Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

185/2015 DEKRETUA, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 206
  • Hurrenkera-zk.: 4561
  • Xedapen-zk.: 185
  • Xedapen-data: 2015/10/06
  • Argitaratze-data: 2015/10/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak bermatzen du Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Zorroaren prestazioak eta zerbitzuak lortzea eskubide unibertsala eta subjektiboa dela, eta eskubide hori betetzea erreklamatu ahal izango dute, administrazio-bidean eta jurisdikzio-bidean, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema unibertsalizatzeko Lege horrek ezartzen duen epea amaitzen denean (2016-12-25), Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoaren zerbitzu edo prestazio ekonomiko bakoitza lortzeko baldintza orokorrak eta espezifikoak betetzen dituzten pertsona guztiek.

Eta eskubide hori benetan baliatzen dela bermatzeko, oinarrizko hainbat elementu txertatu ditu. Gauzak horrela, Lege horren 3. artikuluan eskubidearen titulartasuna zehazten da. Lege horren 25. artikuluan, oro har, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoaren prestazioak eta zerbitzuak lortzeko baldintzak definitzen dira. 19. artikuluan esku hartzeko oinarrizko prozedura ezartzen da, beste alderdi batzuen artean, prestazioak eta zerbitzuak jartzearekin ere lotuta dagoen prozedura. 21. eta 22. artikuluetan Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoa definitzen da, eta Katalogo hori garatzeko, 23. eta 24. artikuluetan Prestazio eta Zerbitzuen Zorroa egiteari eta eguneratzeari buruzko alderdi batzuk aurreikusten dira.

Gizarte Zerbitzuei buruzko Lege horren aurreikuspenekin bat etorriz, Dekretu honen xedea Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Zorroa arautzea da, baita prestazio eta zerbitzu horiek lortzeko baldintzak, irizpideak eta prozedurak arautzea ere. Eta, bide horretatik, Lege horretan aldarrikatutako eskubide subjektiboa ez ezik, aipatutako Zorroaren prestazio eta zerbitzuak eskaintzeari dagokionez euskal administrazio publikoek dituzten betebeharrak mugatzea eta edukia ematea ere.

Helburu hori izanik, Dekretu hau lau kapitulutan egituratuta dago. I. kapituluan xedapen orokorrak azaltzen dira; horrez gain, Dekretuaren xedea eta Prestazio eta Zerbitzuen Zorroaren aplikazio-eremua, helburua eta edukia zehazten dira, baita ematen diren diru-kopuruak eskaintzeko Dekretuan azaldu eta zehazten den eskumen-banaketa ere, betiere aipatutako Legean ezartzen diren prestazio ekonomikoen taldeak oinarri hartuta. Gainera, zerbitzu, zentro eta prestazio edo laguntza ekonomikoen bitartez prestazio teknikoak eta teknologikoak lortzeari buruzko alderdi batzuk lantzen dira, baita beste sistema edo politika publiko batzuetako prestazioak eta zerbitzu mistoak (soziosanitarioak edo soziolaboralak, adibidez) Zorroan antolatzen diren moduari buruzko alderdi batzuk ere. Azkenik, Prestazio eta Zerbitzuen Zorroaren eguneratzeari heltzen zaio.

  1. kapituluan, Prestazio eta Zerbitzuen Zorroaren zerbitzuak eta prestazioak edo laguntza ekonomikoak lortzeko eska daitezkeen baldintza orokorrak eta espezifikoak, administratiboak eta premiazkoak arautzen dira, baita premia-baldintzak balioesteko tresnak eta baliabide jakin baten (zerbitzua, prestazioa edo laguntza ekonomikoa) edo baliabideen konbinaketaren egokitasun-maila erabakitzeko esku hartzen duten elementuak ere.

  2. kapituluan prozedurazko xedapen orokorrak biltzen dira, baita Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman sartzeko dauden bi prozedura motei (prozedura arrunta eta premiazko prozedura) buruzkoak ere.

  3. kapituluan Zorroaren zerbitzu eta prestazio edo laguntza ekonomiko bakoitzaren edukia aipatzen da. Horiek guztiak I. eranskinean azaltzen dira fitxa indibidualetan, haiek emateko eskumena duen erakundearen arabera bilduta: Udalak, foru-aldundiak eta Eusko Jaurlaritza, ordena horri jarraiki. Kapituluaren amaieran hainbat xedapen ezartzen dira lehen mailako laguntzaren eta bigarren mailako arretaren artean dagoen desbideratzea errazteko eta ordenatzeko. Era berean, II. eranskinean elkarrekikotasun-taula bat azaltzen da, zeinetan zehazten den Zorroaren zer zerbitzu eta prestazio ekonomiko datorren/datozen bat Autonomiarako eta Mendetasunaren Arretarako Sistemaren zerbitzuekin eta prestazio ekonomikoekin, eta zeintzuk ematen duten haiek lortzeko eskubidea; III. eranskinean Prestazio eta Zerbitzuen Zorroaren zerbitzuen barnean sartzen diren prestazio teknikoak zehazten dira.

    Dekretuaren amaieran hiru xedapen gehigarri, bi xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat eta azken xedapen bat daude. Xedapen horietatik guztietatik, alde batetik, bigarren xedapen gehigarria nabarmentzen da. Xedapen horretan Finantza Publikoen Euskal Kontseiluan finantza-lankidetzarako formulei buruzko akordioa aipatzen da, Dekretu honetan biltzen diren prestazio eta zerbitzu berriak emateko finantzaketa egokia bermatzeko. Bestetik, bi xedapen iragankorrak nabarmentzen dira; haietako batean Zorroaren prestazio eta zerbitzuak izendatzeari buruzko betebeharrak ezartzen dira, eta bestean, aldiz, prestazioak eta zerbitzuak emateari buruzko betebeharrak, baldin eta administrazio publiko eskudunek Finantza Publikoen Euskal Kontseiluan ez badute bigarren xedapen gehigarrian aipatzen den akordioa lortzen.

    Hori guztia kontuan hartuta, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari jarraiki, eta Gobernu Kontseiluak 2015eko urriaren 6an egindako bilkuran aldez aurretik eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

Dekretu honen xedea honako hau da: Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 22. artikuluan araututako Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoa garatuz eta Lege horren 23. artikuluan eta lehen xedapen gehigarrian jasotako agindua betez, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Zorroa arautzea.

Dekretu hau Prestazio eta Zerbitzuen Zorroan sartuta dauden eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman txertatuta dauden zerbitzu eta prestazioei aplikatuko zaie, baita, haien modalitate desberdinei ere, baldin eta badaude, kontuan izan gabe zerbitzuen edo ekipamenduen titulartasuna publikoa edo pribatua den.

  1. Prestazio eta Zerbitzuen Zorroaren helburua Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 2. artikuluan aitortzen den eskubide subjektiboari edukia ematea eta mugatzea da, eta eskubide hori baliatzea, haren edukia eta deskribapena Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 23. artikuluan aurreikusitakora egokituz honako honen bitartez:

    1. Derrigorrezko prestazio ekonomiko eta hornikuntza-zerbitzu bakoitza definitzea baita, baldin badaude, haien modalitateak definitzea ere, zerbitzuen kasuan, sartzen diren prestazioak zehaztuz.

    2. Hartzaileak mugatzea eta zerbitzu eta prestazio ekonomiko bakoitza lortzeko gainerako baldintzak zehaztea, baita preskripzio teknikoa, hala badagokio, eta zerbitzuen kasuan, prezio edo tasa publiko jakin bat ordaintzea, zer kasutan ordaindu behar den ezarriz.

    3. Prestazioak eta zerbitzuak lortzeari buruzko prozedurazko xedapenak ezartzez gain, eskubidearen eskaera eta ebazpena, atzera egitea, uko egitea, etetea eta iraungitzea, baita baimena emateko, ukatzeko, aldatzeko, eteteko edo iraungitzeko prozeduretan emandako ebazpenen aurka errekurtsoa jartzea ere.

  2. Gauzak horrela, euskal administrazio publikoen maila bakoitzak zerbitzuei eta prestazio ekonomikoei buruz duen betebeharra mugatzen du Prestazio eta Zerbitzuen Zorroak. Zerbitzu eta prestazio ekonomiko horiek derrigorrez eman beharrekoak izango dira eta euskal administrazio publikoaren eskumenekoak izango dira, Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 40.3, 41.3 eta 42.4 artikuluetan aurreikusitako eskumen-banaketaren arabera eta prestazio ekonomikoei dagokienez Dekretu honetako 5. artikuluan aurreikusten denaren arabera. Hori alde batera utzi gabe, kudeaketa publikoaren arreta, efikazia eta eraginkortasuna hobetzeko asmoz, euskal administrazio publikoek agindu ahal izango dute beren eskumeneko zerbitzuak ematea ordenamendu juridikoan aurreikusitako tresnak erabiliz.

  3. Prestazio eta Zerbitzuen Zorroan bildutako zerbitzuak eta prestazioak lortzeko eskubidea pixkanaka aplikatuko da erabateko eraginkortasuna lortzen den egunera arte, Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen lehenengo xedapen iragankorrean aurreikusitako baldintzetan.

  1. Prestazio eta Zerbitzuen Zorroan eta Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 22. artikuluan arautzen den Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoan zerbitzu eta prestazio ekonomiko berak biltzen dira, baita haien modalitate desberdinak ere. Modalitate horiek badaude, I. eranskineko fitxetan adieraziko dira.

  2. Dekretu honen ondorioetarako, honako hauek hartuko dira zerbitzu-modalitatetzat:

    1. zerbitzu beraren aldagai desberdinak, erabiltzaileak zerbitzu hori lortzeko eskubidea bermatzeko alternatiba bat direnak;

    2. zerbitzu beraren mota desberdinak, zerbitzu horiek aurreikusteko xede izan diren hartzaileen profilerako eta/edo egoerarako bermatu beharko dira.

  3. Prestazio edo laguntza ekonomikoak ondoren ikusiko den bezala banakatzen dira. Prestazio edo laguntza ekonomiko bakoitzerako fitxa bat dago (3.1.1, 3.1.2, 3.2.1, 3.3.1, 3.3.2 eta 3.4.1 fitxak) Dekretuaren I. eranskinean.

  1. Gizarteratzea eta/edo autonomia errazteko prestazioak, baita gizarte-larrialdiko edo gizarte-premiazko egoeren, mendetasun-egoeren edo babesgabetasun-egoeren ondorio ekonomikoak estaltzeko edo arintzeko ere:

    Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoak (3.1.1 fitxa).

    Ordainketa bakarreko prestazio ekonomikoa genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat, genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoan aurreikusita dagoena (3.1.2 fitxa).

  2. Gizarte-laguntza informala eskaintzen duten pertsonei laguntzeko eta haiek konpentsatzeko, autonomiaz moldatzeko eta gizarteratzeko laguntza behar duten pertsonak zaintzen dituzten senideentzat bideratuta daudenak:

    Familia-inguruneko zainketetarako eta zaintzaile ez-profesionalei laguntzeko prestazio ekonomikoa (3.2.1 fitxa).

  3. Prestazio teknologikoak eskuratzeko prestazio indibidualak, laguntza tekniko berreskuraezinak lortzea edo ohiko bizitza-ingurunean egokitzapenak egitea errazteko:

    Berreskuratu ezin diren laguntza-produktuak eskuratzeko laguntza ekonomikoa (3.3.1 fitxa).

    Ohiko etxebizitzan eta ibilgailu partikularretan egokitzapenak egiteko laguntza ekonomikoa (3.3.2 fitxa).

  4. Zerbitzu pertsonalei lotutako prestazio indibidualak:

    Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa (3.4.1 fitxa).

  1. Berreskuratu ezin diren laguntza-produktuak eskuratzeko eta ohiko etxebizitzan nahiz ibilgailu partikularretan egokitzapenak egiteko ematen diren diru-kopuruak laguntza gisa arautu daitezke eta eskuragarri dagoen kreditua agortu arte eman ahal izango dira. Kreditua agortzen denean, betiere eskatzaileak laguntza lortzeko baldintzak betetzen baditu, eskatzailea itxarote-zerrendan sartuko da eta eskaerei erantzuteko behar den kreditua gaituko da; kreditua gaitzen den eguna eta, beranduenez, hurrengo ekitaldiko urtarrilaren 1a hartuko da eskaera-datatzat. Hori guztia alde batera utzi gabe, beharrezkoa baldin bada, egiaztatu egingo da laguntza jasotzeko edo jasotzen jarraitzeko behar diren baldintzak betetzen direla.

  1. Eusko Jaurlaritzak telelaguntza-zerbitzua (1.6), babesgabetasun-egoeran dauden haur eta nerabeentzako informazio-zerbitzua (2.7.1.1 fitxa), etxeko indarkeriaren edo sexu-erasoen biktima izan diren emakumeentzako informazio- eta arreta-zerbitzua (2.7.1.2 fitxa), deribazio judizialaren bidezko familia-elkargunearen zerbitzua (2.7.3.2 fitxa) eta familia-bitartekaritzako zerbitzu integrala (2.7.3.3 fitxa) emateko eskumena izango du, baita genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako ordainketa bakarreko prestazioa (3.1.2 fitxa) emateko ere.

