Segurtasun Saila

Arautegia

Inprimatu

423/2013 DEKRETUA, urriaren 7koa, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikertzeko, garatzeko eta berritzeko laguntzei buruzkoa (Berriker programa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 225
  • Hurrenkera-zk.: 5125
  • Xedapen-zk.: 423
  • Xedapen-data: 2013/10/07
  • Argitaratze-data: 2013/11/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikerketa, garapena eta berrikuntza (I+G+B) bultzatzea ezinbesteko helburua da Europar Batasuneko herrialde guztietan; hala, 2002an Europako Kontseilua Bartzelonan bildu zenean, Batasunak I+G+Brako daukan gastua handitzeko akordioa erdietsi zuten. Estatuek I+G+Brako ematen dituzten laguntzen bidez, efizientzia ekonomikoa areagotzea lortu behar da, horrek hazkunde jasangarriari eta enpleguari lagunduko diolako.

Europako Batzordeak ezinbestekoa ikusi zuen estatuek I+G+Brako ematen dituzten laguntzen inguruan indarrean dagoen araudia berritzea eta hobetzea; eta horretarako asmotan egokitu zuen esparru berri bat, «Ikerketa, garapen eta berrikuntzarako laguntzen Batasuneko esparrua» (2006/C 323/01) EBAO, 2006ko abenduaren 30ekoa. Esparru berriaren helburua da efizientzia ekonomikoa ziurtatuta edukitzea; horretarako, estatu kideei arlo horretan estatuek ematen dituzten laguntzak jasotzeko argibideak azalduko zaizkie, merkatuko okerrak zuzenduko dira eta lortuko da arlo horretan arautzen eta ematen diren laguntzak ez izatea lehiakortasunaren kontrako baizik merkatu komunarekin bateragarri izatea. Bide horretatik, kategorien araberako I+Grako salbuespenen aplikazio-eremua zabaltzeko asmoz, eta goian aipatutako esparruaren ondoren, 800/2008 EE erregelamendua argitaratu zen, zenbait laguntza-kategoria merkatu komunarekin bateragarritzat jotzen dituena, tratatuaren 87. eta 88. artikuluak aplikatuz (EBAO L214, 2008/8/9), I+G+Ben arloan arazo gutxien eragiten dituen laguntza-neurriak jasotzen dituena, nekazaritza, elikadura eta arrantzako sektoreetarako laguntzak barne; eta aurretik jakinarazi beharraren obligazioa kentzen diena, kasu batzuetan behintzat, ikerketa eta garapenerako proiektuetarako laguntzei, bideragarritasun teknikoari buruzko ikerketei, enpresa gazte eta berritzaile txikietarako laguntzei, eta berrikuntzan aritzeko babesa eta aholkularitza ematen duten zerbitzuetarako laguntzei.

Beste alde batetik, Euskadiko Landa Garapen Iraunkorreko 2007-2013 Programak jasota dakar bere 124. neurrian laguntza emango duela «Produktu, prozesu eta teknologia berriak garatzeko elkarlan-proiektuetarako». Zehazki, nekazaritza, elikadura eta basogintzarako produktu, prozesu eta teknologia berriak bultzatzeko helburua du neurri horrek, betiere, lehenengo sektorearekin eta eraldatze- eta merkaturatze-industriarekin elkarlanean jardunez. (Programa hori 2008ko otsailaren 15ean onetsi zen, Batzordearen C(2008) 704 erabakiaren bidez, eta horren bitartez Kontseiluaren 1698/2005 EE erregelamendua, irailaren 20koa, aplikatzen da, hots, landa-garapenerako laguntza Landa Garapeenerako Nekazaritzako Europako Funtsa (FEADER) delakoaren bidez gauzatzea.

Enpresei I+G+Brako ematen zaizkien laguntzak dira I+G+B garatzeko tresna garrantzitsuenetakoak, ez soilik epe laburrera erantzuteko, baizik, nagusiki, enpresa-arloko ekimenak bultzatzeko eta zentro teknologikoekin elkarlanean jardun dezaten bultzatzeko, ikerketa-lanak azpi-sektoreen bitartez gara daitezen sustatuz.

Horrela dago jasota nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen Sailak I+G+Bko jarduerak sustatuz nekazaritzako elikagaien sektorearen lehiakortasuna handitzeko egindako, lagundutako eta bultzatutako Planetan ere: «Elikagai-industriaren eta -kalitatearen Plan Estrategikoa (EIK)» eta «Zuraren Plan Estrategikoa (ZPE)».

«Ikerketa, garapen eta berrikuntzarako estatuen laguntzei buruzko esparru komunitario» berria (2006/C 323/01) delakoaren bitartez Europar Batasunak I+G+Bari eman nahi dion bultzada eta protagonismoarengatik; nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen Sailak I+G+Bari buruz ezarri dituen helburuengatik; estatuek I+G+Bari ematen dizkioten laguntzei indar berria emateko ezinbesteko erreforma gauzatu beharragatik, gai horri buruzko batasuneko marko berriko jarraibideetara egokitu ahal izateko, bai eta 800/2008 EE erregelamendura ere merkatu komunarekin bateragarri diren zenbait laguntza-kategoria ezartzen ditu, Itunaren 87. eta 88. artikuluak aplikatuz (kategorien araberako salbuespenei buruzko erregelamendu orokorra, EBAO L214, 2008/08/09); eta Euskadiko Landa Garapeneko 2007-2013 Programak ezarritakoa garatzeko premiagatik, 124. neurriari dagokionez, horregatik guztiagatik da ezinbestekoa arau hau ezartzea, nekazaritza, elikadura eta arrantzako sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza piztu eta bultzatzeko laguntzen araubidea jarri eta arautzeko.

Jakintza da garapen teknologikoaren bidez eta prozesuen, produktuen eta merkatuen berrikuntzaren bidez eskuratzen dena, nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen Sailak nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetako lehiakortasuna hobetzeko hartutako estrategiaren giltzarrietako bat.

Nolanahi ere, orain arte ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza sustatzen eta bultzatzen zituzten bi arau zeuden indarrean eta bi laguntza-sistema desberdin zeuden: itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak eta aurrerakin itzulgarriak. Arau horiek honako hauek dira: azaroaren 23ko 230/2004 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaien sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza teknologikoa sustatzekoa (Ikerketa Programa) eta uztailaren 27ko 218/2010 Dekretua, nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektorean ikerketa, garapena eta berrikuntza laguntzekoa.

Nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen Sailak egoera hori aztertu du, eta Sailaren ustez egon daitezkeen onuradunentzat egokiagoa eta argigarriagoa da bi arauak bakar batean biltzea, biek helburu bera dutelako, nahiz eta laguntza mota desberdina izan; era berean, aurrerakin itzulgarriei dagokien laguntzaren ordez zero intereseko maileguak emango dira.

Ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren alorrean sablean dauden laguntza guztiak biltzen dituen arau bat egotea estrategikoki egokiagoa da eta prozedurak errazten dizkio herritarrari, Administrazioaren sustapen-jardueraren azken onuradunari, alegia.

Arau honek 51 artikulu, xedapen iragankor 1, xedapen indargabetzaile 1 eta 2 azken xedapen ditu.

Nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen Sailak egin du Dekretu hau, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura artekoetan xedatutakoa kontuan hartuta.

Dekretu hau egiteko, sektoreko erakunderik adierazgarrienak kontsultatu dira eta nahitaezko txosten guztiak ere baliatu dira.

Horren ondorioz, Ekonomia Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko urriaren 7an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Dekretu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza piztu eta bultzatzeko laguntzen araubidea (Berriker Programa) ezarri eta erregulatzea.

  2. Arau honetan erregulatzen diren ikerketa, garapen eta berrikuntzarako laguntzen helburua da eraginkortasuna areagotzea eta lehiakortasuna hobetzea eta, hazkunde jasangarriaren alde egitea eta Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, elikadura eta arrantzako sektoreen arteko elkarlana bultzatzea.

  3. Dekretu honetako II., III. eta IV. kapituluetan agertzen diren laguntzak jakinarazi beharretik salbuetsita daude eta halako tratua izango dute, 800/2008 EE erregelamenduaren indarrez, merkatu komunarekin bateragarri diren zenbait kategoria bereizten baititu, Itunaren 87. eta 88. artikuluak aplikatuta (kategorien araberako salbuespenen erregelamendu orokorra) (EBAO L214, 2008/08/09). Horrenbestez, laguntza horiek behar bezala komunikatu behar zaizkio Europako Batzordeari, dekretu hau argitaratzen denetik hasi eta hurrengo 20 egunen barruan.

    1. eta VI. Kapituluetan aurreikusitako laguntzak «Ikerketa, garapen eta berrikuntzarako estatuen laguntzei buruzko esparru komunitarioan» (2006/C 323/01) bilduta daude eta behar bezala jakinarazi zaizkie Europako Batzordearen zerbitzuei, SA34766 (2012/N) Laguntza gisa. Aipatutako laguntzari 2013ko maiatzaren 2ko C (2013) 2604 azken Erabakiaren bitartez eman zaio baimena.

    1. kapituluan aurreikusitako laguntza irailaren 20ko Kontseiluaren 1698/2005 zenbakiko Erregelamenduan (EB) eta hura aplikatzea dakarren Euskadiko Landa Garapen Iraunkorreko 2007-2013 Programan bildu da.

  4. Inbertsioak eta gastuak urterokoak nahiz hainbat urtetakoak izan daitezke, aurrekontuan erabiltzeko moduan dagoenaren arabera eta aurkeztutako proiektuak gauzatzeko epearen arabera; betiere, laguntzen deialdiari buruzko Aginduan ezartzen den bezala, eta ordainketak egingo diren unearen arabera.

Dekretu honen ondorioetarako, honela ulertu behar dira jarraian datozen definizioak:

  1. Laborantza: nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza biltzen ditu, baita akuikultura ere, itsasokoa kanpo utzita. Landa-turismoko jarduerak ere sartzen dira definizio honen barruan, elikagaien produkziora bideratuta badaude.

  2. Elikagaiak: kontzeptu honen barnean sartzen da nekazaritzatik, arrantzatik, arrain-haztegietatik, ehizatik eta perretxiko-bilketatik datozen produktuak edo beste jatorri natural batekoak ekoitzi, eraldatu, ontziratu eta merkaturatzea.

  3. Zentro teknologikoak: estatutuen xedetzat, teknologiaren hobekuntzaren eta kudeaketaren bitartez, enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzea duten pertsona juridikoak (publikoak zein pribatuak).

  4. Ikerketa-zentroak: ikerketa zientifikorako eta garapen teknologikorako proiektuetan eta jardueretan aritzeko gaitasuna dutela eta horrelakoetan aritu direla frogatzen duten edo ikerketa sozioekonomikorako proiektuak egiten dituzten pertsona juridikoak (publikoak zein pribatuak).

  5. Garapen esperimentala: aurretik ere baziren jakintzak eta teknikak (zientifikoak, teknologikoak, enpresa-arlokoak eta abar) eskuratu, konbinatu, konfiguratu eta erabiltzea, planak eta egiturak nahiz produktu, prozesu eta zerbitzu berriak, eraldatuak edo hobetuak prestatzeko. Hor barruan sartzen dira, halaber, produktu, prozesu eta zerbitzu berriei buruzko definizio kontzeptuala, plangintza eta dokumentazio-lana egiteko jarduerak ere.

    Jarduerak izan daitezke, besteak beste, proiektu, diseinu, plan eta bestelako dokumentazioa prestatzea, betiere, ez baldin badira erabilera komertziala emateko. Orobat, merkataritza-erabilera duten prototipo eta proiektu pilotuak garatzea ere barne har dezake, prototipoa azken merkataritza-produktuaren beharraren eraginez sortzen bada, eta bere fabrikazioa soilik erakusketa- eta balioztatze-helburuetarako garestiegia denean. Proiektu pilotuak edo erakustekoak gerora salerosketarako erabiliz gero, horrek sortutako diru-sarrera oro diruz laguntzeko moduko gastuei kendu beharko zaie.

    Produktu, prozesu eta zerbitzuen ekoizpen eta saiakuntza esperimentaletarako ere diru-laguntzak jaso daitezke, betiere industria-aplikazioetan edota merkataritza-helburuetarako erabiltzea ahalbidetzen duen moduren batean ezin badira erabili edota eraldatu. Garapen esperimentalak ez ditu barnean hartzen produktuei, ekoizpen-lerroei, fabrikazio-prozesuei, lehendik baziren zerbitzuei eta martxan dauden beste ekintza batzuei egiten zaizkien ohiko edo aldian aldiko eraldaketak, nahiz eta eraldaketa horiek produktua edo dena delakoa hobetu.

  6. Krisi-egoeran dagoen enpresa: bere finantza-baliabideak edo bere akziodunak eta hartzekodunak emateko presta dauden baliabideak erabiliz galerak kitatzeko gai ez diren enpresak, eta galera horien ondorioz, baldin eta kanpoko esku-hartzerik ez badago, enpresaren desagertze ekonomikoa ia segurua bada epe laburrean edo ertainean; hori guztia krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko 2004/C 244/02 gidalerroen 2.1 atalean edo hura ordezkatzen duen arauan aurreikusitako irismenarekin.

  7. Enpresa berri eta berritzailea: maiatzaren 6ko 2003/361/CE Batzordearen Gomendioan ezarritakoaren arabera ETE kategoria duen enpresa, laguntza ematen denean sei urtetik beherako antzinatasuna duena, ikerketa-intentsitate handia duena eta gutxienez azken hiru urte hauetan I+Gan egindako batez besteko gastua guztizko gastuen ehuneko 15en parekoa duena gutxienez, eta jakintza teknologikoa produktu berritan bihurtzen dutenak; produktuak merkatuan sartzeko prozesuak.

  8. Diru-laguntza gordinaren balikokidea: laguntzaren balio eguneratua da, diruz laguntzeko moduko kostuen balio eguneratuaren ehunekoan adierazia. Laguntza ematen denean kalkulatuko da, 18.2 artikuluan ezarritako ordainketak eta Dekretu honetako 45. artikuluan ezarritako diru-itzulketak kontuan hartuta, erreferentzia motak ezartzeko metodoa aztertzeari eta diruz laguntzeko moduko kostuen balio eguneratua eguneratzeari buruz Batzordeak egindako Jakinarazpenean ezarritako erreferentzia motaren oinarriaren gain.

  9. Bideragarritasun teknikoaren azterlanak: ikerketa industrialeko edo garapen esperimentaleko jarduerak prestatzeko azterlanak dira.

