Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

50/2014 DEKRETUA, apirilaren 8koa, Adingabeen adopzioan Foru Aldundiek jarraitu behar duten jarduera-prozedura arautzen duen Dekretuaren bigarren aldaketari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 80
  • Hurrenkera-zk.: 1942
  • Xedapen-zk.: 50
  • Xedapen-data: 2014/04/08
  • Argitaratze-data: 2014/04/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legeak adopzioaren administrazio-alderdiak arautzen ditu, haurren eta nerabeen babesaren alorrean. Aipatu legea garatzearren, ekainaren 17ko 114/2008 Dekretuaren bitartez, Foru Aldundiek adingabeen adopzioaren arloan jarraitu behar duten jarduera-prozedura arautu zen.

Ekainaren 17ko 114/2008 Dekretuaren III. kapituluaren bitartez, familia batek adopzioa egiteari dagokionez, legean ezarritako baldintzak balioesteko irizpideak eta egokitasuna erabakitzeko metodologia arautzen dira, eta bai horien indarraldia zein den eta eguneratzea nola egin ere.

Ekainaren 17ko 114/2008 Dekretuko 11.2.k) artikuluak kopiatu egiten du otsailaren 18ko 3/2005 Legeko 83 artikuluan zehaztutako adinari buruzko baldintza: «Adopziogaiaren garapen egokirako mugapena izan daitekeen adinik ez edukitzea adoptatzaileak edo adoptatzaileek».

Ekainaren 17ko 114/2008 Dekretuko 12. artikuluak, bestalde, zehaztu egiten ditu egokitasuna balioesteko irizpideak, eta 1 paragrafoko n) idatzi-zatian haietariko bat lantzen da: adopzioa egin nahi duten pertsonen eta horiek adoptatu nahi dituzten adingabekoen adinaren arteko egokitasuna; geroztik paragrafo hori aldatu egin zen, azaroaren 21eko 245/2012 Dekretuaz, zeinarekin aldatu egin baitzen: adingabeen adopzioan Foru Aldundiek jarraitu behar duten jarduera-prozedura (2012ko abenduaren 3ko 233. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria).

Aldaketa horren bitartez, kendu egin zen adineko muga kronologiko orokor hau: adoptatuko diren adingabekoen adinaren eta adopzioa egin nahi duten pertsonen adinaren arteko 44 urtekoa, eta foru aldundiaren talde teknikoaren esku utzi zen honako arazo hau: adopzio egokia izan dadin, bikote edo pertsona eskatzailearen eta adoptatuko den adingabekoaren arteko adin-tartea muga bat izan ote daitekeen balioestea. Guztiarekin ere, egokitasunari buruzko deklarazioak honako hau ere ezartzen zuen: adoptatuko zen haurraren edo nerabearen gutxieneko adina.

Adopzioa egingo duten pertsonen eta adoptatuko diren pertsonen arteko adin-tartea balioesteko, honako kontsentsu hau izan behar da kontuan: doktrina teknikoan eta komunitate zientifikoan dagoena, hain justu ere adinean aurrera izanik adopzioa egiteko eredu parentalek agertzen dituzten arrisku eta arazoei buruzkoa. Edozelan ere, adingabekoak babesteko neurri gisa planteatzen da adopzioa, eta zelan eta lehentasunezkoa haurren aldeko interesa den, helburua honako hau da: batetik, adoptatutako pertsonei familia-eredu normalizatuenak eskaintzea, eta, bestetik, eredu horiek ahalik eta bateragarri eta normalizatuenak izatea amatasun biologikoarekiko eta bizitza sozial eta familiarraren zikloarekiko.

Adopzioa egiten duten familien eta adoptatu daitezkeen pertsonen arteko belaunaldi-tarte handiegirik ez izatetik abiatuta, autonomia-legediek eta beste herrialde batzuetakoek badituzte aurreikuspenak, adoptatuaren eta adopzio-egilearen arteko adin-tartea maximoari buruzkoak, eta haietariko baten batek finkatu egiten du adin maximoaren muga, eta beste batzuk, ordea, egokitasuna balioesteko irizpide gisa jasotzen dute adin-tartea. Arazo eztabaidagarri hori arautzeari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak aukera egokienaren alde egin behar du, betiere inguruabar oro kontuan izanik.

