Arautegia

Inprimatu

75/2017 DEKRETUA, apirilaren 11koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 76
  • Hurrenkera-zk.: 1963
  • Xedapen-zk.: 75
  • Xedapen-data: 2017/04/11
  • Argitaratze-data: 2017/04/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuari jarraikiz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailen egitura berrantolatu zen, eta Administrazioaren sailen artean eskumenak banatu ziren, hain zuzen ere, Jaurlaritzaren eginkizun politiko-administratiboen jarraipena inolako etenik gabe bermatzeko, eta aurreko administrazio-antolamendutik dekretu honetan onartzen den antolamendura iragatea antolatzeko, betiere, azken helburua izanik legegintzaldi berriko Jaurlaritzaren Programa ahalik eta eraginkortasunik handienarekin garatzea.

Azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 8. artikuluak Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren egitekoak eta jardun-arloak zehazten ditu, eta dekretu horren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila honako hauek osatuko dute: iraungitako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko organo eta unitate guztiek (Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza eta Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza izan ezik, biak Enplegu eta Lan Sailburuordetzakoak) eta Etxebizitza Sailburuordetzako organo eta unitate guztiek. Bestetik, sail honi gehitzen zaizkio Gazteria eta Kirol Zuzendaritzaren egitekoak, baliabide materialak eta giza baliabideak, gazteria-arloari dagokionez.

Era berean, azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren azken xedapenetatik lehenengoan ezarritakoaren arabera (erregelamendu organikoak gidatu behar dituzten antolamendu-irizpideak zehazten dira bertan), beharrezkoa da iraungitako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko jardun-arloak berrantolatzea, eta horrek ekarriko du arlo horietako asko berriz elkartzea eta, ondorioz, egituratik ezabatzea orain arteko zuzendaritzaren bat.

Azken finean, aipatutako egoera horiek guztiek agerian uzten dute Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organiko eta funtzional berria zehaztu beharra.

Egitura horrek bi sailburuordetza izango ditu, Enplegu eta Gazteriakoa, eta Gizarte Politiketakoa, eta horietako bakoitzak zuzendaritzak izango ditu, gai-arlo zehatzetarako.

Halaber, eta aurrekoa alde batera utzita, beste bi organo daude, sailburuarekiko mendekotasun hierarkiko zuzena dutenak: Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza eta Zerbitzu Zuzendaritza.

Enplegu eta Gazteria Sailburuordetzak bere egiten ditu Administrazio honi honako gai hauen inguruan dagozkion eskumen eta egitekoak: enplegu-politika, gazteria eta gizarteratzea. Nolanahi ere, ez dira hargatik eragotziko Gobernu Kontseiluak eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak dituzten eskumenak.

Organikoki sailburuordetza horren mende egongo dira Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritza eta Gazteria Zuzendaritza.

Gizarte Politiketako Sailburuordetzaren egiteko nagusia honako arlo hauek guztiak planifikatzea, ikuskatzea eta ebaluatzea da: gizarte-zerbitzuak eta gizarte-ongizatea, eta, bereziki, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman parte hartzea; familia- eta komunitate-politika; haurtzaro- eta nerabezaro-politika; boluntariotza eta ekintza boluntarioa; immigrazioa eta aniztasunaren kudeaketa, eta askatasun afektibo-sexuala erraztuko duten baldintzen sustapena.

Bi zuzendaritza izango ditu Gizarte Politiketako Sailburuordetzak, Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza eta Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza.

Horrenbestez, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Lehendakariak onartu ondoren eta Gobernu Kontseiluak 2017ko apirilaren 11an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 8. artikuluan zehaztutako egitekoak eta jardun-arloak dagozkio Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari (24/2016 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena).

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, aurreko artikuluan aipatu diren eskumenak baliatzeko, honako organo hauek ditu:

  1. Organo zentralak:

    1. Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua:

    1. Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza.

    2. Zerbitzu Zuzendaritza.

    1. Enplegu eta Gazteria Sailburuordetza.

    1. Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritza.

    2. Gazteria Zuzendaritza.

    3. Gizarte Politiketako Sailburuordetza:

    1. Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza.

    2. Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza.

  2. Organo hauek ere Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari atxikita edo lotuta daude, sortze-arauetan zehaztutako moduan:

    Euskal Autonomia Erkidegoko Gazte Planaren Zuzendaritza Batzordea, ekainaren 2ko 239/1999 Dekretuaren bidez arautua.

    Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Organoa, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen bidez sortua eta martxoaren 30eko 101/2010 Dekretuaren bidez arautua.

    Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseilua, Gizarte Zerbitzuen abenduaren 5eko 12/2008 Legearen bidez sortua, aurreko izenarekin, hots, Gizarte Ongizateko Euskal Kontseilu gisa, ekainaren 13ko 124/2006 Dekretuaren bitartez arautua. Dekretu hori irailaren 16ko 159/2008 Dekretuak aldatu zuen. Eta, Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluaren barruan, Adinekoen Kontseilu Sektoriala.

    Gizarte Zerbitzuen Euskal Behatokia, urriaren 26ko 225/2011 Dekretu bidez sortua.

