Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: 221/2015 Dekretua, 2015eko abenduaren 1ekoa, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz Ikerkuntzako Euskadi Saria arautu eta Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitateko 2015eko deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 244
  • Hurrenkera-zk.: 5381
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/12/01
  • Argitaratze-data: 2015/12/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Eta halako hutsak atzeman dira jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz Ikerkuntzako Euskadi Saria arautu eta Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitateko 2015eko deialdia egiten duen abenduaren 1eko Dekretuaren testuan (2015eko abenduaren 4ko EHAA, 232. zk.); beraz, honako zuzenketa hau egin behar da:

Gaztelaniazko testuan, 2015/5176 (2/9) orrialdean, 3. artikuluan,

Honako hau dioen tokian:

https://euskadi.net/ayuda_subvencion/2015/acronimo/y22-izapide/es.

Honako hau esan behar du:

https://www.euskadi.eus/premio_concurso/euskadisaria2015/y22-izapide/es.

Gaztelaniazko testuan, 2015/5176 (4/9) orrialdean, 8.2 artikuluan,

Honako hau dioen tokian:

En la composición del Jurado se respetará, principio de Igualdad de Mujeres y Hombres, en los términos establecidos en el artículo 20.5 de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

Honako hau esan behar du:

En la composición del Jurado se respetará el principio de Igualdad de Mujeres y Hombres, en los términos establecidos en el artículo 20.5 de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

2015/5176 (9/2) orrialdean, 3 artikuluan,

Honako hau dioen tokian:

  1. Izapidetze elektronikoa arautzen dute, batetik, otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak Administrazio Elektronikoari buruzkoak, eta, bestetik, Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariak 2006ko otsailaren 9an emandako Ebazpenak, hain zuzen ere, E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa -Platea- onartzen duenak.

Honako hau esan behar du:

Izapidetze elektronikoa arautzen dute, batetik, otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak Administrazio Elektronikoari buruzkoak, eta, bestetik, Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariak 2006ko otsailaren 9an emandako Ebazpenak, hain zuzen ere, E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa -Platea- onartzen duenak.

Honako hau dioen tokian:

https://euskadi.net/ayuda_subvencion/2015/acronimo/y22-izapide/es.

Honako hau esan behar du:

https://www.euskadi.eus/saria_lehiaketa/euskadisaria2015/y22-izapide/eu.