Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

421/2013 DEKRETUA, urriaren 7koa, ondoko dekretua bigarrenez aldatzeko dena: Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen eremuan agirien kopiak eta ziurtagiriak emateari eta sinadurak legeztatzeari buruzko Dekretua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 196
  • Hurrenkera-zk.: 4341
  • Xedapen-zk.: 421
  • Xedapen-data: 2013/10/07
  • Argitaratze-data: 2013/10/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen eremuan agirien kopiak eta ziurtagiriak emateari eta sinadurak legeztatzeari buruzko ekainaren 8ko 149/1996 Dekretuaren helburua honako hau da: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen eremuan agirien kopiak emateko eta ziurtagiriak eman eta legeztatzeko organo eskudunak eta eraginak eta formak arautzea.

«Sinadurak Legeztatzea» titulua duen 8. artikuluko 2. paragrafoko c) idatzi-zatian honako eskumen hau ematen zaio Ikastetxeen zuzendariari: Euskal Autonomia Erkidego ikastetxeen agiri akademikoak atzerrian indarra izan behar dutenak legeztatzeko eskumena.

Hala ere, legeztatu behar diren agiriak asko emendatu direnez eta Hezkuntza Berritzeko Zuzendaritzak baliabide gehiago dituenez, komenigarritzat jotzen da organo horrek izatea titulu eta agiri akademikoak legeztatzeko funtzioa.

Hortaz, beharrezkoa da ekainaren 8ko 149/1996 Dekretuko 8. artikuluko 2. paragrafoko c) idatzi zatia aldatzea, antolaketa-premia berriei egokitzeko.

Ondorioz, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko urriaren 7an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko urriaren 7an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.