Arautegia
Inprimatu453/2013 DEKRETUA, azaroaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-lurretan lohiak erabiltzeari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 240
- Hurrenkera-zk.: 5485
- Xedapen-zk.: 453
- Xedapen-data: 2013/11/26
- Argitaratze-data: 2013/12/18
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Ingurumena; Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Nekazaritza-lurretan lohiak erabiltzea arriskutsua izan daiteke giza osasunerako eta ingurumenerako, ez badira behar bezala erabiltzen. Lohiak kutsatuta egon daitezke, metal astunak, konposatu organikoak eta pertsonentzat, animalientzat zein landareentzat patogenoak izan daitezkeen organismoak eduki baititzakete. Horrenbestez, ezinbestez ezarri behar dira arauak, elikakatea kutsa ez dadin, lurzorua kutsa ez dadin epe luzera, eta halaber, susta dadin mantenugaien zikloa ixtea eta materia organikoa lurzoruei gehitzea.
86/278/EEE Zuzentaraua, 1986ko ekainaren 12koa, Kontseiluarena, araztegiko lohiak nekazaritzan erabiltzean ingurumena babesteari, eta bereziki, lurrak babesteari buruzkoa, eta haren transposizioa barne-zuzenbidera oso eraginkorrak izan ziren, une hartan, lohien gaiari buruz EBko estatu kideek zituzten arauak bateratzeko. Transposizioa Nekazaritza-sektorean araztegietako lohien erabilera arautzen duen urriaren 29ko 1310/1990 Errege Dekretuaren bidez egin zen. Gutxieneko arau batzuk ezarri ziren, bi oztopo jarrita patogenoak ingurumenean heda daitezen eragozteko. Hau da, lohiak tratatzeko betebeharra eta lohiaren erabilera murrizteko arauak ezarri ziren. Araudi horri esker, metal astunak nekazaritza-lurretan azkar metatzea eragotzi da; baina araudia ez da eguneratu edo osatu hondakin-uren eta lohien tratamenduaren arloan izan diren bilakaera zientifikoaren eta aurrerapen teknologikoen maila berean. Hala ere, aurrerapen tekniko berriak araudian sartzeko, Nekazaritza, Elikagaigintza eta Ingurumen Ministerioak ekainaren 7ko AAA/1072/2013 Agindua eman du: nekazaritzaren sektorean arazketako lohiak erabiltzearen gainekoa.
Kontseiluaren 1986ko ekainaren 12ko 86/278/EEE Zuzentarauak eta urriaren 29ko 1310/1990 Errege Dekretuak hiri-lohiak eta nekazaritza-lurretan erabiltzen diren hiri-lohien antzeko konposizioa duten lohiak soilik hartzen dituzte beren baitan. Baina ez dituzte beren baitan hartzen nekazaritzaren edo ekologiaren alorrean onura lortzeko batzuetan lurretan aplikatzen diren beste lohi-mota batzuk; esaterako, nekazaritza-elikagaien industriatik datozen lohiak.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren uztailaren 22ko 1600/2002/EE Erabakiaren bidez, Ingurumen Arloko Gizarte Ekintzarako Seigarren Programa ezarri zen. Programa horretan, helburu hauek ezarri ziren gerora sortuko diren hondakinentzat: hondakinen kaltegarritasuna murriztea, hondakinen arriskua ahalik eta txikiena izatea, berrerabiltzeari eta bereziki birziklatzeari lehentasuna ematea, zabortegietan hondakinak minimizatzea eta modu seguruan uztea, eta zabortegietan utzitako hondakinak haiek sortu ziren lekutik ahalik eta hurbilen tratatzea, baldin eta tratamendu-lanen eragingarritasuna gutxitzea ez badu eragiten, betiere. 1600/2002/EE Erabakiak, halaber, lehentasunezkotzat hartzen du araztegietako lohiei buruzko EBko legedia berrikustea, ingurunean ahalik eta kalte gutxien eragin dezaten lohi horiek.
Europako Batzordearen «Lurzorua Babesteko Gaikako Estrategia» Jakinarazpenaren arabera, ingurumen-alorreko politikak aukera ematen du lurzoruen mehatxu gehienei aurre egiteko, eta bereziki, kutsadurarekin, materia organikoarekin eta lurzoruaren biodibertsitatearekin zerikusia duten mehatxuei. Gaur egun dakiguna oinarri hartuta, lurzoruaren degradazio-prozesuak geldiarazteko eta lehengoratzeko ekimenak jar daitezke abian.
Europar Batasunaren ingurumen-alorreko politikaren helburuen arabera, ezinbestekoa da gutxieneko eskakizun batzuk ezartzea, lohiak nekazaritza-lurretan erabiltzeak giza osasunean eta ingurumenean eragiten dituen kalteak eragozteko edo ahalik eta gehien murrizteko.
Europako Batzordeak 2000ko urtarrilaren 12an Elikagaien Segurtasunari buruz onartu zuen Liburu Zurian, elikagaien segurtasuna modu koordinatuan eta osotasuna kontuan hartuta antolatuta dago. Hau da, elikagai-ekoizpenaren alderdi guztiak kontuan hartuta antolatuta dago elikagaien segurtasuna, ekoizten direnetik kontsumitzaileari saltzen edo ematen zaizkion arte.
Dekretu honek hau du xede: Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-lurretan lohien erabilera arautzea, lohietan parametro jakin batzuetarako gehieneko mailak ezartzea, eta gehieneko maila horiek beste lohi-mota batzuei ere aplikatzea (hiri-lohiak ez direnei), elikagaien segurtasuna bermatze aldera. Izan ere, hori da giza osasunarentzako funtsezko alderdia, elikagaien segurtasunari eta nutrizioari buruzko uztailaren 5eko 17/2011 Legean ezarritakoari jarraituz. Lohiak nekazaritza-lurretan erabiliz gero, onuragarria izan behar du nekazaritzaren edo ekologiaren ikuspuntutik, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen II. eranskineko R10 balorizazio-lanean ezarritakoari jarraituz. Horrez gain, debekatu egin behar da lohiak ezabatzea eta lurzoruan erabili behar dira, Lege horren beraren I. eranskineko D2 ezabatze-lanean ezarritakoari jarraituz, ingurumena maila handian babestuko dela ziurtatzeko, bereziki erreparatuta lurzoruaren kalitateari.
Bestalde, lohiak nekazaritza-lurretan erabiltzekotan, gutxieneko baldintza batzuk bete behar dituzte termino hauei dagokienez: metal astunen kontzentrazioak, konposatu organikoen zenbatekoa eta eduki ditzaketen organismo patogenoen murrizketa; izan ere, helburua da giza osasuna, animalien ongizatea eta laborantzen kalitatea babestea eta zentzu zabalean ingurumena babestea. Baldintza horiek guztiak betetzen ez dituzten lohiak ezin izango dira erabili nekazaritza-lurretan, eta balorizatu edo ezabatu egin beharko dira aipatutako uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 7. artikuluan ezarritakoari eta aplikatzekoa den ingurumen-alorreko beste edozein legeditan ezarritakoari jarraituz. Lohietan normalean egon daitezkeen organismo patogenoak ez hedatzeko, organismo horiek behar bezala tratatu behar dira nekazaritza-lurretan erabili baino lehen, eta beraz, dekretu honetan organismo patogenoei ezarritako baldintzak bete behar dira. Lohiak erabat higienizatzen dituen tratamendua ezinbestez hartu behar da tratamendu aurreratutzat; eta lohiak erabat higienizatzen ez dituzten gainerako tratamendu guztiak, berriz, tratamendu huts gisa hartu behar dira. Nahitaez ezarri behar dira erabilera murrizteko neurri gehiago, tratamendu-motaren eta lohia erabiliko den lurzoru-motaren arabera, patogenoak izan daitezkeen organismoak elikakatera irits ez daitezen edo gizakiei zein animaliei kalterik eragin ez diezaien.
