Segurtasun Saila

Arautegia

Inprimatu

24/2016 DEKRETUA, azaroaren 26koa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 226
  • Hurrenkera-zk.: 5038
  • Xedapen-zk.: 24
  • Xedapen-data: 2016/11/26
  • Argitaratze-data: 2016/11/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeak Lehendakariari ematen dio sailak sortu eta ezabatzeko, sailen izenak zehazteko eta sailen artean eskumenak banatzeko ahalmena.

Legebiltzarrean Gobernu Programaren ildo nagusiak aurkeztu ondoren, egokitu egin behar da aurreko legegintzaldirako onartu zen sailen egitura; abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren eta horren aldaketen bidez onartu zen egitura hori. Horrela, egitura egokituta, lan politiko-administratiboaren jarraipena bermatuko duen trantsizio ordenatua ezarriko da.

Ondorioz, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.c) artikuluak ematen dizkidan ahalmenen arabera, hauxe

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren egitura osatzen duten sailak eta beren egiteko eta jardun-arloak finkatzea da dekretu honen xedea.

Honako sail hauek izango ditu Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak:

  1. Gobernantza Publikoa eta Autogobernua.

  2. Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak.

  3. Enplegua eta Gizarte Politikak.

  4. Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza.

  5. Ogasuna eta Ekonomia.

  6. Hezkuntza.

  7. Osasuna.

  8. Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa.

  9. Kultura eta Hizkuntza Politika.

  10. Segurtasuna.

  11. Lana eta Justizia.

Sailen lehentasun-hurrenkera aurreko artikuluan ezarritakoaren araberakoa izango da.

  1. Autonomia Estatutuak, Jaurlaritzaren Legeak eta beste lege-xedapen batzuek Lehendakariari ematen dizkioten egitekoak bete ahal izateko, Jaurlaritzaren Lehendakaritzako organoen laguntza izango du Lehendakariak. Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egitura eta egitekoak dekretu-bidez zehazten dira. Jaurlaritzaren Lehendakaritzak honako jardun-arlo hauek izango ditu:

    1. Lehendakariari laguntza ematea Jaurlaritzaren jarduera planifikatzen eta koordinatzen; halaber, Gobernu Programa eta horren plan estrategikoak bultzatzea eta horien jarraipena egitea.

    2. Jaurlaritzaren bozeramailetza.

    3. Jaurlaritzaren informazio- eta komunikazio-politika.

    4. Parte-hartze soziala eta herritarrentzako informazio zuzena, multimedia- eta komunikazio-teknologia berriak bultzatuz.

    5. Gizarte- eta erakunde-harremanak.

    6. Euskadiren ordezkaritza- eta proiekzio-politika kanpoan.

    7. Jaurlaritzaren politika gai hauetan: Europako gaiak, mugaz gaindiko eta eskualdeen arteko lankidetza, eta euskal gizataldeak eta euskal etxeak.

    8. Garapenerako lankidetza.

    9. Generoaren aukera-berdintasunerako politika.

    10. Genero-indarkeriaren biktimei laguntzeko politikak zuzendu eta koordinatzea.

    11. Giza eskubideak eta bizikidetza sustatzea.

    12. Biktimen eta memoriaren politikak zuzendu eta koordinatzea.

    1. Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sozietate publikoak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.

    2. Legeek eta erregelamenduek eman diezazkioten gainerako ahalmenak.

  2. Jaurlaritzaren Lehendakaritzari atxikitzen zaizkio «Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea» eta «Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua (Gogora)» administrazioko erakunde autonomoak; «Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia» zuzenbide pribatuko erakunde publikoa, eta, halaber, «Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua», apirilaren 8ko 49/2014 Dekretuan aurreikusitako moduan.

  3. Jaurlaritzaren Lehendakaritza sailtzat joko da aurrekontu- eta kontratazio-ondorioetarako.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8. eta 16. artikuluetan Lehendakariari eta Jaurlaritzari esleitzen zaizkien eskumenak alde batera utzi gabe, 2. artikuluan aipatzen diren sailek artikulu hauetan zehazten diren egitekoak burutuko dituzte euren titularren ardurapean eta dagozkien jardun-arloetan.

  1. Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari:

    1. Legebiltzarrarekiko, Arartekoarekiko eta erakunde arteko harremanak eta komunikazioak.

    2. Autonomiaren garapenerako politika eta, xede horretarako, sailen jarduerak koordinatzea.

    3. Jaurlaritzaren Idazkaritza.

    4. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria.

