeko ardura duen organoa.

  2. Trafikoari eta bide-segurtasunari buruzko araudian aurreikusi diren baimentzeko, ikuskatzeko eta zehatzeko ahalmenak baliatuz, egiteko hauek dagozkio:

    1. Trafikoari eta bide-segurtasunari buruzko araudian aurreikusitako baimenak ematea, hala nola: garraio bereziek eta ibilgailu historikoek zirkulatzeko behar dituzten baimenak, eta hiriarteko bideetan egiten diren kirol-probetarako baimenak.

    2. Gidarientzako eskola partikularrak baimendu, kontrolatu eta ikuskatzea.

    3. Trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloan zehatzeko ahala erabiltzea.

    1. eta b) letretan jasotako egitekoak burutzea Trafikoko Lurralde Bulegoetako organoei dagokie.

    1. letran jasotako zehatzeko ahala erabiltzeko eskumena ematen zaie Trafikoko Lurralde Bulegoetako organo eskudunei arau-haustea non egin den aintzat hartuta eta «Trafikoko Arau-hausteak Izapidetzeko Zentro Automatizatuaren» arduradunari, bakoitzari dagokion eskumen-eremuan. Espediente horien instrukzioa egitea dagokie, hurrenez hurren, Trafikoko Lurralde Bulego bakoitzeko instruktoreari edo «Trafikoko Arau-hausteak Izapidetzeko Zentro Automatizatuko» instruktoreari.

  3. Trafikoa eta bide-segurtasuna kudeatu eta kontrolatzeko esparruan, hauek dagozkio:

    1. Euskadiko hiriarteko trafikoa kudeatzeko sistema eta Trafikoa Kudeatzeko Zentroa kudeatzea.

    2. Hiriarteko bideetako segurtasuna eta arintasuna hobetzeko jarduerak planifikatzea, zuzentzea eta koordinatzea, batez ere hiri barruko bideetarako eta hiri handietarako sarreretan, baita trafiko handikoak eta arriskutsuak diren zati edo guneetan eta zeharbideetan ere.

    3. Bide publikoetako trafikoaren egoeraren berri ematea herritarrei.

    4. Trafikoa arautzeko neurri bereziak ezartzea.

    5. Lankidetzan jardutea errepideen arloan eskumena duten Administrazioekin, baita Europa Barneko Errepideen Sarearekin loturiko beste Administrazio batzuekin ere, izan eskualdekoak izan nazioartekoak.

  4. Bide-segurtasunerako prestakuntza, sentsibilizazio eta ikerketaren alorrean, egiteko hauek dagozkio:

    1. Gidari Eskola Partikularrak arautzen dituen erregelamenduan jasota dauden titulu profesionalak lortzeko proben eta ikastaroen deialdiak egitea, eta horiek kudeatzea; tituluak ematea; eta eskola horietako irakasleentzako birziklatze-ikastaroen deialdiak egitea.

    2. Bide-berreziketarako eta -sentsibilizaziorako ikastaroak kudeatzea eta nola eman behar diren zehaztea.

    3. Herritarrei zuzenduta, bide-segurtasunaren arloko zabalkunde-, prestakuntza- eta hezkuntza-kanpainak eta -ekintzak egitea, eta hezkuntza-administrazioarekin lankidetzan aritzea, ikastetxeetan bide-segurtasuneko hezkuntza-ekintzak programatzeko.

    4. Osasunaren arloan eskumena duen Administrazioarekin lankidetzan aritzea, edari alkoholdunek, droga toxikoek, estupefazienteek eta substantzia psikotropikoek istripuetan duten eragina aztertzeko eta egoera hori prebenitzeko.

    5. Trafikoari eta bide-segurtasunari buruzko ikerketa-azterlanak eta -lanak egitea, hala nola Trafiko eta Bide Segurtasuneko Behatokia.

  5. Trafiko Zuzendaritzak Ertzaintzaren laguntza izango du, aurreko paragrafoetan adierazitako eskuduntzak garatzeko. Horretarako, Trafiko Zuzendaritzak dagozkion jarraibideak emango dizkio Ertzaintzari.

    Kirol-proben ondorioz edo bidean egiten diren bestelako ekitaldiak direla-eta jendetza handia bilduko dela aurreikusten denean, eta, beraz, horrek segurtasun-mailako arazoak ekar ditzakeela ikusten denean, Ertzaintzaren Zuzendaritzarekin eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzarekin koordinatuko da.