Nahitaezkoa da, halaber, lohiak ekoizten dituenak eta lohiak jasotzen dituenak zer ardura dituen zehaztea, bai eta bien arteko tarteko edonork dituenak ere, lohiak nekazaritza-lurretan erabiliz gero ardurak nori dagozkion argitzeko. Dekretu honen bidez, zaintza- eta kontrol-araubidea ezartzen da, bai eta arau-hausteak eta arauak betetzen ez badira ezarriko diren zehapenak ere. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-lurretan erabiltzen diren lohiek dekretu honetan ezarritako baldintza guztiak betetzen dituztela ziurtatzea da helburua.
Araudi honek bere baitan hartu nahi ditu, halaber, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean adierazitako printzipioak eta lehentasunak, hori baita 2008/98/EE Zuzentarauaren transposizioa («Hondakinen Esparru Zuzentaraua»). Horrez gain, ingurumenak babes-maila handia izatea lortu nahi du, eta batez ere, materia organiko egonkortua erabil dadin sustatzea eta lurzorua epe luzera kutsa dadin eragoztea.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak dekretu hau idaztean, kontuan hartu dituzte Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean ezarritakoa, eta sektore hori gehien ordezten dituzten erakundeei kontsulta egiteaz gain, eskura ditu nahitaezko txosten guztiak.
Aurrez adierazitako guztiagatik, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak eta Ingurumen eta Lurralde Politika sailburuak hala eskatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2013ko azaroaren 26an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Hau du helburu dekretu honek: hondakin-uren tratamenduaren ondorioz sortutako lohiak Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-lurretan nola erabili behar diren arautzea. Eta arau horiek hau dute xede: gizakion osasuna babestea; elikagaien segurtasuna ziurtatzea; lurzoruan, landaredian, animaliengan eta gizakiongan ondorio kaltegarriak eragoztea; eta araztegietako lohiak erabiltzerakoan nekazaritzarentzat onuragarria izango den moduan eta ekologia hobetzea eragiteko moduan erabil daitezen sustatzea.
Dekretu honi dagokionez, termino hauek bertan emandako definizioaren arabera ulertuko dira:
«Araztegietako lohiak» edo «lohiak»: araztegietatik, hobi septikoetatik eta hondakin-uren tratamendurako gainerako arazketa-instalazioetatik eratorritako hondakin-lohiak, dekretu honen I. eranskinean aipatzen direnak hain zuzen. Araztegietako lohitzat edo lohitzat hartuko dira, halaber, abeltzaintzako eta nekazaritzako beste azpiproduktu batzuekin egindako nahastea edo lohien baldintzak hobetzeko zein lohiak errazago erabiltzeko beste produktu batzuekin egindakoa.
«Tratatutako lohiak»: IIA. eranskinean adierazitako prozeduraren baten bidez tratatu diren lohiak, hartzidura-ahalmena eta erabilerak eragiten dituen osasun-arriskuak nabarmen murrizteko, IIB. eranskinean adierazitako mailetara murrizteko, hain zuzen.
«Tratamendu aurreratua»: IIC. eranskinean jasotako lohi-tratamendu oro, edo beren arteko konbinazio bat, lohiak higienizatzen eta IIB. eta IIC. eranskinetan adierazitako ezaugarriak lortzen dituena.
«Egonkortzea»: biodegradagarritasuna, oxigeno-kontsumoa eta lohiek eragin dezaketen usain txarra murriztea, solido lurrunkorrak gehiago usteldu ezin diren mailaraino gutxituta.
«Larre-lurzoruak»: abereen elikadurarako belarkiak landatzeko erabiltzen diren lurzoruak, abereek bertan zein moztu ondoren jaten dutela belarkia. Dekretu honi dagokionez, belardiak, belazeak, larrediak eta antzeko beste bazkalekuak izendatzeko erabiliko da termino orokor hori; baina ez da erabiliko bazka-laboreak dituzten lurzoruak izendatzeko.
«Bazka-laboreak dituzten lurzoruak»: txandakako laboreak ereiteko lurzoruak; besteak beste, bazkarako zerealak, bazkarako lekadunak edo gramineoak, bazkarako sustraiak eta tuberkuluak dituztenak, eta hazitarako lugorri dagoena. Espezie bakarreko laborantzak dira, abereen elikadurarako ereindakoak; ereindakoa moztuta ustiatzen da batez ere, baina zenbaitetan larrerako ere erabiltzen da. Dekretu honi dagokionez, «larre-lurzorua» terminoak ez ditu bere baitan hartzen:
«Landu daitekeen lurzorua»: elikagaigintzarako edozein labore-mota, helburu energetikoa duten belarkiak eta fruta-arbolak hazten diren lurra.
«Nekazaritza-lurra»: larre-lurzoruak, landu daitekeen lurzoruak eta bazka-laboreak dituzten lurzoruak hartzen ditu bere baitan.
«Baso-sartzeko lurzoruak»: elikagaigintza xede ez duten zuhaitz-landaketak dituzten lurzoruak.
«Baso-lurzorua»: azaleraren %10 baino gehiago zuhaitzez estalita dituzten lurrak edo lurzoruak (adaburuek hartutako edukiera-zatia) eta hazitakoan gutxienez 5 metroko altuerako zuhaitzak dituztenak, baldin eta zuhaitzak ez badira elikagaigintzarako, naturalak zein landatutakoak izan.
«Nekazaritza-onura»: laboreak hazteko lurzoruaren ezaugarrien hobekuntza, ingurumenaren kalitatea zentzu zabalenean babestuta egon dadin, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 7. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
«Ekologia-hobekuntza»: lurzoruaren ezaugarrien hobekuntza, habitatak eta haien biodibertsitatea babesteari dagokionez, eta hondatzen direnetan, berriz, basa-bizitzarako habitat berrien ezarpena eta dauden habitaten garapena edo lehengoratzea, biodibertsitate- eta iraunkortasun-maila handiagoa lortzeko, eta horrela, ingurumenaren kalitatea zentzu zabalenean babestuta egon dadin, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 7. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
«Ekoizlea» edo «lohi-ekoizlea»: edozein pertsona fisiko edo juridiko, bere jardueraren ondorioz lohiak sortzen dituena (lohien hasierako ekoizlea). Mugako instalazioetan kontrol- eta ikuskaritza-lanak egiten direnetan, salgaiaren ordezkaria edo salgai horren inportatzailea zein esportatzailea ere lohi-ekoizletzat hartuko da.
«Hartzailea» edo «lohi-hartzailea»: lohiak erabiltzen edo aplikatzen diren lursaila kudeatzeaz edo ustiatzeaz arduratzen den edozein pertsona fisiko o juridiko, lursaila horren jabea izan zein ez izan.
«Kudeatzailea» edo «lohi-kudeatzailea»: baimendutako edozein pertsona fisiko edo juridiko, lohien kudeaketa-lanak egiten dituena, lohi-ekoizlea izan zein ez izan, eta lohiak lurzoruan erabiltzeaz arduratzen dena edo lohi-erabiltzeari emateaz arduratzen dena, hark banatzeko lurzoruan.
«Erabiltzailea» edo «lohi-erabiltzailea»: lohiak erabiltzeaz arduratzen den pertsona fisiko edo juridikoa, lohi-kudeatzailea zein -hartzailea izan edo beste norbaiten izenean erabiltzen dituen hirugarren pertsona bat izan.
«Erabili»: lohiak lurzoruan edo lurzoruaren barruan uztea, banatzea edo zabaltzea, nekazaritza-onura edo ekologia-hobekuntza lortzeko; termino horretatik kanpo geratzen dira 1991/31/EE Zuzentarauan eta hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan xedatutakoak, zenbait azaleratan lohiak uzteari edo sartzeari buruz xedatutakoak, hain zuzen.
«Lursaila»: labore edo landare-espezie bera duten elkarren ondoko azaleren multzoa, ustiapen-titular bakar batek kudeatutakoa, labore-jarduera antzekoak eta gutxi gorabehera aldi berean egiteko. Nekazaritzako Lursailei buruzko Geografia Informazioko Sistemaren barruti bat edo batzuk osorik edo barruti baten edo batzuen zatiz osatutakoak izan daitezke.
