Arautegia
Inprimatu247/2012 DEKRETUA, azaroaren 21ekoa, Kultura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen Dekretua aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 233
- Hurrenkera-zk.: 5326
- Xedapen-zk.: 247
- Xedapen-data: 2012/11/21
- Argitaratze-data: 2012/12/03
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Irailaren 28ko 3069/1980 Errege Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskura pasatu ziren Estatuaren Administrazio Orokorraren zerbitzu batzuk. Bada, halako zerbitzuak emendatzearen gainean, Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatutuko bigarren xedapen gehigarrian aurreikusitako Batzorde Mistoak erabakiak hartu zituen, zehazki, Estatuaren titularitatepeko artxiboak kudeatzeari eta jabetza intelektualari buruzko legeria betearaztearen arlokoak, zeintzu Batzorde Mistoak, 2011ko ekainaren 22an egindako osoko bilkuran, hartu baitzituen; eta, bestalde, ekainaren 24ko 896/2011 eta 897/2011 Dekretuen bidez onartu ziren, eta EAEn, berriz, ekainaren 28ko 141/2011 eta 142/2011 Dekretuen bidez. Bada, erabakion bitartez, hedatu egin ziren halako arloetan EAEk Estatuaren Administrazio Orokorretik hartuta dituen funtzioak eta zerbitzuak, erabakiotan bertan zehazten den legez.
Ondorioz, aldatu egin behar da Kultura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen martxoaren 22ko 45/2001 Dekretua, hain justu ere Euskal Autonomia Erkidegoak jasotako funtzio berrien ostean, funtzioak eta jarduketa-arloak egokitzeko.
Horri jarraikiz, Kulturako sailburuaren proposamenaz, eta 2012ko azaroaren 21ean egindako bilkuran Jaurlaritzaren Kontseiluak eztabaidatu eta onartu ondoren, hau
Historia eta Arte Ondarearen kudeaketa eta zainketa; museoak, liburutegiak, artxibategiak eta jabetza intelektuala.
Irargi, Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroa, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Probintzietako Artxibo Historikoak.
Jabetza Intelektualaren Erregistroa eta Kultura Ondarearen Aholkularitza Juridikoa.
Irargi, Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroa eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Probintzietako Artxibo Historikoei dagokie.
Estatuaren Administrazioarekin sinatutako itunek xedatzen dutenarekin bat etorriaz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Probintzietako Artxibo Historikoen kudeaketa.
Jabetza Intelektualaren Erregistroa eta Kultura Ondarearen Aholkularitza Juridikoari dagokio:
Oharrak eta inskripzioak egiteko eskabideak izapidetu eta ebaztea, eta bai egoki bada inskripzioen indargabetzea eta gauzatzea ere.
Jabetza Intelektualaren Erregistroan inskribatutako eskubide, egintza eta kontratuei buruzko ziurtapenak eta gainontzeko publikotasun erak.
Euren eskumenen arloan, txosten teknikoak ematea.
Gordailatutako dokumentuak eta materialak zaindu eta artxibatzea.
Oro har, Jabetza Intelektualaren Erregistroa kudeatzeko beharrezko diren jarduketak, eta bai indarren den ordenamendu juridikoak esleitzen dizkionak ere.
Beherago zehaztutako erakunde edo erakunde-elkarteak baimentzea eta horien baimenak ezeztatzea: euren kontura edo inoren kontura, ustiatze-eskubideak edo ondarearen arloko beste batzuk kudeatzen dituztenak, betiere jabetza intelektualaren eskubideen autore batzuen edo beste titular batzuen kontura eta interesen alde.
Aipatu kudeaketa-erakundeen estatutuak eta horien aldaketak onartzea.
Ardura hartzera honako honetaz: kudeaketa-erakundeek, indarreango araudian ezarritako obligazio eta betekizunak betetzeaz.
Kudeaketa-erakundearen jarduera kontrolatzea, eta, hala badagokio, ordezkaritza edo kudeaketa egiten duten erakundeena.
Bitartekaritza eta arbitrajea, Estatuko Administrazio Orokorraren ahalmenei kalterik egin gabe.
Kultura Ondarearen Zuzendaritzarentzako aholkularitza juridikoa gauzatzea, bere eskumenpeko arloetan.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2012ko azaroaren 21a.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.