  10. Berrikuntza: produktu berria edo nabarmen hobetutako produktua (ondasuna edo zerbitzua), prozesu berria, komertzializatzeko metodo berria edo antolaketa-metodo berria sartzea enpresa barruko jardunean, lan-lekuaren antolamenduan edo kanpokoekiko harremanetan.

  11. Antolaketaren inguruko berrikuntza: salerosketari, lantokiaren antolamenduari edo enpresak kanpokoekin dauzkan harremanei antolaketa-metodo berria aplikatzea. Ez dira berrikuntzatzat joko salerosketako aldaketak, lantokiaren antolamenduko aldaketak edo enpresak kanpoan dauzkan harremanetan izandako aldaketak baldin eta enpresak aurretik ere erabiltzen zituen antolaketa-metodoetan oinarrituta egin badira; ezta kudeaketa-estrategia aldatzea, bateratzea eta eskuratzea, prozesu bat bertan behera uztea, kapitala ordeztu edo handitu hutsa, faktoreen prezioa aldatu dela-eta sortutako eraldaketak, nork berera egokitzea (customisation), sasoiaren arabera edo bestela aldian-aldian egiten diren aldaketak eta produktu berrien edo nabarmen hobetuen salerosketa ere.

  12. Prozesuen inguruko berrikuntza: ekoizpen- edo hornitze-metodo berria edo nabarmen hobetua aplikatzea (teknika, ekipo edota programa informatikoei egindako aldaketak barne).

    Ez dira prozesuko berrikuntzatzat jotzen eraldaketa edo hobekuntza txikiak, aurretik ere erabiltzen ziren fabrikazio-sistema edo logistiken oso antzekoak sartuta lortutako ekoizpen- edo zerbitzu-gaitasunen hobekuntzak, prozesu bat aurrerantzean ez erabiltzea, kapitala ordeztu edo handitu hutsa, faktoreen prezioa aldatu dela-eta sortutako eraldaketak, nork berera egokitzea (customisation), sasoiaren arabera edo bestela aldian-aldian egiten diren aldaketak eta produktu berrien edo nabarmen hobetuen salerosketa.

  13. Laguntzaren intentsitatea: laguntzaren zenbateko gordina, proiektuko diruz laguntzeko moduko gastuen portzentajean adierazita. Agertzen diren zifra guztiak kenkari fiskalak edo bestelako kenkariak aplikatu aurrekoak dira. Laguntzaren intentsitate gordina jasotzaile bakoitzeko kalkulatu behar da.

  14. Oinarrizko ikerketa: lan esperimental edo teorikoak dira, behatzen diren fenomeno eta gertakizunen oinarri-oinarrizko funtsei buruzko jakintza berriak eskuratzeko helburuz eginak, aplikazio praktikorik eta zuzenekorik emateko ideiarik gabe; halere, ezinbestekoak dira bestelako ikerketa batzuei ekin ahal izateko.

  15. Ikerketa industriala: produktu, prozesu edo zerbitzu berriak sortzeko edo lehendik bazeudenak askoz hobetzeko lagungarri izan daitezkeen jakintza eta gaitasun berriak eskuratzeko helburuz eginiko ikerketa planifikatua edo azterlan kritikoak. Multzo horren barruan doa ikerketa industrialerako beharrezko diren sistema konplexuen osagaiak sortzea, batez ere, teknologia generikoa baliozkotzea (garapen esperimentalean aurreikusitako prototipoak kanpo utzita).

  16. Ikerketa-erakundea: erakunde jakin bat, bere izaera juridikoa edozein dela ere (publikoa edo pribatua), oinarrizko ikerketan, ikerketa industrialean eta garapen esperimentalean jarduteko helburua duena funtsean, horien emaitzak jakitera emateko gero, dela irakaskuntzaren bidez, argitara emanez edo teknologia-transferentzia eginez; eta etekin guztiak jarduera horietan, lortutako emaitzen hedapenean edo irakaskuntzan berriz inbertitzen dituena. Erakunde horietan eragina izan dezaketen enpresek (akziodun edo kide) ez dute lehentasunik izango erakundearen ikerketa gaitasunak edo sortzen dituzten ikerketa-ondorioak lortzeko.

  17. Arrantza: arraina ateratzeko jarduera biltzen duen kontzeptua.

  18. Produktu, prozesu eta teknologia berriak garatzeko elkarlan-proiektuak: elikagaien balio kateko elementu batek baino gehiagok elkarlanean jarduten duten proiektuak, berrikuntzaren bat ekartzen badute.

  19. Itzulketa: laguntzen dinamikaren beraren ondorioz maileguak itzultzea, arau honetako 45. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  20. Itzuli behar izatea: laguntza jasotzeko eskubidea galtzea, eta, hala badagokio, jasotako laguntza itzuli behar izatea, onuradunak (pertsona edo erakundea) betebeharrak bete ez dituelako.

Dekretu honetan bi laguntza mota arautzen dira:

1. II., III., IV., V. eta VII. kapituluetan bildutako laguntzak diru-laguntza itzuliezinak izango dira.

2. VI. kapituluan bildutako laguntzak zero intereseko laguntzak izango dira.

Dekretu honetako 1. artikuluan biltzen helburua lortzeko, honako laguntza hauek ezarriko dira:

  1. Oinarrizko ikerketa, ikerketa industriala eta garapen esperimentaleko proiektuetarako laguntzak, II. kapituluan arautzen direnak.

  2. I+D+Gko proiektuekin lotuta dauden bideragarritasun teknikoko azterlanetarako laguntzak, III. kapituluan arautzen direnak.

  3. Enpresa berri eta berritzaileentzako eta/edo oinarri teknologikoko enpresa berrientzako laguntzak, IV. kapituluan arautzen direnak.

  4. Zerbitzuen jardueretako antolamenduaren alorreko berrikuntzarako laguntzak, V. kapituluan arautzen direnak.

  5. Prozesuen alorreko berrikuntzaren laguntzak, VI. kapituluan arautzen direnak.

  6. Produktu, prozesu eta teknologia berriak garatzeko elkarlanerako laguntzak, VII. kapituluan arautzen direnak.

  1. Dekretu honetan araututako laguntzen onuradunak izango dira artikulu honetako 2. eta 3. paragrafoetan aipatzen direnak, II., III., IV., V., VI. eta VII. Kapituluetan aurreikusitako diruz laguntzeko moduko jardueraren bat egiten dutenak eta Dekretu honetan ez ezik, deialdia egiteko urteroko aginduetan ere ezartzen dena betetzen dutenak.

    II., III., IV. eta V. kapituluetan jasotako diruz laguntzeko moduko jardueren kasuan, onuradunak nekazaritzaren, elikagaien edo arrantzaren sektoreetakoak izango dira. Honako hauek izan daitezke:

    1. Enpresak, edozein forma juridiko dutela ere. Hona sailkapena:

      1. Enpresa txiki eta ertainak; mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak zehazteko 2003ko maiatzaren 6an Batzordeak emandako 2003/361/EE Gomendioaren arabera.

      2. Enpresa handiak; alegia, enpresa txiki eta ertainen definiziotik kanpo geratzen direnak. V. kapituluan aurreikusitako jardueren kasuan, enpresa handiak enpresa txikiarekin edo ertainarekin elkarlanean jardun beharko du, 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Batzordearen Gomendioan ezartzen denaren arabera, laguntza eskatzeko xede izan den jardueran, baldin eta enpresa txikiak edo ertainak bere gain hartzen badu finantzarioki diruz laguntzeko moduko guztizko kostuen % 30.

        1. Elkarteak eta fundazioak.

        2. Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen elkarteak eta ondasun-erkidegoak. Kasu honetan, bertan parte hartzen duten enpresa guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte Dekretu honetan eta Dekretua garatzeko eta aplikatzeko arauetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Elkarteak ezin dira desegin Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 44. artikuluak, 32. m) artikuluarekin batera, finkatzen duen preskripzio-epea igarotzen den arte.

        3. Kapital publiko edo pribatuko ikerketa-erakundeak, nagusiki nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreko ikerketa-lanean jarduten dutenak, «ikerketa-erakundetzat» jotzen direnak «Ikerketa, garapen eta berrikuntzarako estatuen laguntzei buruzko esparru komunitarioa» (2006/C 323/01) delakoaren barruan, eta merkatu jakin batean ondasunak edota zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoa daukatenak.

          VI. kapituluan jasotako diruz laguntzeko moduko jardueren kasuan, onuradunak nekazaritzaren, elikagaien edo arrantzaren sektoreetakoak izango dira. Honako hauek izan daitezke:

        1. Enpresa pribatuak, edozein forma juridiko dutela ere. Hona sailkapena:

          1. Enpresa txiki eta ertainak; mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak zehazteko 2003ko maiatzaren 6an Batzordeak emandako 2003/361/EE Gomendioaren arabera.

          2. Enpresa handiak, enpresa txiki eta ertainen definizioan biltzen ez diren enpresak izan dira, betiere enpresa txikiarekin edo ertainarekin elkarlanean jarduten badute, 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Batzordearen Gomendioan ezartzen denaren arabera, laguntza eskatzeko xede izan den jardueran, baldin eta enpresa txikiak edo ertainak bere gain hartzen badu finantzarioki diruz laguntzeko moduko guztizko kostuen % 30.

            1. Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen elkarteak eta ondasun erkidegoak. Kasu honetan, bertan parte hartzen duten enpresa guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte Dekretu honetan eta Dekretua garatzeko eta aplikatzeko arauetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Elkarteak ezin dira desegin Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 44. artikuluak, 32. m) artikuluarekin batera, finkatzen duen preskripzio-epea igarotzen den arte.

              VII. kapituluan aurreikusitako diruz laguntzeko moduko jardueren kasuan, onuradunak nekazaritzaren, elikagaien edo arrantzaren sektoreetakoak izango dira, eta Tokiko Ekintza Talde batean bildutako Landa Garapeneko Elkarteak eta nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen elkarteak eta ondasun-erkidegoak izan daitezke, baldin eta pertsona horien artean nekazaritzako produktoreak diren bi kide gutxienez biltzen badituzte, eta beren asoziazioak; kooperatibak, nekazaritzako profesionalen elkarteko kideak; nekazaritzako eta basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko industriak eta beren asoziazioak; zentro teknologikoak, ikerketa-zentroak eta unibertsitateak.

              Azken kasu honetan, bertan parte hartzen duten enpresa eta erakunde guztiak joko dira onuradun, eta guztiek bete beharko dituzte Dekretu honetan eta Dekretua garatzeko eta aplikatzeko arauetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena.

  1. Kasuren batean diruz lagundutako jarduera horretan «ikerketa-erakundeek» ere parte hartzen badute, onuradun izan gabe baina proiektua zati batean edo guztiz gauzatzen dutela, idatzizko kontratu bat formalizatu beharko da, zehatz-mehatz adierazteko zein diren «ikerketa-erakundeak» egin beharreko lanak.

  2. Proiektua gauzatzeko kontratua diruz lagunduko den jardueraren % 100ekoa ere izan daiteke.

  3. «Ikerketa-erakundeekin» kontratatutako jardueraren zenbatekoa handiagoa baldin bada diru-laguntzaren zenbatekoaren % 20 baino (diru-laguntza 60.000 eurotik gorakoa izanik), artikulu honen 1. paragrafoan aipatzen den kontratua egitekotan, nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen Zuzendaritzak emandako baimena beharko da: formalizatu aurretik, eta eskabidea aurkeztu ondoren.

  4. Berrikuntzako ekintzetan, aukera dago gastu edo inbertsio kontzeptuengatik kontratua egiteko, gastuak edo inbertsioak proiekturako beharrezko badira.

  5. Ezin da kontratua zatikatu zenbatekoa murriztu eta 3. paragrafoko betekizunak bete beharrik ez izateko helburuz.

  6. Kontratistek onuradunarekiko besterik ez dute obligaziorik; eta onuradunak dauka diruz lagundutako jarduera ondo burutzearen erantzukizuna, erabat, nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen Sailaren aurrean.

  7. Aurreko atalean jasotakoa betetzeko, onuradunei dagokie dirulaguntza jasoko duen jarduera gauzatzeko beste inorekin ezer kontzertatuz gero, beste horrek ere Dekretu honek ezarritako mugak errespetatuko dituela ziurtatzea, diruz laguntzeko modukoak diren gastuen zenbatekoari eta izaerari dagokienez; kontratistek Dekretu honetako 15. artikuluko 7. paragrafoan adierazitako lankidetza-betebeharra bete behar dute, eta muga horiek benetan errespetatzen dituzten ala ez behar bezala egiaztatzeko aukera eman.

  8. Alabaina, onuradunak ezingo du diruz lagundutako jarduera gauzatzea honako hauekin hitzartu, ez guztiz ez hein batean:

    1. Dekretu honetako 8. artikuluko 3. eta 9. paragrafoetan ezarritako betekizunak betetzen ez dituzten pertsona fisiko edo juridikoekin.

    2. Kontratuaren xede den jarduera egiteko beste dirulaguntza batzuk jaso dituzten pertsona fisiko edo juridikoekin.

    3. Bitartekari edo aholkulariekin, horiei ordaindu beharrekoa eragiketaren kostu totalaren ehuneko jakina gisa definitzen badira; non eta ordainketa hori ez dagoen justifikatuta egindako lanak edo emandako zerbitzuak merkatuan daukan balioaren erreferentziaren arabera.

    4. Onuradunarekin loturaren bat daukaten pertsona fisiko edo juridikoak, honakoren bat gertatzen denean izan ezik:

      1. Kontratazioa merkatuko baldintza normalen arabera egin izana.

      2. Industriaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen Zuzendaritzaren baimena lortu izana aurretik.

        1. Deialdi eta programa berean laguntza eskatu, baina betekizunak betetzen ez dituztelako edo beharrezko balorazioa lortu ez dutelako laguntzarik gabe geratu diren pertsona fisiko edo juridikoak.

  1. Dekretu honetako II., III., IV., V., eta VI. kapituluetan agertzen diren diruz laguntzeko moduko jardueren barruko proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko dira.

    Dekretu honetako VII. kapituluan agertzen diren diruz laguntzeko moduko jardueren barruko proiektuak elkarrekin finantzatuko dituzte Landa Garapenerako Nekazaritzako Funts Europarrak, Feader funtsak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorrek, halaxe agintzen baitu Euskadiko Landa Garapen Jasangarriaren 2007-2013 programak.

