Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

35/2014 DEKRETUA, martxoaren 11koa, Euskadiko Bide Segurtasun Batzordearen antolamendua eta jarduteko modua arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 51
  • Hurrenkera-zk.: 1247
  • Xedapen-zk.: 35
  • Xedapen-data: 2014/03/11
  • Argitaratze-data: 2014/03/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Bide Segurtasun Batzordea otsailaren 9ko 22/1993 Dekreturen bidez sortu zen. Geroztik bi aldiz aldatu da Batzordeko organoen osaera, batez ere Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Sailen egitura-aldaketei egokitzeko. Gau egun, abenduaren 16ko 212/2008 Dekretuak arautzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Bide Segurtasun Batzordearen antolamendua eta jarduteko modua (2008-12-31ko EHAA, 250. zk.).

Ondoren, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko ekainaren 28ko 15/2012 Legea (EHAA, 132. zk., 2012-07-06koa) onartzen da. Lege horren V. tituluaren I. kapituluan, bide segurtasunaren arloko neurri batzuk aurreikusten dira, eta haien artean, Euskadiko Bide Segurtasun Batzordea sortzea da, eta ondorioz lehenengo aldiz Batzordea lege-mailako arau batek arautzen du.

Aipatutako legearen 63. artikuluak Batzordearen konfigurazioan aldaketa batzuk egiten ditu, zehatz-mehatz, izenean, osaeran eta egitekoetan. Beraz, arau berri bat egitea beharrezkoa da, gaur egungo araua guztiz ordezteko.

Ondorioz, Segurtasuneko sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko martxoaren 11n egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe,

  1. Dekretu honen xedea da Euskadiko Bide Segurtasun Batzordearen antolamendua eta jarduteko modua arautzea. Batzorde hori sortu zuen Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko ekainaren 28ko 15/2012 Legeak, aholku-organoa izateko eta hurrengo hauek jarduteko:

    1. Bide segurtasunean eragina duten eskumenez baliatzen diren administrazio publikoen koordinazioa erraztea.

    2. Bide segurtasunaren hobekuntza bultzatzea, trafikoarekin eta bide segurtasunarekin lotutako erakunde publiko eta pribatuen elkartzearen eta parte-hartzearen bidez.

  2. Euskadiko Bide Segurtasun Batzordea Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailari atxikirik geratzen da.

  1. Euskadiko Bide Segurtasun Batzordeko kideak honakoak izango dira:

    1. Administrazio publikoen ordezkariak.

      Bide Segurtasun Batzordean euskal administrazio publikoek ordezkariak izango dituzte, hain zuzen ere, hurrengo eskumenak dituztenak:

      Polizia, larrialdi eta babes zibila.

      Zirkulazio eta bide-segurtasuna.

      Hezkuntza.

      Osasuna.

      Garraioak eta errepideak.

    2. EUDEL Euskadiko Udalen Elkartearen ordezkari bat.

    3. Ekonomia, lanbide eta gizarte alorretako ordezkariak.

      Bide Segurtasun Batzordean Euskadiko unibertsitateek eta ekonomiko, lanbide edo gizarte alorrak ordezkatzen dituzten erakundeek (bide-segurtasunean parte hartzen dutenak) ordezkariak ahal izango dituzte, hala nola, autoeskolek, aseguru etxeek, garraiolarien elkarteek, autobideen emakidadunek eta bide segurtasunarekin zuzen edo zeharka zerikusia duten edozein erakundek, publikoek edo pribatuek.

  2. Euskadiko Bide Segurtasun Batzordeko kide izan nahi duten unibertsitateek eta segurtasunarekin zerikusia duten ekonomia, lanbide eta gizarte alorrak ordezkatzen dituzten erakundeek batzorde iraunkorrari eskatuko diote sartzeko eta eskabidearekin batera euren gorabeherak azaltzen dituen txostena aurkeztuko dute. Eskabidean, halaber, dena delakoaren ordezkotza egingo duen pertsona eta haren ordezkoak azalduko dira. Batzorde iraunkorrak dagokion proposamena aurkeztuko dio osoko bilkurari eta honek esku hartzeko bidea ematen zaien ala ez ebatziko du.