    5. Funtzio publikoa, administrazioaren antolamendua eta langileen araubide juridikoa eta ordainsariei buruzkoa.

    6. Administrazioa modernizatzeko eta berritzeko prozesua bultzatu, zuzendu eta koordinatzea, bai eta administrazio eta gobernu elektronikoak eta gardentasun-politika ere.

    7. Autonomia Estatutuaren defentsa juridikoa.

    8. Legezkotasunaren barne kontroleko eta aholkularitza juridiko orokorreko egitekoak gauzatzea.

    9. Eusko Jaurlaritza eta haren organoak auzietan ordezkatu eta defendatzea.

    10. Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibila eta Zuzenbide Berezia gordetzea, aldatzea eta garatzea.

    11. Toki Administrazioaren arloan legeek eta erregelamenduek Jaurlaritzari esleitzen dizkioten administrazio-egitekoak burutzea. Bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eskumen diren toki-araubideko gaiak ebaztea eta horiei buruzko irizpena ematea.

    12. Euskal administrazio publikoen antolamendu- eta prozedura-araubidea, eta Euskal Gobernantza Publikoa aplikatzeko eredua diseinatzea politika publikoak zehaztu eta gauzatzerakoan.

    1. Elkarte, fundazio eta elkargo profesionalei buruzko araubide orokorra, hartara eragotzi gabe sailek, beren sektore-esparruan, horiekiko izan ditzaketen harremanak.

    2. Hainbat sailetarako diren zerbitzuak eta argitaratze-jarduera.

    1. Informazio- eta telekomunikazio-sistema korporatiboak.

    2. Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sozietate publikoak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.

    3. Legeek eta erregelamenduek eman diezazkioten gainerako ahalmenak.

  2. Sail honi atxikitzen zaizkio: «Herri Ardularitzaren Euskal Erakundea / Instituto Vasco de la Administración Pública (HAEE/IVAP)» administrazioko erakunde autonomoa; Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa; eta «Itelazpi, S.A.» eta «Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea-Sociedad Informática del Gobierno Vasco, S.A. (EJIE)» sozietate publikoak.

  1. Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari:

    1. Industria-politika eta enpresa-lehiakortasuna.

    2. Berrikuntza eta teknologia.

    3. Euskal gizartean, informazioaren eta ezagutzaren gizartea sustatu eta garatzea, betiere administrazio eta gobernu elektronikoaren arloko jarduerak alde batera utzi gabe.

    4. Industria- eta enpresa-nazioartekotzea.

    5. Energia eta meategiak.

    6. Artisautza sustatzea eta indartzea.

    7. Nekazaritza eta abeltzaintza sustatzea eta antolatzea.

    8. Landa-garapena eta horren dibertsifikazio ekonomikoa sustatzea.

    9. Abeltzaintza eta basoak.

    10. Ehiza eta arrantza kontinentala.

    11. Arrantza.

    12. Nekazaritzako, arrantzako eta elikagaigintzako industriak eta merkaturatzea.

    1. Basozaintzako lehen transformazioko industriak.

    2. Nekazaritzako elikagaien politika: nekazaritzako elikagaiak sustatzea, tipifikatzea, horiei jatorri-deitura ematea eta kalitatea kontrolatzea.

    1. Mahastizaintza eta enologia.

    2. Nekazaritzako eta itsasketa eta arrantzako prestakuntza. Nekazaritzako eta itsas arrantzako lanbide-gaikuntza sustatzea.

    3. Nekazaritza- eta ozeanografia-ikerketa, dekretu honen 11.1.c) artikuluan aurreikusitakoa alde batera utzi gabe.

    4. Trenbideak.

    5. Bide-sarea.

    6. Lurreko, itsasoko, ibaiko eta kable bidezko garraioak.

    7. Heliportuak eta aireportuak.

    8. Portuak eta itsas gaiak.

    9. Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sozietate publikoak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.

    10. Legeek eta erregelamenduek eman diezazkioten gainerako ahalmenak.

  2. Sail honi atxikitzen zaizkio: «Energiaren Euskal Erakundea / Ente Vasco de la Energía (EEE/EVE)» eta «Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea» zuzenbide pribatuko erakunde publikoak; «Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.-SPRI», «Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, S.A. (E.T./FF.VV.)», «Euskadiko Kirol Portua, S.A.», «Zumaiako Kirol Portua, S.A.», «NEIKER-Instituto Vasco de Investigación y Desarrollo Agrario, S.A» sozietate publikoak; eta «Fundación HAZI Fundazioa» eta «ELIKA Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa-Fundación Vasca para la Seguridad Agroalimentaria» sektore publikoko fundazioak.

