Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

145DEKRETUA, 2013ko otsailaren 5ekoa, batetik, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren estatutuak ezartzen dituen Dekretua aldatzen duena, eta, bestetik, Ekonomia eta Ogasun Sailaren egitura eta egitekoak ezartzen dituen Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Finantza Saila; Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 28
  • Hurrenkera-zk.: 750
  • Xedapen-zk.: 154
  • Xedapen-data: 2013/02/05
  • Argitaratze-data: 2013/02/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Ekonomia

Testu legala

Euskal Autonomi Elkarteko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legeko 4.2 artikuluan aurreikusitako aukerarekin bat etorriaz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Kontu-hartzailetzak egiten du Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren kontrol ekonomikoa eta finantzarioa, hain justu ere Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren zuzendariaren izenean eta eskuordetzan, izan ere, horren menpe baitago hura, aipatu enteko Zuzendaritza Nagusiari dagoelarik atxikia. Eskura diren baliabideen birbanaketa egokiaren bidez Sektore Publiko osoaren gaineko kontrol ekonomikoaren eragingarritasuna areagotzeko, egoki da aipatu funtzioak Kontrol Ekonomikoko Bulegoak bereganatzea.

Ondorioz, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren eta Osasun sailburuaren proposamenez, nahitaezko txostenak eman ondoren eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, lehendakariak onartuta, Eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko otsailaren 5ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren xedapen gehigarrietarik hirugarrena kentzea.

Ogasun eta Ekonomia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urriaren 20 568/2009 Dekretuaren 10. artikuluko 2. paragrafoa kentzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko otsailaren 5ean.

Lehendakaria,

iñigo urkullu RENTERiA.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GAZAGAECHEVARRIA BASTIDA.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.