  2. Udalek eskumena izango dute Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 22. artikuluan zehaztutako lehen mailako arreta-zerbitzu guztiak emateko, telelaguntza-zerbitzua izan ezik.

  3. Foru-aldundiek eskumena izango dute Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoaren bigarren mailako arreta-zerbitzuak emateko, Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak direnak izan ezik, baita laguntza pertsonala emateko zerbitzua (3.1.1 fitxa), familia-inguruneko zainketetarako eta zaintzaile ez-profesionalei laguntzeko prestazioa (3.2.1 fitxa), eta prestazio teknologikoak eskuratzeko edo ohiko etxebizitza-ingurunean egokitzapenak egiteko prestazioak edo laguntzak (3.3.1 eta 3.3.2 fitxak) emateko ere.

  4. Euskal administrazio publiko guztiek eskumena izango dute zerbitzuari lotutako prestazioa emateko, prestazio hori lotzen den Prestazio eta Zerbitzuen Zorroaren zerbitzuetarako bada, eta Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 16. artikuluan ezartzen den tipologian bilduta aurreikus daitekeen beste edozein prestazio ekonomiko emateko eskumena izango dute, betiere unean-unean ezartzen den eskumen-erregimenaren arabera.

  1. Zerbitzuak gizarte-zerbitzuen unitate batek kudeatzen dituen antolamendu-unitateak dira, eta, orokorrean, prestazio tekniko bat, eta, hala badagokio, prestazio teknologiko bat baino gehiago biltzen dute. Era berean, prestazio osagarriak ere bildu ditzakete, esate baterako, garraioari (gizarte-zerbitzuak eskuratzeko aukera erraztera bideratutako garraio egokitua baztertuta dago prestazio osagarri gisa), ostatuari, mantenuari, arropa-garbiketari eta garbitasunari lotutakoak edo arau bidez ezartzen diren bestelako prestazioa osagarriak, baita arreta emateko beste sistema edo politika batzuen berezko prestazioak ere.

  2. Prestazio eta Zerbitzuen Zorroaren zerbitzu batzuek gizarte-zerbitzuen zentroak eratzen dituzte, zentrotzat honako hau hartzen delarik, ondorio horretarako: unitate organiko eta funtzional gisa eratutako higiezin oro edo higiezinaren zati oro, kokapen autonomoa eta identifikagarria duena eta gizarte-zerbitzuen prestazioak eskaintzen dituena edo prestazio horiek bertan antolatzen dituena.

  3. Prestazio tekniko eta teknologikoak Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren berezko prestazioak dira, eta prestazio horiek, normalean, Prestazio eta Zerbitzuen Zorroaren zerbitzuen bitartez lortzen dira, Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 16.3 eta 17.2 artikuluetan bilduta dauden kasuetan izan ezik.

  4. Zerbitzuek eta zentroek pertsona guztientzako diseinu-estrategiak hartuko dituzte, eta estrategia horiek Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman sartzeko prozedurari ere eragingo diete, irisgarritasun unibertsala sustatzearren.

  1. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren eta beste sistema eta politika publikoen arteko lankidetza eta koordinazioa Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 45. aurreikusten dena, hala badagokie, Prestazio eta Zerbitzuen Zorroaren esparruan antolatuko dira, fitxetan honako hauek sartuta: a) Sistema eta politika publiko horien berezko prestazioak, zer sistematakoak diren adierazita. b) Izaera mistoko zerbitzuak, berezitasun hori adierazita, baldin eta Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 45.3 artikuluan aipatzen diren zerbitzuen katalogorik edo zorro multzorik ez badago. Edo, eremu soziosanitarioari dagokionez, zerbitzu soziosanitarioen zorro bat edo arretaren egokitasuna bermatzen duten beste formula edo tresna batzuk antolatzen ez diren bitartean, Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 46.4 artikuluan aurreikusten denaren arabera.

  2. Erabiltzaileen osasun-premien nagusitasuna eta intentsitatea kontuan hartuta, zerbitzu batzuek sistema sanitarioaren berezko prestazioak eskaini ahal izango dituzte administrazio eskudunek, Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 45., 46. eta 56. artikuluak betez, erabaki ditzaketen formulen bitartez.

  3. Prestazio eta Zerbitzuen Zorroaren zerbitzuen fitxetan biltzen diren zerbitzu eta prestazio sanitarioak Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kontura finantzatuko dira, eta, horretarako, Eusko Jaurlaritzak bere aurrekontu-proiektuan behar adinako zenbatekoak esleituko ditu urtero prestazio horiek ematearen ondoriozko gastuei aurre egiteko.

  4. Sistema Sanitarioak eta Gizarte Zerbitzuen Sistemak Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuen Mapan aurreikusitako premia soziosanitarioen plangintza eta ebaluazioa egingo dute elkarrekin urtero.

  5. Nolanahi ere, sistema sanitarioaren, hezkuntza-sistemaren eta bestelako sistema publikoen berezko prestazioak Prestazio eta Zerbitzuen Zorroaren zerbitzuen esparruan aurreikusita daudenak Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 56.3 artikuluaren arabera finantzatuko dira berezkoak zaizkien sistemen bitartez, eta/edo sistema horiek horrelakorik aurreikusten badute, erabiltzaileak finantzatu beharko ditu. Ondorio horietarako, ez dira beste sistema batzuetako berezko prestaziotzat hartuko Autonomia eta Mendetasunaren Arretarako Sistemari (AMAS) dagozkionak.

  6. Adingabeak babesteko zerbitzuak Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legean aurreikusita daudenak eta Autonomia eta Mendetasunaren Arretarako Sistemaren zerbitzuak eta prestazio ekonomikoak Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzuen eta prestazio ekonomikoen bitartez lortuko dira.

  7. Autonomia eta Mendetasunaren Arretarako Sistemaren zerbitzu eta prestazioei dagokienez, hau da, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren bitartez lortzen direnei dagokienez, Dekretu honetan aurreikusitakoa Autonomia eta Mendetasunaren Arretarako Sistema arautzen duen arauaren bilakaerara egokituko da, euskal erakundeek dagozkien eskumenak betez gizarte-zerbitzuen eremuan egin dezaketen arau-garapena alde batera utzi gabe.

  1. Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 24. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzak eguneratu ahal izango du Prestazio eta Zerbitzuen Zorroa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluaren partaidetzarekin eta gainerako euskal administrazio publikoekin dituen koordinazio-eskumenak betez, Gizarte Zerbitzuen Erakundearteko Organoaren bitartez, betiere Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 44.3 artikuluaren a) letran aurreikusitakoa kontuan hartuta:

    1. Prestazio eta Zerbitzuen Zorroa errealitate sozialean izan diren aldaketetara behar bezala egokitzen ote den erabakitzeko, Zorro horren aplikazioaren eta garapenaren inguruko ebaluazio orokorra egin ondoren. Ebaluazio hori gutxienez lau urtean behin egin beharko da eta Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoaren ebaluazio-esparruan, jarraipena eta ebaluazioa egiteko jardunetan genero-ikuspegia sartuta. Jardun horiek gauzatzeko sexuaren arabera eta berdintasunaren alorrean prestakuntza duten langileen lehiaketaren arabera bereizitako adierazleak beharko dira.

    2. Edozein unetan, zerbitzu modalitate desberdinak ez ezik zerbitzuei eta prestazio ekonomikoei dagokienez Dekretu honetako 3.1 artikuluan aipatzen diren gainerako elementuak ere sartuz, baztertuz edo aldatuz, zerbitzu eta prestazio ekonomiko horiek biztanleriaren premia aldakorretara egokitzen direla bermatzeko eta etengabe modernizatuta egongo direla ahalbidetzeko, Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 24.2 artikuluaren arabera.

  2. Horretarako, euskal administrazio publikoek eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluak ikusten badute alderdi horietakoren bat sartu, baztertu edo aldatu behar dela, Gizarte Zerbitzuen Erakundearteko Organoaren bitartez proposatu ahal izango dute. Organo horrek proposamena aztertuko du eta erabaki bat hartuko du Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 44.3 artikuluaren a) letran aurreikusitakoaren arabera.

  1. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzuak eta prestazio ekonomikoak lortzeko, eskatu egin beharko dituzte eta honako baldintza hauek bete beharko dituzte pertsonek:

    1. Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 3. artikuluan aurreikusitako titulartasun-baldintzak.

    2. Zerbitzuak eta prestazioak lortzeko baldintza orokorrak, kasu guztietan aplika daitezkeenak eta Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 25. artikuluan aurreikusita daudenak.

    3. Administrazioko eta premiako baldintza espezifikoak, zerbitzu edo prestazio ekonomiko bakoitza lortzeko eskatzen direnak eta Dekretu honetan aurreikusita daudenak.

  2. Erroldatze-baldintzei dagokienez, kontrakoa adierazten ez den bitartean, Prestazio eta Zerbitzuen Zorroaren prestazioak edo laguntza ekonomikoak lortzeko, derrigorrezkoa da:

    Eskaera egiten den egunean erroldatuta egotea: a) zerbitzuak emango dituen tokiko erakundeari dagokion udalerrian edo erakunde hari dagokion lurraldeko udalerri batean, tokiko erakunde batek ematen dituenak lortzeko; b) dagokion Lurralde Historikoko udalerri batean, Foru Aldundiak ematen dituenak lortzeko; c) Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean, Eusko Jaurlaritzak ematen dituenak lortzeko. Zerbitzuen arteko lekualdaketaren kasuetan, erroldari buruzko baldintza zerbitzu berrian sartu zeneko data izango da eskaera-data izan ordez.

    Eremu geografiko berean erroldatuta egotea prestazioak edo zerbitzuak lortzen diren denbora guztian, Dekretu honetako 25. artikuluan aurreikusitako kasuetan izan ezik.

  3. Mendetasuna, desgaitasuna, bazterkeria eta babesgabetasuna balioesteko eta diagnostikatzeko zerbitzua lortzeko, aurreko idatz-zatian aurreikusitakoarekin bat etorriz, nahikoa izango da balioespen-eskaera egiten den Lurralde Historikoko edozein udalerritan erroldatuta egotea eskaera egiten den egunean, eta, mendetasun-arriskuko egoeren balioespenei dagokienez, ez da aplikatuko Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 3. artikuluaren 2. idatz-zatiaren bigarren paragrafoan aurreikusitakoa.

  4. Gainera, ezinbestekoa da lortu nahi den zerbitzua edo prestazio ekonomikoa egokia izatea pertsonaren edo familiaren premiei erantzuteko; horretarako, egokitasun hori erreferentziazko profesionalaren preskripzio teknikoan egiaztatu beharko da. Preskripzio hori beharrezko baldintza da Prestazio eta Zerbitzuen Zorroaren prestazio ekonomikoak eta zerbitzuak lortzeko: a) zuzenean lortzen diren zerbitzuak barne, preskripzioarekin lotutako balioespena sartzean edo ondoren egiten den kontuan izan gabe; b) eta informazio-, balioespen-, diagnostiko- eta orientabide-zerbitzuak (1.1, 2.1 eta 2.7.1 fitxak), gizarte-larrialdietarako koordinazio-zerbitzua (2.6 fitxa) eta gizarte-zerbitzuen eremuko parte-hartzea eta gizarteratzea sustatzeko zerbitzua (1.5 fitxa) kenduta.

  5. Euskal administrazio publikoek bermatuko dute honako hauek lortuko dituztela Autonomia eta Mendetasunaren Arretarako Sistemaren prestazioak eta zerbitzuak:

    1. Adingabe orok, baldin eta mendetasun-egoeran edo mendetasun-arriskuan badago, adingabe horren jatorri nazionala edo aurreko administrazio-egoera zein den kontuan hartu gabe; eskubidearen titulartasuna ez du adingabe horren gurasoen administrazio-egoerak eragotziko, ezta administrazio-egoera erregularrean epe jakin batean egon dela ez egiaztatzeak ere.

    2. Espainiako nazionalitatea lortu ondoren, bertan bizitzen benetan bost urte daramatela egiazta dezaketenek (bost urte horietatik bi eskaera-dataren aurreko segidako urteak izango dira).

    3. Mendetasun-egoeran dauden Erkidegoko herritarrek eta Erkidegoaren erregimena aplikatu behar zaien pertsonek. Pertsona horiek eta estatukoak berdinak izango dira Sisteman sartzeari dagokionez.

  6. Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoan, eta bereziki Lege horretako 17.1 eta 19. artikuluetan ezarritakoa betetzeko, genero-indarkeriaren biktima diren eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren pertsona guztiek emakumeek eta emakume horien guraso-ahalaren, zaintzaren eta jagoletzaren mende dauden adingabeek Prestazio eta Zerbitzuen Zorroaren prestazioak eta zerbitzuak esanbidez haientzat direnak lortu ahal izango dituzte (1.9.1, 2.4.6, 2.7.1.2, 2.7.3.1, 2.7.5 eta 3.1.2 fitxak), eta ez zaie administrazioko baldintzarik eskatuko, preskripzio teknikoa nahikoa izango baita.

