Arautegia
Inprimatu201/2013 DEKRETUA, apirilaren 16koa, hotel-establezimenduen antolamendua ezartzen duen Dekretua aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 94
- Hurrenkera-zk.: 2304
- Xedapen-zk.: 201
- Xedapen-data: 2013/04/16
- Argitaratze-data: 2013/05/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Turismoa antolatzeko martxoaren 16ko 6/1994 Legearen II. tituluaren II. kapituluaren 1. atalean, hotel-izaerako turismo-establezimenduen araubide juridikoa ezarri zen. Aipatutako legea duela gutxi aldatu da, barne-merkatuko zerbitzuei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko abenduaren 12ko 2006/123/EE Zuzentarauaren («Zerbitzuak» Zuzentaraua edo Bolkestein Zuzentaraua ere deitzen zaio) transposizioa egiteko EAEko eremuan.
Zuzentarau horren helburua zerbitzu-emaileek estatu kideetan ezartzeko askatasuna baliatzea eta estatu kideen artean zerbitzuak askatasunez mugitzea da, zerbitzuetan kalitate-maila handiari eutsiz aldi berean, zerbitzuen hartzaileei eta emaileei Europar Batasuneko Itunaren funtsezko bi askatasun horiek benetan gauzatzeko beharrezko segurtasun juridikoa bermatuz.
Helburu hori lortzeko, zerbitzuak emango dituzten enpresa-establezimenduak irekitzen eta establezimendu horiek funtziona dezaten lagundu beharko da; era berean, estatu kide batean ezarritako enpresek Europar Batasuneko beste estatu batzuetan beren zerbitzuak eskaintzeko dituzten eragozpenak murriztu beharko dira. Gauzak horrela, Zuzentarauaren bitartez handitu egiten da zerbitzuen hartzaileak hautatzeko aukera, eta hobetu egiten da zerbitzu horien kalitatea kontsumitzaileentzat nahiz enpresa erabiltzaileentzat.
Alderdi operatiboei dagokienez, «Zerbitzuak» Zuzentarauan ezartzen da nahitaezkoa dela administrazio guztiek beren baimen-prozedurak berrikustea eta zerbitzuen eskuragarritasun- eta erabilera-askatasuna eragozten edo zailtzen duten betekizunak desagerraraztea, salbuespenezko gisa arautuz jarduera horiek egiteko murrizketak ezar daitezkeen kasuak.
Praktikan, arestian adierazitakoak esan nahi du baimenak, zerbitzu-jarduera jakin bat lortzeko kontrol-mekanismo gisa, salbuespenezkoa izan behar duela eta irizpide ez-diskriminatzaileei, interes orokorreko nahiz erdietsi nahi den helburua lortzeko emandako ezinbesteko arrazoiren batek justifikatuta daudenei erantzun behar diela, arau orokorra erantzukizun-deklarazioa aurkeztea izanik.
Estatuan, «Zerbitzuak» Zuzentaraua bi legeren bitartez txertatu da: batetik, Zerbitzuen eskuragarritasun- eta erabilera-askatasunari buruzko azaroaren 23ko 17/2009 Legearen bitartez, eta, bestetik, Zerbitzuen eskuragarritasun- eta erabilera-askatasunari buruzko Legera egokitzeko hainbat lege aldatzen dituen abenduaren 22ko 25/2009 Legearen bitartez.
Euskadin barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Zuzentaraura egokitze aldera zenbait lege aldatzeko den apirilaren 23ko 7/2012 Legearen bitartez egin da «Zerbitzuak» Zuzentarauaren transposizioa. Zehazki, VI. kapituluan azaltzen da Turismoa antolatzeko 6/1994 Legearen aldaketa, «Zerbitzuak» Zuzentaraura egokituz.
