Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: 230/2014 Dekretua, abenduaren 9koa, Alokabide, S.A. sozietate publikoaren estatutu sozialak aldatzeko baimena ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila; Ogasun eta Finantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 9
  • Hurrenkera-zk.: 181
  • Xedapen-zk.: 230
  • Xedapen-data: 2014/12/09
  • Argitaratze-data: 2015/01/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ogasun; Ekonomia

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak ikusi dira Alokabide, S.A. sozietate publikoaren estatutu sozialak aldatzeko baimena ematen duen abenduaren 9ko 230/2014 Dekretuaren testuan (2014ko abenduaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 241. zk.). Hori dela-eta, honako zuzenketa hauek egin behar dira hemen:

2014/5390 (3/2) orrialdean, artikulu bakarrean, 1. puntuko i letran, euskarazko nahiz gaztelaniazko argitalpenean,

Honela dio:

Onuradun legez edo zuzenbidez onartutako beste era batez babesa ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari, indarreko araudiak xedatutakoarekin bat, eta hain justu ere honako jarduera hauek burutzeko: babes ofizialeko etxebizitzak transmititzeari doakionez, eskurapenak lehentasunez egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari aitortutako eskubideaz lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzekoaz baliatzeko bitartekaritza-, kudeaketa- eta exekuzio-jarduerak, alegia; betiere, apirilaren 15eko 7/1988 Legean eta hori garatzeko araudian jasotako baldintza eta zehaztapenekin bat, eta bai maiatzaren 6ko 103/1007 Dekretuarekin eta arlo honetako arauak garatu edo ordezteko eman dadin ezein araudirekin ere.

Baina honela esan behar du:

Onuradun legez edo zuzenbidez onartutako beste era batez babesa ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari, indarreko araudiak xedatutakoarekin bat, eta hain justu ere honako jarduera hauek burutzeko: babes ofizialeko etxebizitzak transmititzeari doakionez, eskurapenak lehentasunez egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari aitortutako eskubideaz lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzekoaz baliatzeko bitartekaritza-, kudeaketa- eta exekuzio-jarduerak, alegia; betiere, apirilaren 15eko 7/1988 Legean eta hori garatzeko araudian jasotako baldintza eta zehaztapenekin bat, eta bai maiatzaren 6ko 103/1997 Dekretuarekin eta arlo honetako arauak garatu edo ordezteko eman dadin ezein araudirekin ere.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.