Arautegia
Inprimatu14/2014 DEKRETUA, apirilaren 24koa, Lehendakariarena, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluan ikerketan eta garapenean inbertsio pribatua egiten duten sektore eta enpresa eragileak ordezkatzeko kideak izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 98
- Hurrenkera-zk.: 2306
- Xedapen-zk.: 14
- Xedapen-data: 2014/04/24
- Argitaratze-data: 2014/05/27
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua arautzen duen apirilaren 8ko 49/2014 Dekretuaren 4. artikuluak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren osaera ezartzen du. Kontseilua Euskadin zientzia-, teknologia-, ikerketa- eta berrikuntza-politikaren estrategia bideratzeaz, parte hartzeaz, aholkularitza emateaz eta politika hori sustatzeaz arduratzen den organoa da, eta aipatutako dekretuan ezarritako organo eta erakundeen titularrek osatuko dute, baita ikerketan eta garapenean inbertsio pribatua egiten duten sektore eta enpresa eragileen lau ordezkarik ere, lehendakariak izendatuta.
Horrenbestez, hauxe
José Luis San Pedro Guerenabarrena jauna: Iberdrolako presidenteordea.
Andrés Aizkorreta García jauna: Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles-en kontseilari delegatua.
Antonio María Pradera Jauregui jauna: Presidente de CIE Automotive-ren presidentea.
Fernando Querejeta San Sebastián jauna: Idom-en presidentea.
Vitoria-Gasteizen, 2014ko apirilaren 24an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: 15/2017 DEKRETUA, ekainaren 22koa, Lehendakariarena, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluan ikerketan eta garapenean inbertsio pribatua egiten duten sektore eta enpresa eragileak ordezkatzeko kideak kargutik kentzeko eta izendatzeko d
- Ikus: 49/2014 DEKRETUA, apirilaren 8koa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua arautzen duena.