Lohiak nekazaritza-lurretan soilik erabili ahal izango dira baldin eta nekazaritza-onuraren bat edo ekologia-hobekuntzaren bat lortzeko erabiltzen badira, eta baldin eta dekretu honetan eta hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 7. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badira. Izan ere, helburu hauek dituzte araudi horiek: giza osasunean, animalien eta landareen osasunean, lurpeko eta lurgaineko uren kalitatean eta lurzoruaren epe luzeko kalitatean sor daitezkeen kalteen arriskua minimizatzea agronomia-balioa barne, nekazaritza-lurren kasuan eta lurzoruan bizi diren mikroorganismoen kasuan.
Lohiak nekazaritza-lurretan erabili ahali zango dira bakar-bakarrik lohiak aldez aurretik II A. eranskinean edo IIC. eranskinean jasotako tratamendu baten edo batzuen bidez tratatu badira. Nolanahi ere, IIB. eranskineko agente patogenoei buruzko baldintzak eta IID. eranskineko erabilera-murrizketa gehigarriak bete behar dituzte lohiek.
Debekatuta dago lurzoruan lohi hauek erabiltzea:
I. eranskinean jasotako Hondakinen Europako Zerrendako (HEZ) kodeetan aipatzen ez direnak,
hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 3. artikuluaren arabera arriskutsutzat hartzen direnak,
agente patogenoei buruzko IIB. eranskineko mugak gainditzen dituztenak,
IV., V. eta VI. eranskinetan zehaztutako elementu geldoen, metal astunen eta konposatu organikoen kontzentrazioak betetzen ez dituztenak, eta
lohiak erabiliz lurzoruan urtero gehitu daitezkeen metal astunen kantitateak gainditzen dituztenak VII. eranskinean jasotakoak).
Debekatuta dago lohiak beste hondakin edo produktu batzuekin nahastea, baldin eta helburu bakarra haien kutsatzaileak urtzea bada, dekretu honetan ezarritako baldintzak betetze aldera. Hondakin-urak edo fosa septikoetako urak tratatzeko instalazioetako lohiak instalazio zentralizatu batean nahasten badira lohiak tratatze aldera soilik, ez da kutsaduraren diluzio gisa hartuko. Lohia tratatu ondoren egiten bada nahastea lurzoruan errazago erabili ahal izateko, lohiaren konposizioak dekretu honetan ezarritako baldintzak bete behar ditu nahaste hori egin aurretik.
Organo eskudunak II., III., IV., V., VI. eta VII. eranskinetan adierazi ez diren beste parametro batzuk azter daitezen eskatu ahal izango du, tratatutako hondakin-uren kalitatea edo lurzoruen kalitatea ikusita horrela egitea egokitzat hartzen bada.
Debekatuta dago lohiak lurzoru hauetan erabiltzea:
5,0 baino gutxiagoko pH (CaCl2) duten lurzoruetan,
azalera urez aseta, urez gainezka, izoztuta edo elurrez estalita dutenetan,
% 30 baino gehiagoko maldan dauden lurzoruetan, baldin eta lohiak % 90 baino gehiagoko hezetasuna badu,
Natura 2000 sarean dauden lurzoruetan,
ingurumenaren beste eremu babestu batzuetan dauden lurzoruetan, baldin eta ez badute lohiak erabiltzea berariaz baimentzen duen plan edo programaren bat,
metal astun baten edo batzuen kontzentrazioak III. eranskinean ezarritako muga-balioak gainditzen dituzten lurzoruetan,
lurzoruaren lehendabiziko 30 zentimetroko sakoneran 80 mg/kg fosforo baino gehiago duten lurzoruetan. Muga hori aplikatzeaz gain, beste muga zorrotzago batzuk ere aplika daitezke, jarduera espezifikoko programak dituzten eremuetan, eta
lohiak ezabatu nahi diren lurzoruetan, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 3.v) artikuluan ezarritakoaren arabera.
Lohiak erabiltzerakoan, IID. eranskinean ezarritako erabilera-murrizketa gehigarriak bete behar dira. Murrizketa horiek aplikatzeaz gain, Europar Batasuneko eta Estatuko legedian ezarritakoak ere aplikatuko dira.
Lohiak erabiltzeko aldez aurretik baldintza hauek bete behar dira:
erabiliko den lohi-dosia laboreen edo lurzoruaren beharretara egokitu behar da, kontuan hartuta haietara lehendik zenbat mantenugai bota den, gehiegizko ongarritzea eta horrek dakarren ingurumen-arriskua eragozteko. Horrez gain, aplikatzekoak diren Europar Batasuneko, Espainiako eta autonomietako xedapenak ere kontuan hartuko dira.
lohia erabiliz sortuko den gehieneko nitrogeno-kopuruak ez du 250 kilogramo nitrogenoko kopurua gaindituko hektareako eta urteko, eta beste ongarri organiko eta ez-organiko batzuk ere erabili ahalko dira. Muga hori aplikatzeaz gain, beste muga zorrotzago batzuk ere aplika daitezke, jarduera espezifikoko programak dituzten eremuetan,
ezin izango ditu gainditu, halaber, gehitzen diren metal astunen kopuruei buruzko VII. eranskineko mugak,
lohiak behar beste egonkortuta egon behar du, usain txarrekin enbarazu ez egiteko handik hurbil bizi diren etxebizitzetakoei,
lohia zabaltzeko erabiltzen diren metodoek ez dute isurtzerik eragingo eta lurzoruaren trinkotzea eta aerosolen sorrera minimizatu behar dute.
Kudeatzaileek eta kudeaketa-instalazioek ingurumen-alorrean eskumena duen organoaren baimena izan behar dute, hondakinei buruzko legediak ezarritako moduan. Ekoizleek, negoziatzaileek eta agenteek legedi horretan bertan ezarritako jakinarazpen-arauak bete behar dituzte.
Lohi-hartzaileak gutxienez bi aste lehenago jakinarazi behar dio kasuan kasuko foru-aldundiko eskudun organoari lohiak nola erabiltzeko asmoa duen. Dekretu honetan ezarritako baldintzak betetzen ez badira, kasuan kasuko foru-aldundiak lohi-erabilera hori debeka dezake.
Lohi-erabiltzaileak, lohia erabili ondoren eta sei hileko maiztasunez, kasuan kasuko foru-aldundiko eskudun organoari jakinarazi behar dio lohiak noiz erabili dituen.
Artikulu honen 2. eta 3. paragrafoetan deskribatutako jakinarazpenak kasuan kasuko foru-aldundiak zehaztuta bezala egin behar dira.
Lohi-ekoizleak lurzoruetan erabiliko den lohi-kopuruari buruzko informazioa eman behar dio ingurumen-alorreko eskudun organoari.
Lohiak kudeatzen dituenak lohiaren gaineko agiriak sortu beharko ditu: X eranskinean zerrendatutakoak. Lohia kudeatzean tratamendu aurreratu bat erabiltzen bada, agiri horietaz gainera X eranskineko L3 atalean adierazitako agiriak ere gehitu beharko dira.
Emandako lohia tratatu dela eta kalitate onekoa dela ziurtatu behar du, eta nekazaritza-onuraren bat edo ekologia-hobekuntzaren bat lortzeko egokia dela ere bai, dekretu honetan ezarritakoari jarraituz. Horretarako, lohiak aztertu beharko ditu:
ziurtatzeko IIB., IV., V., VI. eta VII. eranskinetan jasotako baldintzak betetzen dituztela, VIII. eranskinean xedatutako maiztasunari jarraituz eta IX. eranskinean ezarritako metodoak edo organo eskudunak onartutako beste metodo batzuk erabiliz,
zehazteko VIII. eranskinean jasotako agronomia-parametroak, VIII. eranskinean xedatutako maiztasunari jarraituz eta IX. eranskinean ezarritako metodoak edo organo eskudunak onartutako beste metodo batzuk erabiliz,
kalkulatzeko gehieneko lohi-dosia, dekretu honetan ezarritakoa betez eta lohiaren konposizioa kontuan hartuz (agente patogenoak, elementu geldoak, nitrogenoa, metal astunak eta konposatu organikoak, eta erabilitako metal astunen kantitateak).