  1. Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari:

    1. Enplegu-politika eta enplegurako lanbide-heziketa, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako arloarekin lankidetzan. Arlo horren ardura da, hain zuzen ere, lanbide-heziketa osoaren plangintza estrategikoa, diseinua eta zuzentarauak egitea, dekretu honen 11.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lankidetza izango du, bere erantzukizunetatik.

    2. Gizarteratzearen sustapena.

    3. Familia babestea eta lan-bizitza eta familia bateragarri egitea.

    4. Komunitate-garapena.

    5. Gizarte-ongizatea eta gizarte-zerbitzuak.

    6. Familia-bitartekotza.

    7. Haurrak.

    8. Gazteria.

    9. Askatasun afektibo-sexuala errazteko baldintzak sustatzea.

    10. Immigrazioa.

    11. Boluntariotza.

    12. Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sozietate publikoak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.

    1. Legeek eta erregelamenduek eman diezazkioten gainerako ahalmenak.

  2. Sail honi atxikitzen zaizkio «Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua» administrazioko erakunde autonomoa eta «Fundación Hobetuz-Fundación vasca para la formación profesional continua/Langileen prestakuntzarako euskal fundazioa» izeneko fundazioa.

  1. Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari:

    1. Ingurumena.

    2. Urak.

    3. Ubideak eta ureztaketak.

    4. Baliabide naturalak antolatzea eta natura kontserbatzea.

    5. Lurraldea eta itsasertza antolatzea.

    6. Lurzorua eta hirigintza.

    7. Etxebizitza; etxebizitzari lotutako lurzorua eta hirigintza.

    8. Arkitektura, eraikuntza, iraunkortasuna eta kalitatea eraikuntzan.

    9. Irisgarritasunaren sustapena.

    10. Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sozietate publikoak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.

    11. Legeek eta erregelamenduek eman diezazkioten gainerako ahalmenak.

  2. Sail honi atxikitzen zaizkio «Uraren Euskal Agentzia / Agencia Vasca del Agua» zuzenbide pribatuko erakunde publikoa; eta «Ihobe, S.A. Sociedad pública de Gestión Ambiental», «Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A. / Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. (Visesa)» eta «Alokabide, S.A.» sozietate publikoak.

  1. Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Ogasun eta Ekonomia Sailari:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorrak zuzendu, landu eta horien kudeaketa orokorra egitea, bai eta jarraipena eta kontrola ere. Horrez gain, horiei buruzko aurrekontu-programazioa egitea.

    2. Barneko ekonomia-kontrola, kontabilitatea eta kontabilitate-erantzukizunak.

    3. Finantza-politika eta finantza-erakundeekiko harremanak.

    4. Prezioen politika.

    5. Diruzaintza, zorpetzea eta bermeak ematea.

    6. Aseguruen bitartekotza-jarduera baimentzea eta kontrolatzea.

    7. Gizarte-aurreikuspeneko erakundeak.

    8. Ekonomia Ituna, Estatuarentzako kupoak eta lurralde historikoen ekarpenak.

    9. Transferitzeko eskumen edo zerbitzuak baloratzea, eta Estatuarekiko finantza-fluxuak finkatzea, Gizarte Segurantzaren finantzaketari dagokionez.

    10. Zergen administrazioa eta erreklamazio ekonomiko-administratiboak.

    11. Ekonomiaren plangintza.

    12. Eskualde-politika.

    1. Azterlan eta metodo ekonomikoak. Ekonomiaren koiuntura eta aurreikuspena.

    2. Lehiaren defentsa.

    1. Estatistika.

    2. Ondarea eta kontratazioa.

    3. Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sozietate publikoak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.

    4. Legeek eta erregelamenduek eman diezazkioten gainerako ahalmenak.

  2. Sail honi atxikitzen zaizkio: «Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística (EEE/IVE)» eta «Lehiaren Euskal Agintaritza» administrazioko erakunde autonomoak; eta «Finantzen Euskal Institutua» zuzenbide pribatuko erakunde publikoa.

  1. Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Hezkuntza Sailari:

    1. Irakaskuntzaren alorrean Autonomia Estatutuan ezartzen diren ahalmenak, araubide orokorrekoak zein araubide berezikoak, etapa eta maila desberdinak barnean direla, bai eta goi-mailako hezkuntza ere. Bizitza osoan kualifikazioak eskuratu edo areagotzea dakarten ikaskuntza-jarduerak ere sartzen dira.