  1. Prestazio eta Zerbitzuen Zorroan zerbitzu edo prestazio ekonomiko jakin bat lortzeko, zerbitzu edo prestazio ekonomiko horretarako I. eranskinean aurreikusitako administrazio-baldintza espezifikoak bete beharko ditu eskatzaileak. Baldintza horiek, hala badagokio, honako alderdi hauekin lotuta egon daitezke:

    1. Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 3. artikuluan aurreikusitako aurretiko erroldatze-epe osagarriekin. Epe horiek zerbitzu edo prestazio ekonomiko jakin batzuei dagokienez zehaztuta daude, hala badagokio.

    2. Kasu bakoitzean dagokion aitorpenarekin: mendetasun-arriskuaren edo mendetasun-egoeraren aitorpena; desgaitasunaren kalifikazioa; gaixotasun mentalaren diagnostikoa; babesgabetasun-arrisku edo -egoeraren aitorpena; bazterkeria-arrisku edo -egoeraren aitorpena.

    3. Bizikidetza-egoera eta/edo ahaidetasun-maila.

    4. Adina.

    5. Prezio publikoa ordainduko delako konpromisoa, koordainketari lotutako zerbitzuak badira.

    6. Baimena, baliozkotasun juridikoaren baldintzetan adierazia, 15.b) artikuluan aurreikusitako lanbide-jardunak direnean izan ezik.

    7. Prestazio eta Zerbitzuen Zorroa eguneratzearen ondorioz sor daitezkeen bestelako alderdiak. Eguneratze hori 8. artikuluan aurreikusita dago.

  2. Prestazio eta Zerbitzuen Zorroaren zerbitzu batzuetan aurreikusitako koordainketa Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazioen eta zerbitzuen finantzaketan ordaintzera behartuta dauden pertsonen partaidetza ekonomikoaren irizpide orokorren arabera ezarri beharko da, baita prezio publikoak arautzen dituzten arauen arabera ere. Prezio horiek, irizpide orokor horiei dagokienez, euskal administrazio publikoek beren eskumeneko zerbitzuei buruz ematen dituztenak dira.

  1. Prestazio eta Zerbitzuen Zorroan zerbitzu edo prestazio ekonomiko jakin bat lortzeko, zerbitzu edo prestazio ekonomiko horretarako I. eranskinean definitutako premia-baldintza espezifikoak bete beharko ditu eskatzaileak. Baldintza horiek, hala badagokio, honako alderdi hauekin lotuta egon daitezke:

    1. Premia-egoera egotea: mendetasun-arriskuko egoera, babesgabetasun-egoera edo bazterkeria-egoera; aitortutako mendetasun-egoera, babesgabetasun-egoera edo bazterkeria-egoera; diagnostikatutako desgaitasun edo gaixotasun mentala; gizarte-zerbitzuek erantzun diezaioketen gizarte-larrialdiko egoera.

    2. Eskatzen den arreta edo laguntza formal mota.

    3. Eskatzen den laguntza formalaren edo arretaren intentsitatea.

    4. Gizarte- eta familia-sareak emandako laguntzen erabilgarritasuna, hala badagokio (laguntza informala edo zaintza ez-profesionalak).

    5. Bizitokia egokitzea pertsonak bertan jarraitzeko edo zerbitzuak behar bezala esku hartzeko, hala badagokio.

    6. Zerbitzua edo prestazio ekonomikoa lortzeko bazterkeriari lotutako kasuak izatea ekarriko duten ezaugarririk edo zirkunstantziarik ez izatea.

    7. Prestazio eta Zerbitzuen Zorroa eguneratzearen ondorioz sor daitezkeen bestelako alderdiak. Eguneratze hori 8. artikuluan aurreikusita dago.

  2. Premiazko egoera bat dagoela esateko, halakotzat hartu behar dute euskal administrazio publiko eskudunek, Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 20. artikuluan aurreikusitako tresna tekniko komunak aplikatuz, edo, hala badagokio, horretarako baliozkotutako adierazle eta irizpide teknikoak aplikatuz.

  3. Mendetasunaren, babesgabeziaren eta bazterkeriaren eremuei dagokienez, tresna, adierazle eta irizpide tekniko horiek arrisku-egoerak mugatu beharko dituzte arriskurik ez dutenei dagokienez eta arrisku-maila gainditu dutenei dagokienez ere bai.

  4. Mendetasun-eremuan, Autonomia eta Mendetasunaren Arretarako Sistemaren esparruan estatuan indarrean dauden balioespen-tresnak aplikatu beharko dira nahitaez, eta tresna horien bitartez ezarriko dira mendetasun-arriskuko egoerak ere. Egoera horiek, Dekretu honen ondorioetarako, Mendekotasunaren Balorazio Baremoan (MBB) 23ko edo 24ko puntuazioa lortzen dutenak izango dira.

  5. Adingabeak babestearen eremuan, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legearen aplikazio-esparruan autonomia-erkidegoan indarrean dauden tresnak aplikatuko dira.

  6. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak, edo bestelako sistemek, balioespen-tresnak aplikatzen dituztenean Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemara bideratzeko asmoz, Sistema horrek aplikatzen dituen balioespen-tresnekiko baliokidetza-zubiak ezarriko dira.

  1. Aurreko artikuluan aurreikusitakoaren arabera, premia-egoera dagoela aitortzen bada, egoera horri erantzun diezaioketen Prestazio eta Zerbitzuen Zorroaren zerbitzua eta/edo prestazio ekonomikoa, edo zerbitzu eta/edo prestazio ekonomiko sorta ezarriko da.

  2. Hala badagokio, pertsonak lortu ahal izango duen baliabidea (zerbitzua eta/edo prestazio ekonomikoa) edo baliabide-konbinazioa sorta horretan daudenen artekoa detektatutako premiei erantzuteko baliabide horrek duen egokitasun-maila hartuko da kontuan.

  3. Premiei erantzuteko baliabideak edo baliabide-konbinazioak duen egokitasun-maila premiazko baldintza espezifikoekin lotutako honako elementuen araberakoa izango da:

    1. Pertsonaren, familiaren, bizikidetasunaren eta harremanaren egoeraren egokitasun-maila handia edo txikia izatea, gizarte- eta familia-sareak emandako laguntza informalen eskuragarritasuna barne, eta, hala badagokio, etxebizitzaren ezaugarrien egokitasun-maila handia edo txikia izatea.

    2. Eskatutako laguntza mota eta intentsitatea eskatzeko gaitasuna handiagoa edo txikiagoa izatea.

  4. Baliabidearen edo sorta horretatik hautatutako baliabide-konbinazioaren egokitasuna erreferentziazko profesionalaren preskripzio teknikoan justifikatu beharko da.

  5. Baliabidea ezartzeko, erreferentziazko profesionalak erabiltzailearen partaidetza izango du eta profesionalak kontuan izango du erabiltzaileak bere kasurako egokiena den zerbitzua eta, hala badagokio, modalitatea modu librean aukeratzeko eskubidea duela, baliabidearen eskuragarritasunaren arabera eta profesionalaren orientabidea eta preskripzio teknikoa aintzat hartuta, Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 9.1 artikuluaren k letran aurreikusitakoaren arabera.

    Halaber, profesionalak faboratuko du, betiere egokia bada, erabiltzailea bere ohiko ingurunean egotea ahalik eta gehien ahalbidetzen duen arreta eskaintzeko alternatiba edo alternatibak lortzea, betiere hori aukeratzen badu, eta justifikatu egin beharko du ez dagoela erabiltzaileari betiko ingurunea utzarazi beharrik gabe arreta eskaintzeko beste modu egokirik, betiere Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 25.1.c) letran aurreikusitakoaren arabera. Gauzak horrela, sustatuko du pertsonek: a) beren bizitzari lotutako erabakiak hartzeko ahalmena erabiltzea, beren bizilekua eta non eta norekin bizi nahi duten hautatuz, bizitza-sistema espezifiko baten arabera bizitzera behartuta egon gabe; b) eta beren komunitatean bizitzeko eskubidea baliatzea, baldintza eta aukera berdinetan, komunitate horretan erabat sartuta eta partaidetza aktiboa izanik, erabiltzailea komunitate horretatik isolatzea edo bereiztea saihestuz. Horretarako, ahalbidetuko du pertsonek laguntza formalak izatea (Prestazio eta Zerbitzuen Zorroan aurreikusitako zerbitzuen eta/edo prestazio ekonomikoen artetik, betiere pertsona horrek haiek baliatzeko eskubidea badu) beren eguneroko bizitzako jarduerak garatzeko eta beren autonomiari eusteko, berreskuratzeko edo handitzeko, ahal den neurrian.

  6. Prestazio eta Zerbitzuen Zorroaren zerbitzuek laguntza formalen multzo bat eratzen dute eta laguntza horiek bateragarri egin daitezke elkarrekin laguntza integrala emateko eta esku-hartzea pertsona bakoitzaren premietara, gaitasunetara, eta, ahal den neurrian, lehentasunetara egokitzeko, baita pertsona horren testuinguruaren ezaugarrietara egokitzeko ere. Halaber, baliabide egokiena edo baliabide-konbinazio egokiena ezartzeko garaian, eta Erkidegoko ereduarekin bat etortzeko garaian, autonomiaren prebentzioko eta sustapeneko, komunitatean parte hartzeko eta bizi-kalitateko ikuspegiak hartuko dira kontuan.

  7. Horretarako, erreferentziazko profesionalak, erabiltzailearen (pertsona eta/edo familia) partaidetzarekin, Prestazio eta Zerbitzuen Zorroaren zerbitzuetatik eta/edo prestazio ekonomikoen artetik, hau da, pertsonek lortzeko eskubidea duten baliabideen artetik, pertsona edo familia hori gizarteratzea, bere bizi-proiektuak garatzea eta komunitatearen barruan duen partaidetza aktiboaren, bizimodu independentearen eta autonomia pertsonalaren maila ahalik eta handiena izatea, kasuak kasu, ahalbidetzeko baliabide egokiena edo baliabide-konbinazio egokiena hautatu beharko du.

  8. Prestazio ekonomikoak prestazio ekonomiko horietako bakoitzerako I. eranskinean aurreikusten den bateragarritasun- edo bateraezintasun-erregimenera egokituko dira.

  9. Bateragarritasun-kasuetan, gutxitzeak aplikatuko dira zerbitzuen intentsitatean eta/edo prestazio ekonomikoen zenbatekoan.

  1. Euskal administrazio publikoek, berez edo beren arteko akordioen bitartez, zerbitzuak lortzeko eta zerbitzuetan jarraitzeko baldintzak malgutu ahal izango dituzte; akordio horietan, lortzen badira, baldintzak malgutu diren zerbitzuaren titularra den administrazioaren aldeko konpentsazio ekonomikoa ezarri beharko da.

  2. Malgutze-formula horiek:

    1. arreta etengabe ematea eta komunitate-ingurunean gehien txertatuta dauden arreta-alternatiben erabilera, eta, beraz, arreta pertsonalizatuagoa, integralagoa eta hurbilagokoa ematea ahalbidetzera bideratuko dira beti;

    2. formula horiek erabili ahal izango dira betiere egokiak badira artatutako pertsonaren premiei, eta, ahal den neurrian, lehentasunei erantzuteko, baina formula horiek hartzeko preskripzio teknikoa beharko da, baita artatutako pertsonaren adostasuna ere.

  1. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzuak eta prestazio ekonomikoak jasotzeko prozedurak, bi motatako edozeinetan, Dekretu honetako xedapen orokorrak eta komunak eta Dekretu hau garatzeko xedapenak ez ezik, xedapen horietara egokituz, euskal administrazio publikoen eskumenekoak diren zerbitzuak eta prestazio ekonomikoak jasotzeko administrazio horiek ezartzen dituzten prozedura espezifikoak ere bete beharko ditu.

  2. Araudia aplikatzen denean, oro har:

    Bermatuko da, hizkuntza-araudia eta Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 7. artikuluaren c) letran eta 9.1 artikuluaren l) letran aurreikusitakoa betetzeko, erabiltzaileek euskara eta gaztelania erabiltzeko askatasuna izango dutela eta erabiltzaileek bi hizkuntza horietako edozeinetan artatuak izateko eskubidea izango dutela, norberak hobesten duenaren arabera.

    Era berean, zeinu-hizkuntzako interpreteen zerbitzuaren bitartez, bermatuko da zeinu-hizkuntza erabiliko dela zerbitzuak eta prestazio ekonomikoa lortzeko ohiko prozeduran eta premiazko prozeduran.