Apirilaren 23ko 7/2012 Legearen bitartez egindako aldaketaren ondoren, Turismoa antolatzeko martxoaren 16ko 6/1994 Legean erantzukizun-deklarazioaren erregimena sartu zen turismo-enpresen jarduera gauzatzeko aurretiazko betekizun gisa, aurretiazko administrazio-baimenaren erregimenaren ordez.
Martxoaren 16ko 6/1994 Legearen aldaketarekin bat etorriz, Dekretu honen bitartez hotel-establezimenduak arautzen dira, eta sektore-arloko Legean biltzen den erantzukizun-deklarazioaren erregimena txertatu da.
Era berean, hainbat gairi eragiten dioten aldaketa jakin batzuk egin dira, hala nola erantzukizun zibileko aseguruari buruzkoak, dispentsen erregimenari buruzkoak eta erreserben erregimenari buruzkoak.
Horrenbestez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko apirilaren 16an egindako bileran gaia eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau
Ezein hotel-establezimenduk ezingo ditu erabili bere taldea, modalitatea edo espezializazioa direla-eta dagozkion izendapenak edo adierazgarriak ez direnak, eta ezingo du, ezta ere, erantzukizun-deklarazioan azaltzen denaz bestelako kategoria bat agerrarazi.
Jarduera gauzatzeko, titularrak turismo-ostatuaren jarduera gauzatzen duela biltzen duen erantzukizun-deklarazioa aurkeztu beharko du, arau honen Hirugarren Xedapen Gehigarrian ezarritako tokietan eskuragarri dagoen eredu ofizialari jarraiki, Turismoa antolatzeko martxoaren 16ko 6/1994 Legearen 8. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Erantzukizun-deklarazioa aurkezteak aukera emango du jarduera aurkezpenaren egunetik beretik hasteko, Turismo Administrazioak esleituta dituen egiaztatze-, kontrol- eta ikuskapen-ahalmenak eta beren eskumenei jarraiki beste erakunde batzuei dagozkien ahalmenak aparte utzi gabe.
Turismo Administrazioak, aipatutako erantzukizun-deklarazioa aurkeztu ostean, Euskadiko Turismo Arloko Enpresen Erregistroan erregistratuko du ofizioz. Erregistro hori irailaren 2ko 199/2003 Dekretu bidez arautu zen.
Erantzukizun-deklarazioa ez aurkezteak, erantzukizun-deklarazioarekin batera edo horri gaineraturiko edozein datu, adierazpen edo dokumenturen akatsak, faltsutzeak edo funtsezko omisioak edo eskatutako betekizunak ez betetzeak, eskumeneko agintaritzak egiaztatuta, turismo-arloan eskumenak dituen organoak prozedura bat abiaraziko du, eta, haren baitan, titularrak nahi dituen ebidentziak edo deskarguak azaldu eta aurkeztu ahal izango ditu. Egindako jardunak ikusirik, behar bezala arrazoitutako ebazpen bidez, establezimendua deklaratutakoaren desberdina den beste ostatu-figura batean ezartzeko, jarduera geldiarazteko eta interesdunak egoera juridikoa dagokion jarduera hasi aurreko unera leheneratzeko agindu ahal izango du, eta baita urtebeteko aldian xede berarekin beste prozedura bat ezin eskatzeko ere, aipaturiko 6/1994 Legearen 8. artikuluan zehazten denari jarraiki. Hori guztia, dagozkion zehapenak aparte utzi gabe.
Funtsezkotzat joko dira honako zirkunstantzia hauek:
Larrialdiko egoeren aurrean segurtasunerako eta/edo autobabeserako araudia betetzen dela ez egiaztatzea.
Irisgarritasuna sustatzeko araudia betetzen dela ez egiaztatzea.
Erantzukizun zibileko poliza kontratatu izana ez egiaztatzea.
Behe-kategoriako hotel-establezimendutzat jotzeko baldintzak ez betetzea, betiere aipaturiko baldintzen betearazpenetik salbuetsita geratu ez bada, Dekretu honetan aurreikusitako prozedurari jarraiki.