Kalitatea ziurtatzeko ezarritako sistema behar bezala akreditatutako egiaztatzaile batek ikuskatuko du, baldin eta urteko 5.000 tona materia lehor baino gehiagoko lohia ekoizten bada.
Artikulu honetan deskribatutako jarduerak beste erakunde edo pertsona batzuen esku utz daitezke, baina lohi-ekoizlearen ardurapekoa izango da horiek egitea.
Lohien analisiak, 87/18/EEE Zuzentarauan ezarritakoari jarraituz, jardunbide egokien printzipioak betetzen dituen laborategi batek egin behar ditu, eta arau orokor gisa, ez du loturarik izango lohi-ekoizlearekin, -kudeatzailearekin eta -hartzailearekin.
Lohi-hartzaileak lohiak jasoko dituen lursailari buruzko dokumentazioa sortu behar du (X. eranskina), eta kasuan kasuko foru-aldundiko eskudun organoari jakinarazi behar dio foru-aldundi horrek xedatutako moduan eta gutxienez lohia erabili baino bi aste lehenago.
Ziurtatu behar du lohia erabiliko den lursaileko lurzoruak dekretu honetan ezarritako baldintzak betetzen dituela. Horrenbestez, berak du ardura lurzoruaren behar beste analisi egiteko, III. eranskinean eta VIII. eranskinean xedatutako baldintzak betetze aldera, VIII. eranskinean ezarritako maiztasunari jarraituz eta IX. eranskinean ezarritako metodoak edo organo eskudunak onartutako beste metodo batzuk erabiliz.
Lohi-hartzailearen erantzukizuna da, halaber, honako hauek ziurtatzea: lohia beste ongarri organiko edo ez-organiko batzuekin eta beste azpiproduktu batzuekin erabiltzeak ez duela eragingo gehiegizko ongarritzea, lurgaineko eta lurpeko uren kalitatea hondatzea, eta lohiak erabiltzean gehitutako metal astunen kantitateek ez dituztela gainditzen, batera, VII. eranskinean ezarritako muga-balioak.
Lohi-hartzaileak X. eranskinean jasotako dokumentazioan adierazi behar ditu, eta IID. eranskinean ezarritakoa oinarri hartuta, lursailaren eta lohiaren arteko konbinazioari dagozkion erabilera-murrizketa gehigarriak.
Artikulu honetan deskribatutako jarduerak beste erakunde edo pertsona batzuen esku utz daitezke, baina lohi-hartzailearen ardurapekoa izango da horiek egitea.
Lohien analisiak, 87/18/EEE Zuzentarauan ezarritakoari jarraituz, jardunbide egokien printzipioak betetzen dituen laborategi batek egin behar ditu, eta arau orokor gisa, ez du loturarik izango lohi-ekoizlearekin, -kudeatzailearekin eta -hartzailearekin.
Erabili ostean eta sei hilean behin, lohi-erabiltzaileak kasuan kasuko foru-aldundiko eskudun organoari jakinarazi behar dio foru-aldundi horrek xedatutako moduan, noiz erabili duen benetan lohia, X. eranskinean ezarritakoari jarraituz.
Lohia lurzoruan erabiltzen duen pertsonak edo erakundeak, dela lohi-kudeatzailea, dela hartzailea edo dela beste pertsona edo erakunde bat, lohia lurzoruan behar bezala erabili delako ardura izango du, honako hauek kontuan hartuta:
lohi-kudeatzaileak adierazitako gehieneko lohi-dosia,
lohi-hartzaileak adierazitako erabilera-murrizketak,
norberaren lursailean lohia aldi baterako biltegiratzeari buruz 12. artikuluan xedatutako baldintzak,
lohia erabiltzeko metodoek ez dutela isurtzerik eragingo eta lurzoruaren trinkotzea eta aerosolen sorrera minimizatu behar dutela, eta
XI. eranskinean adierazitako distantziak.
Artikulu honetan deskribatutako jarduerak beste erakunde edo pertsona batzuen esku utz daitezke, baina lohi-erabiltzailearen ardurapekoa izango da horiek egitea.
Lohi-ekoizlea eta -kudeatzailea arduratuko dira lohiak behar bezala gorde ahal izateko nahikoa leku dutela ziurtatzeaz, kasu honetan izan ezik: ingurumen-alorreko eskudun organoari egiaztatzen badiote biltegiratzeko benetan duten edukieratik kanpo geratzen den lohi guztia ezabatu egingo dutela inguruenari kalterik eragin gabe.
Lohia leku itxietan, zola iragazgaitza duten eta likidoak xukatzeko malda duten tokietan biltegiratuko da, eta xukatutako likidoa bideratu eta bildu egingo da urak ez kutsatzeko. Biltegiratzean eragotzi egin behar da jada tratatuta dagoen lohia patogenoek kutsatzea. Lohiak biltzeko toki horiek ingurumenaren arloan eskumena duen organoaren baimena eduki beharko dute.
Lohia hartzaileari entregatu ondoren, baldintza klimatikoak ez badira aproposak berehala lurzoruan erabiltzeko, lohia erabiliko den lursailen inguruan gehienez 15 egunez biltegiratuko ahal izango da. Era horretan biltegiratuko den lohi-kopurua lursail horietan behin bakarrik erabiltzeko behar den bestekoa izango da gehienez ere. Lursailean lohia aldi baterako biltegiratzeko toki horiek XI. eranskinean zehaztutako distantziak errespetatu behar dituzte.
Lohia erabiliko den lursailaren ingurua ez den beste toki batzuetan biltegiratzeko, horretarako propio den instalazio bat eduki behar da, eta ingurumenaren arloan eskumena duen organoaren baimena izan behar da, artikulu honen 2. paragrafoan xedatutakoari jarraituz.
Lohia sortzen, kudeatzen, hartzen eta nekazaritza-lurretan erabiltzen parte hartzen duten agenteek X. eranskineko dokumentazioa eduki behar dute, eta dokumentazio horren kopia gutxienez hamar urtez gorde behar dute.
Araztegietako lohia nekazaritzan erabiltzeko modua arautzen duen urriaren 29ko 1310/1990 Errege Dekretuaren 7. artikuluko 2. paragrafoan adierazitako informazioa urtero bidali behar du Eusko Jaurlaritzako nekazaritza- eta abeltzaintza-alorreko organo eskudunak, hurrengo urteko apirilaren 1a baino lehen, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Ingurumenaren Kalitatearen eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiari atxikitako Lohien Erregistro Nazionalera. Horrez gain, foru-aldundiek beren lurraldeetan gauzatutako lohi-erabilerei buruzko informazioa bidaliko diote, urtero, aipatutako organo horri, Ministerioari jakinarazteko.
Kasuan kasuko foru-aldundiko organo eskudunak egoki iruditzen zaizkion proba eta egiaztapen guztiak egin ahali zango ditu, bai eta lohien zein lurzoruen analisiak ere, 10. eta 11. artikuluetan xedatutako informazioa jaso ondoren, aplikatzekoa den araudian ezarritakoa betetzen dela egiaztatze aldera eta haien ondorioak baloratze aldera. Lohi-hartzaile titularrek edo lohia erabili den lursailetako laborariek ezinbestez utzi behar diete beren finketan sartzen kasuan kasuko foru-aldundiko edo zerikusia duen beste administrazioren bateko langileei, egoki iruditzen zaizkien egiaztapenak egin ditzaten; horrez gain, langile horiek eskatzen dieten informazio guztia emateko betebeharra ere badute.
Ingurumenaren alorreko organo eskudunak egoki iruditzen zaizkion proba eta egiaztapen guztiak egin ahal izango ditu, bai eta lohi-analisiak ere, lohiak sortzen dituzten instalazioetan, lohiak tratatzen dituzten instalazioetan eta merkaturatzen dituzten erakundeetan. Horregatik guztiagatik, instalazio horien titularrek ezinbestez utzi behar diete haietan sartzen kasuan kasuko foru-aldundiko edo zerikusia duen beste administrazioren bateko langileei, egoki iruditzen zaizkien egiaztapenak egin ditzaten; horrez gain, langile horiek eskatzen dieten informazio guztia emateko betebeharra ere badute.