    Baliabide egokiak hartuko dira Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean administrazio publikoen eskuetan dauden datuak ez emateari dagokionez, biltzen diren aurreikuspenak errespetatzeko eta izapidetzean lortutako datuen konfidentzialtasuna errespetatuko dela bermatzeko, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legean aurreikusitakoaren arabera.

    Administrazio-eraginkortasunerako eta administrazio-ekonomiarako, sustatuko da, ahal den neurrian, zerbitzuen eta prestazio ekonomikoen izapidetze telematikoa ezartzea.

Bi modutan hasi ahal izango da zerbitzua edo prestazioa lortzeko prozedura:

  1. Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 3. artikuluan aurreikusitako titulartasun-baldintzak betetzen dituen eta Prestazio eta Zerbitzuen Zorroaren prestazioen eta zerbitzuen esparruan estaldura-xede diren kontingentzia edo egoeraren batek eraginpean hartzen duen pertsonak eskatuta. Pertsona horrek zuzenean edo haren ordezkariaren bitartez aurkeztu ahal izango du eskaera.

  2. Ofizioz, administrazio eskudunaren bidez edota agintaritza judizialak eskatuta, indarrean dagoen legerian aurreikusitako kasuetan. Adingabeen babesaren eremuko kasuetan, administrazio eskudunak haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legearen aurreikuspenetara egokituko dira. Babesgabetasun-egoeran dauden helduen kasuan, gizarte-zerbitzuetan eskumena duten administrazioek agintaritza judizialak eskatuta esku hartu ahal izango dute.

Zerbitzuak eta prestazioak lortzeko prozedurak bi motatakoak izan daitezke: haiek lortzeko prozedura arrunta eta haiek lortzeko premiazko prozedura.

1. ATALA

ZERBITZUA EDO PRESTAZIOA LORTZEKO PROZEDURA ARRUNTA

Oro har, Prestazio eta Zerbitzuaren Zorroaren prestazioak, laguntzak eta zerbitzuak lortzeko, interesdunek beren bizilekuari dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzura jo behar dute, I. eranskinean zuzenean lortzen diren zerbitzu gisa definituta dauden zerbitzuen kasuan izan ezik.

  1. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, Udal Gizarte Zerbitzuko gizarte-langile baten edo zerbitzu horretako beste profesional baten bitartez, Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 19.4 artikuluaren a) letran aurreikusitakoaren arabera, premien hasierako balioespen bat egingo du Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren esku-hartzea bidezkoa ote den erabakitzeko.

  2. Profesional horrek hartuko du bere gain esku hartzeko oinarrizko prozeduraren hasierako fasean aipatzen den eginkizuna, eta, bereziki, premien hasierako balioespena eta, hala badagokio, hasierako gizarte-diagnostikoa.

  3. Hasierako balioespen horren emaitza gisa, profesional horrek honako hau adierazi behar du:

    1. Kasuak ez du eskatzen Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemak esku hartzea.

      Hori horrela izanik, egindako kontsulta idatziz jasoko du, eta, hala badagokio, aurkeztutako premiari erantzuteko arreta-sistema egokienera bideratu dela, espedienterik ireki ireki.

    2. Azaldutako premia Udalaren Gizarte Zerbitzuaren esku-hartze puntual baten bitartez estali daiteke, eta ez da jarraipenik egin beharko.

      Kasu horretan, eskaera-orri bat emango dio interesdunari, hark bete eta sina dezan, eta dagokion dokumentazioa erants dezan. Ondoren, bidezko esku-hartzea egingo du eta, amaitu ondoren, amaiera emango dio espedienteari.

    3. Litekeena da jarraipena egitea eskatzen duen esku-hartze bat beharrezkoa izatea.

      Kasu horretan, erreferentziazko profesionalak hasierako gizarte-diagnostikoa egingo du, esku-hartze mota hori beharrezkoa dela egiaztatzeko, salbu eta Udalaren Zerbitzu Sozialaren ustez beharrezkoa bada balioespen eta/edo diagnostiko espezializatu bat egitea.

  1. Udalaren Gizarte Zerbitzuaren ustez ezinbestekoa bada Mendetasuna, Desgaitasuna, Bazterkeria eta Babesgabetasuna Balioesteko eta Diagnostikatzeko Foru Zerbitzuaren balioespena eta/edo gizarte-diagnostikoa (2.1 Fitxa) egitea, erreferentziazko profesionalak honako agiri hauek igorriko ditu Zerbitzu horretara: balioetsi eta/edo diagnostikatu behar den egoera bizi duen pertsonak sinatutako balioespen-eskaera eta premien hasierako balioespena, eta, egin baldin bada, hasierako gizarte-diagnostikoa, baita sakoneko gizarte-diagnostikoa ere; hori guztia Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Fitxa Sozialari eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren gizarte-diagnostikoa egiteko baliabideari buruzko maiatzaren 28ko 353/2013 Dekretuan biltzen denaren arabera.

  2. Foru-administrazio eskudunak balioespen espezializatua egingo du, eta, hala badagokio, diagnostiko espezializatua, eta, haietatik ateratzen diren emaitzen arabera, eskatzaileak lortzeko aukera izango duen prestazio ekonomikoen eta/edo zerbitzuen sorta ezarriko du, horretarako, premiei erantzuteko egokientzat hartzen dituen bigarren mailako arretako baliabidea edo baliabide-konbinazioa (zerbitzuak eta/edo prestazio ekonomikoak) zehaztuko du.

  3. Balioespen espezializatuaren barnean mendetasun-egoeraren, desgaitasun-egoeraren, bazterkeria-egoeraren eta babesgabetasun-egoeraren baremazioa sartuko da, edo hala badagokio, mendetasun-arriskuaren, bazterkeria-arriskuaren eta babesgabetasun-arriskuaren egoerak. Baremazio hori Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 20. artikuluan aurreikusitako balioespen- eta diagnostiko-tresna komunen arabera egingo da. Balioztatzen bada balioetsi behar diren egoerak bazterkeria-arriskuko edo babesgabetasun-arriskuko egoerak izan daitezkeela, Udalaren Gizarte Zerbitzuak egin ahal izango du baremazioa.

  4. Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 19.4 artikuluaren a) letran eta 30.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, esku hartzeko eskatu zaien beste administrazio publiko batzuek hartutako erabakiak eta bereziki balioespen eta diagnostiko espezializatuaren ardura duten profesionalek hartutako erabakiak, dagozkien administrazio-organoen bitartez eman direnak, lotesleak izango dira erreferentziazko profesionalarentzat (kasuaz arduratu denarentzat) haien mendekoa den prestazioa edo zerbitzua lortzeko baimena ematea edo ukatzea erabaki behar dutenean.

    30.2 artikuluan aipatzen denaren arabera, foru-aldundiek balioespen eta diagnostiko espezializatuaren eginkizunak gauzatzeko, koordinatu egin beharko dute eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren eta bereziki informatzeko, balioesteko, diagnostikatzeko eta orientatzeko Zerbitzuaren (1.1 fitxa) partaidetza izango dute, baita, hala badagokio, ordura arte erabiltzaileari eta/edo haren familiari orientabidea eman dion profesionalaren partaidetza ere, erabiltzailea eta/edo haren familia Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako kide den edo ez kontuan izan gabe.

  1. Balioespena eta hasierako gizarte-diagnostikoa (sakona eta/edo espezializatua) egin ondoren, eta balioespen nahiz diagnostiko horiek berresten badute jarraipena egitea eskatu duen esku-hartze bati hasiera eman behar zaiola, behin betiko erreferentziazko profesional bat esleituko zaio pertsona edo familia erabiltzaileari.

  2. Erreferentziazko profesionalak kasuaren koordinazioa hartuko du bere gain, Arreta Pertsonalizatuko Plana egingo du, Planaren helburuak eta jardunak zehatuz, aurreikusitako jardunak jarriko ditu abian eta esku-hartzearen jarraipena egingo du, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzu guztiekin (lehen mailakoak eta bigarren mailakoak) Arreta Pertsonalizatuko Planean sartuta dagoen pertsonak edo sartuta dauden pertsonek erabiltzen dituzten zerbitzuekin koordinatuz.

  3. Era berean, konpromisoa hartuko du, hala badagokio, jatorrizko oinarrizko gizarte-zerbitzuan erreferente gisa jardun zuen profesionalari informazioa emateko, bereziki profesional horrek erabiltzailearekin edo familiarekin harremanetan jarraitzen badu arretaren beste eremu batzuetan; eta, hala badagokio, aurretiko esku-hartzea garatu duten profesionalekin elkarlanean lan egingo du, esku-hartze hori Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema osatzen duen zerbitzu baten barnean sartuta dagoen ala ez kontuan izan gabe.

  4. Arreta Pertsonalizatuko Planak esku hartzea eskatuko dutela aurreikusten diren zerbitzuen eta prestazioen multzoa definituko du balioespenaren eta diagnostikoaren arabera eskatzaileak lor litzakeela zehaztu direnen artetik. Ondoren, erabiltzaileak lortzen duen edo dituen zerbitzuak edo zerbitzuek programazio indibiduala egin ahal izango du edo dute esku-hartzea premia indibidualetara hobeto egokituko dela bermatzeko.

  5. Arreta Pertsonalizatuko Plana egiteko, atzeman diren egoeren (bazterkeria, babesgabezia, mendetasuna eta/edo desgaitasuna nahiz bazterkeria-arriskua, babesgabetasun-arriskua eta/edo mendetasun-arriskua) arreta goiztiarra sustatuko du erreferentziazko profesionalak, lau gertakizunen arteko elkarreragina egon daitekeela kontuan hartuta eta haien bilakaeraren jarraipena egingo du, eta, bidezkoa denean lehenengo baremazioa egin edo eskatuko du, edo hura eguneratu egingo du edo eguneratzeko eskatuko du. Era berean, arreta koherentea eta integrala emateko, pertsona edo familia berarekin hasitako beste plan batzuk beste arreta-sistema batzuen esparruan egindakoak hartuko ditu kontuan.

  6. Arreta Pertsonalizatuko Plana, eta, hala badagokio, Plan hori garatuko duen programazio indibiduala eta jarraipena ez ezik, balioespena eta gizarte-diagnostikoa ere pertsona edo familia erabiltzailearen partaidetzarekin edo pertsona edo familia hori legez ordezkatzen duen pertsonaren edo erakundearen partaidetzarekin egin beharko dira, ahal den neurrian, arreta eskatu eta aurretiko baimena eman ondoren, 15. artikuluaren b) letran aurreikusitako kasuetan ofizioz jarduten denean izan ezik.

  7. Jarraipenean aldizkako ebaluazioak (jarraipen-balioespenak) egingo dira eta ebaluazio horiek planaren helburuak eta jardunak alda ditzakete. Horretarako, ez da balioespena eta gizarte-diagnostikoa (hasierakoak edo espezializatuak) eguneratu beharrik izango pertsona edo familia erabiltzaileari arreta emateko egoeran eta premietan aldaketa esanguratsurik ez dagoen arte.

  8. Jarraipenaren aldizkakotasuna pertsona edo familia erabiltzaileen egoerara eta haien bilakaerara egokituko da, kontuan hartuta gertakizunak (bazterkeria, babesgabezia, mendetasuna, desgaitasuna) konbinatuta azaltzen diren, eta mendetasuna duten pertsonei dagokienez, desgaitasun anitzeko egoerarik ote dagoen.

  9. Jarraipenaren esparruan egindako aldizkako ebaluazioen emaitzen arabera, beste alderdi batzuen artean, erreferentziazko profesionalak sustatuko du laguntzak (bereziki, Prestazio eta Zerbitzuen Zorroaren zerbitzu eta prestazioak) erabiltzaileen premien, gaitasunen eta, ahal den neurrian, lehentasunen bilakaerara etengabe egokitzea, baita erabiltzaile horien testuinguruaren bilakaerara ere, erabiltzaile horien gizarte- eta familia-sarea kontuan hartuta bereziki.

  10. Prozedura horretan guztian, baloraziotik eta diagnostikotik hasita Arreta Pertsonalizatuko Plana eta jarraipena egin arte, genero-ikuspegia txertatuko da.

  1. Behin Arreta Pertsonalizatuko Plana diseinatuta, Zorroaren zerbitzuak eta/edo prestazio ekonomikoak Plan horretan aurreikusita daudenak lortzeko, erabiltzaileak edo haren legezko ordezkariak, gai horri dagokionez erreferentziazko profesionalak behar bezala orientatuta eta lagunduta, bere eskaera egin beharko du, 15. artikuluaren b) letran aurreikusitako kasuetan ofizioz jarduten denean izan ezik.

  2. Eskaerarekin batera, euskal administrazio publikoek beren eskumeneko zerbitzuak eta prestazio ekonomikoak lortzeko xedapen erregulatzaileetan bideratzeko eta ebazteko aurreikusten duten dokumentazioa aurkeztu beharko du.

