Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Arautegia

Inprimatu

467/2013 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Segurtasun Saileko Estatistika Organo Berezia sortzeko eta horren antolaketa eta funtzionamendua ezartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 10
  • Hurrenkera-zk.: 162
  • Xedapen-zk.: 467
  • Xedapen-data: 2013/12/23
  • Argitaratze-data: 2014/01/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Ekonomia

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 26. artikuluan ezartzen denez, estatistika-organo berezia duten Jaurlaritzako sailek jardungo dute aipatu legean aurreikusitako zehaztapenekin bat Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari dagokionez, eta hala hura Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistika Antolakundearen parte izango da. Era berean, lege beraren 27. artikuluan zehazten denez, estatistika-organo berezien erregulazioa euren berezko araudiaren arabera egingo da.

Ekainaren 22ko 180/1993 Dekretuaren bitartez Jaurlaritzaren sailetako estatistika-organoak arautzen dira eta, horretaz gain, gorago aipatutako legean zehaztu aurreikuspenak garatzen ditu; hain zuzen ere, sailetako estatistika-organoen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari dagokienez.

180/1993 Dekretuaren xedapen gehigarrietarik lehenengoan honako hau ere ezartzen da: Euskal Estatistika Planean edo urteko estatistika-programetan jasotako estatistikak eta jarduketak sailek egin beharrekoak badira, sailek nahitaez izan beharko dute estatistika-organo berezia.

Segurtasun Sailaren jardute-eremua osatzen duten sektoreei dagokienez, estatistiken arloan sortutako premiak direla-eta, komenigarritzat jotzen da sail horren antolaketa-egituran integratutako organo bat sortzea. Organo horren harremanak eta funtzionamendua estatistikari buruzko legeek araututa, babestuta eta mugatuta egongo dira, bereziki estatistika-sekretuaren arloan.

Horri jarraikiz, Segurtasuneko sailburuaren proposamenez, Euskal Estatistika Batzordeak txostena emanda, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko abenduaren 23an egindako bileran eztabaidatu eta onartu ostean, honako hau

Dekretu honen bitartez, Segurtasun Sailaren Estatistika Organo Berezia sortzen da eta, bestalde, organo horren antolaketa eta funtzionamendua ezartzen dira; betiere, Jaurlaritzaren sailetako estatistika-organo bereziak arautzeari buruzko ekainaren 22ko 180/1993 Dekretuaren aginduekin bat etorriz.

Segurtasun Saileko Estatistika Organo Berezia kide bakarreko organoa izango da, Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzaren menpe egongo dena.

  1. Segurtasun Saileko Estatistika Organo Berezia, eskumenei dagokienez, I. motakoa izango da. Hori dela-eta, mota horretako estatistika-organo bereziei 180/1993 Dekretuak esleitzen dizkien eskumenak eta ahalak izan eta baliatuko ditu. Zehazki, honako hauek:

    1. Sailaren Estatistika Plana egitea, Euskal Estatistika Planaren Proiektuaren oinarrirako baliagarria izango dena.

    2. Euskal Estatistika Erakundearekin lankidetzan jardutea Euskal Estatistika Plana eta urteko estatistika-programak egiteko.

    3. Urteko estatistika-programetan jasotzen diren estatistikak edo estatistika-faseak lantzea, programa horietan zehazten diren baldintzetan.

    4. Estatistika propioak lantzea, Euskal Estatistika Planean edo urteko estatistika-programetan jasota ez daudenak, 4/1986 Legearen 8.1 artikuluan adierazitakoari jarraituz.

    5. Paragrafo honetako c) eta d) idatzi-zatietatik datozen estatistika-funtzioen ondorioz beste erakunde batzuekin hartu-emanak izatea, betiere 4/1986 Legearen 29. artikuluko c) eta d) idatzi-zatietan ezarritakoa betez.

    6. Bere eskumeneko estatistikak egiteko informazioa eskuratzea, 4/1986 Legearen 9. artikulutik 16.era xedatutakoari jarraituta.

    7. Paragrafo honetako d) idatz-zatian aipatutako estatistiken emaitzak argitaratzea eta zabaltzea, baita urteko estatistika-programetako estatistikenak ere, aldez aurretik horien edukia Euskal Estatistika Erakundeari jakinarazi ondoren.

    8. Bere sektore-eremuko fitxategi-direktorio estatistikoak lantzeko eta eguneratzeko prozesuan parte hartzea, 4/1986 Legearen 29.i) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

    9. Segurtasun Sailaren iritziz interesgarriak diren proiektuak gauzatzea; bereziki zerbitzu, azterlan eta analisi sektorial eta azpisektorialak, hori guztia 180/1993 Dekretuaren 7.2 artikuluan ezarritako esparruaren barruan.

  2. Segurtasun Saileko Estatistika Organo Bereziak bere eskumenak erabiliko ditu sailaren, Polizia eta Larrialdietako Akademiaren zein sailari atxikita egon litezkeen beste erakunde batzuen estatistika-beharrei dagokienez; betiere estatistikak datu estatistiko edo datu administratiboetatik abiatuta egin behar diren ala ez kontuan hartu gabe.

  3. Segurtasun Saileko Estatistika Organo Bereziak sail horretako organo eta erakundeei legez esleitutako eskumenak errespetatuko ditu estatistikek eragiten dien gaiei dagokienez. Azken horien bitartez, organo hari behar duen informazioa emango zaio, dituen eskumenak gauzatzeko eman ere.

Segurtasun Saileko Estatistika Organo Bereziak, 180/1993 Dekretuaren 4. artikuluan aurreikusitako Estatistika Organo Berezien Erregistroan inskribatuta egon ondoren, bere jarduera gauzatu ahal izango du Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari dagokionez. Horretarako, estatistikari buruzko legeria beteko du eta, bereziki, estatistika-sekretuari buruzkoa, beste organo eta erakunde batzuekin dituen harremanetan, sail horretakoak diren edo hari atxikita dauden organo eta erakundeak barne sartuta.

  1. Segurtasuneko sailburuordea eskuduna izango da Segurtasun Saileko Estatistika Organo Bereziak emandako egintzen aurka jarritako errekurtsoak aztertu eta ebazteko.

  2. Errekurtso horiek ebazteko Euskal Estatistika Erakundearen nahitaezko txostena beharko da.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko abenduaren 23an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.