    Familia Bitartekaritzako Aholku Batzordea, Familia Bitartekaritzari buruzko otsailaren 8ko 1/2008 Legearen bidez sortua eta apirilaren 21eko 84/2009 Dekretuaren bidez arautua.

    Nazioarteko Adopziorako Batzorde Teknikoa, urriaren 28ko 263/2003 Dekretuaren bidez arautua.

    Boluntariotzaren Euskal Kontseilua, otsailaren 18ko 30/2003 Dekretuaren bidez arautua.

    Ijito Herriaren Erabateko Sustapenerako eta Partaidetza Sozialerako Kontseilua, azaroaren 25eko 289/2003 Dekretuaren bidez arautua.

    Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Batzorde Iraunkor Sektoriala, urriaren 2ko 165/2007 Dekretuaren bidez arautua.

    Haurren eta Nerabeen Behatokia, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legearen bidez sortua eta abenduaren 4ko 219/2007 Dekretuaren bidez arautua.

    Familien Euskal Behatokia, azaroaren 23ko 309/2010 Dekretuak arautua.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroa, abuztuaren 30eko 200/2002 Dekretuaren arabera arautua.

    Familiaren Euskal Kontseilua, Familiei Laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legearen bidez sortua eta apirilaren 17ko 53/2012 Dekretuaren bidez arautua.

    Gizarteratzeko Euskal Kontseilua, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen bidez arautua.

    Gizarteratzeko Erakunde arteko Batzordea, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen bidez arautua.

    Gizarteratzeko Sail arteko Batzordea, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen bidez arautua.

    Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaia, Elkarrizketa Zibilerako Mahaia eratu eta arautzeko abenduaren 11ko 283/2012 Dekretuaren bidez sortua.

    Arreta Goiztiarreko Erakundearteko Kontseilua, Euskal Autonomia Erkidegoko Arreta Goiztiarreko esku-hartze integralari buruzko otsailaren 2ko 13/2016 Dekretuaren bidez sortua.

    Arreta Goiztiarreko Erakundearteko Batzorde Teknikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Arreta Goiztiarreko esku-hartze integralari buruzko otsailaren 2ko 13/2016 Dekretuaren bidez sortua.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari atxikita daude Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoa eta «Hobetuz-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa».

  1. Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuari dagokio Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. eta 28. artikuluetan ezarritako eskumenak baliatzea, bai eta indarrean dagoen legeriak esleitzen dizkionak ere, azaroaren 26ko Lehendakariaren 24/2016 Dekretuaren arabera sail honi esleitutako egiteko eta jardun-arloen esparruan (24/2016 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena).

  2. Era berean, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuari dagozkio, besteak beste, honako egiteko hauek:

    1. Ondare-erreklamazioak ebaztea bere sailaren arloetan.

    2. Saileko 1.000.000 eurotik gorako gastuak baimentzea, hargatik eragotzi gabe Gobernu Kontseiluaren eskumenak.

    3. Sailaren kontratazio-organo gisa jardutea, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua sektore publikoko kontratazioa arautzeko araudian ezarritakoaren arabera 1.000.000 eurotik gorakoa duten kontratuetan.

      Halaber, baldintza berberetan, eskumena izango du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren baliabide propio eta zerbitzu teknikotzat hartzen diren entitateekin prestazioren bat hitzartzeko negozio juridikoak sinatzeko. Arlo publikoko kontratazioaren arauetan jarriko du zein diren baliabide propio eta zerbitzu tekniko horiek.

    4. Enpresa, erakunde eta korporazioekin akordioak edo hitzarmenak egitea, Gobernu Kontseiluari dagozkion kasuetan izan ezik.

    5. Ofiziozko berrikuspen-prozedurak hastea eta ebaztea, baldin eta, arauz, egiteko horiek beste organo bati esleitu ez bazaizkio.

    6. Sailaren jardun-arloetan zehapen-espedienteak hastea eta ebaztea, baldin eta, arauz, egiteko horiek beste organo bati esleitu ez bazaizkio.

    7. Eta, oro har, indarrean dagoen ordenamendu juridikoak esleitzen dizkion egiteko guztiak.

  3. Sailburua buru dela, Zuzendaritza Kontseilua ere badago, sailaren politika orokorra planifikatzen eta koordinatzen laguntzeko. Honako hauek osatuko dute Kontseilu hori: Kabinete eta Komunikazioko zuzendariak, Zerbitzu zuzendariak, sailburuordeek, eta landuko diren gaien arabera sailburuak izendatzen dituen pertsonek.

    BIGARREN ATALA

    SAILEKO SAILBURUORDEAK

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko sailburuordeei dagokie, zuzenean eta hierarkian dagokien sailburuaren mende direla, honako eskudantzia hauek baliatzea:

  1. Jaurlaritzaren estrategiaren arabera, sailak sailburuordetzari esleitutako helburu estrategikoak garatzea.

  2. Sailburuordetzaren eta haren mende dauden zuzendaritzen jarduketak programatzea, gidatzea, bultzatzea, gainbegiratzea eta koordinatzea; halaber, mendeko zerbitzu eta organoen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea.