  1. Eskatutako zerbitzua edo prestazio ekonomikoa emateko eskumena duen administrazioak (udal-administrazioak, foru-administrazioak edota Autonomia Erkidegokoak) ebazpena eman eta eskatzaileari jakinarazi beharko dio, behar bezala argudiatuta, Dekretu hau garatzeko xedapenetan ezartzen diren epeetan. Epe horiek, nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean oro har aurreikusitako gehieneko epeak errespetatu beharko dituzte.

  2. Epe horiek ez zaizkie aplikatuko, beren izaera direla medio larrialdi-egoerak artatu ditzaketen zerbitzuei, benetan gizarte-larrialdiko egoerak edo bestelako larrialdiko egoerak artatzen dituztenean, eta bereziki ez zaizkie aplikatuko 29. artikuluaren 4. idatz-zatian aipatzen diren zerbitzuei.

  3. Epeak zenbatzean, eskatzaileari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik espedientea etenda egon den denbora ez da kontuan hartuko.

  4. Autonomia-erkidegoko administrazioak edo foru-administrazioak emandako ebazpena bada, administrazio horrek dagokion Udalaren Gizarte Zerbitzuari jakinarazi beharko dio ebazpenaren edukia, eta baimena ematen bada, zerbitzua eta/edo prestazio ekonomikoa lortu zeneko data.

  1. Alderdiak eskatuta hasitako prozeduraren edozein unetan, eta ebazpena eman aurretik, eskatzaileak, edo, hala badagokio, haren legezko ordezkariak atzera egin dezake bere eskaeran bere nahia jasota geratzea ahalbidetuko duen edozein bitarteko erabiliz, izapidetzearen ardura duen funtzionarioak sinatutako eginbidea barne, baldin eta funtzionario horri aurrez aurre edo bitarteko elektronikoen edo telematikoen bitartez esanbidez jakinarazi bazaio atzera egin nahi duela, betiere bermatzen bada Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 12ko 21/2012 Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen direla jakinarazpen horiek baliozkotzat hartzeko.

  2. Eskaera artxibatuko da eta espedienteari amaiera emango zaio, ebazpena eman ondoren; atzera egitea formalizatuko da edo, halaber, eskaera atzera egintzat hartuko da, baldin eta:

    1. Eskaera egin duen pertsonari aurkezpenean egindako akatsak zuzentzeko errekerimendua egiten bazaio, eta horretarako finkatutako epean zuzentzen ez baditu.

    2. Prestazioa edo zerbitzua lortu nahi duen pertsonak balioespena edo diagnostikoa egiteko beharrezkotzat hartzen den jarduera orotan parte hartu nahi ez badu.

Alderdiak eskatuta hasitako prozeduran baimena emateko ebazpena eman bada, eskatzaileak, edo, hala badagokio, haren legezko ordezkariak uko egin ahal izango dio bere eskubideari bere nahia jasota geratzea ahalbidetuko duen edozein bitarteko erabiliz, izapidetzearen ardura duen funtzionarioak sinatutako eginbidea barne, baldin eta funtzionario horri aurrez aurre edo bitarteko elektronikoen edo telematikoen bitartez esanbidez jakinarazi bazaio uko egin nahi diola, betiere bermatzen bada Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 12ko 21/2012 Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen direla jakinarazpen horiek baliozkotzat hartzeko.

  1. Oro har, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzu edo prestazio ekonomiko baterako eskubidea aitortu eta erabiltzailearen izaera eskuratu ondoren, honako kausa hauengatik kendu ahal izango da eskubide hori:

    1. Eskubidea onartzeko eskatutako betebeharren bat aldi baterako galduz gero.

    2. Dagokion zerbitzuari edo prestazio ekonomikoari dagokionez espezifikoki aurreikusitako bazterkeria-arrazoiren bat gerora agertu izana aldi batean.

    3. Onuraduna Euskal Autonomia Erkidegoko beste udalerri batera, beste Lurralde Historiko batera edo Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo lekuz aldatzea aldi baterako, salbu eta:

      Lurralde Historikoko udalerri batetik beste batera aldatzen bada, foru-aldundiaren edo autonomia-erkidegoaren zerbitzuaren erabiltzailea bada edo Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Historiko batetik beste Lurralde Historiko batera aldatzen bada eta autonomia-erkidegoaren eskumeneko zerbitzu baten erabiltzailea bada;

      bizilekuen arteko txandakatze-kasuetan, zaintza informala, txandakatuta, beren gain hartzen duten senideak bat baino gehiago badira, betiere erabiltzailea lekuz aldatuko den bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldearen barnean badago; kasu horretan, dagokion zerbitzua edo prestazioa ematen zuen administrazioak zerbitzu edo prestazio hori emateaz arduratu behar duen administraziora bidaliko du espedientea;

      lekuz aldatzen den pertsona edo pertsonak indarkeriaren biktimak diren emakumeak badira, segurtasun-arrazoiengatik, eta emakume horien mendekoak direnak.

    4. Egonez gero, prezio edo tasa publikoa ordaintzeko konpromisoak behin eta berriz ez betetzea.

    5. Arreta Pertsonalizatuko Planaren esparruan hartutako konpromisoak behin eta berriz ez betetzea.

    6. Zerbitzu edo prestazio ekonomikoen onuradunei egotz dakiekeen falta oso astunagatiko zehapena, Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 93.5 artikuluan aurreikusten denaren arabera.

  2. Oro har, Zorroaren zerbitzu edo prestazio ekonomiko baterako eskubidea aitortu eta erabiltzailearen izaera eskuratu ondoren, honako kausa hauengatik iraungi ahal izango da eskubide hori:

    1. Erabiltzailearen heriotza.

    2. Erabiltzaileak uko egin izana, Dekretu honen 24. artikuluan ezarritakoaren arabera.

    3. Emakidari buruzko ebazpenean zerbitzurako edo prestazio ekonomikorako finkatutako epea igaro izana.

    4. Zerbitzua edo prestazioa lortzeko eskatutako baldintza orokorrak edo espezifikoak gerora eta etengabe bete ez izana.

    5. Dagokion zerbitzuari edo prestazio ekonomikoari dagokionez aurreikusitako bazterkeria-arrazoiren bat gerora eta etengabe agertu izana.

    6. Erabiltzailea beste udalerri batera edo beste Lurralde Historiko batera edo Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo lekuz aldatu izana betiko, aurreko idatz-zatiaren c) letran aipatutako kasuetan izan ezik.

  3. Euskal Administrazio Publikoek eskubidea eteteko eta iraungitzeko prozedura arautuko dute beren eskumeneko zerbitzuak eta prestazio ekonomikoak lortzeko araudian, eta erabiltzaileari bermatuko diote, besteak beste, prozeduraren izapidetzearen egoerari buruzko informazioa jasotzeko, alegazioak egiteko eta entzunaldi-izapidean entzuna izateko eskubidea duela.

  1. Datu pertsonalak biltzerakoan, erabiltzaileei informazioa eman behar zaie Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan eskatzen diren alderdiei buruz, baita bereziki babestutako datuei dagokienez 7. artikuluan biltzen diren aurreikuspenei buruz ere.

  2. Datu pertsonalak eskatzeari eta tratatzeari dagokionez, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzuak ematen parte hartzen duten euskal administrazio publikoek eta erakunde pribatuek bermatuko dute datuen kalitatearen eta segurtasunaren printzipioak Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 4.1 eta 9. artikuluetan, hurrenez hurren, arautzen direnak beteko direla. Babes hori, azken kasu horretan, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren 79. artikulutik 114. artikulura bitartekoetan osatzen da.

  3. Uko egiteari edo atzera egiteari dagokionez, baldin eta gertatzen badira, datu pertsonalak ezereztu egingo dira Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 4.5 artikuluan aurreikusitakoaren arabera; horretarako, informazioa blokeatu egingo da, eta ondoren, ezabatu.

    2. ATALA

    ZERBITZUA EDO PRESTAZIO EKONOMIKOA URGENTZIAZ LORTZEKO PROZEDURA

  1. Arreta urgentziaz lortzeko prozedura eta arretaren edukia aldatu egingo dira baldin eta erantzuna eman behar zaien egoerak honako hauek badira:

    1. gizarte-larrialdiko egoerak; larrialdiko lehen arreta berehala lortzeko aukera antolatuko da, denboran oso mugatua izango da, eta ostatu emateko alternatiba lortzea eskatzen bada, arreta hori amaituko da Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren ostatu-zerbitzu batera edo egoitza-zentro batera bideratzen denean;

    2. edo urgentziaz lortzeko bestelako egoerak, aldi baterako arreta arrunta premiaz eta lehentasunez lortzeko aukera antolatuz. Arreta horretan, hala badagokio, Gizarte Zerbitzuen euskal Sistemaren ostatu-zerbitzu bat edo egoitza-zentro bat lortzea sartuko dira.

  1. Honako hau hartuko da gizarte-larrialdiko egoeratzat: kausa naturalak edo eragindakoak direla medio aurreikusi gabeko gertakari batek eragindako egoera, gaitasun pertsonalak, bizirauteko baliabideak eta bitartekoak, gizarteko eta familiako harremanak edo sareak, eta segurtasuna eraginpean hartzen dituena eta estuasunean jartzen dituena, eta horren ondorioz, eraginpeko pertsonak babesgabetasun-egoera larrian geratzen direnez, larrialdiko lehen arreta, berehalakoa eta ezinbestekoa behar dute, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemak gertakari horietatik eratorritako gizarte-premiei erantzuteko eta egoera hori ez larriagotzeko eta kalte handiagorik ez eragiteko. Gertakari horiek pertsona bat, familia bat edo bizikidetza-unitate bat, batzuk edo biztanleriaren zati esanguratsu bat har dezakete eraginpean, kasu horretan, hondamendiak edo larrialdi handiak dira, eta dauden larrialdi-planen esparruan hartu beharko da esku, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemak plan horien esparruan edo ondoren antolatu behar dituen esku-hartzeak alde batera utzi gabe.

  2. Gizarte-larrialdiko egoeretan, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema Udalaren Gizarte Zerbitzuen edo Gizarte Larrialdietarako Koordinazio Zerbitzuaren bitartez lortuko da (2.6 fitxa) eta bi zerbitzu horiek emango dute larrialdiko lehen arreta, ondorengo idatz-zatietan aurreikusiko denaren arabera.

  3. Urgentziazko lehen arreta edo berehalako arreta premien behin-behineko balioespena ondorengo balioespenarekin lotuta egongo dena egitea izango da, betiere beharrezkoa bada: a) gizarte-larrialdia gertatu den lekura joatea larrialdi horren eraginpeko pertsonak in situ artatzeko; b) premia-egoerak in situ atzematea; c) eraginpeko pertsonari edo pertsonei osasun-zentroetara, polizia-bulegoetara edo bulego judizialetara edo beste bulego batzuetara laguntzea; d) beharrezkoa denean, kasuaren arreta dagozkion zerbitzuetara bideratzea, albait lasterren, eta, bereziki eta hala badagokio, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren ostatu-zerbitzuetara eta egoitza-zentroetara bideratzea.

  4. Urgentziazko lehen arreta emateko ez da beharrezkoa izango Gizarte Larrialdietarako Koordinazio Zerbitzura jotzea ez esku hartzeko, ezta balioesteko ere, egoerak udalaren gizarte-zerbitzuak irekita dauden ohiko ordutegian gertatzen direnean eta ostatu emateko alternatiba lortzea eskatzen ez badute, edo eskatzen duten ostatu emateko alternatiba harrera-etxebizitza bada (1.9.1 fitxa).

  5. Gainerako kasuetan, gizarte-premiako larrialdi bat atzematen bada, berehala jakinaraziko zaio Gizarte Larrialdietarako Koordinazio Zerbitzuari zerbitzu horrek esku hartzeko prozedura abian jar dezan eta urgentziazko lehen arreta gauzatu dezan.

  6. Nolanahi ere, Udalaren Gizarte Zerbitzua zuzenean jarriko da harremanetan dagokion Foru Aldundiarekin honako zerbitzu hauek berehala lortu nahi badira: a) adingabeentzako egoitza-zentroak (2.4.4 fitxa), urgentziazko harrera-programan, adingabeak direnean; b) etxeko indarkeriaren biktima diren emakumeentzako egoitza-zentroak / berehalako harrera-zerbitzuak (2.4.6 fitxa, 1 mota), etxeko tratu txarren biktima diren eta berehalako harrera-zerbitzua behar duten emakumeak direnean; c) foru-aldundiaren eskumeneko bestelako egoitza-zerbitzua.

  7. Ostatu emateko berehalako alternatiba eskatzen ez duen beste edozein egoeratan, atzemandako gizarte-premiako egoera artatzeko behar diren neurriak hartuko dira.

  8. Urgentziazko lehen arreta aldi baterakoa da beti, eta albait lasterren amaituko da. Arreta hori Oinarrizko Gizarte Zerbitzua ez den beste zerbitzu batek ematen duenean:

    1. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren bestelako esku-hartzerik behar ez denean, kasua ez da bideratuko, baina dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzuari emango zaio gertakariaren berri, jakinaren gainean egon dadin;

    2. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren beste esku-hartze bat beharrezkoa denean, Oinarrizko Gizarte Zerbitzura bideratuko da kasua, eta prozedura arrunta hasiko da; nolanahi ere, kapitulu honetako lehenengo atalean ezarritakoa hartuko da aintzat.