Dekretu honetan xedatutakoa ez betetzeak zehapena dakar, lege hauetan ezarritakoari jarraituz: otsailaren 27ko 3/1998 Legea, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra; hondakinei eta lur kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea; elikagaien segurtasunari eta nutrizioari buruzko uztailaren 5eko 17/2011 Legea; eta nekazaritza- eta elikagaigintza-politikari buruzko abenduaren 23ko 17/2008 Legea.
Dekretu honetan ageri diren estatuko legeriaren berariazko aipamenak uneoro haiek ordezkatzen edo aldatzen dituzten araudiei buruzkoak direla ulertu behar da. Horrez gain, dekretu honetan sailei erreferentzia egiten zaienean, ulertu behar da erreferentzia egiten zaiela unean-unean hondakinen eta nekazaritzaren alorretan eskumena dutenei, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretuari eta egitura organikoaren eta funtzionalaren dekretuari jarraituz.
AZKEN XEDAPENETARIK LEHENENGOA. Garapen ahalmena.
Adierazitako sailetako titularrek ahalmena dute, nork bere eskumenen eremuan, dekretu honetan xedatutakoa aplikatze aldera eta garatze aldera behar beste xedapen emateko, aplikatzekoa den Europar Batasuneko araudian gerta daitezkeen aldaketek eragindako egokitzapen eta aldaketa teknikoak egiteko eta aurrerapen teknikora eta ezagutza zientifikora egokitzeko aldaketa teknikoak egiteko.
AZKEN XEDAPENETARIK BIGARRENA. Indarrean sartzea.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2013ko azaroaren 26an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,
MARIA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,
ANA ISABEL OREGI BASTERRIKA.
AZAROAREN 26KO 453/2013 DEKRETUAREN I. ERANSKINA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO NEKAZARITZA-LURRETAN ERABIL DAITEZKEEN LOHIAK
02 02 04(1) Haragia, arraina eta animalia-jatorriko beste elikagai batzuk prestatzetik eta elaboratzetik sortutako hondakinen isurkinak in situ tratatu ondorengo lohiak.
02 03 05 Honako hauek prestatzetik eta elaboratzetik sortutako hondakinen isurkinak in situ tratatu ondorengo lohiak: frutak, barazkiak, zerealak, olio jangarriak, kakaoa, kafea, tea eta tabakoa; kontserben ekoizpena; legamiaren eta legamia-estraktuaren ekoizpena, eta melazak eta melazen hartzidura. Salbuetsita daude patatak prestatu, landu edo eraldatzeko plantetatik datozen lohiak.
02 04 03 Azukrea elaboratzetik sortutako hondakinen isurkinak in situ tratatu ondorengo lohiak.
02 05 02 Esnekien industriatik sortutako hondakinen isurkinak in situ tratatu ondorengo lohiak.
02 06 03 Okintza- eta pastelgintza-industriatik sortutako hondakinen isurkinak in situ tratatu ondorengo lohiak.
02 07 05 Edari alkoholdunak eta alkoholik gabeak (kafea, tea eta kakaoa izan ezik) ekoiztetik sortutako hondakinen isurkinak in situ tratatu ondorengo lohiak.
19 08 05 Hiriko hondakin-urak tratatu ondorengo lohiak.
20 03 04 Hobi septikoetatik ateratzen diren lohiak.
(1) Lohi hauek aldez aurretik bete behar dituzte Europar Batasuneko eta Estatuko kasuan kasuko arauak, batik bat animalia-jatorriko azpiproduktuei eta giza kontsumorako ez diren produktu eratorriei buruzkoak.
AZAROAREN 26KO 453/2013 DEKRETUAREN II. ERANSKINA
LOHIEN TRATAMENDUAK ETA ERABILERA-MURRIZKETAK
AZAROAREN 26KO 453/2013 DEKRETUAREN IIA. ERANSKINA
LOHIEN TRATAMENDUA (TRATAMENDU EZ-AURRERATUAK)
Konpostajea pilatan, tunelean edo beste konpostaje-metodo batzuen bidezkoa.
Digestio anaerobio mesofiloa.
Digestio anaerobio termofiloa.
Digestio termofilo aerobio autotermikoa (Autoheated Thermophilic Aerobic Digestion-ATAD).
Tratamendu termikoa.
Lehortze termikoa.
Karearekin egokitzea pH 12 lortu arte eta gutxienez 24 orduz uztea.
IIB. eranskineko baldintzak bete ahal izateko beste tratamendu batzuk.
AZAROAREN 26KO 453/2013 DEKRETUAREN IIB. ERANSKINA.
AGENTE PATOGENOEN EDUKIERA-MUGAK TRATATUTAKO LOHIETAN
Lohi-ekoizleak behar beste kontrol-gune erabakigarri identifikatu behar ditu lohiaren tratamendu-prozesuan, eranskin honetan organismo patogenoei buruz ezarritako muga-balioak beteko direla ziurtatzeko.
Prozesuaren joanean gune erabakigarrietan lortutako kontrol- eta jarraipen-erregistroak gorde egin behar dira eta organo eskudunaren eskura eduki behar dira, ikuskatu ahal ditzan.
Organismo patogenoen muga-balioak lohietan, haien tratamendu-motaren arabera.
(Ikus .PDF)
Agente patogenoei buruzko muga horiek aplikatzeaz gain, europar batasuneko edo estatuko arau zorrotzagoak ere aplika daitezke.
AZAROAREN 26KO 453/2013 DEKRETUAREN IIC. ERANSKINA
TRATAMENDU AURRERATUAK
Balidazio-prozedura.
Lohien tratamendu aurreraturako instalazioei soilik aplikatuko zaie atal hau.
Tratamendua abian jarri eta ondorengo sei hiletan, tratamendu aurreraturako instalazio guztien higienizazio-maila balidatu egin behar da tratamenduaren eraginkortasuna neurtuz, xede hauetarako:
Salmonella senftenberg W775 duten lohietan, tratamendu-prozesuaren ondoren % 99,99 (4 log) murrizteko hasierako Salmonella senftenberg W775 kontzentrazioari dagokionez, eta
Tratatutako lohiak eduki ditzakeen Ascaris arrautzak bizigaiak izan ez daitezen.
Tratamendu aurreratuak.
Konpostajea pilatan, ziurtatuz material guztia gutxienez 55ºC-ko tenperaturan egongo dela 4 orduz, bira ematen zaion bakoitzean. Pila horiek 3 aldiz biratu behar dira gutxienez, eta edonola ere, materiala erabat egonkortzea lortu behar da.
Konpostajea gelaxkatan edo ontzietan, ziurtatuz material guztia gutxienez 55ºC-ko tenperaturan egongo dela 4 orduz eta erabat egonkortuta dagoela.
Lehortze termikoa, ziurtatuz lohiak dituen partikulen tenperatura gutxienez 80ºC-koa dela 10 minutuz eta ura % 10era baino gutxiagora murriztu dela.
Egonkortze termofiliko anaerobioa edo aerobioa gutxienez 55ºC-ko tenperaturan eta gutxienez 4 orduz jarraian, lohia azken aldiz gehitu ondoren eta hurrengo aldiz bota baino lehen. Instalazioa diseinatzean kontuan izan behar da gutxienez 55ºC-ko tenperatutan funtzionatu behar duela, eta tenperaturari eusteko gai izan behar duela lohia egonkortzeko.
Lohi likidoaren tratamendu termikoa, gutxienez 10 minutuz 80ºC-tan edo 20 minutuz 75ºC-tan edo 30 minutuz 70ºC-tan, eta gero digestio anaerobio mesofiloa 35ºC-tan, 12 egunez edukita batez beste.
Kare biziarekin (CaO) egokitzea, pH 12,6 edo pH gehiago lortzeko, eta aldi berean, gutxienez 55ºC-ko tenperaturan egoteko 2 orduz. Lohia eta karea ondo nahasiko dira.