Datu edo agirietan akatsak, faltsutzeak edo omisioak izanez gero, funtsezkoak ez badira, zuzentzeko bidea ireki beharko da, dagozkion zehapenak aparte utzi gabe. Desadostasuna zuzentzen ez bada, hala badagokio, prozedura bat abiaraziko du titularrak alegazioak egin eta ebidentziak edo deskarguak aurkeztu ahal izan ditzan, aurreko idatzi-zatian 4.ean deskribatutakoari jarraikiz, eta horretaz gain, hala badagokio, kategoria-murrizketa ere bidezkoa izango da.
Behin establezimendua proiektatu ondoren, enpresek aukera izango dute beren ezaugarri, instalazio, eta zerbitzuen arabera dagokien establezimenduaren taldea, modalitatea, kategoria edo espezializazioaren adierazpena eskatzeko turismo-arloan eskumena duen organoari, dagokion lurralde-ordezkaritzaren bitartez, eta gainerako administrazioen eskumenak aparte utzi gabe; horretarako, behar den zehaztasunez eta xehetasunez azalduko dute memoria batean. Memoria horretan beharrezkotzat jotzen den dokumentazio oro erantsiko da, eta, gutxienez, ostatuaren eskala-plano bat gela, instalazio eta zerbitzu guztien xedearen eta azaleraren berri emanez.
Administrazioak egindako kontsultari erantzun beharko dio, eskaera eta aurkeztutako dokumentazioa jasotzen denetik aurrera zenbatzen hasita 3 hilabeteko denbora-tartean, edo hala badagokio, Administrazioak eskatu dion beharrezko dokumentazioa jasotzen denetik aurrera zenbatzen hasita. Denbora-tarte hori igaro ondoren kontsulta egin duen pertsonak Administrazioaren erantzunik jaso ez badu, ez du esan nahi kontsulta-idazkian jasotako adierazpen-eskaera onartzen denik, erantzunik ez jasotzea eragin duten arrazoiak ezagutzeko eta dagozkion erantzukizunak eskatzeko pertsona horrek bere kontsulta aurkeztu zuen organora jo dezakeela aparte utzi gabe.
Artikulu honetan aipatutako kasuetan turismo-arloan eskumena duen organoak emandako erantzunak argibide-izaera baino ez du izango, eta inola ere ezin izango da errekurtsorik aurkeztu erantzun horren aurka; horretaz gain, abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 35.g) artikuluan esleitutako informazio- eta orientazio-betebeharrak betetzeko xede bakarrarekin egiten da arestian aipatutako erantzuna. Turismo Administrazioa lotetsiko du, soil-soilik, proiektuaren egikaritzea kontsulta egindakoan aurkeztutako memoriarekin, planoekin eta bestelako dokumentazioarekin bat datorrenean, eta Administrazioak emandako araudia indarrean dagoen bitartean.
Erantzukizun-deklarazioa turismo-arloko eskumena esleituta duen sailaren lurralde-ordezkaritzara igorri beharko da, betiere establezimendua kokatuta dagoen lekua kontuan hartuta; erantzukizun-deklarazio horretan honako hau bildu beharko da:
Titularrak Administrazio Publikoaren aurrean ordezkaritza-ahalmena duela. Titularra pertsona juridikoa denean, sozietatearen eraketari buruzko eskritura eta ordezkaritza-ahalordeak aurkeztu beharko ditu espezifikoki, betiere sozietate-eskrituran argi eta garbi ondorioztatzen ez badira. Erantzukizun-deklarazioan, halaber, eskritura hori dagokion Merkataritza Erregistroan inskribatu izanaren identifikazio-datuak jasoko dira.