  3. Sailburuordetzaren araudia eta jardun-planak proposatzea sailburuari.

  4. Sailburuordetzaren barruan, baliabide materialen eta giza baliabideen premiak definitzea, aurrekontuen aurreproiektua lantzeko.

  5. Sailburuordetzako zuzendariek emandako ebazpenen aurka jartzen diren errekurtsoak ebaztea.

  6. Saileko hizkuntza normalizazioaren ardura bere gain hartzea eta beraren eskumeneko alorretan zerbitzu- eta lan-hizkuntzan euskararen erabilera sustatzea, herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoari jarraikiz.

  7. Eta, oro har, indarrean dagoen ordenamendu juridikoak esleitzen dizkien egiteko guztiak.

    HIRUGARREN ATALA

    SAILEKO ZUZENDARIAK

Saileko zuzendariek honako egiteko hauek izango dituzte, oro har:

  1. Zuzendaritzako barne-sistemak eta lan-sistemak antolatzea, hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.

  2. Zuzendaritzaren jardunak bultzatzea, gidatzea, koordinatzea eta kontrolatzea.

  3. Dagokien eskumenaren arloan, goragoko organoei proposamenak egitea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin lankidetzan jardunda beren Zuzendaritzarekin zerikusia duten azterlan orokorrak diseinatzeari eta lantzeari dagokionez.

  4. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitu berari dagokion alorrean eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatu bere Zuzendaritzako arduradunekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez.

    Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea Zuzendaritzako jardun-eremuetan, besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, hala dagokionean, hizkuntza irizpideak txertatzea administrazio-kontratazioan eta diru-laguntza deialdietan.

  5. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki esleitzen dizkienak, edo komuntzat hartzen direnak Jaurlaritzako zuzendariei oro har esleitzen zaizkielako.

    LAUGARREN ATALA

    SAILEKO ORGANO HORIZONTALAK

Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzari, organikoki sailburuaren mende dela, dekretu honek oro har esleitzen dizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio:

  1. Sailaren lan-egitasmoa planifikatzea eta horren segimendua egitea.

  2. Sailaren kanpo-jardueren eta ekintza publikoen protokoloa eta antolaketa, baita sailak sustatutako kongresu, mintegi, jardunaldi eta hitzaldiena ere.

  3. Gizarte-komunikabideekiko harremanak, sailari lotutako jarduera, erabaki eta politikak hedatzen eta zabaltzen laguntzeko.

  4. Solaskide izatea sailak Legebiltzarrarekin, Arartekoarekin eta EAEko eta Estatuko gainerako erakunde eta instituzioekin izaten dituen harremanetan, hargatik eragotzi gabe Eusko Jaurlaritzako beste organo batzuen eskumenak.

  5. Sailaren jardun-arloei buruzko informazioa herritarrei emateko lanak koordinatzea, eta sailaren jardun-arloen inguruan dauden kexak eta iradokizunak jasotzea.

  6. Sailaren argitalpenak kudeatzea eta banatzea, hargatik eragotzi gabe Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusiari dagozkion eskudantziak.

  1. Zerbitzu Zuzendaritzari, organikoki sailburuaren mende dela, dekretu honek oro har esleitzen dizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio:

    1. Batetik, sailaren aurrekontu-aurreproiektua lantzea, eta haren segimendua eta aldaketak egitea, eta, bestetik, sailari atxikitako sektore publikoko erakundeen aurrekontu-proiektuak koordinatzea, eta horiek sailaren aurrekontuarekin bateratzea.

    2. Sailaren kudeaketa ekonomikoa egitea, aurrekontu-betearazpenaren faseak izapidetzea. Zerbitzu zuzendariak sailaren 1.000.000 eurora arteko gastuak baimenduko ditu.

    3. Sailaren eskumeneko gaiei lotutako aurrekontuetan ondorio ekonomikoak dituzten xedapenen proiektuak izapidetzea, eta Gobernu Kontseiluari aurkeztu behar zaizkion gai ekonomikoak eta aurrekontuarekin zerikusia duten gaiak prestatzea.

    4. Langileak prestatzeko eta hobetzeko planak lantzea, betiere, Funtzio Publikoko Zuzendaritzari eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari dagozkion eskumenak eragotzi gabe, eta sailari atxikitako giza baliabideak planifikatu eta kudeatzea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 10. artikuluak eta indarreko gainerako araudiak esleitzen dizkion eskumenak baliatuz.

    5. Sailak langile-premiei buruz egiten dituen aurreikuspenak ebaluatzea, eta proposamenak egitea plantilla eratzeko, eta lanpostu-zerrendak egiteko.

    6. Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Eusko Jaurlaritzak onartutako Berdintasunerako Planean xedatutako neurriak bete daitezen sustatzea, eta, neurri horiek betearazteko bultzada, koordinazioa eta lankidetza, zuzendaritzekin, Administrazio Instituzionaleko erakundeekin eta hari atxikitako organoekin.

    7. Sailaren Segurtasun eta Osasun Unitatearen jardunak zuzentzea, hargatik eragotzi gabe Prebentzio Zerbitzuari dagozkion eskudantziak.

    8. Sailaren aholkularitza juridikoa eta araugintza, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 4. artikuluan ezarritako eran.