Tratamendu aurreratuko lohitzat hartzeko, ezinbestez tratatu behar da lohia prozesu horietakoren baten bidez edo batzuen konbinazioen bidez (denbora eta tenperatura arteko binomioan edozein aldaketa egiteko aukera barne, baldin eta emaitza berdinak lortzen direla egiaztatzen bada), eta beraz, tratamendu-prozesuaren bidez honako hauek lortu behar dira:
Escherichia coli % 99,99 murriztea (4 log), tratatutako lohi gramo bakoitzeko (materia lehorrari dagokionez) 103 kolonia-sortzaile unitate baino gutxiagoko mailara,
tratatutako lohiaren 50 gramoko (materia freskoa) lagin batek ez edukitzea Salmonella spp.
Agente patogenoei buruzko arau horietakoren bat betetzen ez duen lohi-sorta bat ezin izango da tratamendu aurreratuko lohitzat hartu, eta beraz, tratatutako lohitzat edo tratamendu ez-aurreratuko lohitzat hartuko da, baldin eta IIA. eranskineko eta IIB. eranskineko baldintzak betetzen baditu.
Ingurumen-alorreko organo eskudunari eskatu ahal izango zaio tratamendu aurreratutzat hartzeko atal honetan aipatu ez den beste tratamendu bat, baldin eta egiaztatzen bada IIB. eta IIC. eranskinetan tratamendu aurreratuko kasuetarako agente patogenoei buruz xedatutako arauak betetzen dituela, eta prozesuaren kontrolari eta jarraipenari buruzko hurrengo ataleko baldintzak betetzen dituela.
Prozesuaren kontrola eta jarraipena.
Lohi-ekoizleak behar beste kontrol-gune erabakigarri identifikatu behar ditu lohiaren tratamendu-prozesuan, II C. eranskin honen 1. eta 2. puntuetan organismo patogenoei buruz ezarritako murrizketak lortuko direla ziurtatzeko.
Kontrolgune erabakigarrietan, prozesuko parametro garrantzitsuak (esate baterako, tenperatura, pHa, pilen bira-kopurua, eusteko batez besteko denbora) gutxienez egunean behin ikuskatu behar dira, eta teknikoki posible izanez gero, hobe modu jarraituan.
Lortutako kontrol- eta jarraipen-erregistroak gorde egin behar dira eta organo eskudunaren eskura eduki behar dira, ikuskatu ahal ditzan.
AZAROAREN 26KO 453/2013 DEKRETUAREN IID. ERANSKINA
ERABILERA-MURRIZKETA GEHIGARRIAK
Beheko taulan adierazitako murrizketak errespetatu egin behar dira lohiak lurzoruetan erabiltzen direnean, lohiak izan duen tratamendu-motaren eta lurzoruaren erabilera-motaren arabera.
(Ikus .PDF)
(*) debekatuta dago lohiak erabiltzea baso-sartzeko lurzoruetan, baldin eta eskudun organoak berariazko baimena ematen ez badu eta bakar-bakarrik zuhaitzak ekoiztea xede duen baso-landaketa izanik ezinbestekoa bada mantenugai gehiago erabiltzea.
AZAROAREN 26KO 453/2013 DEKRETUAREN III. ERANSKINA
LURZORUETAKO METAL ASTUNEN KONTZENTRAZIOETARAKO MUGA-BALIOAK
(Ikus .PDF)
(ML: MATERIA LEHORREAN)
AZAROAREN 26KO 453/2013 DEKRETUAREN IV. ERANSKINA
LOHIETAKO ELEMENTU GELDOETARAKO MUGA-BALIOAK
(Ikus .PDF)
AZAROAREN 26KO 453/2013 DEKRETUAREN V. ERANSKINA
LOHIETAKO METAL ASTUNEN KONTZENTRAZIOETARAKO MUGA-BALIOAK
(Ikus .PDF)
AZAROAREN 26KO 453/2013 DEKRETUAREN VI. ERANSKINA
LOHIETAKO KONPOSATU ORGANIKOETARAKO MUGA-BALIOAK
(Ikus .PDF)
(1) Poliklorobifeniloen 28, 52, 101, 118, 138, 153 eta 180 zenbakidun osagaien batura.
(2) Hidrokarburo aromatiko poliziklikoena, hauena baino ez: azenaftenoa, fenantrenoa, fluorenoa, fluorantenoa, pirenoa, bentzo(b+j+k)fluorantenoa, bentzo(a)pirenoa, bentzo(ghi)perilenoa, indeno(1, 2, 3-c, d)pirenoa.
(3) Alkibentzeno lineal sulfonatuak.
(4) Nonilfenola eta nonilfenoletoxilatoak, 1 edo 2 etoxilo talderekin.
(5) Dibentzodioxina polikloratuak/dibentzofuranoak.
AZAROAREN 26KO 453/2013 DEKRETUAREN VII. ERANSKINA
Lohiak erabilita lurzoruan urtero gehitu daitezkeen metal astunen kopuruen muga-balioak, hiru urteko batez bestekoa oinarri hartuta.
(Ikus .PDF)
AZAROAREN 26KO 453/2013 DEKRETUAREN VIII. ERANSKINA
LAGINAK ETA ANALISIEN MAIZTASUNA
Agronomia-parametro hauek lohien konposizioa zehazteko aztertu behar dira beti:
pH (CaCl2);
materia lehorra eta materia organikoa;
mantenugai primarioak: nitrogenoa (N Kjeldahl eta N-NH4 nomenklaturadunak), fosforoa (P2O5 nomenklaturaduna), potasioa (K2O nomenklaturaduna), kaltzioa (CaO nomenklaturaduna), magnesioa (MgO nomenklaturaduna) eta burdina (FeO nomenklaturaduna).
Lohiak lehendabizikoz erabili baino lehen, lurzoruaren parametro hauek aztertu behar dira eta bost urtean behin egin behar dira lehendabiziko erabileratik aurrera:
pH (CaCl2);
materia organikoa;
nitrogeno guztizkoa, fosforoa (Olsen metodoaren arabera analizatuta), potasioa, kaltzioa, magnesioa eta burdina.
kadmioa, kromo guztizkoa, kobrea, merkurioa, nikela, beruna eta zinka.
Lehendabizikoz erabili zenetik 5 urte igaro badira, eta lohiak berriro erabiltzeko asmorik ez badago, ez da beharrezkoa izango lurzoruaren beste analisi bat egitea.
Lohiaren konposizioa aldatzen den bakoitzean aztertu behar dira lohiak. Nolanahi ere, taula honetan adierazitako maiztasunez aztertu behar dira gutxienez:
(Ikus .PDF)
Parametroen (metal astunak, konposatu organikoak, organismo patogenoak) analisi-maiztasuna murriztu ahal izango da, baldin eta egiazta badaiteke bi urteko epean parametroaren batez besteko balio bakoitza mugatik behera % 75era egon dela beti.
Konposatu organikoen analisiak ez dira egingo, hala erabakiz gero, baldin eta egiazta badaiteke bi urteko epean parametroaren batez besteko balio bakoitza mugatik behera % 25era egon dela beti.
Agronomia-parametro ororen analisi-maiztasuna murriztu daiteke, baldin eta egiaztatzen bada bi urteko epean parametroaren batez besteko bakoitza % 20 baino gutxiago desbideratu dela batez bestekotik.
Lagin-maiztasunak jada murriztuta ageri dira taula honetan:
(Ikus .PDF)
Metal astunen eta konposatu organikoen kontzentrazioen muga-balioekin bat datozen lohitzat hartzeko, parametro bakoitzak bere aldetik bete behar ditu IV., V. eta VI. eranskinetan ezarritako muga-balioak, eta organismo patogenoen parametro bakoitzak IIB. eranskinean ezarritako muga-balioen barruan egon behar du, taula honetan adierazitako lagin-maiztasunaren arabera:
(Ikus .PDF)
Lursail batean lohiak erabiltzen hasi eta 3 urteko epean, lohi-hartzaileak beharrezko batez bestekoak egingo ditu, ziurtatzeko gehitutako metal astunen kantitateak bat datozela VII. eranskinean ezarritako muga-balioekin.