Jardueraren titularra higiezina edo ostatu emateko erabiltzen den zatia deklaratutako hotel-establezimendu gisa erabiltzeko gaitzen duen eskubide ororen titularra dela. Jardueraren titularra jabea denean, higiezinaren edo ostatu emateko erabiltzen den higiezinaren zatiaren jabetza-eskriturak eduki beharko ditu, edo, bestela, establezimenduaren turismo-ustiapenerako gaitzen duen jabeen titulu juridikoa duela jasoaraziko da.
Establezimenduak erantzukizun zibileko bidezko asegurua duela.
Establezimenduak Dekretu honetan eta aplikatu beharreko beste guztietan (irisgarritasuna sustatzeko araudian eta larrialdi-egoerei aurre egiteko segurtasun- eta autobabes-araudian, bereziki) ezarritako betekizunak betetzen dituela.
Titularrak erantzukizun-deklarazioan adierazitakoa egiaztatzen duen dokumentazioa duela eta jarduera egiten duen aldian betetzen jarraitzeko konpromisoa hartu duela. Nolanahi ere, dokumentazio horretan honako hauek bilduko dira:
Langile fakultatiboak sinatuta egongo den eta irisgarritasuna sustatzeko araudia eta larrialdi-egoerei aurre egiteko segurtasun- eta autobabes-araudia betetzearen esanbidezko adierazpena jasoko duen egikaritze-memoria.
Ostatuei dagokienez, memoria bat aurkeztu ahal izango da egikaritze-memoriaren ordez, eta memoria horretan jasoko dira aurreko letran aipatzen den dokumentuan jaso beharreko datu guztiak.
Ostatu-unitateen zerrenda eredu normalizatuan, baita honako plano hauen kopiak ere:
Solairuen banaketaren eskala-planoa; gela bakoitza zertarako erabiliko den zehaztu behar da.
Solairuak banatzeko plano kokatua, eskalan.
Sekzio-planoa.
Suteen prebentzioko elementuen (alarma- eta detekzio-sistemak eta abar) eta suteen aurka babesteko elementuen (BIE, su-itzalgailuak eta abar) kokapen-planoa.
Erantzukizun-deklarazioan, halaber, titularrari eta legezko ordezkariari buruzko datuak ez ezik, establezimenduari buruzko datuak ere jaso beharko dira (modalitateari, kategoriari, hala badagokio, espezialitateari, plaza kopuruari eta eskainitako zerbitzuei buruzkoak bereziki).
Erantzukizun-deklarazioa egin ondoren, eta erantzukizun-deklarazioa aurkeztu ondoren jarduera hasi ahal izango dela (Turismo Administrazioaren egiaztapen-, kontrol- eta ikuskapen-ahalmenak aparte utzi gabe) ezartzen duen 7.2 artikuluari jarraikiz, erantzukizun-adierazpenean emandako informazioa berresten duen dokumentu oro eskatu ahal izango du turismo-arloan eskumena duen lurralde-ordezkaritzak.
Dagokion lurralde-ordezkaritzaren zerbitzu teknikoak, dokumentazioa aztertu ondoren, dokumentazioa zuzentzea edo aurkeztea eskatu ahal izango du, hala badagokio, eta emandako informazioa egiazkoa dela eta erregelamenduz ezarritako betekizunak betetzen jarraitzen dela egiaztatu ahal izango du.
Hartzaileen eta hirugarren pertsonen osasunerako eta segurtasun fisikorako eta hartzaileen finantza-segurtasunerako zuzeneko arrisku zehatza dagoenez gero, Dekretu honetan arautzen diren establezimenduen titularrek erantzukizun zibileko aseguru bat kontratatu beharko dute, beren jarduerak izan ditzakeen arriskuak bermatuko dituena, honako gutxieneko estaldura hauekin:
Plaza kopurua:
<=25 plaza 26-75 plaza >75 plaza
hotelak: 300.000 450.000 600.000
ostatuak 150.000 300.000 300.000
Aurreko paragrafoan ezarritakoa zerbitzuen eskuragarritasun- eta erabilera-askatasunari buruzko azaroaren 23ko 17/2009 Legearen 21.2 artikuluan ezarritakoa aparte utzi gabe ulertzen da.