    2. Lanbide-heziketa osoaren plangintza estrategikoa, diseinua eta zuzentarauak egitea, zeinaren bidez bizitza osoan kualifikazioak eskuratu edo areagotuko baitira. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lankidetza estua izango du, bere erantzukizunetatik.

    3. Zientzia-politika; ikerketa teorikoa eta aplikatua bultzatu eta koordinatzea.

    4. Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sozietate publikoak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.

    5. Legeek eta erregelamenduek eman diezazkioten gainerako ahalmenak.

  2. Sail honi atxikitzen zaizkio «Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia» zuzenbide pribatuko erakunde publikoa, «Haurreskolak» partzuergoa eta «Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia-Musikene».

  1. Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Osasun Sailari:

    1. Osasun-plangintza eta -antolamendua.

    2. Osasun publikoa eta elikadura-higienea.

    3. Zaintza epidemiologikoa.

    4. Farmazia-antolamendua.

    5. Droga-mendekotasunak.

    6. Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sozietate publikoak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.

    7. Legeek eta erregelamenduek eman diezazkioten gainerako ahalmenak.

  2. Sail honi atxikitzen zaizkio «Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua» zuzenbide pribatuko erakunde publikoa eta «Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioa-BIOEF» sektore publikoko fundazioa.

  1. Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailari:

    1. Turismoa.

    2. Merkataritza.

    3. Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganberak.

    4. Kontsumoa.

    5. Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sozietate publikoak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.

    6. Legeek eta erregelamenduek eman diezazkioten gainerako ahalmenak.

  2. Sail honi atxikitzen zaizkio «Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua» erakunde autonomoa eta «Basquetour, Turismoaren Euskal Agentzia, Agencia Vasca de Turismo, S.A.» sozietate publikoa.

  1. Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari:

    1. Hizkuntza-politika.

    2. Euskara sustatzea.

    3. Ondare historiko-artistikoa kudeatu eta babestea; museoak, liburutegiak eta artxibategiak.

    4. Arte- eta kultura-jarduerak eta horien zabalkundea.

    5. Kirolak.

    6. Komunikabide sozialak; irratien emakida eta frekuentzien esleipena.

    7. Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sozietate publikoak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.

    8. Legeek eta erregelamenduek eman diezazkioten gainerako ahalmenak.

  2. Sail honi atxikitzen zaizkio «Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea / Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de Adultos (HABE)» eta «Euskadiko Liburutegia» erakunde autonomoak; «Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca (EITB)» eta «Instituto Vasco Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute» zuzenbide pribatuko erakunde publikoak; «Euskadiko Orkestra, A.B. / Orquesta de Euskadi, S.A.» sozietate publikoa; «Fundación Euskadi Kirola Fundazioa» eta «Fundación Joven Orquesta de Euskal Herria-Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazioa» sektore publikoko fundazioak.

  1. Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Segurtasun Sailari:

    1. Autonomia-erkidegoko polizia.

    2. Hauteskunde-administrazioa.

    3. Babes zibila eta larrialdiei aurre egitea.

    4. Autonomia-erkidegoko komunikazio-bideetatik dabiltzan ibilgailuen zirkulazioaren polizia.

    5. Jokoa, apustuak eta ikuskizunak.

    6. Segurtasun arloko transmisioak eta komunikazioak.

    7. Poliziaren ibilgailuak.

    8. Meteorologia.

    9. Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sozietate publikoak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.

    10. Legeek eta erregelamenduek eman diezazkioten gainerako ahalmenak.

  2. Sail honi atxikitzen zaio «Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia» administrazioko erakunde autonomoa.

  1. Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Lan eta Justizia Sailari:

    1. Lan-arloko legeriak lan-harremanei buruz ezartzen duena egikaritzea.

    2. Gizarte-ekonomia: kooperatibak, lan-sozietate anonimoak eta ekonomia solidarioa.

    3. Enpresen gizarte-erantzukizuna.

    4. Gizarte Segurantza, Autonomia Estatutuan aurreikusitako moduan.

    5. Botere Judizialarekiko harremanak zaintzea.

    6. Justizia Administrazioaren jardunerako baliabideak jartzea.

    7. Espetxe-establezimenduak eta, bereziki, horien antolaera, funtzionamendua eta espetxe-legeria betetzea, legeria horrek Espetxe Administrazioko organo zentralei ematen dizkien ahalmenen egikaritzea bere gain hartuz.