AZAROAREN 26KO 453/2013 DEKRETUAREN IX. ERANSKINA
LURZORUEN ETA LOHIEN LAGINAK ZEIN ANALISIAK EGITEKO METODOAK
(Ikus .PDF)
Aztertu beharreko lursaileko lurzoruaren lagin adierazgarri bat lortzeko, gutxienez lurzoruaren 25 lagin nahasiko dira. Lursailaren definizioa 2. artikuluan zehaztu da. Lurzoruaren lagin adierazgarrien kopurua zehazteko, eremuaren neurria eta homogeneotasuna hartuko dira kontuan. Eremua nabarmen heterogeneoa bada lurzoruaren propietateei dagokienez (esaterako, lurzoruaren ehundura edo sakonera), eraketa-faktoreei dagokienez (esaterako, material parentala, drainatze-maila, maldaren angelua edo forma) edo lurzoruaren erabilerari dagokionez, komenigarria izan daiteke azalera hainbat lursail homogeneotan zatitzea. Lursail horien neurria hartuko da kontuan, haietako bakoitzean zenbat lagin adierazgarri egin behar diren zehazteko.
Taula honetan adierazi dugu lursail horietako bakoitzean lurzoruaren zenbat lagin adierazgarri egin behar diren, azaleraren arabera:
(Ikus .PDF)
30 hektarea baino gehiagoko azalerei dagokienez, lurzoruaren lagin adierazgarrien kopurua (N) zehazteko formula hau erabiliko da:
N = 1 + A1/2 (zenbaki oso hurbilenera biribildua).
A = azalera, hektareatan.
Lagina zenbateko sakoneran egin behar den jakiteko, kontuan hartu behar da lohia zenbateko sakoneran erabiliko den eta lurzoruaren erabilera nagusia zein den. Landu daitekeen lurzoruei eta bazka-laboreko lurzoruei dagokienez, lehendabiziko 30 zentimetrotan hartu behar dira laginak edo egin behar dira zulaketak.
(Ikus .PDF)
AZAROAREN 26KO 453/2013 DEKRETUAREN X. ERANSKINA
Bete beharreko prozedura: eskatutako informazioa eta baterako informazioa.
Eranskin honetan adierazitako informazioa lohiak lurzoruetan erabili baino lehen sortu behar du lohien kudeatzaileak, eta lurzoruan erabiliko den lohiarekin batera eman behar du. Dokumentazio hori lohiarekin batera entregatu behar da, lohia beste agenteren bati ematen zaion bakoitzean, dela kudeatzailea, dela erabiltzailea dela hartzailea, eta 10 egunez gorde behar da.
Lohiarekin batera entregatu beharreko dokumentua:
L1 Lohiarekin batera entregatu beharreko dokumentua eta erabil daitekeen gehieneko dosiaren deklarazioa.
Lohiarekin batera entregatu beharreko dokumentuaz gain, hauek ere entregatu behar dira:
L2 Lohi-kudeatzailearen informazioa.
L3 Tratamenduaren balidazioa (tratamendu aurreratuentzat bakarrik).
L4 Lurzoruan erabiliko den lohiari dagokion lohi-sortaren analisia.
Eranskin honetan adierazitako informazioa lohi-hartzaileak edo horretarako propio hark izendatzen duenak sortu behar du, lurzoruan lohia nekazaritzarako erabili baino lehen. Horrez gain, lohi-hartzaileak edo hark izendatzen duenak kasuan kasuko foru-aldundiko eskudun organoari gutxienez bi aste lehenago jakinaraziko dio lohia erabiltzeko asmoa duela, foru-aldundi horrek xedatutako moduan. Lohi-hartzaileak beste erakunde edo pertsona batzuen esku utz dezake eginkizun horiek egiteko ardura, baina lohi-hartzailearen ardurapekoa izango da beti horiek egitea.
Lursailari buruzko dokumentuak:
P1 Lursaila lohiak erabiltzeko egokia delako deklarazioa.
P2 Erabiltzailearen/hartzailearen onarpena, eta beharrezkoa bada, lohia erabiliko den lursailen jabearena.
Lursailari buruzko dokumentuak:
P3 Lohiak erabiliko diren lursailetako lurzoruen analisiak.
Erabili ostean eta sei hilean behin, lohi-erabiltzaileak edo hark izendatzen duenak kasuan kasuko foru-aldundiko eskudun organoari informazio hau jakinarazi behar dio foru-aldundi horrek xedatutako moduan:
P4 Lohiak dituzten lursailei buruzko sei hilez behingo jarraipena.
L1 Lohiarekin batera entregatu beharreko dokumentua eta erabil daitekeen gehieneko dosiaren deklarazioa.
(Ikus .PDF)
(1) Adierazi «bai» ala «ez», kontuan hartuta lohiak betetzen dituen ala ez azaroaren 26ko 453/2013 Dekretuaren IIB. eranskinean ezarritako muga-balioak.
(2) Adierazi «bai» ala «ez», kontuan hartuta lohiak betetzen dituen ala ez azaroaren 26ko 453/2013 Dekretuaren IV. eranskinean ezarritako muga-balioak.
(3) Adierazi «bai» ala «ez», kontuan hartuta lohiak betetzen dituen ala ez azaroaren 26ko 453/2013 Dekretuaren V. eranskinean ezarritako muga-balioak.
(4) Adierazi «bai» ala «ez», kontuan hartuta lohiak betetzen dituen ala ez azaroaren 26ko 453/2013 Dekretuaren VI. eranskinean ezarritako muga-balioak.
(5) Lohia lurzoruan erabiltzeko modukoa bada aurreko parametro guztien arabera, adierazi zenbateko dosia (materia freskoa tonatan/ha eta urteko) erabil daitekeen.
(6) XX Dekretuak ezarritakoari jarraituz, lursail bakar batek lohiak erabiliz izan dezakeen gehieneko nitrogeno-kantitate hau izan behar du: 250 kg N/ha eta urteko.
(7) Azaroaren 26ko 453/2013 Dekretuaren VII. eranskinean xedatu da lohiak erabiliz lurzoruan urtean gehitu daitekeen gehieneko metal astunen kantitatea, eta horretarako, 3 urteko batez bestekoa hartu da oinarri.
(8) Taularen (6) eta (7) errenkadetan adierazitako lohi-dosietatik, txikiena hartuko da. Dosi hori izango da erabili ahal izango den gehieneko dosia lohia lurzoruan erabiltzean, azaroaren 26ko 453/2013 Dekretuan xedatutakoari jarraituz; izan ere, osasunerako eta ingurumenerako ondorio kaltegarriak eragoztea da helburua.
Lursail berean lohi desberdinak erabiliz gero, lohi-hartzaileak kontuan izan behar du lohi horiek guztiek duten metal astunen kantitateak batu egin behar dituela urteko batez bestekoa egin baino lehen, egiaztatu ahal izateko 3 urteren buruan beteko direla azaroaren 26ko 453/2013 Dekretuaren VII. eranskinean xedatutako mugak.
(Ikus .PDF)
L2 Lohi-kudeatzailearen informazioa.
(Ikus .PDF)
L3 Tratamenduaren balidazioa (tratamendu aurreratuentzat bakarrik).
Dokumentazio hau soilik eskatuko da, baldin eta lohi-kudeatzaileak tratamendu aurreratu batek berezko dituen erabilera-murrizketak kontuan hartuta erabili nahi badu lohia.
(Ikus .PDF)
L4 Lurzoruan erabiliko den lohiari dagokion lohi-sortaren analisia.
Analisi hauek IX. eranskinean xedatutako laginketa- eta azterketa-metodoak erabiliz egingo dira edo eskudun organoak baimendutako beste metodo batzuk erabiliz.
Ezinbestekoa da VIII. eranskinean ezarritako maiztasunez errepikatzea analisi-determinazioak edo maiztasun handiagoz errepikatzea, baldin eta lohien konposizioa oso aldakorra bada.
Eskatutako datuak laborategiak igorritako dokumentazioarekin ordeztu ahal izango dira, baldin eta eskatutako datu berberak ageri badira betiere, zalantzarik eragingo ez duen lohiari buruzko identifikazioarekin batera. Lohien identifikazioak argia izan behar du, haien trazabilitatea zein den jakiteko modukoa.