  2. Aurrekontu-ekitaldi bakoitzaren barruan ematen diren laguntzek ezin dute gainditu laguntzak finantzatzeko guztizko gehieneko zenbatekoa (urteko deialdia egiteko aginduak ezartzen duena edo agindua eguneratzean ezartzen dena), eta beti bete behar dute indarrean dagoen legediak kredituak lotzeko edo aurrekontuak aldatzeko ezartzen duen araubidea.

    Eskatzen diren laguntzen zenbateko osoa kontuan harturik, laguntzei buruzko ebazpena eman baino lehen, zenbatekoa handitu daiteke, aurrekonturik geratzen bada nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen Sailak beste laguntza-programa batzuk emateko programak gauzatutakoan. Horrelakorik gertatzen bada, nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen sailburuordearen Ebazpen baten bidez jakinaraziko da.

  3. Laguntzei buruzko ebazpena ematen den ekitaldian dagozkion ordainketa-kredituei egotziko zaizkie laguntzak, edo, urte anitzeko, eta, hala badagokio, urteko proiektuak egiteko badira, zatikako ordainketei aurre egiteko konpromisozko kredituei, ekitaldian aurrekontua ixteko aplikatu behar den arautegia beteta betiere.

Dekretu honek arautzen dituen laguntzak eskuratu nahi dituzten pertsonek eta erakundeek egiaztatu behar dute, banan-banan eta dekretuak xedatzen duen bezala, beraiek eta eskabideetan adierazten dituzten jarduerek betekizun orokor hauek betetzen dituztela:

  1. Diruz laguntzeko moduko inbertsioak edo gastuak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-esparruaren barruan jarrita dauden edo jarriko diren establezimenduekin erlazionatuta egon beharko dira.

  2. Ikerketako, garapeneko eta berrikuntzako proiektuak ez badira hasi eskaera aurkezten denean. Baldin eta enpresak aurrekontuaren ekitaldi jakin batean hasi behar badu proiektua, baina deialdi-aginduak urtero ezartzen duen epea ireki baino aurretikoa bada, behar bezala betetako eskabidea aurkeztu beharko du, agiri guztiez gain.

  3. Foru Ogasunekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak ordainduta edukitzea, Erakunde Publikoen kasuan izan ezik, horiek ez baitituzte zerga horiek ordaindu behar izango.

  4. Proiektuak ingurumen-alorreko arauak eta higiene- eta osasun-eskakizunak bete behar ditu, baita Erkidegoan dagozkion inbertsioei aplikatu behar zaizkien arauak ere eta animalien ongizateari eta animalien garraioari buruzko araudia ere.

  5. Egin beharreko ekintzek ez izatea ondorio txarrik ingurumenerako.

  6. Krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko 2004ko urriaren 1eko C 244/02 gidalerroek edo horiek ordezkatzen dituen arauak ezartzen duen definizioarekin bat, pertsona fisiko edo juridiko pribatuak diren eskatzaileen enpresak ezin dira izan krisialdian dauden enpresa.

  7. Proiektua teknikoki nahiz ekonomikoki bideragarria izatea.

  8. Eskatzaileek jakinarazi behar dute diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten ala ez administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez ere.

  9. Egiaztatu beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasiera eman zaion edozein itzulketa- edo zigor-prozeduratan sartuta dagoela ala ez.

  10. EAEko Administrazio Publikoaren eremuan, edozein itzultze-prozeduratan ezarritako zenbatekoak itzuli dituela.

  11. Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik izatea ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen amaierako seigarren xedapenean zehaztutakoarekin bat etorriz.

  12. Dekretu honetako 5. artikuluaren 2. paragrafoaren a) atalean eta 2. azpiatalean eta 5. artikuluaren 3. paragrafoaren a) atalaren eta 2. azpiatalean aurreikusitako enpresa handiaren kasuan, enpresa handi horrek enpresa txiki edo ertain batekin elkarlanean jarduten badu finantzarioki laguntza eskatzeko xede izan den jardueran, eta enpresa txikiak edo ertainak bere gain hartzen badu diruz laguntzeko moduko guztizko kostuen % 30.

  1. Eskabideak nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen zuzendariari bidali behar zaizkio, nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen Sailaren bulegoetara (Gasteizko Donostia kaleko 1. zenbakira, 01010 posta-kodera) edo Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearen Legeko 38.4. artikuluak xedatzen duen tokiren batera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuarekin bat.

  2. Eskabide-eredua desberdina izango da eskatuko den laguntza motaren arabera; izan ere, eredu bat izango da II., III., IV. eta V. kapituluetan aurreikusitako laguntzetarako, beste bat VI. kapituluan aurreikusitako laguntzarako eta beste bat VII. kapituluan aurreikusitako laguntzarako. Eskabide hori nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen sailburuak onartuko du Dekretu honetako 10. artikuluan aipatzen den deialdia egiteko urteko Aginduan eta honako webgune honetan egongo da eskuragarri: www.nasdap.ejgv.euskadi.net.

  3. Laguntza eskatzeko, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte eskatzaileek:

    1. Pertsona fisikoa bada, eskatzailearen NANaren kopia.

    2. Pertsona juridikoa izanez gero, enpresaren IFKren kopia, ahalordetze-eskriturarena, legezko ordezkariaren NANarena eta baita erakundearen eratze-eskrituraren eta estatutuen fotokopia bana, dagokien erregistroan zigilatuta. Agiri horiek Dekretu honen esparruan eman badira eta eskatzaileak adierazten badu ez dela inolako aldaketarik egon agiri horietan, aurkeztutzat hartuko dira.

    3. Dagokion Foru Ogasunarekin dituen zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak egunean dituela erakusteko ziurtagiria.

    4. Onartutako azkeneko urteko kontuen kopia.

    5. Enpresaren TC-1 dokumentua, eskaera eskatu aurreko hilekoa.

    6. Enpresaren etorkizunerako asmoak eta egoera ekonomikoa nahiz proiektuaren bideragarritasun teknikoa frogatzen duen memoria, enpresaren azken bi urteetako emaitza ekonomikoari eta etorkizuneko proiekzioari buruzko datuak eta guzti.

    7. Kontratuaren kopia, 6. artikuluak aurreikusten duen kasuan. Baldin kontratatutako jarduera % 20 handiagoa bada diru-laguntzaren zenbatekoa baino eta zenbateko hori 60.000 euro baino handiagoa bada, kontratuaren zirriborroa.

    8. Enpresa handi batek laguntza eskatzeko xede izan duen jardueran enpresa handiak enpresa txiki edo ertain batekin elkarlanean jarduten duela egiaztatzen duen dokumentua; hori guztia 8. artikuluaren 12. paragrafoan biltzen denaren arabera.

    9. Ikerketako, garapeneko eta berrikuntzako proiektuak eskaera aurkezten denean hasi gabe daudela egiaztatzen duen erantzukizun-aitorpena.

    10. Eskatzaileek dekretu honek ezartzen dituen betekizun guztiak betetzen dituztela, aurkezten dituzten agiri guztiak egiazkoak direla eta 8. artikuluko 4., 4., 6., 8., 9., 10. eta 11. paragrafoek ezartzen dituzten baldintzak betetzen dituztela adierazten duen erantzukizun-aitorpena.

    11. Hala badagokio, Dekretu honetako 5. artikuluaren 3. paragrafoaren b) atalean eta 4. paragrafoan aurreikusitako elkarlana egiaztatzen duen dokumentua.

    12. Erakunde eskatzaileak laguntza kuantifikatzeko aurkeztu nahi duen beste edozein dokumentazio osagarri.

      Dekretu honetako 5. artikuluko 2. paragrafoko c) atalean eta 3. paragrafoko b) atalean zehaztutako onuradunen kasuan: atal honetako a), b), c), d) e) azpiataletan adierazitako agiri horiek proiektuan parte hartzen duten enpresa edo erakunde bakoitzari buruzkoak izango dira.

  4. Eskabideetan, eskabidearen ereduan azalduko da laguntzaren eskatzaileak baimena eman dezakeela esanbidez nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren alorrean eskumena duen Zuzendaritzak eskuratzeko edo egiaztatzeko agirien zati bat. Dokumentazio horretan honako hauek egongo dira: NANa eta dagokion Foru Ogasunarekin dituen zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak egunean dituela erakusteko ziurtagiria.

  5. Eskatzaileek laguntza jasotzeko eskabidea aurkeztu ahal izango dute eskatutako dokumentazioarekin batera, aukeratutako hizkuntza ofizialean. Halaber, laguntza-eskabidearen ondoriozko jardueretan, eta prozedurak irauten duen bitartean, eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Arautzen duen azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean xedatutakoa betez.

  6. Eskabideak betekizun guztiak betetzen ez baditu, interesdunari jakinaraziko zaio hamar egun balioduneko epea duela akatsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak eransteko. Halaber, adieraziko zaio horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela, nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen zuzendariak ebazpena eman ondoren eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

  7. Edonola ere, nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen Zuzendaritzak, aurkeztutako eskabidean adierazitakoa egoki ulertu, ebaluatu eta eskabidea izapidetzeko beharrezko iritzitako bestelako argibide eta/edo agiri osagarriak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari.

  1. Nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen sailburuak Dekretu honetan araututako laguntzen deialdia egingo du urtero Agindu bidez. Hala eta guztiz ere, epe barruan aurkeztuta hartuko dira proiektuak baldin eta dagokion ekitaldiaren barruan aurkezten badira, 8. artikuluko 2. paragrafoan ezarritakoaren arabera.

  2. Deialdi horretan, besteak beste, kontu hauek adierazi beharko dira:

    1. Eskabideak aurkezteko epea.

      II., III., IV. eta V. kapituluetan aurreikusitako diruz laguntzeko moduko ekintzei dagokienez, arestian aipatutako laguntzetarako bideratutako gehieneko diru-kopurua, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura, laguntza-bideengatiko diru-kopurua bereizi gabe, eta, hala badagokio, laguntza horren urte anitzeko banakapena.

      VI. kapituluan aurreikusitako diruz laguntzeko moduko ekintzei dagokienez, arestian aipatutako laguntzetarako bideratutako gehieneko diru-kopurua, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura, eta, hala badagokio, laguntza horren urte anitzeko banakapena.

      VII. kapituluan aurreikusitako diruz laguntzeko moduko ekintzei dagokienez, arestian aipatutako laguntzetarako bideratutako gehieneko diru-kopurua, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura finantzatutako zenbatekoa eta FEADER Europako Erkidegoko funtsaren kontura finantzatutako zenbatekoa zehaztuta.

    1. Eskabidea aurkezteko ereduak onartzea.

    2. Jarduerak, inbertsioak edo proiektuak gauzatzeko epea.

    3. Diruz lagundu beharreko laguntza-bideak, II., III., IV., V., VI. eta VII. kapituluetan jasotakoak.

    4. Laguntza kuantifikatzeko aukeratutako irizpide objektiboak. 11. artikuluan bildutako irizpideen artetik hautatuko dira.

    5. Deialdi bakoitzean aukeratzen diren irizpide objektiboen arabera, diruz laguntzen den ekintza mota bakoitzerako laguntzak eskatzeko aurkeztu behar diren agiriak, Dekretu honetako 9. artikuluan aurreikusitako agiri orokorrez gain.

  1. Irizpide objektibo hauetako bat edo hainbat hartuko da kontuan II., III., IV., V., VI. eta VII. kapituluek arautzen dituzten proiektuak balioztatzeko:

    1. Proiektuak ekarriko duen berrikuntza maila: gehienez 20 puntu.

    2. Enpresaren lehiakortasuna hobetzea, alegia, errentagarritasuna hobetzea, ekoizteko gaitasuna hobetzea edo merkatu berrietarako bidea hobetzea: gehienez 20 puntu.

    3. Aurreikusitako langile-gehikuntza, I+G+B ekintzak arrakasta edukitzearen ondorioz: gehienez 10 puntu.

    4. Sektore espezifiko batean egingo diren lanak, plan estrategikoen arabera: gehienez 15 puntu.

    5. Nekazaritza, elikadura edo arrantzako sektorean enpresa berria sortzeko gazteek (40 urtetik beherakoek) egindako proiektuak izatea, edo aurretiko proiektuei beste belaunaldi batez jarraipena emateko proiektuak izatea: gehienez 10 puntu.

    6. Elkarlanean aritu eta enpresa bik edo gehiagok aktibitateak martxan jarri izana, izaera juridikoa galdu gabe eta enpresa horietako batek laguntza eskatu eta jaso duela: gehienez 20 puntu.

    7. Merkatu elektronikorako proiektuak izatea: gehienez 10 puntu.

    8. Proiektua gauzatu ahal izateko, enpresak kapital publiko edo pribatuko organismoren bat kontratu izana, proiektuaren % 20 gutxienez gauzatzeko; eta organismo horren jarduera nagusia nekazaritza, elikadura eta arrantzako sektoreetan ikerketa izatea, eta «ikerketa-organismoa» izendapena edukitzea «Ikerketa, garapen eta berrikuntzarako estatuen laguntzei buruzko esparru komunitarioa» (2006/C 323/01): gehienez 15 puntu.

    9. Ekoizpenaren sektorearen eta nekazaritzako elikagaien kateko goragoko mailetako enpresen artean integrazio-prozesuak bultzatzea, proiektua elkarrekin aurkeztuz: 10 puntu gehienez.

    10. Eraldaketa-prozesuetan eta -teknologietan ingurumen-hobekuntzak (bilgarriak birziklatzea, hondakinak kanporatu eta tratatzea) ingurumen-arloko hobekuntzak sustatzen dituzten proiektuak izatea: gehienez 10 puntu.

    11. Aurkeztutako memoria teknikoaren kalitate erkatua. Memoria horretan argi eta garbi azalduko dira helburuak, espero diren emaitzak, egutegia, egin beharreko zereginak, erantzukizunen banaketa, aurrekontua hainbanatzeko metodoak, eta abar: gehienez 20 puntu.

      VI. kapituluan bildutako proiektuak balioesteko, honako irizpide objektibo hauek hartuko dira kontuan:

    1. Proiektuaren berritasun-maila edo egungo egoerarekin alderatuta bere eremuan duen hobekuntza nabarmena Erkidegoko nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan: gehienez 30 puntu.

    2. Metodologia egokia: proiektuaren deskribapena eta egituraketa: hurbilpen tekniko zientifiko justifikatua; argitasuna proiektuaren lehentasunetan, proposatutako kudeaketa-eskemaren egokitasuna, proposatutako teknologiarekiko egokitzapena: gehienez 25 puntu.

