Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

8/2013 DEKRETUA, martxoaren 1ekoa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 47
  • Hurrenkera-zk.: 1249
  • Xedapen-zk.: 8
  • Xedapen-data: 2013/03/01
  • Argitaratze-data: 2013/03/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Sailak berregituratu zituen, Jaurlaritzaren Programa modu eraginkorrean burutu ahal izateko.

Dekretu hori onartu zenetik hona igarotako denbora dela-eta, bidezkoa da haren edukian zenbait aldaketa egitea, Administrazio honek eskumenen eta kudeaketaren arloan arrazionaltasunez eta eraginkortasunez jardungo badu. Jaurlaritzaren eginkizun politiko administratiboek bere horretan jarraitu dezaten nahi da, inolako etenik gabe, eta, gainera, orain arte Administrazioak izan duen eraketa eta dekretu honen bidez sortzen dena moldatu nahi dira.

Dekretu honetan aldaketa hauek jasotzen dira:

Giza eskubideen sustapena eta Terrorismoaren biktimez arduratzeko politikak zuzendu eta koordinatzea jardun-arloak, orain arte Herri Administrazio eta Justizia Sailekoak zirenak, Lehendakaritzaren eskumen-eremura igaroko dira.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren jardun-arloetan sartuko da nekazaritzako eta nabigazio eta arrantzako prestakuntza.

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren jardun-arloetan sartuko da etxebizitzari lotutako lurzorua eta hirigintza.

Zehaztu egingo da Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren arteko eskumen-mugaketa, lanbide-prestakuntzaren arloan.

Ondorioz, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.c) artikuluak ematen dizkidan ahalmenen arabera, hauxe

  1. Enplegu-politika, baita enplegurako lanbide-heziketaren azpisistema ere, zeina Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzarekin batera landuko baita. Sailburuordetza horrek landuko ditu bizitza osoan zehar koalifikazioak eskuratzea edo areagotzea dakarren lanbide heziketa osoaren plangintza estrategikoa, diseinua eta ildoak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak dituen erantzukizunak baliatuz eskainiko duen lankidetzarekin.

«i) Etxebizitza eta horri lotutako lurzorua eta hirigintza.»

a bis) Bizitza osoan zehar koalifikazioak eskuratzea edo areagotzea dakarren lanbide heziketa osoaren plangintza estrategikoa, diseinua eta ildoak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak duen erantzukizuna baliatuz eskainiko duen lankidetza estuarekin.

Honako hauek atxikitzen zaizkio Sailari: Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua administrazio mailako erakunde autonomoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua zuzenbide pribatuko ente publikoa, eta Berrikuntza eta Ikerketa Sanitariorako Euskal Fundazioa BIOEF eta Centro Nacional de Investigación en Envejecimiento CNIE sektore publikoko fundazioak.

Lehenengoa. Dekretu honen 4. artikuluko Lehendakaritzari atxikitzen zaizkio ezabatutako Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritzaren eta Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren egitekoak, giza baliabideak eta baliabide materialak.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari atxikitzen zaizkio ezabatutako Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren egitekoak, giza baliabideak eta baliabide materialak.

Honako organo eta unitateek osatzen dute Herri Administrazio eta Justizia Saila: ezabatutako Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Koordinaziorako Idazkaritza Nagusikoak, Koordinazio Zuzendaritza izan ezik; Justizia Sailburuordetzakoak, Giza Eskubideen Zuzendaritza izan ezik; ezabatutako Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Justizia, Funtzio Publiko eta Araubide Juridikoko sailburuordetzetakoak; eta baita ezabatutako Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Herri Administrazio Sailburuordetzako Administrazioa Eraberritzeko eta Administrazio Elektronikorako Zuzendaritza eta Herritarrei Arreta Emateko Zuzendaritza. Ezabatutako Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza ere Sail honi atxikitzen zaio.

Ezabatutako Lehendakaritzako Toki Erakundeekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren egitekoak, giza baliabideak eta baliabide materialak Sail honi atxikitzen zaizkio Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzaren bidez, eta zuzendaritza hori Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusiaren baitan txertatzen da.

Laugarrena. Dekretu honen 8. artikuluko Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila honela egongo da osatuta: ezabatutako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren organo eta unitate guztiak, eta ezabatutako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitza Sailburuordetzako organo eta unitate guztiak, Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritza izan ezik; izan ere, Bederatzigarren Xedapen Gehigarrian ezarritakoari jarraikiz, zuzendaritza hori egungo Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzari atxikitzen zaio, baina salbuespen izango dira etxebizitzari lotutako unitateak, giza baliabideak eta baliabide materialak.

Bederatzigarrena. Ingurumen eta Lurralde Politika Saila honela egongo da osatuta: ezabatutako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Ingurumen Sailburuordetzako eta Lurralde Plangintza eta Uren Sailburuordetzako organo eta unitate guztiak, ezabatutako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Garraio eta Herri Lan Sailburuordetzako organo eta unitate guztiak, eta azken sail horretako Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritza, aurreko Laugarren Xedapen Gehigarrian ezarritakoari jarraikiz.

Ezabatutako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritzaren eta Kabinetearen eta Hedabideen Zuzendaritzaren unitateak, giza baliabideak eta baliabide materialak dekretu honen 7. eta 13. artikuluetan zehaztutako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Zuzendaritzetan sartuko dira, zein funtzio betetzen duten edo zeinetara atxikita egon daitezkeen ikusita.

Era berean, ezabatutako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Zerbitzu Zuzendaritzaren eta Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzaren organoak, giza baliabideak eta baliabide materialak dekretu honen 8. eta 13. artikuluetan zehaztutako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Zuzendaritzetan sartuko dira, zein funtzio betetzen duten edo zeinetara atxikita egon daitezkeen ikusita.

Dekretu hau indarrean jartzen denean bideratzen ari diren administrazio-espedienteak dekretu horretatik eratorritako egitekoen eta antolamenduaren banaketaren arabera ebatziko dira, baldin eta Dekretuaren edukiak organikoki eragiten badie.

Lehenengoa. Dekretu honetan xedatutakoa betetzeko beharrezkoak diren aurrekontu-eragiketak burutuko ditu Ogasun eta Finantza Sailak.

Bigarrena. Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko martxoaren 1ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.