    9. Gobernu Kontseilura eta Batzordeetara eraman beharreko sailaren gaiak, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein aldizkari ofizialetan argitaratu beharreko xedapenak eta administrazio-egintzak bidal daitezen bideratzea.

    10. Saileko beste organoekin batera eta Euskal Autonomia Erkidegoan eskumena duten beste organoekin batera koordinatuta, saileko zerbitzuen eta sailean erabiltzen diren lan sistema eta metodoen barne-antolaketari, arrazionalizazioari eta informatizazioari buruzko proposamenak egitea.

    11. Eusko Jaurlaritzak kalitatearen, etengabeko hobekuntzaren, modernizazioaren, Administrazio elektronikoaren, eta I+G eta Berrikuntzaren arloetan garatutako proiektu orokorretan parte hartzea, eta proiektu horiek sailean sustatzea.

    12. Erregistro Orokorra, Artxiboa eta saileko gainerako dokumentazio-zentroak kudeatzea.

    1. Saileko bulegoen barne-erregimena zaindu eta babestea, bai eta sailari atxikitako ondarea eta bere ekipamendua administratzea eta kontserbatzea ere.

    2. Herritarrei informazioa eta laguntza emateko zerbitzuen funtzionamendua kudeatzea (2. eta 3. mailak), eta Zuzenean-Herritarrei Laguntzeko Zerbitzuarekiko harremanak ezartzea.

    1. Honako hauen koordinazioa eta jarraipena egitea: informazioa aktiboki argitaratzearena, informazio publikoaren sarbide-eskubideari buruzko eskabideen erantzunena, eta sailaren datu publikoen irekitzearena gardentasun politikarekin bat etorrita.

    2. Herritarrekiko interakzioaren zerbitzura jarritako kanal elektronikoen koordinazioa eta jarraipena egitea, eta plangintzarako, araugintzarako eta politiken eta zerbitzu publikoen kalitatearen ebaluaziorako kanal presentzialak edo birtualak irekitzea suspertzea.

    3. Sailaren Estatistika Plana lantzea, eta Euskal Estatistika Plana eta urteko Estatistika Programak lantzen Euskal Estatistika Erakundearekin batera lan egitea. Halaber, Zerbitzu Zuzendaritzak sailaren estatistika-organo espezifikoari esleitutako eskumenak eta ahalmenak baliatuko ditu, eta, saileko estatistikekin lotutako gaietan, laguntza teknikoa emango dio saileko organo orori. Estatistika-organo espezifikoa Zerbitzu zuzendariaren menpe egongo da.

    4. Sailburuari laguntza tekniko-juridikoa eta administratiboa ematea.

    5. Ebazpen-proposamenak egitea, saileko organo interesdunek euren ebazpenen aurkako errekurtsoak direla-eta izapidetzen dituzten espedienteak eta ematen dituzten txostenak ikusi ondoren.

    6. Sailean sortzen diren gaien gaineko azterketak eta txostenak egitea (bereziki, ekonomia-gaien ingurukoak), eta sailaren jarduera ekonomikorako ildoak planifikatzea eta programatzea, beste sail edo administrazio batzuek lantzen dituzten eta ondorio ekonomikoak dituzten planen prestakuntza-prozesuetan, baldin eta euren jardun-arloetan eragiten badute, eta, betiere, beste zuzendaritza batzuei esleitu ez bazaizkie.

    7. Saileko zerbitzu orokorrak antolatzea eta administratzea, sailburuordetza eta zuzendaritzen lanerako sistema eta metodoak koordinatzea, eta saileko administrazio-unitateen banaketa espaziala eta ekipamendu materiala antolatzea, Jaurlaritzako beste sail batzuei esleitutako eskumenak eragotzi gabe.

    8. Sailaren eskumenekoak diren gaiak koordinatzeko neurriak gauzatzea, Eusko Jaurlaritzak Europar Batasuneko araudia eta politikak lantzeko eta aplikatzeko izan beharreko esku-hartzea garatu ahal izateko, indarreko arauak betez. Horren haritik, saileko organoen eta Erkidegoko Erakundeen arteko gaiak eta harremanak bideratuko ditu, Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren eskumeneko organoaren bitartez.

      1. Ondare-erantzukizuneko prozedurak hastea eta bideratzea.

        1. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin, gainontzeko zuzendaritzek hizkuntza-normalizazioan egiten duten lana koordinatzea eta dinamizatzea, hala nola euskararen sustapena ere egitea politika publikoetan eta sailak kudeatzen duen beste edozein arlotan.

  2. Zerbitzu zuzendaria izango da honako hauetarako eskumena duen organoa:

    1. Kontratazio-espedienteak tramitatzeko eta baliabide propioei eta zerbitzu teknikoei egindako enkarguetarako.

    2. Sailaren kontratazio-organo gisa jarduteko, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua sektore publikoko kontratazioa arautzeko araudian ezarritakoaren arabera 1.000.000 eurora artekoa denean.