    3. Enpresaren lehiakortasuna hobetzea, alegia, errentagarritasuna hobetzea, ekoizteko gaitasuna hobetzea edo merkatu berrietarako bidea hobetzea: gehienez 20 puntu.

    4. Nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen Sailak egindako I+G+Bko plan sektorialekiko egokitzapena: gehienez 15 puntu.

    5. Ingurumen-alderdiak kontuan hartzea proiektuaren planteamenduan: gehienez 10 puntu.

  1. Dekretu honetan arautzen diren laguntzak kudeatzeko organo eskuduna nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren alorrean eskumena duen Zuzendaritza izango da.

  2. Nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren alorrean eskumena duen Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek egiaztatuko dute, eskabide bakoitzean, betekizunak (orokorrak nahiz espezifikoak) bete ote diren, eta hori esanbidez adieraziko dute dagokion txostenean. Txosten hori Balioespen Batzordeei aurkeztuko zaie. Dekretu honetako 8. artikuluaren 7. atalean eskatzen den proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa ezartzeko, honako alderdi hauek aztertuko dira:

    Berrikuntzaren kalitate zientifiko-teknologikoa edo potentziala: berrikuntza- eta aurrerapen-maila enpresaren egungo egoerari eta aintzat hartutako arrisku teknologikoen errealismoari dagokionez.

    Proiektuaren planteamendua eta horren metodologiaren egokitzapena: proposatutako programa zientifiko-teknologikoaren deskribapena eta egituraketa, eta lan-planaren eta proposatutako helburuak lortzeko esleitutako baliabideen egokitzapena.

    Langileen kalitatea trebakuntza teknikoari eta antzeko proiektuetan aurretik duten esperientziari dagokionez.

    Enpresaren lehiakortasunaren gainean duen eragina: enpresaren estrategia orokorraren barruan proiektuak duen garrantzia; enpresak berrikuntzaren eremuan duen inplikazioa eta proiektuaren potentziak ekonomikoa eta merkatu-potentziala.

    Proiektua finantzatzeko moduaren azterketa.

  3. Proiektuak ebaluatzeko eta balioespen-irizpideak horien haztapena aplikatzeko bi Balioespen Batzorde sortuko dira. Batzorde bat II., III., IV., V. eta VII. kapituluetan bildutako laguntzen eskabideetarako izango da, eta bestea VI. kapituluan bildutako laguntzen eskabideetarako.

    II., III., IV., V. eta VII. kapituluetan bildutako laguntzetarako eskubideen Balioespen Batzordea hiru bokalek osatuko dute, hitza eta botoa izango dute; kide horietako bat Ikerketa Programen arduraduna izango da eta presidente-lanak egingo ditu. Beste bi bokalak nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen Zuzendaritzako teknikarien artetik aukeratuko dira eta nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen zuzendariak emandako ebazpen bidez izendatuko dira. Ebazpen horretan adieraziko da nork gauzatuko dituen idazkaritza-lanak Batzordean. VI. kapituluan bildutako laguntzetarako eskubideen Balioespen Batzordea hiru bokalek osatuko dute, hitza eta botoa izango dute; kide horietako bat Programa Ekonomikoaren arduraduna izango da eta presidente-lanak egingo ditu. Beste bi bokalak nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen Zuzendaritzako teknikarien artetik aukeratuko dira eta nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen zuzendariak emandako ebazpen bidez izendatuko dira. Ebazpen horretan adieraziko da nork gauzatuko dituen idazkaritza-lanak Batzordean.

  1. Balioespen Batzorde bakoitzak honako eginkizun hauek izango ditu:

    1. Aurkeztutako proiektu guztiak aztertzea, Dekretu honetan eta urteko aginduetan ezarritakoa betetzen dutenak eta betetzen ez dutenak bereiziz. Baztertutako horien zerrenda osatu beharko du gero, eta banan-banan azaldu zein izan den baztertzeko arrazoia.

    2. Aplikazio-araudia betetzen duten proiektuen eskabideak ebaluatzea, Zerbitzu Teknikoek egindako txostena aztertzea eta analizatzea eta proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa eta teknikoa analizatzea.

    3. Egon litezkeen onuradunen zerrenda ordenatua egitea, bakoitzak lortutako puntuazioa biltzen duena. Horretarako, deialdia egiteko urteko aginduetan ezarritako laguntzak balioesteko irizpide objektiboak aplikatuko dira, balioetsiko dira eta haztatuko dira; horrez gain, behar bezala justifikatu beharko da aipatutako aplikazioa eta haztapena.

      VI. kapituluan bildutako laguntzei dagokienez, onuradunak proiektua gauzatu ahal izateko behar duen gutxieneko zenbatekoa kalkulatuko da.

    1. Ebazpen-proposamena egitea nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen zuzendariari. Proposamenak, gutxienez, Dekretu honetako 14. artikuluak adierazten duena azaldu beharko du.

  2. Artikulu honetan aurreikusitako Batzordeek beren funtzionamendu-arau propioak ezartzeko aukera izango dute, eta arau horietan aurreikusi gabeko edozertarako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 22.-27. artikuluetan xedaturik dagoena aplikatuko dute.

  1. Dekretu honetan araututako laguntzak esleitzeko, erabiliko den prozedura lehiaketa izango da.

    II., III., IV. eta V. kapituluetan bildutako laguntzei dagokienez, aurkezten den jardun-proiektu bakoitzari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, aurkeztutako proiektuak konparatuko dira, eta urteko deialdia egiteko aginduak finkatzen dituen irizpide objektiboak eta balioztapen-irizpideak aplikatuko zaizkie. Ondoren, aurkeztutako proiektuen zerrenda egingo da, proiektuak puntu gehien duenetik puntu gutxien duenera ordenatuta. Ordena horretan lagunduko dira diruz proiektuak, Dekretu honetako 27., 31., 35. eta 39. artikuluetan ezarritako ehunekoak aplikatuta, funts guztiak agortu arte.

    VI. kapituluan bildutako laguntzei dagokienez, aurkezten den jardun-proiektu bakoitzari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, aurkeztutako proiektuak konparatuko dira, eta urteko deialdia egiteko aginduak finkatzen dituen irizpide objektiboak eta balioztapen-irizpideak aplikatuko zaizkie. Ondoren, aurkeztutako proiektuen zerrenda egingo da, proiektuak puntu gehien duenetik puntu gutxien duenera ordenatuta. Ondoren, laguntzak esleituko dira, adierazitako ordenari jarraiki eta Dekretu honetako 43. artikuluan ezarritako laguntzen ehunekoak aplikatuta, funts guztiak agortu arte; betiere kontuan hartuta laguntza lortu ahal izateko ezinbestekoa dela 50 puntuko gutxieneko puntuazioa lortzea.

    VII. kapituluan bildutako laguntzei dagokienez, aurkezten den jardun-proiektu bakoitzari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, aurkeztutako proiektuak konparatuko dira, eta urteko deialdia egiteko aginduak edo aginduek finkatzen dituen edo dituzten irizpide objektiboak eta balioztapen-irizpideak aplikatuko zaizkie. Ondoren, aurkeztutako proiektuen zerrenda egingo da, proiektuak puntu gehien duenetik puntu gutxien duenera ordenatuta. Ordena horretan lagunduko dira diruz proiektuak, Dekretu honetako 51. artikuluan ezarritako ehunekoak aplikatuta, funts guztiak agortu arte.

  1. Aurkeztutako eskabideak eta dokumentazioa aztertu ondoren, Dekretu honetako 12. artikuluan aurreikusitako Balioespen Batzordeek egindako proposamen guztiak aztertutakoan, nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen zuzendariak eman beharko du deialdiaren ebazpena.

  2. Deialdiaren ebazpena (arrazoitu egin beharko da) nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen zuzendariak emandako Ebazpen bakar bidez gauzatuko da. Ebazpen hori Balioespen Batzordeak egindako proposamenetatik aldentzen bada, erabaki horren justifikazio arrazoitua eskatuko da.

  3. Ebazpenean, zehatz-mehatz eta bereizita azalduko dira II., III., IV. eta V. kapituluetan bildutako laguntzak, VI. kapituluan bildutako laguntzak, eta VII. kapituluan bildutako laguntzak.

    Ebazpenean, aipatutako laguntza multzo bakoitzaren barruan, honako informazio hau azalduko da, gutxienez:

    1. Aintzat hartutako eskabideei buruz:

      1. Onuradunaren izena edo sozietatearen izena, IFK edo NANa.

      2. Diruz laguntzeko moduko inbertsioaren edo gastuaren zenbatekoa.

        II., III., IV., V. eta VII. kapituluetan bildutako laguntzei dagokienez, diruz lagundutako zenbatekoa. Urte anitzeko proiektuen kasuan, urtekoari dagozkion zenbatekoak zehaztuko dira. VII. kapituluan aurreikusitako laguntzen kasuan, elkarrekin finantzatuak FEADER Erkidegoko funtsaren kontura, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde ordaintzailea eratzen duen urriaren 3ko 194/2006 Dekretuaren 19. artikuluan ezarritakoaren arabera jardungo da.

        VI. kapituluan bildutako laguntzei dagokienez, laguntzaren baliokide gordina eta proiektua gauzatu ahal izateko behar den gutxieneko zenbatekoa zehaztuko dira.

      1. Aurreikusitako jardunak gauzatzeko epea, aurrekontuan baliagarri dagoen diruaren arabera eta aurrekontuaren urteko zenbatekoen arabera.

      2. Dekretu honetako 5. artikuluaren 3. atalean jasotako kasuan, kontratua formalizatzeko baimena.

      3. Pertsona fisiko edo juridikoek nortasun juridikorik gabeko elkarte pribatuak eratzen badituzte, elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa.

    2. Baztertutako eskabideei buruz:

      1. Eskabidea aurkezten duen pertsonaren edo sozietatearen izena, IFK edo NANa.

      2. Eskabidea ez onartzeko arrazoiak.

  4. Dekretu honetako 10. artikuluak aipatzen duen Aginduak eragina duenetik zenbatzen hasita sei hilabeteko gehieneko epean eman eta jakinaraziko da Ebazpena Epe hori amaitzen bada eta ez bada berariazko ebazpenik eman, interesdunek uler dezakete beren eskabideak ez direla onartu, hori baitio Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearen Legeko 44. artikuluak.

  5. Interesdunak laguntzen deialdiaren ebazpenaren kontrako gorako errekurtsoa aurkez diezaioke nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen sailburuordeari, hilabeteko epean ebazpenaren jakinarazpena hartu eta hurrengo egunetik hasita edo hiru hilabeteko epean administrazioaren isiltasunak eragina izan eta hurrengo egunetik hasita, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearen Legeko 114. eta 115. artikuluekin bat.

  6. Laguntzei buruzko Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesdunei. Horretaz gainera, nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen sailburuaren ebazpen baten bidez, EHAAn argitaratuko da Dekretu honen babesean emandako laguntzen onuradun gertatu diren pertsonen zerrenda eta laguntzen zenbatekoa adieraziko da, argitara emateko.

Dekretu honetan araututako laguntzen onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

  1. Emandako diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, ez badiote berariaz eta idatziz uko egiten laguntza eman izanaren jakinarazpena hartu eta hamabost egunetan, onartu egiten dutela joko da.

  2. Laguntza emateko ebazpenak eta, hala badagokio, laguntza luzatzeko ebazpenak xedatzen duen epean egin behar dute diruz laguntzen den inbertsioa edo gastua.

  3. Zertarako ematen zaien diru-laguntza, horretarako erabili behar dute.

  4. Diruz lagunduko diren inbertsio eta gastuak bost urtez egitea, gutxienez, gauzatzen hastetik aurrera; epe horretan ezingo dira ez besterendu, ez amortizatu ez dirulaguntza emateko xedea ez den beste ezertarako erabili ere.

  5. Nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen Zuzendaritzari jakinaraztea inbertsioa partzialki edo osorik gauzatu dela eta haren esku jartzea hala egin dela egiaztatzeko beharrezkoak diren agiri guztiak.

  6. Dekretu honetako 5. artikuluko 3. atalean jasotako kasuan, nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen Zuzendaritzari bidaltzea formalizatutako kontratuaren kopia, ebazpena jakinarazi den egunetik hasita hilabeteko epearen barruan.

  7. Nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen Sailari, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari jasotako laguntzak nola erabili diren eta haien helburuak bete diren fiskalizatzeko eskatzen duten informazio guztia eman beharko diete.

  8. Dekretu honetako 8. artikuluko 8. paragrafoak xedatzen duenari kalte egin gabe, beste diru laguntza edo laguntza batzuk eskatzen badizkiote administrazioren bati edo erakunde publiko edo pribaturen bati helburu bererako, nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen Sailari jakinarazi behar diote, eta, hala badagokio, eman egin dizkietela ere jakinarazi behar diote, idazki bidez, beste diru-laguntza edo laguntza horiek eman dizkietela jakin eta egutegiko hamabost egunetan.

  9. Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzetako bat, objektiboa zein subjektiboa, aldatuz gero, horren berri ematea idazki bidez nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen Sailari.

  10. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50 artikuluak (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartuak) ezarritako betebeharrak betetzea.

  1. Dekretu honetan bildutako laguntzei dagozkien inbertsioak edo gastuak urtean edo hainbat urtetan gauzatu ahal izango dira.

  2. Laguntzen onuradunek deialdiaren ekitaldian bertan hasi behar dituzte diruz laguntzeko moduko diren ekintzak.

    II., III., IV., V. eta VII. kapituluetan aurreikusitako laguntzei dagokienez, honela gauzatuko dira:

    1. Urteko proiektuak gauzatzeko epea, izan, deialdiari dagokion ekitaldiko abenduaren 31 arte izango da. Nolanahi ere, luzatu egin ahal izango da, 19. artikuluan xedatutakoarekin bat; epea luzatuz gero, proiektuak gauzatzeko gehienezko epea deialdiaren ebazpena eman eta hurrengo urteko abenduaren 31 izango da.

    2. Hainbat urtetarako proiektuak gauzatzeko gehieneko epea deialdiaren hurrengo urteko abenduaren 31 izango da. Dena den, luzatu egin ahal izango da epe hori, 19. artikuluan xedatutakoarekin bat; epea luzatuz gero, proiektuak gauzatzeko gehieneko epea deialdiaren ebazpena eman eta hurrengo bigarren urteko abenduaren 31 izango da.

