Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

248/2014 DEKRETUA, abenduaren 30ekoa, Ingurumen eta Lurralde Politika sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen dekretua aldatzen duena

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 7
  • Hurrenkera-zk.: 135
  • Xedapen-zk.: 248
  • Xedapen-data: 2014/12/30
  • Argitaratze-data: 2015/01/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuak Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen du.

Dekretu horren 8. artikuluak zehaztu du Zerbitzu zuzendariak sailaren kontratazio-organoa izango dela, eta zuzendari horri esleitu dio saileko kontratazio-espedienteak bideratzea, baita indarreko legerian aurreikusitako kontratazio arloko beste edozein lan egitea ere.

Bestaldetik, aipatutako dekretu horren 14. artikuluan, Garraio Azpiegituren Zuzendaritzari eman dio garraio-azpiegiturarako proiektuen prestakuntza eta betearazpenarekin lotutako hainbat funtzio, baina ez da espresuki aipatzen proiektu horien onarpena.

Kontratazio administratiboan aplikagarria den legeriaren arabera, gabezia horrek dakar kontratazio-organoa den Zerbitzu zuzendariak onartu behar izatea obra proiektuak, baldin eta zuzendaritza horretan ez badago gaitasun tekniko egokia duen langilerik.

Beraz, hutsune hori betetzeko, saileko egitura organikoa eta funtzionala onartzen duen dekretua aldatu behar da.

Ondorioz, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren proposamenez, Lehendakariak onartu ondoren, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko abenduaren 30ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Autonomia-erkidegoak garraio-azpiegituretako obrak egin, zuzendu, ikuskatu eta betearazteko dituen eskumen guztiak erabiltzea, obra proiektuen onarpena barne..

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko abenduaren 30ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.