      Halaber, baldintza berberetan, eskumena izango du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren baliabide propio eta zerbitzu teknikotzat hartzen diren entitateekin prestazioren bat hitzartzeko negozio juridikoak sinatzeko. Arlo publikoko kontratazioaren arauetan jarriko du zein diren baliabide propio eta zerbitzu tekniko horiek.

  1. Enplegu eta Gazteria Sailburuordetzari, dekretu honek esleitzen dizkion egiteko orokorrez gain, honako hauek dagozkio:

    1. Sailburuari laguntza teknikoa ematea, haren esku utzi diren egitekoetan, eta ordenamendu juridikoak esleitzen dizkion egitekoetan, baita azken horiekin zuzeneko lotura dutenetan ere.

    2. Sektore publikoko politikak indartzea, enplegua sortzeko.

    3. Eragile sozialek enpleguaren arloko topaguneetan hartzen dituzten akordioak sustatzea, eta horiek gauzatzen laguntzea.

    4. Enpleguko eta laneko bitartekaritzako politika aktiboen arloko plangintza estrategikoa, diseinua eta gidalerroak lantzea, Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 8.1.a) artikuluan ezarritako eran (24/2016 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena).

    5. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera, esku-hartze integraleko ekintzak ezartzea, Euskadin enpleguari, gainbeherari eta bazterketari dagokienez egoerarik ahulenean dauden eremuetan.

    6. Enpleguaren eta gizarteratzearen eremuan jarduten duten erakunde publikoen eta pribatuen jarduerak sustatzea eta koordinatzea.

    7. Baztertzeko arrisku larrian dauden talde eta pertsona guztiak gizarteratzearekin lotura duen ekintza oro bultzatzea.

    8. Gizarte Politiketako Sailburuordetzarekin lankidetzan jardutea, pertsona ororen gizarteratzea helburu duten ekimenak diseinatzen eta gauzatzen.

    9. Gizarteratzearen eremuko batzorde eta foro sektorial guztien ekimenak bultzatzea, eta Gizarteratzeko Erakunde arteko Batzordeari, Gizarteratzeko Sail arteko Batzordeari eta Gizarteratzeko Euskal Kontseiluari babesa eta laguntza ematea.

    10. Gainerako erakunde publikoekin eta gizarte-eragileekin batera, gazteak behar bezala gizarteratzeko politikak proposatzea eta planifikatzea.

    11. Erakundearteko eta sailarteko lantaldeekin koordinatuta, gazteriako politika integralak proposatzea eta planifikatzea.

    12. Gizarteratzeko Euskal Plana bultzatzea.

    1. Sailburuordetzako zuzendariek emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.

  2. Honako zuzendaritza hauek daude Enplegu eta Gazteria Sailburuordetzaren mende:

    Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritza.

    Gazteria Zuzendaritza.

Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritzari, dekretu honek oro har esleitzen dizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio:

  1. Enplegu Planen eta Ekimenen plangintza eta diseinua zuzentzea, horien ezarpena koordinatzea, horien segimendua egitea, eta horrek guztiak enpleguan dituen emaitzak eta inpaktua ebaluatzea.

  2. Ikerketak, azterlanak, analisiak eta txostenak egitea enplegu- eta prestakuntza-berrikuntzarako, eta prestakuntza eta enpleguaren arloko plangintza estrategikorako, lan-merkatuaren, enpleguaren eta prestakuntzaren arteko harreman-ikuspuntu berriak zehaztuz.

  3. Enplegu- eta prestakuntza-berrikuntzako proiektuak garatzea, zeharka, beste sail, administrazio edo erakundeekin.

  4. Enpleguaren, prestakuntzaren, diru-sarrerak bermatzearen eta gizarteratzearen arloko arau-proposamenak egitea.

  5. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin koordinatzea eta, hala dagokionean, koordinazio-jarduerak gauzatzea, beste enplegu-zerbitzu publiko batzuekin.

  6. Lan-merkatuaren joerak aztertu eta ebaluatzea.

  7. Formula berritzaileak ikertzea zailtasunak dituzten kolektiboei besteak beste, gazteak, ezintasunak dituzten pertsonak, emakumeak eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren hartzaileak enplegurako sarbidea ematearen eremuan, eta, horretarako, enpresa-munduarekin lankidetzan jarduteko formulak aztertzea.

  8. Enplegagarritasun-politikak eraberritzea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan langileen eta enpresen arteko bitartekotza- eta komunikazio-bideak hobetuz.

  9. Enpleguari, prestakuntzari, diru-sarrerak bermatzeari eta gizarteratzeari dagokienez, administrazio publikoen politikak behatzea, europar estrategian arreta berezia jarriz, eta nazioarte-mailan sektoreak dituen joerak aztertuz.

  10. Enpresaren eta hezkuntzaren munduarekin lankidetzan jardutea, enpleguari eta prestakuntzari buruzko ikerketarako, arlo horretan konponbide berritzaileen ezarpena sustatuz.

  11. Langabetuek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin ezartzen dituzten laneratze aktiboko hitzarmenen aplikazioa aztertzea, eta horien emaitzei buruzko ikerketa egitea.

  12. Enpleguak eta prestakuntzak gainerako sistemekin duten koordinazioa aztertzea; besteak beste, Hezkuntzarekin, Osasunarekin edo Gizarte Zerbitzuekin.