    Alor bereko hainbat unibertsitate edo elkarte egonez gero, Batzorde iraunkorrak, haiei entzunaldia eman ondoren, batek baino gehiagok esku hartzea komenigarria den ala ez aztertuko du eta proposamena aurkeztuko dio osoko bilkurari. Hala ere, osoko bilkuran dauden elkarte edo unibertsitateen kopurua dena dela, alor bereko unibertsitate edo elkarteek boto bakarra izango dute; horregatik, osoko bilkurarako deialdia baino 24 ordu lehenago, jakinarazi beharko diote osoko bilkurako idazkariari, bilkuran zein pertsona baliatuko den eskubideaz.

  3. Gaiek hala eskatzen badute, Batzordean sartuta ez dauden administrazio publikoen ordezkariei, eta unibertsitate eta bide segurtasunarekin artez edo zeharka zerikusia duten ekonomiko, lanbide eta gizarte alorrak ordezkatzen dituzten erakundeen ordezkariei dei egin ahal izango zaie, baldin eta artikulu honetan aipatutako alor horietakoek izan arren osoko bilkuran ordezkotza lortu ez badute. Ordezkari horiek hitz egiteko eskubidea izango dute baina ezin izango dute botorik eman.

Bide Segurtasun Batzordearen jardute-organoak honakoak dira:

Osoko bilkura.

Batzorde iraunkorra.

Euskadiko Bide Segurtasun Batzordeko osoko bilkurako kideak honakoak izango dira:

  1. Lehendakaria: Segurtasuneko sailburuordea; hala ere, kargu hori bete barik dagoenean, edo titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean, osoko bilkurako lehendakariordea arituko da haren ordez, eta, hori ezean, Segurtasun Saileko ordezkari bat.

  2. Lehendakariordea: Trafikoko zuzendaria.

  3. Bokalak:

    hiru ordezkari, behintzat zuzendari kategoria izango duenak, Ertzaintzan, Udaltzaingoak koordinazioan, eta larrialdietan eta babes zibilean eskumenak dituen Sailaren izenean.

    Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia.

    Euskadiko Trafiko Kudeatzeko Zentroko burua.

    ordezkari bat, behintzat zuzendari kategoria izango duena, hezkuntza arloan eskumenak dituen Sailaren izenean.

    ordezkari bat, behintzat zuzendari kategoria izango duena, osasun arloan eskumenak dituen Sailaren izenean.

    ordezkari bat, behintzat zuzendari kategoria izango duena, garraio arloan eskumenak dituen Sailaren izenean.

    errepide arloan erantzukizunak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Aldundietako ordezkari bana.

    trafiko edo segurtasun bide arloan erantzukizunak dituzten hiru Lurralde Historikoetako hiriburuetako udalerrietako ordezkari bana.

    EUDEL Euskadiko Udalen Elkartearen ordezkari bat.

    Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate eta bide segurtasunarekin zerikusia duten erakundeen ordezkariak, Dekretu honen 2.2 artikuluan xedatutako prozeduraren bidez Batzordean egotea lortu dutenak.

    Oso bilkuraren lehendakariordea eta Segurtasun Saileko ordezkariak ez badaude, gaixorik badaude, lanpostuak bete barik badaude, edo egiaztatutako arrazoi gainontzeko kasuetan, haiek beraiek ordezko izendatukoek ordeztuko dituzte. Beste bokalak egon ezean, ordezkariak dituzten erakundeen organo eskudunek ordezkoak izendatuko dituzte.

  4. Idazkaria: Trafikoko Zuzendaritzako funtzionarioa, Zuzendaritza horren titularrak izendatuko duena, baita ordezkoa ere. Hitz egiteko eskubidea izango du baina ezin izango du botorik eman.