Ertzaintzaren Zuzendaritzak egiteko hauek ditu:

  1. Euskadiko herritarren segurtasuna hobetzeko neurriak eta gailuak prestatzea eta Segurtasun Sailburuordetzari proposatzea.

  2. Zuzendaritza honen menpe dauden Ertzaintzaren alorren, lurralde-unitateen, unitateen eta atalen zuzeneko agintaritza, Ertzaintzaren egitura arautzen duen aginduari jarraikiz.

  3. Segurtasun Sailari Miñoien, Foralen eta Mikeleteen sekzioen polizia-zerbitzu publikoaren arloan dagozkion eskumenez baliatzea, betiere bat eginik Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 110. artikuluan eta horrekin bat egiten dutenetan xedatutakoarekin.

  4. Trafiko Zuzendaritzak bere eskumenekoak diren alorretan finkatzen dituen jarraibideak, zirkularrak, irizpideak eta helburuak betetzeko polizia-baliabideak erabiltzea. Bi zuzendaritzen artean ezartzen diren helburuak Ertzaintzak izendatuta dituen helburuen multzoan txertatuko dira.

  5. Ertzaintzaren polizia judizialeko eta ikerketa kriminaleko egitekoei dagozkien lanak zuzentzea.

  6. Polizia judizialaren arduradun den aldetik, Fiskaltzarekiko eta agintaritza judizialekiko harremanak zaintzea.

  7. Herritarrek biltzeko eta manifestatzeko dituzten eskubideak baliatzen dituztenean, gobernu-agintariei dagozkien egitekoak betetzea, eta, oro har, segurtasuna bermatzeari begira garrantzizkoak diren gertakizun eta jardueren aurrean herritarren segurtasuna babesteko beharrezko neurriak hartzea.

  8. Herritarren segurtasunaren arloan, zehatzeko ahala erabiltzea; horrela, 30.000 eurorainoko isun-zehapenak jarriko ditu, bai eta faltak egiteagatik aurreikusitako gainerako zehazpenak ere.

  9. Ukitutako zuzendaritzekin batera, Ertzaintzaren zentroetan eta Segurtasun Sailaren komunikazio-azpiegituretan ezarri beharreko segurtasun-neurriak zehaztea, eta, era berean, eraikin eta instalazio instituzionaletako segurtasun-neurriei buruzko aholkuak ematea.

  10. Ertzaintzak bideo-kamerak toki publikoetan erabili eta baimentzeari buruz uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuak ematen dizkion egitekoak.

  11. Segurtasun pribatuaren arloan autonomia-erkidegoak dituen berezko eskudantziak gauzatzea, Segurtasun Sailaren beste organo batzuei agindu gabekoak badira, eta izendatu ahal izan zaizkion beste zeinahi, bai berariazkotasunagatik, bai Ertzaintzari esleitutako egitekoen edo zerbitzuen atxikipenagatik edo osagarritasunagatik. Halaber, Euskadiko Segurtasun Pribatuaren Erregistroa eramatea dagokio.

  12. Zehatzeko ahala erabiltzea; horrela, segurtasun pribatuaren arloan, arau-hauste astun eta arinengatiko zehazpenak ezarriko ditu.

  1. Saileko beste organo batzuei laguntzea egiaztatze- eta ikuskatze-jarduerak egiten, horrela eskatzen badute.

  2. Ertzaintzako polizia-unitateen plantilla organikoak proposatzea.

  1. Honako hauei buruzko azterlanak eta proiektuak sustatzea: polizia-antolamendua, horren lanbide-modernizazioa, jarduera-plan orokorrak eta kudeaketa- eta kontrol-sistemak.

  1. Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzak Segurtasuneko sailburuordeari laguntza emango dio esleituta dituen egitekoetan eta eskumenetan.

  2. Polizia-antolamenduaren arloan, honako hauek dagozkio:

    1. Segurtasun arloko jarduera-plan orokorren eta informazio-sistemen gaineko aholkuak ematea, baita antolaketa-proiektuen gainekoak ere.

    2. Euskadiko Poliziaren Datuak Prestatzeko Zentroaren kudeaketaren titulartasuna. Honako hauei buruzko protokoloak ezartzea: haren ekipamendua, datuen egitura, sarbide-mailak, datuen konfidentzialtasunari buruzko segurtasun-neurriak, izaera pertsonaleko datuen babesari buruzko araudia betetzea, datu-transferentzia, eta hirugarrenei legez lagatzeko baldintzak.