  1. Europako Gizarte Funtsetik eta enpleguarekin eta gizarte-kohesioarekin lotura duten Europako beste funts batzuetatik datozen laguntzak planifikatzea, kudeatzea, kontrolatzea eta ebaluatzea.

  2. Enpleguaren eta prestakuntzaren arloan plangintza berritzailea ahalbidetzen duen antzeko beste edozein egiteko.

  1. Gazteria Zuzendaritzari, dekretu honek oro har esleitzen dizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio:

    1. Gainerako erakunde publikoekin eta gizarte-eragileekin batera, gazteak behar bezala gizarteratzeko jarduerak sustatzea.

    2. Gazteriako politika integralak garatzea, erakundearteko eta sailarteko lan-taldeak koordinatuz.

    3. Gazteriaren egoeraren gaineko informazioa eta dokumentazioa bildu eta hedatzea, bai eta horren gainean egoki iritzitako ikerketa eta azterlanak egitea ere.

    4. Gazteria, denbora libre eta aisiaren arloko eta haur izatea zaintzeko eta haurtzaroan denbora librea erabiltzeko politiken arloko beharrizanak aztertzea, eta arauzko neurriak proposatzea.

    5. Aisiaren erabilera sozial, kultural eta hezitzailea sustatzeko planak lantzea, bereziki zainduz hizkuntza normalizazioaren ikuspegia.

    6. Arlo hauetan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin lotutako zuzeneko ekintzari dagozkion egitekoak betetzea:

      Gazteentzako informazioa eta dokumentazioa, haur eta gazteentzako aterpetxeak eta instalazioak, gazteentzako turismoa eta gazteentzako gainerako zerbitzuak.

      Gazteentzako Europako egitasmoak eta gazteen arteko trukeak.

      Gazteriaren arloan bete beharreko gainerako egitekoak.

    7. Haur eta gazteen aisialdiko hezkuntzan, dinamizazio soziokulturalean eta haur eta gazteei zerbitzuak emateko zentroetan lan egiten duten pertsonen ezaugarriak zehaztea, eta horien prestakuntza bultzatzea.

    8. Gazteen artean asoziazionismoa eta boluntariotza sustatzea, Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzarekin koordinatuta.

    9. Gazteriako politika integralen jarraipena eta ebaluazioa egiteko, Gazteriaren Euskal Behatokiari esleitutako egitekoak gauzatzea.

    10. Gazteriaren arloan interes komunekoak diren jardueretan, Estatuko, Europako eta Europaz gaindiko erakundeekin lankidetzan jardutea.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Gazte Informazio eta Dokumentaziorako Zentro Koordinatzailea, otsailaren 2ko 14/1998 Dekretuak arautua, Gazteria Zuzendaritzari atxikita egongo da.

  3. Gazteria Zuzendaritzak zuzendu eta bideratuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren arteko harremanak. Hori dela eta, Gazteriako zuzendaria izango da Eusko Jaurlaritzaren ordezkaria, maiatzaren 27ko 6/1986 Legearen 14. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

  1. Gizarte Politiketako Sailburuordetzari, dekretu honek oro har esleitzen dizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio:

    1. Politika publikoa planifikatzea, ikuskatzea eta ebaluatzea, honako jardun-arlo hauetan: gizarte-zerbitzuak eta gizarte-ongizatea, familia-politika eta komunitate-politika, haurtzaroari eta nerabezaroari buruzko politika; boluntariotza, immigrazioa eta aniztasunaren kudeaketa; eta askatasun afektibo-sexuala erraztuko duten baldintzak sustatzea.

    2. Sailburuordetzaren erantzukizunpeko politika sektorialen eta zeharkako politiken arteko koordinazioa.

    3. Erakundeen arteko eta sailen arteko lankidetza sailburuordetzaren erantzukizunpekoak diren jardun-arloetan.

    4. Erakundeen arteko adostasuna, elkarrizketa soziala, lankidetza profesionala, elkartasun zibikoa eta sareko lana sustatzea, baita jakintza eta herritarren partaidetza sustatzea esku-hartze eta politika sozialen eremuan.

    5. Sailburuordetzaren eskumenekoak diren gaietan legediaren garapena, aplikazioa, eta, hala badagokio, aldaketa bultzatzea.

    6. Gizarteratzeko Euskal Planari lotutako ekintzak sustatzea, Enplegu eta Gazteria Sailburuordetzarekin koordinatuta.

  2. Honako zuzendaritza hauek daude Gizarte Politiketako Sailburuordetzaren mende:

    Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza.

    Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza.

  3. Gizarte Politiketako Sailburuordetzari atxikitzen zaio Gizarte Zerbitzuen Goi Ikuskaritza, zeinak sailburuordetza horretako titularraren mendekotasun organikoa eta funtzionala duela goi-ikuskaritzako egitekoak burutuko baititu, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legean ezarritako moduan.

Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzari, dekretu honek oro har esleitzen dizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio:

  1. Gizarte-zerbitzuen arloko analisiak, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen erregelamendu bidezko garapenerako araudi-proposamenak eta, oro har, gizarte-zerbitzuei buruzko araudia lantzea.