Euskadiko Bide Segurtasun Batzordeko osoko bilkuraren egitekoak honakoak dira:

  1. Bide segurtasunaren hobekuntza bultzatzea, horretarako beharrezko diren ekimen, proposamen eta neurriak hartuz.

  2. Batzordean ordezkotza duten erakunde eta elkarteek bide segurtasunaren alorrean garatzen dituzten jardueren koordinazioa erraztea.

  3. Prestatzen diren bide-segurtasunaren arloko plan estrategikoak aztertzea, plan horiek Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu baino lehenago, eta bereziki Euskadiko Bide Segurtasunaren arloko Plan Estrategikoa aztertzea. Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko ekainaren 28ko 15/2012 Legearen 64. artikuluak Plan hori aurreikusten du.

  4. Bide segurtasunaren alorrean jarduteko jardute-plan bateratuak proposatzea, Euskal Autonomia Erkidegoren eremuan aplikatu beharrekoak hain zuzen ere; eta, hala badagokio, plan horietan aurreikusitako helburuen betetze-mailari buruzko txostena onartzea.

  5. Bide segurtasunaren arloan helburu, lehentasun eta gida-oinarriak zehaztea eta dagokion organo erabakitzaileari gauzatzeko proposamena egitea.

  6. Dagozkion helburu eta egitekoei dagokienez, eskumendun agintariek eta interesdun erakundeek eskatzen dizkioten azterlan eta txostenak egitea.

  7. Dagozkion organo erabakitzaileei bide segurtasunaren arloan aholkularitza ematea.

  8. Bide segurtasunarekin zerikusia duten berariazko gaiak lantzeko lantaldeak osatzea eta lantaldeak jarduteko barne-arauz hornitzea.

  9. Lantaldeek aurkeztutako proiektu, proposamen eta azterlanak onartzea.

  10. Bide segurtasunaren arloan istripuei buruzko argibideak zabaltzeko eta horiei aurre egiteko kanpainak proposatzea.

  11. Bide Segurtasun Batzordeko osoko bilkuran kide berriak sartzeari buruzko erabakiak hartzea.

  12. Bide segurtasunaren arloko egitekoak gauzatzen dituzten beste herri administrazioekin elkarlana egitea.

  1. Dekretu honetako lehenengo artikuluan aurreikusitako helburuei eutsiz, berari dagozkion guztiak burutzea.

    Osoko bilkurak batzorde iraunkorraren esku utz ditzake b), f), g) eta j) idatzi-zatietan aurreikusitako eginkizunak eta, horretaz gain, berari berez dagozkion eginbeharrekin zerikusia duten lan jakinak agindu ahal izango dizkio.

  1. Bide Segurtasun Batzordeko lehendakariak urtean behin egingo du ohiko osoko bilkurarako deia. Bidezko baderitzo edo batzordeko kideen herenak proposatuz gero ezohiko bilkurarako deia egin ahal izango du.

  2. Deialdia gutxienez hamabost egun lehenago egin beharko da eta horrekin batera lehendakariak gai-zerrenda jakinarazi beharko du. Behar bezala zuritutako arrazoiak egonez gero epea saihestu ahal izango da.

  3. Gai-zerrenda lehendakariak finkatuko du eta, horretarako, gainerako kideek egindako eskaerak hartuko ditu kontuan, hala badagokio. Eskaerak behar besteko denboraz aurkeztu beharko dira.

  4. Osoko bilkuraren eztabaidetan noizbehinka esku hartu behar dutenei idazkariak dei egingo die, batzorde iraunkorrak horretarako onarpena eman ostean, eta betiere lehendakariaren oniritziarekin. Era berean, lehendakariak berak eskatuta edo Osoko Bilkurako kideren batek eskatuta dei egin ahal izango zaie.

