Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

64/2017 DEKRETUA, martxoaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kontratazioaren araubidea ezartzen duen Dekretua aldatzen dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Ekonomia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 59
  • Hurrenkera-zk.: 1535
  • Xedapen-zk.: 64
  • Xedapen-data: 2017/03/21
  • Argitaratze-data: 2017/03/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren araubidea ezartzeko uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren 4. artikuluaren 2. zenbakian sail eskuduneko titularrak kontratatzeko dituen eskumenak arautzen dira, kontratatzeko debekuen esparruan.

Zehazki, b) letran organo horri eskumena ematen zaio Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategineko 60.1 artikuluko a) eta b) letretan aipatzen diren kontratatzeko debekuen iraupena eta irismena ezartzeko.

Baina azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategineko 61.3 artikuluak, indarreko idazketan, ezartzen du eskumen horiek Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroari esleitu zaizkiola, Estatuko Administrazio Kontratazioaren Kontsulta Batzordeak proposatuta. Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren araubidea ezartzeko uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren 4.2. artikulua aldatu behar da, eta oinarrizko manuetan ezarritakoaren kontra doazen xedapenak kenduko dira.

Horren ondorioz, Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren proposamenez, Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordeak informazioa eman ostean eta Euskadiko Batzorde Juridikoarekin bat, Gobernu Kontseiluak 2017ko martxoaren 21ean eginiko bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

  1. Kontratatzeko debekuen esparruan, debeku hori deklaratzea dagokio Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategineko 60.1.e) artikuluan sailkapenari buruzko informazioa nahiz lizitatzaileen eta sailkatutako enpresen erregistroei buruzko informazioa komunikatzeko betebeharrari buruz ezarritako kasuan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko martxoaren 21ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.