  2. Gizarte-zerbitzuen arloan, prestazioak eta zerbitzuak kudeatzea, abenduaren 5eko 12/2008 Legeak ezarritako baldintzen arabera. Horrez gain, gizarte-larrialdietarako laguntzen funtsak kudeatzea eta gizarte-zerbitzuen arloko beste erakundeekin eta eragileekin solaskidetzan eta koordinazioan jardutea gizarte-politikari dagokionez.

  3. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Zorroa garatzea.

  4. Gizarte Zerbitzuen Erregistro Orokorra, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko Erakundeen Errolda eta Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorra kudeatzea eta mantentzea.

  5. Gizarte-zerbitzuen planifikazioa eta ebaluazio orokorra egitea Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean, abenduaren 5eko 12/2008 Legean ezarritako baldintzen arabera.

  6. Elkarlanean jardutea zeharkako politiken garapenean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen eremuko jarduerak garatzen laguntzea.

  7. Gizarte-zerbitzuetako profesionalen prestakuntza eta trebakuntza bultzatzea eta sustatzea, abenduaren 5eko 12/2008 Legean ezarritako baldintzen arabera.

  8. Gizarte-zerbitzuen arloko irabazi asmorik gabeko erakundeak gizarte-intereseko erakunde deklaratzeko prozedurak bideratzea, eta horiei buruzko ebazpen-proposamenak egitea.

  9. Laguntza eta babesa ematea Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Organoari; Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluari, eta, horren barruan, Adinekoen Kontseilu Sektorialari; Boluntariotzaren Euskal Kontseiluari; Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiari; Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluari, osasun arloan eskumena duen sailarekin koordinatuta.

  10. Fundazioak gobernatzea, ordezkatzea eta administratzea, baldin eta Eusko Jaurlaritza, gizarte-politiken arloan eskumena duen sailaren bitartez, fundazio horien patronatuko kide bada.

  11. Gizarte Zerbitzuen Euskal Behatokia eta Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokia zuzentzea eta bultzatzea.

  12. Genero Indarkeriaren Biktimentzako Telefono Bidezko Arreta Zerbitzua, ordainketa bakarreko diru-laguntzak eta emakumeen kontrako indarkeriaren biktimei arreta eskaintzen dien profesionalei aholkua eta laguntza emateko kudeaketa integratua.

  1. Irabazi asmorik gabeko gizarte-ekimena sustatzea, eta laguntzak kudeatzea Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoan sartuta ez dauden prestazioak eta zerbitzuak garatzeko, eta jarduerak egiteko.

  2. Borondatezko ekintza eta boluntarioen erakundeak eta agentziak sustatzea oro har.

  1. Telelaguntza-zerbitzu publikoa ematea, telelaguntza-zerbitzu publikoari buruzko ekainaren 28ko 144/2011 Dekretuan ezarritako eran.

Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzari, dekretu honek oro har esleitzen dizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio:

  1. Politika publikoetan familia- eta komunitate-ikuspegia sustatzea, eta honako hauei buruzko politikak planifikatzea, koordinatzea eta ebaluatzea, Euskal Autonomia Erkidegoan: familia, haurtzaroa, nerabezaroa, immigrazioa eta aniztasunaren kudeaketa. Zehazki, eta, betiere, Familiei Laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legean ezarritako moduan, Familiei Laguntzeko Erakunde arteko Plana lantzea, garatzea eta ebaluatzea dagokio.

  2. Honako gai hauei dagokienez, erregelamendu bidezko garapeneko araudiari buruzko analisiak eta proposamenak lantzea, sailaren eskumenen eremuan eta berauei buruzko EAEko legediarekin bat etorriz: familia-laguntza; haurtzaroa eta nerabezaroa; aniztasunaren kudeaketa.

  3. Familia-politikaren arloko zuzeneko ekintzaren prestazioak eta jarduerak kudeatzea, abenduaren 12ko 13/2008 Legean ezarritako moduan.

  4. Familia ugariaren txartela ematea kudeatzea; familia ugarientzako baliabideen gida eguneratzea eta banatzea; eta familia ugarien arloan erakundeen arteko koordinazioa kudeatzea.

  5. Pertsona Bitartekarien Erregistroa eta Izatezko Bikoteen Erregistroa kudeatzea eta mantentzea; Izatezko Bikoteen Erregistroan izapidetu daitezkeen prozedurei buruzko gidalerro komunak koordinatzea, haiei buruzko informazioa ematea eta onartzea.

  6. Haurren eta Nerabeen Behatokia eta Familien Euskal Behatokia zuzentzea eta bultzatzea.

  7. Honako organo hauei laguntza eta babesa ematea: Familiaren Euskal Kontseilua eta bere batzordeak; Familia Bitartekaritzako Aholku Batzordea; Arreta Goiztiarreko Erakundearteko Kontseilua; Arreta Goiztiarreko Erakundearteko Batzorde Teknikoa; Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Batzorde Iraunkor Sektoriala; EAEko Nazioarteko Adopziorako Batzorde Teknikoa; Ijito Herriaren Erabateko Sustapenerako eta Partaidetza Sozialerako Kontseilua; Euskal Autonomia Erkidegoko Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroa.