      VI. kapituluan aurreikusitako laguntzei dagokienez, proiektuak gauzatzeko epea laguntza ematea erabakitzen duen ebazpenean ezarriko da eta ez da 24 hilabetetik gorakoa izango.

  1. Emandako laguntza inbertsioak edo gastuak egiteko erabili dela frogatzeko, jarraian adieraziko diren agiriak aurkeztu behar zaizkio nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen zuzendaritzari:

    1. Egiten diren lanak justifikatzeko oroitidazki bat, proiektuaren gauzatzea azaltzen duena.

    2. Beharrezkoak baldin badira, dagokion Foru Ogasunarekin dituen zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak egunean dituela erakusteko ziurtagiria.

    3. Ordainketaren fakturak eta gainerako ziurtagiriak.

    4. Erantzukizun-aitorpena, non azalduko den ordainketaren fakturak eta gainerako ziurtagiriak ez direla aurkeztu diruz laguntzeko moduko beste programa batzuk justifikatzeko, edo diruz laguntzeko moduko beste programa batzuk justifikatzeko aurkeztu badira, faktura edo ziurtagiri horiek esleitu direneko diruz laguntzeko moduko programa edo programak, eta ordainketaren faktura edo ziurtagiri bakoitzari dagokionez jasotako diru-laguntzaren ehunekoa.

  2. Aurreko paragrafoan aipatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren, nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen zuzendariak proiektuaren azken ebaluazioa egingo du, eta proiektuak berarekin soilik inbertsioa edo soilik gastua edo inbertsioa eta gastua elkarrekin badakar, proiektua gauzatu dela adierazten duen azken ziurtagiria egingo du.

  3. Nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen zuzendariak aukeran dauka agiri gehiago eskatzea, egoki irizten badio. Eskaera horrek arrazoitua izan behar du.

  4. Laguntzen kudeaketa eta ordainketa egokia izango dela bermatzeko, proiektua gauzatu dela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkezteko gehieneko epea, artikulu honetako 1. paragrafoan aurreikusi dena, inbertsioak edo gastuak egiteko ezarritako epea, edo, hala badagokio, azken luzapena amaitu eta hurrengo urteko otsailaren azken eguna izango da gehienez ere.

1. II., III., IV., V. eta VII. kapituluetan aurreikusitako laguntzei dagokienez, ordainketak honela gauzatuko dira:

  1. Aurretik inbertsioa edo gastua justifikatu behar dira, aurreko artikuluko dokumentuak aurkeztuz. Proiektuak inbertsioa ere baldin badauka lotuta, ordainketak egiteko justifikazioa beharko da aurretik, egindako inbertsioen ziurtapena prestatu ondoren (Nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen zuzendariak prestatua). Ziurtapena egiteko bi hilabete daude gehienez, inbertsioa erabat edo hein batean gauzatu dela komunikatzen denetik, eta 17. artikuluaren 1. paragrafoko a) atalean aipatzen den memoria aurkezten denetik.

  2. Onuradunak aurretik eskabide arrazoitua aurkezten badu, aukera izango du laguntzaren % 50 jasotzeko deialdia ebazten duen ebazpena jakinarazi eta diru-laguntza onartu ondoren, halaxe agintzen baitu 15. artikuluak 3. paragrafoan. Gainerako % 50a diru-laguntza jaso zuen inbertsioa edo gastua erabat eta ondo erabili dela justifikatu eta gero ordainduko da. Diru-laguntzaren zenbatekoa 180.303,63 euro baino handiagoa bada, onuradunak berme erreala aurkeztu beharko du (abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak agintzen duen eran aurkeztu ere).

  3. Urte bakoitzean, ordainketak kontura edo zatika egin daitezke, proiektuak gauzatzeko erritmoaren arabera. Horretarako, interesdunek eskatu egin behar dute aurretik. Gehienez ere, konturako hiru ordainketa egingo dira urte bakoitzeko. Konturako ordainketa eskatzeaz gain, 17. artikuluaren 1. paragrafoan aipatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko da. Proiektuak hainbat urtetan gauzatzeko badira, urte bakoitzean egindako inbertsioen edo gastuen ordainketa ekitaldi bakoitzean egingo da, Euskadiko aurrekontu-araubidearen alorrean indarrean dauden eta maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko Fundazioei eta Partzuergoei aplika dakiekeen aurrekontu-araubidea arautzen duten legezko Xedapenen Testu bateginaren 111. artikuluaren 5. paragrafoan ezarritakoaren arabera.

    VI. kapituluan aurreikusitako laguntzei dagokienez, ordainketak honela egingo dira:

  1. Interesik gabeko maileguak Erakunde Laguntzaile baten bitartez ordainduko zaizkio onuradunari, Dekretu honetako 47. artikuluan aurreikusten denaren arabera.

  2. Ordainketak honela gauzatuko dira:

    • 40, laguntza emateko agintzen duen Ebazpena jakinarazten denean.

      Beste % 40, aurreko ordainketa justifikatu ondoren.

      Azken % 20a, inbertsio edo gastu guztia justifikatu ondoren.

  3. Ordainketa 180.303,63 euro baino handiagoa bada, onuradunak berme erreala aurkeztu beharko du (abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak agintzen duen eran aurkeztu ere).

  4. Erakunde Laguntzaileak diruz laguntzeko moduko aurrerakinak onuradunari ordaindu aurretik, nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen zuzendariak Ebazpen bat emango du. Ebazpen horretan baimena emango dio Erakunde Laguntzaileari aurrerakin itzulgarria ordaintzeko.

    1. Diru-laguntzak emateko eta ordaintzeko, ezinbestekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren edo haren erakunde autonomiadunen antzeko diru-laguntzen edo laguntzen karietara bideratzen hasitako itzulera- edo zigor-prozedurak amaituta egotea.

    2. Inbertsioak ez badira egiten gehieneko epeen barruan, ezta epeen luzapenean ere, edo inbertsioa egin izana egiaztatzeko agiriak ez badira aurkezten epe barruan, onuradunek diru-laguntza hartzeko eskubidea galduko dute, eta, hala badagokio, Dekretu honetako 21. artikuluko itzulera-prozedura jarriko da abian.

  1. Diru-laguntza emateko kontuan hartzen diren eskakizunak aldatzen badira, edo beste erakunde publiko edo pribaturen baten laguntzak edo diru-laguntzak eskuratzen badira, proiektua aldatzen bada edo inbertsioak edo gastuak ez badira egiten onartutako inbertsio- edo gastu-proiektuan aurreikusitako epeetan, nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen Zuzendaritzari zer gertatzen den jakinarazi eta justifikatu behar zaio, idazki bidez. Horren ondorioz, gerta liteke diru-laguntza emateko ebazpena aldatzea, betiere Dekretu honek xedatzen dituen gutxieneko betekizunak betetzen badira eta diru-laguntza emateko arrazoi izan zen helburua betetzen bada. Horretarako, nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen zuzendariak dagokion aldaketa-ebazpena emango du. Ebazpen horretan, hala badagokio, emandako diru-laguntzaren zenbatekoak oinarri berrian egokituko dira, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusitako itzultze-prozedurari ekingo zaio, hala badagokio.

  2. Gastuaren behin betiko eta benetako kostua onetsitako gastuaren aurrekontua baino txikiagoa bada (laguntza zehazteko baliatu zena), emandako diru-laguntzaren zenbatekoa txikitu egingo da, nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen zuzendariaren likidazio-ebazpenaren bidez, eta gero diru-laguntzaren portzentajea oinarri berriari aplikatuko zaio.

  3. Nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen zuzendariaren ustez, aurkeztu eta onetsitako proiektu bat partzialki betetzen ez bada, emandako diru-laguntza deuseztatzea ekar dezake. Horretarako, nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen zuzendariak dagokion ebazpena emango du, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusitako itzultze-prozedurari hasiera emango zaio, hala badagokio.

  4. Salbuespen gisa, eta onuradunak aurretik eskatzen eta idazki bidez justifikatzen badu, betiere gastuak amaituta egon behar duen data baino egutegiko 30 egun beranduenez, laguntza emateko ebazpenean ezarritakoaren arabera, nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen zuzendariak baimena eman dezake, ebazpen bidez, inbertsioa edo gastua gauzatzeko epea atzeratzeko. Aipatutako ebazpenean luzatzeko aldia edo aldiak ezarriko dira, baina ez dira 12 hilabetetik gorakoak izango inbertsioa edo gastua gauzatzeko hasierako aldia amaitzen denetik zenbatzen hasita.

  1. Laguntza eskatu duen pertsonak eskaeran atzera egin ahal izango du. Hori eskatutako laguntzak emateko prozeduraren Ebazpena jakinarazi aurretik egin behar da. Atzera egiteko asmoa idazki bidez aurkeztuko zaio nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen zuzendariari eta hark, ebazpen bidez, bete-betean onartuko du eta hari dagokion prozedura amaitutzat emango du.

  2. Laguntzaren onuradunak laguntzari uko egin diezaioke, ematen zaion diru-laguntza onartu ondoren, Dekretu honetako 15. artikuluko 3. paragrafoan ezartzen denaren arabera, eta inbertsioa edo gastua egiten amaitu aurretik, betiere Administrazioak ez badio diru-laguntza osoa edo diru laguntzaren zati bat ordaindu. Uko egiteko asmoa idazki bidez aurkeztuko zaio nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen zuzendariari eta hark, ebazpen bidez, bete-betean onartuko du eta hari dagokion prozedura amaitutzat emango du.

    Uko egin izana onartutakoan, emandako laguntza kobratzeko onartutako eskubidea galduko du automatikoki onuradunak.

  1. Onuradunak betetzen ez badu Dekretu honetan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritako betekizunetakoren eta betebeharretakoren bat edo, ezta, hala badagokio, diru-laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzak ere, edo proiektua partzialki betetzen ez badu, eta, ondorioz, laguntza emateko aintzat hartutako xedea erabat hutsaltzen badu; edo VI. kapituluan aurreikusitako laguntzen kasuan, gainera, Dekretu honetako 44. artikuluan aurreikusitako ez-betetze espezifikoa egiten badu, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legeko 53. artikuluan ezarritako itzultze-arrazoietako batean erortzen bada, nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen zuzendariak, ez-betetzeari buruzko espedientea izapidetu ondoren (interesduna entzunda), beste ebazpen bat emango du eta bertan diru-laguntzarako eskubidea erabat edo partzialki galdu dela aldarrikatuko eta, behar bada, jasotako laguntzak eta legezko korrituak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar zaizkiola aginduko du, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta itzulketei buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legeko 53. artikuluan ezarri dutenaren arabera. Nolanahi ere, ez dira baztertuko gainerako bidezko ekintzak. Aipatutako diru-kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

  2. Arau-hauste administratibotzat har daitezkeen gertakariek eragiten badute itzulketa-prozedura hastea, organo eskudunari jakinarazi behar zaizkio itzulketa-prozedura hastea eragiten duten gertakariak, dagokion zigor-prozedura has dezan.

  1. Beste instantzia publiko edo pribatu batzuek dekretu honek finkatzen duen helburua lortzeko eta dekretu honek aipatzen dituen jarduerak egiteko ematen dituzten laguntzak bateragarriak dira, finantzaketa gehiegizkoa ez bada edota Dekretu honetako 27., 31., 35., 39., 43. eta 51. artikuluek ezartzen dituzten mugak gainditzen ez badira betiere. Finantzaketa gehiegizkoa bada edota Dekretu honekin bat ematen den laguntzaren mugak gainditzen badira, nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren alorrean eskumena duen zuzendariak ebazpen bat emango du, ematen den diru-laguntzaren zenbatekoa finantzaketaren gehiegizko zenbatekoa bezainbat txikitzeko.

  2. Mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorearekin lotutako eta produktu, prozesu eta teknologia berriak garatzeko lankidetza-proiektuei ematen zaien laguntzaren babesean finantzatutako inbertsioei dagokienez, ezin izango dira diruz lagundu 2008ko apirilaren 29ko Kontseiluaren 479/2008 zenbakiko Erregelamenduak (EE) araututako ardoaren MABaren esparruan. Aipatutako Erregelamendu bidez, mahastizaintzaren eta ardogintzaren merkatuaren antolaketa erkidea ezartzen da, honako Erregelamendu hauek aldatzen dira: 1493/1999 (EE) zenbakikoa, 1782/2003 (EE) zenbakikoa, 1290/2005 (EE) zenbakikoa eta 3/2008 (EE) zenbakikoa, eta 2392/86 (EEE) zenbakiko eta 1493/1999 (EE) zenbakiko Erregelamenduak indargabetzen dira.

  3. Aurreko paragrafoek xedatzen dutenari kalte egin gabe, ematen diren laguntzen mugak ezberdinak badira, onuradunei komenigarriena zaien muga hartuko da kontuan dekretu honekin bat ematen den diru-laguntzaren soberakina kalkulatzeko.

  1. Nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren alorrean eskumena duen Sailak laguntzak elektronikoki bideratzeko bitarteko egokiak baditu, eskatzaileen eta onuradunen esku jarriko ditu, eta eskatzaileak eta onuradunak haiek erabiltzera behartu ere egin ahal izango ditu. Bitarteko horiek erabiltzeko prozedura nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen zuzendariak emandako Agindu batean garatuko da, Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren eta Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpenaren arabera. Aipatutako Aginduaren bitartez Plataforma Teknologikoak E-Administrazioa-PLATEArako ezartzen duen dokumentua onartu zen.

  2. Izapide elektronikoak hasten direnean, interesdunen esku jarriko dira laguntzak bideratzeko bitarteko elektronikoak erabiltzeko eskabidearen eredu normalizatua eta laguntzak bideratzeko bitarteko elektronikoak erabiltzeko eta laguntzak elektronikoki bideratzeko argibideak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan, http://www.euskadi.net helbidean.

  1. Kapitulu honen xedea da oinarrizko ikerketako, ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuetan gastuak eta inbertsioak egiteko laguntzak arautzea, betiere horiek Dekretu honetako 2. artikuluan ezartzen denaren arabera ulertuta.

    Laguntza horiek Itunaren 87. eta 88. artikuluak aplikatuta (kategorien araberako salbuespenezko Erregelamendu orokorra) laguntza-kategoria jakin batzuk merkatu bateratuarekin bateragarri deklaratzen dituen 800/2008 zenbakiko Erregelamenduaren (EE) esparruan biltzen dira.