  1. Prozedura arruntean aurreikusitako bizkortasuna baino bizkortasun handiagoa eskatzen duten lehentasunezko arreta eskatzen duten egoerei dagokienez, hau da, gizarte-larrialdiko egoerak ez direnei dagokienez, zerbitzua emateari ekingo zaio dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak edo Udalaren Gizarte Zerbitzuak proposatuta, arreta zuzenean lortzeko zerbitzuetan izan ezik prozedura arruntean aurreikusitako jardunei hasiera eman aurretik, gizarte-balioespen eta gizarte-diagnostiko espezializatuak barne, eta ondoren espedientea prozedura horretan aurreikusitakoaren arabera izapidetzea bazter utzi gabe.

  2. Adingabeen babesgabetasun-egoeren aurrean, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legean eta hura garatzen duen araudian xedatutakoari jarraituko zaio. Emakumeen aurkako etxeko indarkeriaren eta sexu-erasoen aurrean, etxeko tratu txarren eta sexu-indarkeriaren biktimak diren emakumeei arreta hobea emateko unean-unean indarrean dagoen erakundeen arteko Akordioan edo hura ordezkatzen duen tresna konbentzionalean edo araudian aurreikusitakoari jarraituko zaio.

  3. Zerbitzua behin-behinean emango da eta zerbitzua premiaz lortzeko baimena ematen duen ebazpena zerbitzu hori lortzeko baldintzak betetzen direla berrestearen mende egongo da, beste eskaera batzuk baino lehenago egin beharko diren balioespen eta/edo diagnostiko espezializatuak barne, hala badagokio.

  4. Zerbitzua lortzeko baldintzen bat betetzen ez dela egiaztatzen bada, zerbitzu hori eten egingo da. Zerbitzua lortzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzen bada, behin betiko espedientea izapidetuko da; horretarako, kasu bakoitzerako egokia den larrialdiko arretarako epea ezarriko da, larrialdiko arreta emateko zerbitzu edo programa espezifikoen fitxetan aurreikusitakoa (1 motako 1.9.1, 2.4.4 eta 2.4.6 fitxak) hartuko da kontuan zerbitzu horietakoren batean egiten bada sarrera.

  5. Larrialdiko arreta emateko zerbitzuetako, programetako edo plazetako iraunaldia epe luzeetan ez luzatzeko, arreta hori emateko espedientean aurreikusitako epea amaitzen denean, eta epe hori luzatzen bada, emandako arretaren kostua, epe horretatik aurrera, dagokion pertsona edo familia presarik gabe artatzeko eskumena duen administrazioak finantzatuko du.

    3. ATALA

    BALIABIDEAK

  1. Zerbitzu edo prestazio ekonomiko bat eman, ukatu, aldatu, eten edo iraungitzeko prozeduretan emandako ebazpenen aurka bidezkoa den errekurtsoa (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean araututakoa) jarri ahal izango da ebazten duen administrazioaren aurrean hilabete bateko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

  2. Aurreko paragrafoan adierazitako administrazio-errekurtsoaren ebazpenen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren aurrean bi hilabeteko epean, jarritako berraztertzeko errekurtsoaren ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean aurreikusitakoari jarraiki.

  1. Beharrezkoak diren baldintzen artean beti ulertuko da aipatutako egoeran edo egoeretan egotea eta hartzaileak deskribatzerakoan eskatzen den adina edukitzea.

  2. Administrazio-baldintzen artean, beti ulertuko da mendetasun-egoera edo mendetasun-arriskua, bazterkeria-egoera edo bazterkeria-arriskua, babesgabetasun-egoera edo babesgabetasun-arriskua eta/edo desgaitasuna aitortuta izatea, baldin eta hartzaileen egoera horiek edo zerbitzu eta prestazio batzuetan, zerbitzu eta prestazio horien zaintzen dituztenen egoerak beharrezko baldintza badira dagokion zerbitzua edo prestazioa lortzeko eta adierazitako maila edo gradua badute.

  3. Administrazio-baldintza gehigarririk ez dagoela adierazten denean, ulertu behar da nahikoa dela aurreko idatz-zatian aipatutako baldintzak eta Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 3. artikuluan aipatzen diren titulartasuneko baldintza orokorrak betetzearekin, salbu eta ez direla eskatzeko modukoak izango adierazten denean, artikulu horretan aurreikusitakoaren arabera.

  4. Titulartasun-baldintzak kontuan hartu behar ez direla adierazten denean, errolda-baldintzak ere ez dira kontuan hartu beharko.

  5. Administrazio-baldintzarik bete behar ez dela adierazten denean, ulertu behar da premia-baldintzak eta, hala badagokio, preskripzio teknikoa betetzea nahikoa dela dagokion zerbitzua, prestazioa edo laguntza ekonomikoa lortzeko aukera ahalbidetzeko.

  6. Kontrakoa adierazten bada izan ezik, zerbitzuak doakoak dira.

  7. Ostatu-zerbitzuek eta egoitza-zentroek beti ematen dute ostatu.

Dekretu honi dagokionez, honako hauek dira:

  1. Bizimodu independentea, desgaitasuna duten pertsonentzat Pertsona Desgaituen Eskubideei eta Gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onesten duen azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren 2. artikuluaren h) letran aurreikusitakoaren arabera, egoera bat da, zeinean desgaitasunarekiko pertsonak bere existentziaren gainean erabakitzeko duen ahala baliatu eta bere komunitateko bizimoduan aktiboki parte hartzen baitu, nortasuna libreki garatzeko eskubidearen arabera.

  2. Bizimodu autonomoa, egoera bat da, zeinean pertsonak eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak eta jarduera instrumentalak gauzatzeko behar diren laguntzak baititu.

  3. Eguneroko Bizitzako Oinarrizko Jarduerak (EBOJ), Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen 2.3 artikuluan definitzen direnak.

  4. Eguneroko Bizitzako Jarduera Instrumentalak (EBJI), erabakiak hartzeko eta eguneroko bizitzako arazoak konpontzeko ahalmena izatea eskatzen duten zereginekin lotutakoak. Zeregin horiek honako hauek dira: telefonoa erabiltzea, norberaren janaria prestatzea, bizitzeko behar diren erosketak egitea, komunitatean mugitzea, garraiobideak erabiltzea, diruarekin moldatzea eta etxeko ekonomia administratzea.

  5. Laguntzak, pertsonen eskura jartzen diren baliabide formalak (zerbitzuak eta prestazioak) eta informalak (sare soziofamiliarrekoak) haien funtzionamendu indibiduala, garapena eta bizi-kalitatea hobetzeko, baita haien komunitate barruan partaidetza aktiboa, bizimodu independentea eta autonomia izan dezaten sustatzeko ere.

  6. Irisgarritasun unibertsala, Pertsona Desgaituen Eskubideei buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onesten duen azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren 2. artikuluaren k) letran aurreikusitakoaren arabera, inguruek, prozesuek, ondasunek, produktuek eta zerbitzuek, hala nola objektuek, tresnek, lanabesek eta gailuek bete behar duten baldintza da, segurtasunez eta erosotasunez ulertu, erabil eta gauzatu daitezen, ahal denik eta modurik autonomoen eta naturalenean. Diseinu unibertsalaren edo pertsona guztientzako diseinuaren estrategia dakar berekin, hargatik eragotzi gabe zentzuzko doiketak egin behar direnean hala egitea.

  7. Diseinu unibertsala edo pertsona guztientzako diseinua, Pertsona Desgaituen Eskubideei buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onesten duen azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren 2. artikuluaren l) letran aurreikusitakoaren arabera, jarduera honen bitartez, hasiera-hasieratik pentsatzen edo proiektatzen dira, ahal den neurrian, inguruak, prozesuak, ondasunak, produktuak, zerbitzuak, objektuak, tresnak, gailuak edo erremintak, pertsona guztiek ahalik eta gehien erabiltzeko moduan, ez egokitzerik ez diseinu espezializaturik beharrik gabe. «Diseinu unibertsala» edo pertsona guztientzako diseinua erabiltzen denean, ez dira baztertzen desgaitasunen bat duten pertsona jakin batzuen multzoentzako laguntza-produktuak, behar badituzte.

  1. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoaren zerbitzuak eta prestazio ekonomikoak I. eranskinean azaltzen dira taldekatuta, Gizarte Zerbitzuei buruzko Legean aurreikusitako eskumen-erregimena aintzat hartuta, eta zerbitzu bakoitzari Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 22. artikuluan ematen zaion zenbakia esleitzen zaio, eta prestazio edo laguntza ekonomikoari, aldiz, Dekretu honetako 4. artikuluan eman zaion zenbakia.

  2. Aurreko idatz-zatian adierazitakoa kontuan hartuta, zerbitzuei eta prestazioei edo laguntza ekonomikoei buruzko fitxak honako ordena honetan azaltzen dira:

    1. Udal-eskumeneko zerbitzuak eta prestazio edo laguntza ekonomikoak:

      1. Informazio-, balioespen-, diagnostiko- eta orientabide-zerbitzua.

      2. Etxez etxeko laguntza-zerbitzua ELZ.

      3. Gizarte- eta hezkuntza-arloan eta arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzua.

      4. Zaintzaileei laguntzeko zerbitzua.

      5. Gizarte-zerbitzuen eremuko parte-hartzea eta gizarteratzea sustatzeko zerbitzua.

      1. Eguneko arretarako zerbitzuak.

      2. Gaueko harrera-zerbitzuak.

      3. Ostatu-zerbitzuak:

        1. Ostatu-zerbitzuak / Harrera-etxea.

        2. Ostatu-zerbitzuak / Tutoretzapeko etxebizitza bazterkeria-egoeran dauden pertsonentzat.

        Adinekoentzako ostatu-zerbitzua:

        3. Tutoretzapeko apartamentuak.

        4. Etxebizitza komunitarioa.

    2. Foru-eskumeneko zerbitzuak eta prestazio edo laguntza ekonomikoak:

      1. Mendetasuna, desgaitasuna, bazterkeria eta babesgabetasuna balioesteko eta diagnostikatzeko zerbitzua.

      2. Eguneko zerbitzuak edo zentroak.

        1. Autonomia-mugek eragindako premiei erantzuteko eguneko zerbitzua edo zentroa.

        2. Arlo okupazionaleko zerbitzua edo zentroa.

        3. Gizarteratze-premiei erantzuteko eguneko zerbitzua edo zentroa.

      3. Gaueko harrera-zentroak.

        1. Autonomia-mugek eragindako premiei erantzuteko gaueko zentroa.

        2. Gizarteratze-premiei erantzuteko gaueko harrera-zentroa.

      4. Egoitza-zentroak.

        1. Adinekoentzako egoitza-zentroak.

        2. Desgaituentzako egoitza-zentroak.

        3. Gaixotasun mentala duten pertsonentzako egoitza-zentroak.

        4. Babesgabetasun-egoeran dauden adingabeentzako egoitza-zentroak.

        5. Bazterkeria- eta marjinazio-egoeran dauden pertsonentzako egoitza-zentroak.

        6. Etxean tratu txarren biktima izan diren emakumeentzako egoitza-zentroak eta emakumeentzako beste egoitza-zerbitzu batzuk.

      5. Atsedenerako zerbitzua.

      6. Gizarte-larrialdietarako koordinazio-zerbitzua.

      7. Bigarren mailako arretarako beste zerbitzu batzuk.

        2. Autonomia babesteko zerbitzuak.

        2.1. Bizimodu independentea babesteko zerbitzua.

        2.2. Laguntza teknikoak (laguntza-produktuak) emateko eta ingurune fisikora egokitzeko zerbitzua.

        2.3. Pertsona heldu ezinduentzako tutoretza-zerbitzua.

        2.4. Garraio egokituko zerbitzua.

        3. Familian esku hartzeko eta bitartekaritza-lanak egiteko zerbitzuak.

        3.1. Familiekin gizarte- eta hezkuntza-arloan eta/edo arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzuak.

        4. Arreta goiztiarrerako esku-hartze sozialeko zerbitzua.

        5. Tratu txarren eta sexu-erasoen biktima izan diren emakumeei, adingabeei, adinekoei eta desgaitasuna duten pertsonei laguntza psikosoziala eta soziojuridikoa emateko zerbitzuak.