  8. Askatasun afektibo-sexualaren esparruan, aniztasunaren kudeaketa eta herritarren berdintasun benetako eta eraginkorraren sustapena. Esparru horretan, LGTBI pertsonen elkarteekiko lankidetzan eta, hala badagokio, LGTBIren eta genero-identitatearen esparruan lan egiten duten erakundeekiko lankidetzan:

    1. LGTBI pertsonek behar dituzten laguntzei dagokienez, sistematikoki, politika proaktiboa diseinatu, ezarri eta ebaluatzea.

    2. Gaitzeko programak, sentsibilizatzeko programak edo beste batzuk garatu eta ezartzea, genero-identitatearen gaineko jarrera diskriminatzaileei, aurreiritziei eta estereotipoei aurre egiteko, eta, horrela, pertsonei laguntzeko beren burua aurkitzen, harremanak izaten eta positiboki baloratzen, autoestimua eta duintasuna sustatuz.

    3. Sentsibilizazio-kanpainak abian jartzea, orokorrean herritarrei zuzenduak, genero-identitatearekin lotutako biolentziaren atzean dauden aurreiritziei aurre egiteko eta LGTBI pertsonen genero-identitatea errespetatzea bultzatzeko.

      1. Abenduaren 22ko 234/2015 Dekretuan araututako dokumentazio administratiboa izapidetu eta ematea, transexualei buruzkoa, bai eta horretarako behar diren fitxategien gaineko erantzukizuna ere.

        1. Immigrazio-arloan, etorkinei gizarteratzen eta bertan parte hartzen laguntzeko politika integral eta zeharkakoa bultzatzea eta koordinatzea; migrazio-fenomenoak Euskal Autonomia Erkidegoan izan duen bilakaeraren segimendua eta azterketa egitea; eta beste Administrazio Publiko batzuekin koordinatzeko mekanismoak eta tresnak proposatzea, Eusko Jaurlaritzaren eskumenen eremuan.

        2. Etorkinentzako harrera-sareari eta etorkinen asoziazionismoa indartzeari babesa ematea.

        3. Integratzeko ahaleginari buruzko txostena egitea, aldi baterako egoitza-baimenak berritzeko prozedurekin lotutakoa, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren 31.7 artikuluan arautua; eta integrazio hori egiaztatzeko sustraitze-txostena egitea, urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren 68.3 artikuluan eta lege organiko horren erregelamendua onartzen duen 557/2011 Errege Dekretuaren 124.2.c) artikuluan arautua.

        1. Nazioarteko adopziorako bitartekaritza-zereginak egiteko organismoak akreditatzea; organismo horiek egiten dituzten jardueren kontrola, ikuskapena eta segimendua egitea, Nazioarteko Adopzioari buruzko abenduaren 28ko 54/2007 Legean eta arlo horretan aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan ezarritako moduan, eta, hala badagokio, Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileen akreditazioa eta funtzionamendua arautzen dituen abenduaren 27ko 277/2011 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz; eta organismo akreditatu horiei dagokien erregistroa kudeatzea.

Sailburuordetza eta zuzendaritzetako titularren postua hutsik badago edo titularra bera falta bada nahiz gaixorik badago, ordezkapenak arau hauei jarraikiz egingo dira:

  1. Sailburuordetzei esleitutako eskumen eta egitekoak sailburuordetza horietako zuzendariek beteko dituzte, egiturako hurrenkeraren arabera.

  2. Zuzendaritzei emandako eskumenak eta egitekoak hierarkian gainetik dagoenak beteko ditu.

Dekretu hau indarrean jartzen denean izapidetzen ari diren espedienteak dagokion arloaren arabera eskumena duten organoek izapidetuko eta ebatziko dituzte.

Indargabetuta geratzen dira Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 191/2013 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko Dekretuaren 8. artikuluan Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari emandako egiteko eta jardun-arloei dagozkien organo eta aurreikuspenei dagokienez; Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 193/2013 Dekretuan jasotako xedapenak, Gazteria arloari dagozkionak; eta dekretu honetan ezarritakoaren kontra doan maila bereko edo beheragoko beste edozein xedapen.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA. Araudi aldaketa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren Erregelamendua onartzeko den ekainaren 22ko 124/2004 Dekretuan lurralde-ordezkariaren ebazpenei dagokienez jasotzen diren aipamen guztiak arloan eskumena duen zuzendariaren ebazpenei egindakotzat hartuko dira.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA. Araudi aldaketa.

Aldatu egiten dira Elkarrizketa Zibilerako Mahaia eratu eta arautzeko abenduaren 11ko 283/2012 Dekretuaren 6. artikuluko 2. zenbakiko b) eta c) letrak; honela idatzita geratuko dira:

  1. EAEko Administrazio Orokorrari dagokionez, hauek izango dira Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiko kide:

    1. Gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen zuzendaria.

    2. Gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen zuzendaritzako teknikari bat.

      AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA. Indarrean jartzea.

      Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

      Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 11a.

      Lehendakaria,

      IÑIGO URKULLU RENTERIA.

      Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

      BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (23)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.