    8. Adingabe arau-hausleen arloko eskumenak egikaritzea, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren eskumenak alde batera utzi gabe.

    9. Notarioak eta jabetza-erregistratzaileak izendatzea.

    10. Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak herritarrei ematen dizkien eskubideak erabili ahal izatea bermatzea Justizia Administrazioan.

    11. Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sozietate publikoak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.

    12. Legeek eta erregelamenduek eman diezazkioten gainerako ahalmenak.

  2. Sail honi atxikitzen zaio «Osalan, Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea» erakunde autonomoa.

    LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

    Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila, zeina dekretu honen 6. artikuluan aipatzen baita, iraungitako Herri Administrazio eta Justizia Saileko organo eta unitate guztiek osatuko dute, Justizia Sailburuordetzaren salbuespenarekin.

    Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari gehitzen zaizkio iraungitako Ogasun eta Finantza Saileko Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordetzako organo eta unitate guztiak, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza izan ezik.

    BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila, zeina dekretu honen 7. artikuluan aipatzen baita, iraungitako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko organo eta unitate guztiek osatuko dute, Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzakoek izan ezik.

    Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari gehitzen zaizkio iraungitako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Garraio Sailburuordetzako organo eta unitate guztiak.

    HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila, zeina dekretu honen 8. artikuluan aipatzen baita, honako hauek osatuko dute: iraungitako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko organo eta unitate guztiek (Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza eta Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza izan ezik, biak Enplegu eta Lan Sailburuordetzakoak) eta Etxebizitza Sailburuordetzako organo eta unitate guztiek.

    Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari gehitzen zaizkio Gazteria eta Kirol Zuzendaritzaren egitekoak, baliabide materialak eta giza baliabideak, gazteria-arloari dagokionez.

    LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila, zeina dekretu honen 9. artikuluan aipatzen baita, iraungitako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Administrazio eta Lurralde Plangintzaren Sailburuordetzako eta Ingurumen Sailburuordetzako organo eta unitateek osatuko dute.

    Halaber, iraungitako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Etxebizitza Sailburuordetzako organo eta unitateek ere osatuko dute.

    BOSGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Ogasun eta Ekonomia Saila, zeina dekretu honen 10. artikuluan aipatzen baita, iraungitako Ogasun eta Finantza Saileko organo eta unitateek osatuko dute (Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordetzako organo eta unitateen salbuespenarekin), Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak izan ezik.

    SEIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Hezkuntza Saila, zeina dekretu honen 11. artikuluan aipatzen baita, iraungitako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko organo eta unitateek osatuko dute, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzakoek eta Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetzakoek izan ezik.

    ZAZPIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Osasun Saila, zeina dekretu honen 12. artikuluan aipatzen baita, iraungitako Osasun Saileko organo eta unitateek osatuko dute, «Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua» erakunde autonomoaren salbuespenarekin.

    ZORTZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila, zeina dekretu honen 13. artikuluan aipatzen baita, iraungitako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzako organo eta unitateek osatuko dute, bai eta «Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua» erakunde autonomoak ere.

    Halaber, Zerbitzu Zuzendaritza bat sortu da Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailean.

    BEDERATZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, zeina dekretu honen 14. artikuluan aipatzen baita, iraungitako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako eta Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetzako organo eta unitateek osatuko dute, gazteria-arloaren salbuespenarekin.

    Halaber, Zerbitzu Zuzendaritza bat sortu da Kultura eta Hizkuntza Politika Sailean.

    HAMARGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

    Lan eta Justizia Saila, zeina dekretu honen 16. artikuluan aipatzen baita, iraungitako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzako eta Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzako organo eta unitateek osatuko dute.

    Horiez gain, iraungitako Herri Administrazio eta Justizia Saileko Justizia Sailburuordetzako organo eta unitateek ere osatuko dute.

    Halaber, Zerbitzu Zuzendaritza bat sortu da Lan eta Justizia Sailean.

    HAMAIKAGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

  1. Iraungitako Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritzaren unitateak, baliabide materialak eta giza baliabideak atxikiko zaizkie dekretu honen 6. eta 16. artikuluetan aipatutako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko eta Lan eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritzei, zein funtzio betetzen duten edo zeini atxikita egon daitezkeen ikusita.