        6. Familia-harrera eta adopzioa sustatzeko eta babesteko zerbitzuak.

        6.1. Familia-harrera sustatzeko eta teknikoki babesteko zerbitzua.

        6.2. Adopzioa sustatzeko eta teknikoki babesteko zerbitzua.

      1. Gizarteratzea eta/edo autonomia errazteko prestazioak, baita gizarte-larrialdiko edo gizarte-premiazko egoeren, mendetasun-egoeren edo babesgabetasun-egoeren ondorio ekonomikoak estaltzeko edo arintzeko ere:

        1. Laguntza Pertsonalerako Prestazio Ekonomikoa (LPPE).

      2. Gizarte-babes informala eskaintzen duten pertsonak babesteko eta konpentsatzeko, autonomiaz moldatzeko eta gizarteratzeko laguntza behar duten pertsonak zaintzen dituzten senideentzat bideratuta daudenak.

        1. Familia-inguruneko zainketetarako eta zaintzaile ez-profesionalei laguntzeko prestazio ekonomikoa (FIZPE).

      3. Prestazio teknologikoak eskuratzeko prestazio indibidualak, laguntza tekniko berreskuraezinak jasotzea edo ohiko bizitza-ingurunean egokitzapenak egitea errazteko.

        1. Berreskuratu ezin diren laguntza-produktuak eskuratzeko laguntza ekonomikoa.

        2. Ohiko etxebizitzan eta ibilgailu partikularretan egokitzapenak egiteko laguntza ekonomikoa.

    3. Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko zerbitzuak eta prestazio edo laguntza ekonomikoak:

      1. Telelaguntza-zerbitzua.

      2. Bigarren mailako arretarako beste zerbitzu batzuk.

        1. Informazio- eta orientabide-zerbitzuak.

        1.1. Babesgabetasun-egoeran dauden haur eta nerabeentzako informazio-zerbitzua.

        1.2. Etxeko indarkeriaren edo sexu-erasoen biktima izan diren emakumeentzako informazio- eta arreta-zerbitzua.

        3. Familian esku hartzeko eta bitartekotza-lanak egiteko zerbitzuak.

        3.2. Familia-elkargunea (FE).

        3.3. Familia-bitartekaritzako zerbitzu integrala.

      1. Gizarteratzea eta/edo autonomia errazteko prestazioak, baita gizarte-larrialdiko edo gizarte-premiazko egoeren, mendetasun-egoeren edo babesgabetasun-egoeren ondorio ekonomikoak estaltzeko edo arintzeko ere:

        2. Genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeentzako ordainketa bakarreko prestazio ekonomikoa.

  3. Zerbitzuari Lotutako Prestazio Ekonomikoa (ZLPE) (I. eranskineko 3.4.1 fitxa) izeneko aurreko paragrafoko zerbitzuen eta prestazioen zerrenda osatzen du, zeina udalaren, foru-aldundiaren edo autonomia-erkidegoaren eskumenekoa izan baitaiteke, hura lotzen den zerbitzuaren eskumena nori esleitu zaion kontuan hartuta.

  4. Lehen mailako arretaren eremuan ez dago zerbitzu espezifikorik desgaitasuna duten pertsonentzat eta gaixotasun mentala duten pertsonentzat.

  5. Udalaren eskumeneko prestazioen edo laguntza ekonomikoen eta zerbitzuen multzoak eta telelaguntza-zerbitzuak osatzen dute Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren lehen mailako arreta-maila, eta foru-aldundiaren edo Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak diren gainerako prestazioek edo laguntza ekonomikoek eta zerbitzuek bigarren mailako arreta-maila.

  1. Arretari jarraipena emango zaiola bermatzeko, Eusko Jaurlaritzak, gainerako euskal administrazio publikoekin koordinatzeko eskumenak betetzeko, eta Gizarte Zerbitzuen Erakundearteko Organoaren laguntzarekin eta aldeko txostenarekin, bideratze-protokoloak diseinatuko ditu arreta-egoeran eta -premian izandako aldaketak direla medio maila batetik bestera igarotzea eskatzen duten kasuetarako.

  2. Aldaketa horiek egin direla eta dagokion zerbitzua lortzeko baldintza orokorrak eta espezifikoak lekualdaketa egokia dela ezartzen dutenak bete direla egiaztatu beharko ditu eskaeraren xede diren zerbitzuak emateko zuzeneko ardura duen administrazioak; horretarako, 11. artikuluan aurreikusitako balioespen-tresna, -adierazle eta -irizpideez gain, 12. artikuluan aurreikusitako egokitasun-irizpideak aplikatuko ditu, Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 19.4 artikuluan eta, bereziki, a) letran aurreikusitakoarekin bat etorriz.

  3. Arreta maila batean ematea egokiagoa denean beste arreta-maila bateko eguneko zerbitzuetan, gaueko zerbitzuetan edo egoitza-zerbitzuetan ez jarraitzeko eta, horri lotuta, plazen luzaroko okupazio desegokia saihesteko, protokolo horiek ezarriko dute, lekualdaketa egokia dela egiaztatu ondoren, lekualdaketa hori gehienez ere hiru hilabeteko aldi batean egitea.

  4. Protokolo horiek, halaber, konpentsazio ekonomikorako formula bat izan beharko dute, arreta eman beharko lukeen administrazioak arreta benetan ematen ari den administrazioaren kostua finantzatuko duela bermatzeko, aldi hori igaro ondoren.

  5. Protokoloak dinamikoak eta malguak izango dira bi arreta-mailen arteko lankidetzarako eta koordinaziorako premien bilakaerara egokitzeko, eta, horretarako, protokoloak aldizka berrikusteko eta, hala badagokio, aldatzeko formulak eta bideak ezarriko dira. Formula eta bide horiek protokoloak egiterakoan ezarriko dira.

    LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren indarreko dekretuak aplikatzeko eremua.

  1. Adintsuentzako etxeetako gizarte-zerbitzuei buruzko martxoaren 10eko 41/1998 Dekretua (maiatzaren 31ko 125/2005 Dekretuak eta urriaren 10eko 195/2006 Dekretuak aldatua) I. eranskineko 1.9.3, 1.9.4 eta 2.4.1 fitxetan araututako zerbitzuei aplikatu ahal izango zaie.

  2. Laguntza behar duten adinekoentzako eguneko zentroei buruzko urriaren 17ko 202/2000 Dekretua autonomian mugak izatearen ondorioz sortutako premiei erantzuteko eguneko zentroei edo zerbitzuei mendeko adineko pertsonentzako modalitatekoak direnei eta I. eranskineko 2.2.1 fitxan araututa daudenei aplikatu ahal izango zaie.

  3. Gizarte-babesik gabeko haur eta nerabeentzako egoitza-harrerako baliabideak arautzen dituen uztailaren 8ko 131/2008 Dekretua I. eranskineko 2.4.4 fitxan araututako zentroei aplikatu ahal izango zaie.

  4. Etxeko eremuan tratu txarren biktimak diren emakumeen harrerarako baliabideak arautzen dituen irailaren 11ko 148/2007 Dekretua 1.9.1 fitxan araututako harrera-pisuei (indarkeriaren biktimak diren emakumeen arretara zuzenduta daudenean) eta I. eranskinaren 2.4.6 fitxan araututako zentroei aplikatu ahal izango zaie.

  5. Telelaguntza-zerbitzu publikoari buruzko ekainaren 28ko 144/2011 Dekretua I. eranskineko 1.6 fitxan araututako zerbitzuei aplikatu ahal izango zaie.

    BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Finantza-lankidetza.

    Dekretu honetako prestazio eta zerbitzu berriak edo gutxi samar garatutakoak emateko finantzaketa egokia bermatzeko eta 2015eko abenduaren 31 baino lehen, Administrazio Publiko eskudunek, Finantza Publikoen Euskal Kontseiluan, eraginkorrenak izango direla uste diren finantza-lankidetzako formulak adostuko dituzte, betiere Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 56. artikuluan eta hirugarren xedapen iragankorrean aurreikusitakoaren arabera eta haietan aurreikusitakoa garatzeko.

    HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Prestazio eta Zerbitzuen Zorroaren aplikazioaren eta garapenaren ebaluazioa.

    Eusko Jaurlaritzak, gainerako euskal administrazio publikoekin koordinatzeko eskumenak egikarituz, Gizarte Zerbitzuen Erakundearteko Organoaren bitartez, Prestazio eta Zerbitzuen Zorroaren aplikazioari eta garapenari buruzko ebaluazio orokorra egingo du Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen lehenengo xedapen iragankorrean Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema unibertsalizatzeko aurreikusitako epetik aurrera bi urte igarotzen direnean, eta, hala badagokio, Prestazio eta Zerbitzuen Zorroa eguneratuko du Lege horretako 24. artikuluan eta Dekretu honetako 8. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

    LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA. Indarreko araudia Prestazio eta Zerbitzuen Zorroari buruzko Dekretuko aurreikuspenetara egokitzea.

    Euskal administrazio publikoek Zorroaren zerbitzuak eta prestazio ekonomikoak eraginpean hartzen dituen araudi erregulatzailea Dekretu honetara egokituko dute. Bereziki, zerbitzuen eta prestazio ekonomikoen izena egokitu beharko dute, baita, hala badagokio, zerbitzu modalitateen izena ere, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema lortzeko eskubidea baliatzeko esparruan erraz identifikatzeko.

    BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. Prestazioak eta zerbitzuak ematea.

    Administrazio Publiko eskudunek Dekretu honetako bigarren xedapen gehigarrian aipatzen den akordioa Finantza Publikoen Euskal Kontseiluan lortzen ez duten bitartean, Administrazio Publiko bakoitzak Dekretu hau indarrean jartzen denean prestazio eta zerbitzu horiek ematen ziren bezala emango ditu.

Maila bereko edo txikiagoko arauak indargabetuta geratuko dira dekretu honetan xedatutakoaren aurka dauden puntuetan.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko urriaren 6an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

ANGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.

URRIAREN 6ko 185/2015 DEKRETUAREN I. ERANSKINA

ZERBITZUEI ETA PRESTAZIO EKONOMIKOEI BURUZKO FITXAK

(Ikus .PDF)

URRIAREN 6KO 185/2015 DEKRETUAREN II. ERANSKINA

GIZARTE ZERBITZUEN EUSKAL SISTEMAREN BITARTEZ AUTONOMIAREN ALDEKO ETA MENDETASUNARI ARRETA ESKAINTZEKO SISTEMAREN ZERBITZUAK ETA PRESTAZIOAK LORTZEKO KORRESPONDENTZIEN TAULA

Taulak zehazten du Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zer zerbitzu eta prestazio ekonomiko datozen bat Autonomiaren aldeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Sistemaren zerbitzu eta prestazio ekonomikoekin, edota Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zer zerbitzuk eta prestazio ekonomikok ematen duten horiek lortzeko aukera.

Azken horiek Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzuen bitartez lortu badaitezke, mendetasun-graduaren eta hartzaileei buruzko aurreikuspenen (Dekretu honen I. eranskinaren barnean hartutako zerbitzuen eta prestazio ekonomikoen fitxetan bilduta daude horiek) arabera zehaztuko da zerbitzua.

(Ikus .PDF)

URRIAREN 6KO 185/2015 DEKRETUAREN III. ERANSKINA

PRESTAZIO TEKNIKOEN DEFINIZIOAK

  1. Informazioa: erabiltzaileei (pertsonak, familiak eta taldeak) gizarteratzea, autonomia eta gizarte-ongizatea erraztu ditzaketen eskubide, zerbitzu eta prestazio ekonomikoei buruz jakin behar duten guztia garaiz eta behar bezala jasotzeko aukera ematen dien prestazioa da. Nork eskaintzen duen:

    Informazio, Balioespen, Diagnostiko eta Orientabide Zerbitzuak (1.1 fitxa), erabiltzaileei beharrezko informazioa emango diena, ezarritako baldintzak betez gero Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzu eta prestazio ekonomikoak lortzeko aukera izan dezaten.

    Kolektibo espezifikoei bideratutako bigarren mailako arretarako Informazio eta Orientabide Zerbitzuek (2.7.1.1 eta 2.7.1.2 fitxak), pertsonari informazioa eskainiko diote zer jardun komeniko litzaizkiokeen jakinarazteko, eta harentzat egokitzat jotzen diren gizarte-zerbitzuetara edo bestelako zerbitzuetara bideratzeko.

    Gainerako zerbitzuek, dagokion zerbitzuari buruzko informazio espezifikoa eskainiko dutenak, beste prestazio eta zerbitzu batzuei buruzko informazioa ere eman dezaketela aparte utzi gabe.

  2. Premien balioespena. Hiru balioespen mota bereizten dira:

    Premien hasierako balioespena: pertsonen, familien eta taldeen premien eta gaitasunen oinarrizko identifikazioa egiten da ikuspegi integralarekin, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemak esku hartu beharko lukeen erabakitzeko, eta, esku-hartzea bidezkoa bada, erabiltzaileak balioespen espezializatu batera bideratzeko eta/edo esku-hartzearen premia egiaztatzen duen diagnostikoa egiteko eta orientabidea emateko. Oinarrizko Gizarte Zerbitzutik egiten da.

