Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

407/2013 DEKRETUA, irailaren 10ekoa, ingurumen-lankidetzako erakundeak arautu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroa sortzen duen urriaren 16ko 212/2012 Dekretuaren indarraldia aldi baterako eteten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 187
  • Hurrenkera-zk.: 4136
  • Xedapen-zk.: 407
  • Xedapen-data: 2013/09/10
  • Argitaratze-data: 2013/10/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Ingurumena; Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

2012ko azaroaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, urriaren 16ko 212/2012 Dekretua argitaratu zen, ingurumen-lankidetzako erakundeak arautu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroa sortzen duena.

Xedapen horren helburua berrantolaketa funtzional berri bat ezartzea da, alor publiko eta pribatuaren arteko erantzunkidetasun- eta bateratze-printzipioak ezartzera bideratua egongo dena; horrek eredu-aldaketa eragingo du administrazioak nahiz sektore pribatuak parte hartzen duen ingurumeneko administrazio-prozedura bakoitzean sortzen diren espedienteen kudeaketan.

Arau horretan xedatutakoari jarraituz, pertsona sustatzaileak nahitaez erabili beharko ditu ingurumen-lankidetzako erakundeen zerbitzuak, baldin eta aipatu Dekretuaren 7. artikuluan jasotako prozeduretan izapideren bat egiteko asmoa badu, baina erabilera hori borondatezkoa izango da ingurumen-ebaluazio estrategikoko prozeduretan, hondakin arriskutsuen eta ez-arriskutsuen sorrera jakinaraztekoetan, eta hondakin bihurtuko den produktu-sortzailearen erantzukizun hedatuko sistema kolektiboen baimena ematekoetan.

Bestalde, Azken Xedapenetatik Bigarrenak eraikuntza- eta eraispen-hondakinen sorrera eta kudeaketa arautzen duen ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuaren 6. artikulua aldatzen du, eta, hor adierazten da, obra handietan sortutako hondakinak behar bezala kudeatu direla egiaztatzeko, ingurumen-lankidetzako erakunde batek sinaturiko txosten bat aurkeztu beharko duela eraikuntza hondakinen eta -materialen sortzaileak.

Azken Xedapenetatik Seigarrenak dioenari jarraituz, aipatu dekretua 2013ko urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean, ingurumen-lankidetzako erakundeek egin behar duten jakinarazpenari dagokionez izan ezik; jakinarazpen horri dagokionean, hain zuzen, dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartu zen indarrean.

Hori horrela izanik ere, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuko xedapenak aplikatzeak agerian utzi du ingurumen-administrazioaren funtzionamendua azkartzeko mekanismo horiek izateko beharra, eta, beraz, mekanismo horien erantzukizun ekonomikoa ingurumen sektoreko arauetan xedatutako prozeduren sustatzaileengan jarri beharra zenbaterainokoa den ikusteko hausnarketa egin behar dela.

Beraz, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak halaxe proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko irailaren 10ean egindako bileran gaia aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuaren Xedapen Iragankor Bakarrean ezarritakoaren babesean, aipatu txostenak dagozkien elkarte ofizialek egiaztatu beharko dituzte, lur kutsatuen gaietan egiaztatutako erakundeek egindako txostenen kasuan izan ezik.

Dekretu honek amaiera ematen dio Administrazio-bideari; beraz, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Jaurlaritzaren Kontseiluari, hilabeteko epean, hala baitator xedatuta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. artikuluan eta ondorengoetan; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean, eta indarrean egongo da urriaren 16ko 212/2012 Dekretua aldatu edo indargabetzen ez den bitartean. Dekretu horren bidez, ingurumen-lankidetzako erakundeak arautu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroa sortu zen.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko irailaren 10ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.

  1. Ingurumen-baimen bateratua emateko prozedura:

  1. Ingurumen-baimen bateratuaren eskarian (ILE I. maila).

  2. Ingurumen gaietan eskumena duen sailak funtsezkoak direla adierazitako aldaketen jakinarazpenean (ILE I. maila).

  1. Proiektuen ingurumen-eragina ebaluatzeko prozedura, ingurumen-eraginaren azterlana egiaztatzean eta balioztatzean, ea azterlana ingurumen-eskumenak dituen sailak aurrez ezarritako hedadurara eta xehetasun-mailara egokitzen den jakiteko (ILE I. maila).

  2. Hondakinak kudeatzeko baimena emateko eta hori jakinarazteko prozedurei dagokionez:

  1. Hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak kudeatzeko baimena emateko prozeduran.

    1. Baimen-eskarian (ILE I. maila).

    2. Baimena berritzeko orduan (ILE I. maila).

    3. Abian jartzeko orduan, baimenean ezarritako neurriak betetzen diren egiaztatzea eta balioztatzea (ILE I. maila).

  2. Hondakin arriskutsuen eta ez-arriskutsuen kudeaketaren jakinarazpenean (ILE I. maila).

  3. Hondakin bihurtutako produktu-sortzailearen erantzukizun hedatuko sistema indibidualen aurretiazko jakinarazpenean (ILE I. maila).

  4. Ingurumen gaietan eskumena duen sailean aurkeztutako berotegi-gasen igorpenak baimentzeko eta baimendutako igorpenei eragiten dieten aldaketak baimentzeko prozedura sarrera berriak edo murrizketa nabarmenak (ILE I. maila).

  5. Europar Batasunaren etiketa ekologikoa emateko prozedura (ILE, I. maila).

  6. Igorpen eta Iturri Kutsagarrien Erregistro Estatalari jakinaraztean (ILE I. maila).

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.