(Ikus .PDF)
ml-ean: materia lehorrean; mf-an: materia freskoan.
25 g-tan aztertuko da tratamendu ez-aurreratuetan eta 50 g-tan tratamendu aurreratuetan
(Ikus .PDF)
P1 Lursaila lohiak erabiltzeko egokia delako deklarazioa.
Lohi-hartzaileak edo hark izendatzen duen hirugarren pertsona batek kasuan kasuko foru-aldundiko eskudun organoari gutxienez bi aste lehenago jakinaraziko dio, foru-aldundi horrek ezarritako moduan, lohia erabili nahi duela lursail hauetan.
(Ikus .PDF)
(1) Nekazaritzako Lursailei buruzko Geografia Informazioko Sistemaren identifikazioa: probintzia, udalerri, poligono, lursail eta barrutiaren kodeekin.
(2) Adierazi zer motatakoa den erabilera-murrizketa gehigarria, azaroaren 26ko 453/2013 Dekretuaren IID. eranskinari jarraituz.
(3) Adierazi «ba» ala ez», kontuan hartuta lurzoruak betetzen dituen azaroaren 26ko 453/2013 Dekretuak ezarritako baldintzak. Azaroaren 26ko 453/2013 Dekretuaren bidez debekatu egiten da lohiak erabiltzea 5,0 pH baino gutxiagoko lurzoruetan.
(4) Adierazi «ba» ala ez», kontuan hartuta lurzoruak betetzen dituen azaroaren 26ko 453/2013 Dekretuak ezarritako baldintzak. Azaroaren 26ko 453/2013 Dekretuaren bidez debekatu egiten da lohiak erabiltzea 80 mg/kg baino gehiagoko fosforoa (Olsen) duten lurzoruetan.
(5) Adierazi «bai» ala «ez», kontuan hartuta betetzen dituen ala ez azaroaren 26ko 453/2013 Dekretuaren IIB. eranskinean ezarritako muga-balioak.
(6) Adierazi «bai» ala «ez», kontuan hartuta lursaila Natura 2000 Sarearen barruan dagoen ala ez.
(7) Adierazi «bai» ala «ez», kontuan hartuta ingurumena dela-eta beste toki babestu batzuen barruan dagoen ala ez, debekatuta baitako halako lursailetan lohiak erabiltzea, baldin eta ez badago lohiak erabiltzea berariaz baimentzen duen jarduera-planik edo -programarik.
(8) Adierazi «bai» ala «ez», kontuan hartuta taulako (2), (3), (4), (5), (6) eta (7) errenkadetako balio murriztaileena.
Lursail berean lohi desberdinak erabiliz gero, lohi-hartzaileak kontuan izan behar du lohi horiek guztiek duten metal astunen kantitateak batu behar dituela urteko batez bestekoa egin baino lehen, egiaztatu ahal izateko 3 urteren buruan beteko direla azaroaren 26ko 453/2013 Dekretuaren VII. eranskinean xedatutako mugak.
Lohi-hartzaileak kontuan izan behar du behar-beharrezkoa dela 5 urtean behin lursail bakoitzeko lurzoruaren analisia egitea. Lehendabizikoz erabili zenetik 5 urte igaro badira, eta lohiak berriro erabiltzeko asmorik ez badago, ez da beharrezkoa izango lurzoruaren beste analisi bat egitea.
(Ikus .PDF)
P2 Erabiltzailearen/hartzailearen onarpena, eta beharrezkoa bada, lohia erabiliko den lursailen jabearena.
Lohi-hartzaileak sinatu egin behar du onartzen duela lohiak identifikatutako lursailetan erabiltzea.
Onarpen hau lursailen jabeak sinatuko du, baldin eta bera bada lursail horien erabiltzailea. Lursailaren erabiltzailea ez bada lursailaren jabea biek sinatu behar dute onarpen-dokumentua (jabea eta erabiltzailea/hartzailea). Aipatutako dokumentuan gutxienez adierazi behar da jabearen izena, eta balego, erabiltzearena, NAN/IFK, helbidea, lohia erabiliko den lursailaren identifikazioa (Nekazaritzako Lursailei buruzko Geografia Informazioko Sistemarena), data eta sinadura; eta horrez gain, berariaz adierazi behar da onartzen dela lohi-kudeatzaileak lursail horietan lohia erabiltzeko egindako proposamena.
(Ikus .PDF)
P3 Lohiak erabiliko diren lursailetako lurzoruen analisiak.
Analisi hauek IX. eranskinean xedatutako laginketa- eta azterketa-metodoak erabiliz egingo dira edo eskudun organoak baimendutako beste metodo batzuk erabiliz.
Ezinbestekoa da VIII. eranskinean ezarritako maiztasunez errepikatzea analisi-determinazioak edo maiztasun handiagoz errepikatzea, baldin eta beharrezkotzat hartzen bada.
(Ikus .PDF)
ml-ean: materia lehorrean;
(1) Nekazaritzako Lursailei buruzko Geografia Informazioko Sistemaren identifikazioa: probintzia, udalerri, poligono, lursail eta eremuaren kodeak.
(2) Eskatutako datuak laborategiak igorritako dokumentazioarekin ordeztu ahal izango dira, baldin eta eskatutako datu berberak ageri badira betiere, Nekazaritzako Lursailei buruzko Geografia Informazioko Sistemaren lursailari buruzko identifikazioarekin batera. Kasu horretan, ez da beharrezkoa izango laborategiak sinatzea dokumentu honetan.
(Ikus .PDF)
P4 Lohiak dituzten lursailei buruzko sei hilez behingo jarraipena.
Informazio hau sei hilean behin jakinarazi behar dio lohi-erabiltzaileak kasuan kasuko foru-aldundiko eskudun organoari, foru-aldundi horrek xedatutako moduan. Urtearen lehen seihilekoan egindako erabilerak uztailaren 31 baino lehen jakinarazi behar dira, eta bigarren seihilekoan egindako erabilerak, hurrengo urteko urtarrilaren 31 baino lehen.
(Ikus .PDF)
(1) Lohi-erabiltzaileak zabaldu ditu lohiak eremuan, dela kudeatzailea bera, dela lohi-hartzailea edo dela haietako batek izendatutako hirugarren pertsona bat.
(2) Zehaztu zein den: bazka-laboreak (adierazi zein), labore estentsiboak (adierazi zein), frutak eta barazkiak (adierazi zein), fruta-arbolak, mahastiak, baso-sartzekoak (zehaztu espeziea) edo beste batzuk (zehaztu zertarako erabiltzen den lurzorua).
(3) Lohi-kantitatea, materia freskoa tonatan.
(4) Gehitutako nitrogenoa erabilitako lohi-kantitatearen arabera, nitrogeno-kantitatea eta lursailaren azalera.
(5) Lohia erabiltzaileari zuzenean eman dion erakunde kudeatzailearen izena (bat etorri behar du L2 fitxan adierazitakoarekin).
(6) Lohiak hartu dituen erakundearen edo pertsonaren izena (bat etorri behar du P2 fitxakoarekin).
(7) Lohiaren kodea edo izena lohiarekin batera entregatu beharreko dokumentuan, identifikazioa zalantzarik gabe ziurtatzeko (bat etorri behar du L1 fitxan adierazitakoarekin).
(Ikus .PDF)
AZAROAREN 26KO 453/2013 DEKRETUAREN XI. ERANSKINA
GUTXIENEKO DISTANTZIAK LOHIAK LURZORUETAN ERABILTZEKO
Lohiak lurzoruetan erabiltzerakoan, gutxieneko distantzia hauek errespetatu behar dira (horiez gain, aplikatzekoak izango dira kasu jakinetarako Espainian eta Euskal Autonomia Erkidegoan dauden araudi zorrotzagoak ere):
(Ikus .PDF)
Ur-ibilguetatik hurbil dauden lurretan (lurgaineko urak), ibai-ertzetik gutxienez 5 metroko zabalerako banda bat utzi behar da ur-ibilguen edo ur geldoen ertzetan; banda horietan ezin izango da lohia erabili.