  2. Iraungitako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Zerbitzu Zuzendaritzaren unitateak, baliabide materialak eta giza baliabideak atxikiko zaizkie dekretu honen 7. eta 13. artikuluetan aipatutako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Zerbitzu Zuzendaritzei, zein funtzio betetzen duten edo zeini atxikita egon daitezkeen ikusita.

  3. Iraungitako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzu Zuzendaritzaren unitateak, baliabide materialak eta giza baliabideak atxikiko zaizkie dekretu honen 8., 9. eta 16. artikuluetan aipatutako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko eta Lan eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritzei, zein funtzio betetzen duten edo zeini atxikita egon daitezkeen ikusita.

  4. Iraungitako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Zerbitzu Zuzendaritzaren unitateak, baliabide materialak eta giza baliabideak atxikiko zaizkie dekretu honen 9. eta 7. artikuluetan aipatutako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Zerbitzu Zuzendaritzei, zein funtzio betetzen duten edo zeini atxikita egon daitezkeen ikusita.

  5. Iraungitako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzako unitateak, baliabide materialak eta giza baliabideak atxikiko zaizkie dekretu honen 11., 14. eta 8. artikuluetan aipatutako Hezkuntza Saileko, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzu Zuzendaritzei, zein funtzio betetzen duten edo zeini atxikita egon daitezkeen ikusita.

Dekretu hauek indargabetuta geratzen dira:

20/2012 Dekretua, abenduaren 15ekoa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena.

8/2013 Dekretua, martxoaren 1ekoa, Lehendakariarena, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Dekretua.

34/2013 Dekretua, abenduaren 2koa, Lehendakariarena, zeinaren bidez bigarrenez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Dekretua.

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA

Dekretu honen azken xedapenetatik lehenengoan jasotakoa bete arte, indarrean jarraituko dute Jaurlaritzaren Lehendakaritzako eta Jaurlaritzaren sailetako egitura eta egitekoak finkatzen dituzten arau organikoek.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailari atxikitako organoen egiturari eta egitekoei dagokienez egoki dena zehaztu arte, dekretu honen 7. artikuluan aipatutako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Zerbitzu Zuzendaritzak egingo ditu egin behar diren funtzioak, eta, horrez gain, behar den administrazio-laguntza emango du, organo horiek arlo hauetan funtzionatzen jarrai dezaten: langileak, kontratazioa, baliabide material eta informatikoez hornitzea eta ekonomia- eta aurrekontu-kudeaketa.

HIRUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari atxikitako organoen egiturari eta egitekoei dagokienez egoki dena zehaztu arte, dekretu honen 11. artikuluan aipatutako Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzak egingo ditu egin behar diren funtzioak, eta, horrez gain, behar den administrazio-laguntza emango du, organo horiek arlo hauetan funtzionatzen jarrai dezaten: langileak, kontratazioa, baliabide material eta informatikoez hornitzea eta ekonomia- eta aurrekontu-kudeaketa.

LAUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA

Lan eta Justizia Sailari atxikitako organoen egiturari eta egitekoei dagokienez egoki dena zehaztu arte, dekretu honen 6. artikuluan aipatutako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Zerbitzu Zuzendaritzak egingo ditu egin behar diren funtzioak, eta, horrez gain, behar den administrazio-laguntza emango du, organo horiek arlo hauetan funtzionatzen jarrai dezaten: langileak, kontratazioa, baliabide material eta informatikoez hornitzea eta ekonomia- eta aurrekontu-kudeaketa.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Sailburuek, Jaurlaritzari buruzko Legearen 26.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, hala badagokio, Lehendakariari aurkeztuko dizkiote, 2017ko martxoaren 31 baino lehen, bakoitzaren saileko erregelamendu organikoari buruzko egitasmoak, onarpena eman diezaien. Sailei esleitutako jardun-arlo bakoitzarentzat Jaurlaritzaren programan jasotako helburuei eta programa hori argitu duten irizpideei egokituko zaizkie egitasmook.

Erregelamendu horiek antolaketa-irizpide hauek beteko dituzte: austeritatea, egiturak soiltzea, egiteko-arloak bateratzea, eduki zabalekin, egiturazkoak ez diren staff egiteko-arloak identifikatzea eta informazioaren teknologiez ahalik gehien baliatzea.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Dekretu honetan xedatutakoa betetzeko beharrezkoak diren aurrekontu-eragiketak egingo ditu Ogasun eta Ekonomia Sailak.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

Dekretu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko azaroaren 26an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (19)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.