Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

12/2014 DEKRETUA, otsailaren 11koa, Lehendakaritzako egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 31
  • Hurrenkera-zk.: 707
  • Xedapen-zk.: 12
  • Xedapen-data: 2014/02/11
  • Argitaratze-data: 2014/02/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Apirilaren 9ko 187/2013 Dekretuak Lehendakaritzako egitura organikoa eta funtzionala ezartzen du.

Dekretu hori onartu zenetik igarotako denboraren ondorioz, egokia da egitura moldatzea idazkaritzaren arloa, gizarte eta erakundeekiko harremanen arloa eta komunikazioaren arloa eraginkorrago koordinatzeko, izan ere, hiru arlo horiek oso lotura estua daukate Lehendakariaren eguneroko jarduerarekin. Beraz, bidezkoa da apirilaren 9ko187/2013 Dekretu hori aldatzea, Lehendakariaren menpe egon daitezen zuzen-zuzenean Komunikazio Zuzendaritza eta Protokolo Zuzendaritza orain arte, Lehendakaritzako Idazkaritza Nagusiaren barruan egon dira bi zuzendaritzok; Protokolo Zuzendaritzak Idazkaritzako eta Erakundeekiko Harremanetarako Zuzendaritza izena hartuko du.

Ondorioz, Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusiari Lehendakaritzako zerbitzu komunak koordinatzea, zuzentzea eta kudeatzea dagokio, eta, bereziki, Lehendakariari laguntza politikoa eta teknikoa ematea. Herritarren parte-hartzearen arloan, gainera, herritarrek parte hartzeko eta herritarron proposamenei erantzun instituzionala emateko bideak sustatzea dagokio.

Aldatu egingo dira, halaber, Lehendakariaren Kabinetearen Zuzendaritzaren izena «Azterlan Kabinetearen Zuzendaritza» deituko da aurrerantzean zuzendaritza hori eta Kanpoko Euskal Komunitatearen Zuzendaritzaren izena «Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza» deituko da aurrerantzean zuzendaritza hori.

Ondorioz, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.c) artikuluak eta abenduaren 15ko 20/2012 Dekretuaren 4. artikuluak ematen dizkidaten eskumenen arabera eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko otsailaren 11ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Aurreko artikuluan adierazitako arloen inguruko eskumenak betetzeko, honako organo hauek daude Lehendakaritzan:

  1. Lehendakaria:

    1. Komunikaziorako Zuzendaritza.

    2. Idazkaritzako eta Erakundeekiko Harremanetarako Zuzendaritza.

  2. Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia:

    1. Azterlan Kabinetearen Zuzendaritza.

    2. Araubide Juridikoaren Zuzendaritza.

    3. Koordinaziorako Zuzendaritza.

    4. Zerbitzu Zuzendaritza.

    5. Gobernu Irekiaren Zuzendaritza.

  3. Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia.

    1. Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza.

    2. Europako Gaien Zuzendaritza.

    3. Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza.

    4. Ordezkaritzak: Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritza, Euskadiren Argentinako Ordezkaritza (Mercosur), Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritza, Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritza eta Euskadiren Mexikoko Ordezkaritza.

  4. Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia:

    1. Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza.

KOMUNIKAZIORAKO ZUZENDARITZA ETA IDAZKARITZAKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARITZA

  1. bis artikulua. Komunikaziorako Zuzendaritza.

    Komunikaziorako Zuzendaritzari egiteko hauek dagozkio:

    1. Eusko Jaurlaritzaren informazio- eta komunikazio-politika ezarri, diseinatu eta zuzentzea, gizarte-komunikabideez baliatuz.

    2. Eusko Jaurlaritzaren jardueren berri behar bezala ematen dela ziurtatzea, baita Lehendakariaren eta Jaurlaritzaren bozeramailearen jardueren berri ere.

    3. Beharrezko irizpide eta baliabideak ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sail eta erakunde autonomoen prentsa-zerbitzuen nahiz erakunde-izaerako jarduerei eragiten dien zabalkunde- eta informazio-jardunaren koordinazioa bermatzeko.

    4. Jaurlaritzak komunikabideekin dituen harremanak zuzentzea.

    5. Gizartea sentsibilizatzeko publizitate-kanpainak eta neurriak koordinatzea, baita Eusko Jaurlaritzaren eta bere sailen jardueren zabalkundea egitea ere, Publizitate Instituzionalari buruzko Sail arteko Batzordearen bidez.

    6. Euskadiren irudi instituzionala kanpoan zabaltzeko informazio- eta publizitate-irizpideak eta -politikak ezartzea.

    7. Gobernuaren komunikatuak, erreferentziak eta prentsa-oharrak egitea.

    8. Euskadiko nahiz nazioarteko gaurkotasunak komunikabideetan duen islaz azterlanak eta txostenak gauzatzea, eta politikaren, ekonomiaren eta gizartearen egoera aztertzea, ikuspuntu informatibotik.

      1. ter artikulua. Idazkaritzako eta Erakundeekiko Harremanetarako Zuzendaritza:

        Idazkaritzako eta Erakundeekiko Harremanetarako Zuzendaritzari honako egiteko hauek dagozkio:

        1. Lehendakariak gizartearekin eta erakundeekin dituen harremanak gauzatzeko eta sustatzeko irizpide orokorrak ezartzea.

        2. Lehendakariak gizarte-eragileekin, herritarrekin eta erakundeekin dituen harremanak gauzatzea eta horien jarraipena egitea.

        3. Lehendakariak parte hartu behar duen ekitaldi ofizialak egoki antolatu eta burutzen direla bermatzea.

        4. Idazkaritzarako eta Lehendakaritzaren harreman publikoetarako behar diren jarduerak burutzea.

        5. Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiarekin elkarlanean, Lehendakariari laguntza logistikoa ematea kanpora egin behar dituen bidaietarako.

        6. Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiarekin elkarlanean, kanpoko pertsona ospetsuek Euskadira egiten dituzten bidaietarako laguntza logistikoa ematea.

        7. Lehendakaritzari eta Jaurlaritzako goi-kargudunei protokoloaren araubidea ezartzea.

  1. Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusiak egiteko hauek ditu gobernu irekiaren arloan:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak interneten duen presentzia-eredua arautzen duen ekainaren 8ko 108/2004 Dekretuan zehaztutako egitekoak.

    2. Gizarteak eta herritarrek politika sektorialak diseinatu eta ezartzen parte hartu behar dutela jakinaraztea Jaurlaritzaren organoei, eta horren gainean sentsibilizatzea.

    3. Herritarrek parte hartzeko eta herritarron proposamenei erantzun instituzionala emateko bideak sustatzea.

  1. Indarrean dagoen araudiak Herritarren Partaidetzarako Idazkaritza Nagusia aipatzen duenean Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia aipatzen duela ulertuko da; indarrean dagoen araudiak Komunikaziorako Idazkaritza Nagusia aipatzen duenean, berriz, Komunikaziorako Zuzendaritza aipatzen duela ulertuko da.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko otsailaren 11n.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.