Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: «47/2014 Dekretua, apirilaren 1ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzen den Dekretua bigarren aldiz aldatzen dena».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 83
  • Hurrenkera-zk.: 2008
  • Xedapen-zk.: 47
  • Xedapen-data: 2014/04/01
  • Argitaratze-data: 2014/05/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, agirien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak aginduko du.

2014ko apirilaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (67. zk.) argitaratu zen 2014ko apirilaren 1eko Dekretua. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzen den Dekretua bigarren aldiz aldatzen da. Dekretu horretan, gisa horretako huts bat dago. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da:

2014/1615 (4/2) orrialdean, 30 bis. artikuluaren 2. idatzi-zatiaren testuan, honela dio:

Hasierako Lanbide Prestakuntzarako Programetan, 16 eta 18 urte bitarteko gazteek parte hartu dezakete, betiere programa hasten den urteko abenduaren 31 baino lehenago adin hori beteta badute eta ez badute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren graduatu titulua lortu.

Baina honela esan behar du:

Hasierako Lanbide Prestakuntzarako Programetan, 16 eta 17 urte bitarteko gazteek parte hartu dezakete, betiere programa hasten den urteko abenduaren 31 baino lehenago adin hori beteta badute eta ez badute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren graduatu titulua lortu.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.