    3. Telekomunikazioak eta Sistema Informatikoak Kudeatzeko Zuzendaritzarekin batera, proposatzea Euskadiko Poliziaren Datuak Prestatzeko Zentroan jasota dauden datu-baseen eta polizia-kudeaketarako aplikazioen estandar informatikoak.

    4. Euskadiko Poliziaren Datuak Prestatzeko Zentroaren informazio-sistemekin eta fitxategiekin lotutako proiektuen garapenaren definizioa eta jarraipena koordinatzea.

    5. Polizia-artxiboen eta -erregistroen ezaugarriak, segurtasun-betekizunak eta antolamendu-protokoloak zehaztea, eta hori dena behar bezala aplikatuko dela zaintzea.

    6. Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Batzordearen eta hortik sortutako batzordeen agiriak eta erabakiak artxibatzea eta horien jarraipena egitea. Polizia-gaietako erreferentziazko funts bibliografikoak kudeatzea, bai eta itzulpen eta interpretazioko laguntza zentralizatua emateko zerbitzuak kudeatzea ere.

    7. Polizia-zerbitzu publikoaren araubide juridikoari buruzko arloetan aholkuak ematea Ertzaintzako zuzendaritza-organoei.

  3. Segurtasun publikoaren arloan, honako hauek dagozkio:

    1. Segurtasun Sailburuordetzako organoen eta Euskadiko segurtasun publikoaren sistemako beste administrazio batzuen arteko lankidetza-bideak sustatzea.

    2. Euskadiko segurtasun publikoaren sistema definitzeko lankidetza- eta koordinazio-mekanismoak bultzatzea.

    3. Herritarren segurtasunaren eta segurtasun pribatuaren arloetan aurrez ikusitako zehapen-araubideei buruzko espedienteak hasi eta izapidetzea.

    4. Segurtasun publikoaren sistema hobetzeko herritarren ekimenen bulegoa kudeatzea.

    5. Segurtasuneko sailburuordeari laguntzea uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuak ematen dizkion eskumenak erabiltzen (168/1998 Dekretua, Euskal Herriko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimenen eta haien erabileraren erregimena garatzen duena).

    6. Segurtasun publikoaren arloan, beste instituzio edo erakunde publiko zein pribatuekiko harremanak sustatzea, koordinatzea eta bideratzea, hargatik eragotzi gabe saileko beste organo batzuen eskumenak.

    7. Udaltzaingoen koordinazioari dagozkion egitekoak, ekainaren 28ko 15/2012 Legearen 38.b) artikuluan eta 37. artikuluan xedatutakoak (15/2012 Legea, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzekoa).

    8. EAEko poliziako kideen akreditazio profesionaleko agiriak egitea, eta Euskadiko udaltzaingoen erregistroa kudeatzea.

    9. Udaltzaingoaren kidegoak sortzeko baimen-eskaerak izapidetzea, baimen hori legez beharrezkoa denean. Horrez gain, honako baimen-eskaera hauek ere izapidetzea: udaltzaingoaren kidegoen arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, eta udalerriak polizia-zerbitzuak emateko elkartzea.

    10. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarekin lankidetzan aritzea, EAEko udaltzainak hautatzeko oinarrizko irizpideak zehazten eta hainbat ikastaro antolatzen: sartzeko ikastaroak, etengabeko prestakuntzako ikastaroak, espezialitate-ikastaroak eta gora egiteko ikastaroak.

  4. Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzari dagokio Segurtasun Sailaren estatistika-jarduera koordinatzea, eta, horretarako, Segurtasun Saileko Estatistikarako Organo Berezia atxikitzen zaio. Arlo honetan eskumena duten kide anitzeko organoetan saila ordezkatzeko egitekoa ere badagokio.

    LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

  1. Sailburuordeen edo zuzendarien lanpostuak hutsik daudenean edo titular horiek kanpoan edo gaixorik daudenean, arau hauei jarraituko zaie ordezkapenak egiteko:

    1. Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzaren eta Segurtasun Sailburuordetzaren eskumenak eta egitekoak Segurtasuneko sailburuak beteko ditu, edo, kasuan kasu, berak izendatzen duen sailburuorde edo zuzendariak.