Turismo-jarduera hasi ondoren establezimenduetako azpiegitura-instalazioak edo establezimenduen ezaugarriak eraginpean hartuko dituen edota azalera, edukiera edo sailkapena eraginpean har dezakeen funtsezko aldaketaren bat (titulartasuna barne) egin nahi duten enpresek horren inguruko erantzukizun-deklarazio bat aurkeztu beharko dute aldaketa egin aurretik. Prozedura kapitulu honetan aurreikusitakoari jarraiki izapidetzen da, adierazitako aldaketen inguruan aurkeztu beharreko memoriaren eta dokumentazioaren kasuan izan ezik.
Gainerako aldaketak (hala nola enpresaren izenaren aldaketa eta beste batzuk) gertatu eta hilabete bateko epean jakinaraziko zaizkio turismo-arloan eskumena duen organoari, eta aurreko artikuluetan adierazitako dokumentazioaren artean aldaketa horiek justifikatzen dituena aurkeztu beharko da.
Itxiera oro dagokion lurralde-ordezkaritzari edo Turismo Administrazioaren organo periferikoari jakinarazi beharko zaio, aldez aurretik. Bederatzi hilabetetik gorako aldi baterako itxiera bada, establezimenduaren behin betiko baja eragingo du. Itxieraren berri ematen ez bada, Turismo Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo-arloko Enpresen Erregistroko baja izapidetuko du, ofizioz.
Arestian adierazitako funtsezko aldaketak egin izanaren erantzukizun-deklarazioa, funtsezkoak ez diren aldaketen jakinarazpena eta itxieraren jakinarazpena arau honen Hirugarren Xedapen Gehigarrian ezarritako lekuetan eskuragarri dauden eredu ofizialei jarraiki egin beharko dira.
Turismo-arloko eskumena esleituta duen sailak, dauden zirkunstantzia guztiak aztertuta eta aurretiko txosten teknikoa egin ostean, establezimendu jakin bati, salbuespen gisa, dispentsa eman ahal izango dio, arrazoituta, Dekretu honen III. kapituluan ezarritako gutxieneko betekizunen eta baldintzen bati edo batzuei dagokienez, salbu eta ez-betetze horrek emandako zerbitzuen kalitatea nabarmen murriztea eragiten badu, edo horren ondorioz nahasketa sor badaiteke establezimenduaren sailkapenaren inguruan.
Horrelako dispentsak orekatu egin beharko dira, beste konpentsazio-faktore batzuk egoteari erantzunez, hala nola beren taldearen edo kategoriaren arabera egokituko litzaiekeen zerbitzu osagarrien edo baldintza gehigarrien eskaintza, baita beren instalazio eta zerbitzuen edo sar ditzakeen hobekuntzen balioespen bateratuari erantzunez ere.
Arkitektura-balio berezi egiaztatua duten eraikinetan, hirigune historikoetako eraikin birgaituetan edo eskualdeko edo inguruko arkitektura tradizionalari jarraitzen dioten eraikinetan kokatutako establezimenduen egoerak hartuko dira kontuan, besteak beste (aginduzko neurriei lotutakoak bereziki).
Kasu horietan, turismo-arloan eskumena duen organoaren dispentsa eskatu beharko da, arau honen Hirugarren Xedapen Gehigarrian ezarritako lekuetan eskuragarri dagoen eredu ofizialari jarraiki, turismo-ostatuaren jarduera gauzatzen duela adierazten duen erantzukizun-deklarazioa aurkeztu aurretik. Dispentsa eskatzeko, dispentsa hori justifikatuko duten dokumentuak gaineratu beharko zaizkio eskaera-idazkiari.
