Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

160/2016 DEKRETUA, azaroaren 22koa, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua arautzen duen Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 224
  • Hurrenkera-zk.: 5009
  • Xedapen-zk.: 160
  • Xedapen-data: 2016/11/22
  • Argitaratze-data: 2016/11/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Azaroaren 21eko 236/2012 Dekretuaren xedea da Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren AMEI aurrerantzean izaera, egitura, antolakuntza eta funtzionamendua arautzea. Dekretu horretako 2. artikuluaren 3. paragrafoan biltzen diren funtzioen artean, ezarrita dago AMEIk ez duela inola ere egingo «izaera pribatuko jarduera tanatologikorik edo perizialik».

Bestalde, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatu da uztailaren 21eko 7/2015 Lege Organikoaren bidez. Bada, azken lege horretako 479.5.d) artikuluan adierazten denez, auzitegi-medikuntzako eta auzitegi-zientzietako institutuetan lanean jarduten duten auzitegi-medikuek txosten eta irizpenak egin ahal izango dituzte partikularren eskariz, betiere arauz zehazten diren kasuetan.

Era berean, Pertsonei zirkulazio-istripuetan eragindako kalte-galerak baloratzeko sistema erreformatzeko irailaren 22ko 35/2015 Legean ere, aipatzen da auzitegi-medikuek aukera dutela halako lanetan parte hartzeko. Aipatutako legean, erregulazio berria ezartzen da kaltetuen eta aseguru-entitateen arteko auziak auzibidetik kanpo konpontzeko; erregulazio hori jasota dago Ibilgailu Motordunen Zirkulazioko Erantzukizun Zibilari eta Aseguruari buruzko Legearen testu bategineko 7. artikuluan (urriaren 29ko 8/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hori).

Erreforma horretan, aurreikusten da alderdiek kaltetuek zein aseguru-entitateek aukera izan dezaketela auzitegi-medikuen aditu-lanaren kalitate, esperientzia eta inpartzialtasunaz baliatzeko, gure sistema judizialean espezialista gaituak baitira. Hartara, auzitegi-medikuntzako eta auzitegi-zientzietako institutuen bidez, auzitegi-medikuek parte hartu ahal izango dute, bi alderdien adostasunez nahiz interesdunaren eskariz egokitzat jotzen denean.

Auzi hori garatzeko, abenduaren 18ko 1148/2015 Errege Dekretua onartu da, zeinaren bidez arautzen baita auzitegi-medikuntzako eta auzitegi-zientzietako institutuek partikularren eskariz aditu-txostenak egiteko aukera zenbait erreklamaziotan, zehazki ibilgailu motordunen zirkulazioarekin lotutako gertakarien gaineko auzibidetik kanpoko erreklamazioetan.

Horregatik guztiagatik, eta aipatutako arau-aurreikuspenak aintzat hartuta, beharrezkoa da 236/2012 Dekretuaren 2. artikuluko 3. paragrafoan bildutako AMEIren zenbait funtzio aldatzea, hain zuzen ere haien artean jasotzeko institutu horrek aditu-txostenak egiteko aukera partikularrek hala eskatzen dutenean honako kasu honetan: ibilgailu motordunen zirkulazioarekin lotutako gertakarien erreklamazioetan, auzibidetik kanpokoetan.

Horiek horrela, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak proposatuta, behin Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiaren aldeko txostena jasota, behin Justizia Ministerioa, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gobernu Sala, haren Gobernu Idazkaritza, Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltza Nagusia eta erakunde sindikalak jakinaren gainean jarrita, eta Gobernu Kontseiluak 2016ko azaroaren 22ko bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Zehazki, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua arautzen duen azaroaren 21eko 236/2012 Dekretuaren 2. artikuluko 3. paragrafoa aldatzen da (Izaera, menpekotasun-organikoa eta funtzioak), eta honela idatzita geratzen da:

  1. AMEIk medikuntzako aditu-probak egingo ditu, hala proba tanalogikoak, nola proba klinikoak eta laborategikoak. Era berean, auzitegi-medikuntzarekin zerikusia duten irakaskuntza- eta ikerketa-jarduerak ere egingo ditu. Haatik, ez du izaera pribatuko jarduera tanatologikorik edo perizialik egingo, salbu eta partikularrek honako kasu honetan eskatutako aditu-txostenak: motordun ibilgailuen zirkulazioarekin lotutako gertakariak direla-eta auzibidetik kanpo egindako erreklamazioak.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko azaroaren 22an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.