  2. Oinarrizko ikerketa, ikerketa industriala eta garapen esperimentaleko proiektuetan, hauexek izango dira diruz laguntzeko moduko gastuak:

    1. Langileen gastuak; ikerlari, teknikari eta bestelako langile laguntzaileen gastuak barne, betiere, horien lana ikerketa-proiekturako bada soil-soilik. Edonola ere, langileen gastuek ez dute proiektuaren guztizko zenbatekoaren % 60 gaindituko.

    2. Lanabes eta materialen gastuak, ikerketa-proiekturako erabiltzen diren heinean eta bitartean. Lanabesa ez bada soil-soilik ikerketa-proiekturako erabiltzen bere erabilera-epe guztian, ikerketa-proiektuaren iraupenaren barruko amortizazio-gastuak bakarrik hartuko dira diruz laguntzeko modukotzat, kontabilitateko jarduera onen arabera kalkulatuta.

    3. Eraikin eta lursailen gastuak, ikerketa-proiekturako erabiltzen diren heinean eta bitartean. Eraikinen kasuan, ikerketa-proiektuak dirauen bitarteko amortizazio-kostuak dira diruz laguntzeko modukoak, eta kontabilitateko jardun onen arabera kalkulatuta. Lursailen kasuan, bene-benetan eragin diren eskualdatze komertzialaren kostuak edo kapital-kostuak izango dira diruz laguntzeko modukoak.

    4. Kontratuak agindutako ikerketaren, ezagutza teknikoen eta eskuratutako patenteen edo merkatuko prezioan kanpoko iturrietatik lizentzia bidez lortutako patenteen kostuak, betiere, eragiketak erabateko eskumena izanik egin badira eta inongo kolusio-elementurik gabe; eta aholkularitzako eta halako zerbitzuen gastuak, soil-soilik ikerketa-lanerako izan badira.

    5. Ikerketa-proiektutik zuzenean sortutako bestelako gastu orokorrak.

    6. Funtzionamenduko beste gastuak, hor sartuta materialen, horniduren eta zuzenean ikerketa lanetik eratorriko halako produktuen kostuak.

Dekretu honetako 8. artikuluan aipatutako betekizun orokorrak betetzea alde batera utzi gabe, oinarrizko ikerketako, ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuetarako laguntzak lortu nahi dituzten pertsonek eta erakundeek egiaztatu beharko dute, kasu bakoitzean, hurrenez hurren, eta Dekretuan xedatzen den bezala, beraiek eta eskabideetan adierazten dituzten jarduerek baldintza orokor hauek betetzen dituztela:

  1. Diruz laguntzeko eskatzen duen proiektuaren bidez enpresak abiaraziko duen I+G+Baren aurretik ere enpresak jada martxan zeukan I+G+Ba lanerako gehikuntza garbia izatea, eta enpresaren sektorearen hobekuntza orokorrerako baliagarri izan dadila, I+G+Bari dagokionez.

  2. Proiektua, osorik edo neurriren batean, honako ikerketa horietako batekoa edo batzuetakoa izatea: oinarrizko ikerketa, ikerketa industriala edo garapen esperimentala; proiektuak hainbat atal baldin baditu, aukera dago atal horiek aurrez aipatutako kategoria horietakoren baten barruan sailkatzeko.

Dekretu honetako 9. artikuluaren 3. paragrafoan aipatutako dokumentazioa aurkeztea bazter utzi gabe, oinarrizko ikerketako, ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuetarako laguntzak lortu nahi dituzten pertsonek eta erakundeek proiektuaren memoria zehatza eta zehaztua aurkeztu beharko dute. Memoria horretan honako hauek azalduko dira, gutxienez:

  1. Egin beharreko ekintza eta betebeharren deskribapen zehatza, adieraziz zer motatako ikerketarako nahi den laguntza.

  2. Laguntza eskatzen duen proiektuaren bidez enpresak abiaraziko duen I+G+Baren aurretik ere enpresak jada martxan zeukan I+G+Ba lanerako gehikuntza garbiaren balorazioa, eta enpresaren sektorearen hobekuntza orokorrerako ematen duen laguntzaren balorazioa, I+G+Bari dagokionez.

  3. Behar bezala xehatutako aurrekontua.

  4. Proiektua betetzeko epea.

  5. Laguntza emanez gero, enpresaren errendimendu orokorrean zenbateko hobekuntza ekarriko duen.

  1. Oinarrizko ikerketako, ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuetarako laguntzen zenbatekoa honako hau izango da:

    1. Oinarrizko ikerketarako: diruz laguntzeko moduko kostuen % 100, gehienez.

    2. Ikerketa industrialerako: diruz laguntzeko moduko kostuen % 50, kopuru hori % 60raino igo ahal izango da enpresa txikien eta ertainen kasuan.

    3. Garapen esperimentalerako: diruz laguntzeko moduko kostuen % 25, kopuru hori % 35eraino igo ahal izango da enpresa txikien eta ertainen kasuan.

  2. Proiektu bakoitzak Dekretu honetako 11. artikuluaren 1. paragrafoan ezarritakoa aplikatuz lortzen duen puntu kopuruaren arabera, laguntzaren ehuneko jakin bat esleituko zaio proiektu bakoitzari aurrekontu-ekitaldi bakoitzean:

    1. Puntuazio gehien lortu duten proiektuei % 100 emango zaie aurreko paragrafoan ezarritako diruz laguntzeko moduko kostuen gehieneko ehunekoa oinarri hartuta.

      1-5 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 95 emango zaie.

      6-10 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 90 emango zaie.

      11-15 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 85 emango zaie.

      16-20 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 80 emango zaie.

      21-25 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 75 emango zaie.

      26-30 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 70 emango zaie.

      31-35 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 65 emango zaie.

      36-40 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 60 emango zaie.

      41-45 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 55 emango zaie.

      46-50 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 50 emango zaie.

      51-55 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 45 emango zaie.

      56-60 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 40 emango zaie.

      61-65 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 35 emango zaie.

      66-70 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 30 emango zaie.

      71-75 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 25 emango zaie.

      76-80 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 20 emango zaie.

      81-85 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 15 emango zaie.

      86-90 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 10 emango zaie.

      91-95 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 5 emango zaie.

      96-100 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 0 emango zaie.

  1. Kapitulu honen xedea da I+G+Bko proiektuekin lotutako bideragarritasun teknikoko azterlanetarako gastuak egiteko laguntzak arautzea, betiere horiek Dekretu honetako 2. artikuluan ezartzen denaren arabera ulertuta.

    Laguntza horiek Itunaren 87. eta 88. artikuluak aplikatuta (kategorien araberako salbuespenezko Erregelamendu orokorra) laguntza-kategoria jakin batzuk merkatu bateratuarekin bateragarri deklaratzen dituen 800/2008 zenbakiko Erregelamenduaren (EE) esparruan biltzen dira.

  2. I+G+Bko proiektuekin lotutako bideragarritasun teknikoko azterlanen kasuan, diruz laguntzeko moduko kostuak ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko jarduerak prestatzeko azterlanen kostuei dagozkienak dira.

Dekretu honetako 8. artikuluan aipatutako betekizun orokorrak betetzea alde batera utzi gabe, proiektuekin lotutako bideragarritasun teknikoko laguntzak lortu nahi dituzten pertsonek eta erakundeek egiaztatu beharko dute, kasu bakoitzean, hurrenez hurren, eta Dekretuan xedatzen den bezala, beraiek eta eskabideetan adierazten dituzten jarduerek baldintza orokor hauek betetzen dituztela:

  1. Diruz laguntzeko eskatzen duen proiektuaren bidez enpresak abiaraziko duen I+G+Baren aurretik ere enpresak jada martxan zeukan I+G+Ba lanerako gehikuntza garbia izatea, eta enpresaren sektorearen hobekuntza orokorrerako baliagarri izan dadila, I+G+Bari dagokionez.

  2. Proiektua, osorik edo neurriren batean, honako ikerketa horietako batekoa edo batzuetakoa izatea: oinarrizko ikerketa, ikerketa industriala edo garapen teknologikoa; proiektuak hainbat atal baldin baditu, aukera dago atal horiek aurrez aipatutako kategoria horietakoren baten barruan sailkatzeko.

Dekretu honetako 9. artikuluaren 3. paragrafoan aipatutako dokumentazioa aurkeztea bazter utzi gabe, oinarrizko ikerketako, ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuetarako laguntzak lortu nahi dituzten pertsonek eta erakundeek proiektuaren memoria zehatza eta zehaztua aurkeztu beharko dute. Memoria horretan honako hauek azalduko dira, gutxienez:

Laguntza eskatzen duen proiektuaren bidez enpresak abiaraziko duen I+G+Baren aurretik ere enpresak jada martxan zeukan I+G+Ba lanerako gehikuntza garbiaren balorazioa, eta enpresaren sektorearen hobekuntza orokorrerako ematen duen laguntzaren balorazioa, I+G+Bari dagokionez.

  1. I+G+Bko proiektuekin lotutako bideragarritasun teknikoko azterlanetarako laguntzen zenbatekoa honako hau izango da:

    1. Enpresa txiki eta ertainen kasuan, elkarte, fundazio, enpresen aldi baterako elkarte eta ikerketa-organismoen kasuan:

      1. Azterlanen kostuen % 75 gehienez, ikerketa industriala egiteko prestaketa-azterlanak baldin badira.

      2. Azterlanen kostuen % 50 gehienez, garapen esperimentalerako prestaketa-azterlanak baldin badira.

        1. Enpresa handien kasuan:

          1. Azterlanen kostuen % 65 gehienez, ikerketa industriala egiteko prestaketa-azterlanak baldin badira.

          2. Azterlanen kostuen % 40 gehienez, garapen esperimentalerako prestaketa-azterlanak baldin badira.

  2. Proiektu bakoitzak Dekretu honetako 11. artikuluaren 1. paragrafoan ezarritakoa aplikatuz lortzen duen puntu kopuruaren arabera, laguntzaren ehuneko jakin bat esleituko zaio proiektu bakoitzari aurrekontu-ekitaldi bakoitzean:

    1. Puntuazio gehien lortu duten proiektuei % 100 emango zaie aurreko paragrafoan ezarritako diruz laguntzeko moduko kostuen gehieneko ehunekoaren gain.

      1-5 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 3 gutxiago emango zaie.

      6-10 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 6 gutxiago emango zaie.

      11-15 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 9 gutxiago emango zaie.

      16-20 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 12 gutxiago emango zaie.

      21-25 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 15 gutxiago emango zaie.

      26-30 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 18 gutxiago emango zaie.

      31-35 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 21 gutxiago emango zaie.

      36-40 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 24 gutxiago emango zaie.

      41-45 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 27 gutxiago emango zaie.

      46-50 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 30 gutxiago emango zaie.

      51-55 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 33 gutxiago emango zaie.

      56-60 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 36 gutxiago emango zaie.

      61-65 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 39 gutxiago emango zaie.

      66-70 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 42 gutxiago emango zaie.

      71-75 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 45 gutxiago emango zaie.

      76-80 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 48 gutxiago emango zaie.

      81-85 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 51 emango zaie.

      86-90 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 54 gutxiago emango zaie.

      91-95 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 57 gutxiago emango zaie.

      96-100 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 60 gutxiago emango zaie.

      1. 101-105 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 63 gutxiago emango zaie.

        1. 106-110 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 66 gutxiago emango zaie.

        2. 111-115 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 69 gutxiago emango zaie.

        3. 116-120 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 72 gutxiago emango zaie.

          86-90 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 0 emango zaie.

  1. Kapitulu honen xedea da enpresa gazte eta berritzaileek edo Oinarri Teknologikoko enpresa berriek gastuak eta inbertsioak egiteko laguntzak arautzea.

    Laguntza horiek Itunaren 87. eta 88. artikuluak aplikatuta (kategorien araberako salbuespenezko Erregelamendu orokorra) laguntza-kategoria jakin batzuk merkatu bateratuarekin bateragarri deklaratzen dituen 800/2008 zenbakiko Erregelamenduaren (EE) esparruan biltzen dira.

  2. Enpresa gazte edo berritzaileentzako edo oinarri teknologikoko enpresa berrientzako laguntzei dagokienez, honako hauek izango dira diruz laguntzeko moduko kostuak:

    1. Enpresa eratzeak eragiten dituen kostu guztiak.

    2. Enpresa abian jartzeak eragiten dituen kostu guztiak, lehenengo bi urteetan.

    3. Jarduerak garatzeko azpiegiturei eta zerbitzuei buruzko kostu guztiak.

Dekretu honetako 8. artikuluan aipatutako betekizun orokorrak betetzea alde batera utzi gabe, enpresa gazte eta berritzaileentzako edo oinarri teknologikoko enpresa berrientzako laguntzak lortu nahi dituzten pertsonek eta erakundeek egiaztatu beharko dute, kasu bakoitzean, hurrenez hurren, eta Dekretuan xedatzen den bezala, beraiek eta eskabideetan adierazten dituzten jarduerek baldintza orokor hauek betetzen dituztela:

  1. Diruz laguntzea nahi duen proiektuaren bidez enpresak abian jarriko duen I+G+B hori, aurretik ere enpresak jada martxan zeukan I+G+Ba lanerako gehikuntza garbia izatea. Betekizun hau bete beharrik ez daukate eskabidea aurkeztu duten urtean sortu diren enpresek.

  2. Diruz laguntzea nahi duen proiektuaren bidez enpresak abian jarriko duen I+G+B hori enpresaren sektorearen hobekuntza orokorrerako baliagarri izan dadila, I+G+Bari dagokionez.

  3. Enpresa txikia kategoriakoa izatea enpresa, 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Batzordearen Gomendioaren arabera, bost urte baino gutxiagoko antzinatasuna duena laguntza emateko unean.

  4. Enpresa berritzailea izatea, eta produktu, zerbitzu edo prozesu berritzaileak, edo bere sektoreko egoera teknologikoaren aldean nabarmen hobetutakoak, izateaz gain, arrisku teknologiko edo industriala daukatenak garatzea.

  5. Eskatzaileak, onuradun izan daitekeenak, I+Garen arloan dauzkan gastuak bere funtzionamendu gastuen % 15 izatea, gutxienez, eskabidea eskatu aurreko hiru urteetatik batean; historial finantzariorik ez daukan enpresa berria bada, indarrean den ekitaldi fiskalaren auditoriaren arabera kalkulatuko da hori, alegia, kanpoko auditatzaile baten ziurtapenaren arabera.