Turismo-arloan eskumena duen organoak hiru hilabeteko epean ebatzi eta jakinarazi beharko du dispentsari buruzko Ebazpena. Epe hori eskaera aurkezten denetik hasita zenbatzen da, kasuan kasu, behar bezala konponduta eta prozedura ebazteko eta ebazpena jakinarazteko legez ezarritako gehieneko epea eten ahal izango den kasuei buruz azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.5 artikuluan ezarritakoa aparte utzi gabe.
Horretarako ezarritako epean turismo-arloan eskumena duen organoak ez badu esanbidezko ebazpena jakinarazten, interesdunek ulertu behar dute beren dispentsa-eskaerak administrazio-isiltasunaren bidez baietsi direla.
Bulego horietan, erreklamazio-orri ofizialak, sarrera-fitxa, prezioen zerrenda eredu ofizialean eta inguruko turismo-baliabideei buruzko informazioa egongo dira.
Hotel-establezimenduak espezializatu ahal izango dira instalazioen kokapen geografikoaren eta berezitasunen arabera edo ematen diren zerbitzuen edo establezimenduaren eskaera-tipologiaren arabera.
Hotel espezializatuen berezko jarduerak gauzatzeko, titularrak erantzukizun-deklarazioa aurkeztu beharko du Dekretu honetako 7. artikuluan bildutako baldintzetan, eta adierazi beharko du hotel espezializatu horiek hotel horietarako eskatzen diren betekizunak betetzen dituztela; horren ondorioz, espezialitate horrekin publizitatea egiteko aukera izango dute.
Bezeroek erreserba ezeztatuz gero, eskatutako seinalearen honako ehuneko hau atxiki ahal izango da gehienez kalte-ordain gisa:
% 5, ostatua okupatzeko finkatutako data baino hogeita hamar egunetik gorako aurrerapenarekin ezeztatzen bada erreserba.
% 40, ezeztapena 15-30 eguneko aurrerapenarekin egiten bada.
% 60, ezeztapena 7-15 eguneko aurrerapenarekin egiten bada.
% 100, ezeztapena 7 egun edo gutxiagoko aurrerapenarekin egiten bada.
Turismo Administrazioak sailkapena edo baimena emateari dagokionez Dekretu honetan dauden aipamenak administrazio horri dagozkion erantzukizun-deklarazioetan edo jakinarazpenetan azaltzen diren ezaugarriei buruzkoak izango dira.
Dekretu honen gaztelaniazko bertsioan "usuario", "el titular", "cliente", "solicitante", "propietario", eta "interesado" hitzak azaltzen direnean honako hitz hauen esanahia izango dute, hurrenez hurren: "la persona usuaria", "la persona titular", "clientela", "persona solicitante", "persona propietaria" eta "persona interesada".
Hemezortzigarren artikulua. Hotel-establezimenduen antolamendua ezartzen duen maiatzaren 29ko 102/2001 Dekretuari Hirugarren Xedapen Gehigarria erantsi zaio, eta honela idatzita geratu da:
Dekretu honetan aipatzen diren izapide ez-elektroniko guztiak gauzatzeko ereduak eta inprimakiak turismo-arloan eskumena duen Sailaren Lurralde Ordezkaritzetan eta turismo-arloaren web-orrian daude eskuragarri, eta izapide elektronikoei dagozkienak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan, azken horren helbide elektronikoa honako hau izanik: https://euskadi.net/.
Hotel-izaerako turismo-ostatuko enpresek hotel-establezimenduen antolamendua ezartzen duen Dekretua aldatzen duen Dekretu hau indarrean jartzen denean aginduzko jarduera- eta sailkapen-baimena badute eta Turismo Enpresen Erregistroan erregistratuta badaude, kalifikazio horrekin jarraituko dute baldin eta jarduera gauzatzeko eskatzen diren betekizunak betetzen badituzte, eta ez dute erantzukizun-deklaraziorik aurkeztu behar izango.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2013ko apirilaren 16an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.