Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

258/2012 DEKRETUA, azaroaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta horren erakunde autonomoen prezio publikoen bidez ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zehazten dituen dekretua bigarrenez aldatzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila; Ekonomia eta Ogasun Saila; Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 235
  • Hurrenkera-zk.: 5394
  • Xedapen-zk.: 258
  • Xedapen-data: 2012/11/27
  • Argitaratze-data: 2012/12/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren tasa eta prezio publikoei buruzko Legearen testu bategina onartu zuen irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren 31. artikuluan, honako hau xedatzen da: prezio publikoen bitartez ordain daitezkeen zerbitzuak eta jarduerak dekretu bidez ezarriko dituzte, elkarrekin, ogasun arloan eskumena duen sailak eta kasuan kasu zerbitzuak zuzenean ematen dituen sailak edo zerbitzuak ematen dituen erakundearen gaineko sailak.

2010eko urriaren 6an, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta horren erakunde autonomoen prezio publikoen bidez ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zehazten dituen irailaren 28ko 249/2010 Dekretua argitaratu zen.

Dekretu hori beste behin ere aldatu zen, telelaguntza-zerbitzu publikoari buruzko ekainaren 28ko 144/2011 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriaren bidez, hain zuzen. Oraingo aldaketa honek, irailaren 28ko 249/2010 Dekretuko eranskinaren 2. eta 3. atalak aldatzen ditu, hau da, Herrizaingo Sailak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, hurrenez hurren, prezio publikoak zein jarduera eta zerbitzurengatik kobra ditzaketen zehazten duten atalak.

Horri guztiari jarraiki, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren, eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, bidezko nahitaezko txostenak egin ostean, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin ados egonda, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko azaroaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Bat. Eranskinaren 2. atala aldatuko da, hau da, Herrizaingo Sailak prezio publikoak zein jarduera eta zerbitzurengatik kobra ditzakeen zehazten duen atala. Honela geratuko da idatzita:

  1. Herrizaingoa:

    Mintegi, biltzar, jardunaldi eta ikastaroen matrikulak.

    Datu estatistikoen ustiapenaren salmenta eta aholkularitza teknikoa.

Bi. Eranskinaren 3. atala aldatuko da, hau da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak prezio publikoak zein jarduera eta zerbitzurengatik kobra ditzakeen zehazten duen atala. Honela geratuko da idatzita:

  1. Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa:

    Mintegi, biltzar, jardunaldi eta ikastaroen matrikulak.

    Material didaktikoaren salmenta.

    Jantoki-zerbitzua.

    Egoitza-zerbitzua.

    Testu-liburuen eta beste curriculum-material batzuen erabilera.

    Eibarko Hezkuntza Zentroan emateko hainbat zerbitzu.

    Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Musika eta Dantza Kontserbatorioetako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Eskoletako, Arte Aplikatuen eta Ogibide Artistikoen Eskoletako, Arte Eszenikoen Eskoletako, Kirol Irakaskuntzako Zentroetako eta Urrutiko Lanbide Heziketako irakaskuntza-zerbitzuak.

    Azterketa-eskubideak.

    Euskal Herriko Unibertsitatearen goi-mailako hezkuntza-zerbitzu publikoak, titulu ofizialak lortzeko badira.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko azaroaren 27an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.