Euskal Autonomia Erkidegoan, adopzioak kudeatzea foru aldundiei dagokie, eta, partikularki, haurren adopzioa eskatzen duten pertsonen egokitasuna balioestea eta erabakitzea; izan ere, pertsona horiek honako hauek eskaini behar dizkiete adoptatuei: egonkortasuna, afektua, estimulua, arta eta euren identitatea errespetatzea; halatan, garapen integrala izan dezaten.

Lortutako euren esperientzia dela-eta, eta zelan eta beharrezkotzat jotzen baita honako hau: adoptatuen eta adopzio-egileen arteko adin-diferentziari doakionez muga kronologiko komun bat izatea; bada, foru aldundiek honako honen aurka jarri ziren: azaroaren 21eko 245/2012 Dekretuaren bitartez balioespen-irizpidetan egindako aldaketaren aurka, alegia. Bestalde, kontuan izan behar da ezen 44 urteko adin-muga orokorrak egokitasun-deklarazioa hiru urteko indarraldia duna egiteko uneari dagokiola, eta ez esleipen-uneari; hortaz, izatez, adopzio-egileen eta adoptatuen artean adin-diferentzia handiago litzateke; guztia ere, kontuan izan gabe ezen, batetik, adopzio-prozedurak luzatzen ari direla, eta, bestetik, itxaroten epe luzeagoak ematen direla.

Jatorrizko arauzko testua zeinetara itzuli nahi den, batetik, Estatuan zein nazioartean erabiltzen ziren irizpide teknikoen barruan zegoen, eta, bestetik, arlo honetako profesionalei honako aukera hauek ematen dizkie: kontsentsuzko gutxieneko irizpide tekniko batetik abiatzea, zeinak, adingabekoaren interesak bermatzeko helburua baitzuen; eta, bestaldetik, adopzioa eskatzen duten pertsonen adina balioesteko objektibotasun- eta homogeneotasun-irizpide bat eskaintzea, Euskal Autonomia Erkidego osorakoa.

Ildo horretan, idatzita agertzen da aginduzko formulazioa: «eskatzailerik gazteenaren (bikoteen kasuan) edo eskatzailearen (guraso bakarreko familien kasuan) adinaren eta adingabearen adinaren arteko aldeak 44 urte izan beharko luke gehienez»; eta hori justifikaturik dago; izan ere, lortu nahi da foru aldundiak erregulazio horri lotzea, zeren bertan adinaren faktorea objektibatu egiten da, eta segurtasun juridiko handiagoa ematen die profesionalei, hau da, adopzioa egin nahi duten pertsonak aztertzen dituztenei, eta, halaber, prozesuari ekin nahi dioten pertsonei eurei; hartarako, lehenengoentzat kendu egiten da arbitrariotasun zantzu oro, eta bigarrengoentzat kendu egien da juridikoki izan daitezkeen babes eta ziurtasun eskasiak.

Egokitasuna balioesteko baldintzen markoaren barruan, adin-muga aplikatzeak irizpide teknikoa bat (12. artikulukoak bezalakoa) markatzen du, eta, bestalde, adoptatua izateko baldintza onenak bermatzen dira adingabekoarentzat, eta zailtasunak izateko arriskuak gutxitu egiten dira. Eta ez da irizpide bereizle eta baztertzailea, ezpada segurtasun juridiko, baldintzen homogeneotasun eta egokitasun-irizpideetarako elementu bat da, honako oinarri tekniko hauek abalatua: adin biologiko jakin baten inguruan, egokitasun-irizpideak zehaztu eta objektibatzea aldezten dutenak.

Erregulazio hau ez da baztertzailea adopzioa egin nahi dutenekiko. Eta kasu bakoitzerako adin-muga bat ezartzen duten legeriek jatorrizko herrialdeetakoek ere ez dira baztertzaileak; izan ere, muga hori ezartzeko bada justifikazio objektibo eta arrazoizko bat, hau da, adoptatuko den haurraren interes gorena babestea, zeinak tartean diren beste interes guztien (esate baterako, ama edo aita nahi izatea) gainetik egon behar baitu eta haurraren garapen egokia bermatu behar baitu.