    Balioespen espezializatua: balioespen honen barnean mendetasun-egoeraren, desgaitasun-egoeraren, bazterkeria-egoeraren eta babesgabetasun-egoeraren baremazioa sartuko da, edo hala badagokio, mendetasun-arriskuaren, bazterkeria-arriskuaren eta babesgabetasun-arriskuaren egoerak. Mendetasuna, desgaitasuna, bazterkeria eta babesgabetasuna balioesteko eta diagnostikatzeko foru-zerbitzuek egiten dute. Balioztatzen bada balioetsi behar diren egoerak bazterkeria-arriskuko edo babesgabetasun-arriskuko egoerak izan daitezkeela, Udalaren Gizarte Zerbitzuak egin ahal izango du baremazioa.

    Jarraipen-balioespena: Arreta Pertsonalizatuko Planaren aldizkako ebaluazioak sakontasun handiagoarekin ala txikiagoarekin egitea dakar.

  3. Gizarte-diagnostikoa: Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren arreta eskatzen duten pertsonek eta familiek dituzten gizarte-premien eta gaitasunen eta haien testuinguruaren deskribapen eta balioespen profesionala da, Arreta Pertsonalizatuko Plan baten esparruan esku-hartze egokia zein den erabakitzeko, betiere diagnostikoaren ondoren plan hori egin behar dela eta jarraipena eskatzen duen esku-hartze bat egin behar dela berresten bada.

    Hiru gizarte-diagnostiko mota bereizten dira: a) Hasierakoa, premien hasierako balioespena bezala Oinarrizko Gizarte Zerbitzutik egiten dena eta izaera orokorra duena; b) Espezializatua, behar izanez gero mendetasuna, desgaitasuna, bazterkeria eta babesgabetasuna balioesteko eta diagnostikatzeko foru-zerbitzu sozialek egiten dutena, eta kontingentzia jakin batean oinarritu daiteke.

    Gainera, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Fitxa Sozialari eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren gizarte-diagnostikoa egiteko tresnari buruzko 353/2013 Dekretuaren artikuluko 4. eta 5. idatz-zatietan aurreikusitakoaren arabera, udaletako gizarte-zerbitzuek diagnostiko sakonak egingo dituzte, intentsitate handiagoko esku-hartzea egiteko edo bigarren mailako arretako gizarte-zerbitzuetara bideratzeko. Sakonagoak izango diren eta hala badagokie bigarren mailako arretako zerbitzuen kontuan izan beharko dituzten gizarte-diagnostiko horiek, Dekretuak arautzen duen tresnan ezarritako adierazle guztiak aplikatuz egingo dira; hasierako diagnostikoa, aldiz, babes-sistemarekin, bizikidetza pertsonalarekin, familia-bizikidetzarekin, gizarte-bizikidetzarekin eta iraupeneko baliabideekin zerikusia duten adierazle orokorretan oinarrituko da.

  4. Orientabidea: prestazio bat da, eta, horri jarraiki, erabiltzaileek, preskripzio tekniko profesional baten esparruan, hainbat proposamen eta aholku jasotzen dituzte egin beharreko ibilbideen inguruan eta modu autonomoan moldatzeko eta gizarteratzeko premietara ondoen egokitzen diren zerbitzu eta prestazio ekonomikoen inguruan, egindako diagnostikoarekin edo balioespenaren bat etorriz, hala badagokio. Orientabidearen barnean arreta pertsonalizatuko plan bat landu daiteke, halaber, baldin eta diagnostikoak horrelakorik eskatzen badu, eta Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 19.1 artikuluarekin bat etorriz, esku hartzea eskatuko dutela aurreikusten diren zerbitzuen eta prestazioen multzoa definituko du. Orientabideak beste zerbitzu eta prestazio ekonomiko batzuetara bideratzea hartuko du barnean, baita, hala badagokio, arreta-arloko beste sistema edo politika publikoetako zerbitzu eta prestazioetara ere.

  5. Bitartekaritza.

    Familia-bitartekaritza, borondatezko prozedura da. Prozedura horretan profesional batek edo gehiagok laguntza eta orientabidea jartzen dute gatazkan dauden alderdien eskura, haien familia-gatazka konpontzeko irtenbide onargarriak aurkitzeko elkarrizketa-prozedurari dagokionez. Profesional horiek bitartekaritzan prestakuntza izango dute, inpartzialak izango dira eta ez dute erabakiak hartzeko ahalmenik izango.

    Bitartekaritza-Bitartekotza: prozedura horri jarraiki, gizarte-zerbitzuetako profesionalek erabiltzaileari orientabidea ematen diote gizarte-gaitasunak garatzeko eta hurbileko ingurunearekiko (familia, taldea edo komunitatea) elkarreragina hobetzeko egin beharreko urratsen inguruan

  6. Etxeko arreta: prestazio bat da, eta, horren bitartez, erabiltzaileek laguntza partziala edo osoa jasotzen dute eguneroko bizitzako jarduera instrumentalak egiteko, eta bereziki elikatzearekin, janztearekin eta bizi den etxeko instalazioen mantentze-garbiketarekin zerikusia duten etxeko lanak egiteko, etxearen antolaketa erraztuz, eta, hala badagokio, lan horiek egiteko beharrezko trebetasunak eskuratzeko entrenamendua barne.

  7. Arreta pertsonala: prestazio bat da, eta, horren bitartez, pertsonek laguntza partziala edo osoa jasotzen dute honako jarduera hauek egiteko: a) eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak, erabiltzailearen zaintza pertsonalerako beharrezkoak direnak, eta bereziki, altxatzeko eta etzateko, bere burua garbitzeko, ibiltzeko, jateko edo oinarrizko beste eginkizun batzuetarako beharrezkoak direnak; b) ingurunearekin lotzeko jarduera instrumentalak, eta bereziki, komunikatzeko (telefonoz hitz egiteko edo gutun bat idazteko) eta familia eta komunitatearengana iristeko beharrezkoak direnak. Era berean, hala badagokio, jarduera horiek egiteko beharrezko trebetasunei dagokien entrenamendua barnen hartuz.

  8. Gizarte- eta hezkuntza-arloko eta arlo psikosozialeko esku-hartzea: prestazio teknikoak dira, eta prozesu luzeago edo laburrago bat ezartzea eskatzen dute. Prozesu horretan zehar, erabiltzaileak hainbat jakintza, jarrera, ohitura edo gaitasun jasotzen dituzte, modu autonomoan moldatzeko edo gizarteratzeko lagungarri. Prestazio horien barnean hartuta daude; estimulazioa edo errehabilitazioa lantzeko esku-hartzea; arlo okupazionaleko esku-hartzea; hezkuntza-arloko esku-hartzea; arlo psikosozialeko esku-hartzea.

    Estimulazioa edo errehabilitazioa lantzeko esku-hartzea: prestazio honen bitartez, erabiltzaileek laguntza edo estimulazioa jasotzen dute eguneroko bizitzako jarduerak, oinarrizkoak eta instrumentalak, egiteko beharrezkoak diren jarrera eta trebetasun edo gaitasun kognitibo zein jokabidezkoak jasotzeko, garatzeko, berreskuratzeko edo horiei eusteko, horrela beren autonomiari eutsi ahal izateko. Zehazki, errehabilitazioa edo estimulazioa lantzeko esku-hartzeak honako jarduera hauek dira: errealitatera bideratzea; eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak garatzeko trebetasunak estimulatzeko ariketa errazak; eta terapia okupazionala.

    Arlo okupazionaleko esku-hartzea: prestazio bat da, eta horren bitartez, erabiltzaileek, gaikuntza-jardueretan parte hartuz, modu autonomoan moldatzeko edo gizarteratzeko baliagarri diren jarrerak, jakintzak eta trebetasunak jasotzen dituzte, lan-eremuan ere aplika daitezkeenak Gaikuntza integraleko jardueren bitartez, lan-eremukoak izaki eremu horretara mugatzen ez diren egokitze-trebetasunak garatu eta hobetu nahi dira, autonomia pertsonalaren garapena eta erabiltzaileak gizarteratzea errazten duten aurrerapenak bilatuz.

    Hezkuntza-arloko esku-hartzea (edo gizarte- eta hezkuntza-arlokoa): prestazio bat da, eta, horren bitartez, erabiltzaileek, hezkuntza jasotzeko profesional batekin harremanetan jarriz, jarrera eta ohitura desegokiak aldatzen dituzte, eta edozein testuingurutan gizarteratzeko eta modu autonomoan moldatzeko egokiak diren jarrera eta ohiturak jasotzen dituzte. Bakarka, familia-arloan, taldeka eta/edo komunitatean gara daitezke, eta hainbat testuingurutan: familiaren etxebizitzan, komunitate-ingurunean eta gizarte-zerbitzuen baliabideetan. Prestazio honen barnean hartuko dira, besteak beste, hezkuntza-aisiako jarduerak, kaleko hezkuntza, familiako hezkuntza, etxeko hezkuntza eta krisi-egoeran dauden pertsona eta familientzako orientabidea.

    Era berean, prebentzio-eginkizuna beteko du, hartzaileak bizi diren testuinguruetan atzemateko mekanismoak sortuz, agertzen diren testuinguruetan premiak eta gabeziak identifikatuz eta prebentzio-ekintzak garatuz.

    Arlo psikosozialeko esku-hartzea: esku-hartze honen bitartez pertsona, familia edo talde erabiltzaileei laguntza eskaini nahi zaie, gizarteratzeko edo modu autonomoan moldatzeko baliagarri diren pertsonen jokabideak eta inguruneko testuinguru eta egoerak aldatzeko eta hobetzeko bidean.

    Bereziki honako hauek lortu nahi dira:

    Bizimodu egokigarria eta autonomoa errazten eta indartzen duten pertsona, familia, gizarte, komunitate eta ingurune mailako baldintzak sustatzea. Baita pertsonarengan, familian edo komunitatean beharrezkoak diren aldaketak ere, gizarte-kalteberatasun edo -zailtasuneko egoera bat sortzen edo mantentzen duten alderdiak murrizteko eta/edo ezabatzeko helburuarekin.

    Gizarte-kalteberatasun edo -zailtasuneko egoeretatik eratorritako ondorio psikologikoak prebenitzea eta arintzea.

    Pertsonari edo familiari gizarteratzea eta, ondorioz, bizimodu egokigarri eta autonomoa garatzea oztopatzen dioten alderdi eta zailtasun psikologikoak aztertzea.

    Babes profesionalaren laguntza-eginkizuna optimizatzea, eskuragarriago eginez eta hobetuz, baita babes naturaleko sare eta sistemak optimizatzea ere, estresa arintzeko eragina maximizatzeko.

  9. Lagun egite soziala: gizarte-zerbitzuetako prestazioetan egiazkoena eta bereizgarriena da, eta horren bitartez pertsona profesional kalifikatu batekin harremanetan jartzen da, harekiko elkarreraginak lagundu egiten diola modu autonomoan moldatzen eta gizarteratzen.

    Lagun egite sozialari esker erabiltzaileak bere egoera egiazta dezake, bere autonomia pertsonala eta gizarteratzea mantentzeari edo garatzeari dagokienez (gizarteratzeko lagun egitea) dituen helburuak azal ditzake; eta prozesuan zehar helburu horiek lortzen lagunduko dion erreferentziazko pertsona bat eduki dezake eskura, honako hauen inguruko laguntza eta babesa eskainiko diona:

    instrumentala (informazioa, orientabidea eta bitartekaritza beste sistema batzuetako baliabide eta zerbitzuak eskuratzeko eta gizarte- eta familia-arloko laguntzarako familia, lagunak, komunitatea eta harremanetarako sareetara iristeko);

    emozionala (kaltea murriztea, eustea, emozioei eustea eta krisi-egoeretan orientatzea, eta abar);

    hezkuntza-arlokoa (eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak, jarduera instrumentalak eta aurreratuak egiteko eta gizarteratzeko trebetasunak eskuratzea, jarrerak aldatzea eta abar);

    harremanetarako (entzute aktiboa, harreman sozial eta/edo pertsonalak mantentzeko edo ezartzeko trebetasunak eskuratzea, harremanak ezartzeko aukerak sortzea).

    Neurri handiagoan edo txikiagoan ezarriko da pertsonaren babes-premiaren arabera. Zenbait ibilbide ezar daitezke, erabiltzaileak poliki-poliki lagun egitearen intentsitatea alda dezan, eta, ahal dela, murritz dezan.

  10. Arreta soziojuridikoa: orientabide juridikoaren alorreko prestazio bat da, eta, horren bitartez, erabiltzaileei informazioa eta orientabidea ematen zaie, tresna juridikoen bitartez, mendetasun,- babesgabetasun- edo bazterkeria-egoerei erantzuteko eta egoera horiek konpontzeko, baita beste egoera batzuen (gizarte-premiazko egoerak adibidez) gizarte-ondorioei erantzuteko eta ondorio horiek konpontzeko ere, erabiltzailea gizarteratzeko eta modu autonomoan moldatzeko prozesua errazteko.