    2. Zuzendariei esleitutako egiteko eta eskumenak haietako bakoitzari dagokion sailburuordeak beteko ditu, edo sailburuorde horiek berariaz izendaturiko zuzendariak.

    3. Zuzenean sailburuaren menpe dauden zuzendarien ordezkapena sailburuak kasu bakoitzerako erabakitzen duenaren arabera egingo da.

  2. Lurralde-bulegoetan lanpostuak hutsik daudenean, edo horiek betetzen dituztenak kanpoan edo gaixorik badaude, bulegook zuzentzen dituzten Zuzendaritzetako titularren esku geldituko da kasuan kasuko ordezkapen-araubide egokia ematea.

    BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

  1. Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileek laguntza emango dute, egiteko burokratikoak burutuko dituzte, eta Ertzaintzari, Segurtasun Administrazioari eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiari babesa eta laguntza emango diete, egiteko horiek Ertzaintzako funtzionarioei legez esleiturik ez badaude bederen.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 5. artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen hamargarren xedapen gehigarrian ezarritakoa aintzat harturik, Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lanpostutzat hartuko dira Segurtasun Sailaren zerbitzuan diharduten langileen hitzarmen kolektiboaren esparruan sartzen diren lan-kontratudun langileak.

    HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Sailetako zuzendaritza-organoen egoitza Vitoria-Gasteizen ezartzen da. Hori horrela izanda ere, Segurtasun Saileko zuzendaritzen menpeko administrazio zerbitzu eta unitateak Vitoria-Gasteizko udal-mugartetik kanpo kokatu ahal izango dira, zerbitzu periferikoak ez badira ere. Kasu horietan, lanpostuen zerrendetan xedatutakoaren arabera zehaztuko da lan egiteko edo zerbitzua emateko zentroa.

    LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Hemen aipatzen diren sailetako organoek, euren egitekoak burutzeko, Ertzaintzaren polizia-zerbitzuen laguntza izango dute, Ertzaintzaren egitura onesteko aginduan jasotako baldintzetan:

    1. Ertzaintzaren egitura onesteko aginduan zehazten diren polizia-langileen zuzeneko laguntza izango du Segurtasuneko sailburuordeak.

    2. Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzak, bere egitekoak gauzatzeko, egitura-aginduan zehaztuko diren Ertzaintzaren unitateen laguntza izango du, bertan ezarriko den mendekotasunarekin.

    3. Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritzari esleitzen zaizkio, funtzionalki, Ertzaintzako kideen omenaldi eta aitortza-ekitaldi ofizialetan eta protokolozkoetan laguntzen duten Ertzaintzako funtzionarioak, funtzionario-estatutuan jasotako gaiak izan ezik.

    4. Komunikazio Zuzendaritzari esleitzen zaio, funtzionalki, Ertzaintzaren Prentsa Zerbitzua, eta baita Ertzaintzaren bozeramaile ofizialaren egitekoak beteko dituzten funtzionarioak ere, funtzionario-estatutuan jasotako gaiak izan ezik.

    5. Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari esleitzen zaio, funtzionalki, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzari Laguntzeko Zerbitzua (LAZLZ), funtzionario-estatutuan jasotako gaiak izan ezik.

    6. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari esleitzen zaio, funtzionalki, Joko eta Ikuskizun Unitatea funtzionario-estatutuan jasotako gaiak izan ezik. Hori gorabehera, joko- eta ikuskizun-politikak ezartzeko, Ertzaintzaren Zuzendaritzari eskatu ahal izango dio horretarako behar duen informazioa.

Dekretu hau indarrean jarritakoan, dekretu honen arabera eskudun diren organoek izapidetuko eta ebatziko dituzte hasitako espedienteak.

Indargabetuta geratzen dira honako xedapen hauek:

  1. 194/2013 Dekretua, apirilaren 9koa, Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

  2. Herrizaingo sailburuaren 2012ko maiatzaren 28ko Agindua, Poliziako unitate eta zentroetan lan egiten duten Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langileen mendekotasun organikoa eta funtzionala zehazteko dena.

  3. Herrizaingo sailburuaren 2000ko azaroaren 24ko Agindua, Segurtasun Sailburuordetzaren menpeko zuzendaritzen egoitza Erandion (Bizkaia) ezartzeko dena, bai eta 2001eko urtarrilaren 29ko Aginduaren bidez eginiko aldaketa ere.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko apirilaren 11n.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.