Euskadiko Bide Segurtasun Batzordeko batzorde iraunkorreko kideak honakoak izango dira:

  1. Lehendakaria: Trafikoko zuzendaria; hala ere, kargu hori bete barik dagoenean, edo titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean, edo legez araututako gainontzeko kasuetan, Segurtasun Saileko beste ordezkari bat arituko da, osoko bilkuraren kideen artekoa.

  2. Bokalak:

    Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko 3 ordezkariak, osoko bilkurako kideak, Ertzaintzan, Udaltzaingoak koordinazioan, eta larrialdietan eta babes zibilean eskumenak dituenak. Osoko bilkuran haien ordezko izendatuek ordeztuko dituzte.

    Garraio arloan eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzako Saileko ordezkaria, osoko bilkurako kidea dena. Osoko bilkuran haren ordezko izendatuak ordeztuko du.

    Foru Aldundietako hiru ordezkariak, osoko bilkurako kideak direnak. Osoko bilkuran haien ordezko izendatuek ordeztuko dituzte.

    Toki Administrazioko ordezkari bat, osoko bilkuran toki administrazioa ordezkatzen duten 4 bokalek izendatuta, haien artekoa. Haiek beraiek haren ordezkoa izendatuko dute.

  3. Idazkaria: osoko bilkurako idazkaria den funtzionarioa. Hitz egiteko eskubide izango du baina ezingo du boterik eman. Osoko bilkuran haren ordezko izendatuak ordeztuko du.

    Gaiek hala eskatzen badute, osoko bilkurako beste kide batzuk edo bidezko iritzitako beste edozein pertsona konbokatu ahal izango dira batzorde iraunkorreko bilkuretara, hitz egiteko eskubidea izango dute baina ezin izango dute botorik eman.

Batzorde iraunkorrak, osoko bilkurak eskuordetzen edo agintzen dizkion egitekoez gain, honakoak izango ditu:

  1. Osoko bilkuraren bileren gai zerrenda egitea eta bere irizpidepean jarri beharreko gaiak aurretik prestatzea.

  2. Osoko bilkuraren erabakiak benetan aplikatzen direla bermatzea.

  3. Burutzen dituen jarduerak osoko bilkurari jakinaraztea.

  4. Bide segurtasunarekin zerikusia duten lanbide, ekonomia eta gizartearen arloko erakundeak eta unibertsitateak Bide Segurtasun Batzordeko osoko bilkuran sartzeko onespen edo ezezpenari buruzko proposamena osoko bilkurari aurkeztea.

  5. Izendatzen zaizkion egitekoekin zerikusia duten gaiak lantzeko taldeak sortzea eta taldeak barneko jardute-arauz hornitzea.

  6. Osatzen diren lantaldeen txostenak eta jarduerak aztertzea eta, hala badagokio, Batzordeko osoko bilkurari aurkeztea.

  7. Aurkezten zaizkion gaiak ebaztea, baldin eta gaien izaeragatik osoko bilkurak erabaki behar ez baditu.

Batzorde iraunkorra behar den guztietan bilduko da, bere lehendakariak deituta, eta, nolanahi ere, osoko bilkurak egin baino, hain zuzen ere lehen 8.a) artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Dekretu honetan ebatzi ez den guztiari dagokionez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean kide anitzeko organoentzat ezarritakoa aplikatuko da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Bide Segurtasun Batzordeak ordezkotza duten unibertsitateek eta ekonomiko, lanbide eta gizarte alorrak ordezkatzen dituzten erakundeek Euskadiko Bide Segurtasun Batzordea osatuko dute, Dekretu honetan araututako baldintzetan, atxikitzeko eskabiderik egin barik. Dekretu honetan aurreikusitako Batzordean lehenengo aldiz sartzen alorrak ordezkatzen dituzten erakundeek, berriz, ezarritako prozedurari jarraitu zegin beharko dute sartzeko eskabidea.

Honako hauek baliogabetuta geratzen dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Bide Segurtasun Batzordea sortzen duen abenduaren 16ko 212/2008 Dekretua, eta Dekretu honen aurka dauden xedapen guztiak.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 11.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.