Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

231/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Lehendakaritzako egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den dekretua bigarrenez aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 247
  • Hurrenkera-zk.: 5462
  • Xedapen-zk.: 231
  • Xedapen-data: 2015/12/22
  • Argitaratze-data: 2015/12/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Apirilaren 9ko 187/2013 Dekretuak Lehendakaritzako egitura organikoa eta funtzionala ezarri zuen eta otsailaren 11ko 12/2014 Dekretuak aldatu zuen egitura hori.

Geroago, azaroaren 27ko 4/2014 Legearen bitartez, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortu zen, izaera administratiboko organismo autonomo gisa. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio instituzionalean sartuta dago, nortasun juridiko propioa eta jarduteko gaitasun osoa ditu, beraren politika publikoaren garapenari dagokion jardun administratiboa deszentralizazio-erregimenean gauzatzeko, politika hori datzalarik giza eskubideen bermean, bultzadan eta garapenean, memoriaren sustapenean eta bizikidetza demokratikoaren aurrerapen eta garapenean.

Aipatutako lege horren 1.3 artikuluaren arabera, Institutua memoriari eta bizikidetzari buruzko politika publikoa bultzatzeko ardura eta eginkizunak esleituak dituen Administrazio orokorreko sailari dago atxikita, institutuaren egitura organikoa ezartzen duen dekretuak zehaztutako moduan.

Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuak ezarritako eskumen banaketaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituen dekretu horrek eta apirilaren 9ko 187/2013 Dekretuak jasotakoaren arabera Lehendakaritzako egitura organikoa eta funtzionala ezarri zuen dekretu horrek, Lehendakaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiari esleitu zitzaion memoriaren eta bizikidetzaren politika bultzatzeko arloa.

Beraz, bidezkoa da apirilaren 9ko 187/2013 Dekretua aldatzeari ekitea, institutu hori Lehendakaritzari atxikitzeko aipatutako idazkaritza nagusi horren bitartez. Halaber, beharrezkoa da bertan behera uztea Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiari memoria historikoaren alorrean orain arte esleitutako eskumenak, zuzendaritza horren eta Institutuaren arteko bikoiztasunak saiheste aldera.

Horren ondorioz, Lehendakaritzak proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2015eko abenduaren 22ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua administrazio mailako erakunde autonomoa Jaurlaritzaren Lehendakaritzari atxikita dago Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren bitartez, institutu hori sortzeko den azaroaren 27ko 4/2014 Legean ezarritakoaren arabera. Erakunde horri dagokio administrazioaren jarduera gauzatzea giza eskubideak bermatu, bultzatu eta garatzeko, memoria sustatzeko eta bizikidetza demokratikoa aurreratu eta garatzeko politika publikoaren arloan.

  1. Biktimekiko elkartasuna eta horien aitortza publiko eta soziala sustatzea, honela bakearen aldeko kultura, giza eskubideen eta askatasunen errespetua zabalduz.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko abenduaren 22a.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.