Eta argudio guzti horiek kontuan izanik, eta adingabekoaren interes gorenari eta praktika egokienari buruzko arauzko markoa ezartzearren, bidezko da ekainaren 17ko 114/2008 Dekretuko edukien bigarren aldaketa bat egitea; hartarako, azalpen orokor bat ezarriaz, zeinaren arabera honako hau ezartzen baita: eskatzailerik gazteenaren (bikoteen kasuan) edo eskatzailearen (guraso bakarreko familien kasuan) adinaren eta adingabearen adinaren arteko aldeak 44 urte izan beharko luke gehienez, egokitasun-deklarazioa egiten denean.

44 urteko tarteari buruzko irizpide hori malgutu egin daiteke honako kasu honetan: adopzio-egile(ak)ek, premia bereziak dituzten adingabekoak adoptatzeko borondatea agertzen badute; izan ere, orduan tartea handiagoa izan daiteke, betiere foru aldundiko talde teknikoaren irizpidearekin bat etorriaz.

Horretaz gain, adopzio-egileak eta adopzio egiten dutenetarik batek 50 urte baino gehiago baditu, aipatu taldeak balioetsi egingo du: bikoteko adin-tarteak edo pertsona eskatzailearen adinak ea murrizketarik ekar dezakeen adingabekoaren garapen egokiarekiko; eta, hala bada, adoptatuko den nerabearen edo pertsona adingabekoaren adin minimo bat ezarriko da.

Guzti horretan oinarriturik, 12. artikuluko 1. paragrafoko n) idatzi-zatia, «Egokitasuna balioesteko irizpideak», aldatu egiten da, eta berriro hartzen da azaroaren 21eko 245/2012 Dekretuaz egindako aldaketaren aurreko idazkera originala.

Ondorioz, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren adostasunarekin eta Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2014ko apirilaren 8an egindako bilkuran, aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Interesa duten pertsonen adinaren eta horiek adoptatu nahi dituzten adingabekoen adinaren arteko egokitasuna izatea.

    Irizpide biologiko normalizatu bati jarraituaz, ezin daiteke egon 44 urtetik gorako diferentziarik eskatzailerik gazteenaren (bikoteen kasuan) edo eskatzailearen (guraso bakarreko familien kasuan) adinaren eta adingabearen adinaren artean, hain justu ere egokitasun-ziurtagiri bat emanez egokitasun-deklarazioa egiten denean.

    Foru aldundiko talde teknikoaren irizpidearen arabera, diferentzia hori handiagoa izan daiteke, betiere adoptatuko den nerabearen edo haurraren interes gorenaren alde egitearren, betiere adieraziz gero badela borondatea premia bereziak dituzten adingabekoak adoptatzeko, horixe zehazten baita 5. artikuluan.

    Eskabidea egin dutelarik, bikoteko kide batek edo (guraso bakarreko familien kasuan) pertsonak 50 urtetik gorako adina badu, honako hau baloratuko da: bikotearen barruko adin-diferentziak edo pertsona eskatzailearen adinak ea murrizketarik ekar liezaiokeen adingabekoaren garapen egokiari; eta, hala bada, irizpide biologiko normalizatu bati jarraituaz, adoptatuko den haurraren edo nerabearen adin minimo bat ezarriko da.

Egokitasun-deklarazioari buruzko ondoko espedienteei ere aplikatuko zaie dekretu honetan jasotako erregulazioa: dekretu honek indarra hartzean izapidetan direnak. Hala ere, azaroaren 21eko 245/2012 Dekretuarekin bat etorriaz lortutako egokitasun-deklarazioak baliozkoak izanen dira, hain justu ere dekretu honek indarra hartzean aurrera egiten duten adopzio-prozeduretakoak badira. Dekretu horren bitartez, adingabeen adopzioan foru-aldundiek jarraitu beharreko jarduera-prozedura arautzen da.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko apirilaren 8an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua.

Haren ordez Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.

(Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuko xedapen gehigarrietarik hamaikagarrenarekin bat etorriaz).

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.