  6. Enpresa gazte eta berritzaile izategatik orain artean inoiz laguntzarik jaso gabea izatea.

Dekretu honetako 9. artikuluaren 3. paragrafoan aipatutako dokumentazioa aurkeztea bazter utzi gabe, enpresa gazte eta berritzaileen edo oinarri teknologikoko enpresa berrien laguntzak lortu nahi dituzten pertsonek eta erakundeek honako agiri espezifiko hauek aurkeztu beharko dituzte:

  1. Proiektuaren memoria zehatza eta xehatua. Honako hau azaldu behar du gutxienez:

    1. Enpresan ezarri nahi diren produktu, zerbitzu edo prozesu berrien, edo bere sektorearen aldean nabarmen hobetu direnen, deskribapen xehatua,

    2. behar bezala xehatutako aurrekontua,

    3. proiektua betetzeko epea, eta.

    4. egitekoak diren aldaketen arrisku teknologiko edo industrialen azterketa teknikoa, eta, laguntza jasoz gero, enpresaren errendimendu orokorrean zenbateko hobekuntza ekarriko duen.

      1. Laguntza eskatzen duen proiektuaren bidez enpresak abiaraziko duen I+G+Baren aurretik ere enpresak jada martxan zeukan I+G+Ba lanerako gehikuntza garbiaren balorazioa, eta enpresaren sektorearen hobekuntza orokorrerako ematen duen laguntzaren balorazioa, I+G+Bari dagokionez.

      2. Eskabidea aurkeztu aurreko hiru urteetan onartutako urteko kontuen kopia bana. 5. artikuluko 2. paragrafoko c) letran zehaztutako onuradunak badira, horiei guztiei buruzkoak. Eskabidea aurkeztu duten urtean bertan sortu diren enpresek ez daukate agiri horiek aurkeztu beharrik.

  1. Enpresa gazte eta berritzaileentzako edo oinarri teknologikoko enpresa berrientzako laguntzen zenbatekoa diruz laguntzeko moduko kostuen % 75 izango da gehienez ere, baina laguntza ez da milioi bat eurotik gorakoa izango (1.000.000).

  2. Proiektu bakoitzak Dekretu honetako 11. artikuluaren 1. paragrafoan ezarritakoa aplikatuz lortzen duen puntu kopuruaren arabera, laguntzaren ehuneko jakin bat esleituko zaio proiektu bakoitzari aurrekontu-ekitaldi bakoitzean:

    1. Puntuazio gehien lortu duten proiektuei % 100 emango zaie aurreko paragrafoan ezarritako diruz laguntzeko moduko kostuen gehieneko ehunekoaren gain.

      1-5 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 3 gutxiago emango zaie.

      6-10 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 6 gutxiago emango zaie.

      11-15 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 9 gutxiago emango zaie.

      16-20 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 12 gutxiago emango zaie.

      21-25 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 15 gutxiago emango zaie.

      26-30 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 18 gutxiago emango zaie.

      31-35 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 21 gutxiago emango zaie.

      36-40 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 24 gutxiago emango zaie.

      41-45 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 276 gutxiago emango zaie.

      46-50 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 30 gutxiago emango zaie.

      51-55 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 33 gutxiago emango zaie.

      56-60 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 36 gutxiago emango zaie.

      61-65 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 39 gutxiago emango zaie.

      66-70 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 42 gutxiago emango zaie.

      71-75 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 45 gutxiago emango zaie.

      76-80 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 48 gutxiago emango zaie.

      81-85 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 51 emango zaie.

      86-90 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 54 gutxiago emango zaie.

      91-95 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 57 gutxiago emango zaie.

      96-100 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 60 gutxiago emango zaie.

      1. 101-105 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 63 gutxiago emango zaie.

        1. 106-110 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 66 gutxiago emango zaie.

        2. 111-115 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 69 gutxiago emango zaie.

        3. 116-120 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 72 gutxiago emango zaie.

          86-90 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 0 emango zaie.

  1. Kapitulu honen xedea da zerbitzu-jarduerak antolatzearen alorreko berrikuntza-proiektuetan gastuak eta inbertsioak egiteko laguntzak arautzea, betiere horiek Dekretu honetako 2. artikuluan ezartzen denaren arabera ulertuta.

    Laguntza horiek «Ikerketa, garapen eta berrikuntzarako estatuen laguntzei buruzko esparru komunitarioan» (2006/C 323/01) biltzen dira.

  2. Zerbitzu-jarduerak antolatzearen alorreko berrikuntza-proiektuetan honako hauek izango dira diruz laguntzeko moduko kostuak:

    1. Langileen gastuak; ikerlari, teknikari eta bestelako langile laguntzaileen gastuak barne, betiere, horien lana ikerketa-proiekturako bada soil-soilik.

    2. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietako lanabes eta materialen gastuak, ikerketa-proiekturako erabiltzen diren heinean eta bitartean. Ez badira soil-soilik proiekturako erabiltzen, proiektuaren iraupenari dagozkion amortizazio-kostuak soilik hartuko dira diruz laguntzeko modukotzat.

    3. Eraikin eta lursailen gastuak, berrikuntza-proiekturako erabiltzen diren heinean eta bitartean. Eraikinen kasuan, ikerketa-proiektuak dirauen bitarteko amortizazio-kostuak dira diruz laguntzeko modukoak, eta kontabilitateko jardun onen arabera kalkulatuta. Lursailen kasuan, bene-benetan eragin diren eskualdatze komertzialaren kostuak edo kapital-kostuak izango dira diruz laguntzeko modukoak.

    4. Kontratuak agindutako ikerketaren, ezagutza teknikoen eta eskuratutako patenteen edo merkatuko prezioan kanpoko iturrietatik lizentzia bidez lortutako patenteen kostuak, betiere, eragiketak erabateko eskumena izanik egin badira eta inongo kolusio-elementurik gabe; eta aholkularitzako eta halako zerbitzuen gastuak, soil-soilik ikerketa-lanerako izan badira.

    5. Ikerketa-proiektutik zuzenean sortutako bestelako gastu orokorrak.

    6. Funtzionamenduko beste gastuak, hor sartuta materialen, horniduren eta zuzenean ikerketa lanetik eratorriko halako produktuen kostuak.

Dekretu honetako 8. artikuluan aipatutako betekizun orokorrak betetzea alde batera utzi gabe, zerbitzu-jarduerak antolatzearen alorreko berrikuntza-proiektuetarako laguntzak lortu nahi dituzten pertsonek eta erakundeek egiaztatu beharko dute, kasu bakoitzean, hurrenez hurren, eta Dekretuan xedatzen den bezala, beraiek eta eskabideetan adierazten dituzten jarduerek baldintza orokor hauek betetzen dituztela:

  1. Diruz laguntzeko eskatzen duen proiektuaren bidez enpresak abiaraziko duen I+G+Baren aurretik ere enpresak jada martxan zeukan I+G+Ba lanerako gehikuntza garbia izatea, eta enpresaren sektorearen hobekuntza orokorrerako baliagarri izan dadila, I+G+Bari dagokionez.

  2. Berrikuntza lotuta egotea informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) erabilerarekin eta esplotazioarekin, antolaketako aldaketak eragitea, eta lotuta egotea ekoizpen-prozesuen hobekuntzarekin, ekoizteko moduan aldaketa nabarmenak sartuz edo ekoizpen-sistema berriak sartuz.

  3. Proiektuak kudeatzaile identifikatua eta kualifikatua edukitzea, eta gastuak ere zehaztuta edukitzea.

  4. Proiektuak berrikuntza ekartzea, edo hobekuntza nabarmena, proiektua aurreko egoeraren aldean. Berritzailea dela erakusteko, berritasunaren deskribapen zehatza egin beharko da, sektore berdineko beste enpresa batzuek gaur egun erabiltzen dituzten prozesu edo antolaketa teknikekin alderatuta.

  5. Proiektuak arrisku nabarmena izatea. Arriskua egon badagoela erakusteko, kontuan hartuko da enpresaren negozio-bolumenarekiko proiektuaren kostua zenbatekoa den, prozesua garatzeko zenbat denbora behar den, kostuen aldean prozesuen inguruko berrikuntzatik zenbateko irabazia espero den, eta porrot egiteko arriskua zenbatekoa den.

  6. Laguntza jasotzekoa den proiektuaren emaitzak sistematikoki errepika daitekeen edo, kasuan kasu, ziurtatu edo patentatu daitekeen, arau, enpresa-eredu, metodologia edo kontzeptu ekartzea.

Dekretu honetako 9. artikuluaren 3. paragrafoan aipatutako dokumentazioa aurkeztea bazter utzi gabe, zerbitzu-jarduerak antolatzearen alorreko berrikuntza-proiektuetarako laguntzak lortu nahi dituzten pertsonek eta erakundeek proiektuaren memoria zehatza eta zehaztua aurkeztu beharko dute. Memoria horretan honako hauek azalduko dira, gutxienez:

  1. Laguntza eskatzen duen proiektuaren bidez enpresak abiaraziko duen I+G+Baren aurretik ere enpresak jada martxan zeukan I+G+Ba lanerako gehikuntza garbiaren balorazioa, eta enpresaren sektorearen hobekuntza orokorrerako ematen duen laguntzaren balorazioa, I+G+Bari dagokionez.

  2. Behar bezala xehatutako aurrekontua.

  3. Proiektua betetzeko epea.

  4. Egingo den berrikuntzaren deskribapen zehatza, eta sektoreko beste enpresa batzuek erabiltzen dituzten antolaketa-teknikekiko alderaketa.

  5. Proiektuaren kostuen zehaztapena, enpresaren negozio-bolumenaren arabera azalduta.

  6. Berrikuntzak emango omen dituen onurak, eta

  7. porrot egiteko arriskua eta, laguntza emanez gero, enpresaren errendimendu orokorrean zenbateko hobekuntzan zenbateko eragina izango duen.

  1. Zerbitzu-jarduerak antolatzearen alorreko berrikuntza-proiektuetarako laguntzen zenbatekoa honako hau izango da:

    1. Diruz laguntzeko kostuen % 15 gehienez, enpresa handietarako.

    2. Diruz laguntzeko kostuen % 25 gehienez, enpresa ertainetarako.

    3. Diruz laguntzeko moduko kostuen % 35 gehienez, enpresa txiki, elkarte, fundazio, izaera juridiko propiorik gabeko elkarte-erakunde eta ikerketa-organismoetarako.

  2. Proiektu bakoitzak Dekretu honetako 11. artikuluaren 1. paragrafoan ezarritakoa aplikatuz lortzen duen puntu kopuruaren arabera, laguntzaren ehuneko jakin bat esleituko zaio proiektu bakoitzari aurrekontu-ekitaldi bakoitzean:

    1. Puntuazio gehien lortu duten proiektuei % 100 emango zaie aurreko paragrafoan ezarritako diruz laguntzeko moduko kostuen gehieneko ehunekoaren gain.

      1-5 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 2 gutxiago emango zaie.

      6-10 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 4 gutxiago emango zaie.

      11-15 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 6 gutxiago emango zaie.

      16-20 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 8 gutxiago emango zaie.

      21-25 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 10 gutxiago emango zaie.

      26-30 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 12 gutxiago emango zaie.

      31-35 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 14 gutxiago emango zaie.

      36-40 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 16 gutxiago emango zaie.

      41-45 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 18 gutxiago emango zaie.

      46-50 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 20 gutxiago emango zaie.

      51-55 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 22 gutxiago emango zaie.

      56-60 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 24 gutxiago emango zaie.

      61-65 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 26 gutxiago emango zaie.

      66-70 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 28 gutxiago emango zaie.

      71-75 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 30 gutxiago emango zaie.

      76-80 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 326 gutxiago emango zaie.

      81-85 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 34 gutxiago emango zaie.

      86-90 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 0 emango zaie.

  1. Kapitulu honen xedea da prozesuen alorreko berrikuntza-proiektuetan gastuak eta inbertsioak egiteko laguntzak arautzea, betiere jarduera horiek Dekretu honetako 2. artikuluan ezartzen denaren arabera ulertuta.

    Laguntza horiek «Ikerketa, garapen eta berrikuntzarako estatuen laguntzei buruzko esparru komunitarioan» (2006/C 323/01) biltzen dira.

  2. Prozesuen alorreko berrikuntza-proiektuetan honako hauek izango dira diruz laguntzeko moduko kostuak:

    1. Langileen gastuak, betiere berrikuntza-proiektuan soilik jarduten badute.

    2. Lanabes eta materialen gastuak, proiekturako erabiltzen diren heinean eta bitartean. Ez badira soil-soilik proiekturako erabiltzen, proiektuaren iraupenari dagozkion amortizazio-kostuak soilik hartuko dira diruz laguntzeko modukotzat.

    3. Eraikin gastuak, berrikuntza-proiekturako erabiltzen diren heinean eta bitartean. Eraikinen kasuan, proiektuak dirauen bitarteko amortizazio-kostuak dira diruz laguntzeko modukoak, eta kontabilitateko jardun onen arabera kalkulatuta.

    4. Kontratuak agindutako ikerketaren, ezagutza teknikoen eta eskuratutako patenteen edo merkatuko prezioan kanpoko iturrietatik lizentzia bidez lortutako patenteen kostuak, betiere, eragiketak erabateko eskumena izanik egin badira eta inongo kolusio-elementurik gabe; eta aholkularitzako eta halako zerbitzuen gastuak, soil-soilik ikerketa-lanerako izan badira.

    5. Funtzionamenduko beste gastuak, hor sartuta materialen, horniduren eta zuzenean jardueratik eratorriko halako produktuen kostuak.

Dekretu honetako 8. artikuluan aipatutako betekizun orokorrak betetzea alde batera utzi gabe, prozesuen alorreko berrikuntza-proiektuetarako laguntzak lortu nahi dituzten pertsonek eta erakundeek egiaztatu beharko dute, kasu bakoitzean, hurrenez hurren, eta Dekretuan xedatzen den bezala, beraiek eta eskabideetan adierazten dituzten jarduerek baldintza orokor hauek betetzen dituztela:

  1. Bermatzea proiektuaren gastuetarako berezko ekarpena egingo dela, diruz laguntzeko moduko inbertsioaren % 25ekoa, gutxienez, bere baliabide propioen bitartez edo inolako laguntza publikorik ez duen kanpoko finantziazioa bidez.

  2. Enpresa handietan, laguntzak prozesuen alorreko berrikuntza-jardueren igoera garbia ekartzea.

  3. Diruz laguntzeko eskatzen duen proiektuaren bidez enpresak abiaraziko duen I+G+Baren aurretik ere enpresak jada martxan zeukan I+G+Ba lanerako gehikuntza garbia izatea, eta enpresaren sektorearen hobekuntza orokorrerako baliagarri izan dadila, I+G+Bari dagokionez.

