Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

23/2016 DEKRETUA, abuztuaren 1ekoa, Lehendakariarena, Eusko Legebiltzarra desegin eta hauteskundeetarako deia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 146
  • Hurrenkera-zk.: 3432
  • Xedapen-zk.: 23
  • Xedapen-data: 2016/08/01
  • Argitaratze-data: 2016/08/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Sailak

Testu legala

Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 7.c) eta 50. artikuluek Lehendakariari ematen dioten ahalmenaz baliatuz, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2016ko uztailaren 29an egindako bilkuran aztertu ostean, Eusko Legebiltzarra desegitea eta hauteskundeetarako deia egitea ebatzi dut.

Horregatik, xedapen horietan ezarritakoa aintzat hartuz, eta Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 46. artikuluan eta aplikatu beharreko gainerako legeetan xedatutakoaren arabera, hauxe

  1. Desegin egiten da 2012ko urriaren 21ean aukeratutako Eusko Legebiltzarra.

  2. Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako deia egiten da: 2016ko irailaren 25ean egingo dira, igandean.

Euskal Autonomia Estatutuaren 26. artikuluan eta ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 10. artikuluan ezarritakoa betez, hauteskunde barruti bakoitzeko, 25 legebiltzarkide aukeratuko dira.

Ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 68.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hamabost egun iraungo du hauteskunde kanpainak. Irailaren 9ko 00:00etan hasiko da eta irailaren 23ko 24:00etan amaituko da.

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 46.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko abuztuaren 1ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.