  4. Proiektuak berrikuntza ekartzea, edo hobekuntza nabarmena, proiektua aurreko egoeraren aldean. Berritzailea dela erakusteko, berritasunaren deskribapen zehatza egin beharko da, sektore berdineko beste enpresa batzuek gaur egun erabiltzen dituzten prozesuekin alderatuta.

  5. Proiektuak kudeatzaile identifikatua eta kualifikatua edukitzea, eta gastuak ere zehaztuta edukitzea.

  6. Proiektuak arrisku nabarmena izatea. Arriskua egon badagoela erakusteko, kontuan hartuko da enpresaren negozio-bolumenarekiko proiektuaren kostua zenbatekoa den, prozesua garatzeko zenbat denbora behar den, kostuen aldean prozesuen inguruko berrikuntzatik zenbateko irabazia espero den, eta porrot egiteko arriskua zenbatekoa den.

  7. Laguntza jasotzekoa den proiektuaren emaitzak sistematikoki errepika daitekeen edo, kasuan kasu, ziurtatu edo patentatu daitekeen, arau, enpresa-eredu, metodologia edo kontzeptu ekartzea.

Dekretu honetako 9. artikuluaren 3. paragrafoan aipatutako dokumentazioa aurkeztea bazter utzi gabe, zerbitzu-jardueretako prozesuen alorreko berrikuntza-proiektuetarako laguntzak lortu nahi dituzten pertsonek eta erakundeek proiektuaren memoria zehatza eta zehaztua aurkeztu beharko dute. Memoria horretan honako hauek azalduko dira, gutxienez:

  1. Egingo den berrikuntza-proiektuari buruzko deskribapen-memoria zehaztua, behar bezainbeste landua, honako hauek jasoko dituena: egingo diren jardun zehatzak, lortu beharreko helburuak, emaitzak eta onurak, gauzatzeko epea eta dagokion kronograma, proiektuaren kostuaren aurrekontu banakatuak, proiektuaren bideragarritasun tekniko-ekonomikoaren azterketa bilduko duen memoria, eta proiektuan jardungo duten langileen curriculuma eta dedikazio-denbora.

  2. Egingo den berrikuntzaren deskribapen zehatza, eta sektoreko beste enpresa batzuek erabiltzen dituzten proiektuekiko alderaketa.

  3. Proiektuaren kostuen zehaztapena, enpresaren negozio-bolumenaren arabera azalduta.

  4. Berrikuntzatik lortzea espero diren onurak.

  5. Porrot egiteko arriskua eta, laguntza emanez gero, enpresaren errendimendu orokorrean zenbateko hobekuntzan zenbateko eragina izango duen.

  1. Prozesuen arloko berrikuntza-proiektuetarako interesik gabeko maileguak emango dira, jardunaren finantzatzeko moduko aurrekontuaren % 75eko gehieneko zenbatekorainokoak, proiektu bakoitzeko gehieneko muga 2.000.000 euro izanik.

  2. Prozesuen alorreko berrikuntza-proiektuetarako laguntzen intentsitatea, Diru-laguntzaren Balio Gordinean, honako hau izango da:

  1. Diruz laguntzeko moduko kostuen % 35 enpresa txikientzat eta pertsona fisiko edo juridiko pribatuek osatzen dituzten elkarteentzat eta nortasun juridikorik gabeko ondasun-erkidegoentzat.

  2. Diruz laguntzeko moduko kostuen % 25 enpresa ertainentzat.

  3. Diruz laguntzeko moduko kostuen % 15 enpresa handientzat.

    Nolanahi ere, laguntzaren zenbatekoa onuradunak proiektua gauzatzeko beharrezkotzat jotzen den gutxieneko zenbatekoa izango da.

  1. Aurrekontu-ekitaldi bakoitzean proiektu bakoitzerako esleituko den laguntza zehatzaren intentsitatea diru-laguntza gordinaren baliokidean kalkulatutako da; zenbateko hori laguntzaren balio eguneratua da, diruz laguntzeko moduko kostuen balio eguneratua ehunekotan adierazia. Laguntza ematen denean kalkulatuko da Dekretu honetako 18.2 artikuluan ezarritako ordainketak eta 45. artikuluan ezarritako itzultzeak kontuan hartuta, eta erreferentzia nahiz eguneratze motak ezartzeko metodoa aztertzeari buruzko Batzordearen Jakinarazpenean ezarritako erreferentzia motaren oinarria kontuan hartuta.

Honako hauek izan daitezke ez-betetze espezifikoak: maileguen autolikidazioak eta itzultzeak ez egitea dagozkion ekitaldietan, betiere maileguak itzultzeko luzapenik edo zatiketarik ez badago, Dekretu honetako 46. artikuluan ezarritakoa aplikatuz.

  1. Interesik gabeko maileguak sei urteko kuotatan itzuliko dira, urte bakoitzeko ekainaren 30a baino lehen ordaindu beharko dira; lehenengo epemuga proiektua amaitu den ekitaldiaren ondorengo lehenengo aurrekontu-ekitaldiaren ekainaren 30a izango da, betiere bazter utzi gabe Dekretu honetako 46. artikuluan ezarritakoa.

    Proiektua gauzatzeko epea luzatzen bada, Dekretu honetako 19. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, maileguak itzultzeko epeari ez dio eragingo proiektua egikaritzeko epearen luzapenak; hortaz, lehenengo itzultzea egiteko aurreikusitako data ez da aldatuko.

  2. Urteko kuota bakoitzean itzuli beharko den zenbatekoa honako hau izango da: lehenengo urteko kuotan, jasotako guztizko maileguaren % 10; bigarren urteko kuotan, jasotako guztizko maileguaren % 15; hirugarren urteko kuotan, jasotako guztizko maileguaren % 15; laugarren urteko kuotan, jasotako guztizko maileguaren % 20; bosgarren urteko kuotan, jasotako guztizko maileguaren % 20; eta, seigarren urteko kuotan, jasotako guztizko maileguaren azken % 20a.

  1. Aurreko artikuluan ezarritakoa bazter utzi gabe, onuradunak behar bezala justifikatzen badu eta aurretik eskatzen badu, nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen zuzendariak luza dezake edo zatika dezake laguntzak emateko ebazpenean ezarritako itzultzeen egutegia. Luzapen hori hasierako egutegian ezarritako itzultze guztiei, bakarren bati edo batzuei aplikatu ahal izango zaio; hala ere, laguntzak emateko ebazpenean finkatutako egutegia ezin izango da hamabi hilabetetik gora luzatu. Baimen hori emateko, onuradunaren finantza-egoera aztertu beharko da, baita onuradun horrek itzultzeak itzultzeko duen gaitasuna ere cash-flowaren arabera.

  2. Luzapena onartzen bada, onuradunak dagozkion legezko interesak ordaindu beharko ditu.

  1. Dekretu honetako 18. artikuluaren 2. paragrafoan aurreikusitako jarduerak Erakunde Laguntzailearen bitartez gauzatuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta itzulketei buruzko araubide orokorra arautzen duen eta jardueren kudeaketan parte hartzen duten Erakunde Laguntzaileen betekizunak, araubidea eta betebeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legeko 53. artikuluan ezarri dutenaren arabera; ondorio horietarako, beraz, dagokion Lankidetza Hitzarmena sinatu beharko da.

  2. Kapitulu honetan ezarritako interesik gabeko maileguen finantza-kudeaketako Erakunde Laguntzailea izendatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuei buruzko Legeetan eta Euskal Autonomia Erkidegoan diru-laguntzei buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoa hartuko da kontuan; nolanahi ere, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen Testu Bategina aplikatu ahal izango da, baldin eta programaren kudeaketa-jarduera ordaindua bada.

  1. Kapitulu honen xedea da produktu, prozesu eta teknologia berriak garatzeko lankidetza proiektuetan gastuak eta inbertsioak egiteko laguntzak arautzea, betiere jarduera horiek Dekretu honetako 2. artikuluan ezartzen denaren arabera ulertuta.

    Laguntza horiek irailaren 20ko Kontseiluaren 1698/2005 zenbakiko Erregelamenduan (EE) eta Euskadiko Landa Garapen Jasangarriaren 2007-2013 programan (C(2008) 704) biltzen dira.

  2. Produktu, prozesu eta teknologia berriak ekoizteko helburua daukaten elkarlan-proiektuetan, diruz laguntzeko moduko gastuak, izan, nekazaritzaren, elikagaien eta basogintzaren sektorerako produktu, prozesu eta teknologia berriak garatzeko elkarlanaren gastu guztiak dira. Gastuek prestaketa-lanekin izango dute zerikusia, hala nola, diseinuarekin, produktuak, prozesuak eta teknologiak garatzearekin eta probatzearekin, baita lankidetzarako inbertsio materialekin edo ez-materialekin eta helburu komertzialekin erabili baino lehenagoko produktu, prozesu eta teknologia berriekin ere.

Dekretu honetako 8. artikuluan aipatutako betekizun orokorrak betetzea alde batera utzi gabe, produktu, prozesu eta teknologia berriak garatzeko lankidetza-proiektuetarako laguntzak lortu nahi dituzten pertsonek eta erakundeek egiaztatu beharko dute, kasu bakoitzean, hurrenez hurren, eta Dekretuan xedatzen den bezala, beraiek eta eskabideetan adierazten dituzten jarduerek betekizun orokor hauek betetzen dituztela:

  1. Baldin onuraduna berezko izaera juridikorik gabeko asoziazio-figuraren bat bada, kideetako bat lehen sektoreko ekoizlea izatea edo eraldaketa-industrian aritzea.

  2. Lankidetza-proiektuak ekoizpen-sektorerako mesedegarria izan behar du.

Dekretu honetako 9. artikuluaren 3. paragrafoan aipatutako dokumentazioa aurkeztea bazter utzi gabe, produktu, prozesu eta teknologia berriak garatzeko lankidetza-proiektuetarako laguntzak lortu nahi dituzten pertsonek eta erakundeek proiektuaren memoria zehatza aurkeztu beharko dute. Memoria horretan honako hauek azalduko dira, gutxienez:

Berritasunaren deskribapen zehatza, sektore berdineko beste enpresa batzuek gaur egun erabiltzen dituzten prozesu edo antolaketa-teknikekin alderatuta,

Enpresaren barruan egin nahi den elkarlan motaren deskribapen xehatua,

Behar bezala xehatutako aurrekontua.

Proiektua betetzeko epea.

Berrikuntza horretatik prozesuetan lortzea espero diren onurak, kontuan hartuta bai kostuak bai porrot egiteko probabilitatea.

  1. Produktu, prozesu eta teknologia berriak garatzeko lankidetza-proiektuetarako laguntzen zenbatekoa diruz laguntzeko moduko kostuen % 100 izan daiteke gehienez ere.

  2. Proiektu bakoitzak Dekretu honetako 11. artikuluaren 1. paragrafoan ezarritakoa aplikatuz lortzen duen puntu kopuruaren arabera, laguntzaren ehuneko jakin bat esleituko zaio proiektu bakoitzari aurrekontu-ekitaldi bakoitzean:

    1. Puntuazio gehien lortu duten proiektuei % 100 emango zaie aurreko paragrafoan ezarritako diruz laguntzeko moduko kostuen gehieneko ehunekoaren gain.

      1-5 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 95 emango zaie.

      6-10 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 90 emango zaie.

      11-15 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 85 emango zaie.

      16-20 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 80 emango zaie.

      21-25 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 75 emango zaie.

      26-30 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 70 emango zaie.

      31-35 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 65 emango zaie.

      36-40 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 60 emango zaie.

      41-45 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 55 emango zaie.

      46-50 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 50 emango zaie.

      51-55 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 45 emango zaie.

      56-60 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 40 emango zaie.

      61-65 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 35 emango zaie.

      66-70 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 30 emango zaie.

      71-75 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 25 emango zaie.

      76-80 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 20 emango zaie.

      81-85 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 15 emango zaie.

      86-90 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 10 emango zaie.

      91-95 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 5 emango zaie.

      96-100 puntu (biak barne) gutxiago lortu dituzten proiektuei laguntzaren % 0 emango zaie.

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaien sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza teknologikoa sustatzeko (Ikerketa Programa) azaroaren 23ko 230/2004 Dekretuaren eta nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektorean ikerketa, garapena eta berrikuntza laguntzeko uztailaren 27ko 218/2010 Dekretuaren babeseko Dekretu hau indarrean jarri aurretik ebatziko espedienteei buruzko administrazio-prozedura guztiak Dekretu horien babesean izapidetzen jarraituko dira amaitu arte.

Aurrekoa gorabehera, 2013ko urtarrilaren 1etik Dekretu hau indarrean jarri arte arestian aipatutako arauen babesean aurkeztutako eskabideak Dekretu honetan ezarritakoaren arabera izapidetu eta ebatziko dira.

Xedapen hauek indar gabe geratu dira:

230/2004 Dekretua, azaroaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaien sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza teknologikoa sustatzekoa (Ikerketa Programa).

218/2010 Dekretua, uztailaren 27koa, nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektorean ikerketa, garapena eta berrikuntza laguntzeko.

2007ko uztailaren 16ko Agindua, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien sailburuarena; haren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaien ikerketa, garapena eta berrikuntza teknologikoa laguntzeko Dekretua «Ikerketa, garapena eta berrikuntzarako estatutuek ematen dituzten laguntzen esparrura (2006/C 323/01)» egokitu da.

Eta Dekretu honek xedatzen duenaren kontrakoa den edo Dekretu honek xedatzen duenarekin kontraesanean dagoen maila bereko edo txikiagoko beste xedapen oro.

AZKEN XEDAPENENTATIK LEHENENGOA. Garatzeko eskumena.

Nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren industriaren alorrean eskumena duen sailburuak ahalmena dauka, bere eskumenen barruan, Dekretu honetan xedatutako guztia aplikatzeko eta garatzeko beharrezko xedapenak emateko, baita aplikatzekoa den esparru komunitarioan aldaketak egin direla-eta egin beharrezkoak diren egokitze eta eraldatze teknikoak egitekoak ere, baldin eta ez badute eragingo aldaketarik Dekretu honetako funtsezko baldintzetan.

AZKEN XEDAPENENTATIK BIGARRENA. Indarrean jartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko urriaren 7an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (8)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.